1 minute read
BitxikeriakZientzaren
ZIENTZIAREN BITXIKERIAK
Neil Armstrongek bere botak eta talde osoarenak Ilargian utzi zituen, bederatzi guztira. Askok uste dute kutsaduraz blai zegoelako utzi zituztela, baina, egia esan, pisuagatik utzi zituzten.
Advertisement
Bihotzak egunean 100.000 aldiz egiten du taupada, gutxi gorabehera. Gainera, bere jarduera kardiobaskularraren ondorioz, bost litro odol isurtzen ditu minutuko. Guztira, 300 litro ordu bakoitzeko, 7.200 litro egunero eta milioi erdi litro baino pixka bat gehiago urtean.
Intsektu jangarriak
Jateko moduko 2.000 intsektu espezie inguru daude, eta horien kontsumoak 2.000 milioi pertsonaren dieta osatzen du. Gainera, Estatu Batuetako FDAren datuen arabera, urtean 453 eta 907 gramo intsektu kontsumitzen ditugu, konturatu gabe.
Giza garunak Elektrizitatea sortzen du etengabe eta lanpara txiki bat pizteko adina. Halaber, irudi osoak segundoko 13 milarenetan prozesatzeko gai da, eta tamaina kontuan hartuta beharko lukeena baino 10 aldiz energia gehiago kontsumitzen du.
10
TXALAPARTA-78 EPA PAULO FREIRE
Hedy Lamarr Bigarren Mundu Gerran zabaldutako espektroaren teoria garatu zuen. Gaur egun, teknologia horren aztarnak Wi-Fi konexioetan, telefonia mugikorrean eta haririk gabeko komunikazioaren beste eremu batzuetan erabiltzen diren datuak kodetzeko metodoetan daude.
Munduko zuhaitz bizirik zaharrenak 4.847 urte ditu, Matusalen du izena, 969 urte arte bizi izan zen pertsonaia biblikoari egindako keinu batean, eta Inyo Baso Nazionalean dago, Kaliforniako erdialdean. Pinus Long-en ale bat da.
Ugaztunik luzeenak
Balea borealak dira, 200 urte baino gehiago bizi dira eta 100 eta 120 tona arteko pisua izan dezakete, 18 metro inguruko luzerarekin. Animalia hauek ere kantuen errepertorio misteriotsu eta aldakorra dute.
Emakumeek asmatua
Kafe-makina, txokolate zatitxodun gailetak, Tipp-ex, monopoly, haizetako-garbigailuak, islapenen aurkako kristalak eta erabili eta botatzeko pixoihalak emakumeek diseinatu zituzten. Horietako asko ez ditugu ezagutzen, baina haien ideia distiratsuek gure bizitza eraldatu zuten.
Idoia
11
TXALAPARTA-78 EPA PAULO FREIRE