ZIENTZIAREN BITXIKERIAK Neil Armstrongek bere botak eta talde osoarenak Ilargian utzi zituen, bederatzi guztira. Askok uste dute kutsaduraz blai zegoelako utzi zituztela, baina, egia esan, pisuagatik utzi zituzten.
Bihotzak egunean 100.000 aldiz egiten du taupada, gutxi gorabehera. Gainera, bere jarduera kardiobaskularraren ondorioz, bost litro odol isurtzen ditu minutuko. Guztira, 300 litro ordu bakoitzeko, 7.200 litro egunero eta milioi erdi litro baino pixka bat gehiago urtean. Intsektu jangarriak Jateko moduko 2.000 intsektu espezie inguru daude, eta horien kontsumoak 2.000 milioi pertsonaren dieta osatzen du. Gainera, Estatu Batuetako FDAren datuen arabera, urtean 453 eta 907 gramo intsektu kontsumitzen ditugu, konturatu gabe. Giza garunak Elektrizitatea sortzen du etengabe eta lanpara txiki bat pizteko adina. Halaber, irudi osoak segundoko 13 milarenetan prozesatzeko gai da, eta tamaina kontuan hartuta beharko lukeena baino 10 aldiz energia gehiago kontsumitzen du.
10
TXALAPARTA-78
EPA PAULO FREIRE