1 minute read
Argazkiak
Jauregi Haundi etxea eta, beheko argazkian, fatxada nagusian dagoen armarria. ··· Núñez
Jauregi Haundi | Amezketa
Advertisement
Amezketako herrigunera iristerakoan deigarria den etxea da Jauregi Haundi. Errepidearen eskuin aldean dago eta bere garaian probintziako oinetxe garrantzitsuenetako bat zen. Gaur egun ikusi daitekeen eraikina XV. mendean berreraiki zena da, Enrike IV.ak indarrez sartzea agindu baitzuen oinaztarren alde borrokatu zutelako.
Oraindik ere dorretxearen fatxada nagusian oinetxearen armarri zaharra ageri da. Bertan zuhaitz batean zutik dagoen hartz bat eta eskuinean buruz behera dauden hiru iltze ageri dira, baita ‘El primero Jhn que nos siñorió me fizo el año de Mil LLLXXXIIII. BibaAmezketa’ esaldia ere. Armarrian bertan ageri denez, 1484 urtean eginarazi zuten Juan Lopez eta Urraca Vélez anai-arrebek. Ikertzaileen arabera Amezketa hitzak erkametzen edo haritz basatien lekua adierazi dezake.
Jauregi Haundiko jabeak Amezketa leinuaren sorburua izan ziren. Ahaide Nagusiak ziren eta Gipuzkoako beste oinetxe batzuen jabe ere baziren, eta beste batzuekin senidetuak zeuden. Horrela, Amezketako jauregian Beasaingo Iartzatarren armarria ageri da, beste hainbat dorretxetan bezala. Armarri horiek bakarrik edo ezkontzerakoan ezkonkidearenarekin bat eginda agertzen dira eta oinetxeen garapena eta erabilpena aztertzea ahalbidetu dute.