Txantxangorri 109

Page 10

10

109. alea | 2022ko otsaila

Hizketan

Euskal dantza tradizionala oinarri izanik, beste disziplina batzuk ere uztartu dituzte emanaldian. ··· Núñez

entretenimenduaz gain hausnarketarako tarte bat ere izan zedin. Inongo leziorik eman nahi gabe, behintzat kuestionatzea edo hausnartzea. Hori lortu baldin badugu kontentu». Testigantzak Ikuskizuna bereziagoa egiteko herritar baten testigantza sartzea erabaki zuten. «Egia da azkenean generoaren gai honek zuzenago edo arlo guztietan duela eragina. Testigantza pila bat izan ditugu ezberdinak. Batzuk zerikusia daukate bulimia eta horrelako gaixotasunekin, itxura fisikoan duen eragina duena genero rol horiek; beste batzuk beraien afizioekin edo beraien lanbideekin, emakume pilotariak, lehenengo emakume dantzariak, ikastolen sorreran egon zirenak… arlo ezberdin pila bateko testigant-

Eskola Kultura ekimenaren baitan eskainiko dute ikuskizuna ikasturte honetan. ··· Núñez

zak eduki ditugu, beti beraien esperientzia kontatu dutenak genero ikuspegi horretatik. Oso aberasgarria izan da», aitortzen du. Emanaldiak harrera ona jaso du eta aurten ere bide berrietatik abiatzeko aukera eman die. «Oraintxe bertan dago Eskola Kultura programaren barruan eta GenEroa eramango dugu eskoletara. Nolabait gure interesen

artean zegoen emanaldi hau sortu genuenean ere, etorkizuneko belaunaldiekin gauza hauek lantzeko nahia, eta jende pila batek esan digu baita ere emanaldia ikusi eta gero oso interesgarria dela hezkuntza munduan lantzea», dio. Honela, udaberrian eskoletan aurkeztuko dute emanaldia eta ondoren ikasleekin egiteko dinamika ezberdinak prestatu dituzte. «Ekaitzekin bideratuko ditugu dinamika batzuk, gero material didaktiko bat ere eskainiko zaie generoan inguruko gai hau landu dezaten». Udaran kale-ikuskizunarekin herriz-herri ibiltzea aurreikusten du

Kolektiboak, baina udazkenerako GenEroaren bertsio berri bat aurkeztu nahi dute, antzokietara zuzendua egongo dena. «Kale ikuskizun bezala sortu zen, pandemia egoeran iruditu zitzaigulako egokiena zela. Tokiak itxita egon dira, eragozpen pila bat zeuden… Kaleko formatuak oso ondo funtzionatu du eta orain gustatuko litzaiguke emanaldia moldatzea antzokietara. Beste aukera batzuk ematen ditu argiteria aldetik, medio aldetik… Mezua eta dantza estiloa antzekoak izango dira, baina salto hori ematea gustatuko litzaiguke», aurreratzen du Uxue Urruzolak dantzariak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.