1 minute read

Erleen etorkizunari begira

Erbel elkarteak bertako erle beltzaren hazkuntza programa darama aurrera

Amaia Núñez Yarza

Advertisement

Erlea gure inguruan dugun animaliarik gutxien ulertuenetakoa da. Ekosistemarako duten garrantziaz eta gizakiarentzat eskaintzen dituen elikagaiez gain, gizarteak gutxi ezagutzen du intsektu hauen bizitza. Gure inguruan erle beltza da intsektu eztigile bakarra, eta berau sustatzeko helburuarekin Erbel Erle Beltzaren aldeko elkartea sortu zen duela bost urte.

«2013an Gipuzkoako Erlezain elkartearen baitan sortu genuen taldetxo bat bertako erlearen selekzio moduko bat egiteko», azaltzen du Egoitz Galarza Erbel elkarteko lehendakariak. Lehenengo urteetan Europako Smart Bees (Erle bizkorrak) proiektuan parte hartu zuten. «Hor jaso genuen daukagun ezagutza, gauzak egin ahal izateko teknika ezberdinak eta lan egiteko modu ezber- dinak». Ikasitakoarekin elkartea sortzea erabaki zuten, «ikusi genuenean gai ginela gauzak behar bezala egiteko».

Erle beltza Apis melífera espezieko azpifamilia bat da, iberiensis deritzona,Iberiar penintsula osoan zabalduta dagoelako, baita Kanariar zein Balear irletan. Erle eztigileak Europa guztian zeuden zabalduta, azpi-familia edo arraza ezberdinekin gutxi gora-behera estatu bakoitzean. «Mendilerroek muga egiten zuten eta herrialde bakoitzean berea zegoen», azaltzen du Galartzak.

Mehatxu ugari dira erle beltzak aurre gin behar diotenak. Garai batean barroa izeneko bizkarroia sartu zenetik, honen aurkako sendagaia jartzen dute erlezainek, baina azken urteetan beste mehatxu batzuk ere sortu dira. Alde batetik,

This article is from: