3 minute read

San Bartolome, Ordiziaren jatorrian

Indusketa lanak egin dituzte bertan Nerea Iraola eta David Cano arkeologoek

Agurtzane Núñez Yarza

Advertisement

Gaur egun nahiko ezkutuan geratzen den Oria ibaiaren ertzeko lautada batean Erdiçia edo Ordiçia izeneko herrixka sortu zen. Mila urte badira, eliza txiki baten inguruan etxe multzo bat zegoenetik, Ordizia herri bezala sortu baino mende batzuk lehenago. Gaur egun San Bartolome ermita dena, herriaren sorleku izan zen eta hori ikertzen aritu dira Nerea Iraola eta David Cano arkeologoak. Ordiziaren 750. urteurrenaren inguruan, 2018an, herriaren inguruko dokumentazio zaharra aztertu zuten Iosu Etxezarraga arkeologoaren zuzendaritzapean. Bera izan zen San Bartolome ermitaren inguruan kata batzuk egin zituen lehena, bost urte lehenago, emaitzarik gabe. Hala ere, konturatu ziren dokumentuetan ageri zen eraikina eta gaur egunekoa ez zetozela bat. «Garai hartako eliza guztiak ekialdera begiratzen zuten, jaiotzara edo Jerusalema. Hau ipar-hego dago. Beste gauza bat zen aurrekoa askoz handiagoa zela, ko - rua zuen, pulpitoa, sarrera...», diote Nerea Iraolak eta David Canok.

Horrela, 2018an San Bartolome ermita hobeto aztertzeko katak egin zituzten, ingurune guztia georadar batekin ikertuz, baita eraikinaren barru aldean ere. Horrek, baseliza eta inguratzen duen zelaiaren azpialdea murruz josita zegoela erakutsi zuen, nahiz eta hasiera batean emaitzak ezin izan zituzten egoki interpretatu zelaian 80. hamarkadara arte egon ziren baratzeetako materiala bertan lurperatuta zegoelako. Iaz lortu zuten hondakin horien zati bat segurtasunez kentzea.

Georadarraren emai- tzekin batera, barruan eta kanpoan katak egin zituzten eta aztarna ugari aurkitu zituzten. «Azkenerako, barruan eta kanpoan azalera nahiko handia industu genuen», dio Canok. Ordutik, urtero udaran egiten dute indusketa kanpaina.

Kata haiek guztiz aberasgarriak izan ziren. Barruan, erdigunean dauden harlauzak kentzerakoan, sarrerako aldean murru bat egon zenaren aztarnak topatu zituzten, «harriak beste baterako aprobetxatu eta hutsunea bete egin zutela nabari zen». Baina emaitzarik garrantzitsuena egungo aldarearen aurrealdean aurkitu zuten.

Burdin-sarearen aurrean «adreiluekin egindako betegarri bat topatu genuen eta hustutzerakoan kono forma zuela konturatu ginen, 1,20 metrokoa. Hortxe, zulo bat egin zuten eta buztina hori guztia erabili zuten kanpai baten moldea egiteko», azaltzen du eta Iraolak argitzen du «hor kanpaia egin zuten». Hala ere, txoko horretan beste sorpresa bat jaso zuten: «masailezur bat topatu genuen. Kanpaia egiterakoan Erdi Aroko hilobi bat zapuztu zuten». Datatu ondoren, ezagutzen den ordiziarrik zaharrena zen, 1100 urte ingurukoa. Urte hartan sakristiaren zati bat, ermitauaren etxea eta er- mitaren burualdea ere topatu zituzten. «Orduan erabaki genuen kanpaina bat egin behar zela, eta ermitaren eskuinetara dagoen zelaian zentratu ginen», diote.

Ingurune horretan ermita ezberdinen murruak aurkitu dituzte, guztira hiru ermita egon baitira: 1300 urte inguruko murru bat, 1500eko beste bat eta XVII. mendean jada 400 urte zituzten murru horiek eusteko eraiki zuten kontrahorma. «Gaur egun lursail laua da, baina lehen aldapa zegoen ibairaino», argitzen dute. Lehenengo ermita zenaren barrualdea industen ari zirela, 1800 urteko murruaren oina aurkitu zuten, hiru metroko sakoneran, metro bateko zabalera zutenak. Horrek erakusten du garai hartan inguruak zuen malda.

Lehen baseliza hura nolakoa zen ere ideia bat badute, murruen artean margoak dituzten harriak topatu baitituzte. «Zimentazio zapata industean konturatu ginen harriek argamasa antzeko bat zutela». Harri polikromatu horien datazioa herribilduaren sorreraren aurrekoa da, «1250 ingurukoa, Gipuzkoan ezagutzen diren zaharrenak» eta lehenengo eraikinaren pista bat

Ordiziako Euskal Jaien sorburu

Abuztuaren 24an ospatzen da San Bartolome eguna. Ermita irekitzen den egun bakarra da, meza egiteko. Hala ere, garai batean, festa garrantzitsua egiten zen bertan. «XVII. mendean Felipe III.ak baimen berezi bat eman zuen San Bartolome egunean merkatua egiteko», azaltzen dute. Horrela, XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran festa «nahiko garrantzitsua» egiten zen bertan, eskenatokia jartzen zen, txarangak jotzen zuen… baita azoka ere. San Bartolome egunetik, irailaren 8tik gertuen dagoen asteazkenera pasa zen eta oraindik egun horren inguruan antolatzen da egitaraua.

Lore Jokoak hasi zirenean, euskara eta euskal kultura sustatzeko, San Bartolome ermitaren inguruan antolatzen ziren ekitaldi guzti horiek eskaini zien: erretaula eta bobeda freskoekin dekoratuta zegoen. Zatien tamaina dela eta, ezin izan dute patroi edo irudi osorik atera, baina Arabako Alaizako ermitan ikus daitezkeenen antzekoak izango zirela pentsatzen dute.

Lehen eraikin hura desagertu egin zen, «ez dakigu ziur, posible da uholderen batengatik» eta 1300 aldera beste bat eraiki zuten. Hau 6 metro zabal eta zazpi metro luze zen, metro bateko paretak ermita ingurutik herrigunera igaro ziren ‘Fiestas euskaras’ izenpean. Abereen lehiaketak antolatzen ziren, baita bertako produktuena, eztia, sagarrak, gazta, artoa… Jatorrian, literatura, kultura, musika eta abar sustatzeko ekitaldiak ere antolatzen ziren. Gaur egun, antzeko egitaraua egiten da, azoka, herri kirolak, sagardo dastaketa eta musika saioekin. kenduta, barruan 5x6eko edukiera zuen. Erretaula gaur egungo eskuin paretaren inguruan zuen. Txikia geratu zitzaien eta 1500 aldera handitu egin zuten. «1512an sute batek Ordizia suntsitu zuen, baita eliza. San Bartolome bihurtu zen behin-behineko parrokia. Hamaika metro zabal eta 14-16 metroko luzera zuen, nahiko handia».

San Bartolomeko ermita edo eliza hori 1813an suntsitua izan zen. «Beasain eta Lazkao arteko

Senpere zonaldean bataila bat gertatu zen ekainaren 24an eta Frantziako tropek, erretiroan, erre egin zuten. Ordurako nahiko gaizki zegoen, baina guztiz suntsitu zen». Hala ere, ingurunean xarma berezia zuen ordiziarrentzat eta urte batzuk beranduago ermita berreraiki egin zen. Udalak 1856an gaur egungo ermita eraikitzea erabakitzen du. «Diru asko ez zutenez, ahalik eta material gehien berrerabili zuten».

This article is from: