Udalsarea 21eko 2020rako Plan Estrategikoaren helburua Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarean arrakastaz funtzionatzen duten tresnak eta erremintak sendotzea eta hobetzea da. Euskal Adierazpenaren baitan jasotako hiri eta herri jasangarrientzako bide-orri berria deritzan adierazpenak eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikorako jasotzen dituen ekintzetan inspiratutako erronka berriak bultzatzea du xede ere bai. Erronka horiek, bat datoz Nazio Batuen Erakundeak bultzatzen dituen Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioarekin (2015). Erronka horien bidez lortu nahi dena da Udalsarea 21 plataforma moldagarri eta berritzaile bat izatea eta EAEko udalerriei jasangarritasun integralerako bidean ibiltzen laguntzea, ekintzaren bidez, sarean lan eginez, inplikatutako politika eta eragileen arteko komunikazio, erantzunkidetasun eta koordinazioaren bitartez.