Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Page 1

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRRITORIAL, AGRICULTURA Y PESCA


Argitaraldia: Maiatza 2012

IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Urkixo Zumarkalea, 36 - 6. solairua (Bizkaia emparantza) - 48011 Bilbo Tel.: 94 423 07 43 • Fax: 94 423 59 00 www.ihobe.net Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen, lurralde plangintza, nekazaritza eta arrantza saila. Eusko Jaurlaritza. Edukia: Dokumentu hau prestatzeko Minuartia Enea enpresaren laguntza jaso dugu. Diseinua: Woko Creativos. Itzulpena: Elhuyar. Argitalpen hau % 100 paper birziklatuarekin eginda dago.

Liburu honen edukiak, oraingo edizioan, litzentzia honetan argitaratu dira: Aitortu – Ez merkataritzarako – Lan eratorririk gabe 3.0 Unported (informazio gehiago http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.eu).


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010


Aurkibidea


orrialdea

kapitulua

01 02 03 04 05 06 07 08

Laburpen exekutiboa

Esparru orokorra eta testuingurua

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espeziďŹ koak

Tokiko Agenda 21en sustapen eta garapen etapak

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia

Ekintza Planak ezarri ondorengo emaitzak

Harremanak eta Kanpo Proiekzioa

Tokiko Agenda 21en arrakasta-faktoreak

06 10 12 20 22 30 34 38


01

Laburpen exekutiboa


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

1

Agiri honek Euskadiko Autonomia Erkidegoan (EAE) Tokiko Agenda 21ak bete dituen 10 urteen balantzea du xede, 2007-2010 epealdiari arreta berezia eskainiz. Honela bada, argitalpen honek bere garaian landutakoa osatuko du: 2000-2006 epealdiaren gaineko balantzea egiten bide zuena. 2000 eta 2010 urteen artean 4 oinarrizko epe nabarmendu daitezke Tokiko Agenda 21aren (TA21) umotze prozesuari dagokionez: 2000-2002, 2003-2005, 2006-2009 eta 2010etik aurrera. Epe hauetan Tokiko Ekintza Planak diseinatu, ezarri, urtero ebaluatu eta aldizka berrikusi dira progresiboki. Aipatu epeok Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sareko 3 Plangintza Estrategikoei - Udalsarea 21 dagozkien epe berberekin egiten dute bat. Jarraian, EAEan Tokiko Agenda 21ak sustatzeko 6 elementu espezifikoak zehaztuko dira:

• Tokiko Agenda 21ak koordinazioa eta lerrokatze indartsua die udalaz gaineko politikei (Ingurumen Esparru Programak eta EcoEuskadi 2020, Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia).

• Tokiko Ekintza Planen (TEP)-Tokiko Agenda 21en hedapenari ikuspuntu estrategikoa eranstea, AIEEA tresna estrategikoa eta Udalsarea 21 Plangintza Estrategikoak erabiliz.

• Sareko lan kultura baten eta zerbitzu konpartituen garapena Udalsarea 21ren esparruan.

• TEP-Tokiko Agenda 21 tokiko jasangarritasun politiken urteroko kudeaketa tresna gisa hartzea, metodologia komuna eta zerbitzu informatiko eta tekniko konpartituak gehituko zaizkio xede horrekin.

• Tokiko Agenda 21 prozesuen kalitate globalera eta etengabeko hobekuntzara zuzendutako eredu gisa hartzea.

• EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia sortzea.

Laburpen exekutiboa

7


1

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Halaber, Tokiko Agenda 21ko prozesuen garapenean emandako jauzia oso nabarmena eta etengabea izan da hamarkadan zehar. 2000 urtean, udalerrien gehiengo handiak (%92) ez zituzten abiarazita Tokiko Agenda 21eko prozesuak, 2010 urtean berriz udalerrien %95 onartutako Planak dituzte jada. Udalerrion %75 Udalsarea 21eko kide dira, %40 Planaren ezarpena ari da aztertzen egun, eta %7 prozesuan aurreratua du Tokiko Agenda 21ari dagokionez, Tokiko Agenda 21aren konpromiso eta kalitatearen emaitza. Tokiko Agenda 21ak sustatzearen ondorioz, Ekintza Planak ezarri dira (230 plan guztira, 25.000 ekintzarekin gutxi gora behera) ia Euskadiko udalerri guztietan, eta ondorioz, udalerrietako ingurumena, gizartea eta ekonomia hobetzen lagundu duten ekintza kopuru handia burutu dira. Mugikortasun arloan burutu dira ekimen kopuru gehiago, jarraian zenbait distantziatara: hondakinak, ongizatea eta gizarteratzea eta lurraldea eta plangintza. Jarduerak burutuz batera, Udalsarea 21en garapenari esker beste emaitza positibo batzuk erdietsi dira, honako hauek nabarmendu daitezke besteak beste:

• Ingurumen zerbitzu teknikoak eta zinegotzigoak sortu edota indartu dira, honi esker, tokiko jasangarritasun politikak sustatu dira eta jasangarritasun irizpideak integratu dira tokiko politika publikoen diseinuan eta garapenean.

• Herritarren partaidetza prozesuak eta organoak sortu eta sustatu dira, eurak berberak esperientzia berritzaileak suertatu dira udalerrietan.

• Jasangarritasunaren aldeko komunikazioa eta sentsibilizazioa sustatu dira.

• Tokiko ingurumen eta jasangarritasun politikak sendotu eta egituratu dira, kudeaketaren esparru orokorra eta tokiko jasangarritasunari bide ematen dioten ekimenak eskainiz Tokiko Agenda 21aren bitartez.

• Kudeaketa publikoaren kultura eta praktika helburuen arabera sustatu dira.

8

Laburpen exekutiboa


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

1

Kanpo harremanei dagokienez, lehen epe batean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21en sustapenak beste lurralde batzuetako esperientzia hartu zuen abiapuntutzat. Tokiko Agenda 21 eta Udalsarea 21 prozesuak heldu ahala, trukerantz garatu da harreman hau, eta honi esker Estatu eta Europa mailako erreferentzia sare gisa kokatu da Tokiko Agenda 21en sustapen eta hedapenari dagokionez. Azkenik, honako hauek nabarmendu daitezke EAEn 2000-2010 Tokiko Agenda 21ak sustatzeko arrakasta eragile gisa:

1.

Tokiko Agenda 21 euskal jasangarritasun politikaren ardaztzat hartu da.

2.

Ikuspuntu estrategikoa integratu da TEP-Tokiko Agenda 21en hedapenean.

3.

Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea -Udalsarea 21 sortu eta garatu da.

4.

EAEko erakunde ezberdinen artean eman den parte-hartzea eta lankidetza.

5.

Tokiko Agenda 21aren arduradunaren ďŹ gura sortu eta sendotu da.

6.

Egindako jardueraren eta lortutako emaitzen urteko ebaluazioa gehitu da.

7.

Aintzatetsi egin dira era progresiboan konpromiso eta ahalegin handiagoa erakutsi duten udalerriak.

8.

Alderdi sozio-ekonomikoak hartu dira kontuan.

9.

Tokiko Agenda 21 beste politika batzuen esparru tresna bilakatu da.

10. Komunikazio eta herritarren partaidetzaren aldeko apustua egin da.

Laburpen exekutiboa

9


02

Esparru orokorra eta testuingurua


2

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Espainiako Estatua osatzen duten 17 erkidego autonomoetako bat da Euskadi. Iberiar Penintsulako iparraldean dago, Frantzia eta Espainiaren arteko Kantauriako muga da, eta Europa eta Iberiar Penintsularen arteko ardatz-igarobidea. 7.000 kilometro karratu baino zerbait gehiagoko azalera du eta bere populazioa 2.100.000 biztanle ingurukoa da. Biztanleok 30.095 euroko per capita errenta dute (2010), Europar Batasuneko bataz bestekoa baino %35 gehiago, eta bere ekonomiak izaera industriala du nabarmenki eta oso zabalik begiratzen du kanpora. Lurraldeko orograďŹ a malkartsuaren kariaz, eta populazioaren zein jarduera ekonomikoen dentsitate altuagatik, lurzorua bereziki mugatutako baliabide naturala da. Bere hiru probintzietan zehar 251 udalerri hedatzen dira Euskadin. Udalerriotatik %3 bakarrik gainditzen dute 50.000 biztanleko kopurua, berriz, %60 2.000 biztanle baino gutxiago ditu. Lurralde eta demograďŹ a ezaugarriak direla medio, udalerriak heterogeneoak dira oso, esparru oso hiritarrak eta industrialak, nekazaritza eta lehen sektorea, eta izaera turistiko nabarmena duten kostaldeko eremuak uztartzen baitira. Euskadiko industri jarduerak, erresidentzi edo garraioaren sektorearekin batera, ingurumenarengan eragindako ondorio garrantzitsuak tarteko, Euskadiko erakundeek (Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek) ekimen sorta zabala jarri dute martxan duela zenbait urte, herrialdea jasongarriagoa den garapen eredu baterantz bideratuz. Besteak beste, Tokiko Agenda 21ak ezarri dituzte Euskadiko udalerri guztietan, 2000-2010 hamarkadan zehar bete-betean hedatu direnak.

Donostia San SebastiĂĄn Bilbao Berlin Durango

Paris

Euskadi

Vitoria Gasteiz

Lasarte Eibar Arrasate Tolosa

Madrid

2010 urte amaieran, Tokiko Agenda 21a 239 udalerrietara iritsi zen, Euskadiko udalerrien %95, eta bere populazioaren %99.

TA21a duten udalerriak eta Udalsarea 21eko kideak TA21a duten udalerriak TA21a ez duten udalerriak

1. Irudia • TA21en hedapena EAEko udalerrietan

Esparru orokorra eta testuingurua

11


03

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espeziďŹ koak


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

2000-2010 epean zehar Euskadiko Autonomia Erkidegoan Tokiko Agenda 21aren sustapena ondorengo irudian adierazten diren osagai espezifikoetan oinarritutako hurbilketa baten bidez burutu da, ondoren deskribatuko dira.

Jasangarritasun politiken lerrokatze maila-anitza

Euskadiko Autonomia Erkidegoko tokiko jasangarritasunaren gaineko Behatokia

Tokiko Agenda 21aren hedapenaren ikuspuntu estrategikoa

Euskadiko Autonomia Erkidegoan Tokiko Agenda 21aren Osagai espezifikoak

Prozesuaren kalitate globala eta etengabeko hobekuntza

Sareko lan kultura eta konpartitutako zerbitzuak

TEP kudeaketa tresna gisa

2. Irudia • Euskadiko Autonomia Erkidegoan TA21aren garapenaren osagai espezifikoak

Tokiko Agenda 21aren koordinazioa eta lerrokatzea udalaz gaineko politikekin: Ingurumen Esparru Programa eta EcoEuskadi 2020 Tokiko agenda 21en hedapena Euskadiko jasangarritasun politiken lehentasunezko xede eta konpromiso gisa ezarri zen I. Ingurumen Esparru Programaren bidez, ondoren II. eta III. Ingurumen Esparru Programek berretsi eta sendotu zuten, eta berrikiago EcoEuskadi 2020, Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategiaren esparruan. TA21a herrialdearen jasangarritasun politiken konpromiso nagusi bati lotzeak indar berezia eman dio, eta udalez gaindiko erakunde ezberdinek laguntza garrantzitsua eta jarraitua eskaini diote. Honez gain, hamarkada bateko lan esparru egonkorra duenez, elementu bereizgarria agertu du beste herrialde askoren aurrean. Ezinbestekoa izan da gertaera hau, bere izaeragatik ziklo politikoekin beti bat ez datozen umotze denbora beharrezkoa duten politikak sendotu ahal izateko. Tokiko Agenda 21aren prozesuen umotzea, zinegotzigo, zerbitzu tekniko eta 2000 baino lehenago ez zegoen jasangarritasun politika espezifiko baten egituraketari eta Udalsarea 21 sarearen garapenari esker, eskualde eta tokiko mailen arteko harremanak irekiagoak egiteko esparrua sortu da jasangarritasun politikei dagokienez. Honela bada, alde batetik, xedeak lerrokatzen dira eta herrialdeko politikak hedatzen toki mailan eta, bestetik, EAEko jasangarritasun politikak ikuspuntu lokaletik formulatu eta ezartzea berresten da. Politiken maila anitzeko integrazioa esparru programen mailan -EcoEuskadi 2020 eta Ingurumen Esparru Programak - zein sektore izaera duten plangintzetan eman da (Klima Aldaketaren Aurka Borrokatzeko Euskal Plana, Ingurumenaren aldetik Jasangarria den Euskal Plana…).

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espezifikoak

13


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Xedeen lerrokatzea eta politiken hedapena toki mailan

EAEko jasangarritasun politikak: Ecoeuskadi 2020 Ingurumen Esparru Programak

Udalerriz gaindiko jasangarritasun politiken diseinuan eragina

Tokiko Agenda 21aren Prozesuak Udalerriak/Udalsarea 21

3. Irudia • Euskadiko Autonomia Ergidegoko jasangarritasun politiken lerrokatzea maila anitzetan

TEP-Tokiko Agenda 21ak hedatzeko ikuspuntu estrategikoa gehitu da Euskadin Tokiko Agenda 21ak garatzeko ezinbesteko eragilea izan da Eusko Jaurlaritzak ikuspegi eta tresna estrategikoak erabili izana laguntza politikak hedatzeko, honako hauek izan dira ezinbesteko osagaiak: • Epe ertainerako eta luzerako laguntza tresnak eta zerbitzuak diseinatu dira, eta umotzen joan ahala, TA21en prozesuen etorkizuneko beharrizanei aurre hartu zaie. Izan ere, prozesuak umotzeko sustapena bideratuz diseinatu dira tresnok. • Erabilgarri izan daitezkeen laguntza zerbitzuak zehazterakoan, udalerriak bihurtu dira eragile protagonistak. Honako hauek izan dira tresna nagusiak:

Marketin estrategikorako tresna AIEEA Tresna honi esker, TA21 prozesuen garapena epekako garapena sustatu eta lagunduko dituzten ekimenak eta zerbitzuak formulatu eta laguntzen dira, epeok prozesuaren umotze mailaren arabera zehazten dira. Umotze maila ezberdinen arabera desberdinduko dira udalerriak:

14

Arreta:

TA21ari ekin ez dioten udalerriak

Interesa:

TEP landua dutenak edo lantzen ari direnak

Eskaera:

TEPa gauzatzen ari direnak eta Udaldarea 21eko kideak

Ekintza:

TEParen jarraipena egiten duten Udaldarea 21eko kideak

Aitortza:

jarraipena egin eta prozesu umotuagoak dituzten Udalsarea 21eko udalerriak

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espezifikoak


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

onez goki a d i 21ar enda g A kiko k To a i d l Ekintza en a arap g n e lerri Eskaera Uda

Aitortza

Interesa Arreta

4. Irudia • AIEEA, Euskadiko Autonomia Erkidegoan TA21ak hedatzeko Estrategia

Zerbitzu espezifikoak aldi bakoitzeko

“Eskaera”, “Ekintza” eta “Aintzat Hartzea” mailei lotutako zerbitzu eta jarduerak 2003 urteaz geroztik hedatu dira, Udalsarea 21 sarearen esparruan.

Udalsarea 21aren Plan Estrategikoak: I (20022005), II (2006-2009) eta III (2010-2015) Epe bakoitzerako, garapen esparru estrategikoa Sarean (Ikuspegia, Misioa, Baloreak eta Helburu Estrategikoak), ekimen zehatza (ekimenen programazioa eta zerbitzuen zorroa), jarraipen tresnak (adierazleak) eta Sarearen funtzionamendu organoak zehazten dituzte.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espezifikoak

15


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Sare-lanaren eta partekatutako zerbitzuen kultura baten garapena 2002. urtean abiatu zen Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea -Udalsarea 21, 16 udalerrik hartu zuten parte orduan. 2010 urtean, 188 udalerri ziren sareko kide eta tokiko jasangarritasun politiketan bere kideen jarduna mugiarazi, zuzendu eta lerrokatzen duen erreferentziazko topagunea bihurtua zen, sareari esker baliabideak partekatu eta lortu daitezke eta udalerrien dibertsitateari egokitutako kalitatezko zerbitzu erabilgarri anitz eskaintzen ditu. Udalsarea 21ak bere udalerrien esku jarri ditu 28 zerbitzu ezberdinen zorroa, bere izaeraren arabera honako kategorietan sailkatzen dira: informatiboak, prestakuntzakoak, metodologikoak, informatikoak, ďŹ nantzariak, aholkularitza eta laguntza teknikoak, eta aitortza ekintzak.

TEP-Tokiko Agenda 21 tokiko jasangarritasun politiken urteroko kudeaketa tresna gisa Tokiko Ekintza Planak kudeaketara zuzentzeko dira. Horretarako, Udalsarea 21 udalerrien sareak ezarpen komunerako eredua ezarri da. Honako eginkizunok bete behar ditu eredu honek, TEPen urteroko kudeaketa zikloa osatzen dute: - Ekintzen PROGRAMAZIOA - Ekintzak GAUZATZEA - Tokiko Ekintza Planaren EZARPEN mailaren EBALUAKETA - JASANGARRITASUN ADIERAZLEEN neurketa

Urteroko ziklo hau TEParen BERRIKUSKETA eginkizunarekin osatzen da, hau da, Plan berri bat lantzen da metodologia komunaren arabera, aurreko Planaren iraunaldia amaitu ondoren. Sareko 150 udalerri baino gehiagotan ezarritako MUGI 21 aplikazio informatikoari esker, arlo guzti hauen kudeaketa integratua bideratzen da. Honez gain, ondoren informazio guztia integratu daiteke EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokiko esparruan, eta udalerrien arteko bataz bestekoak eta alderaketak egin daitezke eta baita denboran emandako garapena aztertu ere. EAEko Tokiko Agenda 21en kudeaketa ereduak eďŹ kazia, eraginkortasuna eta kalitatea lehenetsiko duten helburuen araberako kudeaketa sustatu nahi du, honela bada, emaitzen hobekuntzan eragingo du eta herritarren atsegin maila handitu egingo da.

16

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espeziďŹ koak


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Gizarte, ekonomia eta ingurumen hobekuntza

A ren ET Pa USK A T IK RR E B II.

) (... te) ur 8 A( AN L ko oa AP TZ ero azi t r N U ram KI og OE Pr K I K O I. T o ok ioa ter az Ur ram og Pr

ren a na ket Plaalua n lee Eb razulua e i Ad Kalk

NA LA P A TZ IN K E IKO K TO o ok ioa ter maz r U ra og Pr

) (...

ren na keta Plaalua en Eb zleua a r l ie u Ad Kalk

) (... ea atz uz a G

a tze za u Ga

ren a na aket a l P alu n lee Eb az lua r e i u Ad Kalk

a tze za u Ga

a tze za u Ga

1. urtea

(...)

9. urtea

10. urtea

5. Irudia • Tokiko Ekintza Planaren kudeaketa eredua eta jasongarritasunaren aurrerapen gradua udalerrian

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espeziďŹ koak

17


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Prozesuen kalitate globala lortzeko eta etengabeko hobekuntzara zuzendutako eredua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren prozesuak erantsitako irudian erakusten diren 5 ezaugarrien arabera asmatu dira, eta prozesuek ahalik eta gehien gehitu ditzatela izango da xedea. Horretarako, Udalsarea 21ek prozesu bakoitzaren kalitate globalaren gaineko irizpide anitzeko ebaluaketa sistema sortu du berriki, adierazle kuantitatiboak (Ekintza Planen ezarpen maila, tokiko jasangarritasunaren gaineko adierazleen balioa…) zein kualitatiboak (lidergo politikoa, herritarren partaidetzaren kalitatea…). Sistema honetan oinarrituta, udalerri bakoitzak bere prozesua autoebaluatu dezake, gainontzekoekin alderatu, eta modu honetan bere indarrak eta etorkizunerako hobekuntza eremuak identifikatu.

Jasangarria

Estrategikoa

Operatiboa

Tokiko Agenda 21aren prozesua

Parte-hartzailea

Zeharkakoa

6. Irudia • EAEko Tokiko Agenda 21aren prozesuen kalitatearen ezaugarriak

18

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espezifikoak


3

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia Udalsarea 21ak Euskadiko Autonomia Erkidego osorako Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia du, informazio zabala eta baliotsua eskaini dezake Euskadiko tokiko jasangarritasun politiken ahalegina eta eraginkortasuna baloratzeko. Tokiko Ekintza Planen (9.000 ekintza baino gehiago ebaluatuta) eta adierazleen neurketaren (6.000 adierazle baino gehiago) informazioaz elikatzen da Behatokia. Hortaz, udalerri bakoitzak egindako adierazleen neurketaren emaitzak eta Tokiko Ekintza Planen ebaluaketa integratzeko, jarraipena egiteko eta interpretatzeko plataforma globala da. Ekintza Planaren eta jasangarritasun adierazleen gaineko informazioa Udalsarea 21aren MUGI 21 aplikazio informatikoaren bidez kudeatzen da, kide diren udalerri guztiek eskuratu dezakete. Aplikazio honi esker, Tokiko Agenda 21 prozesuaren kudeaketa integratua egin daiteke, eta aldi berean, datuak esportatu daitezke eta ondoren Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoaren MUGI 21 ingurunean integratu. Halaber, sare osoko adierazleak atera daitezke eta globalki interpretatu prozesuak. Informazio zabal eta baliotsu hau abiapuntutzat hartuta, sareak bi urteroko aldizkatasunarekin argitaratzen du EAEko Jasangarritasun Txostena, non lortutako emaitzak erakutsi eta interpretatzen diren, eta aldi berean, tokiko prozesuak elikatzen dira, Tokiko Agenda 21ak kudeatzen dituzten pertsonei bataz besteko baloreen erreferentzia eskaintze baitzaizkie.

MUGI 21 MUGI 21

MUGI 21

MUGI 21

MUGI 21

MUGI 21

Udalsarea 21eko idazkaritza teknikoa: Ihobe Euskadiko Autonomia Erkidegoko tokiko jasangarritasunaren Behatokia

7. Irudia • EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21aren ezaugarri espeziďŹ koak

19


04

Tokiko Agenda 21en sustapen eta garapen etapak


4

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Tokiko Agenda 21en hedapena Euskadiko Autonomia Erkidegoan TA21en garapenak 3 etapa ezberdin izan ditu 2000-2009 epealdian zehar, 2010ean ekin zitzaion laugarren bati eta 2015era arte hedatzea aurreikusi da (ikusi 8. Irudia) Udalerrien barneko prozesuak umotu ahala eman diren pausuetan oinarritzen dira aipatutako etapak, batetik, eta bestetik, Udalsarea 21 haziz eta garatuz joan ahala. TA21ak garatuz eta umotuz joan dira TEP-TA21en kudeaketan fase berriak era progresiboan udalerri aurreratuenetan gehitu ahala. Honako hauek dira faseok: TEParen diseinua (2000-2002); TEParen ekintzen ezarpena (2003-2005); TEParen garapena eta adierazleen kalkulua (20062009); eta Tokiko Ekintza Planen berrikusketa (2010tik aurrera).

US21en garapena

Paraleloki garatu da Udalsarea 21a, bere Plan Estrategikoetan markatutako etapak eta une bakoitzean planteatzen dituzten erronkak jarraituz. Honako hauek dira erronkok: abiaraztea, hazkundea eta zerbitzuen egituraketa (2003-2005); finkapena, zerbitzuen dibertsifikazioa eta jardueraren fokalizazioa (2006-2009); eta konpromisoa eta kalitatea, zeharkakotasuna, gizarte proiekzioa eta aitortza (2010-2015).

Udalsarea 21 Sorrera

Plan Estrategikoa 2003-2005

Abiaraztea Hazkundea Zerbitzuen egituraketa

Plan Estrategikoa 2006-2009

Finkapena Zerbitzuen dibertsifikazioa Fokalizazioa

Plan Estrategikoa 2010-2015

Konpromisoa eta kalitatea Aitortza Gizarte Proiekzioa Zeharkakotasuna

AL21en garapena

Diseinua

TEP-TA21aren Diseinua

TEParen ezarpena

TEParen eta adierazleen ebaluaketa

TEParen berrikusketa TA21en kalitate globala: tak21

2000

2003

2006

20

45

188

239

Udalerriak US21en

0

16

138

188

Ebaluatutako TEPen kopurua

0

0

39

85

TA21 aurreratuta duten prozesuak

0

0

0

17

Berrikusitako planak

0

0

0

11

TA21 abiarazteak

2010

8 Irudia • Tokiko Agenda 21en eta Udalsarea 21aren hedapenaren epeak EAEn (2000-2010)

Tokiko Agenda 21en sustapen eta garapen etapak

21


05

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

2000-2010 hedapenaren balantzea Arestian azaldu denez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Tokiko Agenda 21en sustapena AIEEA tresna estrategikoa erabiliz enfokatu eta hedatu da. Kasu honetan, zerbitzu eta jarduera segmentatuak sortuz gauzatzen da hedapena, Tokiko Agenda 21aren prozesuen garapenaren arabera. Ondorioz, errazagoa da udalerri bakoitzeko beharrizan espeziďŹ koei erantzuna ematea, eta halaber, prozesuen umotzea sustatu ahal izatea eta hauek estadio aurreratuagoetara garatzea. Garapen aldiaren arabera, honela sailkatzen dira udalerriak:

Arreta:

Tokiko Agenda 21a abiarazi ez duten udalerriak

Interesa:

TEP bat lantzen ari diren udalerriak edo landuta dutenak

Eskaera:

TEPa gauzatzen ari diren udalerriak eta Udalsarea 21eko kideak

Ekintza:

TEParen jarraipena egiten duten Udalsarea 21eko udalerri kideak

Aitortza:

Jarraipena egiten duten Udalsarea 21eko udalerri kideak eta prozesu umotuagoak dituztenak

AIEEA-aren esparru orokorraren barnean, aldi aurreratuenen kasuan (EAA), Udalsarea 21a eta bere zerbitzu zorroaren bidez hedatu da TA21aren sustapena. Erantsitako irudian aurkezten da graďŹ koki udalerrien garapena, 2000-2010 epealdian zehar (AIEEA) garapen aldien arabera adierazten da kontuan hartutako urtearen arabera aldi bakoitzean kokatzen diren Euskadiko Autonomia Erkidego osoko udalerrien portzentajea. Halaber, urte eta garapen aldi bakoitzeko udalei eskainitako zerbitzu nagusiak gehitzen zaizkio irudiari.

2000

92% Arreta

8%

0%

0%

0%

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

2003

US21 Eranskinak: barne eta kanpo partaidetza

Web Udala

82% Arreta

12%

6%

0%

0%

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia

23


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

2006

Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea eta Aste Berdea

Web Udala

Laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio eta Aholkularitza Zerbitzua Gidak eta eskuliburuak Prestakuntza Udalsarea 21 Koadernoak US21 Eranskinak: barne eta kanpo partaidetza Idazkaritza Teknikoa

MUGI 21 TA21 Jarraipen Programak

25%

20%

39%

16%

0%

Arreta

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

2010

www.udalsarea21.net Buletin elektronikoa Jardunbide Egokien Katalogoa US21 eranskinak Laguntza eta diru-laguntzei buruzko Informazio eta Aholkubitza Zerbitzua Gidak eta eskuliburuak Prestakuntza

MUGI21 TA21en Jarraipen programak segmentatzea EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia

Think-tank TA21en kalitate globalaren neurketarako aplikatiboa: tak21 Udalsarea 21 sariak: Finkapena

5%

20%

35%

33%

7%

Arreta

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

Datuak eta irudiak aztertzerakoan, TA21aren prozesuak oso nabarmen eta jarraian garatu direla hamarkadan zehar ikusten da. Honela bada, esaterako, 2000. urtean, ia udalerri guztiek (%92) ez zituzten abiarazita euren prozesuak eta salbuespenak ziren onartutako plana zutenak. Aitzitik, 2010ean, kontrako egoera nabarmentzen zen: udalerrien %95 onartutako Plana zuten, hauetako % 75 Udalsarea 21eko kideak ziren, %40 urtero ebaluatzen du Planaren ezarpen maila eta %7 prozesuaren aldi aurreratuan aurkitzen da, eta beraz, litekeena da bere kalitate eta ahaleginagatik aintzat hartzea. EAEko udalerrien gehiengoak Udalsarea 21eko kideak izateko beharrezko aldia (Eskaera) lortu duela adierazten dute batetik 2010eko datuek, eta Sareko partaide izateko borondatea formalki adierazi dutela. Bestetik, Tokiko Agenda 21aren prozesuen umotze aldiak geroz eta gehiago ezberdintzen direla, zenbaitzuk aurrera egiteko duten ezintasuna edo ahalegin falta agertzen du honek, eta bestetik, beste batzuk, ordea, aldi umotuagoak lortzeko duten konpromisoa eta kalitatea. Udalerriek epeka egin duten aurrerapen progresiboa zerbitzuen eta laguntza baliabideekin batera eman da.

24

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Sortutako lehen zerbitzuak udalerrien arteko Arreta piztea dute xede. Web orrialde espeziďŹ koa (Web Udala) eta telefono bidezko informazio zerbitzua (Ihobe-Line) nabarmendu daitezke. Udalerriek prozesuekiko Interesa erakustea lortzearekin batera, hauek abiaraztea ahalbidetuko zuten tresnak gehitu ziren. Bada, 2001-2003 epealdian zehar Udaltaldeak 21 deitutakoak formulatu eta abiarazi ziren: eskualde bereko udalerrietan lan-taldeak sortu ziren eta kanpo laguntza-tekniko konpartitu baten laguntzaz eta eskualdeko udalez gaindiko erakunde baten koordinaziopean, Ekintza Planak abian jarri eta diseinatzen dituzte. 2001 urtearen, lehen Udaltalde 21 pilotua gauzatu zen urtea, eta 2010ren artean 28 Udaltalde 21 garatu ziren. Taldeoi esker, martxan jarritako 239 Ekintza Plan ia guztiak diseinatu ziren. 2003 urtean, Ekintza Planak onartu zituzten udalerri kopuruaren hazkundearekin ezarpena laguntzeko zerbitzuen Eskaera sortu zen. Orduantxe eratu zen Udalsarea 21. Sarearen Plan Estrategikoen bidez, zerbitzuen zorroa antolatu zen eta hedatuz eta dibertsiďŹ katuz joan zen 2003 eta 2010 urteen artean. Udalerriei zuzendutako zerbitzu multzoa osatzen zuen hasiera batean, ezarpena laguntzeko Eskaeraren aldian kokatuta, baina 2006az geroztik zabaldu egin ziren bere Ekintza Planen ebaluaketari ekin ziotenean, Ekintzan sakontzen zuten udalerriak agertu ahala. hasiera batean, ezarpena laguntzeko Eskaera aldian zeuden udalerriei zuzendutakoa zen zerbitzu multzo hau, baina 2006 urteaz geroztik handitu egin ziren bere Ekintza Planak ebaluatzeari ekindakoan Ekintzan sakontzen zuten udalerriak agertu ahala, halaber konpromisoa eta behar adinako kalitatea agertzen zuten udalerriak azalduz joan ahala, Aitortzeko.

2007

www.udalsarea21.net Laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio eta MUGI 21 Aholkularitza Zerbitzua Gidak eta eskuliburuak TA21aren Jarraipen Programak Prestakuntza EAEko Tokiko US21 Eranskinak: barne eta kanpo partaidetza Jasangarritasunaren Behatokia eta Aste Berdea Txostena Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea Udalsarea 21 Koadernoak

15%

13%

40%

31%

1%

Arreta

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia

25


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

2008

www.udalsarea21.net Buletin elektronikoa Laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio eta Aholkularitza Zerbitzua: Prestakuntza Eredu normatiboak Ekobarometroak

12%

10%

43%

Arreta

Interesa

Eskaera

MUGI 21 TA21aren Jarraipen Programak: Segmentatzea EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia

29% Ekintza

Udalsarea 21 sariak: Finkapena

6% Aitortza

2009

www.udalsarea21.net Prestakuntza Jardunaldiak “kartara�

MUGI 21 TA21aren Jarraipen Programak EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia

6%

14%

47%

27%

6%

Arreta

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

2010 www.udalsarea21.net Buletin elektronikoa US21 eranskinak: Tokiko Agenda 21en Finkapena MUGI 21 Jardunbide Egokien TA21aren Jarraipen Katalogoa Programak Laguntza eta diru-laguntzei EAEko Tokiko buruzko Informazio eta Jasangarritasunaren Aholkularitza Zerbitzua Think-tank Behatokia Gidak eta eskuliburuak TA21en kalitate globalaren neurketarako Prestakuntza aplikatiboa: tak21 Udalsarea 21 kuadernoak

5% Arreta

20%

35%

33%

7%

Interesa

Eskaera

Ekintza

Aitortza

OHARRA: Toki arazoak direla eta, Eskaerari erantzuna emateko zerbitzu berriak azaltzen dira 2008 eta 2009 urteetan.

26

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

2007 eta 2010 urteen arteko epe espezifikoan nabarmendu daitekeenez, EAEko udalerrien %95 Tokiko Agenda 21aren prozesuak abiaraztea lortu zen, udalerri txikiak eta baserri girokoak barne. Beste alde batetik, Udalsarea 21 (EEA)eko sareko kideen kopurua finkatzea lortu zen eta halaber, bere Planen urteroko ebaluaketa eta tokiko jasangarritasun adierazleak neurtzen duten udalerrien kopurua ere. Azkenik, udalerri talde berri bat sortu zela nabarmendu behar da, “aurreratu”tzat jotzen dute euren burua. Talde honetan dira euren prozesuetan konpromiso bereziki altua agertu duten udalerriak. Bere ahalegina eskertuz, zerbitzu esklusibo batzuk eskaintzen zaizkie, Auzolan 21 edo TA21en kalitate orokorra neurtu eta aintzatesteko sistema, tak21. 2000-2010 epeko nondik norakoaren emaitza gisa, 2. Taulan erakusten dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan TA21en garapen eta ezarpen mailaren adierazle nagusiak. TA21en Garapen eta Ezarpen Maila: Egindako TA21ak (2000-2010)

239

Udaltaldeak 21 (2000-2010)

28

Tokiko Agenda 21ren arduradun teknikoen kopurua (udal eta eskualdekoak)

84

Ebaluatutako TEPen kopurua (2010)

85

Parte hartu duten udal agenteen kopurua (2010)

1.173

Ebaluatutako TEPen ekintzen kopurua (2010)

8.921

Kalkulatutako adierazleen kopurua (2010)

> 6.000

Berrikusitako planak (2007-2010)

11

TA21en prozesu aurreratuak dituzten udalerriak (2010)

17

TA21aren esparruan herritarren partaidetza (2000-2010) (1) TA21aren foroetan parte hartu duten lagunak

31.234

Eskoletako TA21 foroetan parte hartu duten lagunak

18.952

TA21-Enpresa foroetan parte hartu duten lagunak

1.192

Ingurumen Aholkularitza Kontseiluetan parte hartu duten lagunak

7.097

Garapen Jasangarriko Batzordeetan parte hartu duten enpresak

4.199

Gaikako Lan-taldeetan parte hartu duten lagunak

5.012

Udalsarea 21eko udalerri kideen kopurua (2010)

188

1. Taula • TA21en garapen mailaren gaineko adierazleen sintesia (2000-2010) (1): Parte Hartu 21 proiektutik ateratako datuak, Euskadiko udalerrien multzoari egindako galdeketaren arabera.

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia

27


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

2003-2010 epean zehar, Udalsarea 21sareak etengabe garatu ditu bere jarduera eta zerbitzuen irismena, eta halaber, bere kide guztien artean erabiltzeko espazioak eta komunikazio kanalak sortu ditu. 9. Irudian graďŹ koki islatzen da dauden espazio eta komunikazio kanalen multzoa, honi esker eraiki dira EAEko udalerrietan tokiko jasangarritasunaren alde lerrokatuta diharduten sarea eta pertsonen komunitatea.

Topaguneak eta barneko komunikaziorako esparruak

On-line informazio eta komunikaziorako kanalak

Sarearen organoak

MUGI 21 Auzolan 21

Batzorde Teknikoa

E-boletĂ­na

Ekitaldeak

Batzorde Exekutiboa

Prestakuntza jardunaldiak

Idazkaritza Teknikoa

TA21 jardunaldiak

Udalsarea 21en webgunea

Sare sozialak

9. Irudia • Udalsarea 21 sareko espazioak eta komunikazio kanalak

Oro har, komunikazio eta truke aktibitate maila oso nabaria lortu da, parte-hartzaileen zein kanal kopuruari eta hauen jardunari dagokienez. Bada, azken urteetan zehar kideen arteko 250 lan eta elkartruke topagune baino gehiago egin dira Sareko organoen esparruan (Batzorde Teknikoa, Batzorde Exekutiboa) edo topagune eta barne komunikazio esparruetan (Ekitaldeak, Auzolan 21 eta Prestakuntza Jardunaldiak). Honez gain, sareak era progresiboan garatu ditu 28 zerbitzu ezberdinez osatutako zorroa, honako kategorietan sailkatzen dira: Informatiboak, Prestakuntzakoak, Metodologikoak, Informatikoak, Finantzariak, Aholkularitza eta laguntza teknikoa eta Aitortza ekintzak. Erantsitako taulan eransten da, balantze gisa, Sareko zerbitzurik adierazgarrienen garapen maila.

28

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia


5

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Udalsarea 21aren Jarduera Nagusiak eta Hedatutako Zerbitzuak

Sareko Batzorde Teknikoaren batzar kopurua (2003-2010) Sareko Batzorde Exekutiboaren batzar kopurua (2003-2010)

36 8

Argitalpenen kopurua (2007-2010)

Argitaratutako US21 koadernoak eta Gida metodologikoak

18

Bideoak

19

Prestakuntzarako parte-hartzaileak (2007-2010) Bisitak www.udalsarea.net (2010)

1.399 166.449

Ekitaldeak (1) (2004-2010) Ekitaldeen kopurua Ekitaldeen parte-hartzaileen kopurua (udalerriak eta eskualdeko erakundeak)

20 293

Auzolan 21 (2) (2007-2010) Auzolan 21aren kopurua Auzolan 21ean parte-hartzaileen kopurua

4 31

Jardunbide Egokien identiďŹ kazioa eta hedapena (2010) Udalsarea 21eko udalerrien jardunbide egokiak

65

Udalsarea 21etik kanpoko udalerrien jardunbide egokiak

28

MUGI 21 aplikazio informatikoaren erabiltzaileen kopurua (2010)

149

Eskoletako Agenda 21 (2010) EA21 duten udalerrien kop.

129

Ikastetxe kop.

475

Ikasleak

200.231

2. Taula • Udalsarea 21eko jardueren eta laguntza zerbitzu nagusien garapen mailaren adierazleen sintesia (1): Ekitaldeak: Udalerrien lan-talde tematikoak dira, 2004an jarri ziren martxan eta ekintzaren bidez ikastea eta Sarearentzat baliabide komunak sortzea dituzte helburutzat. (2): Auzolan 21: 2007ean abiarazitako proiektu honetan laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematen zaie egitasmo pilotu eta berritzaileak burutu daitezen, konpromiso altua duten udalerri kopuru txiki baten artean osatutako lan-taldeak artikulatzen du.

Tokiko Agenda 21ak sustatzeko eta Udalsarea 21 hedatzeko AIEEA estrategia

29


06

Ekintza Planak ezarri ondorengo emaitzak


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

6

Tokiko Agenda 21ak sustatu eta garatu izanaren ondorioz, 239 Ekintza Plan ezarri dira Euskadiko ia udalerri guztietan. Hortaz, ekintza ugari betearazi dira eta hauei esker udalerrietan ingurumen, gizarte eta ekonomia hobekuntza nabaritu daiteke. Planen ezarpen maila oso aldakorra da, udalerrien arabera: batzuetan erritmo egonkorrean eta aurreikusitakoa baino erritmo altuagoan ere betearazi arren, beste zenbaitzutan berriz geldi dira eta betearazpen maila oso baxuekin. Oro har, gauzatze urteak aurrera egin ahala, mailaka eta etengabe handitu ohi da Planen bataz besteko ezarpen maila, hala ere, gauzatze erritmoa gurarizko xedea baino %20 baxuagoa da gutxi gora behera. 2008an urteaz geroztik egilen ari den Ekintza Planen berrikusketak hobetu egin beharko luke gauzatze erritmoa, izan ere, diren baliabide errealei eta egungo beharrizanei gehiago egokitutako ekintzekin diseinatzen baitira Planok. Erabilgarri dagoen azken urteko ebaluatutako Planen laginaren arabera, Mugikortasunaren esparru tematikoak biltzen ditu gauzaturiko ekintza gehienak (429), Hondakinen esparruak jarraitzen dio (304), Ongizatea eta gizarteratzea (280), eta azkenik, Lurraldea eta Plangintza. (272). Beste muturrean, ingurumenaren kontrolari lotutako alderdiek (lurzoruak, akustika eta atmosfera) eta ingurumen arriskuaren kudeaketak agertzen dute gauzaturiko ekintza kopururik baxuena. Ekintzak gauzatzeaz gain, Tokiko Agenda 21en garapenari esker, beste emaitza positibo batzuk erdietsi dira, hala nola, honako hauek: • Tokiko Agenda 21ari dagozkion ingurumen eta koordinazio zerbitzu teknikoak sortu eta sendotu dira udaletan, honi esker, tokiko jasangarritasun politika zuzenak edo TA21ari zeharka lotutakoak sustatu dira. • Ingurumen edota jasangarritasun zinegotzigoak sortu edota sendotu dira. • Herritarren partaidetza prozesuak eta organoak sortu eta sustatu dira, eurak bakarrik ziren izatez esperientzia berritzaileak udalerrietan. • Jasangarritasunaren aldeko komunikazioa eta sentsibilizazioa sustatu da. • Tokiko ingurumen eta jasangarritasun politikak sendotu eta egituratu dira, eta honez gain, jasangarritasun irizpideak integratu dira tokiko politika publikoen diseinu eta garapenean. • Helburuen araberako kudeaketa publikoa sustatu eta abiarazi da, burututako ekintzaren gaineko ebaluaketa, emaitzen adierazleen kalkulua eta hobekuntza gehituz, eta kontu ematea edo hauen berri ematea barne mailan –politikoa eta teknikoa- eta kanpora begira –herritarrak-.

Ekintza Planak ezarri ondorengo emaitzak

31


6

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

Planen ezarpenaren bataz besteko mailaren bilakaera helburuari dagokionez

Gauzatze gradua

%100

%82,5

%77,5

%70,5

%80 %60,0 %60

%49,5 %39,0

%40 %18,0

%40,9

%20 %0

%13,8 % 1

%23,0 2

%68,3

%62,3

%58,1

%28,5

%48,7

%32,1 3

4

5

6

7

8

Gauzatze urtea Ezarpen helburua

Batazbesteko ezarpen maila

10. Irudia • Ekintza Planen ezarpenaren bataz besteko mailaren bilakaera helburuari dagokionez Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2010)

Esparru tematikoaren araberako TEP-en ekintzen gauzatze maila

Mugikortasuna eta Garraioa

429

Hondakinak

304

Ongizatea eta gizarte-inklusioa

280

Lurraldea eta Plangintza

272

Garapen ekonomikoa

240

Udal administrazioaren ingurumen kudeaketa

213

Ura

213

Biodibertsitatea eta ingurune Naturala

197

Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

188

Komunikazioa eta hiritarren parte-hartzea

164

Energia

149

Kultura

147

Euskara

94

Jarduera ekonomikoen ingurumen kudeaketa

91

Etxebizitza

59

Berdintasuna

58

Osasuna

57

Lan-merkatua

49

Akustika

41

Atmosfera

38

Lurzoruak

29

Bizikidetza

26

Ingurumen arriskua

19

0

50

100

150

200

250

300

350

400

450

Gauzatutako ekintzen kopurua

11. Irudia • Esparru tematikoaren araberako TEPen ekintzen gauzatze maila Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2010)

32

Ekintza Planak ezarri ondorengo emaitzak


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

6

Planen ezarpen mailaren gaineko ebaluaketaz batera, Sareko udalerriek urtero neurtzen dute bere tokiko jasangarritasun adierazleen balioa, MUGI 21 aplikazio informatikoaren eta adierazle komunez egindako sistema baten arabera. 6.000 adierazle baino gehiago kalkulatu dituzte udalerri guztien artean. Adierazleek eskainitako informazioa abiapuntutzat hartuta, udalerriek lortutako ingurumen eta gizarte hobekuntza maila eta egoera ebaluatu dezakete. Ebaluaketa honen emaitza, ondoren, Sareko gainontzeko udalerrien bataz besteko balioarekin eta zenbait politikan ezarrita izan daitezkeen helburuekin alderatu daiteke.

Ekintza Planak ezarri ondorengo emaitzak

33


07

Harremanak eta Kanpo Proiekzioa


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

7

Tokiko Agenda 21ak Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen hasi zirenetik, oso kontuan hartzen dira erakunde eta estatu zein nazioarte mailako sareekin izan daitezkeen kanpo harremanak. Tokiko Agenda 21ak Estatu eta Europako beste lurralde batzuekiko nolabaiteko atzerapenez sustatu eta ezarri ziren Euskadiko Autonomia Erkidegoan bere garaian (2000), izan ere, 1996 eta 1999 artean hasiak baitziren izaera aitzindaria zuten prozesu haiek. Lehen epe batean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Tokiko Agenda 21n sustapenak beste lurralde batzuetako esperientziaren ikasketa izan zuen abiapuntutzat. Prozesuak umotzen joan ahala, eta bereziki, Udalsarea 21 garatuz joan zen neurrian, harreman honek truke eta lankidetzarantz egin zuen bide. Egun, Udalsarea 21ak haziz doan harremana eta kanpo proiekzioa mantentzen du Estatu eta Europa mailan, eta erreferentzia sare gisa kokatu da Estatu eta Europa mailan Tokiko Agenden sustapen eta hedapenari dagokionez. Ildo honetan, Sareak eta bere udalerri kideek azken urteotan nazioarteko eta estatu izaerako ekitaldietan aurkeztu dituzten komunikazioen gehikuntza nabarmendu daiteke lehendabizi. Bestetik, Estatuko edo Europako sare edo erakundeak interes geroz eta handiagoa agertzen ari dira Sareak sortzen dituen jarduera eta zerbitzuak ezagutzeko. Ondorengo alderdiek pizten dute interes berezia beste erakundeengan: - Landutako gida metodologiko ezberdinak (Tokiko Agenda 21en diseinuarekin lotutakoak eta esparru tematiko zehatzen gainekoak baita ere). - Tokiko Ekintza Planen jarraipen eredua eta garatutako tresnak (urteroko jarraipen programak, MUGI 21 tresna informatikoa eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Tokiko Jasangarritasun Txostenak). - Aldaketa klimatikoaren kontra ekiteko orduan aurre hartzea, eta nola integratzen da TA21ean. - Zerbitzu zorroaren eta garatutako tresnen irismena eta kalitatea. Ondorengo taulan jasotzen dira azken urteotan garatutako lankidetza eta kanpo proiekzio ekimen nagusiak:

Harremanak eta Kanpo Proiekzioa

35


7

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

US21 garapena

Ondorengo taulan jasotzen dira azken urteotan garatutako lankidetza eta kanpo proiekzio ekimen nagusiak:

Udalsarea 21 Sorrera

Plan Estrategikoa 2003-2005

Abiaraztea Hazkundea Zerbitzuen egituraketa

Plan Estrategikoa 2006-2009

Finkapena Zerbitzuen dibertsiďŹ kazioa Fokalizazioa

Plan Estrategikoa 2010-2015

Konpromisoa eta kalitatea Aitortza Gizarte Proiekzioa Zeharkakotasuna

Kanpo lankidetza eta proiekzioa

Diseinua

Benchmarking eta besteekiko ikasketa

2000 - 2005

Beste sare eta erakundeekin ekar trukatzea

2006 - 2009

Lankidetza eta erreferente Azaleratu

2010tik aurrera

12. Irudia • Udalsarea 21eko harreman eta kanpo proiekzioaren eboluzioa (2000-2010)

36

Harremanak eta Kanpo Proiekzioa


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

7

Sarearen Jarduera Maila eta Kanpo Proiekzioa

Lankidetza hitzarmena duten nazioarteko sareak

1 ICLEI, Local Governments for Sustainability (2004)

Tokiko jasangarritasunarekin lotutako kidetza

3

Lankidetza hitzarmena duten Estatuko sareak

2

Tokiko Garapen Jasangarriko Sareen Sarea, Jasangarritasun Behatokien Sarea eta Klimaren aldeko Hirien Sarea (1)

Xarxa de Ciutats i Pobles cap a la Sostenibilitat (2004), eta Tokiko Erakundeak Jasangarritasunerantz Nafarroako Sarea (2006)

Truke topaguneak beste sare batzuekin nazioarte mailan

2

Udalerri eta beste sare batzuen arteko truke topaguneak Estatu mailan

3

Komunikazioak biltzarretan eta nazioarte mailako jardunaldietan

11

TA21 Italiako Elkartea: Bilbao (2007), Rimini (2008)

Bilbo (2005), Bartzelona (2005) eta IruĂąea (2006)

IV Hiri eta Herri Jasangarrien Europako Biltzarra (Aalborg, 2004), V Hiri eta Herri Jasangarrien Europako Biltzarra (Sevilla, 2007), ICLEI Europako Biltzarra (Zaragoza, 2008), ICLEI Biltzarra Klima Babes eta Energia Berriztagarrien gainean (Rovigo-Italia, 2008), Munduko Kongresua ICLEI (Edmonton, 2009), I Munduko Kongresua ICLEI Resilient Cities (Bonn, 2010)

Estatu mailako biltzar eta jardunaldietako komunikazio nagusiak

11 CONAMA (2006, 2008, 2010) TA21 Jardunaldietan zenbait parte-hartze autonomien mailan (Kanariar Irlak, 2005; Errioxa, 2005; Asturias, 2006; Granada, 2006; Murtzia 2006 y 2008; Katalunia, 2008; Huesca, 2010)

3. Taula • Sareko harreman eta kanpo proiekzio jarduera nagusien sintesia (1) Behatzaile gisa

Harremanak eta Kanpo Proiekzioa

37


08

Tokiko Agenda 21en arrakasta-faktoreak


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

8

Jarraian azalduko dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan Tokiko Agenda 21en sustapen eta hedapenari lotutako arrakastaren eragile nagusiak.

1

Tokiko Agenda 21 euskal jasangarritasun politikaren osagai gisa

Tokiko Agenda 21ak Euskadiko jasangarritasun politiken lehentasunezko helburu eta konpromiso gisa ezarri ziren I. Ingurumen Esparru Programaren bidez, geroago II. eta II. Ingurumen Esparru Programetan eta ondorengoetan berretsi eta sendotuta, eta berriki EcoEuskadi 2020aren esparruan. TA21 herrialdearen jasangarritasun politiken konpromiso nagusi bati lotzeari esker, indar berezia eman dio, eta udalez gaindiko erakunde ezberdinek laguntza nabarmena eta jarraitua eskaini diote. Honez gain, hamarkada bateko lan esparru egonkorra duenez, elementu bereizgarria agertzen du beste herrialde askoren aurrean. Ezinbestekoa izan da gertaera hau, bere izaeragatik ziklo politikoekin beti bat ez datozen umotze denbora beharrezkoa duten politikak sendotu ahal izateko.

2

Tokiko Ekintza Planak-Tokiko Agenda 21ak hedatzeko ikuspuntu estrategikoa gehitu da

Euskadin Tokiko Agenda 21ak garatzeko ezinbesteko eragilea izan da Eusko Jaurlaritzak ikuspegi eta tresna estrategikoak erabili dituela laguntza politikak hedatzeko, honako hauek izan dira ezinbesteko osagaiak: AIEEA tresna eta Udalsarea 21eko Plan Estrategikoak dira hedapen honen ezinbesteko tresnak. Epe ertainerako eta luzerako laguntza tresnak eta zerbitzuak diseinatu dira, eta umotzen joan ahala, TA21en prozesuen etorkizuneko beharrizanei aurre hartu zaie. Izan ere, prozesuak umotzeko sustapena bideratuz diseinatu dira tresnak. Halaber, beharrezko laguntza zerbitzuak zehazterakoan udalerriak eragile protagonista gisa gehitu ahal dira.

3

Udalsarea 21 sarearen sorkuntza eta garapena

2002. urtean sortu zenez geroztik, sareko kide eta tokiko jasangarritasun politiketan bere kideen jarduna mugiarazi, zuzendu eta lerrokatzen duen erreferentziazko topagunea bihurtu da, sareari esker baliabideak partekatu eta lortu daitezke eta udalerrien dibertsitateari egokitutako kalitatezko zerbitzu erabilgarri anitz eskaintzen ditu, AIEEA estrategia hedatuz. Sareari esker, ezagutza, informazioa, Jardunbide egokiak eta sorospena eskaintzen dira, eta halaber, esparru berberean diharduten pertsonen arteko elkar ezagutza errazten da.

4

Erakundeen arteko parte-hartzea eta lankidetza

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila izan da Tokiko Agenda 21aren zabalkundearen buru. Horretarako, autonomia zein eskualde mailako Euskadiko administrazioko eragile anitzen parte-hartzea izan du.

5

Tokiko Agenda 21aren arduradunaren ďŹ gura sortu eta sendotu da

2000az geroztik TA21aren arduradunaren ďŹ gura sortu da, udal eta eskualde mailetan gako bihurtu da udalerrietan Tokiko Agenda 21en prozesuak garatzeko. Udalerri txikien kasuari dagokionez, Udaltaldeak 21en garapenerako rol garrantzitsua jokatu du eta, honez gain, udalerri txikietako elkarteen TA21ak kudeatzeko eskualdeko partekatutako teknikariak erabili dira. Halaber, rol hau jokatzen duten pertsonen partaidetza eta konpromiso sendoa ezinbestekoak izan dira prozesuak ďŹ nkatu daitezen. Udalsarea 21aren esparruan, pertsona hauek aurrera egiteko eta hobetzeko ardatza den sarea eratu dute.

Tokiko Agenda 21en arrakasta-faktoreak

39


8

Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

6

Egindako ekintzaren eta lortutako emaitzen urteroko ebaluaketa gehitu da, eta halaber, Ekintza Planak aldizka berrikusten dira

80 udalerrik baino gehiagok ebaluatzen dute urtero, MUGI 21aren bidez, bere planen ezarpen maila. Metodologia komuna eta kanpoko ebaluatzailea erabiltzen dituzte, ebaluaketa alderatzeko eta sinesgarri egiteko xedez. Honez gain, udalerriok urtero kalkulatzen dituzte Sareari komunak zaizkion tokiko jasangarritasun adierazleak MUGI 21ak eskaintzen dituen aplikazio informatiko eta partekatutako laguntzaren bidez. Jarraipen hau sendotu izana ezinbesteko elementua da Euskadiko udalerrietako TEPetan egiten diren 25.000 ekintza baino gehiago gauzatu ahal izateko. Jarraipen honen bidez, urtero sustatzen da EAE osoan 1.000 udal eragilek baino gehiagoren partaidetza. TEP-Tokiko Agenda 21en sustapenaz haratago, urtero egiten den jarraipen honi esker, EAEko udalerrietako kudeaketa publikoa hobetzen da, helburuen araberako kudeaketa xede duen baterantz aurrera eginez; lorpen maila ebaluatu ostean herritarrei ematen zaie honen berri. 2000 urteaz geroztik, bildutako esperientzia zabala oinarritzat hartuta, Ekintza Planen Berrikusketaren gaineko metodologia komuna garatu da eta 2008az geroztik, udalerri askotan ezarri dira lehen Planek indarraldia galdu ahala. Planen berrazterketa gehitu izanari esker prozesuak berrindartu egin dira, egungo beharrizan eta lehentasunetara egokitu baitaitezke Planok, eta beraz, TEP kudeaketa tresna rola jokatzen jarraitu dezan errazten du.

7

Konpromisoa aintzat hartzeko oinarria progresiboki gehitzea

Azken urteotan zehar, nabariagoa egin da udalen aldetiko konpromisoa aintzat hartzeko irizpidea. Modu honetan, eta 2007 eta 2010 urteen artean oso bereziki, bere prozesuetan lortutako kalitatean eta egindako ahaleginean oinarrituta, erreferentetzat hartutako udalerriei bakarrik zuzendutako zerbitzuak garatu dira. Apustu honek akuilu lana egingo du udalerrien ekintza suspertu nahian, eta era berean, Sareak erabilgarri dituen baliabideen erabileraren eraginkortasuna hobetzeko mekanismo gisa ere, neurri handiagoan zuzentzen dira eraginkortasun gehiagoz balioa emango dioten haiengana.

8

Alderdi sozio-ekonomikoen gehikuntza

Tokiko garapen jasangarria, bere dimentsio ezberdinetan, antolatzeko tresna gisa asmatu da Tokiko Agenda 21a, udalerri bakoitzaren beharrizan eta eskakizunetara egokitu daitekeelarik. Ondorioz, udalerri ugarik gehitu dituzte alderdi sozio-ekonomikoak bere Planetan, ingurumenaren baliokide gehitu ere. Bereziki nabarmena izan da udalerri txiki eta baserri girokoetan, beharrizan sozial eta ekonomiko bereziekin, eta hauetarako erreferentziako plangintza tresna bihurtu da TEP-TA21a.

9

Tokiko Agenda 21a beste politika batzuen esparru tresna gisa

Sektore izaerako jasangarritasun politikak hedatu ahala, Tokiko Agenda 21ak esparru gisa duen izaera nabarmendu du, non sortutako jardun eremu ezberdin anitzak gehitu daitezkeen. Goraka ari diren ingurumenari lotutako alderdiak, hala nola, klima aldaketa gutxiagotzea eta egokitzapena, biodibertsitatea edota erosketa eta kontratazio publiko jasangarria Agenda 21ean gehitzen ari dira TEP berriak berrikusi eta landu ahala. Modu honetan, udalentzako planiďŹ kazio eta kudeaketa tresna gisa mantenduko da indarrean Agenda.

10

Komunikazio eta partaidetzaren aldeko apustua

Tokiko Agenda 21ak ezinbesteko esparrua osatu du, eta honen bidez herritarren partaidetza artikulatu eta sustatu da udalerrietan, honela bada, ordura arte udal kudeaketan kontuan hartzen ez ziren ikuspegi eta tresna berriak erabili dira. Udalerrien kopuru nabari batean prozesuak ahuldu diren arren, TEPen urteroko jarraipenari lotutako aldizkako partaidetza foroak mantentzen dituzten udalen kopurua nabarmendu daiteke, eta baita TEPari zuzenean edo zeharka lotutako politika berrien formulazioa.

40

Tokiko Agenda 21en arrakasta-faktoreak


Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren hamarkada baten balantzea 2000-2010

8

Erronkak Tokiko Agenda 21en eta Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea- Udalsarea 21aren garapenerako planteatzen diren etorkizuneko erronka nagusiak honako hauek dira:

Tokiko jasangarritasunarekin eta Tokiko Agenda 21aren prozesuen kalitatearekin Euskadiko udalerriek duten konpromisoa handiagoa egin, ahalegina saritzeko xedez, aitortza ekimenak gauzatuz indartu beharko da, eta halaber, gainontzeko udalerrientzako akuilu lana izan daitezen.

Gizarte-ingurumen eta kudeaketa publikoaren hobekuntzarako emaitzak lortu, nabariak eta azpimarragarriak, eta eraginkortasunez komunikatu euskal gizarte osoari, gizarte eragin handiagoa lortuz, eta horrela, Estatu eta Europa mailan Tokiko Agenda 21aren prozesuak nabarmenago agertu daitezela publikoki.

Udalsarea 21aren garapen etengabea ďŹ nkatu, Tokiko Agenda 21ak sustatzeko lankidetza esparru eta zerbitzu hornitzaile gisa duen kalitatea kontuan hartuz, era berean, Sarearen zeharkako izaera indartu udalerriz gaindiko erakunde berriak gehituz.

Tokiko Agenda 21en arrakasta-faktoreak

1 2 3

41


INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRRITORIAL, AGRICULTURA Y PESCA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.