Europako hizkuntzak ugao lhi

Page 1


Ugao LHI ikastetxeko seigarren mailako neska-mutikoak Europa ari gara lantzen eta datu batez ohartu gara: Europako estatuen mapa eta Europako hizkuntzen mapa ez datoz bat. Hau da, estatu gehienetan hizkuntza bat baino gehiago mintzatzen da (nahiz eta gehienetan hizkuntza horien egoera ez den berdina) eta hainbat hizkuntzek ez dutela “estaturik” edo estatu batean baino gehiagotan mintzatzen direla. Horregatik, eskuartean duzun lan hau gauzatu dugu:

Europako hizkuntzak Hizkuntzak hautatzeko orduan, hizkuntza minorizatuak edota “estaturik” ez duten hizkuntzak aukeratu ditugu. Honako hauek dira lan honetan ageri diren hizkuntzak: Bretainera (brezhoneg), Bulgariera (balgarski), Daniera (dansk), Errumaniera (română), Eskoziera (scots), Estoniera (eesti keel), Euskara, Finlandiera (suomi), Frisiera (frysk), Galesa (cymraeg), Galiziera (galego), Hungariera (magyar), Irlandera (gaeilge), Islandiera (íslenska), Italiera (italiano), Katalana (català), Korsikera (corsu), Samiera (sámegiella), Letoniera (latviešu), Okzitaniera (lenga D´óc) eta Sardiniera (sardu) Informazioa Wikipediatik eta Unesco-Etxearen orrialdetik jaso dugu.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 1


Bretainera Jatorrizko izena: brezhoneg Familia: Zelta Non mintzatzen den: Frantziako Bretainian Zenbat hiztun: 257.000 gutxi gorabehera Egungo egoera: Ez da ofiziala. Bestelako informazioa: Bretainiako mendebaldean hitz egiten duten hizkuntza tradizionaletako bat da galoarekin batera. Indoeuropar hizkuntza da, zelta hizkuntzen multzoaren britoi taldekoa. Galesa eta kornubieraren familia berekoa da, beraz, eta hauekin oso antzekoa da.

Bulgariera Jatorrizko izena: Български (Balgarski) Familia: Hego-eslaviarra. Non mintzatzen den: Bulgaria, Ukrania, Moldavia, Serbia, Mazedonia, Grezia, Turkia eta emigratzaileen taldea. Zenbat hiztun: 13 miloi inguru iztun . Egungo egoera: Hizkuntza ofiziala da Bulgarian eta Europa Batasunean. Bestelako informazioa: Alfabeto zirilikoaz idazten da. Bulgariar literaturak mundu eslaviar asko hartu zuen XIV. mendera arte. Inperio otomanoaren zapalkuntzak gelditu zuen literatura hori.

Daniera Jatorrizko izena: Dansk Familia: Germaniar-Eskandinaviarra Non mintzatzen den: Danimarka, Faroe Uharteak, Groenlandia, Islandia, Alemania (Schleswig-Holstein), Norvegia eta Suedia Zenbat hiztun: 5,5 milioi Egungo egoera: Danimarka eta Faroe Uharteetan ofiziala da. Bestelako informazioa: Danieraz dansk deitzen zaio hizkuntzari, baina nazioartean erabiltzen den terminoa ingelesezko danish da

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 2


Errumaniera Jatorrizko izena: română Familia: Erromantzea Non mintzatzen den: Errumania, Moldavia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Ukraina, Israel, Serbia, Hungaria eta Balkanak. Zenbat hiztun:24 milioi Egungo egoera: hizkuntza ofiziala da Errumania, Moldavia eta Vojvodinan. Bestelako informazioa: Errumanierazko hitzen %75-85 latinetik etorritakoak dira, eta gaur egungo hizkuntzaren ia %40a italierak eta frantzesek eragindakoak dira, XIX.mendean bereziki hartuta.

Eskoziera Jatorrizko izena: Scots Familia: Germaniarra Non mintzatzen den: Eskozia, Ipar irlandan, Irlandan eta Inglaterran. Zenbat hiztun: 138.OOO hiztun Egungo egoera: Gaur egun ez du estatus ofizialik, Eskoziako Gobernuak "hizkuntza tradizional" gisa sailkatua baitu. Bestelako informazioa: Autore askoren ustez, eskoziera ingelesaren dialektoa da. Kontuan izan behar da eskoziera eta ingelesa oso antzekoak direla. Eskozieraren hizkuntzaren izaera propioa defendatzen dutenek, aldiz, eskozieraren eta ingelesaren jatorri desberdinak azpimarratzen dituzte: eskozieraren jatorria antzinako ingelesean eta Eskandinaviako germaniarrean dago.

Estoniera Jatorrizko izena: Eesti keel Familia: Uralikoa Non mintzatzen den: Estonian Zenbat hiztun: 1,1 milioi pertsona Egungo egoera: Gaur egun hizkuntza ofiziala da Bestelako informazioa: Estoniera uraldar hizkuntza bat da. Uraldar hizkuntzen artean, finikoen azpaldietakoa da, Finlandierarekin eta beste hizkuntza txikiago batzuekin batera.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 3


Euskara Jatorrizko izena: Euskara. Familia: Hizkuntza isolatua da. Non mintzatzen den: Euskal Herrian (Espainia eta Frantziako estatuetan). Zenbat hiztun: 714.136 hiztun. Egungo egoera: EAEn eta Nafarroaren zati batean hizkuntza ofiziala da; Nafarroaren beste zati batean eta Ipar Euskal Herrian ez. Bestelako informazioa: Euskararen jatorria ezezaguna da. Historialariak diotenez, euskara Pirinioen artean mintzatzen hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka, hizkutza zabalduz joan zen.

Finlandiera Jatorrizko izena: Suomi. Familia: Uralikoa. Non mintzatzen den: Estonian, Ingrian, Karelian, Norvegian eta Suedian. Zenbat hiztun: 5-6 milioi hiztun. Egungo egoera: Finlanian hizkuntza ofiziala da. Bestelako informazioa: Finlandiera hizkuntza uraldarra da. Hizkuntza uraldarrak Europan eta Asian hitz egiten dira. Aspaldi, Finlandian suediera izan zen erakundeetako hizkuntza nagusia. Ondoren, errusiera izan zen. 1919an Finlandiak independentzia eskuratu zuenean, erakunde publikoek suomieraren alde egin zuten, eta apurka-apurka, suomiera hizkuntza nagusia bihurtzea lortu dute.

Frisiera Jatorrizko izena: Frysk edo Frasch. Familia: Germaniarra. Non mintzatzen den: Herbehereetan, Danimarkan eta Alemanian. Zenbat hiztun: 400.000 hiztun. Egungo egoera: Hizkuntza ofiziala den arren, desargertzeko zorian dago. Bestelako informazioa: Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun bere etorkizuna ez dago bermaturik, gero eta hiztun gutxiago dituelako. Hiru motatako Frisiera daude: Ekialdeko Frisiera, Iparraldeko Frisiera eta Mendebaldeko Frisiera.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 4


Galesa Jatorrizko izena: Cymraeg. Familia: Zelta. Non mintzatzen den: Erresuma batuan. Zenbat hiztun: 750.000 inguru. Egungo egoera: Gaur egungo egoera gutxituan dagoena da. Bestelako informazioa: VI.mendean galesaren lehenengo testigantzak jaso ziren. Ikasleen %25-30ak galesa dauka lehen hizkuntza eskolan. Galesezko irakasle bereziek “Athrawon Bro� deitzen dute.

Galiziera Jatorrizko izena: Galego Familia: Ibero-erromantzea Non mintzatzen den: Galizian Zenbat hiztun: 3 milioi Egungo egoera: Hizkuntza ofiziala. Bestelako informazioa: 1906 irailaren 30an Real academia Galega sortu zuten. Galiziera edo galegoa hizkuntza erromantzea da. Portugesaren oso antzekoa da.

Hungariera Jatorrizko izena: Magyar Familia: Uraldar-Ugriarra Non mintzatzen den: Rumania, Eslovaquia, Serbia, Austria eta Eslovenia Zenbat hiztun:14,5 milioi Egungo egoera: Ofiziala da Bestelako informazioa: XIX. mendea baino lehen, Hungaria otomandarren (1526tik) eta Inperio Austriarraren (1686tik) mende egon zen, eta alemana izan zen administrazioan ezarritako hizkuntza ofiziala. Hungaria 1867an Inperio Austriarraren lurralde autonomo bihurtu zen, eta 1918an independentzia lortu zuen.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 5


Irlandera Jatorrizko izena: Gaeilge Familia: Zelta Non mintzatzen den: Irlandeko Errepublikan eta Ipar Irlandan Zenbat hiztun: 380.000 dira ondo hitz egiteko gai. Egungo egoera: Ofiziala da Irlandako Errepublikan; Ipar Irlandan, ez. Bestelako informazioa: Irlandan denek ikasi behar dute gaelikoa hezkuntzan, baina gehienek ingelesez ikasten dute eta ikasten duten gaelikoa ez da nahikoa izaten gero eguneroko bizitzan erabili ahal izateko. Horrenbestez, gaelikoaren erabilera nabarmen jaisten ari da gaur egun ere, eta batzuek diotenez, 15.000 lagunek baino ez dute erabiltzen.

Islandiera Jatorrizko izena: íslenska Familia: Germaniarra Non mintzatzen den: Islandian eta Danimarkan (baita Norvegian, AEB eta Kanadan ere) Zenbat hiztun: 320.000 hiztun Egungo egoera: Hizkuntza ofiziala da. Bestelako informazioa: Islandiar alfabetoa erabiltzen da. Islandiarrak oso kementsuak dira beren hizkuntzaren ‘garbitasuna’ jagoten. Hitz berriak sortzean, beti asmatzen dute islandieraren bidez sortutakoren bat, eta ingelesetik edo beste hizkuntzetatik etorritako maileguak baztertu egiten dituzte. Horrela, esaterako, telefonoa eta ordenagailua izendatzeko, sími eta tölva hitzak aukeratu dituzte, lehena ‘soka’ oinarritik jasoa, eta bigarrena ‘zenbaki’ oinarritik.

Italiera Jatorrizko izena: italiano Familia: latindar hizkuntzak Non mintzatzen den: Italian, Vatikano, Suitza, San Marino, Brasil, Alemania eta Malta. Zenbat hiztun: 70 milioi hitz egiten dute. Egungo egoera: Italia, Suitza, San Marino, Vatikano Hirian ofiziala da. Bestelako informazioa: Italierak aldaera ugari ditu, eta badira gaur egun hizkuntza bakarra izan beharrean hizkuntza-taldea dela aldarrikatzen dutenak.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 6


Katalana Jatorrizko izena: catalĂ . Familia: Okzitaniar-erromantzea. Non mintzatzen den: Andorra, Espainia, Frantzia eta Italia Zenbat hiztun: 11,5 milioitik gora; haietako 9,5 milioi hiztun aktiboak Egungo egoera: Katalana leku batzuetan ofiziala da, beste batzuetan ez. Bestelako informazioa: Katalana latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 9.500.000 milioi lagunek hitz egiten dutena. 4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza dute. Hiztunen geografiak 68.000 km2 inguru hartzen du.

Korsikera Jatorrizko izena: corsu, lingua corsa Familia: Erromantzea Non mintzatzen den: Korsikan eta sardiniaren iparraldean Zenbat hiztun: 100.000 inguru Egungo egoera: galtzeko arriskuan; ez ofiziala. Bestelako informazioa: XIX. mendearen hasierara arte, korsikera eta italiera hizkuntza beraren bi aldaera gisa hartzen ziren, korsikera hizkuntza mintzatua eta italiera hizkuntza idatzia kontsideratuz. Hizkuntza izaeraren aldarrikapena nahikoa berria da, XX. mendeko 80ko hamarkadakoa. Hizkuntzalari gehienentzat, ordea, korsikera Toskanako mintzairaren aldaera bat da.

Samiera (Laponiera) Jatorrizko izena: SĂĄmegiella Familia: Uraldarra Non mintzatzen den: Errusian, Finlandian, Suedian eta Norvegian Zenbat hiztun: 20.00 hiztunek hitz egiten dute Egungo egoera: Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartua dago. Bestelako informazioa: Laponia zonalde bat da, ez estatu bat, eta lau herrialdetan banatuta dago. Samieraren egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da. Hiztun gutxi ditu, eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatua dago. Ondokoak samiera forma desberdinak biltzen diren taldeak dira: Hegoaldeko taldea, Erdiko taldea, Iparraldeko taldea eta Ekialdeko taldea.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 7


Letoniera Jatorrizko izena: Latviešu Familia: Ekialdeko baltikoa Non mintzatzen den: Letonian eta Abrene (Errusia) Zenbat hiztun: 1.400.000 Egungo egoera: hizkuntza ofiziala Letonian. Bestelako informazioa: Letoniera hizkuntza flexiboa da. Bi genero gramatikal ditu: maskulinoa eta femeninoa. Izen bakoitza zazpi deklinabide kasu ditu: nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa. Alde honetatik, euskararen antza du. Lituanieraren alfabetoa erabiltzen da.

Okzitaniera Jatorrizko izena: Occitan edo Lenga d´óc Familia: Erromantzea Non mintzatzen den: Frantzia, Italia, Monako eta Espainia Zenbat hiztun: 1.939.000 hiztun. Egungo egoera: Soilik Katalunian ofiziala. Bestelako informazioa: Frantziar estatuan, Loira ibaitik hegoaldera; Italiako Alpeetako zenbait bailara, eta aranera aldaera berezian, Araneko haranean (Katalunia). Euskal Herriari dagokionez, Baiona, Miarritze eta Angelu aldean ere hitz egiten zen, eta Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere bai.

Sardiniera Jatorrizko izena: Sardu Familia: Erromantzea Non mintzatzen den: Italiako Sardinia eskualdean Zenbat hiztun: 2,5 milloi Egungo egoera: sardiniera ez da ofiziala Bestelako informazioa: Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, Aleger hirian izan ezik, non katalanaren forma arkaiko bat den bertako hizkuntza; San Pietro eta Sant’Aintioco uharteetan, beraien aldetik, liguriera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.

Europako hizkuntzak Ugao LHI, 2013/14 8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.