DESCARTESEN HUTSEGITEA

Page 1

DESCARTESEN HUTSEGITEA

ANTONIO DAMASIO

ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT


Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

Diseinua eta azala: Antton Olariaga Begirale teknikoa: Joseba Jauregi Hizkuntza-begiralea: Juan Garzia Garmendia

Copyright © 1994 by Antonio Damasio, M.D. Descartes’ error All rights reserved - Eskubide guztiak erreserbatuta © 2012, itzulpena: Isabel Etxeberria Ramírez © ehupress, 2012, Descartesen hutsegitea ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da www.ehu.es/argitalpenak - editorial@ehu.es ISBN: 978-84-9860-744-4 Lege gordailua: BI - 2.051-2012 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Zurbaran, 2-4, 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)


Aurkibidea

Aitzinsolasa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7 Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15 1. partea 1. 2. 3. 4.

Nahigabea Vermonten. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Gageren garuna agerian . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Phineas Gage moderno bat . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Odol hotzagoan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

29 51 69 93

2. partea 5. 6. 7. 8.

Azalpenaren piezak ahokatzen . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Erregulazio biologikoa eta biziraupena. . . . . . . . . . . . . Emozioak eta sentimenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Markatzaile somatikoaren hipotesia . . . . . . . . . . . . . . .

131 175 193 245

3. partea 9. Markatzaile somatikoaren hipotesia: egiaztapena . . . . . . 297 10. Gorputza axola zaion garuna. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 321 11. Arrazoitzeko grina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 351


6

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

Postscriptum . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Oharrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bibliografia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Esker onez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aurkibide alfabetikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

361 381 407 413 415


Aitzinsolasa

Baldin eta 1900. urtearen inguruan bizi izan bagina eta gai intelektualekiko nolabaiteko interesik izan bagenu, sinetsita egongo ginen iritsia zitzaiola noski zientziari garaia emozioaren eta haren alderdi guztien azterketari heltzeko eta erantzun behin betiko bat emateko hari buruz jendeak zuen jakin-min gero eta handiagoari. Hamarkada batzuk lehenago, Charles Darwin-ek erakutsia zuen zenbait emozio-fenomeno nabarmenki alderagarri gertatzen direla gizakiaz besteko espezieetan; William James-ek eta Carl Lange-k proposamen berritzaile bat aurkeztua zuten emozioen prozesamendua esplikatzeko; Sigmund Freud-ek egoera psikopatologikoei buruzko bere ikerketen erdigune bihurtuak zituen emozioak; eta Charles Sherrington ikuspuntu neurofisiologiko batetik aztertzen hasia zen emozioez arduratzen diren garuneko zirkuituak. Emozioaren gaiari heltzeko ekinaldi erabatekorik, ordea, ez zen iritsi. Aitzitik, xx. mendean gogamenari eta garunari buruzko zientziak loratu ahala, beste norabide bat hartu zuten interesek; gaur egun neurozientzia etiketa zabalaren pean biltzen ditugun espezialitateek, hala, bizkar eman zioten emozioaren ikerketari. Egia da psikoanalistek ez dituztela inoiz ahaztu emozioak, eta izan dela beste salbuespen ohoragarririk ere, hala nola aldartearen nahasmenduez arduratu diren zenbait


8

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

farmakologo eta psikiatra, eta afektuekiko interesa agertu duten psikologo eta neurozientzialari bakanak. Salbuespenok, hala ere, nabarmendu baino ez dute egiten emozioa aztertzeko interes eza. Behaviorismoak, iraultza kognitiboak eta neurozientzia konputazionalak ez zuten nabarmenki murriztu axolagabetasun hori. Halakoxea zen oraindik ere egoera, oro har, 1994an, Descartesen hutsegitea estreina argitaratu zenean, nahiz eta ordurako gertatzen hasiak izan aldaketa batzuk arloan. Liburuak emozioaren azterketa xehea egiten zuen, garun-zientziaren ikuspuntutik, orobat azaldurik nola eragiten duen emozioak hala erabakimen orokorrean nola portaera sozialari dagokion erabakimenean. Itxaropena nuen sarrera diskretua egingo nuela oholtzara, eta harrika kanporatua izan gabe aurkeztu ahal izango nituela neure ideiak; ongietorri-pankartarik eta entzuleria arretatsurik ez nuen espero, nolanahi ere. Haatik, entzuleria abegitsu, arretatsu eta eskuzabala bildu nuen, hemen eta atzerrian, eta liburuko hainbat ideiak bide egin dute ikertzaile askoren eta irakurle ez-adituen pentsamoldean. Hori bezain ustekabekoa izan zen, bestalde, ezin konta ahala irakurlek halako prestasuna agertzea gaiaz jardun, galderak egin, iradokizunak aurkeztu eta zuzenketak eskaintzeko. Gutun-trukea izan dut irakurle horietariko askorekin, eta lagun ere baditut batzuk gaur egun. Asko ikasi nuen, eta asko ikasten ari naiz oraindik ere, ez baita egunik munduko edozein bazterretatik Descartesen hutsegiteari buruzko mezu edo gutunik jasotzen ez dudanik. Hamarkada bat geroago, guztiz bestelakoa da egoera. Descartesen hutsegitea argitaratu eta laster, beren liburuak plazaratu zituzten animalien emozioak ikertzen arituak ziren neurozientzialarietariko bik: Joseph Le Doux-ek, The emotional brain


A ITZINSOLASA

(1996), eta Jaak Panksepp-ek, Affective neuroscience (1998). Beste batzuk ere etorri ziren haien atzetik, eta, denbora gutxiren buruan, beren arreta ipinia zuten emozioen ikerketan Amerikako eta Europako neurozientzietako zenbait laborategik. Era berean, interesa pizten hasi zen gai hori jorratzen zuten filosofoen inguruan. (Adibide bikaina eskaintzen digu Martha Nussbaum-en kasuak). Eta arrakasta handia erdietsi zuten emozioaren zientziaz baliatu ziren liburuek (besteak beste, Daniel Goleman-en Emotional intelligence lanak). Azkenean, bereganatu du emozioak gure aitzindari agurgarriek opa zioten lekua, mende bat geroago izan bada ere. Descartesen hutsegitea liburuko gai nagusia emozioaren eta arrazoiaren arteko erlazioa da. Erabakimeneko akatsak eta emozioaren nahasmenduak ageri zituzten neurologia-pazienteei buruzko nire ikerketetan oinarriturik, markatzaile somatikoaren hipotesia izeneko proposamena aurkezten nuen: emozioa arrazoiaren begizta edo zirkuitu berean sortzen da, eta, uste ohi denaren kontra, arrazoitze-prozesua oztopatu beharrean, hura erraztu egiten du. Ideia horrek ez du gaur egun inor aho zabalik uzten, baina, aurkeztu nuen garaian, ez ziren gutxi izan txunditurik geratu zirenak; eszeptizismo agertu zuenik ere ez zen falta izan. Denborarekin, ordea, bere egin zuten askok; hain bere, ezen desitxuratu ere egin izan baita noiz edo noiz. Adibidez, nik sekula ez dut idatzi, geroago iradoki denaren kontra, ezinbestean inkontzientea denik emozioak arrazoimenari eskaintzen dion laguntza. Aitzitik, nire lehen proposamenak sen kontzienteekin parekatzen zituen markatzaile somatikoak, nahiz leku egiten zien markatzaile somatiko inkontzienteei ere. Era berean, larruazalaren konduktantziaren erantzunak ez nituen markatzaile

9


10

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

somatikotzat jotzen, markatzaile somatikoen erakusgarritzat baizik. Azkenik, sekula ez dut iradoki emozioak arrazoimenaren lekua hartu behar duenik, eta, hala ere, nire lanaren bertsio azaleko zenbaiti kasu egitera, pentsa zitekeen esan nahi ote nuen askoz hobeto biziko garela zentzu onari ez baizik bihotzari jarraituz gero. Egia da emozioak zenbaitetan arrazoimenaren lekua har dezakeela. Beldur deritzon emozio-ekinbideak arriskutik salbu jar ditzake gizaki gehienak istant batean, arrazoiaren laguntza gutxi erabilita, edo halako laguntzarik batere gabe. Urtxintxa batek edo txori batek pentsatu gabe erantzun diezaioke mehatxu bati, baita gizaki batek ere. Gehiegi pentsatzea, hain zuzen, batere ez pentsatzea baino kaltegarriagoa gerta daiteke zenbait kasutan. Horra hor emozioak eboluzioan zehar eragin duen abantaila nagusia: zentzuz pentsatu beharrik gabe, zentzuz jokatzeko ahala ematen die izaki bizidunei. Gizakiengan, hala ere, konplexuagoa izan da dena, onerako zein txarrerako. Emozioek egiten duten gauza bera egiten du arrazoimenak, baina kontzienteki lortzen du hori. Zentzuz jokatu aurretik zentzuz pentsatzeko aukera ematen digu arrazoimenak; eta badu beste abantailarik ere: konturatu gara emozioek beren kabuz konpontzen dituztela, bai, geure ingurune konplexuak sortzen dizkigun arazoetariko asko, baina ez guztiak, eta, zenbaitetan, kaltegarriak direla emozioek eskainiriko konponbideak. Zer bilakaera izan du, baina, espezie konplexuen arrazoitzesistema adimentsuak? Descartesen hutsegiteak proposamen berri bat plazaratu zuen: arrazoitze-sistema emozio-sistema automatikoaren hedapen gisa sortu zela, eta emozioek badituztela zenbait egiteko arrazoitze-prozesuan. Premisetariko baten gailentasuna


A ITZINSOLASA

areagotu dezakete, adibidez, eta erabakia premisa horren alde bideratu. Orobat dira lagungarri erabakia hartu ahal izateko aintzat hartzekoak diren askotariko datuak atxikitzeko orduan. Emozioak arrazoitze-prozesuan ezinbestez parte hartzea onuragarri zein kaltegarri gerta daiteke, erabaki beharrekoaren inguruabarren eta erabakitzailearen iraganeko historiaren arabera. Inguruabarrei dagokien adibide ezin argiagoa dugu Malcolm Gladwell-ek bere Blink (2005) liburuari hasiera emateko erabiltzen duen pasadizoan. Getty Museum-eko arduradunek eskultura greko jakin bat egiazkoa zela ondorioztatu zuten, pieza hura beren bildumara gehitzeko desirak bultzaturik. Kanpoko zenbait adituk, berriz, faltsua iritzi zioten piezari, lehenengoz ikusi zutenean sentitu zuten gaitzespenezko bihozkadan oinarriturik. Bi epaiotan, mota desberdinetako emozioek parte hartu zuten arrazoitze-prozesuko zenbait unetan. Objektua onestearen aldeko desira zen nagusi batzuengan; besteengan, berriz, zerbait oker zihoala berehala susmarazi zien aurkako bihozkada guztiz kontziente bat. Ez kasu batean ez bestean, nolanahi ere, arrazoiak ez zuen bakarrik jardun, eta hori da Descartesen hutsegitean nabarmendu nahi nuen gakoa. Emozioa arrazoimenaren paisaiatik erabat kanpo uzten denean, hala nola gaitz neurologiko batzuetan, emozioak gure erabakimenari jukutriaren bat egiten dionean baino are akastunagoa bihurtzen da arrazoimena. Markatzaile somatikoaren hipotesiak bere sorreratik aldezten zuen emozioek nabarmendu edo markatu egiten zituztela egoera baten alderdi jakin batzuk edo aukerako ekinbideen ondorio jakin batzuk. Markatze hori agerian gerta zitekeen (bihozkadetan, adibidez), edo isil-gordeka, gure kontzientziaren radarraren azpitik jarduten duten seinaleen bitartez (horietarikoak dira, esate bate-

11


12

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

rako, erantzun neuromodulatzaileak, hala nola dopamina edo oxitozina, gai baitira aukera zehatz bat irudikatzen duten neurona multzoen portaera aldarazteko). Arrazoiketan baliatu beharreko ezagutza ere, edo esplizitu samarra, edo partzialki ezkutatua izan zitekeen (konponbide bat intuizio bidez sumatzen dugunean, kasurako). Bestela esanda, emozioak parte hartzen zuen intuizioan; tarteko urrats logiko guztiez kontziente izan gabe ondorio batera iristeko gaitzen gaituen zuzen-zuzeneko prozesu kognitiboan, alegia. Kontua ez da, nahitaez, tarteko urratsei buruzko ezagutzarik ez dela, baizik eta emozioak zuzen eta bizkor ebazten duela ondorioa, gogamenera ezagutza askorik agerrarazi gabe ere. Bat dator hori harako esaera harekin: ÂŤPrest dagoen gogamenari laguntzen dio intuizioakÂť. Zer adierazten digu esaera horrek markatzaile somatikoaren hipotesiaren testuinguruan? Gure intuizioaren kalitatearen gakoa honetantxe datza: ea egoki arrazoitu dugun iraganean; ea ondo sailkatu ditugun iraganeko geure esperientziako gertaerak haien aurretiko eta osteko emozioen arabera; eta ea xuxen egin dugun gogoeta aurreko gure intuizioen arrakastaz edo porrotaz. Intuizioa, izan ere, kognizio bizkorra baino ez da, beharrezko ezagutza partzialki ez-agerian darabilena, emozioaren eta iraganean asko praktikatu izanaren laguntzari esker noski. Bistan denez, nire asmoa ez da sekula izan emozioa eta arrazoimena kontrajartzea; aitzitik, arrazoimenaren laguntzaile gisa irudikatzen dut nik emozioa, edo, are hobeto, maila bereko solaskide gisa. Eta ez ditut inoiz, halaber, emozioa eta kognizioa kontrajarri, informazio kognitiboa eskaintzen baitu emozioak, nire ustez, zuzenean zein sentimenduen bitartez. Urte luzetan zehar bildu nituen markatzaile somatikoaren hipotesiaren oinarrirako datuak, lobulu frontaleko gune zehatz


A ITZINSOLASA

bateko kaltearen ondorioz portaera sozial nahasia zuten neurologia-pazienteak ikerturik. Halako pazienteak aztertzeak beste ideia garrantzitsu bat ekarri zion Descartesen hutsegiteari: emozioaz eta erabakimenaz elkarlanean arduratzen diren garun-sistemek kognizio eta portaera sozialen kudeaketan esku hartzen dute. Ideia horrek bide eman zuen fenomeno sozialen eta kulturalen edukia neurobiologiaren zenbait alderdi espezifikorekin erlazionatzeko; datu esanguratsuek aldezten dute erlazio hori. Descartesen hutsegitea argitaratzeak gaiari loturiko beste aurkikuntza bat ekarri zuen berekin. Zenbait neska-mutil gazteren gurasoek idatzi zidaten; kalte frontala helduaroan jasan zuten gure pazienteen gizarte-portaeraren antzeko ezaugarriak ageri omen zituzten beren seme-alabek, eta zolitasun handiz galdetzen zidaten ez ote zitzaizkion garun-kalteren bati zor helduarora iritsi berriak ziren neska-mutil haien arazoak. Hala zela egiaztatu genuen, eta aurkikuntzaren berri eman gai horri buruzko lehen ikerketa zen hartan, 1999an argitaratu baitzen. Gazte haiek garunkalte frontala jasana zuten beren bizitzaren hasieran; kasu batzuetan, gurasoek ez zuten kalte haren berririk izan; beste batzuetan, berriz, ez zuten erlazionatu kaltea gazteen gizarteportaera nabarmenki anormalarekin. Kaltea haurtzaroan jasan zuten pazienteen eta helduaroan jasan zutenen artean, aurkitu genuen oinarrizko desberdintasun bat ere: kaltea haurtzaroan jasan zuten pazienteek ez bide zituzten ezagutzen beren portaera gidatu behar luketen gizarte-egiuneak eta etika-arauak. Kaltea helduaroan jasan zutenek, berriz, ezagutu, ezagutzen zituzten arauok, baina ez zuten haien arabera jokatzen; haurtzaroan abiaturiko kasuetan, ordea, sekula ez zituzten ikasi arauok. Bestela esanda, helduaroan abiaturiko kasuek aditzera ematen ziguten

13


14

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

emozioak beharrezkoak direla gizarte-portaera egoki bat garatzeko; bestalde, haurtzaroan abiaturiko kasuek erakusten ziguten emozioak orobat direla beharrezkoak gizarte-portaera egokiari buruzko ezagutza bereganatzeko. Oraingoz, hasi baino ez gara egin ulertzen zer eragin izan dezakeen horrek gizarte-jokaera desorekatuaren kausak zein izan litezkeen argitzeko bidean. Descartesen hutsegitea liburuko postscriptumean, bazen ideia bat ikerketa neurobiologikoaren etorkizuna seinalatzen zuena: oinarrizko homeostasiaren mekanismoak txantiloi halako bat dira giza balioen kultura-garapenarentzat, haiei esker lortzen baita ekintza zuzenak eta okerrak bereiztea eta objektu ederrak eta itsusiak sailkatzea. Garai hartan, esperantza izan nuen ideia horretaz idazteak lagunduko zuela bi noranzkoko zubi bat eraikitzen neurobiologiaren eta giza zientzien artean, eta bidea irekiko zuela giza gatazkak hobeto ulertzeko eta sormenaren deskribapen sakonago bat lortzeko. Gaur egun, atseginez esan dezaket aurrera egin dela halako zubi bat eraikitzeko prozesuan. Gutariko batzuek, esate baterako, buru-belarri dihardugu arrazoitze moralari loturiko garun-egoerak ikertzen, eta bada ikertzailerik esperientzia estetikoak gertatzen ari direnean garuna zertan dabilen aztertzen duenik ere. Asmoa ez da garuneko zirkuituei buruzko esplikazioetara murriztea etika nahiz estetika, baizik eta neurobiologia eta kultura konektatzen dituzten hariak aztertzea. Orduan baino itxaropen are handiagoa dut orain zubi ustez utopiko hori errealitate bihurtuko dela, eta ziur naiz laster iritsiko zaizkigula horren onurak, beste mende oso batez zain egon behar izan gabe. Antonio Damasio, 2005


Sarrera

Arrazoiaren oinarri neuralei buruzko interesa zerk piztu zidan ziur esan ezin badut ere, ondo baino hobeto dakit noiz jabetu nintzen ezin zirela zuzenak izan arrazionaltasunaren nolakotasunari buruzko ikuspegi tradizionalak. Txikitatik esana zidaten erabaki zuhurrak buru hotzetik sortzen direla, eta emozioak eta arrazoia nahastezinak direla, olioa eta ura bezalatsu. Ohituta nengoen pentsatzera arrazoiaren mekanismoak gogameneko gune bereiziren batean existitzen zirela, eta emozioak galarazirik zeukala gune horretara sartzea; gogamen horren atzean dagoen garunaz hausnar egitean, arrazoiak eta emozioak zeinek bere sistema neuralak zituela irudikatzen nuen. Guztiz hedatua zen arrazoiaren eta emozioaren arteko erlazioari buruzko pentsamolde hori, ikuspuntu mentalari eta neuralari dagokienez. Baina, hara non, halako batean, imajina zitekeen gizakirik hotzena, emozioetatik askeena eta adimentsuena agertu zitzaidan begien aurrera, eta hara non gizaki haren arrazoimen praktikoa kalteturik ageri zen hala ere; hain kalteturik, ezen ezin konta ahala hutsegite eginarazten baitzizkion bizitzaren eguneroko hara-honakoetan, eta sozialki egoki eta norberarentzat abantailatsutzat joko litzatekeena behin eta berriro urratzera bultzatzen


16

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

baitzuen. Gogamen erabat osasuntsua izana zuen lehenago, harik eta gaixotasun neurologiko batek garunaren parte espezifiko bat suntsitu eta egun batetik bestera erabakimeneko akats larri hura sorrarazi zion arte. Portaera arrazionalerako ezinbesteko eta nahikotzat jo ohi diren tresnak onik zeuden. Beharrezko ezagutza, arreta eta oroimenaren jabe zen; hutsik gabea zen haren mintzaera; gai zen kalkuluak egiteko; atzeman zezakeen problema abstraktu baten logika. Erabakimeneko akats haren eskutik arazo esanguratsu bakarra zetorren: nabarmen nahasirik zegoen sentimenak izateko gaitasuna. Arrazoimen akastuna eta sentimen suntsituak gailentzen ziren, beraz, garuneko lesio espezifiko haren ondorio gisa, eta bien arteko erlazio horrek zera iradoki zidan: sentimenak funtsezko osagai direla arrazoimenaren makinerian. Bi hamarkadaz, ikerketa kliniko eta esperimental ugari burutu ditut hamaikatxo neurologia-pazienterekin; behin eta berriro erakutsi didate ikerketok egitate hori, eta ideia hutsa zena hipotesi frogagarri bihurtu da1. Liburua idazteari ekin nionean, beraz, zera aldeztu nahi nuen: arrazoimena ez dela, beharbada, gutariko gehienok uste edo espero dugun bezain purua, eta emozioak eta sentimenak ez direla, beharbada, sarkin arrotzak arrazoimenaren gotorlekuan; aitzitik, haren sareetan kateaturik daudela, txarrerako zein onerako. Giza arrazoimenaren estrategiak, ziur asko, erregulazio biologikoaren mekanismoen indar gidatzaileari esker garatu ziren, bai eboluzioan zehar, bai gizabanako bakoitzaren kasuan, eta mekanismo horien adierazpen aipagarriak dira, hain zuzen ere, emozioak eta sentimenak. Are gehiago, behin arrazoitzeestrategiak formazio-urteetan ezarrita, oraindik ere ezinbestekoa izaten jarraitzen du, neurri handi batean, sentimenak


S ARRERA

izateko gaitasunak, estrategiok modu eraginkor batean erabiliko badira. Hori esanik, ez dut ukatu nahi emozioek eta sentimenek egoera batzuetan hondamenik eragin ez dezaketenik arrazoitzeko prozesuetan. Jakituria tradizionalak erakutsi digu badutela eraginik, eta arrazoitze-prozesu normalari buruz berriki egin diren ikerketek ere agerian utzi dute kaltegarria izan daitekeela emozioaren bideratze-eragina. Are harrigarriagoa eta berritzaileagoa da pentsatzea emozio eta sentimen eza ere kaltegarria gerta daitekeela, eta arriskuan jar dezakeela gizakiok ezaugarritzen gaituen arrazionaltasuna: norberaren etorkizunerako interesen, gizarte-egiunearen eta printzipio moralen arabera erabakiak hartzea ahalbidetzen digun hori, alegia. Era berean, ez dut aditzera eman nahi sentimenek, parte hartzen dutenean, gure ordez erabakitzen dutenik, edo izaki arrazionalak ez garenik. Aitzitik, hauxe besterik ez dut iradoki nahi: emozioen eta sentimenen prozesuen alderdi batzuk ezinbestekoak zaizkiola arrazionaltasunari. Sentimenek, onerako ari direnean, norabide zuzena seinalatzen digute, hau da, erabakia hartu ahal izateko kokaleku egokienera bideratzen gaituzte, kokaleku horretan probetxu atera dezagun logikaren tresnetatik. Gizakiok ziurgabetasunari aurre egin behar izaten diogu epai moral bat egin behar dugunean, harreman pertsonal bati buruzko erabaki bat hartu behar dugunean, zahartzarorako dirua aurrezteko moduaz gogoeta egiten dugunean, edo geure etorkizuneko bizitzari buruzko planak egiten ditugunean. Emozioak eta sentimenak, haien azpian ezkutuan datzan makineria fisiologikoarekin batera, lagungarri zaizkigu etorkizun zalantzagarria aurreikusteko eta horren arabera geure ekintzak prestatzeko zeregin neketsuan.

17


18

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

xix. mendeko kasu bat hartu dut abiapuntu, Phineas Gagerena, gaur egun mugarri dena, hain zuzen, arrazionaltasun kaltetuaren eta garun-kalte zehatz baten arteko lotura lehenengoz agerian uzteagatik. Gero, haren homologo modernoei buruz berriki eginiko ikerketak dakartzat hizpidera, eta orobat gizaki zein animaliei buruzko neuropsikologia-lanetako zenbait aurkikuntza, gaiarekin erlazioa dutenak. Eta aldeztuko dut antolamendu neuronalaren zenbait mailatan batera diharduten hainbat garun-sistemak eragina dela giza arrazoia, eta ez garuneko zentro bakar batek. Garuneko goi-mailako eta behe-mailako eremuek (kortex prefrontaletatik hasi eta hipotalamoraino edo entzefaloaren enborreraino), biek ala biek hartzen dute parte arrazoimenean. Arrazoimenaren eraikin neuraleko beheko mailek emozioen eta sentimenen prozesamendua erregulatzen dute, bai eta organismoaren biziraupenerako ezinbestekoak diren gorputz-funtzioak ere. Behe-maila horiek harreman zuzena dute gorputzeko organo ia guztiekin, eta zuzenean txertatzen dute gorputza, horrenbestez, arrazoimenaren goi-jarduna, erabakimena eta, hedaduraz, gizarte-portaera eta sormena sorrarazten dituzten eragiketen katean. Emozioek, sentimenek eta erregulazio biologikoak: denek esku hartzen dute giza arrazoimenean. Gure organismoko behemailek leku bat dute goi-arrazoimenaren zirkuituetan. Liluragarria da, zinez, buru-funtziorik gizatiarrena den horretan geure iraganeko eboluzioaren aztarna aurkitzea (nahiz, ez dezagun ahatz, Charles Darwin-ek aurreikusia zuen jadanik aurkikuntza horren muina, gizakiek beren gorputz-egituran daramaten behe-jatorriko arrasto ezabaezinaz idatzi zuenean2). Nolanahi ere dela, goi-arrazoimenak behe-garunean oinarri izateak ez du bihurtzen goi-arrazoimen hori behe-arrazoimen.


S ARRERA

Printzipio etiko baten arabera jokatzeko garuneko muinaren zirkuitu sinpleen parte-hartzea behar izateak ez du printzipio etiko hori beheratzen. Etikaren eraikinak ez du horregatik lur jotzen; moraltasuna ez da arriskuan jartzen, eta, gizabanako normaletan, borondate izaten jarraitzen du borondateak. Gure ikusmoldea aldatzen da hor: nola pentsatzen dugun parte hartzen duela biologiak printzipio etiko jakin batzuen sorreran, gizarte-testuinguru batean, antzeko antolaera biologikoa duten hamaika gizabanakok inguruabar zehatz batzuen pean elkarrekin dihardutenean.

Liburu honetako bigarren gaia, eta gai nagusia, sentimenak dira. Ez ninduen gai horretara eraman aurrez erabakitako asmo batek, beharrizan batek baizik: arrazoimenaren eta erabakimenaren azpian datzan makineria kognitibo eta neurala ulertzeko ahaleginean sortu zitzaidan beharrizanak. Liburuko bigarren ideia nagusiak, hala, aldarrikatzen du sentimenen esentzia ez dela beharbada objektu bati egotziriko gogamen-tasun atzemanezin bat, baizik eta paisaia jakin baten pertzepzio zuzena; gorputzarena, hain zuzen. Garun-lesio baten ondorioz sentimenak izateko ahalmena kalteturik duten neurologia-pazienteei buruzko ikerketek bultzatu naute pentsatzera sentimenak ez direla uste izan den bezain ukiezinak. Gai gara adimenaren bitartez haiek atzemateko, eta beharbada baita haien oinarri neurala zein den ulertzeko ere. Neurobiologian nagusi den pentsamoldetik aldenduta, iradokitzen dut sentimenen oinarri nagusi diren sareak ez dituztela soilik sistema linbiko deritzen garun-egiturek eratzen, tradizioaren arabera uste izan denez; aitzitik, garuneko kortex

19


20

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

prefrontaletako batzuek ere esku hartzen dute zeregin horretan, eta, garrantzitsuago, gorputzetiko seinaleak jaso eta mapa gisa irudikatzen dituzten garuneko guneek ere bai. Nire ikusmoldearen arabera, zera dateke sentimenen esentzia: gutariko bakoitzak geure gorputzaren egituraren eta egoeraren irudi etengabe eguneratua eskainiko ligukeen leiho batetik begiratuta ikusiko genukeena. Leiho horretatik ikusten den irudia paisaia batekin alderatuko bagenu, gorputzaren egitura espazioan han eta hemen sakabanaturik dauden objektuen formak lirateke, eta gorputzaren egoera, aldiz, objektu horiek espazioan ageri duten argia, itzala, mugimendua eta soinua. Gure gorputzaren paisaian, objektuak erraiak dira (bihotza, birikak, hesteak, muskuluak); eta argia, itzala, mugimendua eta soinua, aldiz, organo horien jardunaren une zehatz bakoitzeko nolakotasuna. Sentimenak, oro har, gorputzaren paisaiaren parte baten une bateko ikuspegiak dira. Eduki espezifikoa dute (gorputzaren egoera), bai eta eduki hori sostengatzeko sistema neural espezifikoak ere (nerbio-sistema periferikoa, eta gorputzaren egiturari eta erregulazioari buruzko seinaleak jasotzen dituzten garuneko guneak). Gorputzaren paisaia sentitze hori justaposizioan gertatzen da, nolabait, gorputzaren parte ez den beste zerbaiten pertzepzioarekin edo oroitzapenarekin batera (aurpegi bat, doinu bat, usain bat), eta, ondorioz, beste zer horren kalifikatzaile bihurtzen da sentimena. Liburuan azalduko dudanez, gorputz-egoera kalifikatzaileari, positiboa zein negatiboa izan, pentsamolde jakin batek lagundu ohi dio: bizia eta ideiaz aberatsa, gorputz-egoera espektroko alde positibo eta atsegingarrian kokatzen denean; geldoa eta errepikakorra, aldiz, gorputzegoera minaren aldera lerratzen denean.


S ARRERA

Ikuspuntu horren arabera, sentimenak sentsore halako batzuk dira, izatasunaren eta inguruabarren arteko egokitzapenaren edo egokitzapen ezaren berri ematen digutenak. Izatasun terminoaz bi adiera bildu nahi ditut: sortzetik genetikoki diseinaturiko egokitzapen multzo gisa jasotzen dugun izatasuna, batetik; eta gizabanako bakoitzak, ingurune sozialarekiko harremanen bitartez, kontzienteki eta berariaz edo ez, garatu ahala eratu duena, bestetik. Sentimenak, eta haien sorburuan diren emozioak, ez dira luxuzko osagarri bat. Barne-gidari zaizkigu, eta besteei seinaleak igortzen laguntzen digute, haiek ere gidari gisa balia ditzaten. Sentimenak ez dira ukiezinak, ez eta atzemanezinak ere. Zientzia-iritzi tradizionalak dioenaren kontra, beste pertzepzioak bezain kognitiboak dira. Antolaera fisiologiko bitxi baten emaitza dira, zeinaren bitartez garuna gorputzaren lekuko presoa bihurtua baita. Sentimenek organismoaren jardun biologikoaren ikuspegi bizkor bat eskaintzen digute; bizitzak bere funtzionamenduan baliatzen dituen mekanismoen irudi bat, alegia. Berez mingarri edo atsegingarri zaizkigun gorputz-egoera horiek sentitzeko aukerarik ez balego, ez litzateke giza bizitzan sufrimendurik edo zorionik, ez irrikarik edo gupidarik, ez tragediarik edo loriarik.

Lehen begirada batean, giza espirituaz hemen proposatzen dugun ikusmoldea ez da, beharbada, oso intuitibo edo lasaigarri gertatzen. Giza gogamenaren fenomeno konplexuei argi egiteko ahaleginean, haien balioa edo garrantzia beheratzeko arriskua dugu. Baina fenomenoa bera eta haren azpian dautzan osagai eta

21


22

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

eragiketa bereiziak nahasten baditugu soilik gertatuko da halakorik. Ez da hori ni hemen iradokitzen ari naizena. Sentimen jakin bat garuneko sistema espezifiko batzuek gorputzeko hainbat organorekin harremanetan burutzen duten jardunari zor zaiola jakiteak ez du sentimen hori giza fenomeno gisa duen estatusetik beheratzen. Maitasunak edo arteak sor ditzaketen larriminak edo bozkarioak ez dute baliorik galtzen diren modukoak izatea ahalbidetzen dieten hamaika prozesu biologikoak ezagututa. Hain zuzen ere, kontrakoa gertatu behar luke: lilura are handiagoa sentitu behar genuke halako mirariak posible egiten dituzten mekanismo bihurrien aurrean. Gizakiok milaka eta milaka urtetan giza arima edo espiritu gisa deskribatu izan dugunaren oinarria eratzen dute sentimenek.

Liburu honek hirugarren gai bat ere jorratzen du, aurrekoekin erlazionaturik dagoena: gorputza ezinbesteko erreferentzia da gogamen deritzegun prozesu neuralentzat, garunean hartaz egiten den irudikapenaren bitartez; kanpo-errealitate absolutu bat ez baizik eta gure organismoa da oinarrizko erreferentzia, bai geure inguruko munduari buruzko ideiak eratzen ditugunean, bai eta gure esperientzien funtsa den subjektibotasun etengabekoari buruzko ideiak eratzen ditugunean ere; gure pentsamendurik landuenek eta ekintzarik zintzoenek, gure poz handienek eta nahigaberik minenek, gorputza dute neurri. Harrigarritzat har badaiteke ere, organismo oso baten barruan eta haren zerbitzura existitzen da gogamena; eboluzioan zehar, gizabanako bakoitzaren garapenean zehar eta orainaldiko edozein unetan gorputza eta garuna harremanetan egon izan ez


S ARRERA

balira, gure gogamena ez zen izango den modukoa. Gogamenak gorputzaz arduratu behar izan zuen lehenik, gogamenik izan zedin. Gorputzak eskaintzen duen oinarrizko erreferentziaz baliaturik, beste gauza askoz arduratu daiteke gogamena, errealak zein irudikatuak izan gauzok. Ideia hori honako adierazpen hauetan funtsatzen da: (1) Giza garunak eta gorputzaren gainerakoak organismo bereizezina eratzen dute, elkarri loturiko erregulazio-zirkuitu biokimikoei eta neuralei esker (besteak beste, zirkuitu endokrinoa, immunologikoa eta nerbio-sistema autonomoaren osagaiak). (2) Organismoa osotasun gisa jartzen da harremanetan ingurunearekin; ez da gorputza bakarrik edo garuna bakarrik harremanetan jartzen. (3) Gogamen deritzegun eragiketa fisiologikoak osotasun egiturazko eta funtzional horretatik sortzen dira, eta ez garunetik soilik; ingurunearekin harremanetan ari den organismo oso bat aintzat harturik soilik uler daitezke gogamen-fenomenoak. Ingurunea organismoaren jardueraren produktu izateak azpimarratu baino ez du egiten aintzat hartu behar ditugun harremanen konplexutasuna. Ez da ohikoa izaten garunaz eta gogamenaz hitz egitean organismoez ere aritzea. Hain begien bistakoa da gogamena neuronen jardueratik sortzen dela, ezen neuronak bakarrik aipatu ohi baitira, haien jarduna organismoaren gainerakoaren jardunari lotua ez balitz bezala. Hala ere, garun-kaltea zuten hainbat pertsonarengan oroimen-, mintzamen- eta arrazoimennahasmenduak ikertzen nituen heinean, hainbat eta sinetsiago nengoen gogamenaren jardunak, sinpleenetik jasoenera, garunaren eta gorputzaren beharra duela. Gorputzak sostengua eta modulazioa baino zerbait gehiago eskaintzen dio garunari, nire

23


24

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

ustez: irudikapenak eratzeko behar duen oinarrizko gaia ere eskaintzen dio. Badira ideia hori aldezten duten datuak; badira ideia onargarria bihurtzen duten arrazoiak, eta badira, halaber, gauzak horrela izatea desiratzera bultzatzen gaituzten arrazoiak. Azken horien artean garrantzitsuena da hemen aipatzen den gorputzaren lehentasunak argi egingo liokeela gizakiak bere gogamenari buruz hausnarrean ibili dituen galdera guztien artetik zailenari: zer dela-eta gara geure inguruko munduaren jakitun, zer dela-eta dakigu dakiguna, eta zer dela-eta dakigu dakigula? Aurreko hipotesi horien ikuspuntutik, maitasuna, gorrotoa eta larrimina, ontasuna eta krudelkeria, zientzia-problema baten ebazpidea edo gailu berri baten sorkuntza, den-denak oinarritzen dira garun baten barruko gertaera neuraletan, betiere garun hori bere gorputzarekin harremanetan egon bada eta oraindik ere harremanetan badago. Arimak gorputzaren bitartez hartzen du arnasa, eta sufrimendua —sorburua larruazalean duena izan, zein gogamenirudi batean duena— hezur-mamietan gertatzen da. Liburu hau idazteko, jakin-min handiko lagun buruargi eta jakintsu bat irudikatu nuen, neurozientziei buruz gutxi baina bizitzari buruz asko dakien norbait, eta harekin solasean ari nintzela imajinatu nuen. Tratu bat egin genuen: solasaldiak bioi egin behar zigun mesede. Lagunak garunari eta gogamen izeneko gauza misteriotsu horri buruzko ezagutzak bereganatuko zituen, eta nik, gorputzari, garunari eta gogamenari buruzko nire ikusmoldea esplikatzeko ahaleginean, gaiari buruzko ezaguera zorrotzagoa erdietsiko nuen. Beste zenbait puntu ere hitzartu genituen:


S ARRERA

ez genuen solasaldia hitzaldi aspergarri bihurtuko, ez genuen eztabaida gogorrik izango, eta ez genuen eremu zabalegia hartuko. Egiaztaturiko egitateak ez ezik, zalantzazko egitateak eta hipotesi hutsak ere izango nituen hizpide, baita haien alde aieruak baino ez banituen ere. Abian ziren lanak hartuko genituen mintzagai, eta orobat prestabidean ziren ikerketa-asmoak eta solasaldia amaitu eta handik denbora luzera baino hasiko ez zirenak. Argi izan genuen, halaber, bazterbideak eta desbideratzeak hartuko genituela, solasaldietan ohikoa denez, eta izango zela lehen aldian argi geratu ez eta bigarren itzuli bat beharko zuen pasarterik ere. Horrexegatik ikusiko duzu, irakurle, gai berberetara itzultzen naizela noizbehinka, ikuspuntu desberdinak erabiliz. Hasieratik utzi nuen argi zer iritzi dudan zientziaren mugez: eszeptizismoa pizten dute nigan zientziaren ustezko objektibotasunak eta ziurtasunak. Mingarri zait ikustea nola zientziaren emaitzak, eta bereziki neurobiologiarenak, behin-behineko hurbilketak baino ez diren, eta, denboraldi baterako balio badute ere, baztertu behar izaten diren azalpen hobeak lortu ahala. Haatik, zientziaren eta batez ere gogamenaz arduratzen den adarraren gaur egungo irismenari buruzko eszeptizismoak ez du zertan gutxitu behinbehineko hurbilpenak hobetzeko gogo bizia. Beharbada, hain da handia giza gogamenaren konplexutasuna, ezen ezinezko izango baitzaigu, geurez ditugun mugak direla eta, problemaren erantzuna sekula ezagutzea. Beharbada, ez genuke problema batez hitz egin behar, misterio batez baizik, eta bereizi egin behar genituzke zientziaren bitartez egokiro azter daitezkeen auziak eta zientziari beti eta beti itzuriko zaizkionak3. Ondo baino hobeto uler ditzaket, bai misterio hori nola argitu daitekeen irudikatu ezin dutenak (misterianista deitu

25


26

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

izan zaie4), bai pentsatzen dutenak irisgarria dela esplikazioa baina etsigarria izango dela baldin eta jadanik ezaguna den zerbaitetan oinarritzen bada; gehienetan, baina, uste osoa izaten dut jakitera iritsiko garela. Honezkero, batek baino gehiagok ondorioztatuko zuen solasaldia ez dela ez Descartesi ez filosofiari buruzkoa izan, gogamenaz, garunaz eta gorputzaz jardun badu ere. Descartesen itzalpean aritu behar genuela iradoki zuen lagunak, eta argudiatu zuen ezin direla halako gaiak landu gogora ekarri gabe gogamenaren, garunaren eta gorputzaren arteko erlazioari buruzko ikusmolde zabalduena taxutu zuen pertsona enblematikoa. Hara non jabetu nintzen liburua Descartesen hutsegiteari buruzkoa izango zela. Jakin nahiko duzu, bistan denez, zein izan zen hutsegite hori. Oraingoz, baina, atxiki behar dut sekretua. Hitzematen dizut, dena dela, argituko dugula. Hala, bada, geure solasaldiari ekin genion gogo osoz, Phineas Gage-ren bizitza eta garai jakingarriak abiapuntu harturik.


1. partea



Bat

Nahigabea Vermonten

Phineas P. Gage 1848ko uda. Ingalaterra Berria. Phineas P. Gage, hogeita bost urte, eraikuntzako langileburua, aberastasunetik pobreziara igarotzeko zorian dago. Mende eta erdi geroago, oraindik ere esanguratsua izango da haren hondamena. Rutland & Burlington trenbide-enpresarentzat lan egiten du Gagek. Behargin-talde handi baten ardura du; haien egitekoa Vermont zeharkatuko duen trenbidearen errailak ipintzea da. Azken bi asteetan, Cavendish hirirantz ebaki dute bidea gizonek pixkanaka-pixkanaka; orain, Black River-eko hondarpe batean daude. Egitekoa ez da inondik inora erraza, lurrazaletik nabarmentzen diren haitz gogorrak direla eta. Estrategia ez da irtengune bakoitzaren inguruan errailak bihurritzea eta okertzea, haitza lehertzea eta bide zuzen eta lauago bat urratzea baizik. Gagek lanak ikuskatzen ditu; trebea da bere egitekoan. Metro eta hirurogeita hamar zentimetro luze da, atletikoa; haren mugimenduak zaluak eta doiak dira. Jimmy Cagney gazte baten antza du: Yankee Doodle dandy bat, hantxe bere klake-zapatak trabesen eta errailen gainean dantzarazten, kementsu eta jaseko.


30

D ESCARTESEN

HUTSEGITEA

Nagusien irudiko, hala ere, beste gorputz zaildu bat baino gehiago da Gage 1 . Haien esanetan, lanean duten gizonik ÂŤeraginkorrena eta gaituenaÂť da. Hori gauza ona da, eginkizun horretan kemen fisikoa adinako kontzentrazio zorrotza behar baita, bereziki eztandak prestatzeari dagokionez. Hainbat urrats egin behar dira, hurrenkera jakin bati jarraituz. Lehenik, zulo bat egin behar da harrian; gutxi gorabehera erdiraino bolboraz bete, metxa bat sartu, eta hareaz estali. Gero, harea zanpatu behar da, burdinaga batekin arreta handiz takatekoak joz. Azkenik, metxa piztuko da. Dena ondo joan bada, haitzaren barruan lehertuko da bolbora. Harea funtsezkoa da, haren babesik gabe arrokatik kanporantz jaulkiko bailitzateke eztanda. Burdinagaren forma eta hura erabiltzeko modua ere garrantzitsuak dira. Gagek badu bere zehaztapenen jarraibideen arabera eskuz landutako burdinaga bat lanerako, eta birtuosoa da hura erabiltzen. Gatozen, orain, gertatzear dagoena ikustera. Arratsalde bero horretako lau eta erdiak dira. Gagek bolbora eta metxa jarri berri ditu zuloan, eta laguntzen ari zaion gizonari eskatu dio hareaz estal dezala. Norbaitek atzetik deitu, eta harantz begiratu du Gagek, bere eskuin sorbaldaren gainetik, une batez. Arreta galduta, ez da ohartu lankideak artean ez duela isuri harea zulora, eta bolbora zuzenean zanpatzen hasi da Gage burdinagaz. Ziplo eragin du txinparta harrian, eta kargak eztanda egin dio aurpegian2. Leherketa hain da bortitza, ezen odola gatzatu baitzaio talde osoari. Segundo batzuk behar izan dituzte gertatutakoaz jabetzen hasteko. Danbatekoa ez da ohikoa izan, eta haitza ez da apurtu. Txistu-hotsa ere, zerura jaurtikitako suziri batenaren antzekoa, ezohikoa izan da. Ez dira su-festak han gertatutakoak, baina: kaltea latza izan da. Burdinaga Gageren ezkerreko matrai-


N AHIGABEA VERMONTEN

letik sartu da; burezurraren oinarria zulatu, garunaren aurrealdea zeharkatu, eta buruaren goialdetik irten da, abiada izugarrian. Handik hogeita hamar metro ingurura erori da burdina, odolez eta garunez zikin. Phineas Gage lurrera jaurti du sualdiak. Zorabiatuta dago, arratsaldeko argitasunean, isilik baina bere kordean. Eta hari begira gu denok, ezer egiteko indargabe. «Istripu lazgarria»: aurreikusteko moduko izenburu hori dakarte handik astebetera, irailaren 20an, Bostoneko Daily Courier eta Daily Journal egunkarietako artikuluek. «Istripu miragarria» da Vermont Mercuryko izenburu bitxia, irailaren 22an. «Burdinaga batek burua zeharkatu dio» adierazten du, fidel, Boston Medical and Surgical Journalek. Pasadizoa azaltzeko darabilten naturaltasunagatik, pentsa liteke Edgar Allan Poeren kontakizun arraro eta izugarrietara ohituta daudela kazetariok. Eta beharbada bai, ezagutzen zituzten, baina ziur asko ez; Poeren ipuin gotikoak ez ziren artean oso entzutetsuak, eta Poe bera ezezagun eta txiro hil zen hurrengo urtean. Menturaz, izugarrikeria, besterik gabe, airean dago. Gage ber-bertan hil ez zela-eta jendea harriturik zegoela oharturik, azalpenak eman zituzten kazetariek. Boston Medicaleko artikuluak dakarrenez, «eztandak ahoz gora jaurti zuen pazientea»; handik laster, «gorputz-adarretan konbultsio batzuk» izan zituen, eta minutu gutxiren buruan, berriz, «hizketan ziharduen»; kronika horren arabera, «haren gizonek (zeinek biziki estimatzen baitzuten) besoetan hartu, eta bidera eraman zuten, handik metro gutxira; idi-orga batean eserarazi zuten, eta hantxe jesarrita egin zuen Gagek, bizkarra tente, Joseph Adams jaunaren hotelerainoko kilometro luzea»; «bere kabuz jaitsi zen gurditik» Gage, «haren gizonek apur bat lagundurik».

31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.