BURDINHITZAK
GABRIEL ARESTI Bilbon jaio eta bizi izan zen Gabriel Aresti Segurola (1 933-1 975). Bere lehenengo hezkuntza gaztelera izan zen, eta berarekin hasi eta hezi zen, baina ahalegin handia egin zuen euskara ikasteko eta aipatu behar da Francoren garaian zailtasunak zeundela euskara ikasteko.(bere burua euskalduntzea lortu zuen). 1 954an, bere lehen poemak argitaratu zituen, urte batzuk geroago idazle emankorra bilakatu zen eta bere lanik esanguratsuena argitaratu zuen Harri eta Herri. Arestik poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste zuen; berak esan zuen bere bertsu famatuan: Esanen dute hau poesia eztela, baina nik esanen diet poesia mailu bat dela . Poesiaren aldetik, beste genero batzuk landu zituen, antzerkia, ipuina eta nobela ere. Bere lanen artean hainbat itzulpen utzi zituen, besteak beste T.S. Elliotena, Garcia Lorcarena, James Joyce eta beste idazle famatuena.