BIZITZA: Pedro, 1556. urtean Urdazubiko Axular izeneko etxean jaio zen eta hortik datorkio idazle goitizena eta historiara pasa den izena. Ziurtzat jo dezakegu lehen ikasketak herrian egin zituela, hau da, Salvatore monasterio premontretar ospetsuan. Iru単an segitu zituela ikasketak eta Salamankako Unibertsitatean Batxilergo titulua eskuratu zuen. 28 urte zituela apaiza bihurtu zen, eta inoizko euskal idazle handienetakoa da, eta hark idatzitako Gero liburua dugu euskal literaturako lan nagusietakoa, euskara batua zehazteko balio ere izan duena, liburuan erabilitako lapurtera klasikoan oinarrituz. Frantzia aldeko Tarbesen (Bigorra) egin zen apaiz 1596an. 1600ean, Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, Bertrand Etxauz Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta, eta hantxe bizi izan zen, hil arte. Han idatzi zuen Axularrek Gero liburua, eta han gorpuztu zen herri gogoak gorde duen Axularren irudi ia mitikoa.
Axular jaio zen baserria
BLIBLIOGRAFIA: MITXELENA, Itziar (1974): “Sobre la estancia de Axular en la Universidad de Salamanca”. FLV. 16. 85‐88. MITXELENA, Itziar (1977): “Axularren titulua”. FLV. 25. 57‐68. SALABERRI MUÑOA, Patxi (1997): Axularren prosa erretorikoaren argitan. Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua. Bilbo SARASOLA, Ibon (1971): Euskal literaturaren historia. Lur. Donostia. SATRUSTEGUI, José Mª (1974): “Axularren itzala”. FLV. 16. 23‐28. URQUIJO, Julio de (1911): “Axular y su libro”. RIEV. 5,3. 538‐555. URQUIJO, Julio de (1912): “Axular y su libro”. RIEV. 6,3. 292‐303. URQUIJO, Julio de (1912): “Axular y su libro”. RIEV. 6,4. 547‐551. VILLASANTE, Luis (1972): Axular: Mendea. Gizona. Liburua. Ed. Franciscana Aranzazu. “GERO” liburua, bere lan nagusietakoa.
KREDITUAK
BIDEOA