Euskararen eguna 2013

Page 1

EUSKARAREN EGUNA ABENDUAK 3

JOSEBE MENDIZABAL

Eguena, 2013ko azaroaren 28a


II hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›

Herri Ikastetxean) hainbat ekitaldi egingo baitituzte. Herri Ikastetxera, esaterako, ipuin kontalari bat joango da, eta, horrez gain, gurasoek euren umeen abestiak entzun ahal izango dituzte. Institutuak, bestalde, abenduaren 14an ospatuko du Euskararen Eguna, Euskaraz Bizi Nahi Dut egunagaz bat eginda. Izan ere, herriko talde eta eragileak hainbat jarduera antolatzen dabiltza egun horretarako. Hala, ikasle zein irakasleek txalaparta saioan, sokatiran, txokolate janean, Gabonetako postalen sarietan eta bertsotan parte hartuko dute, besteak beste. Eleizalde ikastolak ere gogoan izango du Euskararen Eguna. Batetik, ikastolako langile, ikasle eta gurasoak protagonista diren bideo baten grabaketa egingo dute, euskarazko iritzi eta berbekin. Hartara, ikasleek hitza hartuko dute, eta euskararen inguHirugarren urtez antolatu du Bermeoko Udalak ‘Berba eta Kafea’, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. BERMEOKO EUSKARA SAILA

Euskarak etorkizuna duelako Euskararen Egunaren harira, ‘Berba eta Kafea’ egingo dute azaroaren 30ean, eta jaioberrien liburuaren aurkezpena abenduaren 1ean

Herriko ikastetxeek ere hainbat jarduera egingo dituzte datozen egunetan Izaro Mendieta Ibarguengoitia Euskara maite dutenek badutelako zer ospatu eta zer aldarrikatu, hainbat jarduera antolatu ditu Bermeoko Udaleko Euskara Sailak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Abenduaren 3an bertan ez ezik, aurreko egunetan izango da zer egin herrian; azaroaren 30erako zein abenduaren 1erako aurreikusten baitituzte euskararen inguruko ekitaldiak. Egun horretako zita garrantzitsu bilakatu den Berba eta Kafea-k aurten ere izango du bere tokia; oraingoan, gainera, dinamizazio joko batekin beteko dute egitaraua. Euskara bizirik dagoela deritzo Bermeoko Udalak; izan ere, «hiztunak baditu, eta etorkizuneko ateak ere zabalik ditu». Baldintza gogorrenetan ere euskarak aurrera egin duela eta horrek etorkizunarekin baikor izateko arrazoiak ematen dituela dio udalak. Hala, hirugarren urtez, Berba eta Kafea hartuko du Bermeoko Kafe Antzokiak azaroaren 30ean, Euskaraz edonon eta edonogaz lelopean. 11:00etatik 13:00etara, beraz, iazkoan aurkeztutako plan estrategikoek markatutako ildo batzuk landuko dituzte; besteak beste, Bermeoko euskara ona

dela zabaldu eta sinestaraziko dute, norberarena aldarrikatu eta euskaldunaren autoestimu kolektiboa landuko dute, eleaniztasunak dituen onurak zabalduko dituzte, norberaren hizkuntzahautua indartuko dute –edonon, edonogaz, edonoiz– eta euskaldunetan zentratzea izango da euren asmoa, «euskalduna kontziente izatea egoera bakoitzean zein hizkuntza erabiltzen duen».

‘EkoLinguAjokoagaz olgetan’ dinamizazio jokoa egingo dute azaroaren 30ean Horregaz batera, euskaraz eroso eta konbentzimenduz berba egiteko argumentuak barneratzeko aukera ere izango dute azaroaren 30ean Kafe Antzokira bertaratzen direnek; izan ere, EkoLinguAjokoagaz olgetan dinamizazio jokoa egingo dute. Bemeoko Udalak beste hainbat eragilegaz batera abiarazitako proiektua da hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko dinamizazio jokoa sortzea helburu duena. Dagoeneko dinamizazio jokoaren behin-behineko bertsioa egina dute, eta lau herritako (Erren-

teria, Zumaia, Oñati eta Bermeo) eragileekin lehen kontrastea ere egin dute, hizkuntza-ekologiaren diskurtso hori herritarrek ulertzeko modura eraman nahi dutelako, ez adituek erabiltzen duten berbekin; Bermeon, esaterako, azaroaren 14an egin zuten. Hala, Berba eta Kafea egingo dutela aprobetxatuta, herritarrekin batera, dinamizazio joko hori ipini nahi dute martxan. Beraz, nahi duen oro gonbidatu dute parte hartzera. Batetik, guztiak elkartzea izango da Bermeoko Udalaren asmoa, eta, bestetik, dinamizazio joko hori egitea, eta gerora balorazioa. Horrez gain, aurreko urteetan egin legez, taldeetan banatuko dira Kafe Antzokian bildutakoak, eta bakoitzak bere iritzia emateko aukera izango du bertan, kafea edo nahi duena hartzen duen bitartean. Berba eta Kafeagaz bukatzeko, gainera, jarduera kultural bat antolatu du Euskara Sailak; hain zuzen, musika talde gazte baten emanaldiaz gozatzeko aukera izango dela aurreratu dute. Berba eta Kafea ekimenean parte hartzeko, baina, izena eman beharko da Euskara Sailean (94-617 91 32 telefonora deituta edota euskera@bermeo.org helbidera idatzita). 137 ume jaioberriren liburua Azaroaren 30etik abenduaren 1era salto egingo dute Euskara Sailak antolatutako ekitaldiek. Hala, egun horretan, 2012ko jaioberrien liburua aurkeztuko dute, Kafe Antzokian bertan. Hamaikagarren liburua izango da aur-

tengoa, eta horren bitartez, transmisioak duen garrantzia indartzea izango da Euskara Sailaren xedea. Horretarako, 12:00etan bilduko dira, «jai polit baten inguruan». 2002. urtean egin zuten jaioberrien lehen liburua. Bermeon jaiotako ume guztiei egiten dieten liburua da, haur horiei guztiei egindako bertso-paperak biltzen dituena, alegia. Hala, aurten, Bermeon jaio diren 137 umek eta euren familiek etxean jasoko dute zenbait bertsolarik eurentzako beren-beregi egindako bertsoa, eta horregaz batera, baita liburua ere. Liburu horren aurkezpenak, gainera, berritasun bat ekarriko du aurten; izan ere, Jone Irazabalen Arrigola Marrigola umeentzako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Halaber, guraso batzuek euren semearen edo alabaren bertsoa irakurtzeko tartea ere izango dute. Irazabalen ikuskizuna bukatuta jasoko dute bertaratutako gurasoek liburua, eta, ekitaldiagaz bukatzeko, guztiek batera argazkia aterako dute. Egun horretan, «une polit eta hunkigarria» igarotzeko aukera izango dela ziurtatu du Euskara Sailak, eta, hori dela eta, ume jaioberriak eta euren guraso zein senideak gonbidatu dituzte festara. Aurreko egunetan ez ezik, Euskararen Nazioarteko Egunean bertan ere izango da zer egin. Egun horretan, Bermeoko ikasle eta irakasleak izango dira protagonista, herriko lau ikastetxeetan (institutuan, ikastolan, Sagrado Corazon ikastetxean eta

Herriko musika talde baten saioagaz bukatuko dute ‘Berba eta Kafea’ Jaioberrien liburuaren aurezpenean umeentzako ikuskizuna izango da Euskararen Eguneko jardueretan parte hartzeko deia egin du Bermeoko Udalak ruan duten iritzia adierazteko aukera izango dute. Bestetik, abenduaren 1ean giza katea egingo dutela jakinarazi dute, jaioberrien ekitaldia bukatu ondoren. Sagrado Corazon ikastetxeak abenduaren 3rako bertarako antolatu ditu hainbat jarduera: ikurrina margoztuko dute, euskarazko abestiak abestu, sastar poltsekin mozorroak egin, euskarazko esamoldeak eta hitzak erabiliz bingoan jolastu eta euskarazko hitzekin horma-irudia egin, esaterako. Euskararen Egunaren harira antolatutako jardueretan parte hartzeko deia egin die Bermeoko Udalak herritarrei; izan ere, bere ustetan, euskarak etorkizuna du eta euskaraz bizitzeko gogoa dago. Horretarako, baina, «hizkuntzarekiko konpromisoa» behar dela dio: «Gure kultura eta izaerari ekarpenak egin behar dizkiogu, eta, horretarako, gure hizkuntzarekiko aktiboak izan behar gara». Udalak, gainera, abenduaren 3an bertan adierazpen instituzionala egingo duela jakinarazi du, eta, era berean, «euskaragaz duen konpromisoa eta herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean euskararen alde lanean jarraitzeko asmoa» duela agertu du.


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza

III

‚ Euskararen Eguna

Leire Diaz q Jose Maria Uzelai ikastetxeko guraso elkarteko kidea Busturiko ikastetxeko guraso elkarteak sari bat jasoko du Euskararen Egunaren harira; pozarren azaldu da Diaz.

ÂŤBusturiak herri oso euskalduna dirudi, baina hori ez da errealitateaÂť Endika Urlezaga Leire Diaz (Barakaldo, 1975) duela hamabi bat urte bizi da Busturian, eta Jose Maria Uzelai ikastetxeko guraso elkarteko diruzaina da. Euskara Egunaren harira, guraso elkarteak sari bat jasoko du, eta Diaz pozarren azaldu da. Dioenez, euskararen egoera ez da onegia, baina Euskal Herri euskalduna gero eta hurbilago dago. Euskararen Egunaren harira, udalak guraso elkartea sarituko du. Pozik al zaudete egindako lanagatik errekonozimendua jasoko duzuelako? Bai, oso pozik gaude saria jasotzeko aukera daukagulako. Guretzat erronka bat da. Busturiak herri oso euskalduna dirudien arren, euskara ez da behar beste erabiltzen. Hala, guraso elkartearen lana oso garrantzitsua da, gure hizkuntza sendotze aldera. Guraso elkarte bezala, zein da euskararen alde egiten duzuen lana? Aspaldi hasi ginen euskara bultzatzen. Alde batetik, gure ekintza guztiak euskaraz dira. Hizkuntza bat erabili egin behar da, eta hori egiten saiatzen gara gure esparruan. Hala, ikastetxeko ohar eta izapide guztiak euskaraz egiten ditugu. Bestalde, urtean zehar zenbait jarduera puntual antolatzen ditugu, euskara bultzatzeko. Euskararen Eguna dela eta, esaterako, jarduera berezi bat egingo dugu, eskolagaz elkarlanean. Umeek postal batzuk egingo dituzte, eta postal horiekin horma-irudi handi bat egingo dugu. Bestalde, udalak antolatzen dituen jarduera guztietan parte hartzen dugu. Etorkizunean ere euskararen alde lan egiten jarraitzeko gogotsu zaudete? Gogotsu gaude. Sariak, gainera, lanean jarraitzeko indarrak emango dizkigu. Euskara bultzatzeko erabakia duela zazpi bat urte hartu genuen. Nahiz eta ume guztiek euskaraz jakin, gabezia bat zegoela ikusi genuen, eta lanean jarraitzeko asmoa daukagu gabezia hori konpondu arte. Gaur egun zergatik dira beharrezko-

ak euskara indartzeko neurriak eta ekitaldiak? Batez ere, gure hizkuntza delako, eta bizirik jarrai dezan nahi dugulako. Gure kulturaren parte bat da, eta Euskal Herria zer den jabetzeko, ezinbestekoa da gure hizkuntza. Gainera, Busturian gero eta gaztelera gehiago erabiltzen dela ikusten ari gara. Egia esan, nahiko kezkatuta gaude, Busturian euskararen egoera ez baita onegia. Guraso elkarte zareten heinean, zuen iritziz, zelakoa da euskararen erabilera herriko umeen artean? Nahiz eta umeek euskaraz jakin, askotan gazteleraz egiten dute berba. Normalean nagusiek daukate gazteleraz berba egiteko joera, baina Busturiko gazteen artean ere egoera nahiko kezkagarria da. Ikastetxea ere nahiko arduratuta dago. Hori dela eta, euskara indartzeko neurriak ezinbestekoak direla uste dugu.

Busturiko herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dute gaztelania Helduen artean ere gaztelerara jotzeko joera bera al dago? Egia esan, bai. Busturia kontraesan handi bat da euskara arloan. Herri euskalduna izan arren, gutxik hitz egiten dute euskaraz. Dena den, kontuan hartu behar da iraganean Espainiako herritar ugari etorri zela herrira. Hala, helduen artean normala da gaztelera entzutea. Ni, esaterako, euskaldun berria naiz, baina euskaraz berba egiten ahalegintzen naiz beti. Ahal dudana egiten dut, eta hori da bidea. Hori da herriko gainontzeko biztanleei transmititu nahi dieguna: euskaraz ondo jakin ez arren, saiatzea dela garrantzitsuena. Hala eginez bakarrik ikas daiteke hizkuntza bat. Orokorrean, hortaz, Busturiko euskararen egoera asko hobetu behar da? Gure ustez, asko dago hobetzeko, eta ezin daiteke denbora alferrik

ENDIKA URLEZAGA

galdu. Helduen artean, adibidez, kontzientziazio kanpaina bat egin beharko litzatekeela deritzogu. Askotan, umeak pertzepzio oker bategaz doaz eskolara. Euskaraz ikasten dute, baina badakite euskara erabili barik ere bizi daitezkeela. Hori da Busturiko gurasoek trasmititzen dutena. Inguruko herriekin alderatuz gero, Busturiaren egoera txarragoa edo hobea da? Ez naiz ausartzen esatera. Egia esan, ez dut gehiegi ezagutzen eskualdea. Nik, esaterako, Bermeon egiten dut lan, eta euskara gehiago bultzatzen dela deritzot. Bermeoko Udalak lan handia egiten duela ematen du. Euskararen aldeko politikak beharrezkoa dira oraindik ere? Erabat beharrezkoak dira euskararen egoerari buelta eman ahal izateko. Erakundeak kontzientziatu ezean, zaila izango da arazoari irtenbidea ematea.

Zuen ustez, zer egin daiteke euskara indartzeko? Oso zaila da galdera horri erantzutea. Jakinez gero, euskara salbu egongo litzateke. Udaleko euskara batzordean gaude, eta gai horri ere irtenbidea eman nahi diogu, baina ez dakigu zer egin dezakegun. Gutxieneko oinarri batzuk zehaztea, adibidez, oso garrantzitsua da. Zentzu horretan, lehen mugarria euskara erabiltzeko ahalegina egitea da. Euskarari merezi duen garrantzia eman behar diogu, eta umeei garrantzia hori helarazi behar diegu. Euskara da euskaldun egiten gaituena, eta ezin dezakegu hiltzen utzi. Euskal Herri euskaldun bat gero eta hurbilago ala urrunago dago? Euskal Herri euskalduna hurbilago dagoela deritzogu. Euskararen egoera asko hobetu behar den arren, etorkizuna ez da horren beltza. Euskara oso garrantzitsua

dela barneratzen ari da gizartea, eta bide beretik jarraitu behar dugu. Lanean jarraitzeko gogotsu gaude, gure harri koxkorra jarri nahi dugulako. Zer egin daiteke euskararen erabilera indartzeko? Garrantzitsuena euskara umetatik erabiltzea da. Bestalde, oso garrantzitsua da zein hizkuntzatan mantentzen dituzun lehen harremanak. Pertsona jakin bategaz euskaraz berba eginez gero, bizi osoan jarraituko duzu pertsona horregaz euskaraz hitz egiten. Lehen harremanak gazteleraz eginda, bestalde, katea hautsi egiten da, euskara baztertuz. Zergatik kostatzen da gazteleratik euskarara salto egitea? Askoz errazagoa da gazteleraz berba egiten jarraitzea, euskara ikastea baino. Niretzat ere gazteleraz egitea errazagoa da, baina euskaraz berba egiten ahalegintzen naiz.


IV hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Busturialdea ›

Berbalagunek antolatuta, Edorta Jimenezen Baleen Berbaroa irakurriko dute Gernika-Lumon abenduaren 3an, 09:00etatik 20:00etara.

11 ordu baleen berbaroan Oihana Cabello

X

VI. mendeko Mundatxa izeneko alegiazko herrian murgiltzeko aukera izango dute gernikarrek abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Berbalagunek antolatuta, 11 orduko irakurraldia egingo dute aurten ere, etenik gabe, eta Edorta Jimenezen mundakarraren Baleen berbaroa liburua da oraingoan esku artean dakarrena. Irakurtzeaz gain, itsas aldean agertutako balearen harrapaketatik abiatu eta abenturaz eta emozioz betetako thriller historikoan murgiltzeko aukera izango dute irakurraldia entzutera animatzen direnek. Hala, irakurzaletasuna eta irakurraldiak entzuteko zaletasuna bultzatu nahi ditu Berbalagunek ekimen horrekin. 09:00etan hasi eta 20:00ak arte egingo dute irakurraldia. Berbalaguneko kide Pili Ibarrak dioenez, txandak ondo antolatuta eta lotuta izatea exigitzen du, «Korrika txiki bat balitz legez». 09:00etan, Gernika-Lumoko Udaleko langileek emango diote ha-

siera irakurraldiari, Baleen berbaroaren lehen pasarteak irakurriz. Iaz egin moduan, Elai-Alai areto txikian izango dira irakurleak, eta kanpoan entzun dadin, bozgorailuak ipiniko dituzte areto kanpoan. Hirugarren urtez Hirugarren urtez antolatu du Gernika-Lumoko Berbalagunek 11 orduko irakurraldia. Lehenengo urtean kultur etxe kanpoan egin zuten, eta Elai-Alai aretoan iaz. Txomin Agirreren Garoa irakurri zuten 2012. urteko Euskararen Egunaren harira egindako ekimenean, Agirrek liburu hori idatzi zuela 100 urte betetzen zirela baliatuta. Garoa esku artera ekartzeko aukera aproposa ikusi zuen Berbalagunek, eta asmatu egin zutela diote. 2011ko irakurraldirako, bestalde, Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian aukeratu zuten. Abenduaren 3an egingo duten irakurraldirako bi proposamen izan dute antolatzaileek esku artean: 2012ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Harkaitz Cano idazlearen Twist eleberria eta

Txomin Agirreren ‘Garoa’ liburua irakurri zuten iaz, 11 orduko irakurraldian. ENDIKA URLEZAGA

Edorta Jimenezen Baleen Berbaroa. Liburu horrekin Azkue literatura saria irabazi zuen mundakarrak, eta hori da, hain zuzen ere, Berbalagunek aukeratu duena. Izan ere, Ibarrak azaldu duenez, irakurtzeko aproposa dela iritzi diote: «Bai irakurtzeko zein irakurraldia entzuteko interesgarria da Edorta Jimenezek liburu honetan kontatzen duena». Baleak nola harrapatzen zituzten kontatzen du idazleak, eta inguruko parajeak sarri aipatzen ditu liburuan, Mundaka batez ere. Horregatik, istorioan erraz murgiltzeko aukera izango dute bai irakurleek eta baita entzuleek ere. Norbanakoak ere irakurle 17:00ak arteko txandak eragileek, taldeek, udal langileek, herriko ikastetxeek, euskaltegiek eta berbalagunkideek beteko dituzte. Eta norbanakoek 17:00etatik

19:30era artean izango dute parte hartzeko aukera. «Parte hartzaile bakoitzak bi orrialde irakurriko ditu; beraz, bost minutu inguru». Liburuaren azken zatia udaleko zinegotziek irakurriko dute, eta Edorta Jimenezek berak irakurriko du amaiera. «Ekimen polita eta interesgarria» dela deritzote antolatzaileek, eta parte hartzeko gonbitea egin diete herritarrei. Hala, irakurraldian parte hartu gura duenak kultur etxean eman dezake izena, eta berak nahi duen ordua aukeratu. Bestela, 647 814 965 telefono zenbakira deituta ere apuntatu daiteke. Aurreko bi edizioetako balorazio ona egun dute Berbalagunekoek; izan ere, 2011n eta 2012an 300 lagun inguruk parte hartu zuten Euskararen Egunaren harira antolatutako 11 orduko irakurraldian.

G Irakurraldia 11 ORDU, TXANDAKA p09:00-09:30. GernikaLumoko Udaleko langileak. p09:30-15:30. Irakaskuntza zentroak eta Berritzegunea. p15:30-16:00. Komunikabide ezberdinetako langileak, Behargintzako langileak... p16:00-17:00. Euskaltegietako irakasleak eta Berbalagunkideak. p17:00-19:30. Partikularrak (norbanakoak, elkarteetako ordezkariak...). p17:30-20:00. Gernika-Lumoko Udaleko zinegotziak. pIrakurraldiari amaiera emateko, liburuaren egile Edorta Jimenez mundakarrak irakurriko ditu azkenengo pasarteak.

Irakurraldiaren aurreko bi edizioetan parte hartzea handia izan da; Berbalagunek zehaztu duenez, edizio bakoitzean 300 lagun inguruk parte hartu izan dute. OIHANA CABELLO/ENDIKA URLEZAGA


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza

V

‹ Euskararen Eguna G Katalogoa

0tik 16 urtera arteko ume eta gazteei eta haien gurasoei zuzenduta dago katalogoa. Ehunka erreferentzia biltzen ditu aurtengoak. HITZA

Euskaraz bizi, euskaraz oparitu Aurten ere Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dute 100 bat udal eta mankomunitatek, tartean, bertokoek Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean 5.600 ale banatuko dituzte udalek Maite Orue Bengoa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (Uema) babesagaz, aurten ere Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dute 100 bat udal eta mankomunitatek. Urtero legez, Gabonen atarian euskaraz dagoen eskaintzaren berri ematea dauka helburu liburuxkak. «Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera parebagea» dakar katalogoak, sustatzaileek nabarmendu dutenez.

32 orri dauzka 16. edizioak, eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako era askotako produktuen ehunka erreferentzia jasotzen ditu, zortzi ataletan sailkatuta: aldizkariak, liburuak, komikiak, informatika, musika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. Halaber, produktuen erreferentzia zehatzak dakartza liburuxkak: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa. Katalogoa egiterakoan, merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin dute, «berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta». Hori dela eta, guz-

tiz «erabilgarria eta probetxugarria» dela diote argitaratzaileek. Bi edizio Baina, papereko euskarria ez ezik, produktuak sarean ere kontsulta daitezke, www.katalogoa.org atarian. Interneteko edizioan, gainera, paperezko katalogo osoa bakarrik ez, paperezkoan sartu ezin izan dituzten produktu gehiago ere badaude, eta produktuetara edo argitaletxeetara zuzenean joateko loturak ere badauzka. Beraz, «argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukera» ematen du. Horretarako, produktuaren gainean klik bat egitea nahikoa izango da. Urte osoan zehar kontsulta daiteke sarekoa, eta nobedadeak berehala ezagutu. Izan ere, produktu berriak atera ahala eguneratu egiten dute Interneteko edizioa, «eta deskatalogatuta geratu direnak kendu». Azaldu dutenez, «maiztasunez eguneratzen da, eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko

aukera ematen du». Bestetik, bilaketak eta iruzkinak egiteko aukera ere ematen du www.katalogoa.org webguneak. «Irakurleek beren komentarioak egin ahalko dituzte irakurri, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan». Berton ere eskuragarri Aulestiko, Bermeoko, Berriatuko, Busturiko, Eako, Etxebarriko, Markina-Xemeingo, Mundakako, Munitibarko, Muxikako, Ondarroako, Sukarrietako eta Mutrikuko udalek egin dute aurten bat Euskarazko Produktuen Katalogoagaz. Horien guztien artean 5.600 ale banatu dituzte edo banatuko dituzte bertoko herri eta ikastetxeetan, eta Euskal Herriko gainontzeko erakundeekin batera, aurtengorako aurreikusi duten 130.000 aleko zabalkundea egiten lagunduko dute, «etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten».

pIzenburua. Euskarazko Produktuen Katalogoa 2013-2014. pNori zuzenduta. 16 urtera arteko haur eta gazteei, eta haien gurasoei. pOrrialdeak. 32. pAtalak. Zortzi ataletan sailkatuta daude produktuak: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. pWebgunea. www.katalogoa.org. pHarremanetarako. info@katalogoa.org.

KOPURUA, HERRIZ HERRI pAulestiko Udala. 60 ale. pBermeoko Udala. 1.850 ale. pBerriatuko Udala. 120 ale. pBusturiko Udala. 100 ale. pEako Udala. 55 ale. pEtxebarriko Udala. 140 ale. pMarkina-Xemeingo Udala. 635 ale. pMundakako Udala. 200 ale. pMunitibarko Udala. 140 ale. pMuxikako Udala. 700 ale. pOndarroako Udala. 1.000 ale. pSukarrietako Udala. 100 ale. pMutrikuko Udala. 500 ale. pGUZTIRA. 5.600 ale.

@ sarean pwww.katalogoa.org. Urteko edozein sasoitan kontsulta daiteke sarean euskarazko produktuen zerrenda. Lekeitioko Udalak, bestalde, bere webgunean eta Facebook orrialdean zintzilikatu zuen katalogoa bere garaian, eta herriko ikastetxeetako haurren gurasoei gutun bat bidali zien, loturak zehaztuz.


VI hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›

Euskarazko komunikabideak D HITZA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAk, eta 2005ean alboko eskualdera zabaldu zen erronka, BUSTURIALDEKO HITZAren sorreragaz. Urteak joan urteak etorri, alabaina, galera nabarmenik ere izan da, aurrera egin ahal izateko atzera egin behar izan baitzuten, eta bi egunkariak bateratu egin ziren 2010eko azaroaren 5ean. Izan ere, harpidetzak eta publizitatea dira HITZAren diru iturri na-

Guztion ardura da euskara biziberritzea eta dagokion estatusa ematea Erakundeen borondate faltaren aurrean, herritarron ardura da euskara bultzatzea

Euskara biziberritzeko ahaleginean nork bere harri koxkorra jar dezake, euskaraz kontsumituz, euskaraz mintzatuz, euskaraz biziz. HITZA

Zu zara HITZA, zuk duzu giltza Euskara lehenesteko eta euskaraz kontsumitzeko deia egin du egunkariak, normalizazioa denon erantzukizuna delako Harpidetza kanpaina martxan dauka HITZAk, eta sari zuzenagaz, gainera Erredakzioa Hizkuntza guztiek bereak behar lituzkete urteko egun guztiak, eta baita eguneko ordu, minutu eta segundo guztiak ere. Zoritxarrez, baina, hizkuntza guztiak ez daude egoera berean. Batzuek hiztun ugari dituzte, eta beste batzuek ez hainbeste. Batzuk ofizialak dira, beste batzuk ez. Batzuek indar handia daukate, besteak ahulagoak dira. Bizirik irauteko arazoak dituztenak ere badira. «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik» idatzi zuen Joxean Artzek, eta ondokoa Bitoriano Gandiagak: «Hemen euskaraz ez dakienak berak jakingo du zergatik ez dakien. Baina hemen euskaraz ez dakienak ez digu uzten euskaraz egiten. Baina eta hemen euskaraz jakin arren euskaraz mintzatzen ez denak ere ez digu uzten euskaraz egiten». Berba ezberdinak erabili arren, biek ala biek ondorioztatzen dute gauza bera. Izan ere, gu guztion esku dago euskara biziberritzea; gu guztion erantzukizuna da euskara nor-

malizazioaren bidera eramatea; gu guztion ardura da euskarari dagokion estatusa ematea. Egia da, bai, hizkuntza politikek ez dutela larregi laguntzen; egia da sarritan lehen berba gazteleraz izaten dela hainbat lekutan; egia da erakunde publiko askotan agiriak eta inprimakiak gaztelera hutsez ematen dizkigutela... Baina denon ardura da, baita ere, egoera hori iraultzea, eta gazteleraren aurrean euskara lehenestea, geure hizkuntza bigarren mailatik ateratzea, eta euskaraz kontsumitzea izan daiteke horretarako bide bat. Euskarazko jostailuak, liburuak diskoak... eta baita komunikabideak ere. 10 urte euskaraz irakurtzen Hizkuntzak berak legez, euskarazko prentsak ez du ibilbide samurra eduki. Hamar urte joan dira Lea-Artibaiko eta Mutrikuko bizilagunek HITZA ezagutu zutenetik, eta hamar urteotan asko irabazi dute herritarrek, ordura arteko gabezia bati erantzun baitzion euskarazko egunkariak. Hain zuzen, 2003an euskaraz irakurtzen jarri zituen herritarrak

G 2013ko datuak HARPIDETZAK, HERRIZ HERRI Ajangiz. 26. Amoroto. 36 Arratzu. 10 Aulesti. 162 Bermeo. 331 Berriatua. 62 Busturia. 70 Donostia. 4 Ea. 17 Eibar. 1 Elantxobe. 2 Ereño. 4. Errigoiti. 2. Etxebarria. 46. Forua. 12. Gautegiz Arteaga. 12. Gernika-Lumo. 537. Gizaburuaga. 20. Ibarrangelu. 15. Ispaster. 37. Kortezubi. 4. Lekeitio. 565. Markina-Xemein. 359. Mendata. 4. Mendexa. 26. Morga. 0. Mundaka. 14. Munitibar. 25. Murueta. 9. Mutriku. 215. Muxika. 28. Nabarniz. 3. Ondarroa. 506. Sukarrieta. 4. Villabona. 2. Ziortza-Bolibar. 19. GUZTIRA. 2.871 harpidedun.

2013KO ALTAK Aulesti. 4. Bermeo. 5. Berriatua. 2. Busturia. 2. Gernika-Lumo. 43. Lekeitio. 16. Markina-Xemein. 14. Mendexa. 1. Munitibar. 2. Mutriku. 6. Nabarniz. 1. Ondarroa. 23. GUZTIRA. 119 harpidedun.

LAGUNTZAK, UDALEZ UDAL Ajangiz. 1.000 euro. Aulesti. 2.016 euro. Bermeo. 27.000 euro. Berriatua. 3.756 euro. Busturia. 1.650 euro. Ea. 1.758 euro. Etxebarria. 807 euro. Gernika-Lumo. 26.240 euro. Gizaburuaga. 648 euro. Ibarrangelu. 1.425 euro. Ispaster. 732 euro. Lekeitio. 9.000 euro. Markina-Xemein. 10.000 euro. Murueta. 1.000 euro. Mutriku. 5.000 euro. Muxika. 1.500 euro. Nabarniz. 600 euro. Ondarroa. 9.000 euro. GUZTIRA. 103.132 euro.

gusiak, baina, krisi ekonomikoak eta prentsaren krisiak larritu egin dute egoera. Halaber, gaztelerazko medioek bereganatuta daukaten merkatuan lehiakorra izateko, behar-beharrezkoak ditu erakundeen diru laguntzak, historikoki ez nahikoak izan diren eta urtez urte murrizten doazen laguntza publikoak. Harpidetza Zailtasun ekonomikoen aurrean kikildu beharrean, ostera, HITZAk aurrera egiteko gaitasuna eduki du, badaki-eta euskararen normalizaziorako proiektu estrategikoa dela. Bide horretan, besteak beste, harpidetza kanpainak egin ditu zenbait herritan, euskaraz irakurtzeko gogoa eta beharra egon badagoela egiaztatuz. Gainera, harpidedun berriak saritu asmoz, hilez hile sari zuzenak eskaini ditu HITZAk. Hil honen amaierara arte, adibidez, Olasagasti kontserben produktu sorta eskuratuko du harpidetza egiten duenak, eta, horrez gain, Segore Etxeberri nekazalturismoan bi lagunentzako egonaldi baten zozketan sartuko da. Abenduan, aldiz, Garenak x 2 kanpaina jarriko du HITZAk martxan. Berorren bidez, harpidedun berri bat lortzen duen harpideduna ere sarituko du, zahar zein berri, bientzako egongo baita saria. Azaroak zein abenduak, hortaz, aukera paregabea dakarte euskarazko prentsa kontsumituz gero. Eta, sari zuzenaz gain, askoz ere balio handiagoa daukan beste bat lortuko du irakurleak, euskara biziberritzeko ahaleginean nork bere harri koxkorra jartzeak ez daukalako preziorik. Izan ere, erakunde askoren borondate faltaren aurrean, zure, haren, gure, haien... erantzukizuna da euskarari bultzada ematea. Ez ezazu ahaztu: zu zara HITZA, eta zuk zeuk daukazu euskara salbatzeko giltza.


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza

VII

‚ Euskararen Eguna

Euskarazko komunikabideak D HITZA

2003an 2013an Lore Bengoetxea 1

Oihana Cabello 1

Lea-Artibai eta Mutrikuko

Lea-Artibai, Mutrikuko eta

HITZAko zuzendari ohia

Busturialdeko HITZAko zuzendaria

p HITZA sortzean laguntza publikoak nahikoa al ziren? Instituzioek ez ziguten behar beste laguntzen, eta derrigorra zen proiektuarentzat. Batetik, udal batzuek baino ez ziguten laguntzen, eta askok, gainera, ez agindutako beste. Bestetik, aldundiak ez zigun laguntzarik ematen. pZelakoa zen orduan HITZAk zeukan babes soziala? Handia, hasiera-hasieratik. Jendeak esku zabal hartu zuen. Lea-Artibai oso eskualde euskalduna da, eta erraza izan genuen etxeetaraino sartzea. pZer lortu zuen HITZAk? Lea-Artibaiko bizilagunen eguneroko bizitzaren parte izatea. Euskaraz irakurtzen ipini genituen gazte eta nagusi; sekula euskaraz irakurri gabeak, asko. pZein zen erronka? Egunero 8 orriko egunkaria kaleratzea, bertoko informazioa jasotzen zuena, eta euskaraz. Ez zen erronka makala! pHITZA galduz gero... Ezin dugu HITZArik gabeko egoerarik imaginatu. Urratsa emana dago. Atzera eginda, ez genioke egunkari batI huts egingo, geure buruari baizik; euskarak gurean betetzea nahi dugun paperari egingo genioke uko.

@

pNahikoak al dira HITZAk jasotzen dituen laguntza publikoak? Zoritxarrez ez. Inoiz ez dira nahikoak izan. Zaila izango da euskarazko prentsa normalizatzea hizkuntza normalizatu barik. pGaur egun, zelakoa da egunkariaren babes soziala? Babes handiagoa nahiko genuke; izan ere, babes handiagoa behar du HITZAk. Herritarrentzako komunikabide bat da, eta eurek bere sentitu behar dute. pZer lortzen du HITZAk gaur egun? Herritarrak informatu eta ahotsa ematen die. Hori, gainera, bertoko hizkuntzan egiten du, euskararen normalizazio prozesuan eraginez. pZein da erronka? Etxe gehiagotara heldu nahiko luke HITZAk. Erreferentzialtasuna mantendu eta garai berrietara egokitzen asmatu nahiko genuke, proiektua sendotuz eta handituz. pHITZA galduz gero... Herritarrak galduko luke: informazioa emateko eta hartzeko tresna galduko luke, bertan dagoen euskara hutsezko egunkari bakarra galduko luke... Azken finean, nork bere hitza galduko luke.

Sarean aurrerapausoak ematen darrai HITZAk, eskaintza areagotuz Herritarrak informatuta edukitzea dauka helburu, papereko edizioaren nahiz sarekoaren bidez Erredakzioa Bertoko informazioa euskaraz ematen hasi zenetik gorabeheratsua izan da HITZAren ibilbidea. Diru laguntza ez nahikoek, krisi ekonomikoak, prentsaren krisiak eta Internetek eragin zuzena edu-

ki dute papereko produktuan. Lanagaz eta esfortzuagaz, baina, paperekoari eutsi ez ezik, sarean ere urrats sendoak eman ditu egunkariak, bide horretan jarraitzeko konpromisoa berretsiz. Urteak dira lea-artibaietamutriku.hitza.info eta busturialdea.hitza.info webguneak martxan jarri zituztenetik, eta urtez urte gora egiten du sareko irakurle kopuruak. Alabaina, komunikabideen arloan, Interneteko edizioak ez dira errentagarriak izaten, azken urteetan publizitateak gora egin arren saretik eratorrita-

ko diru sarrerak txikiegiak izan ohi direlako. Hori jakin arren, ordea, aurrerantzean ere indarrak bere webguneak elikatzen, zaintzen, hobetzen... jarriko ditu HITZAk. Izan ere, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Mutrikuko bizilagunak informatuta egon daitezen dauka helburu, paperean nahiz sarean. Interneteko edizioan, gainera, paperekoan aurkituko ez duen eskaintza izango du eskura irakurleak, argazki galeriekin, bideoekin, agiriekin... osatuta baitaude albisteak.


VIII hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Lea-Artibai › Zeintzu onura emango dizkie herritarrei? Uemak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei, besteak beste, transmisio kanpaina, merkataritza kanpaina, etorri berrien harrerarako kanpainak... Horrez gain, hitzarmenak sinatuta dauzka zenbait finantza erakunderekin, ahozko zein idatzizko zerbitzua euskaraz jaso nahi duten herritarrek aukera hori

‘‘

Udal guztiok elkarlanean arituta aurrerapauso handiak lor ditzakegu» «Udalei zerbitzuak eta herritarrei abantailak eskaintzen dizkie Uemak» AITOR FERNANDEZ DE PINEDO RODRIGUEZ

Irma Etxeberria Gerenabarrena q Markina-Xemeingo Euskara zinegotzia Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (Uema) sartu den 72. udalerria izan da Markina-Xemein; horrela, bertotik, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hamabi herri eta Mutriku daude gaur egun mankomunitateagaz bat eginda.

«Euskal Herri euskaldun baten alde egiteko batu gara Uemara» Maddi Ibaibarriaga Zubikarai Azaroan batu da Markina-Xemein Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (Uema). Hala, gaur egun 72 dira mankomunitatea osatzen duten udalerriak. Bilduren eta Aralarren aldeko botoekin onartu dute Markina-Xemein Ueman sartzeko erabakia, eta orain Batzar Nagusiek eman beharko diote onespena. Ueman sartuta egoteak dauzkan abantailei eta betebeharrei buruz berba egin du Irma Etxeberria Gerenabarrena Markina-Xemeingo Euskara zinegotziak (Markina-Xemein, 1980). Markina-Xemeingo Udalak Ueman sartzea onartu du. Zer dela-eta hartu duzue erabakia? Euskararen plan estrategikoa garatzeko bi lan saio egin ditugu aurten Markina-Xemeinen. Horietako batean, Markina-Xemeingo udal ordezkariok herritarrengandik jaso genuen Ueman sartzeko proposamena. Handik aurrera, informazioa zabaltzeko saioak egin ditugu, Uemaren helburuak, asmoak eta egitekoak zeintzuk izango liratekeen azaltzeko. Bestetik, txostena bera osatzeko lanketan ez da kontrako iri-

tzirik azaldu, eta Ueman sartzeko prozesuak aurrera egin du, azken osoko bilkuran onartu zen arte. Lehendik bazegoen Euskara Zerbitzua Markina-Xemeinen. Bai, baina Uema ez da Euskara Zerbitzu bat, etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publiko bat baizik. Horretarako batu gara Uemara. Euskara Zerbitzuak egoten jarraituko du, baina mankomunitatean sartzea hori baino gehiago da.

Plan estrategikoa garatzeko lan saioetan jaso zuten Ueman sartzeko proposamena Uemari buruz herritarrei informazioa zabaltzeko saioak egin dituzte herrian Herri txiki zein handietan eragin bera al dauka Ueman egoteak? Herri handietan edo txikietan helburua bera da, eta egoera soziolinguistiko antzekoa izateak eta gerora ere herri euskaldun izaten jarraitu nahi izateak ba-

tzen gaitu. Eta horretarako bideratu behar diren hizkuntza politika ausart eta aurrerakoiak guztion artean bakarrik baino egokiago egiteko aukera da Uemak eskaintzen diguna. Sare batean beharra egiteak abantailak emango ditu, ezta? Indarra ematen du 72 herriz osatutako sarea izateak. Sarri udal bakarrak ez du behar bezain besteko indarra erakunde publikoetan eta enpresa pribatuetan hizkuntzari lotutako aldaketak eragiteko, baina Uema udal guztiok elkartuta beharrean ari den erakundea da. Horrela, pisu handia hartzen du, eta aurrerapauso handiak lor ditzake. Zeintzu onura ekarriko dizkio Uemak Markina-Xemeini? Administrazio publikoetatik bultzatzen diren hizkuntza politika elebidunek ez diote erantzuten gure herrietako errealitate soziolinguistikoari. Horregatik, hizkuntza politika aurrerakoiak proposatzen ditu Uemak, eta hizkuntza arloko zalantzak, kezkak eta arazoak argitzeko aholkularitza juridikoko zerbitzua eskaintzen du. Horrez gain, tresnak eta baliabideak ematen dizkigu, bai udal ordezkariei, eta baita udal-langi-

leei ere, euskaraz lan egin ahal izateko. Besteak beste, euskarazko administrazio-idatzien datu base bat osatua dauka bere webgunean (ordenantzak, baldintzapleguak, kontratuak...), eta etengabe eguneratzen ari da. Bestalde, harremanak lantzen dabil erakunde publikoekin, gune euskaldunen sustapenerako eta beraien izaeraren babeserako diskriminazio positiboko neurriak adosteko. Udalen sarea ez ezik, gure herrietako euskalgintzako talde, eragile eta norbanakoen sarea ere osatuta dauka, eta, haiekin elkarlanean, kanpainak egiten ditu herritarrak gune euskaldunen garrantziaz kontzientziatzeko. Askotan entzuten da euskarazko funtzionamenduak euskara ez dakitenen hizkuntza eskubideak ez dituela bermatzen. Markina-Xemeingo herritarren gehiengoa euskalduna den arren, jakin badakigu badirela euskara ez dakitenak ere. Ahoz zein idatziz udalak euskaraz funtzionatzen du, baina herritar horiek bermatuta daukate informazioa gazteleraz jasotzeko eskubidea: ahozko azalpenen bidez, elebitan idatzitako paperen bidez...

eduki dezaten. Gure herriari dagokionez, eremu formaletan nahiko bermatuta dago euskara erabiltzeko eskubidea. Eremu informalei dagokienez, berriz, agerian geratu da atzerapausoak nabari direla, gurasoen arteko euskararen erabileran, adibidez. Arazo horri konponbidea aurkitu nahian, Uemak Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako lanketa batean parte hartu du. Bi herri pilotutan diagnostikoak egingo dituzte (bi horietako bat Uemakoa da), eta hortik ateratako ondorioak oinarri hartuta, irtenbideak landuko dituzte. Gainera, herritarren hizkuntza eskubideak babesteari begira, Uemak hitzarmena sinatuta dauka Behatokiarekin, eta Uemako herritarren kexak berak bideratzen ditu Behatokira. Ildo horretatik, kanpaina iraunkorrak ditu abian, herritarrek bizitza sozial zein pribatuan euskara erabili ahal izateko, arazorik gabe. Abian den kanpaina horietako bat da osasungintzari lotutakoa. Uema elkarlanean dabil euskalgintzako beste eragile batzuekin, herritarrek aukera izan dezaten Osakidetzan eta Osasunbidean euskaraz artatuak izateko, ahoz zein idatziz.

G Uemako herriak BUSTURIALDEA Ajangiz Bermeo Busturia Muxika LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU Amotoro Aulesti Berriatua Gizaburuaga Lekeitio Markina-Xemein Munitibar Mutriku Ondarroa


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza IX

‹ Euskararen Eguna G Inkesta

Ainara Garcia

Marije Laiuno

Irati Urionaguena

Josu Ojinaga

«Nire ustez, egun bakarrean barik, egunerokotasunean eman behar zaio indarra euskarari. Normalizaziora ailegatuko balitz, ez litzateke egun hori egongo. Hala ere, egun hori ospatzea gustuko dut; egun bakarrean bada ere, protagonista bihurtzen delako gure hizkuntza, euskara».

«Gaur egun zer garen gogoratzeko egun bat da Euskararen Eguna. Dena den, ez litzateke soilik egun bateko gauza izan beharko; eguneroko gauza bat baizik. Gu guztiok herri bat garelako eta euskara gu guztiok garelako, neurri handi batean. Euskara hor dagoela gogorarazten digu egun horrek».

«Bai, badakit bai abenduaren 3a Euskararen Eguna dela. Niretzat nazioarteko egun horiek zentzu handirik ez dute normalean, baina kasu honetan erreibindikatzeko ondo ikusten dut: euskara zabaltzeko eta ahotsa emateko. Hain zuzen ere, aldarrikatzeko eguna izan beharko litzatekeela uste dot, momentuz ezer ospatzeko ez dugula uste dut eta».

«Bai, badakit euskararen eguna dela abenduaren 3koa eta uste dut ospatzeko egun bat izan behar dela. Aldarrikatzetik egoera normalizatu batera pasatu behar dugu, jai giroan edo... Nik uste dut euskara gehiago sustatuko litzatekeela horrela, batez ere, gazteen artean. Izan ere, uste dut gazteak erakargarriko liratekeela egun hori jai giroan ospatuz gero».

Rosa Mari Zabala

Maria Luisa Arrizabalaga

Juan Bringas

«Beti erabiltzen dugu euskara, eta zentzu horretan, eguneroko erabileragaz aldarrikatzen dut, eta bertan egunean ere modu berean aldarrikatuko dut, berba eginda. Abenduaren 3a Euskararen Eguna dela orain dela gutxi jakin dut, jaiegunen inguruko eztabaida sortu denean».

«Badakit Euskararen Eguna dela, eta ondo iruditzen zait egun hori ospatzea. Euskaldunak gara, eta, ondorioz, gure eguna ospatu egin behar dugu. Horrez gain, urriaren 25eko jaia, uztailaren 25era aldatu beharrean, Euskara Egunera pasatu beharko litzatekeela uste dut».

«Nik ez dut euskaraz egiten, baina oso ondo iruditzen zait eguna ospatzea. Egia esan, lehen euskara gehiago egiten zela iruditzen zait. Izan ere, egun hori ospatuaz, euskararen erabilerari ere bultzada ematen zaio, eta hori beharrezkoa ikusten dut. Sustapena egin behar da».

Naia Gorosabel

Jaime Eizagirre

Beñat Bilbao

«Euskaldunak garen heinean, Euskararen Eguna ospatu egin behar dugu, nola ez. Euskara bultzatu behar dugu eta herritarrak euskaraz berba egitera gonbidatu behar ditugu. Hori guztia aldarrikatzeko, Euskararen Eguna egokia bezain beharrezkoa dela deritzot».

«Gure herrian euskara asko egiten den arren, Euskararen Eguna ospatzea beharrezkoa dela uste dut. Euskarari daukan garrantzia eman behar zaio, eta hori gogoratzeko eguna da hau. Euskaraz egiten dugun guztiok ospatu beharko genukeela pentsatzen dut».

«Jakin dut Euskararen Eguna izan badela, baina ez dut jakin noiz den. Uste dut euskarak bai ospatzeko eta baita aldarrikatzeko eguna behar duela, eta garrantzitsua dela deritzot. Gainera, antolatzen diren ekimenetan parte hartzea garrantzitsua dela uste dut».

Abenduaren 3an Euskararen Eguna da. Egun horrekin bat egiten duzu?


X hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›

Ibon Aginaga Imaz q Lea ArtiBai Euskarari Euskara Batzordea sortu dute Lea-Artibain, euskararen aldeko beharrean indarrak elkartuta lan egiteko; otsailean sortu zuten, eta helburuak lortzeko bidean beharrean ari dira taldekideak.

«Indarrak batzeko eta gune hau indartzeko sortu da Euskara Batzordea» Maddi Ibaibarriaga Zubikarai Bere egunerokoan Lea-ArtiBai Euskararin ari da beharrean Ibon Aginaga Imaz (Markina-Xemein, 1985). Urte hasieran sortu zuten Eskualdeko Euskara Batzordea, eta ordutik, helburuak lortzeko beharrean ari dira lanean. Lea-Artibai eskualdeko Euskara Batzordea sortu duzue aurten. Eskualdean euskararen alde eta euskaraz bizitzeko nahiaren alde –oso gauza ezberdinak diraeta– jendea beharrean ari zela ikusten genuen, baina bakoitza bere kontura zebilela. Herri batean gauza bat egiten egon zitezkeen, eta alboko herrian, ordu berean, antzerako gauza bat egiten. Euskararen alde eta euskararengatik ari ziren, baina bakoitza bere aldetik. Itzelezko potentziala ikusten genuen, baina ez zegoen koordinaziorik. Beraz, zerbait sendoa eta indartsua egin nahi bazen, denak batzea beharrezkoa zela uste genuen. Izan ere, Lea-Artibain euskara bere habian dago; arnasgunea da Lea-Artibai, euskararen arnasgunea. Euskal Herrian erreferentzia edo eredu izan daiteke euskara arloan. Eta hori mantentzeko eta gorputz sendoa emateko zerbait indartsua behar genuen, gero apurka-apurka kanpora zabaltzen joateko. Ideia horietatik sortu zen Lea-Artibaiko Euskara Batzordea: indarrak batzeko eta euskararen erreferentzia gunea indartzeko. Eta zeintzuk osatzen duzue gaur egun?

Euskara Batzordean AEK, Uema, HITZA, Lea-ArtiBai Euskarari, udaletako euskara teknikariak eta zinegotziak daude. Politikariak egotea garrantzitsua zela uste genuen, eurei ere badagokielako beharraren zati bat egitea. Oraingoz, udalei dagokienez, hamabi herritatik hamarrek parte

‘‘

Euskara arloan eredu edo erreferente izan daiteke Lea-Artibai; euskararen arnasgunea da» «Jende askok ez dio euskararen gaiari merezi duen garrantzia ematen» «Ez gara konturatzen eskualde honetan daukagunaz; Lea-Artibai euskararen habia da» hartzen dute taldean, eta helburua beste biek ere parte hartzea da. Batzordea lantalde teknikoa da; gaian arituak eta adituak direnen taldea. Nondik abiatu zineten? Bakoitzak bere herrian ikusten zituen hutsuneak taldera ekarri zituen, eta, hausnarketa egin ostean, alor batzuk landu behar zirela ondorioztatu genuen. Zeintzuk dira alor horiek? Bost ataletan banatzen ditugu. Lehenengoa Lan mundua izango

litzateke. Hor sartuko lirateke enpresak, merkataritza eta ostalaritza. Bigarrena, Euskalduntzea litzateke; etorri barriek euskara ikastea, baina baita berton urte askoan bizi arren euskara ez dakitenek ikastea ere. Hirugarren puntua Hedabideak izango lirateke. Gure kasuan, eskualde mailan, HITZA egunkaria daukagu. Tresna edo baliabide ahaltsua da eskualderako, eta horri ere indarra eman behar zaiola uste dugu. Laugarrena Udalak izango lirateke. Atal horren helburua udaletan hizkuntza irizpide bateratuak egotea eta jarrera dekalogo edo protokolo bat sortzea izango litzateke. Eta bosgarrenak, azkenik, aurreko denekin dauka lotura, denen arteko zubia da: herritarren kontzientziazioa, motibazioa eta sentsibilizazioa. Herritarrak edozein gairen inguruan mugitzea gero eta zailagoa dela ikusita, azken hau izango litzateke garatzeko gaitzena. Bost puntuak lantzen dituzue batzordean? Lehenengo bigaz hasi gara, hedabideekin eta udaletako irizpideekin. Datorren urtera begira Lan mundua eta Euskalduntzea lantzen hasiko gara. Denagaz batera ezin ginen hasi, larregi izango zelako. Dena den, Lea-ArtiBai Euskararitik beti saiatu izan gara sentsibilizazioagaz zerikusia daukaten lanketatxo txikiak egiten. Oraingoan ere, Euskararen Egunari begira –euskararen aldeko eguna esango nuke nik, euskararen eguna egunero da-eta–, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin batera, herritarrak euren etxeetako balkoietan Euskaraz bizi nahi dut banderatxoa ipintzera animatzeko deialdia egin dugu, eta, horretarako, herritarrei euskararen ikur hori lortzeko erraztasunak ematen saiatu gara. Eta azkenengo puntua faltako litzateke. Bai, momentuz ez gara puntu horren inguruan lanketa sakonik egiten hasi. Asmoa aurrera begira horri indar gehiago ematea da. Izan ere, Lea-Artibai leku euskalduna izanda, jende askok ez dio

MADDI IBAIBARRIAGA ZUBIKARAI

euskararen gaiari merezi duen garrantzia ematen. «Hemen euskaraz bizi gara» pentsatzen dute, eta ez daukate horri buruzko buruko min gehiagorik. Euskara modu natural batean jaso dugunez, dena eginda dagoela pentsatzen dugu sarritan, baina ez bada ahalegin gehiago egiten edo eragiten, egoerak txarrera egingo du. Zaindu egin behar da hizkuntza hemen ere; azken batean, LeaArtibain euskara galtzen bada, Euskal Herriarentzako galera izugarria izango delako, eta, beharbada, hizkuntza bera ere galdu egingo delako. Ez gara eskualde honetan daukagunaz konturatzen, eta horregatik ez diogu behar besteko garrantzia ematen. Baina erabilera beherantz doa igarri barik, eta hizkuntzaren kalitatea ere bai. Batzordean zeintzuk dira zure funtzioak? Nire beharra batez ere koordinaziokoa da. Euskara Batzordea sortzea izan zen lehenengo, eta sortu zenetik, dinamizatzea, han adosten diren gauzak aurrera eroateko eta gauzak egiten joateko. Egunerokotasunean zinegotziekin batzartzen, alkateekin biltzen... ibiltzen naiz beharrean. Landutakoaren jarraipena egitea ere nire egitekoen artean sartzen da. Izan ere, azken batean, helbu-

ru batzuk ipin daitezke, baina horiek jarraipen bat ez badaukate, alferrik izango da egindako guztia. Ebaluatzea ere bada nire beharretako bat. Zein izan da Euskara Batzordearen aurtengo helburua? 2013. urtea hausnarketarako urte moduan hartzea erabaki genuen: denok elkartu, mahai baten inguruan jarri, eta hutsuneak bilatu. Ostean, horri zelan erantzun ahal zaion edo zer irtenbide eman ahal zitzaion pentsatu behar zen, eta zelan egingo zen erabaki. Hori izan da 2013ko helburua. Hala ere, urte amaierarako adostutako zenbait egitekorekin hasteko asmoa daukagu. Zein da Euskara Batzordearen dinamika? Ikusita zinegotziak batzarretik batzarrera zoratzen ibiltzen direla, hilero-hilero batu beharrean urtean bost bilera inguru egitea, eta batzen ginenean gaiak ahalik eta hobetoen lantzea erabaki genuen. Batzuetan, gai ezberdinak lantzeko, lantaldeetan ere batzen gara. Hurrengo urtera begira, zer egingo duzue? Lehentasun batzuk jarri ditugu beharrerako, eta horiei ekingo diegu hurrengo urtera begira beharrean jarraitzeko, arlo horiek lantzen.


X hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›

Bai Euskarari Ziurtagiria D

Ondarroako Kafe Antzokian hartu zuten Lea-Artibaiko 43 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria, ekainean. HITZA

Lan mundua ere euskalduntzeko konpromisoa hartuz: «Bai Euskarari» Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean euskaraz lan egiteko eta zerbitzua euskaraz emateko pausoak ematen ari dira Ziurtagiridunek euskararen alde hartutako konpromisoa eskertu nahi du elkarteak Oihana Cabello Elorriaga Euskararen Egunean bertan banatuko dituzte aurten Bai Euskarari ziurtagiriak Gernika-Lumon. Iazko kopurua mantenduz, 31 erakundek jasoko dute aurten ere Ziurtagiriaren Elkarteak ematen duen agiri hori. Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko kudeaketan laguntza ematen die Artez euskara zerbitzuak Gernika-Lumoko entitateei, eta lan horren ardura duen Eztiñe Astorkiak azaldutakoaren arabera, iazko berberek hartuko dute aurten ere errekonozimendu hori. Elkarte berririk ez da, beraz, zerrenda horretan; «baten batek interesa agertu du, baina oraindik prozesuan dago». Gernika-Lumoko sei elkartek, zortzi dendak, 15 enpresak, Seber Altube ikastolak eta Aita Villasante Udal Euskaltegiak jasoko dute, abenduaren 3an, euskararen alde egindako lanaren merezimendua aitortzen dien agiria.

31 horietatik lauk dute Zerbitzua eta lana euskaraz ziurtagiria, eta aurten Zerbitzua euskaraz jasoko du Bengozarra Eraikuntza Metalikoak enpresak, beste 15 erakunderekin batera. Lea-Artibain, bestalde, 43 dira ziurtagiria duten entitateak; iazko datuekin alderatuta, entitate bakarrean, baina behera egin du kopuru horrek. Ziurtagiriaren Elkarteko kide Arkaitz Illarramendik azaldu duenez, bi entitatek baja eman dute, baina Urrusolo Bitxiak-ek ziurtagiria eskuratu zuen ekainean, lehen aldiz. Dena den, Lea-Artibain, ziurtagiriaren mailarik gorenena duten entitateen kopurua handia da. Hain zuzen, 43tik 19k dute Zerbitzua eta lana euskaraz maila. Hamazortzi dira Zerbitzua euskaraz maila dutenak, eta sei Euskararen Bidean direnak. Eskualde horretan, baina, ekainean banatu zituzten ziurtagiriak, Ondarroako Kafe Antzokian.

Lan tresna baliogarria Azken urteei erreparatuz, balorazio ona egin du Astorkiak. «Esan genezake mantentzen ari garela, eta hori, gaur egun eskualdea jasaten ari den krisialdiarekin lotuta, emaitza ona da». Egoera ekonomikoa aipatu du, baita ere, Ziurtagiriaren Elkarteko Arkaitz Illarramendik Lea-Artibain eman den beherakadaren arrazoiak azaltzeko, «izan ere, baja gehienak arazo ekonomikoengatik eman dira». Kuantitatiboki beheranzko joera eman bada ere, kopuruak ez dira kezkagarriak, Illarramendiren esanetan. «Gainera, urtero Ziurtagiria berritzen duten entitate kopuruak eta, gutxika bada ere, gehitzen doazen entitate berriek adierazten digute egitasmoa bizirik dagoela eta baduela ibilbidea». Euskal Herri osoan, gaur egun, 1.400 Ziurtagiri dituztela zehaztu du, 200 pasatxo Bizkaian. «Bizkaian banatu ditugun Ziurtagiri guztien %21 dira Lea-Artibain banatu ditugunak». Ziurtagiriaren Elkartekoak konbentzituta daude eskaintzen duten lan tresna oso baliagarria dela, era errazean urrats biziak ematen joateko. «Edozein hizkuntza normalizatzeko ezinbestekoa eta estrategikoa da lan mundua euskalduntzea». Eta, langintza horretan, eragile guztiak urrats biziak ematera gonbi-

datu nahi ditu Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak. Astorkiaren ustez ere, aurrera egitea garrantzitsua da, «erakunde bakoitzaren erritmoa errespetatuta, baina geldirik egon barik». Eta egiten duten lana erakusten duen bereizgarri bat da Euskararen Egunean jasoko duten ziurtagiria. Dioenez, euskararen alde elkarte, eragile, talde edo enpresa horiek egiten duten lana ezagutzera emateko modu bat ere bada ziurtagiriak banatzearena. Helburuekin kontziente Entitateetara jotzen dutenean horiek jarrera oso ona erakusten dutela esan du Astorkiak. «Ziurtagiriaren urteko ebaluazioa egiterakoan ikusi dugu, hasieran ez bezala, orain gehienak kontziente direla zehaztutako helburuekin, eta mailaz igotzea erronka bat da eurentzat». Aholkulariak diren heinean, beraiek erronka edo helburu horiek lortzeko laguntza ematen dutela zehaztu du Artezeko langileak: «Gu bide hori errazten ahalegintzen gara». Gernika-Lumon, balorazio ona egin dute aurten, eta kopurua mantendu dela-eta emaitzarekin pozik daudela esan du Astorkiak. Dena den, normalizazioaren alde aurrera egitea eta ziurtagiridunen kopurua handitzea gustatuko litzaiekeela aitortu du.

G Ziurtagirien banaketa pNoiz. Abenduaren 3an. pNon. Elai-Alai aretoan (Gernika-Lumo). pOrdua. 20:15ean.

2012. urtean 31 entitatek hartu zuten Gernika-Lum


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza XI

‹ Euskararen Eguna

Bai Euskarari Ziurtagiria D Erakunde publikoek ere euskara laguntzeko gehiago egin dezakeela uste dute Ziurtagiria bultzatzen dutenek; lan mundua inbertsiorik barik ere euskaldundu daitekeela diote.

Euskararen alde, politika eraginkorrak O. Cabello Elorriaga

E G Ziurtagiridunak

73 pziurtagiria duten instituzioak Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean. 73 dira aurten Bai Euskarari Ziurtagiria dutenak hiru mailatan: Euskararen bidean, Lana euskaraz eta Zerbitzua eta lana euskaraz. Ondarroan (19), Lekeition (9), Markina-Xemeinen (8), Gizaburuaga (4), Etxebarria (1), Mutriku (1) eta Gernika-Lumo (31).

uskararen normalizazioan aurrera egiteko gaur egun administrazio publikoak behar beste egiten ez duela salatu du, behin eta berriro, euskalgintzak. Artez euskara aholkularitza zerbitzuko langile Eztiñe Astorkiak ere uste bera du: euskararen normalizazioa lortzeko eurek egiten duten lanari administrazioak gehiago lagun diezaiokeela. Hala, ekintza praktikoa eta eraginkorragoa eskatu du. «Administrazioak bere hornitzaile guztiei euskaraz edo euskaraz ere funtzionatzeko eskatuko balie edo hori lehenetsiko balu, sekulako bultzada emango lioke euskararen normalizazio prozesuari». Izan ere, Astorkiak zehaztu duenez, administrazioa bera bezero garrantzitsuenetako bat izaten da inguruko enpresentzat.

Iritzi berekoa da Ziurtagiriaren elkarteko Arkaitz Illarramendi ere. Astorkiak aipatu dituen neurriekin ados da, eta beste batzuk ere aipatu ditu; esaterako, udalak berak bere gain hartzea Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko kuotaren zati bat; edo egitasmoa bera diruz laguntzea.

Euskararen normalizazioan administrazioak gehiago lagun dezake Inbertsiorik barik lagun dezake, «politika eraginkorrak bultzatuz» Euskararen alde egiteko beste modu bat udaleko diru laguntzak jaso edo lehiaketa publikoak irabazi nahi dituzten hautagaien-

Administrazio publikoak euskara lehenetsi beharko lukeela uste dute euskararen normalizazioaren alde ari direnek. HITZA

gan Ziurtagiriarekin eta euskararekin konpromisoak hartzen dituztela baloratzea litzateke, Illarramendik esan duenez. Aukerak aukera, udalen babesa eta laguntza beharrezkoa da. «Erabaki politikoekin» Hala, lankidetzarako hainbat proposamen egiten dizkie Ziurtagiriaren elkarteak udalei. Lankidetza hori arrakastaz bideratzeko, Ziurtagiriaren Elkarteak komenigarritzat jotzen du segimendua egiteko bitariko lantaldea osatzea, informazioa trukatzeko, sortuko diren eskari eta

premiak bideratzeko, aurrera begirako urrats berriak aztertzeko eta abar. Beraz, batetik, instituzio eta erakunde publikoek diruz lagundu eta babestu dezakete euskararen sustapena lan munduan. Hala ere, diru inbertsiorik egin barik ere laguntza eman dezaketela azpimarratu du Illarramendik, «erabaki politikoen bidez». Izan ere, administrazioaren hizkuntza politikek ere lan mundua euskalduntzen lagun dezaketela diote normalizazioaren alde ari direnek, politikak diseinatuz eta betearaziz, hain zuzen ere.

mon Bai Euskarari Ziurtagiria; kopurua mantendu egin dute aurten, eta abenduaren 3an jasoko dute ziurtagiria, euskararen alde egindako lanagatik. BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIAREN ELKARTEA


XII hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›

Ibon Aginaga Imaz q Lea ArtiBai Euskarari Euskara Batzordea sortu dute Lea-Artibain, euskararen aldeko beharrean indarrak elkartuta lan egiteko; otsailean sortu zuten, eta helburuak lortzeko bidean beharrean ari dira taldekideak.

«Indarrak batzeko eta gune hau indartzeko sortu da Euskara Batzordea» Maddi Ibaibarriaga Zubikarai Bere egunerokoan Lea-ArtiBai Euskararin ari da beharrean Ibon Aginaga Imaz (Markina-Xemein, 1985). Urte hasieran sortu zuten Eskualdeko Euskara Batzordea, eta ordutik, helburuak lortzeko beharrean ari dira lanean. Lea-Artibai eskualdeko Euskara Batzordea sortu duzue aurten. Eskualdean euskararen alde eta euskaraz bizitzeko nahiaren alde –oso gauza ezberdinak diraeta– jendea beharrean ari zela ikusten genuen, baina bakoitza bere kontura zebilela. Herri batean gauza bat egiten egon zitezkeen, eta alboko herrian, ordu berean, antzerako gauza bat egiten. Euskararen alde eta euskararengatik ari ziren, baina bakoitza bere aldetik. Itzelezko potentziala ikusten genuen, baina ez zegoen koordinaziorik. Beraz, zerbait sendoa eta indartsua egin nahi bazen, denak batzea beharrezkoa zela uste genuen. Izan ere, Lea-Artibain euskara bere habian dago; arnasgunea da Lea-Artibai, euskararen arnasgunea. Euskal Herrian erreferentzia edo eredu izan daiteke euskara arloan. Eta hori mantentzeko eta gorputz sendoa emateko zerbait indartsua behar genuen, gero apurka-apurka kanpora zabaltzen joateko. Ideia horietatik sortu zen Lea-Artibaiko Euskara Batzordea: indarrak batzeko eta euskararen erreferentzia gunea indartzeko. Eta zeintzuk osatzen duzue gaur egun?

Euskara Batzordean AEK, Uema, HITZA, Lea-ArtiBai Euskarari, udaletako euskara teknikariak eta zinegotziak daude. Politikariak egotea garrantzitsua zela uste genuen, eurei ere badagokielako beharraren zati bat egitea. Oraingoz, udalei dagokienez, hamabi herritatik hamarrek parte

‘‘

Euskara arloan eredu edo erreferente izan daiteke Lea-Artibai; euskararen arnasgunea da» «Jende askok ez dio euskararen gaiari merezi duen garrantzia ematen» «Ez gara konturatzen eskualde honetan daukagunaz; Lea-Artibai euskararen habia da» hartzen dute taldean, eta helburua beste biek ere parte hartzea da. Batzordea lantalde teknikoa da; gaian arituak eta adituak direnen taldea. Nondik abiatu zineten? Bakoitzak bere herrian ikusten zituen hutsuneak taldera ekarri zituen, eta, hausnarketa egin ostean, alor batzuk landu behar zirela ondorioztatu genuen. Zeintzuk dira alor horiek? Bost ataletan banatzen ditugu. Lehenengoa Lan mundua izango

litzateke. Hor sartuko lirateke enpresak, merkataritza eta ostalaritza. Bigarrena, Euskalduntzea litzateke; etorri barriek euskara ikastea, baina baita berton urte askoan bizi arren euskara ez dakitenek ikastea ere. Hirugarren puntua Hedabideak izango lirateke. Gure kasuan, eskualde mailan, HITZA egunkaria daukagu. Tresna edo baliabide ahaltsua da eskualderako, eta horri ere indarra eman behar zaiola uste dugu. Laugarrena Udalak izango lirateke. Atal horren helburua udaletan hizkuntza irizpide bateratuak egotea eta jarrera dekalogo edo protokolo bat sortzea izango litzateke. Eta bosgarrenak, azkenik, aurreko denekin dauka lotura, denen arteko zubia da: herritarren kontzientziazioa, motibazioa eta sentsibilizazioa. Herritarrak edozein gairen inguruan mugitzea gero eta zailagoa dela ikusita, azken hau izango litzateke garatzeko gaitzena. Bost puntuak lantzen dituzue batzordean? Lehenengo bigaz hasi gara, hedabideekin eta udaletako irizpideekin. Datorren urtera begira Lan mundua eta Euskalduntzea lantzen hasiko gara. Denagaz batera ezin ginen hasi, larregi izango zelako. Dena den, Lea-ArtiBai Euskararitik beti saiatu izan gara sentsibilizazioagaz zerikusia daukaten lanketatxo txikiak egiten. Oraingoan ere, Euskararen Egunari begira –euskararen aldeko eguna esango nuke nik, euskararen eguna egunero da-eta–, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin batera, herritarrak euren etxeetako balkoietan Euskaraz bizi nahi dut banderatxoa ipintzera animatzeko deialdia egin dugu, eta, horretarako, herritarrei euskararen ikur hori lortzeko erraztasunak ematen saiatu gara. Eta azkenengo puntua faltako litzateke. Bai, momentuz ez gara puntu horren inguruan lanketa sakonik egiten hasi. Asmoa aurrera begira horri indar gehiago ematea da. Izan ere, Lea-Artibai leku euskalduna izanda, jende askok ez dio

MADDI IBAIBARRIAGA ZUBIKARAI

euskararen gaiari merezi duen garrantzia ematen. «Hemen euskaraz bizi gara» pentsatzen dute, eta ez daukate horri buruzko buruko min gehiagorik. Euskara modu natural batean jaso dugunez, dena eginda dagoela pentsatzen dugu sarritan, baina ez bada ahalegin gehiago egiten edo eragiten, egoerak txarrera egingo du. Zaindu egin behar da hizkuntza hemen ere; azken batean, LeaArtibain euskara galtzen bada, Euskal Herriarentzako galera izugarria izango delako, eta, beharbada, hizkuntza bera ere galdu egingo delako. Ez gara eskualde honetan daukagunaz konturatzen, eta horregatik ez diogu behar besteko garrantzia ematen. Baina erabilera beherantz doa igarri barik, eta hizkuntzaren kalitatea ere bai. Batzordean zeintzuk dira zure funtzioak? Nire beharra batez ere koordinaziokoa da. Euskara Batzordea sortzea izan zen lehenengo, eta sortu zenetik, dinamizatzea, han adosten diren gauzak aurrera eroateko eta gauzak egiten joateko. Egunerokotasunean zinegotziekin batzartzen, alkateekin biltzen... ibiltzen naiz beharrean. Landutakoaren jarraipena egitea ere nire egitekoen artean sartzen da. Izan ere, azken batean, helbu-

ru batzuk ipin daitezke, baina horiek jarraipen bat ez badaukate, alferrik izango da egindako guztia. Ebaluatzea ere bada nire beharretako bat. Zein izan da Euskara Batzordearen aurtengo helburua? 2013. urtea hausnarketarako urte moduan hartzea erabaki genuen: denok elkartu, mahai baten inguruan jarri, eta hutsuneak bilatu. Ostean, horri zelan erantzun ahal zaion edo zer irtenbide eman ahal zitzaion pentsatu behar zen, eta zelan egingo zen erabaki. Hori izan da 2013ko helburua. Hala ere, urte amaierarako adostutako zenbait egitekorekin hasteko asmoa daukagu. Zein da Euskara Batzordearen dinamika? Ikusita zinegotziak batzarretik batzarrera zoratzen ibiltzen direla, hilero-hilero batu beharrean urtean bost bilera inguru egitea, eta batzen ginenean gaiak ahalik eta hobetoen lantzea erabaki genuen. Batzuetan, gai ezberdinak lantzeko, lantaldeetan ere batzen gara. Hurrengo urtera begira, zer egingo duzue? Lehentasun batzuk jarri ditugu beharrerako, eta horiei ekingo diegu hurrengo urtera begira beharrean jarraitzeko, arlo horiek lantzen.


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza

XIII

‹ Euskararen Eguna

Txomin Agirre, euskal literatura klasikoaren ezinbesteko idazlea ‘Kresala’ zatika argitaratu zuten lehen aldiz, ‘Euskalerria’ aldizkarian, 1901 eta 1904 artean L. I. Etxaburu

Baporeak, Ondarroako Kofradiatik hurre-hurre, 1935. urtean. ONDARROAKO HISTORIA ZALEAK

Erroa argitaletxeak Txomin Agirre idazle ondarrutarraren ‘Kresala’ euskal literaturako klasikoa moldatu du Zenbat Gara elkartearen babesagaz: liburua laster egongo da eskuragai.

‘Kresala’, euskara errazean Larraitz Ibaiarriaga Etxaburu

dute, eta plazaratu: arrantzari lotutako bizimodua. Egitasmoa, edonola ere, «ausarta» izan da: izan ere, azpimarratu dutenez, euskal klasiko bat moldatzen aitzindariak izan dira. «Gauza askotan hutsegiteak egongo badira ere, errespetu osoz egindako liburua da. Jakin badakigu Txomin Agirrek egindakoaren aldean huskeria bat dela. Hala ere, liburuaren mamia hor dago», nabarmendu dute, eurena batez ere dibulgazio lana dela esanaz.

T

xomin Agirreren Kresala eleberriak bizibizi jarraitzen du. Han eta hemen liburuari buruzko aipamenak entzuten dira, eta orain, Zenbat Gara elkartearen babesagaz, euskal literaturako klasiko horren moldaketa egin du Bilboko Erroa argitaletxeak. Egun gutxi batzuk barru kalean egongo da liburua. Betiko Kresala irakurri ezin izango zukeen jendearengana heltzeko asmoa izan du argitaletxeak lan horretan, eta betiere, «borondaterik onenagaz» dago eginda. «Txomin Agirrek egindako lanari mirespena zor diogu, dudarik gabe», esan dute egileek. Klasikoaren moldaketagaz, nolanahi ere, euskal hiztun guztiek liburua esku artean eduki eta irakurtzeko aukera izateari eman diote garrantzia, maitasun istorio polit eta arina erakusteaz gain, XX. mende hasierako kostaldeko bizimodua ondo baino hobeto islatzen duela iritzita: jendearen harremanen –Tramana eta Brixen elkarrizketak lekuko– eta arrantza eta horri lotutako lanbideen erakusleiho aparta da, izan ere, ondarrutarraren lana. Belaunaldien arteko lotura Iragana eta aurreko belaunaldiak erraz ahazten dira, baina, sarritan, orduan eta gehiago gaur egun, kostaldeko bizimodua ikaragarri aldatzen ari den honetan; arrantza, esate baterako, indarra galduz doa. Eta horrek arrantza sektorea ez ezagutzea dakar. Liburuan horixe bera jaso nahi izan

‘‘ Moldatutako ‘Kresala’-ren azala. ONDARROAKO HISTORIA ZALEAK

Bloemeko lantegiko beharginak, 1932. urtean. ONDARROAKO HISTORIA ZALEAK

Borondate onenagaz egin dugu lan hau: Txomin Agirreren lanari mirespena zor diogu» IBAN ARANTZAMENDI

Eskualdeagaz guztiz lotuta dauden profesionalek hartu dute parte egitasmoan, eta aurreko lanetan egin legez, gai literarioak eta gai sozialak uztartu ditu Erroak. Lehen horren ardura Lekeitiogaz estu-estu lotuta dagoen Xabier Monasteriok izan du. Berak eraman du liburuaren pisua. Gai sozialez, ostera, Iban Arantzamendi ondarrutarra arduratu da: «Kapitulu bakoitzaren amaieran testu eta argazki bana sartu ditugu», azaldu du. Willy Praderak egin ditu –aita markinarra du–. Egitasmoa gauzatzeko bidelagunak eduki dituzte: dokumentazio lanean «ezinbestekoa» izan dute Ondarroako Historioa Zaleen laguntza, bereziki Patxi Etxabururena. Eta Zenbat Gara elkartearen babes osoa eduki dute.

1864an Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen Txomin Agirre. Txikitatik abadetzarako gogoa sortu bazitzaion ere, familia behartsua izanik, gaitza zuen ikasketak egitera joan ahal izatea, harik eta Bilboko Mariano Ibarguengoitia artziprestea ezagutu eta haren laguntzaile modura hartu zuen arte. Gasteizko seminarioan ikasi eta Karrantzan epe laburrean aritu ostean, Zumaiako Karmeldarren kapilau izendatu zuten. Kargu altuagoa izateko aukerak eduki zituen Agirrek, baina Zumaian gelditzea erabaki zuen. Geroztik, gutxitan irten zen, eta bertan sortu zituen bere lanik ezagunenak. Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen; garaiko euskararen inguruko hainbat tirabirek, hala nola bizkaierazale eta gipuzkerazaleen artekoak, hizkuntzari kalte besterik egiten ez zioten ustekoa zen, eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen, Kresala bizkaieraz (1901-1904, Euskalerria aldizkaria) eta Garoa gipuzkeraz idatzi zituelarik. 1918. urtean Eusko Ikaskuntzak Oñatiko lehen batzar hartan Euskaltzaindiaren sorrera erabaki zenean batzarkide zela, euskararen saileko taldearen zuzendaritzaz arduratu zen. Hasierako euskaltzainak lau ziren: Resurreccion Maria Azkue (euskaltzainburu), Luis Eleizalde, Arturo Kanpion eta Julio Urkixo. Hurrengo urtean, taldea zabaldu eta aukeratutako zortziren artean agertzen da Txomin Agirreren izena, baina, osasun ahula zela medio, ibilbide laburra egin zuen akademian. 1920ko urtarrilaren 14an hil zen.

Txomin Agirre. HITZA


XIV hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›


2013ko azaroaren 28a, eguena hitza

XV

‹ Euskararen Eguna

Egitaraua D G Herriz herri AJANGIZ pAzaroaren 29an. 19:00etan, Mendieta auzoko kultur etxean, Juan Karlos Alonso psikologoaren hitzaldia: Ipuinak eta emozio hezkuntza. Guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago berbaldia, eta hezkuntza afektiboan eta emozionalean irakurketak eta ipuinek duten eraginaren berri emango dute. Haurraren emozio hezkuntzarako ipuin egokiak aurkeztuko dituzte. Sarrera, doan. pAbenduaren 7an. 17:30ean, Mendieta auzoko kultur etxean, Txokolatezko ipuinak, Belen Azkarateren eskutik. Sarrera, doan.

AULESTI pUdalak Kontseiluaren adierazpena onartu zuen osoko bilkuran, eta herritarrei Euskararen Egunean euren etxeetan banderatxoak ipintzeko gonbitea egin die. Banderatxok 3 eurotan daude salgai, udaletxean. pAbenduaren 3an. Inguma taldeagaz, ipuin kontaketa saioa egingo dute liburutegian. Izaskun Mujika eta Lur Korta ariko dira ipuin kontari, 17:00etan.

BERMEO pAzaroaren 30ean. 11:00etatik 13:00etara, Berba eta Kafea, Kafe Antzokian: Euskaraz? Edonon eta edonogaz eta EkoLinguAjokoagaz olgetan dinamizazio jokoa. pAbenduaren 1ean. 12:00etan, 2012ko ume jaioberrien liburua aurkezteko jaialdia, Kafe Antzokian. pAbenduaren 3an. Hainbat jarduera egingo dituzte ikastetxeetan.

BERRIATUA pAzaroaren 29an. Gazte Asanbladak antolatuta, Satorzulo gaztetxean, Barixeko aldarrikatzaili: - 16:30ean, umeen jolasak. - Iluntzean, bideo emanaldia (El orden de las cosas, Zauriak eta Hezkuntza hizkuntzaren etxea). - 22:30ean, poesia emanaldia (Mikel Etxaburu eta Keu Agirretxea).

BUSTURIA pAbenduaren 1ean. - 12:30ean, ekitaldiaren hasiera. - 13:00etan, euskararen aldeko konpromisoaren irakurketa, eta euskararen erabilera sustatu izana aintzatetsiko diote guraso elkarteari. - Ostean, sinadura bilketa.

- 14:00etan, salda beroa eta erromeria. - 17:00etatik aurrera, Otsozulo gazte asanbladak antolatuta, tailerrak, jolasak, musika... Aingerubiden.

kues tabernan. Izena eman gura duenak herriko tabernetara jo beharko du, abenduaren 2a baino arinago. Prezioa: 25 euro (bazkariaren egunean ordaindu beharko da).

EA

GAUTEGIZ ARTEAGA

pAbenduaren 3an. Euskara egun, euskaraz lagun. Haizeder eskolako umeek margotutako leloa udaletxeko balkoitik zintzilikatuko dute, eta gurasoei euskarazko produktuen katalogoa banatuko diete. pAbenduaren 6an. 17:30ean, Ixabel Millet ipuin kontalaria, Eskolondoko liburutegian. pAbenduaren 7an. Herriko gaztetxoen eskupilota txapelketa. pAbenduaren 8an. - 12:00etan, meza nagusia, Talako ermitan. - 12:30ean, hamaiketakoa, Beletxe elkartearen eskutik. - 13:00etan, auzo arteko txapelketa: Ea, Bedarona eta Natxitua.

pAbenduaren 1ean. Antoliñape kultur elkarteak antolatuta, 13:30ean, plazatik hasita, kanta poteoa egingo dute. Liburuxka berdea eramateko deia egin dute.

ELANTXOBE pAbenduaren 6ra arte. Gabonetako Postal eta Testuen Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dauka udalak. Elantxobeko 14 urtera arteko ume eta gazteei zuzenduta dago. Lan guztiak udalaren webgunean (www.elantxobe.eu) jarriko dituzte ikusgai, eta, ondoren, irabazleen lanekin aurtengo Gabonetako postala egingo dute. Herriko Be bai Euskara Elkarteko kideak izango dira epaileak, eta, lanaren originaltasunaz gain, euskarazko testuaren jatortasuna baloratuko dute. pAbenduaren 6an. Gabonetako Postal eta Testuen Lehiaketako ekitaldia, Gorgonio Renteria Kultur Etxean. Marrazkiak eta testuak han ere aurkeztu ahalko dira. Merienda txiki bat eta parte hartzaile guztientzako sariak izango dira, eta baita ipuin kontalaria eta umeentzako jolasak ere. pAbenduaren 7an. Gabonetako Postal eta Testuen Lehiaketako saridunen izenak jakinaraziko dituzte. pAbenduaren 7an. Betiko kantak denon artean gogoratzeko, kanta bazkaria, 15:00etan, Ma-

GERNIKA-LUMO pAbenduaren 3an. 11 orduko irakurraldia: Edorta Jimenezen Baleen berbaroa. Elai-Alai aretoko gela txikian, 09:00etatik 20:00etara. Irakurraldian parte hartzeko 647-814 965 telefono zenbakira (Pili) edo 94-627 02 05ra (Euskara Zerbitzua) deitu behar da. Antolatzailea: Berbalagun. pAbenduaren 3an. Bai Euskarari ziurtagiriaren banaketa ekitaldia, 20:15ean, Elai-Alai aretoan. Bideo emanaldia lehenengo eta, ostean, ziurtagirien banaketa. Antolatzailea: Ziurtagiriaren Elkartea. pAbenduaren 4an. Ibilaldia 2014-Euskararen Bihozfera ekitaldia, 19:00etan, Elai-Alai aretoan. - Gernikako euskerearen bilakaera historikoa (Ariane Ensunza) eta Busturialdeko euskerearen ezaugarriak (Adolfo Arejita) hitzaldiak. - Euskeraren Bihozfera proiektua, irakaskuntzarako tresna. - Mahai-ingurua: Bizkaiera lnabesa egunerokotasunean. parte hartzaileak: Irati Jimenez, Ager Sardui, The Uski’s taldeko kide bat eta bertsolari bat. - Ibilaldia 2014ko abesti lehiaketako irabazlea nor izan den jakinaraziko dute. pAbenduaren 2tik 12ra arte. Berbalagun 10 urte erakusketa, Berbalagunen hamar urteko ibilbidearen isla. Elai-Alai aretoko gela txikian, 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik 20:30era. Antolatzailea: Berbalagun.

IBARRANGELU pAbenduaren 1ean. - 11:00etan, meza nagusia.

- 12:00etan, meza ostean, Xabier Leteren kantutegiagaz ospatuko dute herritarrek Euskararen Eguna. - Ondoren, jaioberrien oparia eta euskal dantzak, Ibarrangeluko Lorea dantza taldearen eskutik.

Euskal Herrian zehar bizikletaz egindako bidaia). pAzaroaren 3an. 19:00etan, Uhagon kulturgunean, Juan Martin Elexpururen hitzaldia: Euskara noiztik? Sardiniako eta Liguriako hizkuntza zaharrak senideak ote?

ISPASTER

MUNDAKA

pAbenduaren 3an. Aurtengo Gabonetako eta urte berriko postalak Euskararen Nazioarteko Eguneko jardueran parte hartzen dutenen pertsonena izatea helburu, postalak egiteko tailerra egingo dute egun horretan, 16:00etatik 20:00etara, Iñigo Egiluz aretoan. Oharra: Orri zuriak, arkatzak eta margoak udalak berak emango ditu, baina bestelako materialen bat erabili nahi izanez gero, nork berea eraman beharko du. Baldintzak: postaleko testua euskaraz idatzita egon beharko da, postala bertan egin beharko da, eta bukatzen ez duenak hurrengo egunean bukatu ahalko du.

pAbenduan. Sukarrietan Gabonetan izango diren ekitaldietara joateko deialdia egin du udalak. pAbenduaren 3an. Eskolak antolatuta: - 10:00etan, zotz egiteko, soka saltoan aritzeko kantak eta esaera zaharrak berreskuratuko dituzte. Lehenengo zikloko ikasleek zotz egiteko kantak abestuko dituzte, bigarren zikolokoek soka saltoan ibiltzeko kantak eta hirugarren zikloko ikasleek esaera zaharrak ekarriko dituzte gogora. - 11:00etan, Tiburtzin, eskolako maskota helduko da. Eskolak antolatutako jarduera horiek Mundakako plazan egingo ditzute , baina euria bada, eskolan bertan. pAbenduaren 4an. 14:45ean, antzerkia: Pepitaren liburu magikoa. Ane Monna, oskola eta karramarroi antzerki taldea. Kiroldegian. - Aurten bi lelo erabiliko ditu Mundakako eskolak: Mihian kilikili, Mundakan euskaraz ibili eta Euskaraz bizi nahi dut.

KORTEZUBI pAbenduaren 30ean. Gure arbasoen herria kultur elkarteak antolatuta: - 12:00etan, triki-poteoa. - 15:00etan, bertso bazkaria, txokoan. Udaleko euskara zerbitzuak antolatuta, 17:30ean, ipuin kontalari bat egongo da ludotekan: Amona Joxeparen istorioak. Ostean, postal lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

LEKEITIO pLekeitioko udalak euskara eguneko ikurra jarriko du balkoian, eta euren etxeetan gauza bera egitera animatu ditu herritarrak.

MARKINA-XEMEIN pAzaroaren 29an. Jolasak, tailerrak, horma-irudi koloretsua, Euskaraz bizi nahi dut bideoa, txokolatea eta gaztaina erreak... 17:00etatik aurrera, Plazabarripean. pAzaroaren 1ean. 19:00etan, Uhagon kulturgunean, proiekzioa: Euskal Herriko altxorretan barrena (Arkaitz Astiazaran,

NABARNIZ pAbenduaren 1ean. 17:30ean, Ludotekan, Iker Diaz ipuin kontalaria: Goazen itsasora!. Ostean, gaztaina erreak eskainiko dituzte plazan eta herriko tabernetan.

ONDARROA pAbenduaren 10era arte. Ondarroako ederrena aukeratu nahian, esaerak jasoko dituzte tabernetan eta janari dendetan. Parte hartzaileen artean bi lagunentzako afari bat zozkatuko dute.

SUKARRIETA pAbenduan. Udalak jakinarazi duenez, Gabonen ingururako antolatuko dute zer edo zer.


XVI hitza 2013ko azaroaren 28a, eguena

Euskararen Eguna ›

Laranga auzoa • MUTRIKU • 943 942 222 • 629 105 733 info@pikua.es


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.