aurkibidea
eztabaidagune feminista
2. orr. Gune honen helburua herritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatzea da, aditu batek gidatuta, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat irekiz. Ez da beharrezkoa izango aurretiaz izena ematea.
emakumeentzako jabekuntza eskola 5. orr. Emakumeek bizi duten desberdintasun egoera azaleratu eta beraien parte hartze sozial eta politikoa sustatzea du helburu; horretarako, formaziorako, hausnarketarako eta elkargunerako espazioak sortuz. erakusketak
9. orr. Etxelila sortzaile feministentzako plaza izatea ere bada helburua, eta horregatik, inguruko zein Euskal Herri osoko sortzaile txiki-handien lanak ikusgai izango ditugu.
10. orr. Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak izaera parte hartzailean duen heinean, jabekuntzarako gai batetik abiatuta talde parte hartzaileak eta iraunkorrak sortuz joan dira. Talde irekiak dira eta parte hartzeko interesa baduzu, Etxelilan eskatu informazioa.
parte hartze gun e irekiak
emakumeentzako jabekuntza eskola
Ikastaroetan parte hartzeko BEHARREZKOA DA aurretiaz izena ematea.
iMATRIKULAZIOA • informazioa
• Ikastaro bakoitzaren prezioa: 5-10 euro . Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.
• Plaza-kopurua: Ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa. Talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun.
• Izena emateko: Matrikula-fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal DiruBilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko Matrikulapisuan).ezda onartuko matrikulafitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta behin matrikula eginda, baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.
Emakumeentzako Jabekuntza eskolako ikastaroak
ETXELIL An egingo dira. Bertara joan matrikula egiteko eta informazio gehiago jasotzeko.
Ikastaroetan zaintza-zerbitzua eskainiko da, baina ezinbestekoa da zerbitzua beharko dela jakinaraztea matrikula-fitxan edo beranduenez ikastaroa baino astebete aurretik.
LITERATURAKARRENNATIBOAMERI-EMAKUMETAILERRA:LITERATURA
Irakaslea: AldazabalAinhoa Gallastegi, Euskal filologian lizentziatua (EHU), literatur kritika feministan formatua eta Skolastikako kidea.
Iraupena: 2 orduko 12 saio.
Egutegia: Urriak 14 eta 21, azaroak 11 eta 18, abenduak 16, urtarrilak 13 eta 27, otsailak 10 eta 24, martxoak 17 eta 31, apirilak 21. (barikuak)
Ordutegia: 17:00-19:00
Matrikula: 10 euro
TREBATUZDIGITALETANPLATAFORMARAKOKOMUNIKAZIO-
Irakaslea: Leire Abaigar Elorza, kazetaria, marketing digitalean trebatua eta Errotik Iraupena:FeministakoKooperatibakidea.
2 orduko 2 saio.
Egutegia: Urriak 20 eta 27. (eguenak)
Ordutegia: 17:00-19:00
Matrikula: 5 euro
LANTZENPELBIKOAZORU
Irakaslea: Nagore Basterra Berridi, Iraupena:etafisioterapeutaosteopata.
Ordu beteko 10 saio.
Egutegia: Urtarrilak 10, 17, 24, 31, otsailak 7, 14, 21, 28, martxoak 14 eta 21. (martitzenak)
Ordutegia: 17:30-18:30
Matrikula: 10 euro
Emakume natiboamerikarren ahozko literaturatik abiatuko gara eta herriok bizi izan duten historian murgilduko. Natiboamerikarren kontrako sarraski historikoak utzitako arrastoa eta eragindako bizimodua aztertuko dugu literaturaren bitartez. Eta pasarte historiko honek Ipar-Amerikako historian nola eragin duen ikusiko dugu.
Covid-19aren pandemiak aurrez aurrekoak ez diren komunikatzeko modu berriei atea zabaldu die, modu birtualean komunikatu behar izatea ekarri du, familiarekin, lagunekin, lanean… Ikastaro honetan komunikatzeko plataforma birtual erabilienak aztertuko dira. Eta bide batez, sare sozial orokor zabalduenak ere nola erabiltzen diren irakatsiko da. Betiere komunikazioa eta harremantzeko moduak ikuspegi feminista batetik abiatuko dira.
Ikastaro honetan, gure gorputzei egokitutako jakintza geureganatuko dugu, nola zaindu eta nola landu ariketa hipopresiboen bitartez. Ariketa horien bidez, emakumeek urteen eraginez edo ama izateren ondorioz izan ditzaketen arazoak tratatu, gutxitu eta eragozteko balio dute hipopresiboek.
ERDIGUNERADUINAKBIZITZA
Irakaslea: Miren Aranguren, Emagin Elkarteko kidea.
Iraupena: 3 orduko saioa.
Egutegia: Urtarrilak (eguaztena)25.
Ordutegia: 17:30-20:30
Matrikula: 5 euro
Martxoaren 8ko Greba Feministen karietara eta osasun krisi betean gauden honetan, indarra hartu du “Bizitzak Erdigunean” aldarriak. Zer esan nahi dugu, bada? Ekonomia feministaren pentsamendu eta praktiketan oinarritutako saioa prestatu dugu, tokian tokiko errealitate eta parte hartzaileei egokituta, zaintza lanen eta zaintzaileen historiaz zein orainaz jarduteko: zer da zaintza? Zergatik da, oraindik orain, zaintzea ikusezina? Zer aldatu da iragan mendetik hona eta zerk dirau? Zer nolako lan- eta bizi- baldintzak dituzte, Euskal Herriko, zaintzaileek?
FEMINISTACOACHING
Irakaslea: RedondoNerea Otamendi, formakuntza erraztailea.
Iraupena: 2 ordu 4 saio.
Egutegia: Otsailak 2, 9, 16 eta 23. (eguenak)
Ordutegia: 17:00-19:00
Coaching aldaketa prozesuetan laguntzeko metodologia da. Ikastaro honetan emakumeon funtzionatzeko eraren inguruan hausnartuko dugu, gure indarguneak identifikatu eta ahulguneak nola gure alde jarri landuko dugu. Arazoetan zentratu aukeraketarantzdibidualrrizkonponbideetanbeharrean,arretaja-bakoitzarenhelburuin-etakolektibo-urratsakematekozabaldukoditugu.Zertarakobilatukanpoan,barruandaukazuna?
EGIN
FEMINISTATIKIKUSPEGITAILERRAUMOREBARRE!
Irakasleak: Beatriz Egizabal eta Paki Caballero, klownak eta feministak.
Iraupena: 4 orduko 2 saio.
Matrikula: 10 euro emakumeentzako jabekuntza eskola •2022-2023
Egutegia: Otsailak 4 eta 11. (zapatuak) Ordutegia: 10:00-14:00
Matrikula: 10 euro
Emakume hori barrez ari da beti... ez da arduratsua izango. Emakume horrek ez du inoiz barre egiten... amargatuta egongo da. Emakume horrek gauza guztiekin egiten du barre... tuntun samarra izango da. Emakume horrek ez du ezergatik ere barre egiten... handiustea izango da. Emakume horrek graziosoa dela uste du... baina emakumeak ez dira umoregile onak. Gustuko dut emakume horren umorea... ez du emakumea ematen. Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak... ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta mantendukoanonimotasunadugu.
NESKENTZAT*10-12BIZI.HILEKOAREKINURTEKO
Irakaslea: Saioa Hernandez, sexologoa eta psikologoa.
Iraupena: 3 orduko saioa.
Egutegia: Martxoak 24. (barikua)
IKASTAROABOXEO
Irakaslea: Ixa Rodriguez, Iraupena:boxeolaria.
Ordu eta erdiko 4 saio.
Egutegia: Maiatzak 5, 12, 19 eta 26. (barikuak)
Ordutegia: 18:00-19:30.
Matrikula: 5 euro
Ordutegia: 17:00-20:00. Matrikula: 5 euro emakumeentzako jabekuntza eskola •2022-2023
Genitalen ezaugarri eta garapena jolasen bitartez landuko da. Aldi berean, gorputzaren (eta neska* bakoitzaren) ezaugarriak, beharrak eta gustuak konpartituko ditugu eta aurreiritzien inguruan hausnartu.
IKASTAROATXALAPARTA
Irakaslea: UnamunoMaitane Marcos, txalapartaria eta filosofiako irakaslea.
Iraupena: Ordu eta erdiko 3 saio.
Egutegia: Ekainak 6, 13 eta 20. (martitzenak)
Ordutegia: 18:00-19:30. Matrikula: 5 euro
Ttakun oinarrizko erritmotik abiatuta, oholean emandako golpe bakoitza biziko dugu, hurrengo ttakuna egiteko prestatuz. Txalaparta bitarteko, plazandre izateko helburua izango du ikastaroak, musika ahalduntzeko bide izanez.
p a rt e h a rtze g un e i re ki a k
literaturaz eztabaidatzeko gunea
Hilean behin (azken barikuetan) eta eskolako ikasleek bultzatuta, literatura, irakurketa eta eztabaida kritikoa lantzeko saioak burutuko dira ikuspegi feministatik.
aringaingan
Dinamizazioa: Arantza Burgoa (Irakasle eta kirolzalea)
Gero eta gehiago gara norbere gorputzaren eta mugimenduen kontzientzia hartuta jarduera fisikoaz gozatzen dugun emakumeok. Kalean beldur eta lotsa guztiak gainditu eta gustura jarduteko helburuarekin jarduten gara topagunean, partaideen arteko harremanak sustatuz eta elkarrekin espazio publikora irtetera bultzatuz. Heziketa Fisikoan lizentziatua den emakume baten dinamizazioaren bidez, norberaren gaitasunen araberako entrenamendu pautak eskaintzen dira, erritmo desberdinetan aurrera egiteko (mailaren araberako taldeak osatuko dira). Urtero bezala, helburua izango da elkarrekin Lilatoin edota bestelako lasterketetan parte hartzea. Gainera aurten erronka berri bati ekingo diogu: Emakumeen Triatloin edota Ondarruko herrikoia. Animatzen?
Aurkezpena: Urriak 6, eguena, 19:00etan.
andrabanda feminista
Emakumeentzako perkusio eta ahots "banda". Bandak filosofia feminista izango du oinarri, eta emakumeon jabekuntza pertsonala eta kolektiboa sustatuko du; horrela, esparru publikoan emakumeen presentzia eta protagonismoa bultzatuz eta aldarrikapen feminista zabalduz.
Dinamizazioa: Ondarroako Hezkidetza Egitasmoko hezitzaileak.
Gure zalantzak eta kezkak partekatzeko espazio falta sumatzen dugu. Zenbait problematikari buruz gehiago jakin nahi genuke. Geure burua, pertsonalki eta kolektiboki, maitatzeko espazioak ireki nahi ditugu. Feminismoan eta feminismoaz hazteko gogoz gaude. Gazte eta neska gara, egoera batzuez nazkatuta gaude eta horien aurrean zerbait egiteko gogoa sentitzen dugu, baina ezin jakin zelan aurrera eraman. Honen aurrean, txoko ireki bat sortzeko asmoz gaude: feminismoa ezagutzeko, parte hartzeko eta geure ekintza propioak eraikitzeko. Bazatoz zu ere?
Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan. neska gazteen txokoa