rebisti_Maquetaciรณn 1 11/07/14 12:51 Pรกgina 1
1.zk โ ข 2014ko uztaila
ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA
EugAZ emakume saharauiak
jabekuntza harresiaren bi aldeetan
editoriala ALDIZKARI BERRI BAT DATOR
iritzi artikulua GUK ERAIKITAKOA, GUK ALDA DEZAKEGU elkarrizketa CORAL HERRERA, BLOGERA FEMINISTA erreportaia EMAKUME SAHARAUIAK kale-inkesta HERRIKO KALE-IZENDEGIA etxelila ZER EGIN DUGU ORAIN ARTE? agenda UZTAILA-URRIA
EdiToriALA
A
EugAZ
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 2
ldizkari berri bat dator: gEugAZ. gEu gAZ Etxelilan parte hartzen dugunon aldarria da, geu gara eta gure bizipen, kezka eta ikastetik berba egingo dugu, hemen egin eta pentsaten dena zabalduz. gEuAZ denok dugulako berdintasun bidean zer egin eta emana, gurekin, zuk ere zeure lekua duzulako hemen eta zeure sentitzea nahi dugulako.
Gazte, heldu ero nagusi; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak.
Herritarron parte hartzetik sortzen dena herritarrongana berriro heltzeko bide bat da aldizkaria kaleratzearena. Hemen parte hartzen duzuenon (era askotara) eta eraikitzen duzuen guzti hori erakutsi eta zabaltzeko bidea. Honez gain, intereseko gaiak zabaldu eta eztabaida pizteko bide ere izan nahi du. Beraz, zeuok zarete aldizkariaren muin eta protagonistak.
Ikuspegi feministatik eztabaidatu eta begiratuko da ingurua. Bertan, antolatzen diren ekintza ezberdinen eta topaguneen lekuko izango da, emakumeen berdintasunerantz partaidetza eta presentzia sustatzeko tresna. Eta mundua betaurreko moreen bitartez begiratzeko saiakera izango da ere, gaurkotasunezko eta intereseko gaiei buruzko hausnarketen lekuko. gEugAZ aldizkari dinamikoa izango da: jorratzeko gai eta leku ezberdinak aurkitu ahalko dira bertan, betiere ikuspegi feminista zeharkakoz bustirik. Ekonomia, sexualitatea, mundua, nortasuna, ingurugiroa, jendartea… bezalako gaietan murgilduko gara. Elkarrizketa, erreportaia, iritzi artikuluak, berriak, inkestak izango dira aldizkariaren atalak.
$
Edozein bada ere zure jaioterria, zure gorpuzkera, zure itxura… Ongi etorri geurera. Zatoz gEuAZ!
Aldizkari hau zure etxe, bulego, lantoki, establezimentu… jaso nahi izanez gero, jarri gurekin kontaktuan. Bestela herriko toki ezberdinetan aurkituko gaituzu!
IZENA: HELBIDEA: POSTA ELEKTRONIKOA:
F
• Euskal Herriko Bilgune Feminista
estak eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira: errealitatearen adierazle kondentsatu modukoak. Jaiek, norbanakoa kolektibora hurbiltzen dute; prozesu honetan jokoan sartzen diren sentsazio eta emozio anitzen bidez. Gure ustez festak bizitzaren erdigunean daude, baloreen munduarekin erabateko lotura dutelako; herriaren nortasuna, jendarte egitura eta hortaz, bertan ematen diren zapalkuntza eta diskriminazioak ere adierazten dituzte.
H
IriTzi ARTikulua 8
EugAZ
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 3
onela, jaiek eta erritoek jendarte ordena erreproduzitzen dute: egungo hierarkia anitzak, botere harremanak, diskriminazioak, rol banaketa… eta oro har, hegemonikoak diren gizon eta emakume irudiak indartzen dituzte. Horregatik, eta gure jaiak nagusitzen diren interes ekonomiko, politiko eta ideologiko guztiz patriarkal eta kapitalistei aurre eta desafio eginez antolatzen ditugunez, ezinbestekoa deritzogu, batetik, jai herrikoiak bazter askotan pairatzen ari diren erasoaldiei aurre egitea, eta bestetik, eskaini eta garatzen dugun jai ereduaren inguruko hausnarketa eta lanketa egiteari ikuspegi feminista batetik. Izan ere, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna baitugu.
Guk eraikitakoa guk alda dezakegu
H
onela, gure jai eredu alternatiboaren prestaketa, antolaketa, eta garapena bera, prozesu kontziente bilakatu behar dugu zirrikitu guztietatik, eta ezarria den ordena soziala eraldatzeko baliatu: nola antolatzen den jai batzordea (militantzia eredua, parte hartze eta erabakitzeko mekanismoak, lan banaketa), egitaraua osatzeko orduan jarraitzen ditugun irizpideak (zein ekintza motak balio diguten partehartze parekide eta zabala bermatzeko, nola ziurtatuko dugun herritar guztiok gozatu ahalko dugun egitaraua osatuko dugula), eta azkenik, gure jai ereduarekin talka
egiten duten egoera diskriminatzaile edo erasokorrei aurre egiteko aldez aurretik adosten ditugun erantzunak edo protokoloak.
H
onegatik deritzogu ezinbestekoa jai ereduaren inguruko gogoeta egin eta antolaketan zehar zein jaiak ematen diren artean ikuspegi feminista txertatzeari. Honela, jendarte berri eta askeago bat gauzatzeko bidean eredu bilakatuko ditugu jai herrikoiak, eraldaketaren ispilu bilakatuz. Egin ditzagun, bada, festak guztiontzako espazio seguru eta gozamen iturri!
Gomendatzen!
Euskal Herriko Bilgune feministak jai ereduei buruzko dokumentala burutu du “FESTA DEZAGUN GAURDANIK GEROA”. Gogoeta feministatik abiatuz jai herrikoietan emakumeen parte hartze eta jai ereduen inguruko hausnarketa bultzatzea du helburu. Honetarako, dokumentalean zehar hainbat herritako talde nahiz norbanakoen bizipenak oinarri hartu dituzte.)
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 4
4
ErrEPOrTAiA
emakume saharauiak: jabekuntza harresiaren bi aldeetan
Munduko emakumeekin elkartruke eta elkartasuna lantzen den ildoa ardatz estrategikoa da Jabekuntza Eskolaren barnean. Bizkaiko saretik urtero ikasturte amaierako topaketak antolatzen dira parte hartzaileen elkargune gisa, aurtengoa 7. edizioa da. Honetan, emakume saharauien jabekuntza prozesuak ezagutu eta partekatzeko aukera izan dugu. Beraien testigantzak zuzenean ezagutuz, jardunaldiaren protagonistak beraiek izan dira: emakume saharauiak
2014ko uztaila • 1.ZK • gEugAZ
U
NMS -Emakume Saharauien Batasun Nazionala-, Frente Polisariori loturiko Tinduf kanpamenduetako emakumeez osaturiko taldea da. Autodeterminazio eskubidearen beharrizanetik sortua, egun kanpamenduak bizirauteko eta Saharar Herriaren garapeneko sustrai. 1974an sortu zenetik, Emakumeen protagonismo eta errealitatea bistaratzeko tresna garrantzitsua izan da. Emakume saharauiak erabakiguneetan eta jendarte demokratikoa eraikitze prozesuaren partaide izateko hautua hartua dute. Errealitate propioetatik abiatuz, autodeterminazio prozesuaren parte izan daitezen lan egiten dute. Emakumeen jabekuntza indibidual eta kolektiborako beharrezko oinarriak eskainiz, beraien egoera eta bizi baldintzak hobetze aldera. Emakume saharauien mugimendu kolektiboaren erreferente da.
…estando presas, y forzadas al silencio, un hilo de nuestras melfas nos servía para escribir nuestros nombres, identificarnos y comunicarnos entre nosotras... Ekainaren 14an Bizkaiko Jabekuntza Eskoletako Topaketan, Ondarroan, gurekin egon ziren emakume saharauiak: SUKOINA LIDRISI “Foro Nuevo Futuro Mujeres Saharauis” erakundeko burua. Mendebaldeko Sahararen eskubideen defentsa
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 5
5
gEugAZ • 1.ZK • 2014ko uztaila dela eta 12 urtez Marokoko kartzeletatik desagertua eta bortizki torturatua. “Emakume eta borrokalari bezala kartzela barne nahiz kanpoan pairatu dut herri saharauiarekiko errepresioa. Herriarengandik eman dut bizitza eta hala egiten jarraituko dut gure herrian bake eta duintasunean bizi gaitezen”. WARDA ABDELFAH AHMED Dajlako Emakumeen etxea, Tinduf-eko kanpamenduak: “Biolentzia eta torturaren testuinguru baten, emakume saharauiok desertuan bizitza posible egitea lortu dugu. Aurreko emakume generazio borrokalariei esker, guk emakume gazteok gure borroka espazio propioak ditugu. Sakoneko aldaketak gugandik irtengo dira!”. (Skype bidezko konexioa egin zuen, ez baitzitzaion bisaturik eman) LALA KHAIDOUMA ASVDH Giza Eskubideen Urraketa Larrien Biktimen Elkartea lurralde okupatuak, El Aaiun: “Okupatutako lurraldeetan egunerokotasunezko egoera larria bizitzen ari gara. Batez ere emakume borrokalariekiko errepresioa oso gogorra da: zauriak, biluzteak, golpeak,… Gobernu marrokiarrak gure izatea bera ezabatu nahi du. Gure lana da borrokaren bitartez gure herria eraikitzea”
EHtik elkartasuna
Euskal Sareko kideok Emakumeen jabekuntza prozesu eta hausnarketak partekatzen ibiltzen gara. Euskal emakumeen eta lurralde okupatutako Emakumeen edo orokorrean herri saharauiarekin elkartasunezko sare bat osatuaz. Urteak daramatzagu kanpamenduetako emakumeekin bizitza eta jakintzak partekatzen. Eta era berean, gutxika lurralde okupatuetara ere
hurbiltzea lortu dugu, beraien esperientzia eta bizipen propioen berri izanaz: torturak, lardekeriak, bahiketak, atxiloketa arbitrarioak … Ondarroako Udalak urteak daramatza Saharauien borrokarekin elkartasun sarean. Orain arte, elkartasunaren ardatz hau gauzatzeko landutako proiektu garrantzitsuena Emakume Saharauien Batasun Nazionalaren sendotze proiektua da. Honen baitan, wilaya ezberdinetan Emakumeen Etxeak eraiki eta martxan jartzea ahalbideratu da. Honen adibide da 2006an 7 emakumek Smarako Emakumeen Etxearen inauguraziora egindako bidaia kanpamentuetara, nahiz 2008an UNMS-ren kongresura beste 7 emakumek egindako elkartasun bidaia. Honetaz gain, 2008. urtetik Ondarroako Udalak, Emakume Saharauien Batasun Nazionalarekin eta Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin kooperazio eta elkarlan hitzarmena martxan dauka.
2014ko ekainaren 26ko gertaera
Marokoko gobernuak El Aaiun-era (Mendebaldeko Saharako hiriburua) sarrera debekatu die UNMS- Emakume Saharauien Batasun Nazionalari babesa emateko Euskal Sareko lau ordezkariri (Rosa Baltar Cabo eta Amaia Cabero Saizar ondarrutarrak eta Erresuma Batuko beste kide bi) “gure zain zeuden, bidaia genuela bazekiten nonbait. Hegazkinetik jaisten ere ez digute utzi eta gainera debekuarekiko arrazoirik eman gabe”. Bidaiaren helburua Emakume Saharauien eta Euskal Herriko emakumeen arteko elkartasun sarea osatzea izan da: elkartasun feministaren bitartez elkarren arteko ikaskuntza eta partekatzea. Gertaera hau, eta orokorki herri saharauiarekiko Marokoko gobernuak duen jarrera salatu nahi dugu eta eskubideen defentsan lanean ari diren harresiaren bi aldetako emakume saharauiekin elkartasunean jarraituko dugula berresten dugu.
Sahara Hurra!!! Sahara aske!!!
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 6
6
AZkEN berriAK
2014ko uztaila • 1.ZK • gEugAZ
«SAREAREN OIHUA» BUENOS AIRESEN NAHIZU ANDRABANDAN JO?
Danborjole preminan gaude Ondarroako AndraBanda Feministan. Nahi duzu Andra Mari egunean geugaz batera jo? Ba idatzi data hauek zure agendan: Uztailaren 16, 23, 30ean eta abuztuaren 6an ETXELILAN batuko gara entsaioak egiteko, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Zabal hartuko zaitugu!
BOGA- BOGA ELKARTEAK 25. URTEURRENA OSPATZEN DU Ibilbide luzea darama Boga- Bogak emakumeen garapen pertsonala eta formazioa sustatzen. Elkarteak 25 urte bete ez ezik, taldearen dinamizatzaile lanetan aritu den Mariasun Ramos Aizpurua omendu eta agurtu du, azken honen testigua Naroa Argoitia Iñurritaren eskuetan utziz. Elkartea Ondarroako Emakumeen Promozio Zentroko ikasle ohietatik sortu zen, euren formazioan sakontzen jarraitu eta herriko ekintza desberdinetan parte hartzeko asmoarekin. Gaur 60 bazkide inguru biltzen
Lea- Artibaiko zerbitzu ginekologikoaren gabeziek bultzatuta, 2013ko maiatzean Ondarroan batu ziren eskualdeko hainbat emakume 7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatutako “Marasmateli saretzen” ekimenean parte hartzeko. Egun hartako aldarrikapenek Arantza Ibarra Basañezek sortutako “Sarearen oihua” laburmetrai dokumentalaren bidez Argentinan ere izan dute oihartzuna. Libercine genero eta sexu aniztasun jaialdian parte hartu zuen laburmetraiak mundu osoko dokumentalen artean aukeratua izan ondoren. Laster ikusgai Etxelilan!
ditu elkarteak, emakumearen jabekuntza sendotzuz, norbera zein elkar ezagutzeko espazio garrantzitsua bilakatu da eskola. Boga- Bogan jarraitzen duten emakumeak 60 urte bueltakoak dira baina taldea beti egon da zabalik ez bakarrik hamazortzi urtetik gorako edozein emakumerentzat, baizik eta makina bat ekimen herritar guztiekin elkarbanatzeko. Denetariko gaiak landu dituzte, jabekuntza tailerrak, hitzaldiak eta zine- forumaren bidez. Honetaz gain, 25 urtetan zehar hainbat irteera kultural eta bidaia ere egin dituzte. Uda ostean, urritik aurrera ostegunero batuko dira berriz ere Etxelilan. Zorionak Boga- Boga! Urte askotarako!
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 7
gEugAZ • 1.ZK • 2014ko uztaila
AZKEN bERRIAK
EL SALVADORREKO EMAKUMEEKIN ELKARTASUNA
EKAINAREN 28AN, SEXU ASKATASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA!
Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko eguna pasatu zen eta berriz sexualitatea askatasunez bizitzeko aldarriek kaleak hartu zituzten. Genero normak alde batera utzi eta sexualitatea aniztasunaren bidetik ulertzeko beharra azpimarratzen da egun horretan, gure sexualitatea subjektu aktibo eta autonomo gisa izateko dugun eskubidea, hautatzeko dugun eskubidea. Pertsona oro osoki eta erabat onartuko duen jendarte eredu bat amestuz. Oraingoan ere, mani-festa-akzioak deitu ziren hiriburuetan, eta, Ondarroan urtero lez, aldarrikapen egun honen isla den ikurra bistaratu zen Zapato Azuleko jai giroan.
o l i b E r T A
El Salvadorrem abortatzearen delituagatik preso daude 17 emakumeek 3040 urte tarteko zigorrak jaso dituzte, eta batzuek 12 urte bete dituzte jada kartzelan. Emakume hauekiko elkartasuna adierazi nahi dugu eta salatu munduko hainbat lekutan indarrean dauden legeek emakumeei ematen dieten tratu krudela: abortua guztiz kriminalizatzen, estigmatizatzen, tabu bilakatzen eta emakumeak errudun sentiarazten. Ukatu egiten digute gure gorputzaren eta bizitzaren inguruan erabakitzeko eskubidea, emakumeon sexu eta ugalketa eskubideak. Nazioarteko kanpainak pertsonen elkartasuna eskatzen du 17 Emakumeek beraien askatasuna lortu, beraien senide-
DATA ESANGURATSUAK
ekin bueltatu eta bizitza berregiteko aukera izan dezaten “Lore bat 17entzako, beraien bizitza zimeldu ez dadin” , kanpainan parte hartzeko informazioa: INFOA: http://www.las17.org/ BLOGA: http://www.las17.org/las17-blog FACEBOOKA: https://www.facebook.co m/pages/Las17/14355926 53352142?fref=ts BIDEOA: http://vimeo.com/980784 22
Irailak 28, Abortua Despenalizatzearen Aldeko Nazioarteko Eguna izango da. Adi mobilizazioei! https://www.facebook.com/abo rtatzekoeskubidea?fref=ts BLOGA: http://abortatzekoeskubidea.blogspot.com.es/
7
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 8
8
ELkArriZkETA
2014ko uztaila • 1.ZK • gEugAZ
Coral Herrera • BLOGERA FEMINISTA
«Ordua da norbera maitatzeko moduak, sentitzen ditugun sentimenduak eta emozioak, eraikitzen ditugun erlazioak… hausnartzeko: gutxiago sufrituko genuke maitasun estruktura horiek apurtuz eta erlazio parekideagoak sortuz.»
C
oral Herrera, Costa Rican bizi den madrildarra, Humanitate eta ikus- entzumenezko komunikazio doktorea eta blogera feminista da. Bere tesia errealitatea, generoa eta emozioak eraikitzeko moduak ikertzen oinarritzen da. Une honetan Campus Relatorasen egiten du lan, maitasun erromantikoaren inguruko online bidezko ikastaroak ematen. Uztailaren 15an EtxeLilan izango dugu bere hitzaldia arratsaldeko 19:30ean. Coral, zein gai lantzen dituzu? Maitasun erromantikoaren dimentsio politikoa, soziala, erlijiosoa, sinbolikoa jorratzen dut, genero eta queer teoriaren ikuspegitik. Gainera, gorputza eta sexualitatearen inguruan ikertzea gustuko dut, non emozioa eta estimuan oinarrituriko ikerketak burutzen ditudan. Zer da maitasun erromantikoa eta zeintzuk dira bere mitoak? Maitasun erromantikoa, bizi
guztirako eta osoki maitatzean oinarritzen da, non maitasun harremanak beharrizanean eta interesetan oinarritu, elkarrenganako dependentzian, hierarkizazioa afektiboan, boterearen borrokan, menperat u a iza-
tean eta indarkerian. Jabe eta esklaboaren logikan barneraturiko harreman afektiboak dira, menperatzaile eta menperatuaren arteko harreman binarioa. Sistema patriarkalean maitasuna mitifikatuta eta lausoturik dago, non printzesek ez duten lagunik eta norbaiten zain (printze urdina) dauden egoera horretatik ateratzeko edo egoera hori gainditzeko. Aldiz, printze urdina guk emandako boterearekin arduratuko da eta gure bizitzaren ardura guztia bere esku geratuko da bakartasun horretatik ateratzearren. Hau da, emakumeon frustrazioak eta beldurrak asebetetzearren. Maitasunak, berdintasunean kaltea eragiten ahal du? Erromantizismoa sistema patriarkalak bultzatzen duen maitasun pentsamendua da, ipuin eta komunikabideen bit a r t e z barneratzen ditugu, generoki sailkaturiko, rol eta estereotipoekin osatuta. Heteroa-
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 9
gEugAZ • 1.ZK • 2014ko uztaila
rauean eta monogamian ereduan oinarrituriko bikote harremanak dira eta maitatzeko beste modu ezberdinak ikusezin bilakatzen ditu. Maitasun mota honek ez du bestea pertsona parekide bezala ikusten uzten. Maitasun erromantikoaren ideia honi jarraiki baduzu lema esanguratsu bat; “Me cago en el amor”, zergatik? Oso gustuko dudan Tonino Carotoneren kantua da, baina ahala ere nik emakumeak dugun autokritikarako ahalmen eskasa plazaratzeko erabiltzen dut. Beti hitz egiten da maitasun sufrimendu edo harreman txarren inguruan, eta ordua da norbera maitatzeko moduak, sentitzen ditugun sentimenduak eta emozioak, eraikitzen ditugun erlazioak… hausnartzeko. Gutxiago sufrituko genuke maitasun estruktura horiek apurtuz eta erlazio parekideagoak sortuz. Gure eskutan dago barne analisiak egitea pertsonalki edo kolektiboki. Aldaketak ez dira soilik modu legalean, sozialean, politikoan eman behar, baita gure bizitza pertsonalean ere.
ELKARRIZKETA
Zein da zure borroka honen aurrean? Maitasun onaren alde egitea, hau soilik gure emozioetatik eraiki daiteke eredu patriarkala deuseztatuz eta afektua dibertsifikatzen badugu. Norbere burua gehiago maite behar dugu eta etiketa horiek baztertzen edo banatzen gaituzten ideietatik aruntzago joan behar gara, fobia sozialak eta beldur ezberdinak suntsituz. Zorigaiztoko egiten gaituen desberdintasun edo binomiokoa den sistema honekin apurtu behar dugu. Guztiok dugu maitatzeko eta maitatuak izateko eskubidea baina horretarako beharrezkoa da kultura iraultza egitea, non heroien joko horrekin bukatuko den. Zer nolako maitasuna bultzatzen da? Erromantizismoa despatriarkalizatu eta maitasun kultura berria sortu, non aniztasunean eta maitasun unibertsalean oinarritzen den erlazioak bultzatuz. Norbere sexualitatea eta afektuen aldaketa beharrezkoa da. Lan asko dugu oraindik egiteko.
Gomendatzen!
BERE LIBURUAK "La construcción sociocultural del Amor romántico", Editorial Fundamentos, Madrid, 2011.
"Más allá de las etiquetas", Editorial Txalaparta, Pamplona, 2011. "Bodas Diversas y Amores Queer", Haika Ediciones, 2013. “Bodas Reales, bodas patriarcales”, Haika Ediciones, 2014 WEBGRAFIA ETA BLOG http://haikita.blogspot.com/ http://coralherreragomez.blo gspot.com/ http://haikaediciones.blogspot.com/
Uztailak 15, 19:30 Etxelilan ME CAGO EN EL AMOR. Hizlaria: Coral Herrera
9
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 10
10
kALE inkESTA
2014ko uztaila • 1.ZK • gEugAZ
1. Ezagutzen al duzu emakume izenik duen kalerik herrian? 2. Zergatik uste duzu hau horrela dela? 3. Zein emakumeren izen proposatuko zenuke kale izendegirako?
JONE GOMEZ ETXEBARRIA • 1. Horrela esanda ez dakit! Herrian izendatu dituzten azken kaleek adibidez ez dute emakumeen izanak, beraz, egotekotan zaharragoak izan behar dira. Antiguako Ama bat eta Madalena , biak izen erlijiosoak. 2. Gizonek jarri dituztelako kaleen izenak eta emakumea beti beraien menpe egon delako. 3. Ondarroako herriaren izena, euskal herrian zehar zabaldu duen norbaiten izena, Bitxore adibidez edo Nekane.
AITOR PRIETO ARTETXE • 1. Buf! Ba... horrela esanda, ez dakit. Baina... Madalena bat eta besterik... ez zait bururatzen. 2. Gizonezkoak izan duelako indar gehiago betidanik eta honek jarri dituelako kaleen izenak. 3. Bitxore adibidez.
GOTZON IPARRAGIRRE BURGOA • 1. Antiguako Ama eta Madalena. 2. Azken finean kaleen izenak toponimikoak dira, leku baten izena edo historian zehar izan diren pertsona ilustratuen izenak eramaten dituzte. Hauetariko asko gizonezkoak dira eta geratzen diren apurrak emakume santak dira. 3. Pertsona bati baino herriari bultzada eman dioten gremio edo talde baten izena egokiagoa ikusten ditut. Sare konpontzaileen kalea edo arrantzaleen kalea esateko.
LEIRE EGAÑA ETXEBARRIA • 1. Horrela momentuan ez dakit... gizonezkoak etortzen zaizkit burura. Baina... Madalena eta Antiguako Ama. 2. Ondarru betidanik izan da patriarkala. Gizonezkoa itsasoan egon den bitartean emakumeak familia eta etxeko ekonomiaren pisua eraman behar izan du. Gainera erlijioak pisu handia ixan du betidanik, hortik gaur egun gure kaleetan dauden izen erlijiosoak. 3. Emakume esanguratsuak daude gure herrian, Nekane edo Bitxore bezalakoak.
rebisti_Maquetaci贸n 1 11/07/14 12:51 P谩gina 11
Emakumin Topaleku
ETXElIlA
11
Zer egin dugu orain arte?
rebisti_Maquetación 1 11/07/14 12:51 Página 12
uztaila-urria’2014
AgENDA
UZTAILEAN • 15ean/ 19:30/ etxelilan SOLASALDIA: Me cago en el amor- Coral Herrera. Etxelilaren eskutik.
• ERAKUSKETA/ etxelilan Saharako Ahotsak, Ahanzturaren kontrako erresistentzia
EugAZ
Biztanleria sahararraren giza eskubideen egoeraren berrikusketa, bai okupatutako lurraldeetan bizi direnen egoera bai Tindufeko kanpalekuetan daudenena. Hainbat arlo jorratzen dira, besteak beste, biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketak, desagerpen behartuak, Gdem Izk, pertsonen aurkako minak, autodeterminazio-eskubidea, eta emakumeen borroka.
ABUZTUAN • 15ean/ 19:00/ Musika Eskolatik Itsasaurrera ANDRABANDA FEMINISTA Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailak argitaratua. Testuen erabilera baimentzen dugu, baina iturria aipatu beharko duzu. Lege Gordailua: BI-1111-2014 Erredakzioa: Graziana Xarra, Agurne Bikandi Aizpurua, Maravillas Lanberto, Julene Azpeitia, Rosa Baltar Cabo, Katalina de Erauso, Polixene Trabudua. Koordinazioa: Udal Berdintasun Saila Maketazioa: 11barri/ Nekane Akarregi
• 16 eta 17/ 19:00-22:00/ Alamedan INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA Andramaxetan “Neski nazelako kontuz ibili bihir naz? JAI DAKAZU!” Autodefentsa feministi.
URRIAN • 15etik 30era/ etxelilan Arantza Ibarraren Marasmateli ekimenari buruzko ARGAZKI ERAKUSKETA. 7 Emakume en movimientoren eskutik. • 17an/ 19:00/ etxelilan Arantza Ibarraren Sarearen oihua DOKUMENTALAren estreinaldia. 7 Emakume en movimientoren eskutik.
IRAILEAN • 15etik 30era/ etxelilan Rosa Alkortaren MARGOEN ERAKUSKETA. 7 Emakume en movimientoren eskutik. • 18an/ 19:00/ etxelilan Ondarroako enfermerak PLAProcesos Leves Autolimitados eta Osasun karpetaren inguruko HITZALDIA. Ondarroako Osasun Zentroaren eskutik. • 28an, Abortua Despenalizatzearen Aldeko Nazioarteko EGUNA.
URRITIK MAIATZERA ARTE... JABEKUNTZA ESKOLAren ikasturte berria hasiko da ikastaro berriekin!!! Informazioa Etxelilatik zabalduko da. Nahi izanez gero jarri gurekin kontaktuan
etxelila@ondarroakoudala.net
Ondarroako emakume gehiagok euren artelanak Etxelilan jarriko dituztela aurreikusten da, tartean Aitziber Bengoetxea diseinatzaileak eta Yolanda Eizagirre argazkilariak.
ETXELILA Emakumeen Topalekua Artibai, 3 • 94 613 40 08 etxelila@ondarroakoudala.net
Jendaurreko ordutegia: martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era Udako ordutegia: uztailetik irailaren 16ra: 10:00- 14:00
Emakumin Topal eku
ETXElIlA
Ondarroako Udala