KARMEN JAIAK MARKINA-XEMEIN
2012 J A I
E G I T A R A U A
Markina-Xemeingo Udala
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
ARTIBAI FUTBOL TALDEAREN ERESERKIA
Herri txiki baten bihotzean talde handi baten izena hegaka hor badoa airean Artibai da entzuten dena. (bis)
Zahar eta gazte denak batera kantuz datoz Barroetara Gora Artibai! diotelarik euren taldea bultzatzera. (bis)
Garbitasunaren zuria daramagu baita gogorraren beltza ere beti garaipenaren bila gabiltza gu Artibaik borroka du bere.
Garbitasunaren zuria daramagu baita gogorraren beltza ere beti garaipenaren bila gabiltza gu Artibaik borroka du bere.
VAMOS AL FRONTON!
Guztiok baturik alkartuta taldea bultzatu dagigun lau haizetara ozen esanik GORA ARTIBAI TXAPELDUN! (bis) hitzak eta musika: Garikoitz Salcedo Muñiz. (2007-07-23)
Vamos al fronton, vamos sin tardar, que los pelotaris en la cancha están, ya van a empezar, con el cara o cruz, a ver si es el saque del rojo o azul. Cuando veo a Mardura preparado, a sacar la pelota o a restar, no cambiaba mi asiento numerado, por el trono del rey ni por el zar. Porque es mi ilusión, ver al jugador, sacar la pelota con maña y vigor, y al ir a restar, sobre el cuadro diez, volverla en el aire duro y de revés. Herrikoia.
KARMEN JAIAK ’2012 • ALKATEAREN AGURRA
Ondo pasetako sasoie da. Ekintza ezberdinetan parte hartuaz, jai alai eta ahaztu ezinekuek. Herrixanak, herrikoiek. Aginte makila herritxarron eskuetan. Markinar guztion jaixek. Herrixe askotarikue: kolore, pentsakera, sinismen edo sinismen ezien. Herrixe danona, Udala danona, jaixek danonak.
Alkarrenganako errespetue hartu-emonetan. Bardintasunien jokatu. Eta beti gure barruen leku bat jaixetan egon ezin daben markinar-xemeindarrentzat. Euskerie, jaixetan be, musikarik politxena. Jai herrikoiek, parte hartzailiek, euskaldunek. Eta benetan alaixek eta naturalak.
Sekulako jaixek!!!
Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo Alkatea
Markina-Xemeingo Udala
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN JAIAK ’2012ko PREGOILARIAK
GARAIAN ELKARTEA
TXUPINAZORAKO BERBAK
O
rain dala 76 urte, uztailaren 17an, markinarrak eta xemeindarrak karmen jaiak ospatzen ari zirela, Franco, Mola eta militarren altxamendua hasi zan. Halanda be, markinar eta xemeindar gehienak uztailaren 19an, domekan, izan eben gertatzen ari zanaren berri. Egun horretan, prentsak esaten eban Gobernuak dana kontrolpean eukala, eta Espainian erabateko lasaitasuna egoela.
pregoilariak
Herritarrak Karmen jaietan murgildurik egozan aste bukaera horretan, eta gutxi izan ziran altxamenduarekin arduratu ziranak. Jendea estatu kolpearekin baino gehiago arduratu zan, jaien egitarauaren barruan, igande arratsalderako antolatuta zegoen bizikleta lasterketarekin edota gauean frontoian egingo zan erromeriarekin. Herritarrek ez eutsen garrantzi gehiegirik eman altxamenduari. Handik bi egunetara, 1936ko uztailaren 19an, markinarrak eta xemeindarrak karmen jaietako txirrindulari lasterketa ikusten ari ziran momentu berean, zera esan eban Mola jeneralak, Iruñako Gaztelu Plazan, milaka erreketeren aurrean: “Izua erein behar da… mendekotasun sentsazioa utzi behar da, guk bezala pentsatzen ez dutenak eskrupulorik gabe desagerraraziz…”. Markinarrek eta xemeindarrek ez zekiten asko zer zetorkien gainera.
Gure herriko lurretan, 1936ko irailaren 29an lehertu ziran lehen obusak, eta 1937ko apirilaren 25era arte, tropa frankistek hainbat leherkari tona bota zituezan markinarren eta xemeindarren gainera. Hegazkinen bitartez, zein Arnoaten edo Urkaregin zeuden kanoi baterien bidez, erreketeek askotan bonbardatu zituen Xemein eta Markina. Gure herrian ez zan hil Otxandion, Bilbon, Gernikan edo Durangon bezainbat pertsona. Markinak eta Xemeinek ez eben ezagutu aipatutako herriotan hegazkin italiar eta alemaniarrek egin eben bezalako triskantzarik. Dana dala, gerraren ondorioak oso larriak izan ziran bi herriotan. 1936ko uztailetik 1939ra, gauza mingarri eta beldurgarri asko gertatu ziran, eta horrek eragin izugarria izan zuen garai hura bizi izan ebenengan, baita haien ondorengoengan be. 36ko gerraren ondorioz, guztira, 84 markinar eta xemeindar hil ziran. Gainera, jazarraldien biktimei egia jakiteko eskubidea, justizia eskubidea eta konponketa eskubideak ukatu eutsien. Izugarrikeria pila jasan baebezan be, Errepublikaren aldekoek barnean gorde behar izan dabez, urte askotan, saminak, frustrazioak eta lotsak.
Min ugari sortu eban gerrak, baina gerra ostean jaiotakook 36ko gerrari buruzko azalpen gutxi entzun doguz. Askok bizi izan ebezan errepresio, gose eta irainen ondorioz, gerrateko eta gerraosteko gehiegikerien barri euren seme-alabei ezkutatzea erabaki eben. Belaunaldi zaharrenek 36ko gerrari buruzko isileko hitzarmena sinatu eben, eta gazteagook oso gutxi jaso ahal izan dogu gai honi buruz. Horrela, une historiko garrantzitsu hau isiltzen eta ahanzten joan da, eta gerraondoan jaiotako gutxik izan dabe gertatu zanaren ideia argi bat. Eta horrek esan nahi dabena da 36ko gerra gure memoria historikotik betirako desagertzeko arriskua egon dala; horrenbeste markatu gaituen garaia betirako ahaztekoa. Honela, bada, markinarren eta xemeindarren konpromisoa da
fusilatu zituezenen, bonbardaketa eta tiroengatik hil ziranen, langileen batailoietan esklabutza lanetan aritu ziranen, ilea moztu eutsen emakumeen, isunak ordaindu zituenen, erbesteratuen edota espetxean urteak egin zituen markinarren eta xemeindarren memoria bizirik gordeko dugula. Gure konpromisoa be bada gertatu zana ez dogula ahaztuko. Izan be, 36ko gerra, min eta drama asko daukalarik be, gure ondare historikoa da. Ondo ezagutu eta jagon beharreko ondarea. Orain dala 76 urte legez, markinar-xemeindarrok pozik eta gogotsu gagoz karmen jaiak ospatzeko. Bizi daiguzan jaiak alaitasunez, ahaztu barik 36ko gerran gertatu ziranak. Ahaztu barik gerran sufritu ebenak. GORA KARMEN JAIAK! GORA MARKINA-XEMEIN!
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
PUERTO DE SANTA MARIAKO (CADIZ) KARTZELA, 1940an. Beste preso batzuen artean, goian, lehenengokoa, ROMAN BUSTINDUI (Ziortza-Bolibarkoa) eta laugarrena KANDIDO ZENARRUZABEITIA (Ziortza-Bolibarkoa). Behean, lehenengokoa, ARANAGA eta bigarrena IGNACIO AZKUE (Markinakoa). Argazkia: ROSARIO BUSTINDUI.
KARMEN JAIAK’2012
INKESTA
KARMEN JAIAK ’2012
>>> ANA ARANSOLO GANDIAGA “Antolakuntzan, herri mailan, ez. Paella egunean, bai, jakina, koadrilarekin. Geure erara antolatzen gara egunean bertan dena prest egon dadin. Bakoitzak bere ardura hartzen du, eta kitto. Danborradan ere beti gogoarekin gelditzen naiz, baina momentuz joan barik jarraitzen dut. Izan ere, ez da erraza kanpoan lan eginda entseguetara heltzea, nahiz eta gogoa eduki. Horrez gain, egitarauari bai jarraitzen diot, eta han-hemenka dauden gauzak ikusi”.
>>> BORJA OREGI “Bai ibiltzen naiz antolakuntzan, txosnak ipintzen eta txosna inguruko gauzak antolatzen. Udalak eskaintzen ez duena eskaintzen dute txosnek ,espazio bat, gune libre bat. Bakoitzak gus-
Galderak: >>> PARTE HARTZEN AL DUZU JAIEN ANTOLAKUNTZAN? >>> ETA EKIMENETAN? tatzen zaion gauzak egiteko lekua behar du, eta horixe eskaintzen dit txosnen guneak niri. Beste ekimen batzuetan ere parte hartzen dut: paellada, bizikleta poteoa,… Eta, ikusle modura, ez ditut galtzen kontzertuak eta.”
>>> IRUNE ARRIZUBIETA “Zerutxutik neu joaten naiz kultur batzarretara. Aurten, Jai Batzordea sortu da, eta taldetxo bat hor ibili gara jaien antolakuntzan, ni Zerutxu ordezkatzen. Herriko hainbat talde batzen izan gara, batzar irekietan, bakoitzak bere ekarpenak egiten, bakoitzak dakienarekin, alor guztiak aintzakotzat har daitezen. Hortik aurrera, ni neu ahalik eta ekimen gehienetara joaten naiz. Herrikook ez bagara joaten, nor joango da, ba? Kanpokoak bai etortzen dira, baina bertokooi tokatzen zaigu prestatzen diren ekitaldietan egotea, merezi du eta”.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN JAIAK’2012
INKESTA
KARMEN JAIAK ’2012
>>> NAIA EGIA ETA LEIRE PAGAEGI “Guk ez dugu ekimenen antolakuntzan parte hartzen, baina bai konturatzen gara jaietan buru-belarri dabiltzanen beharraren garrantziaz. Geure aldetik, danborradan parte hartzen dugu, koadrilan: HH5etik gabiltza danborradan. Musika eskolarekin ere irten ohi dugu panderoa jotzen, hori ere ohitura dugu. Beste alde batetik, aurreko urteetan nikiak atera izan ditugu; eta aurten, petoa. Eta beste nobedade bat ere bai: aurten koadrilan goaz paelladara, estreinako. Bizikleta poteorik ez dugu egingo. Hori datorren urterako utziko dugu!”
>>> JOSU BENGOETXEA “Koadrilan, urte askoan parte hartzen dugu paelladaren prestaketan, mahaiak atontzen eta aulkiak jasotzen, eta horrez gain laguntza behar izan den guztietan prest egon gara koadrilakook. Izerdia atera behar da hainbes-
te mahai eta aulkirekin. Denok zer edo zer eginda, beti da errazago. Eta beste edozertarako, Amaiurrek lagun bat edo beste eskatzen badu, gu prest. Txosnetan txandaren bat ere egiten dut. Bakoitzak hiru-lau ordu sartzea ez da ezer. Gainera, koadrilan eginez gero, denbora arin pasatzen da, barre artean. Eta momenturen batean bateren bat falta bada, hamen gaude gu. Egitarauari begiratuta, suak gustatzen zaizkit, baina kendu egin zuten, eta, pena!”.
>>> MARI KARMEN ARANSOLO “Beti egon izan naiz gauzak antolatzen. Amaiur elkartearen barruan, esate baterako, herri bazkaria antolatu izan dugu urte askoan. Jende gutxi ibiltzen ginen, eta, orain, begira, 2.500 lagun ere batzen dira! Desberdina ere bada, ze orain koadrila guztien artean antolatzen da, horretan aurrerapauso handia eman zen. Jubilatuen bazkaria ere antolatu izan dugu orain dela urte batzuk. Horrez gain, beti ibili izan gara txosnak ipintzen eta. Gaur egun, ekintzetan parte hartzen dut, saltsa guztietan egoten naiz. Batez ere herri bazkaria gustatzen zait, koadrila eguna, eta horrekin batera bazkal osteko play back-a eta gainerakoak”.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
Argazkia: Karmelo Undarraga/ FOTOMAKINA
J
A
I
E
G
I
T
A
R
A
U
A
KARMEN JAIAK MARKINA-XEMEIN
2012
uztailean, udal pelotalekuan
JAI-ALAI UNIBERTSITATEA
Uztailak 6, barikua 22:30
ZESTA ESKOLAKO PARTIDUAK
Uztailak 8, domeka 18:00
1. partidua: 1/4 OPEN 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
1. partidua: 1/4 OPEN 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
Uztailak 15, domeka 18:00
Uztailak 16, astelehena 18:00
Uztailak 20, barikua 22:30
Uztailak 22, domeka 18:00
1. partidua: KLUBEKO FINALAK 2. partidua: KLUBEKO FINALAK
1. partidua: 1/2 OPEN 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
Uztailak 27, barikua 22:30 1. partidua: OPEN FINALA 2. partidua: 1/2 MUNDUKO TXAPELKETA
1. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
1. partidua: 1/2 OPEN 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN JAIAK ’2012
20:00
Argazkia: Karmelo Undarraga/ FOTOMAKINA
uztailak 6, barikua
KLOWN-ZIRKU-MALABARISMO IKUSKIZUNA XABI LARREAren “UP” KALEKO ANIMAZIO IKUSKIZUNA, Arkupe aurrean.
22:30 ZESTA PUNTA TXAPELKETA Udal Pelotalekuan: 1. partidua: OPEN TXAPELKETAKO FINAL LAURDENAK: BEIDE-BAILO/ GOITIA-ALUEZ II 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
uztailak 7, zapatua
ATLETISMO EGUNA
KARMEN JAIAK ’2012
17:00 XIV. ATLETISMO EGUNA Egitarau osoa.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
XEMEINGO GAUA 22:30
XEMEINGO GAUA: «Gerra Zibila, jendea da hila» Xemeingo Plazan. (Euria bada, frontoian izango da)
uztailak 7, zapatua
Antolatzailea: XEMEIN ABESBATZA Laguntzaileak: ABARKA ANTZERKI TALDEA, GARAIAN ELKARTEA ETA AHAZTUEN OROIMENA ELKARTEA. Musika egilea: PABLO FDEZ. ARRIETA Musikariak: PAKO PINEDA: Oboea. PEPE NAVARRO: Klarinetea JONE ELORTEGI: Fagota (Bilboko Udal Musika Bandakoak) MIKEL ALDASORO: Tronpa (Markina-Xemeingo Musika Bandakoa)
Goiko argazkian, Itsasalde batailoian borrokatu zuten SANTI ZELAIA, MIGEL IBARLUZEA ETA LUIS FORURIA markina-xemeindarrak. Argazkia: FELIPE AMUTXASTEGI. Beheko argazkian, BENANTZIA MUGURUZA (MARKINA, 1898 – MARKINA, 1936) miliziarrei jaten ematen, Azkonabieta baserriaren inguruan (1936ko urritik abendura). Frankisten balek hil zuten 1936ko abenduaren 20an. Argazkia: BENANTZIA MUGURUZAREN FAMILIA.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN JAIAK ’2012
uztailak 12, eguena
uztailak 8, domeka
JUBILATUEN JAIA! 12:30 MEZA Karmengo elizan.
14:00 JUBILATUEN BAZKARIA Atxondo kiroldegian, musikaz girotuta.
18:00 ZESTA PUNTA TXAPELKETA Udal Pelotalekuan: 1. partidua: OPEN TXAPELKETAKO FINAL LAURDENAK: GARCIA-ZABALA/ OLHARAN-GANDIAGA 2. partidua: MUNDUKO TXAPELKETA
22:00 EMEKI KORALAren KONTZERTUA, Mertzedeko elizan. Zuzendaria: Yolanda Loira.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
TXUPINAZO EGUNA!
KARMEN JAIAK ’2012
Argazkiak: Karmelo Undarraga/ FOTOMAKINA
Uztailaren 13tik 17ra, TXU-TXUA TRENA!
18:00
BATZEA, BATZEA... ALARABI, KOADRILAK... Xemeinen batzea eta Goiko Portalerainoko bidea hartu, AKODA’S BOZINE elektrotxarangak girotuta!
uztailak 13, barikua
18:30
JAIEN HASIERAKO TXUPINAZOA Goiko Portalean (Udaletxe aurrean). Aurten, Markina-Xemeingo GARAIAN elkartearen eskutik. Koadrilak, umeak eta gurasoak Goiko Portalean alkartuko dira, jaiei hasiera emoteko. ALARABI aurkeztu ondoren, HERRITAR BATZUK 36KO GERRAKO GERTAERAK OROITUZ PREGOIA irakurriko dabe balkoitik. Eta, ondoren, TXUPINAZOA botako dabe.
19:00
KOADRILEN KALEJIRA BIZIKLETAZ, AKODA’S BOZINE elektrotxarangak girotuta!
19:15
TXISTULARIEN KALEJIRA , BURUHANDI ETA ERRALDOIEKIN
21:00
DANBORRADA
22:30
ROCK KONTZERTUA zelaian: AD, SU TA GAR eta EGURRA TA KITTO.
sotres.f@gmail.com
656 75 60 79
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN JAIAK ’2012
HERRITXOUEEEE!!!
ABARKA antzerki taldekoek saio bi dauzkate karmenetan
G uztailak 14, zapatua
IKUSKIZUNA HAS DADILA!
ogotsu, baina izututa. Horrelaxe sentitzen da Luis Egurrola Abarka antzerki taldeko kidea. Herritxoua prestatu dute herri bazkarirako, bigarren urtez jarraian. Iaz, eguraldi kaskarra zela eta, azkenean ezin eginik geratu ziren, eta, orain, ordaina hartzeko gogoz daude; 2011n egin ezin izan zutena jendeaurrean agertzeko gogoz. Abarkako bi lagun egongo dira herritxoua animatzen. Egurrolarekin batera, Idoia Aldekoa. Biak bietara, buru-belarri sartuta egon dira ekimena prestatzen. Historia bakarra da, esketxetan banatuta; eta, tartean, jendea igoko da agertokira. Play backa, bertsoak bota, abestu, txisteak egin… denak balioko du. Jendea animatzea; horixe da gakoa denak ondo irten dezan. Uztailaren 6ra arteko epea dago izena emateko, eta animatzen direnen arabera, 7 eta 10 esketx bitartean taularatuko dituzte Abarkakoek. Herri bazkaria ohitura handiko ekimena da. Eguraldia okertzen ez bada, 2.000 lagun inguru batu ohi dira zelaian. Bada zer edo zer. Abarkakoak dira, oraingoan, bazkalosteko zeremonia-maisu-maistrak. Ezin dute aurrera-
tu landu duten historia; bai, ostera, helburua eta gag bakoitzaren atzean dagoen asmoa. «Zer edo zer propokatu nahi dugu, herri erreakzioa; eta egiten duguna jendearekin partekatu». Den-dena ez da lotuta egongo. Egoerak, publikoak,… zerikusia edukiko dute. Inprobisaziorako tartetxo bat ere utziko da. Eta katxondeoa. Katxondeoa, goitik behera topatuko dute Markina-Xemeingo herri bazkarian batzen direnek. Oso erregistro desberdinean ariko dira egun batzuk lehenago, Gerra zibila, jendea da hila Xemeingo Gaua ikuskizunean. Ekimen korala da, lau edo bost ataletan banatua, eta euretako baten parte hartzen dute Egurrolak eta Aldekoak. «Gaur egun, geuk dakiguna eginda, indarrak batuta, gauza onak egin daitezke, eta hauxe da adibidea», esan du Egurrolak. Ia bost urte dira Ander Lipusek zuzenduta Uhagonen antzerkizaleentzako ikastaroa antolatu zenetik, eta handik sortutako Abarka anterki taldea, batzuetan Lipusek gidatuta besteetan bere kabuz sormena landuta, gelditu barik dabil. Egunotan, taldeko batzuek, dakitena partekatuko dute. Ikuskizuna has dadila!
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KOADRILEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2012
09:30
TXISTULARIEN KALEJIRA
10:00
ESKU PELOTA PARTIDUAK Pelotaleku txikian. 1. partidua: Jokin Aginaga - Julen Cabanillas/ Oier Urrutia - Iker Txurruka
uztailak 14, zapatua
2. partidua: Antxon Aspiazu - Gaizka Ansola/ Iban Angoitia - Dani Ormaetxea 3. partidua: Mikel Ansola - Aimar Ibarloza/ Josu Agirreamalloa Ander Malaxetxebarria
4. partidua: Joanes Erkizia-Garikoitz Gomez/ Alex Arrate- Jon Onagoitia
11:00
EUSKAL HERRIKO ESKU PELOTA TXAPELKETAKO FINALERDIKO JOANEKO PARTIDUAK Pelotaleku Nagusian.
12:30
MARKINA-XEMEINGO TRIKITIXA ESKOLA ETA MUSIKA ESKOLAREN KALEJIRA
14:30
HERRI BAZKARIA zelaian. artegi/ HITZA
er Mug Argazkiak: Eid
Ibaibarreneta, 2 - 5. ezk. MARKINA-XEMEIN
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
oker oinetakoak
KOADRILEN EGUNA
18:00 16:00
uztailak 14, zapatua
BAZKALOSTEKO HERRITXOUE ABARKA ANTZERKI TALDEAk antolatuta: kantu, dantza, antzerki, play back lehiaketa berezi berezia… • Ume, zahar eta gazte… Animatu ta hartu parte!!! • Sariak eta sorpresak ez dira faltako!!! • Eman izena Uhagonen edo udaletxean uztailaren 6rako. (espontaneoak be ondo etorriak izango dira…!!!)
Ostean,
“HAU DOK HAU” TXARANGA ibiliko da kalez kale, jaia girotzen.
ESKU PELOTA PARTIDUAK Pelotaleku Nagusian. 1. partidua, PROMESAK: ARRIETA – ANSOTEGI / IRRIBARRIA - TOLOSA 2. partidua, PROFESIONALAK: OLAETXEA – ARETXABALETA / URRUTIKOETXEA - IZA
23:00
ROCK KONTZERTUA zelaian: VENDETTA.
Ostean,
ERROMERIA GORA HERRIArekin.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
jai batzordeagaz berbetan... URTE OSOKO JAIAK
Danon artien tiretu daigun!
2012an Jai Batzorde berria, jaietan koordinazioa hobetzeko
B
egitu baten, markinar-xemeindarrek nobedade gutxi aurkituko dituzte egitarauan. Aldaketa garrantzitsuena, baina, egitarautik kanpo dago; egitaraua posible egiten duen egituran. Izan ere, orain arte ez modura, ekimenak koordinatuko dituen organoa sortu da: Jai Batzordea. Urteko jai guztiak koordinatuko dituen talde eragilea izateko bokazioz sortu zen urte hasieran, Kultur Batzordetik sortu ere. Beraz, bere jarduera ez da karmen hutsetara mugatzen. Inauterietan jarri zuten martxan, eta karmenak etorri dira gero. «Gabonetako hutsunea ikusita, Jai Batzordea sortzea erabaki zen. Koordinazioa hobetzen da, horixe da lortzen dena», esan du Jai Batzordeko kide Eneko Arratek. Lau lagunek osatzen dute Jai Batzordea. Talde eragilean lau lagun dauden arren, batzar zabalak ere egiten dituzte, eta hor bai, hor 1520 lagun batzen dira. Detaileetan dago diferentzia, barne antolakuntzan, eta horri esker, aurten sasoiz ibili direla adierazi du Arratek. «Lehen Udaletxetik egiten zen koordinazioa. Akatsak ikusteko orduan, baina, komeni jen-
dea egotea, pertsona bakar baten kargu utzi beharrean». Jai Batzordean hainbat ideia sortu dira. Gutxika eroan dira aurrera, baina. Komeni ere horrela jokatzea komeni, Arrateren ustez; pausoz pauso joatea. «Adidibez, Alarabia berriro XATek egitea lortu dugu; maite-maite egin diegu, eta berriro animatu dira», gogoratu du Arratek. Dena dela, asko daukate egiteko. «Nahiz eta koadrilen arteko elkarlana lortzea helburu garrantzitsuenetako bat izan, aurten ere ez dugu lortu. Orain urte bi, gazteak hasi ziren jokoak antolatzen, eta egun polita izaten da; bakarra, ordea; eta egitarautik kanpo». Eta egitarau ofizialean badago zer hobetua, Arrateren esanetan. Jai Batzordeak orain urte batzuetako jai egitaraua dauka gogoan, eta eredu. «Konturatzen ginen jaietako eskema beti izaten zela bera. Eta parte hartzea egon badago, baina hutsuneekin. Lehen egiten zena berreskuratu nahi dugu, lehenako denboretako karmenetara bueltatu. Jaientzat aberasgarria da, eta koadrilek ere gehiago gozatuko lukete jaiekin». Arrateren esanetan, elkarteek «lan handihandia» egiten dute, eta gustura geratu dira Jai Batzorde eratu berriak egindakoarekin.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012! s 51@yahoo.e mikelgotzn Abaroa kalea 2 behea LEKEITIO
Tel. / Faxa: 94 684 29 90 Arretxinaga etorb. 3 behea MARKINA-XEMEIN
Tel./Faxa: 94 616 94 29
KARMEN BEZPERA
KARMEN JAIAK ’2012
17:00
MUS ETA BRISKA TXAPELKETAK Plazabarripean. Sariak, berdinak izango dira bi ataletan.
09:30
TXISTULARIEN KALEJIRA
11:30
HIRU MAHAI INGURU Kultur Aretoan: «KULTURA», «EMAKUMEA» + «INMIGRAZIOA» ASEMA senegaldarren elkarteak antolatuta.
Briska/ Mus: 1. 120 euro + txapela 2. 80 euro + garaikurra 3. 60 euro 4. 40 euro. Herriko irabazleari, garaikurra.
18:00
ZESTA PUNTA TXAPELKETA Udal Pelotalekuan: Ekainean eta uztailean izan den txapelketaren finalak. Jubenil eta Senior kategorietan.
uztailak 15, domeka
19:00
13:00
KALEKO ANIMAZIO IKUSKIZUNA kalez kale hasi eta Arkupe aurreko plazatxoan amaituko dana: TEATRO SALITREren “On egin, mon amour”
HERRIA KANTUZ Arkupe aurrean. Parte hartu nahi daben guztiek, betiko hamabost euskal kanta ezagun taldean abesteko aukera (kantuen letrak banatuko dira).
20:30
14:00
«DANTZAN EGINEZ IKASTEKO AUKERA» ERROMERIA Arkupe aurreko plazatxoan: AIKO taldearekin eta ZERUTXU DANTZA TALDEAren laguntzagaz,
17:00
23:30
HERRI BAZKARIA plazabarripean ASEMA senegaldarren elkarteak antolatuta.
BORROKA SENEGALDARRA IKUSKIZUNA Zelaian
ERROMERIA Zelaian: LOS ZOPILOTES TXIRRIAUS.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2012
GOIZ-EGUERDIAN 09:30
TXISTULARIEN KALEJIRA
10:30
MARKINA-XEMEINGO BANDAREN KALEJIRA
MARKINA-XEMEINGO BANDAREN KONTZERTUA Arkupe aurreko plazatxoan. Egitaraua:
Recordando a un amigo (Paulino Martí). El barberillo de Lavapiés (Mariano San Miguel) Moment for Morricone (Morricone de Mey) ABBA Gold (Konp. Ron Sebregts) Dantzaldia (Iñaki Urkizu) Fiesta Tropical (Konp. Victor López)
11:00
uztailak 16, astelehena
13:00
MEZA NAGUSIA, Karmengo elizan, Xemein Abesbatzak abestuta. (E. Mokoroaren Meza). Egitaraua: 1. Sarrerako kanta. 2. “Kyrie”, E. Mokoroa. “Gloria”, E. Mokoroa. 3. Lehenengo irakurgaiaren ostean, salmoa: “Aleluia” herrikoia. 4. “Sinisten dot”, estrofak korutik. 5. Ofertorioan: “Gabriel’Oboe”, E. Morrikone. Edo “Ave Maria”, J. Busto. 6. “Sanctus”, E. Mokoroa. “Benedictus”, E. Mokoroa. 7. “Aita Gurea”, A. Madina. 8. “Agnus Dei”, E. Mokoroa. 9. Jaunartzean: “Jesus Bleibet”, J.S. Bach eta kanta herrikoia ostean. 10. Amaieran, “Karmengo Ama”, estrofak koruek.
12:30
AURRESKUA, Goiko Portalean.
Argazkia: Maite MANDIOLA
13:30
MARKINA-XEMEINGO MUSIKA ESKOLAREN KALEJIRA
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
uztailak 16, astelehena
KARMEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2012
ARRATSALDEAN 18:00
ZESTA PUNTA TXAPELKETA Udal Pelotalekuan: MUNDUKO TXAPELKETAKO PARTIDUAK
18:00
HERRI KIROLAK zelaian Ingudea: Bizkaiko Txapelketa izango da eta Euskal Herriko onenak hartuko dabe parte. Iparraldeko Jokoak: Lasto-altxatzea • Lasto-botatzea • Gurdia OSCAR PEREZ, Euskal Herriko Txapelduna. JOSE MARI ATUTXA, Bizkaiko Txapelduna. JON LAPAZARAN, Euskadiko Txapelduna. JOSE LAPAZARAN, Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelduna. Aizkolariak: IÑAKI AZURMENDI (Euskal Herriko Txapelduna) ARZABAL NAZABAL (Euskal Herriko azpitxapelduna) ARATZ MUGERZA (3 aldiz gazte mailan txapelduna) Harri-jasotzailea: INHAR GOROSIKA Aurkezlea: SARASOLA Argazkiak:
Karmelo Undarraga/ FOTOMAKINA
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2012
ARRATSALDE-ILUNTZE- GAUEAN 19:30
BERTSO SAIOA, Uhagonen. (Euria eginez gero, Kultur Aretoan egingo da saioa)
20:30
KALEJIRA IKUSGARRIA, Senegaleko JAMMU BALLETArekin.
22:30
uztailak 16, astelehena
IKUSKIZUNA, Senegaleko JAMMU BALLETA zelaian.
23:30 Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO AMETS ARZALLUS ARKAITZ ESTIBALLES GORKA OSTOLAZA Gai-jartzailea: MARKINA-XEMEINGO BERTSO ESKOLA.
ERROMERIA-DANTZALDIA, ESTEIBAR eta OBIETArekin Arkupe aurrean.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
uztailak 16, astelehena BERTSOTAN
KARMEN JAIAK ’2012
BOTA PUNTUA JAIETAN!!! Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Gorka Ostolaza bertsolariak ariko dira bertso saioan
G
alduezinezko hiru hitzordu dauzkate Markina-Xemeingo bertsozaleek urtean: Kontzesioko jaialdia, triki poteoa Gabonetan eta Karmen Eguneko Saioa. «Tradizioz betetako eguna izanda, ezin hobeto dator bertso saio bat karmen egunean». Hori dioena Gorka Ostolaza Potxis da, aurtengo Lea-Artibaiko bertsolari txapelketako irabazlea. Potxis eta bere belaunaldiko bertsolariak hasi ziren Karmen Eguneko saioa antolatzen, eta badira urte batzuk. «Saio polito samarrak irten ohi dute», nabarmendu du. Bertso eskolaren emaitza da, neurri batean. «Orokorrean, gure belaunaldian bertsolari mordoxkak irten dugu Bizkaia osoan, eta gure artean komentatzen dugu hurrengo urteetan ez dela egongo horrelako emaririk». Halere, Markina-Xemeingo bertso eskolan pilo bat dabiltza; «aspaldiko urteteetan 18 urteko jendea ere bai», esan du Ostolazak. Dena ez da bertsoa, ordea; edo agertoki hutsekoa ez, behinik behin. Eta Ostolazak oso
gustuko ditu jaiak. 18 urte zituenean edo gaur egun ez ditu berdin bizi, hori onartzen du, baina koadrilakoak batze hutsagatik berezi dira oraindik karmenak Ostolazarentzat, asko herritik kanpora bizi dira eta. Horrexegatik bakarrik oso bereziak dira karmenak beretzat. Dena dela, zerrenda egiten hasita, oso oso gustuko dituen gauza gehiago ere ateratzen dira. «Pertsonalki, hasiera disfrutatzen dut, daukan indarragatik; herri bazkaria, zer esanik ez. Bertso saioa ere aipagarria da, antolatzen dugun gauzen artean dagoelako; eta azken afaria ere gustatzen zait daukan nostalgia puntuagatik». Azken batean, herriko jaiak dira. «Ez dira izango onenak, baina norberarentzat oso bereziak dira». Ostolazak berba onak baino ez ditu karmenentzat. «Beti izan naiz MarkinaXemeingo jaiak oso intentsu bizitakoa. Egia da urteekin intentsitate hori jaitsi egiten dela, baina oraindik mantentzen dira gauza batzuk ikutuezinak. Denetara helduko ez bagara ere, parte hartzen jarraituko dugu», adierazi du.
Markina-Xemeingo Bertso Eskolakoak Iparragirreko txorimaloekin. Argazkia: Alberto Unamuno/ Markina-Xemeingo Bertso Eskola
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN TXIKI
KARMEN JAIAK ’2012
09:30
TXISTULARIEN KALEJIRA
11:00
MARKINA-XEMEINGO TRIKITILARIEN KALEJIRA
22:30
uztailak 17, martitzena
MALAJE ikuskizuna ALBADULAKE konpainiarekin frontoian: zirkoa, musika eta dantza.
11:30
ERRALDOIAK, BURUHANDIAK ETA TXISTULARIAK
Egun osoan,
UMEEN PARKEA + SLACKLINE + ROKODROMOA zelaian, goiz eta arratsaldez.
Arratsaldean,
UMEEN JOKOAK zelaian.
19:00
DISKO FESTA Goiko Portalean, TXINGUDI DJrekin.
23:30
AGUR KARMEN JAIAK’2012, Herriko musika bandaren aurtengo JAIETAKO AZKENEKO KALEJIRA ETA ALARABI ERRETZEA.
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!
KARMEN JAIAK IAZKO ARGAZKIAK MAITE MANDIOLA
Argazkiak:
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2012!