marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:33
Pรกgina 1
KARMEN JAIAK MARKINA-XEMEIN
2013 J A I
E G I T A R A U A
Markina-Xemeingo Udala
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:33
Página 2
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:33
Página 3
Alarabi
Azaleko argazkia eta Alarabirenak: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
ERRALDOIAREN ERRALDOIARENETA ETA GIZON-JALEAREN GIZON-JALEARENIPUINA IPUINA
ekendioko mendian, Markinako lurraldean, bizi zan gizon bat, gizon-jalea, Alarabi esaten jakona. Hanka-bakarra eta begi-bakarra zan, euria zanean bere oinaz estaltzen zan. Artzaina eta artalde haundiaren jabea zan. Koba batean bizi zan, eta koban atetzat harri haundi bat eukan. Inguruko bildurgarria zan Alarabi, gizon-jalea zalako. Behin, erbesteko gizon batek Zekendioko menditik joiala aurkitu eban Alarabi ardi-zaintzen. Erbestekoak, gizon hain haundi eta itxurabakoa ikusirik, bildurtuta geratu zan. Alarabik ikusi ebanean gizona, besoaz “honako” bat egin eutsan bere ondora joateko. Ikar-ikara heldu zan gizona Alarabigana. Honek agindu eutsan ardi-batzen eta etxera eroaten laguntzeko, gero alkarregaz afalduko ebela eta. Halantxe egin eben. Sartu zituan ardiak koban, itxi eban atea harri haundiaz, eta hasi zan afaria gertatzen. Ene! Erbestekoaren ikarea ikusi ebanean Alarabik gizon-hankea burduntzian sartuta su gainean ipini ebala erreten! Orduan esan eban beretzat: “honek gizaharagia jaten dau eta ziur neu be hilgo nau”. Alarabik ostera begitu eutsan hanka erreteari, eta behin erre ebanean atara eban mahaira eta burduntzia kenduta hasi zan zehatzen.
Z
Erbestekoa zain egoan, eta Alarabi albora begira egoan batean, hartu eban burduntzia eta tximistan sartu eutsan begi bakarretik eta bizkor sartu zan artaldean. Han ebilen Alarabi itsututa minaz eta amorruz garrasi batean, jo batera eta jo bestera erbestekoa atrapatu nahian, baina ezin eban. “Arraio hori, atrapauko haut ba” esanda Alarabik, zabaldu eban atea. Ardiak hasi ziran banan-banan , ohi eben lez, urtetan eta Alarabik atean jarrita hartzen zituan banan-banan eta jaurtitzen zituan kanpoan. Jakin ebanean erbestekoak Alarabiren asmo okerra pentsau eban ardi narruz janztea, eta koban eskegita hainbat ardi narru egoanlez, laster ardi narruz estaldu zan. Gero sartu zan ardien erreskadan, eta lau oinetan heldu zan ateraino. Alarabik txarrik susmau barik hartu eban gizona eta ardia zalakoan jaurti eban kanpora. Horregaitio bota eta bertatik konturatu zan ardiak baino astunagoa zala eta esan eban: “Ointxe galdu nauk, horixe izan dok neure arerioa”. Desesperatuta sartu zan koban. Erbestekoak hartu eutsazan ardi guztiak eta Alarabi gosez koban hil zan. William Rollo. Ipuinak.
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:33
Página 4
KARMEN JAIAK ’2013 • ALKATEAREN AGURRA
28/6/13
12:33
PĂĄgina 5
Jaiak ailegau dira!
Ondo pasau jaiak.
Egun honeetan eguzkia bajauko da Markina-Xemeinera, ilargia eta izar danak. Kolore danak bertatik urtengo dabe. Alarabi errautsetatik berpiztuko da jaietan geugaz egoteko, jaiekin gozetako. Herria soinu, doinu, musika, dantza, bertso, antzerki ‌ bihurtuko da, zoramena eta alaitasuna izango dira nagusi. Baina, batez be, bertokoon eta bertaratuko diranen alkarleku bilakatuko da.
Egun batzuetan laga pena danak albo batera eta gozatu. Danon artean jai sano eta naturalak egin daiguzan. Errespetuz jokatu beti; eta, adi, ezetza ezetza da! Falta direnei poztasun honen oinaztuak bialduko deutseguz, eta, bide batez, esan leku berean egon ez arren gure bihotz eta pentsamenduetan beti dagoala lekua eurentzat. Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo Alkatea
Markina-Xemeingo Udala
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 6
28/6/13
12:34
Página 7
pregoilariak
marki-xeme2013.QXD
errogeita zazpi urte igaro dira dagoeneko. Berrogeita zazpi urte horietan gure folklorea lantzen eta zabaltzen jardun dugu. Ibilbidea luzea izan da, esperientzia oso positiboak izan ditugu eta, halaber, hainbat oztopo gainditu behar izan ditugu. Hasiera zaila izan genuen. Zortzi mutil eta hamabi neskaz osatutako taldea ginen eta errepresio garaia zen, diktadura politikoarena, euskara erabiltzeko oztopoak eta euskal kulturarekin zerikusia zeukan guztia zapaltzen zenekoa… Gaur egun 100 neska-mutilek osatzen dugu taldea eta, beti bezala, indarrez eta ilusioz beteta, gure folklorea lantzen eta erakusten jarraitzen dugu. Helburu horrekin etengabe Euskal herrialde guztietako folklorearen alderdiak ikertzen eta lantzen ditugu; besteak beste: doinuak, musika tresnak, jantzi berriak…
B
Aspalditik, gainera, gure dantzak Europa osoan zehar ezagutzera eman ditugu; besteak beste, Italian, Erresuma Batuan, Belgikan, Alemanian, Bulgarian eta Katalunian, gure folklorea Euskaditik kanpo erakutsi nahian. Ea ba beste horrenbeste urte barru, Markina-Xemeinen Zerutxu dantza taldeak bizirik irauten duen. Zerutxu Dantza Taldea
Pregoilariak izateaz gain, Zerutxu Dantza Taldearen jaietako emonaldi nagusia uztailaren 7an izango da 20:00etan udal pilotaleku nagusian: Kalejiran egingo dute frontoirainoko bidea eta bertan ordu beteko emanaldia eskainiko dute. Plazaratuko dituzten dantzen artean, Oñatiko Korpus dantzak, Amaiako ezpata dantza eta Zuberoako Maskaradak izango dira, besteak beste.
KARMEN JAIAK’2013
ZERUTXU dantza taldea
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
KARMEN JAIAK’2013
INKESTA
KARMEN JAIAK ’2013
Página 8
Galderak: 1.> ZER DA ZURETZAT GAUZARIK POLITENA JAIETAN ? 2.> ZER HOBETU BEHARKO LITZATEKE ?
>>> ANA RUIZ DE AUSTRI 1.> Danborrada. Umeek parte hartzen dute, nagusiek ere bai, eta jende guztia egoten da begira. Hori edo paellada, zalantza daukat, jende guztia egoten delako berton. 2.> Paellada egunean txarra dagoenean alternatiba topatzea. Aurten ere egiten ari den eguraldiarekin, aukera handiak dauzkagu garajeetan amaitzeko denok. Eguraldia hondatuz gero, egun hori galdu egiten da. Denok daukagu alternatiba, denok topatzen dugu lekua, baina ez da gauza bera 2.000 pertsona elkarrekin egotea edo bakoitza bere kabuz joatea. Asko jota beharbada aterperen baten batzen dira gehixeago, baina koadrila bakoitzak ahal duena egiten du, bakoitza bere aldetik doa. >>> ALAIN PUJANA ZULOAGA 1.> Paellada. Han egoten den giroa; eta paella osteko showa. ikustekoa izaten da, indartsua. Eta kontzertuek ere pisu handia daukate karmenetan. Adin kontua ere bada: lehen niretzat autotxokeak ziren gauzarik erakargarriena,
eta orain, beste ekimen batzuetan ematen dugu denbora. 2.> Niretzat ondo dago dagoen moduan. Zer edo zer esatekotan, batzuetan egun gutxi izaten direla, egutegiaren arabera. Hortik aparte, ez dut ezeren falta sumatzen.
>>> AITOR BEREZIARTUA URKIRI 1.> Karmenetan gauza polit mordoa egoten dira. Iaz, adibidez, Arkupe aurrean, kanta paperak banatu zituzten, eta denok kantatzen aritu ginen. Hori oso polita izan zen. Bandak jotzen duenean ere gustatzen zait entzutea. Bestalde, hor dago bertsolarientzako tartea ere: Uhagoneko bertso emanaldia oso polita da. Karmen egunean
28/6/13
12:34
Página 9
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 10
KARMEN JAIAK’2013
INKESTA
KARMEN JAIAK ’2013
jendeak pilota partiduak ikustera joateko ohitura dauka, horra nabarmentzeko beste gauza bat. Niri gaueko kontzertuak ere gustatzen zaizkit, txosnetako giro hori. Paellada ere itzela izaten da…. Eta gero, neutzat, txurroak. 2.> Markinako jaiak politak izaten dira. Egongo dira gauzak hobetu beharko liratekeenak, baina niri neuri ez zaizkit burura etortzen.
>>> NEREA PEREZ ALBERDI 1.> Egoten den giroa. Paellada egunean sortzen dena, batez ere. Batzuetan jende gutxiago egoten da: krisiaren eragina nabaritzen da, eta denean ere ez dago lehengo girorik, baina orokorrean giro ona egoten da. Kuadrila eguneko poteoa eta paellada eguna nabarmenduko nituzke, adibidez. 2.> Iaz, adibidez, nahiko kontzertu onak egon ziren arren, orokorrean begiratuta, puntu hau hobetu beharko litzateke, eta gazteentzako eskaintza hobetu, erromeriak eskainiaz, txaranga egun gehiagotan egonaz….. Ez dut esango gazteek ez daukatenik nora jo: hor daude autotxokeak, hor daude tabernak,… baina nik nahiko nuke egitarauan gazteentzako gauza gehiago topatu, koadrilen arteko jokoak antolatuta, esate baterako; eta, batez ere, arratsaldeak indartu.
>>> JOKIN URRIOLABEITIA 1.> Denok batera egoten garela da gauzarik eta politena. Eta denok elkarrekin egonda, ondo pasatzen dugula. Lagunok batzen gara, eta hori gauza ederra da. 2.> Ez, politak dira diren moduan. Konforme nago dagoen eskaintzarekin.
>>> PAULINA TXURRUKA EIZAGIRRE 1.> Paellada polita da, baina neu ez naiz joaten. Hori bai, politena danborrada da. Holakorik ez dago. Jende gehien batzen duena da, eta politto geratzen da. 2.> Ez dut uste ezer hobetu beharra dagoenik, dauden moduan ondo daude jaiak. Nire ustez ez dago ezer hobetu beharrik. Konforme nago ni karmenak diren modukoak izanda.
28/6/13
12:34
Página 11
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 12
KARMEN JAIAK’2013
argazki lehiaketa
KARMEN JAIAK ’2013
Atera argazkiak jaietan!
PARTEHARTZAILEAK ETA KATEGORIAK Argazki lehiaketa honetan nahi duten guztiek parte hartu dezakete. Ez da inolako kategoria banaketarik egingo. GAIA: Karmen jaiak 2013 Argazkiek egitarauan azaltzen diren ekintzetan hartutakoak edota gaiarekin zerikusia duten jardueretakoak izan beharko dute.
Saritutako lanak eta epaimahaiak aukeratutako beste batzuekin erakusketa bat egingo da. Irabazleak Udaleko Jai batzordeak aukeratutako lau lagunez osatutako epaimahaiak erabakiko ditu. ERAKUSKETA Erakusketa sari banaketaren egun berean zabalduko da, Uhagon kulturgunean.
BALDINTZA TEKNIKOAK Argazkiak kamera digital batekin egin beharko dira, eta ondoko ezaugarriak izan behar dituzte: • JPG formatuan egon behar dute • Argazki bakoitzak, gutxienez, 3.000x2.000 pixel (6 MP) izan behar ditu • Lan originalak aurkeztu behar dira, eta ezingo dira beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak izan • Argazkiei ukituak egin ahal izango zaizkie, baina ezingo da gehitu edo kendu euren jatorrizko osaera aldatzen duen elementurik
JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK Aurkeztutako lanen eskubideak egile bakoitzarenak izango dira, baina antolatzaileek eskubidea izango dute Karmen Jaiekin lotutako zabalkunde eta zereginetarako erabili ahal izateko (prentsa, eskuorri, web gune…)
EPEA Lanak aurkezteko epea 2013ko azaroaren 30ean bukatuko da. Epe horren barruan, noiznahi aurkeztu daitezke lanak. Behin lanak aurkeztu ondoren, ezingo dira lehiaketatik erretiratu.
SARIAK • Argazkirik onenari 75 euroko diru saria eta 2014 urteko Karmen jaietako programaren azala • Bigarren argazki onenari 50 euroko diru saria eta 2014. urteko Karmen jaietako programaren kontraazala. • Bilduma onenari 100 euroko diru saria
LANAK AURKEZTEKO MODUA • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hamar argazki aurkeztu ahal izango ditu. • Lanak gutun-azal batean aurkeztuko dira; gutun-azal horretan argazkiak CD edota pendrive motako euskarri batean aurkeztu beharko dira. Aparteko gutun-azal batean, egilearen datuak (izen-abizenak, NA zenbakia, kontakturako telefonoak, adina eta helbide elektronikoa). • Bi gutun-azalok Markina-Xemeingo udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, 2013ko uztailaren 19tik aurrera. IRABAZLEEN AUKERAKETA Lehiaketa honetan bi saritu egongo dira.
EPAIA Irabazle eta parte-hartzaileei abenduaren 1etik 20ra bitartean jakinaraziko zaie epaia, eta saribanaketa gabon jaien egitarauaren barruan egingo eta egun berean zabalduko da erakusketa.
OHARRAK • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek oso-osorik onartzen dituzte oinarri hauek • Ezingo da aurkeztu lehiaketaren oinarriak bete ezin dituen lanik. Baldin eta lanak aurkeztu ondoren eta epaia eman aurretik oinarriak betetzea eragozten duen zerbait gertatuko balitz, epaimahaiari jakinaraziko litzaioke. Orduan, epaimahaiak erabakiko luke lanak lehiaketatik kanpo utzi ala ez • 2014ko urtarriletik aurrera parte-hartzaile bakoitzak aurkeztutako euskarriak berreskuratzeko aukera izango du udaletxeko harreran.
28/6/13
12:34
Página 13
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 14
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Pรกgina 15
Argazkia: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
JAI EGITARAUA
KARMEN JAIAK
2013
MARKINA-XEMEIN
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 16
JAI-ALAI UNIBERTSITATEA
uztailak 5, barikua
KARMEN JAIAK ’2013
22:30 2013 MARKINA ZIRKUITOA ZOCO SARIA zesta-punta partiduak pilotaleku nagusian (UNI). • KINIELAK FINALA. • SUB-22 ETA NAGUSI MAILETAN.
Argazkia: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
28/6/13
12:34
Página 17
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
XV. ATLETISMO EGUNA
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 18
Argazkiak:
Karmelo Undurraga FOTOMAKINA
17:00-19:00
19:00 KROSS NAGUSIA: 7km
uztailak 6, zapatua
ATLETISMO FROGAK (60 m., 100m., 600m., 4 x 80 m. erreleboka, altuera saltoak eta pisu jaurtiketak Prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilentzat.
18:30 KROSS TXIKIA: 2km. Infantilak eta kadeteentzat. Ibilbidea: Zelaiari bira • Xemeingo eliza • Lea-Artibai ikastetxea • Errotonda • Arretxinagako zubia • Plaza Berria • Errotonda • Xemeingo eliza • Uhagon • Bidekurutzea • Zelaia • Helmuga
IZEN EMOTEA: 11:00etatik 13:00etara egunean bertan frontoiko kioskoan doan. Eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera norbere lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago.
28/6/13
12:34
Página 19
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
uztailak 7, domeka
28/6/13
12:34
Página 20
KARMEN JAIAK ’2013
JUBILATUAK MARTXAN!
marki-xeme2013.QXD
Mari Tere Ansolagaz berbetan
Beti Jai, jubilatu lanpetuak ubilatuen elkarteak merezitako tartea izango du aurtengo karmenetan ere. Uztailaren 7an jubilatuen eguna izango da, domekaz, goi-goitik ospatzeko moduko eguna markinar asko eta askorentzat. Aurten, estreinako, han egongo dira Mari Tere Ansola eta bere kintoko hainbat lagun ere. Sei hilabete daramatzate elkartean, hortik hiru, zuzendaritza taldean. Ansolarekin, bi emakume daude zuzendaritzan. Atzean geratzen da, beraz, elkartearen sorrerako argazkia, gidaritzan denak gizonezkoak ziren garaiak. 1977ko maiatzaren 15ean eratu zen jubilatuen elkartea. Gaur egun, 483 bazkidek osatzen dute; 273 emakume eta 210 gizon. Ansolak berak ez zuen uste izango bera ere bazkide izatera helduko zenik, urruneko parajea begitantzen zitzaion jubilatuen elkartea; baina hantxe amaitu zuen lagunekin batera, oran sei hilabete, ordenagailuekin ibiltzeko lokala eskaintzen zietela eta. Eta behin barruan, ideiak bor-bor. “Aurrekoen lana jarraitu dugu, karta jokoen txapelketa, irteera kulturalak eta 88 urtekoen omenaldia antolatuaz; ez dugu horretara mugatu nahi, ostera”, adierazi du. Hor daude, esate
J
baterako, jarduera fisikoa egiteko kaleko gailuak eta osasunaren inguruko hitzaldiak eta ikastaroak espezialistek zuzenduta, Aransolaren helburuetako batzuk, jubilatuen artean sumatzen dituen nahiei erantzutera etorriko liratekeenak. Lorgarria da eskualdeko beste elkarteekin txango luzeagoak prestatzea ere, Ansolaren ustez. “Azken baten, gu kudeatzaileak izan behar gara, jubilatuen elkartekoen nahien kudeatzaileak”, adierazi du Ansolak. Hortik haruntzago, beste ideia batzuei ere bueltaka dabil Ansola. “Zaintzaileekin ari diren pertsona nagusiak ondo zainduta daude, bai. Baina ez da horretara mugatu behar. Pertsona horrekin berba egin behar da, nagusiekin komunikatu behar dugu: alderdi hori ere zaindu egin behar da”. Elkartrukea da Ansolaren beste buruhaustetako bat, bakoitzak dakiena erakustea. “Adibidez, nagusiek gazteei josten erakutsi ahal diete, eta gazteek nagusiei, informatika kontuak. Zergatik ez?”. Ideiak ez zaizkie falta, eta lana ere ez. Bistakoa denez, gogoa edukiz gero, mila gauza daude egiteko, behin jubilatuta gero ere!
28/6/13
12:34
Página 21
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 22
KARMEN JAIAK ’2013
uztailak 11, eguena
uztailak 7, domeka
JUBILATUEN JAIA! 12:30 MEZA Karmengo elizan.
14:00 JUBILATUEN BAZKARIA BAUSKAINen, Etzilimo taldeak girotuta. Autobus zerbitzua egongo da jubilatuak eroan eta ekarri egiteko.
20:00 ZERUTXU DANTZA TALDEAREN IKUSKIZUNA udal pilotaleku nagusian. Kalejira frontoiraino eta euskal dantzak bertan: Oñatiko Korpus dantzak, Amaiako ezpata dantza eta Zuberoako Maskaradak eskainiko dituzte, besteak beste.
22:00
EMEKI KORALAren KONTZERTUA, Mertzedeko elizan. Zuzendaria: Yolanda Loira Mugartegi.
28/6/13
12:34
Página 23
s 51@yahoo.e mikelgotzn Abaroa kalea 2 behea LEKEITIO
Tel. / Faxa: 94 684 29 90
Arretxinaga etorb. 3 behea MARKINA-XEMEIN
Tel./Faxa: 94 616 94 29
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 24
uztailak 12, barikua
Argazkia: Maite Mandiola
BADATOR ALARABI!
KARMEN JAIAK ’2013
Uztailaren 12tik 17ra, TXU-TXUA TRENA! 11:30-13:00 /16:30-20:30
Argazkia: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
16:30 MARKINA-XEMEINGO SARIA txirrindulari lasterketa (KADETEAK).
Ibilbidea: Markina-Xemein (Aldaola kalea) – Berriatua – Ondarroa – Mendexa – Lekeitio – Ispaster – Gizaburuaga – Aulestia – Markina-Xemein (Aldaola kalea).
28/6/13
12:34
Página 25
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:34
Página 26
BADATOR ALARABI!
Argazkiak: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
18:00
19:00
ALARABI, KOADRILAK… kalejiran, Xemeindik Udaletxe aurrera: AKODA’S BOZINE elektrotxarangak girotuta!
TXISTULARIEN KALEJIRA , BURUHANDI ETA ERRALDOIEKIN
18:30
DANBORRADA
JAIEN HASIERAKO TXUPINAZOA Goiko Portalean (Udaletxe aurrean). ALARABI aurkeztu ondoren, ZERUTXU DANTZA TALDEAK PREGOIA irakurriko dau balkoitik. Eta, ondoren, TXUPINAZOA botako dabe.
uztailak 12, barikua
19:00 KOADRILEN KALEJIRA BIZIKLETAZ!
21:00 22:00 AKODA’S BOZINE elektrotxarangaren kalejira.
22:30 ROCK KONTZERTUA zelaian: SARKOR, GOSE eta DZAUST.
28/6/13
12:35
Página 27
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
uztailak 13, zapatua
28/6/13
12:35
Página 28
KARMEN JAIAK ’2013
MARKINAKO ESKU PILOTA TALDEA
marki-xeme2013.QXD
Argazkia: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
Tantoz tanto, aurrera! uadrila egunean, esku pilotazaleek hitzordua daukate MarkinaXemeingo frontoi txikian, 10:00etatik aurrera buruz buruko esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira eta. Herri arteko pilota txapelketako eta Berria txapelketako finalak jokatu berri, Markina-Xemeingo esku pilota taldea indartsu helduko da urteroko hitzordura. 37 urte dira Markinako esku pilota taldea batzen hasi zenetik, eta 30, ofizial bihurtu zena. “Markina-Xemeinen, lehen asko jokatzen zen esku pilotan, baina zesta goruntz hasi ahala joan zen beheruntz pilotarekiko zaletasuna. Guk hartu genuenean, galduta zegoen kasik”. Hala dio Serafin Ibarrak. Markinako esku pilota taldearen arduradun urte askoan, gaur egun ez da frontoitik asko urruntzen. Hantxe aurkitu dugu Pello Urionabarrenetxea entrenatzailearekin, frontoi handian. Martitzenetan eta eguenetan, hantxe ematen ditu arratsaldeak Urionabarrenetxeak, pilotari nagusiekin. Frontoia zestalarientzat dago gordeta astele-
K
henetan eta eguaztenetan, eta, hortaz, egun horietan, frontoi txikian aritzen dira, umeekin. Gaur egun, 60 lagun inguru batzen dira pilota taldean, ume eta gazte, denak Artibai bailarakoak. Kopuru ederra dela diote, egokia entrenamenduetarako. Orain zortzi urte, 100 lagun izatera ere heldu ziren. Gehiegi ere baziren, ostera, Ibarrak eta Urionabarrenetxeak diotenez, deserosoa denekin behar modura lan egiteko. Eta emaitzetan ere igarri da lan ona egin dutela: ekainaren 22 eta 23an, final handi bi jokatu zituzten: herri arteko esku pilota finala eta Berria txapelketako finala. “Gauza handia da final horiek jokatzea, lan baten ondorioa. Finala jokatzea oso zaila da, herri onenek jokatzen dute, eta horra heltzeko kategoria guztietan eduki behar da maila itzela, taldea oso osorik hartzen da-eta kontuan. Kadete, gazte eta nagusi, denak ibili behar dira ondo”, adierazi du Urionabarrenetxeak. Esfortzu horri esker, azken urteetan goi-goiko maila lortu da Markina-Xemeinen, eta berto-bertoko jendearekin baino ez.
28/6/13
12:35
Página 29
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Página 30
KOADRILEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2013
09:30
16:00ak aldera,
TXISTULARIEN KALEJIRA
BAZKALOSTEAN HERRITXOUE ABARKA ANTZERKI TALDEAk antolatuta: kantu, dantza, antzerki, play back lehiaketa berezi berezia… • Ume, zahar eta gazte… Animatu ta hartu parte!!! • Sariak eta sorpresak ez dira faltako!!!
10:00 ESKU PILOTA PARTIDUAK. Buruz buruko Esku Pilota Txapelketako finalak, pilotaleku txikian.
12:30
uztailak 13, zapatua
KALEJIRA: MARKINA-XEMEINGO TRIKITIXA ESKOLA + MUSIKA ESKOLA + ALARABI
14:30
18:00 “HAU DOK HAU” TXARANGA ibiliko da kalez kale, jaia girotzen.
23:00 KONTZERTUA eta ERROMERIA zelaian: ZE ESATEK + TXIMELETA
HERRI BAZKARIA zelaian. Argazkiak: Maite Mandiola
28/6/13
12:35
Página 31
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Pรกgina 32
HERRIA KANTUZ!
marki-xeme2013.QXD
09:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
uztailak 14, domeka
13:00 XEMEIN GAZTE AHOTS ABESBATZAren kontzertua, Arkupe aurrean. Egitaraua: Joko revennen . ongi etorri/Aldapeko/ Nere herriko neskatxa maite/ Siyahamba/ Maritxu nora zoaz?/ Yesterday/ Behin batean Loiolan/ Uso zuria/Larrosa kolorez jantzia/ Bautista Basterretxe/ Dubula/ Ixil ixilik/ Pello Joxepe/ Nesiponono/ Gora ta gora!
16:00 MUS ETA BRISKA TXAPELKETAK Plazabarripean. Sariak, berdinak izango dira bi ataletan. Briska/ Mus: 1. 120 euro + txapela 2. 80 euro + garaikurra 3. 60 euro 4. 40 euro. Herriko irabazleari, garaikurra.
Argazkia: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
18:00 MARKINA HIRIA SARIA ZESTA-PUNTA PARTIDUAK Udal Pilotaleku Nagusian (UNI) โ ข LIGAXKA , 2 PARTIDU.
19:00 HERRIA KANTUZ Arkupe aurrean. Parte hartu nahi daben guztiek, betiko hamazortzi euskal kanta ezagun taldean abesteko aukera eukiko dabe; kantuen letrak egunean bertan banatuko dira; aurretik nahi dabenak eskuragarri eukiko dau kantu liburuxka www.markina-xemein.com -en.
20:30 SALTOKA taldearekin ERROMERIA.
28/6/13
12:35
Página 33
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
12:35
PĂĄgina 34
KARMEN JAIAK ’2013
28/6/13
Argazkia: Maite Mandiola
TXOSNEN EGUNA
marki-xeme2013.QXD
Jai eredu alternatiboa, txosna batzordearen eskutik
uztailak 15, astelehena
Jaiak herritik eta herriarentzat ai. Aurten be han egongo gara. Han alkartuko gara. Aurten be, MarkinaXemeingo Txosna Batzordeak, bestelako jai eredu bat bultzatu nahian, gunea ipiniko dugu zelaian, danon gozamenagaz bestelako Karmen jai batzuk sortzeko. Martxoan alkartu ginen lehenengoz txosna batzordea beharrean hasteko. Eta ordutik, Karmenei begira lan eta lan ibili gara astez aste, ixilean, eta oraindino jai usainik egon ez denean be gauzak prestatzen. Txosna batzordean talde desbardinetako ordezkariak egoten gara. Bete beharreko baldintza batzuk egoten dira, eta hortik aurrera, alkarlanaren eta parte-hartzearen indarragaz sortzen dira Karmenetan hainbeste eskertzen diren txosnak. Horrela, urteetan egindako beharragaz, jai eredu alternatiboa sortuz eta hobetuz joan dira Markina-Xemeingo txosnak. Betiko moduan eskaintza zabala edukiko du aurten be txosna batzordeak. Tartean, txosnen eguna be edukiko dugu, eta egun osoan
B
egongo dira ekintzak. Barritasun modura, karpa egongo da aurten txosnetan. Txosna batzordeak antolatutako ekintzak parte-hartzaileak izango dira, euskaldunak eta autogestionatuak. Izan be, txosnetan sortzen den dana finantziatzen da txonetan jasotakoagaz. Gainera, eredu jasangarri baten alde egiten dute txosnek, ingurumena garbi mantentzeko ahalegina eginez. Horren adibide dira baso berrerabilgarriak. Eta ahaztu barik: Txosna gunean ezta inondik inora jarrera bazterzailerik onartuko, ez sexistarik, homofoborik, lesbofoborik, transfoborik, arrazistarik, ez bestelakorik. Eta amaitzeko, eskerrik asko txosnetan turno bat egin, garbitu, montatu, egitaraua pentsatu, ekintzetan parte hartu, edota beste barik, txosnetan trago bat hartuko duzuen danori! Horixe dira-eta txosnak, danon artean sortutako mundu txiki-handi bat! Gora Markina-Xemeingo jai herrikoiak! Jaiak herritik eta herriarentzat! Markina-Xemeingo Txosna Batzordea
28/6/13
12:35
Página 35
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
KARMEN EGUNA
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Página 36
GOIZ-EGUERDIAN 09:30
TXISTULARIEN KALEJIRA
12:30
AURRESKUA, Goiko Portalean.
13:00 10:30
uztailak 16, martitzena
MARKINAXEMEINGO BANDAREN KALEJIRA
11:00
MEZA NAGUSIA, Karmengo elizan, Xemein Abesbatzak abestuta. (E. Mokoroaren Meza). Egitaraua: 1. Sarrerako kanta. 2. “Kyrie”, E. Mokoroa. “Gloria”, E. Mokoroa. 3. Lehenengo irakurgaiaren ostean, salmoa: “Aleluia” herrikoia. 4. “Sinisten dot”, estrofak korutik. 5. Ofertorioan: “Gabriel’Oboe”, E. Morrikone. Edo “Ave Maria”, J. Busto. 6. “Sanctus”, E. Mokoroa. “Benedictus”, E. Mokoroa. 7. “Aita Gurea”, A. Madina. 8. “Agnus Dei”, E. Mokoroa. 9. Jaunartzean: “Jesus Bleibet”, J.S. Bach eta kanta herrikoia ostean. 10. Amaieran, “Karmengo Ama”, estrofak koruek. Argazkiak: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
MARKINA-XEMEINGO BANDAREN KONTZERTUA Arkupe aurreko plazatxoan. Egitaraua: Black el Payaso (laukotea - martxa militarra) P. Solozabal Conquest of Paradise Vangelis (konp. Frank. Bernaerts) Aires Vascos N. 2 Jose Franco Chit Chat Polka Johann Strauss (konp. Norman Richadson) Grease (konp. Willy Hautvast) Mambo Jambo Perez Prado (konp. Willy Hautvast)
13:30
MARKINA-XEMEINGO MUSIKA ESKOLAREN eta ALARABIren KALEJIRA
28/6/13
12:35
Página 37
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Página 38
KARMEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2013
ARRATSALDEAN 18:00 HERRI KIROLAK zelaian Ingude Txapelketa (Bizkaiko Txapelketa).
uztailak 16, martitzena
Bizkaiko Herri Kirol Plataforma Txpelketa: Lasto-botatzea. Euskal Herri mailako kirolariak JOSE MARTIN BUSTINZA (Tubi), Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelduna. OSCAR PEREZ, Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelduna. JOSE MARI ATUTXA, Bizkaiko Txapelduna. JON LAPAZARAN, Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelduna. JOSE LAPAZARAN, Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelduna. (Parte nahi dauanak hartu, bertan egunean zelaian emon leike izena).
Bizkaiko Herri Kirolen Ligatxoa, neska eta mutilen artean: Parte hartze librea. Fitxa aktiboa euki ezkero, Bizkaiko edozein kirolarik parte hartu leike. Iparraldeko Jokoak: Ingudea • Lasto-jasotzea • Lasto-botatzea • Gurdia • Zaku lasterketa Harri-zulatzaileak: Talde bi lehiatuko dira. Trontza • Txinga-eroate • Sokatira • Harrijasotzea Aurkezlea: SARASOLA Argazkiak: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
28/6/13
12:35
Página 39
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Página 40
KARMEN EGUNA
KARMEN JAIAK ’2013
ARRATSALDE-ILUNTZE- GAUEAN 18:00 ZESTA-PUNTA PARTIDUAK Udal Pilotalekuan. • 1. Partidua: Hiru bikoteren artean jokatuko da: MARKINA-BERRITXU-GERNIKA • 2. Partidua: GOIKOETXEA - FELIX/ ARBE - LOPEZ
19:30 BERTSO SAIOA, Uhagonen.
uztailak 16, martitzena
(Euria eginez gero, Kultur Aretoan egingo da saioa) Bertsolariak: ION MAIA, FREDI PAIA, BEÑAT GAZTELUMENDI ETA IRATXE IBARRA
Gai-jartzailea: MARKINAXEMEINGO BERTSO ESKOLA.
22:00 ERROMERIA-DANTZALDIA, LUHARTZ taldearekin, Arkupe aurrean. Euskal kanta eta dantzak, saloi-dantzak… betiko erromeria girokoak.
28/6/13
12:35
Página 41
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Página 42
KARMEN TXIKI
Argazkiak: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
09:30
19:00
TXISTULARIEN KALEJIRA
DISKO FESTA Goiko Portalean, XAIBOR DJ-rekin: Euskal dantza errazak, abesti koreografikoak, batukak eta abar.
11:00 MARKINA-XEMEINGO TRIKITILARIEN eta ALARABIren KALEJIRA
11:30
uztailak 17, eguaztena
ERRALDOIAK, BURUHANDIAK ETA TXISTULARIAK
Egun osoan, UMEEN PARKEA zelaian, goiz eta arratsaldez. (11:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00): Jumanji gaztelua/ Vacilones gaztelua/ Piraten gaztelua/ Etxetxoa/ Faunolandia jolasak/ Abentura zirkuitua/ Jolaslekua/ TAILERRAK: globoflexia, txotxongiloak, eta betaurreko dibertigarriak…
22:00 IKUSKIZUNA pilotaleku nagusian: DIABOLO CLASSIC METAL.Musika, umorea eta abilidade ikuskizuna, diaboloak protagonista direla. Publiko guztientzako 45 minutuko ikuskizuna.
23:30 AGUR KARMEN JAIAK’2013, Herriko musika bandaren aurtengo JAIETAKO AZKENEKO KALEJIRA ETA ALARABI ERRETZEA.
28/6/13
12:35
Página 43
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Página 44
KARMEN OSTEKO EGUNAK
Argazkia: Karmelo Undurraga/ FOTOMAKINA
UZTAILEAN...
uztailak 19, barikua 22:30 MARKINA HIRIA SARIA ZESTA-PUNTA PARTIDUAK Udal Pilotaleku Nagusian (UNI) • LIGAXKA , 2 PARTIDU.
uztailak 21, domeka 11:00 ESKOLARTEKO UMEEN TXIRRINDULARITZA LASTERKETA, Kareaga industrialdean
18:00 MARKINA HIRIA SARIA ZESTA-PUNTA PARTIDUAK Udal Pilotalekuan • FINALERDIAK , 2 PARTIDU.
uztailak 26, barikua 22:30 MARKINA HIRIA SARIA ZESTA-PUNTA PARTIDUAK Udal Pilotalekuan 2 PARTIDU: • 3. eta 4. postuak argituko dituena. • FINALA.
28/6/13
12:35
Página 45
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
marki-xeme2013.QXD
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Argazkiak:
KARMEN JAIAK
IAZKO ARGAZKIAK
MAITE MANDIOLA
Pรกgina 46
12:35
ONDO OSPATU KARMEN JAIAK’ 2013!
28/6/13
diseinua: 11barri
marki-xeme2013.QXD Página 47
marki-xeme2013.QXD
28/6/13
12:35
Pรกgina 48