Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Page 1

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren turismo gida. Barikua, 2012ko martxoaren 23a.

Turismoa ‚ Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean

2-3 Lea Ibarra 4 Munitibar 5 Aulesti 6-7 Markina-Xemein 8-9 Lekeitio 10-11 Ondarroa 12 Ziortza-Bolibar 13 Ispaster 14-15 Mutriku 16 Berriatua 17 -18 Non jan? Non lo? 19 Busturialdea 20-21 Ea 22-23 Busturialdea 24 Turismo bulegoak Busturialdean

Ikusteko, emateko beste Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea egun pasarako edo egun batzuk emateko aukeratzen duena ez da damutuko


II LEA IBARRA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GEHIGARRIA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Lea, zentzumenen paradisu gordea Euskal Herriak esploratzeko txoko ugari eskaintzen ditu, Lea bailara, tartean. Eta bailara hori irudikatzen, Lea Ibilbideak historiaren eta zentzumenen gozamenaren bidetik eroango du ibiltaria.


LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

lementu bakoitzak erne jarriko du Lea aukeratzen duena, bere ingurua ulertzeko beste modu bat ikusiaraziko dio. Urrats bakoitzean, izadiarekin berradiskidetuko da, eta antzinako gizon-emakumeek egindako bidea berreginda, lehengoak eta lehengoen bizitzeko modua ezagututa, barrurako bidaia ere egingo du ibiltariak. Lea Ibarra Mankomunazgoak, bailararen altxorrarekin jakitun, Leako ibilbidea prestatu zuen orain urte batzuk, guztiek haren balioez goza zezaten. Isuntzako zubian dago 0 kilometroa, Mendexako lurretan. Itsasora begira, paraje ederrak garai gogorragoetara eramango gaitu. Karraspioko hondartzen teinkadari erantzunez bainuzaleak batzen dituen inguru idiliko berbera jarduera intentsu baten lekuko izan zen. Burdinoletako merkantzien aterabidea zen, antzina. Eta erriberako aroztegien jarduerak ere pareko aktibitatea izan du XX. mendearen bigarren erdira arte. Hartara, Learen bokalean, BogaBoga ontzia langintza horren adibide originala da. Bide batez, errekaren beste aldean, garai hartako ontzigintzaren aztarnak bistan dauzkagu: Mendieta ontziola, Atxurratarrena eta Murelaga. Inguru berean, Marierrota ageri zaigu. 1555ean egina, errekako errotak ordezkatzen zituen lehorte garaietan. Ibaian gora egin ahala, Barroko zibilean eraikitako Bizkaiko eraikinik ederrena bistaratuko zaigu berehala, Zubieta jauregia. Eta alboan, kaioak eta lertxunak, paduraren bizilagun eta jagole.

san nabarmena eduki baitzuen. Haren eraginez, Aulesti eta Gizaburuaga artean daude sasoi bateko ingenieritzaren asmakizun bitxienak. Lea ibaian lehenengoz garatu zen teknologia hori, gerora eta gaur egunera arte, mundu osoan zabaldu den teknologia hidraulikoa. Orain lasai bizi diren inguruok bizi eta mugitu irudika ditzakegu, itsasontzi eta armekin agintari ibili zen Europa hura manufekturez hornitzen.

E

Errege Bidearen jatorrizko galtzada Kresal usaina atzean uzten joango gara, ibaian gora egin ahala. Barrura eta barrura, Amorotoko lurretan, gure oinek Errege Bidearen jatorrizko galtzada zapalduko dute. Bide horretatik ailegatu zen Felipe III. Yarza familiaren zerbitzuak kontratatzera XVIII. mendean. Ohartzen garenerako, Gizaburuagan gaude. Laster antzemango dugu Bengoleako burdinolara hurreratzen ari garela, inguru magiko batean sartzen ari gara eta. Indarrez datorren uraren oihartzuna da oraingoan. Merezi du geldialdi luzea egitea inguruotan. Bizkaia Europako burdinazko manufakturen hornitzaile nagusienetakoa izan zen XVIII. mendean, eta Bengolea, Bizkaiko burdinola garrantzitsuena. Bengolean bizi izan zen Lea ibilbideari zentzua ematen dion pertsona historiko garrantzitsuena: Pedro Bernardo Villareal de Berriz. Lea Ibarraren eboluzioan giltzarria izan zen, antzindari, Euskal Herriaren aurrerapen tekniko eta ekonomikoarengan zere-

LEA IBARRA III

Ibilbidearen lehen zatian, Zubietako jauregia bistaratzen zaigu, Ispasterren.

Ingenieritza hidraulikoan aintzindari izan zen Lea, eta Euskal Herriaren garapen teknikoan eragin Bisoi europearra da Lea ibaiak gordetzen duen natur altxorraren beste adibide adierazgarria

Edozein puntutan hasi eta utzi daiteke Lea Ibilbidea. Argazkia Aulestiko lurretan hartuta dago.

Lasaitasuna arnasten da parajeotan, gaztainadiaren gerizpean. Haren zura oso preziatua da arotz, otzaragile eta armadoreentzat; gordeleku hainbat eta hainbat xomorro eta animalientzat; eta probetxu handiko elikagai ziren haren fruituak ere, antzina baten hotzei eta ezintasunei aurre egin behar zieten gizon-emakumeentzat. Bisoi europearra da Lea ibaiak gordetzen duen natur altxorraren beste adibide adierazgarria. Lea ibaiaren ur gardenetan, bisoi europear talde batzuk egon badaude, ikustea zaila izan arren. Europako ibai gehienetan desagertu diren landare eta faunako espezieak ondo gordetzen dira berton, eta etorkizunean ere gorde daitezen, errespetuz jokatzea gomendatzen zaio ibiltariari.

Aisureta

Oinez zein bizikletan, Lea ibilbidea, beti gozagarri.

Inguruon balioaz jabetzen jakin zuen Mikel Lertxundi artistak. Aulestin, Aisureta guneak egurra eta airea, burdina eta sua eta harria eta ura erkatzen ditu. Naturan bertan esku hartu zuen. Inguruaren baitako osotasunean aztertu eta bere iritziko osaketa eta eraketak eginaz sortu zuen. Errekastoen eta txorien soinua bidelagun, Lea ibaia jolaskor ageri da. Ipuinen agertoki naturala bailitz, bihurgune estu bakoitzak txoko berria bistaratuko digu. Munitibarren, Lea ibilbidearen azken txanpan sartu gara. Eta, han, Bengola daukagu, Energia Berriztagarrien parkea.


IV MUNITIBAR

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Bengola, lehena da orain Lea ibilbideari zentzu osoa emanez, apirilean, Munitibarren Bengolako energia berriztagarrien parkea martxan jarriko da, Lea Ibarreko Mankomunazgoaren eta Munitibarko Udalaren aspaldiko ametsa. iz mendiaren magalean, Lea iblbideak bere izatearen jatorria aurkitzen du. Hementxe hasten da dena. Itsasorainoko bidean bizi jaitsi eta bailarari bizibidea eman dien ur horien balioa inon nabarmena bada hori Bengola da. Lea ibilbideak, bere 23 kilometroetan, agerian uzten du zein aspaldikoa duen gizakiak energia sortzeko grina. Bengola horren adibide garbia da. Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoa egon zen, XIV. mendean datatua. Bengolaren balioaz jabetuta, energia berriztagarriei buruzko interpretazio zentroa irudikatu zuten Lea Ibarrean. 2007an jarri zuten egitasmoa martxan, eta apirilean dira martxan jartzekotan, nahiz eta inaugurazi ofiziala maiatzerako utziko duten. Energia hidraulikoa, eolikoa eta fotobolkaikoa zertan datzan erakutsiko zaie Bengolara datozenei, modu didaktikoan eta erakargarrian erakutsi ere. Instalazio erakusgarrien bidez, publiko gaztea zein heldua erakarriko dute. Berba bitan, energiaren eta naturaren erakusleiho izango da Bengola. XIV. mendeko Bengola burdinola hidraulikoaren aztarna arkeologikoa bistaratu dira, eta Ube eskultoreak Bengolaren zentzua ongi erakutsi du burdinazko eta harrizko eskulturen bidez. Beraz, hiru osagai edukiko ditu: parkea bera, historia –aztarna aurreindustrialak– eta gaur egungo energia berriztagarrien erakusketa. Horra, beraz, etorkizuna, iraganaren aztarnak agerian diren lekuan.

O

Done Jakue bidea Bengola urruti ez dagoela, historiaz berba egingo digun beste txoko bat aurkituko dugu Lea Ibilbidean; Lea ibilbidean adierazitako elementu adieragarrien artean, azkena. Done Jakue bideak historiaren beraren bidegurutzea erakusten du. Batetik, Goi Erdi Aroko kristautasunaren bidea, Ekialdetik Mendebaldera; eta, bestetik, Behe Erdi Aroan esnatzen hasitako komertzioaren eta modernotasunaren bidea, Gaztelatik Kantaurira zihoana, hego-

Bengolea Bizkaiko burdinola garrantzitsuena izan zen.

Jose Angel Fernandez Ondare babesa

«Indusketa lanei balioa eman behar zaie orain» 2006tik, Ondare babesa SL, dokumentazio historiko arkeologikoaz arduratu den enpresa, indusketa lanak egiten ibili da Bengolan. Jose Angel Fernandez arkeologoa da esku-hartze lanen zuzendaria. Zelan hasi zineten indusketekin? Gu hasi ginenean, errota zegoen bistan. Edozein behar egiteko orduan, lehenengo eta behin, dokumentazio arkeologikoa egin behar da. 2006an hasi ginen lanekin, eta momentu horretan presa eta bide hondakinak aurkitu genituen. Indusketak egiten jarraitu, eta gauzak agertzen joan zi-

MUNITIBARKO UDALA

ren, tartean, bi burdinola, gabi eta laba banarekin. Burdinola bat XIII edo XIV. mendeoka da, eta bestea, XVI. mendekoa. Zer gertatu zen burdinola horiekin? Era horretako burdinolak krisian sartu ziren, eta Bengolak ez zuen gainditu. Baina kanala, presa eta ur jauzia bazeukatenez, aktibitate berria eman zitzaion: errota jarri zuten, eta errota erabilera eman zitzaion, 36ko gerrara arte.

tik iparrera. XIV. mendean, hiribilduak sortuko dira, eta ekonomiaren bide hori sendotuko da.

Munitibarko arreta puntuak Bengolak modura, Munitibarrek zein Gerrikaitzek merezi dute bisitariaren arreta. Antzina, Gerrikaitzek hiru edo lau sarrera zituen, eta oraindik ere eder ageri da, lehenako itxura gordeaz. Gerrikaizko Andra Mari eliza neoklasikoa faltan barik bisitatu beharrekoa da. Munitibarren leku erakargarri bat baino gehiago dago, eta galduezinezko hitzordu ugari. Aurten, gainera, beste bat ere badaukate, aspaldiko partez. Bost urteko etenaren ostean, mundu mailako Enduro motoziklismo txapelketa jokatu da, ostera be. Maiatzaren 5ean eta 6an ipini dute hitzordua, eta hainbat lekutatik ibiliko badira ere (maiatzaren 5ean Aulestiko lurretan ere sartuko da), egun bietan Munitibarren jarriko dute irteera eta helmuga. Euskal Herrian jokatuko den proba bakarra izango da, gainera. Horren aurretik, «motorrak berotzen hasteko», ikuskizun berezia egingo dute, hilaren 4an. Motorzaleak asteburu hori heltzeko irrikitan daude.

Gauza berriak agertu al zaizkizue indusketetan? Auzokoek diote, Gernikako bonbardaketako egunetan, hemen ere bonbak jausi zirela, baina guk ez dugu horren aztarrenik aurkitu. Ze leku daukate indusketek Bengolako interpretazio gunean? Egiturak ongi babestu dira. Guk zera nahi dugu orain: jendeak eraikinaren garapena ikusteko aukera edukitzea: burdinola nolakoa zen ikustea eta zer edo zelan indusketetan parte hartzea. Azken batean, balioa eman behar zaie. Gure ustez, interesgarria litzateke jendea zaharberritzearen lekuko izatea, eta indusketa lanak agerian uztea.


V AULESTI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

rdaibaiko itsasadarra eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea eta mendiak ageri zaizkigu ,eder, Santa Eufemin. Atseden bila dabilenak, natura arnastu nahi duenak, familia guztiarentzako plana pentsatzen ari denak, Aulestin du lekua. Santa Eufemik xarma berezia dauka. Urteroko erromeriak eta errepikapenak ehunka eta ehunka lagun erakartzen ditu, gehien-gehienak aulestiarrak eta eskualdekoak, baina abegikor dira urrutiagotik datozen jaizaleekin, eta ez dira gutxi hutsik egin barik datozenak. Sasoi jakin horretan modura, urte guztian ere lagun ugarik aukeratzen dute Santa Eufemi denbora pasarako, bidean etena egin eta bizitzarako arnas berria hartzeko. Gainera, Gabaroko pagadia moduko paraje ederrak ere asko ibili barik aurki daitezke, Txepetxabitxeko bidean. Bi hektarea eskas ditu, eta eskualdean dagoen pagadi ederrenetakoa da. Egun pasarako ederrak badira inguruok, ze esanik ez astebururako. Gaua lagun artean edo familian pasa eta eguna mendiaren magalean hasi nahi dutenentzat hortxe dago Atxagarai aterpetxea. Urte batzuetako etenaren ondoren, Aulestiko Udalak berriro kudeatzen du zuzenean, lehen modura. Edozeinek ordaintzeko moduko prezioan, paraje atsegin eta lasaiaz goza daiteke, natur-ingurune parebakoan. Hartara, Aulestiko Udalak bultzada eman dio Atxagarai aterpetxeari, antzina egoten zen mugimendua berreskuratu. Erreserba egin nahi duenak udaletxera deitu dezake (94 627 90 06).

U

Atxagarai leku pare gabean dago mendiaz gau eta egun gozatzea aukeratzen dutenentzat.

Atxagarai, mendira begirako babes Santa Eufemiko parajeek egun pasarako aukera ederra ematen dute, eta eguna luzatu nahi duenak hortxe dauka Atxagaraiko aterpetxea. Aulestiren xarmetako bat da, ez bakarra; herritik ibili besterik ez dago.

AULESTIKO UDALA

Zerbitzuak Beheko solairuan, ezkaratza, egongela eta komun bi daude; eta goian, 22 pertsonak lo egiteko literak eta dutxak. Lehen oso-osorik hartzen zen; orain, ostera, literaka egingo dira erreserbak, eta etxe osoa hartzeko aukera badago ere, nahi izanez gero, ezkaratz hutsa ere erreserbatu daiteke. Hartara, familiak, koadrilak eta eskolak dira Atxagarairen publiko naturala. Santa Eufemi inguruan atseden hartzeaz gainera, herri giroan ere murgildu nahiko dute askok. Ba, hor ere, Aulestik badauka zer eskainia. Udaberritik aurrera, ezin aproposagoa da parkea. Belarretan etzan, jolastu eta erreka inguruko bizitasunean ikus daitezke aulestiarrak, baita inguruetatik datozen lagun asko eta asko ere. Eta umeentzat ez eze, nagusientzat ere denbora pasa itzela da parkea. Bestalde, makina bat aukera badago Aulestin geldirik ezin egon horrek martxan jarritako tripazorriak baretu eta egarria asetzeko. Hori eta gehiago ere bada Aulesti .


VI MARKINA-XEMEIN

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Markina-Xemein, kultura bizia Monumentu eta eraikin dotorez jositako herria da MarkinaXemein. Baina bestelako ondare kultural baten jabe ere bada. Aukera zabalaz ohartzea besterik ez dago. arkina-Xemeinera doan bisitariak segituan antzemango du herriaren iragan loriatsua. Alde Zaharreko jauretxeak eta aristokraziaren jauregiak edozein txunditzeko modukoak dira. Baina egunero ikusten ez den kultura aberatsa ere badauka Markina-Xemeinek, mendeetan pilatzen eta eraldatzen joan den ondasun ukiezina, leku jakinetan eta denbora tarte batez agertzen eta desagertzen dena. Etnografo onak lez, arreta ipini behar da altxor iheskor horiez gozatu nahi bada. Usadio zaharrak zelan bilakatzen diren aztertu nahi duenak Markina-Xemeinera ostera egin beharra dauka.

M

Hartzak eta antzarak Euskal Herrian badira zenbait inauteri bereziak direnak, mendeetako ahanzturari aurre egin eta gaur egunera arte iraun dutenak. Iraun ez ezik, moldatu ere egin dira, eta egun bizi-bizirik aurkitzen dira. Horietako bat da Markina-Xemeingo inauteria. Bi ohiturek egiten dituzte berezi herri honetako haratuzteak. Bata, egun horretan ateratzen den hartzak. Ezin jakin noiztik datorren ohitura. Ikerlari batzuen ustez, gizakiak kultura eta naturaren artean daukan harreman gatazkatsua irudikatzen du, beste hainbat inauteri tradizionalek lez. Beste batzuentzat, ostera, ohitura berriagoa da, eta herriz herri hartz eta guzti joaten ziren buhameen oroitzapena da. Argi esan daitekeena da gaur egun ere herritarren artean gozamena sortzen duela. Beste ohitura berezia antzara jokoa da, itsasokoarekin alderatuz lehorrean eta zaldi gainean egiten dena. Eta hirugarren ohitura bat ere aipa dezakegu, Zaragi dantza, jaia borobiltzen duena. Izan ere, hainbat dantza berezi gordetzen dira Markina-Xemeinen. Horietako

Hartza, aratusteetako pertsonaia.

Alarabi eta herriko koadrilak, Karmen jaien hasieran.

bat, Mahai-gainekoa, Arretxinagako San Migel egunean ikus daiteke. Ermita berezia da Arretxinagakoa, barruan harritzarrak gordetzen dituena. Xemeingo leku bitxi bezain ezaguna.

Alarabie, elezahar gaurkotua Mitoetan aberatsa da Markina-Xemein. Euskal Herriko eta atzerriko hainbat konturen herriko moldaerak dira asko, mendeetan etxekotuak: lamiak, Anbotoko Mari... Arreta ipiniz gero, segituan antzematen dira bateko eta besteko erreferentziak zein bertoko berezitasunak. Mito horietako batek dioenez, Alarabie pertsonak jan eta haitzulo baten bizi zen erraldoi begi bakar eta hanka bakarra zen. Behin batean, atzerritar bat jatera zihoala, begian burduntzia sartu zion, eta ihes egin. Horrenbestez, Alarabie gosez hil omen zen. Hortik aurrera, bakoitzak atera behar dizkio ikasgaiak. Izena bera ere bitxia du pertsonaiak; arabiar izenetik eratorria, askoren ustez.

Markina-Xemeinek etnografikoki interesgarriak diren ohitura asko ditu

Dantzak, Arretxinagako San Migelen jaietan.

Inauterietan hartza ateratzen da, eta zaragi dantza ikus daiteke Elezaharretako Alarabi begibakarra jaietako pertsonaia bihurtu dute Bestalde, zaharrenen ahotan zegoen mitoa izatetik, kontakizun moderno izatera pasa da Alarabie, herritarrek pertsonaia hori hartu eta herriko jaietako protagonista bihurtu baitute. Gaur egungo belaunaldi berriei elezaharra erakusteko modu egokia, dudarik gabe.

Jendetza, Karmenetako herri bazkarian.


MARKINA-XEMEIN VII

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Urriko azokan abereak egoten dira ikusgai herriko plaza inguruan.

Uhagon. Lehen jauregia zena, kultur-gunea da orain.

Tradizioa eta modernitatea arkina-Xemeinek bizitza kultural oso aktiboa dauka. Azken urteetan Uhagon kulturguneak dinamika sendoa eskaini dio herriari, kanpoko zein bertoko artistei agertoki duina eskainita. Lehen jauregia zena, orain markinar eta xemeindarren batzeko leku bihurtu da. Egitaraua Interneten topatu daiteke. Dinamismo hori Markina-Xemeingo bazter askotan soma daiteke. Tradizio industrialari jarraituta, eskualdeko ekonomia bultzatzeko gunea eratu da Xemeinen. Enpresa haztegiak, lanbide eskola... etorkizunak kezkatzen duen herri eta eskualde baten apustuak dira. Beti ere iragana begiratu eta haren jarraipena eginaz. Baita sinbolikoki ere: egungo enpresa haztegiak garai bateko Esperanza fabrikaren eraikin modernista ederrean daude.

M

Azokak, bilgune Aipatu dugu Markina-Xemeinek tradiziotik edan duen modernitate bat eraikitzeko ahaleginak egin dituela. Horren erakusgarri dira herrian mantentzen diren azokak. Gaur egun industria eta zerbitzuak inguruko jarduera ekonomiko nagusiak badira ere, herritarrek ez dituzte galdu nahi lu-

Uhagon kultur-guneak dinamika sendoa eskaintzen dio Markina-Xemeini rrarekin eta nekazaritzarekin eduki dituzten harreman sendoak. Askok oraindik ere lurra lantzen eta gozatzen jarraitzen dute, egungo bizimodu azkarrari tartetxoak lapurtuta. Borondate eta ahalegin hori Markina-Xemeingo azoketan ikusten da. Jendea batzeko lekuak maite baditugu, azoka horiek gustuko izango ditugu. Urteak joan urteak etorri egin dira azokak hemen, eta hortxe diraute, bizi eta koloretsu. Urriko azoka urteko jairik handienetako bat izaten bada ere, astero-astero doaz baserritarrak azokara, hutsik egin gabe.

MARKINA-XEMEINGO UDALA

Urriko azokako postuetan bertoko produktuen eskaintza zabala egoten da.


VIII LEKEITIO

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Lekeitio, kresalak bustitako herria Itsasontzien joan-etorriak herriko bizimoduaren erritmoak ezarri ditu, eta egun daukagun herria bizitakoaren ispilu argia da. Lekeitio Arrantzale Top programaren bitartez, herriko hainbat txoko bisitatu eta islada hori ezagutu daiteke. Santa Katalina itsas argia.


LEKEITIO IX

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

oizean goiz jaiki eta argitu orduko itsasoko bidea hartu ohi du marinelak. Arrantzatutakoa portutik bentara eta handik salmentara bideratu ohi dute. Hurrengo egunerako sareak konpondu eta prest laga. Tartean, arrantza egun onak eta txarrak egoten dira. Ekaitzaren ondorioz kaian atera gabe gelditu beharreko egun luzeak. Itsasoan ekaitzarekin borrokatutako ilunabarrak. Istorio horiek guziak ez dira bat ere arrotzak urte luzez Lekeition bizi izan denarentzat, eta ziurrenik ezta haiean gertukoentzat ere. Egun, bizimodu horren isla da Lekeitioko herria. Gerturatzen den orok herriaren nortasuna ezagutzeko aukera izateko, Lekeitio Arrantzalea Top programa jarri du martxan Lekeitioko Udalak. Erreserbak egiteko, Lekeitioko turismo bulegora deitu (94 684 40 17) edo turismo@lekeitio.comhelbide elektronikora idatzi behar da. Programa horren bitartez, itsasargi batek itsaso zabalean galduta dagoen marinelarentzat duen garrantziaz jabetzeko aukera edukiko du bisitariak. Itsaso zabalean arrantzaleen bizi baldintzak ezagutu edota Lekeitioko kaleetan barrena herriko historia ezagutzeko parada eskainiko zaio programa berritzaile horren eskaintzarekin bat egin duen guztiari. Izan ere, programaren barruko egitarauak kontu hauek guztiak hurretik ezagutzeko aukera eskaintzen du hainbat bisita eta ekintzen bitartez .

G

Santa Katalinako itsasargia Santa Katalinako itsas argia Euskal Autonomi Erkidegoan bisitatu daitekeen bakarra da, nahiz eta linterna barnean sartzeko aukerarik egon ez. Bertara gerturatzen dena, marinelaren azalean jarri, eta itsasoan itsas argiak duen garrantziaz jabetuko da. Nabigazioa teknikak ezagutu eta txalupa birtual batera igota, Lekeitiotik Elantxobera kostaldean barrena bidaiatu eta bidean agertutako hainbat ezustekori aurre egin beharko diote. Horren bitartez, antzinatik erabilitako seinaleak, argiak, orientabidea, izarrak, baleak begiztatzea... gaur arteko nabigazioaren oinarriak ezagutzera eman eta marinelak lehorrarekin lotzen zituen itsasargiaren argia ikustean sentitzen zutena sentitzera gonbidatzen dute bisitaria. Horrez gain, itsasargian bistariei egokitutako tailer didaktikoak prestatzen dituzte. Itsasargiaren funtzioa ulertzeko ezinbestekoa da itsasontzi baten lan egiteko modua ezagutzea. Horretarako, Playa On-

Playa de Ondarzabal itsasontzia, Lekeitioko portuan.

darzabal itsasontzia porturatu dute. Urte sasoi konkretu batzuetan, orain arte arrantzarako erabilitako baxurako ontzi hori bisitatu nahi duen guztiarentzat zabalik egoten da. Marinelen gela, ontzigaina, kontatuen ganbera... ezagutzeaz gainera, lantoki izan zuten leku horretan bizitako hainbat pasadizoren berri ere emango dute marinelek, eta itsasoko bizidomua lehenengo pertsonan ezagutzea ahalbidetu. Baxurako arrantza ontziko sukaldari, kapitain, arrantzale edota makina arduradun bilakatzeko aukera edukiko du bisitatzen duen orok, ontzia arrantza ontzia zenean bezala mantentzen dutelako.

Sosoaga dolarea Itsasoari lotutako herria izateaz aparte, ondare aberatsa duen herria da Lekeitio. Kaitik ez oso urruti, Santa Elena baselizan hain zuzen ere, Sosoaga kapitaina zain edukiko du Bizkaiko dolare zaharrenaren gora beheren berri emateko.

Historiaz betetako dolarea da. Izan ere, txakolinak herriko historiako pasarte ugaritako protagonista izan zen. Jauregi horretan, Erdi Aroko ordenantza batzuen berri ematen dute. Garai hartan, Arrainaren bidetik Errioxatik ekarritako ardoa edatea debekatua zegoen herriko txakolina bukatu bitartean. Lekeitio hobeto jabetzeko, Hirigune Historikoak itsas eta artisau iraganari buruz berba egiten du. Etxezar, eliz, dorre eta harriztatutako kale estuetan ezkutatutako komentuek itsas kutsua mantentzen dute, oraindik orain. Kaleetan barrena bisita gidatuak egiten dituenak Lekeitioren izaera ezagutzeko aukera edukiko du. Lau hizkuntzatan entzun ahal izateko audio gidak prestatu dituzte. Bisitatu beharreko artelanei dagokionean, Santa Maria Basilika gordetzen dituen altxorrak aipatu beharrekoak dira. Eraikin erlijioso horretan ikustea merezi duen XVI.mendeko erretaula gotiko-flamenkoa

dago. Polikromatua eta urreztatua den errataulu hori bere sasoiko erretaulurik garrantzitsuenetakoa da Espainiako estatuko beste batzuekin konparatuz gero. Kaleetan behera istorioz betetako portura heltzen da bisitaria, gaur egun itsasontziek arrain freskoa nola deskargatzen duten eta saregileek sareak nola josten dituzten ikus ditzake. Herri barnea eta iragana ondo ezagututa asetu ez denak, herria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko, Otoio mendia igo eta handik artadi eta itsaslabar ikusgarriez gain, Talaian urteetan begiratoki estrategikoa izandakoa ezagutzeko aukera edukiko dute. Gaur egun, marinelek ez dute gune horretara so egiten arrantzan irten orduko. Ez da talaierorik han bizi. Inork ez du kostaldera so eginez arrantzaleekin komunikatzeko bitartekorik erabiltzen. Hala ere, lekuak xarma mantentzen du orandik, txoko horretatik Kauntauriko itsaso zabala bistaratzen baita.


X ONDARROA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Kostaldeko haitzetatik hezeguneetara Ondarroak ikusteko moduko Alde Zahar ederra dauka. Baina ondasun arkitektonikoez gain, badauzka beste altxor batzuk ere: inguru naturalak. ndarroako paraje natural esanguratsuenak ezagutzeko ibilbidea Gipuzkoako mugan has daiteke, Saturrarango hondartzan, hain zuzen ere. Badia zaintzen duen hondartzako haitzari Eskilantxarri deitu izan diote ondarroarrek aspalditik, eta herriaren sinboloetariko bat da. Geologikoki Gipuzkoatik Bizkaira doan flyscharen jarraipena da, harriek ez baitute mugarik ezagutzen. Denboralea dagoenean, olatuek paisaia ikusgarriak osatzen dituzte inguru hauetan; eguraldia hobetzen denean, ostera, bainua hartzeko leku ezin hobea dira haitzok. Azkenengo urteetan Ondarroan egin diren pasealekuek herria punta batetik bestera zeharkatzeko aukera eskaintzen dute. Pasealeku horietako bat da Harbide, Saturraran Ondarroarekin batzen duena. Bide horri jarraituta, Arrigorri hondartzara helduko gara. Neguan kaioen eta bodyboard zaleen erreinua da; udan, aldiz, herritarren topaleku bihurtzen da. Hondartzaren gainean, Akilla tontortxoa ikusiko dugu. Txori Erreka auzotik igo gaitezke, muinoak eskaintzen dizkigun ikuspegi ederrez gozatzera: Ondarro-

O

ako badia, Artibai ibaiaren meandro estuak...

Ibaian gora, Allerira Akillatik behera jaitsita, herri osoa zeharkatzen duen pasealekua har dezakegu. Horrela, ibaiaren ertzetik joango gara, Ondarroako alde zaharreko eraikin ederrak ikusten. Bidean, ibaiaren bi aldeak batzen dituzten zubi asko topatuko ditugu, egin ziren garaiaren erakusgarriak denak ere: Plaiko Zubi birakaria, Zubi Zaharra, Zubi Barria... Pasealekuan aurrera eginda, Zaldupe inguruan agertuko gara, eta handik, Allerira doan bidea hartuko dugu. Euskal kostaldeko itsasadarretan dauden hezeguneen artean ezezagunetako bat dugu. Hegaztiak gustuko dituenak orduak pasatu ahal ditu leku horretan, haien aztarnen bila. Iparraldetik hegoaldera doazen hegazti migratzaileak padura horietan hartzen dute atsedena, biodibertsitate aberatsa

Arrigorri hondartzan bodyboard zaleak ibiltzen dira neguan; udan, herritarren topalekua da

Arrigorri hondartza, Eskilantxarri haitza, Harbide pasealekua eta Saturrarango hondartza.

daukatenez, janaria topatzeko leku aproposak direlako. Inguruak daukan balioaren seinale, Europako Natura 2000 sareak Interes Komunitarioko Gune izendatu zuen hezegunea Artibai ibaiarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzak Hezegune babestuen katalogoan sartu zuen. Izan ere, berton galzorian dagoen espezie bat ibiltzen da: bisoi europarra. Ugaztun txiki hori ikustea zaila bada ere, egindako ikerketek egon badaudela ziurtatu dute.

Baina Allerik eskaintzen duen ikuskizunik ederrena beste bat da. Orduak joan ahala, paisaia itsas mareen arabera aldatzen joaten da, itsasoko urak eta ibaiko ur gezak bat egiten baitute. Ordu batzuen buruan, lehen bistan zeuden errekatxoak ezkutatu egiten dira, eta horren ordez, laku txikiak osatzen dira belardi berezien artean. Edertasuna zein aldakorra eta iheskorra den erakutsiko digu naturak Alleriko paduran.

Alleriko padura Interes Komunitarioko Gune izendatuta dago


ONDARROA XI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Arrantzale eguneko ur jokoek ikusmin handia sortzen dute. Zapato Azulean herriko Alde Zaharrak gainezka egiten du.

Jaien azken eguna izanda ere, Arrantzale Eguna jaiegun arrakastatsuena da.

‘Ondarru, herri beru!’ ndarroa, herri beroa. Horrelaxe deskribatzen dute ondarroarrek euren herria. Jende alaia eta bizia dira ondarroarrak, eta horren jakitun dira. Jaietan ikusten da hobekien bizitasun hori. Herriak kale gutxi eta oso estuak ditu, eta horrek jendea elkartzea errazten du. Nahikoa da hiruzpalau koadrila Alde Zaharrean batzea giroa berotzeko. Are gehiago negua atzean laga eta eguraldia hobetzen hasten denean. Edozein aitzakia izaten da ona Alde Zaharrean jai bat antolatzeko. Oso jai parte hartzaileak denak ere. Auzoak ere ez dira atzean geratzen. Kamiñazpiko gazteek auzoko jaiak berreskuratu dituzte, eta arrakasta handiz, gainera. Bertakoak ez ezik, beste herritarrak ere auzora erakartzea lortu dute, kontzertuen bidez, batez ere. Gorozikako sanjoanak ere tradizio handiko jaiak dira. Baserri giroko auzo honetan egun pasa atsegina egiteko aukera eskaintzen dute. Herrira bueltatuta, maiatzean urtero ospatzen da Antxoa egune, arrain horrekin egindako produktuak dastatzeko egunik onena.

O

Zapato Azule, kale bete jende Azken urteetan indarrik handiena hartu duen jaia Zapato Azule da. Bolo Bolo aldizkari ohiak sortu zuen, herriko beste taldeen laguntzaz. Gaur egun, Radixu irrati librea arduratzen da jaia antolatzeaz. Zapato Azulean garrantzitsua ez da egitaraua, ondarroar guztiak mahoizko arro-

pak jantzita kalera ateratzea baino. Hortxe dago jaiaren handitasuna, herritar guztiek parte hartzen baitute. Horrez gain, badaude aipagarriak diren beste bi ekintza egun horretan: bata, Euskal Herriko Kamiseta Azoka; bestea, Tolosatik Ondarroara egiten den Dinamartxi bizikleta martxa. Ondarroarrak hurbiletik ezagutu nahi dituenak ezin du galdu egun hori!

Uda “bero-beru” Zapato Azule udaren hasiera besterik ez da izaten. Horren ondoren, Galiziaren eguna ospatzen da (Santiago egunaren bueltan), herriko galiziarrek antolatuta. Euren herriko jakiak probatu eta musika entzuteko aukera eskaintzen dute. Abuztuan, ondarroarrek Andra Mari jaiak ospatzen dituzte (abuztuaren 13tik 17ra). Egun bakoitzak bere izaera berezia edukitzen du. Gazte Egunean, adibidez, ehunka gaztek kaleak hartzen dituzte, aldarrikapenak eta jai giroa zabalduz. Hilaren 17an, Arrantzale Eguna, ostera, ondarroarrak mahoiz janzten dira berriro ere. Koadrilan batu eta marmitakoa jatea da egun horretan ohikoena, baita kukaina edo antzara jokoak ikustea ere. Ondarro-

ONDARROAKO UDALA

Alde Zaharreko kale estuek jendea batu eta giroa berotzen laguntzen dute an, gainera, plastikozko antzarak erabiltzen dituzte.

Aurten, erdi aroko jaia Ondarroako hiribilduak 675 urte bete zituenean, herritarrek Erdi Aroko jaia ospatzea erabaki zuten. Herri osoak parte hartu zuen. Hiru urteko etenaldiaren ostean, aurten ere Ondarroa Erdi Aroko giroan murgilduko da, laugarrenez, arbasoen bizimodua gogora ekartzeko. Jaia irailean ospatuko da, eta berarekin batera ekarriko ditu hitzaldiak, erakusketak eta, zelan ez, jai giroa.

Ondarroako jaiak hilez hil Maiatza: Antxoa eguna. Antxoagaz egindako produktuak dastatzeko aukera egoten da. Ekainaren 8tik 10era: Kamiñazpiko jaiak. Ekainak 24: Gorozikako jaiak. Ekainak 30: Zapato Azule. Uztailak 25: Galiziarren jaia. Iraila: Erdi Aroko jaia. Andra Mari jaiak Abuztuaren 13tik 17ra: Jaiak Gazte Egunagaz hasten dira, eta Arrantzale Egunagaz amaitu. Aurretik, abuztuaren 11 eta 12an, Txintxirrika eta Santa klara eguna ospatzen dira.


XII ZIORTZA-BOLIBAR

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

tutako altxorra da. rtako San Pedro, Zeinkako Madalena eta Gerrikako Santa Luzia,... inguruotako beste leku «sakratu» batzuk dira. Herritik Ziortzarun eginez, kolegiata bisitatu ahal da.

Bizkaiko kolegiata bakarra Bizkaian inoiz egon den kolegiata bakarra dago Ziortza-Bolibarren. 1954an sute izugarria egon zen herrian, eta abadetxe berria, etxeak eta klaustroa bera erre ziren. Hala ere, fraideek bizi berria eman zioten. Gaur egun, EAEko monumentu nazionala da: eliza, klasutroa eta mendebalde zein ekialdeko ateak bisitatu daitezke. Erdi Aroko galtzadan zehar abiatu daiteke Bolibartik Ziortzako kolegiatara. Done Jakueren bidea da galtzada, Kantauri Itsasoko erizaren ibilbiderik zaharrena dena.

Inguruotako ermitak ezagutu ahal izateko ibilbide aproposa dago; kolegiatatik pasatzen da Ziortzako kolegiata Bizkaian egon den kolegiata bakarra da. Handik Santiago Bidea igarotzen da.

Bolibarren izaera lau haizetara Oizen magalean dago Simon Bolibar askatzailearen arbasoen jaiolekua; Bizkaian egon den kolegiata bakarra , auzoak eta ermitak ikustekoak dira; Bolibar done jakue bideko geraleku garrantzitsua ere bada. ale estu eta erromatar garaiko galtzadak dira Bolibarren erakusgarri. Herri txiki eta lasaia da; alde zaharrak, kolegiatak, eta inguruko auzoek berezi egiten duten herria. Ziortza-Bolibarrek, 35 urteko anexio derrigortuaren ostean, udalerri izaera berreskuratu zuen, duela ez horrenbeste urte. 2004ko azaroaren 30a izan zen esperotako egun hura. Hala ere, denboran oso atzera egin behar da Ziortza-Bolibarko historioko kontuak jakiteko, lehenengo berri dokumentatua 1051ekoa baita.

K

Herri ezaguna da. Han jaio ziren Diego de Irusta, On Diego eta On Bernardino de Irusta, Kolegiatako abadeak izan zirenak. Baina Bolibarko herria batez ere Simon Bolibar arbasoen sorterriarekin lotzen da. Herriko pertsona historiko ospetsua da Simon bolibar «askatzailea», oraindik orain, presentzia handikoa.

ZIORTZA-BOLIBAR ELIZATEKO UDALA

«Askatzailearen»museoa Simon Bolibar ospe handikoa izan da betidanik. Horren erakusle da Ziortza-Bolibarren dagoen museoa, non «askatzailearen» sutraiak azaldu eta ikusi ahal diren. Simon Bolibarren museoa Errementarikua baserrian dago. Museoko bildumen bidez, Erdi Aroko Bizkaia eta Bolibar nolakoak ziren ikus daiteke, eta Simon Bolibarren bizitza pertsonal eta politikoa ezagutu, Bolibarren arbasoen historiarekin batera. Bada Bolibarren omenezko monolitoa ere, 1927koa, Venezuelako gobernuaren ekimenez plazan eraikia. Plaza horretan bertan, Santo Tomas eliza-gotorlekua dago. Herriko beste hainbat adibide moduan, Erdi Arotik berreskura-

Horrez gain, Done Jakue bidea egiten diharduten erromesen leku garrantzitsua da Ziortza. Bolibar herritik jatorrizko galtzadan abiatuz heldu daiteke.

Ermitaz ermita Inguruotako ermitak ezagutu ahal izateko bada ibilbide aproposa, PR-BI 140 ibilbidea. Bolibarko herrian hasten da. Kolegiatatik igarotzen da, eta Gerrika eta Ziarregi auzoetatik pasatzen. Mendialdeko bi auzogune dira Gerrika eta Zearregi. Auzo horien arteko bideak paraje ederrak ikusteko aukera ematen dute. Gerrikako baserri batzuk Munitibarko udalerriari dagozkio; eta beste batzuk, Ziortza-Bolibarri. Santa Luzia baseliza ere hantxe dago: elezaharraren arabera, hilobiak zituen tenplua zen. Aurkikuntza esanguratsuak egin izan dira: kanpaiak egiteko moldea eta auzotarren zereal soberakina gordetzeko silo ikusgarria, beste batzuen artean. Artako San Pedro eliza pagadi polit batek inguratzen du eta bertatik Oiz parez pare ikusi ahal da. Gaur egun, Oizen artzaintza jarduera mantentzen da, horren adibide da Muinozguren baserri-taberna. Errekaren ibilbideari jarraituz, Iruzubietara iritsi daiteke, Markola errekak Artibairi emari puntua uzten dion gunera.


ISPASTER XIII

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Lasaitasuna nagusitzen den herria Urteetan mantendutako eraikuntzek aukera ona ematen dute Ispaster ezagutzeko. Bide batez, mendizaleek eta hondartzazaleek osteratxo polita egin dezakete Otoio menditik edo Ogellako hondartzatik. asaitasunarekin topo egingo du Ispasterrera doanak. Mendia eta itsasoa alboz albo eta herrian bisitatzea merezi duen ondarea dira Ispasterren ezaugarri nagusiak. Lekeitio, Ea eta Gizaburuagarekin mugan, nekazaritza eta abeltzantza sektoreak landu dituzte Ispasterren aurreko urteetan, eta gaur egun, jarduera haietatik eratorritako itxura gordetzen du herriak eta herrigunetik kanpo dauden auzoetako baserriek. Hartara, urteetan landutako sektore horien erakusgarri dira herriari nortasuna ematen dioten XVI. mendeko baserri historiko ugari.

L

Nortasun handiko hondartza da Ispasterko kostaldean haitzartean dagoen Ogella Baserri historikoez aparte, bere arkitekturagatik bereizgarri diren hainbat eraikuntza bisitatu daitezke Ispasterren, horien artean, Zubietako Jauregia, Arana Torre Dorretxea, Aixeder errota eta Santiago eta San Martin Deunaren ermitak.

rre nagusia da, kanpandorrearen alde banatan kokatuta dauden dorre biz osatua. Zubieta Jauregia Lea ibaiaren ertzean dago. Aurrez aurre ikusten den Marierrotako padurako edertasunak eraikinaren ikusgarritasuna nabarmentzen du. Eraikin barrokoak gogoko dituenak Arana Jauregian gisa horretako eraikuntzen adibide batekin topo egingo du. Eskualdeko eraikinen eredutik urrun, adituen arabera, Enkarterrietako garai bateko eraikuntza eredutik gertuago dago. Historiako atal txiki bat kontatzen du Aixeder errotak. 1973.urteko suteen ondorioz inguruko erroten lana gelditu egin zen, eta gabezia horri erantzuteko eraiki zuten Ispasterko errota. Hala ere, 1751.urtean aktibitatea gelditu eta makinaria guztia desmuntatu eta saldu egin zuten. Gaur egun, kanpoko itxurak baino ez dio errotaren izaera aitortzen eraikinari. Bisitatu daitezkeen eraikinez gainera, naturak eskainitako pasai dotoreetaz gozatzeko aukera dago Ispasterren. Izan ere, Otoio mendiaren magalean aurkitzen da herria. Otoioko tontorretik Ogellako hondartzatik hasita Earainoko itsaslabarra ikus daitezke. Paisaia ederrez gozatzeko aisialdi gune apartak daude Ispasterren. Horien artean, Ogella hondartza, Santiago baselizaren in-

Zubietako Jauregia Barnealdeko patio baten inguruan eraikitako jauregia da Ispasterko Arropain auzoan kokatutako Zubieta. Hala ere, jauregi barroko horren atalik ikusgarriena etxau-

ISPASTERKO UDALA

Ogellako hondartza.

Otoioko tontorretik Ogellara begira.

gurua eta Larrinaga eta Kurtxiaga auzoak. Udan, hondartza naturalak maite dituzten bisitariez betetzen da Ogella. Neguan, berriz, surflariak baino ez dira Ogellako uretan murgiltzen ausartzen.

Ogellako hondartza Ezbairik gabe, nortasun handiko hondartza da Ispasterko kostaldean Arakulu eta Errotia harkaitzen bitartean sortutakoa. Urtero, hondartza itxuraz aldatzen da, horixe du berezitasun nagusia. Hartara, hondartzaren gainaldea harea edo harerik

gabe ager daiteke, zabalera handiarekin edota hondartza estuaren itxurarekin. Guztia klimatologia, korronte edo marearen arabera aldatu ohi da. Marea behean dagoenean, marearteko zabalgune aparta bistaratzen da, eta horren ondorioz, urpekarientzako ere hondartza erakargarria bihurtu da. Hortaz, bere txikian, altxor ugari gorde dituen herria da Ispaster, lasaitasuna eta natura maite dituenentzat leku aproposa, eta behin altxor hori aurkituta, kosta egingo zaio bisitariari ez errepikatzea.


XIV MUTRIKU

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEAKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Arno magalean, Mutriku Arnoren magalean ezkutatzen den sekretua Alde Zaharreko dorretxe eta monumentuek, itsasaldeko zazpi hondartza eta bi marea piszinek eta inguru horietako naturguneek gordetzen dute. Bisitariari dagokio deskubritzea. tsasoari lotutako historio amaigabeak gordetzen dituzte mutrikuarrek. Mutriku herriaren historia itsasoari lotuta egon da betidanik. Hasieratako Kantaurialdeko portua izan zen, eta aberastasun haundiko garaiak bizi izan zituen. Horren islada dira herrian zehar aurkitu ditzakegun armarriak, monumentu multzoak eta eraikin ederrak. Hiribildutik kanpo, Mutrikuk natura eta balio handiko inguruneak ditu, baserri, dorre eta ibilbide dotoreak dituzten auzoak. Auzo eta inguru horietatik zehar ibilbide ugari egin daitezke, asko erromesen ohiko ibilbideak izan eta gaur egun ere hala direnak. Aldapa malkartsuak ditu Mutrikuk, eta ez txikiak. Alde zaharra muinoan dago, zehazki, kaiaren gainaldean. Beheko Plazatik hasi, Erdiko kaletik igaro eta eliz parrokiaren kokalekuraino, hau da, Txurruka plazaraino, iritsiaz, alde zaharra ezagutu daiteke. Monumentu multzo aberatsak osatzen du Hirigune Historikoa. XV, XVI, XVII eta XVIII. mendeetako jauregi eta etxeak daude topatuko ditugu bidean.

Berriauta dorrea herriko kaian dago.

I

Alde zaharreko dorretxe eta eraikinak Andre Maria jasokundearen eliza, herriko parrokia, Txurruka Plazan dago. Gaur egun, monumentu nazionala da, Gipuzkoako arkitektura neoklasikoaren eredu onenetarikoa. Plaza berean, udaletxea, Galdona Jauregia eta Txurrukari egindako monumentua bisitatu daiteke, plazaren erdian. Kosme Damian Txurruka Elorza herriko alkate, zientzia-gizon eta Itsas-Armada-

Marea behean dela, Saturrarango hondartzatik oinez joan daiteke herriko hondartzaraino.

ko brigadierra izan zen. Ingalaterraren aurkako guda hasi zenean, Trafalgarreko itsasu-guduan parte hartu zuen, eta kanoikadak jota hil zen. Haren omenez eraikitako monumentua Goiko Plazaren erdian dago. Erdiko kaleko zirrikituetatik galduz gero, Zabiel Jauregia, Luardo Dorretxea eta Sta. Katalina komentua bisitatu daitezke, eraikin ikusgarrienen artean. Behin kaia aldera abiatuz, Moilako dorretxea, Montalivet Jauregia, Arrietakua Jauregia, Olazarra-mizkia edota Berriatuako dorrea ezagutzeko aukera dago. Herri arrantzale honen kaian, arrainaren enkantea egin ahal izateko erabilia izan den makina bitxi bat gordetzen da. Salmenta ahoz egiteak suposatzen zuen istiluekin amaitu zen makina hori martxan

jarri zenean, eta gaur egun Euskal Herri osoan geratzen den bakarra izateak aparteko egiten du. Bentalekuan bertan, Mutriku eta Itsasoa erakusketa iraunkorra dago ikusgai.

«Zazpi hondartza» aukeran Mendebaldean Ondarroa herri bizkaitarrarekin egiten du muga, eta ekialdean Debarekin. Zazpi hondartza dauzka, itsaslabarren artean: Saturraran, herriko hondartza eta Hondarbeltz, eta gainontzeko hondartzak. «Zazpi Hondartzetan», animalia eta landare ugariz gozatu ahal da. Hondartzek eta haitz bereziek paraje desberdina eta ikaragarria eratzen dute. Horrez gain, herriko hondartzan bi piszina naturalez gozatu ahal da.

Andre Maria jasokundearen eliza, gaur egun, monumentu nazionala da Enkantea egiteko makina bitxi bat gordetzen da, Euskal Herrian geratzen den bakarra Zazpi hondartzez gain, herriko hondartzan bi piszina natural daude, bainuzaleen gozagarri


MUTRIKU XV

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Itsaslabarrak Flysch-aren ibilbidean zehar ikusi ahal dira.

Olatz auzoa Arnoren magalean dago. Handik igarotzen da Santiago bidea.

Itsaslabarrak, historiaren testigu; auzoak, harribitxi utrikuren iragana, jatorria eta eraketaren gakoak herri arrantzale honen arkaitzetan daude, marea beherantz jaisten denean interpreta daitezkeenak. Mutrikuko Interpretazio Geologiko Zentroa dago hori ulertu eta ikusi ahal izateko, Nautilus. Panel ugari daude, ikus-entzunezkoak, eta herriaren historia ezagutu daiteke, duela 120 milioi urtetik gaur egunera arte. Herrian aurkitutako fosilak eta amoniteak daude, itsasoaren higidurak desegin ez dituenak, Euskal Herriko kostaldearen historia geologikoa ulertzeko ezinbestekoak. Nautilus ikasguneak bisita gidatuak, fosilen tailerrak, txalupaz irteerak, flyscharen ibilbidea edota akuakultura zentrurako bisitak antolatzen ditu.

M

Itsaslabarrak historia erakutsiz Bestalde, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute Mutriku, Deba eta Zumaiako kostaldeek. Kultur eta natur balio itzelak daude, hala nola, Flyscharen ibilbidea edota karstarena. Itsasertzea ezagutzeko aukera dago, itsaslabarrak ikus daitezke, itsasoz, oinez zein zaldiz. Gainera, Arnoko mendigune-

ak udalerria gurutzatzen du, eta paisaia karstikoez gozatzeko ingurune ikusgarria da. Hainbat irteera antolatzen dira ibilbideak ezagutzeko. Arnoren magalean, Olatz eta Astigarribia eta Kalbaixo auzoak daude. Historia, kondaira eta garrantzia handiko elementu ugariz jositako auzoak dira. Hainbat ibilbide egin daitezke inguruak ezagutu eta dauzkan aberastasunez gozatzeko.

mesak Bizkaiko lurretara sartu ahal dira Arnoateko muinoetan barrena. Bestetik, PR-GI 48 ibilbidea Kalbaixoko ermitan hasten da, baserritar eta arrantzaleen kofradia den ermitan. Kalbaixoko jaiak irailean ospatzen dira, eta Kalbaixo eguna jai handia izaten da herritarrentzat. Ibilbide hori jarraituz,

Arnoren magala, harribitxi PR-GI 47 ibilaldia aukera ona izan daiteke Olatz eta Astigarribia eta Kalbaixo auzoak ezagutzeko. Auzoko San Isidro ermitan hasten da ibilbidea, eta karobiak hilarriak, baserriak, kontarriak edota kobazuloak bisitatu daitezke, eta gaeldialdiak egin, patxadaz gozatzeko. Gainera, Astigarribia auzoa Donejakue bidearen puntu garrantzitsua da, duela mende batzuk Europatik zetozen erromesen geldigune. Han, San Andres eliza, baserriak eta dorretxeak daude. Erro-

Historia, kondaira eta garrantzia handiko elementu ugariz jositako auzoak daude

Talaia kantauri itsasoaren gainean dago; handik, Gipuzkoako kostaldea ikus daiteke

Laranga inguruetara heldu daiteke. Belardi ederretetik igarota, kantauri itsasoaz gozatzeko ikuspegi bikainak ageri zaizkigu.

Ikuspegi apartak Talaia kantauri itsasoaren gainean dago, eta handik, Gipuzkoako kostaldea ikus daiteke egun oskarbietan. Kostaldeko itsaslabarra ikusteko paraje bikaina da Talaia. Nahi izanez gero, Deba aldera abiatu daiteke, Arno mendigunearen magalean zehar. Inguruotan, zaldi irteerak egiteko aukera dago. Bestetik, aukera paregabea dago PR-GI 22 ibilbidea egiteko. Mutriku zeharkatuta, leku ezkutuenak ere ezagutu ahal izango dira. Ingurune zoragarriak aurkitu daitezke ibilaldian zehar, eta herriaren dimentsioa eta inguruak ezagutzeko aukera aparta izan daiteke. Bizikleta izan daiteke auzoak eta inguruak ezagutzeko beste aukera bat. Izan ere, BTT ibilbideak igarotzen dira Mutrikuko herri eta inguruetan zehar.


XVI BERRIATUA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Berriatua, historia azalean

Artibai ibaian burdinaren industria sendoa garatu zen; Andonaegi da horren lekukoa tuan. Industria tradizionalak presentzia historikoa eduki du inguru hauetan. Hortxe daukagu Andonaegiko errota, sasoi batean burdinola ere bazena. Artibai ibaian zehar burdinaren industria sendoa egon zen mende luzeetan. Gero burdinola horietako asko bertan behera laga ziren, edota errota edo baserri bihurtu ziren. Andonaegiren aipamenik zaharrenak XVI. mendekoak dira, eta errota eta burdinola lez erabiltzen omen zen. Orain dela gutxira arte egon zen funtzionatzen errota modura.

Gerraren aztarnak Etxe Pintxu jauregiko hormetan, XVIII. mendeko marrazkiak ageri dira. Sasoi hartako bizimodu aristokratikoa deskribatzen dute.

Berriatua bere burua berrasmatzen ari da, betiko izaerari eutsiz, baina garai berrietara egokituz. Ez da hori egiten duen lehen aldia: bere eraikin eta txoko historikoei begiratu besterik ez dago mendeetako eraldaketen arrastoak ikusteko. erriatuaren iragan urrunera joan nahi badugu, Goikolau, Atxurra, Armina edo Lamina II Kobetara hurbil gaitezke. Han topatu diren arrastoek goi paleolitoaren erdi aldera Berriatuan jendea bizi zela erakusten digute. Zaila da jakitea sasoi hartako beste arrastorik geratzen den inguruotan. Akaso, Magdalena auzoan dagoen Sarnapotzuko sinismenak garai haietatik datoz. Ohiturak dioenez, bertako urak azaleko gaixotasunak sendatzen ditu, trapu bat busti, gaixoturik daukagun atala estalita eduki eta, ondoren, trapu hori putzuaren inguruko adarretan eskegitzen badugu. Nahiz eta sinismena nondik datorren jakin ez, gaur egun erlijio katolikoarekin bat egiten du, hantxe bertan dagoen gurutzeak erakusten duen bezala. Izan ere, erlijio kristaua halako sinimen paganoen gainean joan zen ezartzen. Errepidean gora egiten badugu, Magdalena auzoko ermita topatuko dugu. Hango arrastoak geroagokoak dira, erlijio kristaua sendotuta eta harrizko lehen tenpluak eraikitzen ari zirenekoak. Adituek

B

gaur egungo ermita XVI. mendekoa dela dioten arren, jatorrian eraikin zaharragoren bat egon zen berton. Horren erakusle, ermitak horma batean daukan harlanduzko irudi erromanikoa. Milurtekoaren lehen urteetakoa, ziurrenik. Magdalenatik Erriberara egiten badugu, Erdi Aro berantiarreko hainbat arrasto topa ditzakegu. Gizartea aberasten joan zenez, eraikin ederragoak eta iraunkorragoak eraikitzeko gai zen. Horren erakuslerik garbiena San Pedro apostoluaren eliza, XII. mendekoa, nahiz eta XVI. mendean berreraiki zuten.

handirik gabe. Errealitatea bestelakoa izan da, ostera. Ekonomiak eraldaketa asko bizi izan ditu hemen, eta horren erakusle ederrak daude Berriatuko auzoetan. Baserri munduak aldaketa asko eduki ditu. Oparoaldi baten atzetik uzta galerak eta urte latzak etorri izan dira. Baserri batzuek besteek baino oparotasun handiago izan dute, eta hori euren arkitekturan erakusten da. Lekoia Bekoa baserria, adibidez, XVI. mendean eraiki zuten. Ederra ez ezik, sasoi hartako arkitekturaren erakusgarri onenetakoa ere badugu. Baina dena ez da baserria izan Berria-

Berriatuak gatazka asko aurrez aurre sufritu ditu. Aranzibia dorrea, adibidez, bandoen gerran erre eta berreraiki zuten. Frantsesek ere erre zuten Berriatua XVIII. mendean. 1936ko gerran, Berriatua muga-herri izan zen. Lapurretak, erasoak... eguneroko ogia izan ziren hainbat eta hainbat hiletan. Orduan, norbaitek udaleko bandera errepublikarra gorde zuen etxean, garai zailetan ilusioak gordetzen diren mimo berarekin. 40 urte pasatu zituen gordeta bandera hark, kalera berriro atera ahal izan zen arte. Ikur horrek lez, Berriatuak ere bizirauten eta eraldatzen jakin izan du, sasoi txarretan eusten eta garai hobeetan aurrea hartzen. Bere hormak dira horren lekuko.

Baserri eta errota artean Berriatuako inguruei begiratzen dien bisitariak pentsa lezake paraje lasai hauetan bizimodua ez dela asko aldatu mendeen joanean. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi izan dela jendea berton, gora behera

BERRIATUA ELIZATEKO UDALA

Andonaegiko errota Artibai ibaiaren txoko eder batean dago.


>>> LEA-ARTIBAI XVII

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

non jan? Amoroto Herriko Taberna. Herriko Plaza. 94 624 35 23. ] Ibaigane. Oleta. 94 684 13 59. ] Epermendi. Oleta. 94 684 17 62. ] Klaudio. Oleta. 94 684 18 03 - 94 624 33 95. ]

Urepel Taberna. Zeharbide, 12. 94 613 9093. ] Gardotza Taberna. Gardotzako Industrialdea. 94 6134499. ]

Etxebarria ] Antsotegi Hotela – Jatetxea. Antsotegi Errota. 94 616 91 00 www.hotelansotegi.com

Gizaburuaga

] Errekondo. Gernika Ibilbidea. 94 627 91 62. ] Mariano. Aulestia kalea. 94 627 90 24. ] Zarrabenta. Aulestia kalea, 34. 94 627 90 04. ] Ubilla. Aulestia kalea. 685 756 143. ]Ilunzar. Aulestia kalea, 29. 94 627 90 11.

Berriatua

Markina-Xemein

Herriko Taberna. Elizalde Enparantza. 94 6840760. ] Areitz Bi. Elizalde, z/g. 94 6842377. ] Arropain Jatetxea. Arropain Auzoa, z/g. 94 684 03 13

]Itsas-Lur . Agustin Deuna, 4. 94 6167809. ]Niko Jatetxea. Abesua, 2. 94 6167528. ]Pitis. Karmengo Kalea, 18. 94 6166087. ]Axpe Sagardotegia. Axpe-Atxondoa Baserria. 94 6168285. ]Uhagon. Xemein Etorbidea, 10. 652 779999. ]Zubiondo. Ilunzar Auzoa. Iruzubieta. 94 6166102.

Herriko Taberna. Eleixaldea. 94 684 05 14. ] Oiniz. Okamikako Industrialdea. 94 684 27 51. ]

Aulesti

] Kaia Jatetxea . Txatxo Kaia, z/g. 94 684 02 84. ] Mantxua Jatetxea . Beheko Kalea. 94 465 33 49. ] Goitiko Jatetxea. Foru Enparantza, z/g. 94 684 31 03. ] Egaña Jatetxea. Antiguako Ama, 2. 94 624 38 03

Ispaster ]

Arriola. Erribera, 87. 94 6139005. ] Mendibarren Jatetxea. Zeharbide, 10. 94 6139218. ] Zentrala. Erribera, 40. 94 6139096 ] Lakaerdi Sagardotegia. Milloi Auzoa, z/g. 94 6139178.

Lekeitio

Mendexa

Aroa Jatetxea. Gamarra Plaza, z/g. 94 684 03 13 ] Beitia Jatetxea . P. Abaroa, 25. 94 684 01 11

] Taberna Barri. Herriko Plaza. ] Leagi Jatetxea . Leagi Auzoa, Leagi Kanpina. 94 684 23 52.

non lo?

Etxebarria

Markina-Xemein

]

]

Antsotegi Hotela – Jatetxea . Antsotegi Errota. 94 616 91 00 www.hotelansotegi.com ]

Amoroto ] Abade Etxea. Amorotoko Plaza. 94 684 06 74 (Angel) ] Altuena. Elizalde Auzoa, 27. 94 624 30 89 - 657 72 64 01. www.altuena.com

Aulesti Ubilla. Aulesti Kalea. 685 756 143. www.aulesti.net ] Atxagarai. Santa Eufemin. 94 637 90 06. www.aulesti.net ]

Berriatua Berritxu Pentsioa. Aransolo, 6. 635 733799. pensionberritxu@bizkaia.org ] UrkixaBekoa Nekazalturismoa. Asterrika auzoa, 25. 94 683 33 23 /657 73 06 28 zlgurkixa@euskalnet.net ] Orubixe Nekazalturimoa. Madalena, 23. 94 6139285 www.nekatur.net/orubixe ]

Gizaburuaga Akuiola. Laixier Auzoa. 94 684 12 13. www.akuiolabaserria.com ]

Ispaster Legortza Nekazalturismoa. Kortazar Auzoa. 94 6843079. agroturlegortza@terra.es ] Kurtxia Landetxea. Kurtxiaga Auzoa, 11. 94 6840607 - 616 945 662. itxorro@euskalnet.net ] Natxiondo Landa Hotela. Soluan Auzoa, 17. 94 684 49 47 . www.natxiondo.com ] Zubieta Hotela. Arropain Auzoa. 94 6843030. www.hotelzubieta.com ]

Lekeitio ] Beitia Hotela. Paskual Abaroa, 25. 94 684 01 11

Iketza Goikoa. Iturreta Auzoa, 24-B. 94 616 78 74. ] Makutegi Nekazalturismoa. Erdotza Etorbidea, 47. 94 6168246. ] Amamanekua Landetxea. Ubilla-Urberuaga, 21. 630 805011. analejardi@hotmail.com ] Ibarlotza Landetxea. Ubilla-Urberuaga, 26. 94 6168139. ibarlotza@euskalerria.org ] Intxauspe Landetxea. Atxondoa Auzoa, z/g. 652 770889 - 94 6168798. www.intxauspe.com ] Itur-Zuri Aterpetxea. Oiz Barrenean. www.alpinoartibai.org.es ] Satzu Landetxea. Ubilla – Urberuaga, 37 ezk. 94 616 97 02 www.satzu.net ]

Patxon. Karraspio Hondartza. Hondartzako Txiringitoa. Karraspio Hondartza. ] Metrokua. Karraspio Hondartza. 94 684 49 80. www.metrokua.com ] ]

Munitibar Basualdo . Herriko Plaza, z/g. 94 616 40 18. ] Ondamendi. San Pedro , 4. 94 616 40 00. ] Txori. San Pedro , 6. 94 616 40 68. ]

Mutriku

Batzokia Jatetxea. Conde De Mutriku, 1. 943 60 41 91. ] Pikua Jatetxea – Landetxea Laranga Auzoa, 943 94 22 22. www.pikua.es ]

Ondarroa Lagun Artea Taberna. Itsas Aurre, 3. 94 683 04 16. ] Sutargi Jatetxea. Nasa Kalea, 14. 94 683 22 58 ] Kulixka Taberna. Itsas Aurre, 5. ] Batzokia. Artabide, 36. 94 683 26 65. ] Jai Braian . Musika Plaza, z/g. ] Kafe Antzokia. Iparragirre, 10. 94 683 41 42. ]

] Kofradia Zaharra Jatetxea. Kaia, z/g. 943 60 39 54. ] Jarri Toki Jatetxea. Mutriku-Deba Errepidea. 943 60 32 39. www.mutriku.net/jarri-toki/index.htm ] San Juan Jatetxea . Laranga Auzoa, z/g. 943 60 31 67. ] Galdona Jatetxea . Galdonamendi Auzoa, z/g. 943 60 35 09. ww.mutriku.net/ galdona/ index.htm ] Mijoa Jatetxea. Mijoa Industrial. 943 60 31 80. www.mutriku.net/ mijoa/ index.htm

Arkupe. Herriko Plaza. 94 6164116. ] Kanpape. Herriko Plaza. 94 6165272. ] Muniozguren. Ziortza-Goierria. 94 6138009. ] Irurok. Goierria, 13. 94 6165259 - 651 707556. www.irurokziortza.com ] Armola. Iruzubieta Auzoa. 94 6168179 ] Ikestei. Zeinka-Zearregi. 94 6168127.

Mendexa

Mutriku

Itsasertz. Likona Auzoa. 94 624 31 77. www.nekatur.net ] Zelaigane. Herriko Plaza), 1. 94 625 23 56 - 696 54 55 28. www.zelaigane.com ] Leagi. Leagi Auzoa, z/g. 94 684 23 52. www.campingleagi.com. ]Endai. Likona, z/g. 94 684 24 69. ] Metrokua **. Karraspio Hondartza. 94 684 49 80. www.metrokua.com ] Villa Itsaso***. Likona Auzoa, 30. 606 005 005. www.hotelvillaitsaso.com ]

Munitibar Garro. San Migel Auzoa, 33. 94 616 41 36.www.nekatur.net ]

Astorkigana. Berreño Auzoa. 94 625 23 56 - 696 54 55 28. www.nekatur.net ]

Ziortza-Bolibar ]

] Arbe Hotela. Laranga Auzoa. 943 60 47 49 www.hotelarbe.com ] Pikua Jatetxea – Landetxea . Laranga Auzoa .943 94 22 22 www.pikua.es ] Zumalabe Hotela. Portuko jeitsiera .943 60 46 17 www.hotelzumalabe.com

Ondarroa ] Harizpe Landetxea. Txanbeta, z/g. . 94 683 23 67. www.harizpe.com

Ziortza-Bolibar Monte Baserria. Arta Auzoa. 606255424. ] Irurok Landetxea. Goierria , 13. 94 6165259 - 651 707556. www.irurokziortza.com ] Ziortzako Monastegia. Ziortza. 94 6164179. ] Ikestei Nekazalturismoa. Zeinka-Zearregi Auzoa. 94 6168127. ]


XVIII BUSTURIALDEA<<<

non jan? Ajangiz ] Herriko Taberna. Eleixalde auzoa. 94 625 74 54

Arratzu Olesko Taberna. Barruti auzoa. 94 625 53 56 ]

Bermeo ] Artza Jatetxea. Santamañe kalea, 1. 94 688 35 77 ] Almiketxu Erretegia. Almike auzoa, 8. 94 688 09 25 ] Cannon Erretegia. Sollube gana. 94 688 34 76 ] Jokin Jatetxea. Eupeme deuna. 94 688 40 89 ] Mañuko Benta. Mañu auzoa, 27. 94 688 12 12 ] Zokoa. Askatasun bidea, 42. 94 602 83 95

Busturia Abiñaburu Jatetxea. Axpe auzoa, 41 . 94 687 03 44

Ea Ermintxo. Natxitua. 94 627 77 00 ] Aritza Jatetxea. Aritza kalea, 15. 94 627 50 29

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Gernika-Lumo

Mentrame. Portu kalea, 24. 94 627 60 50

Nere Kabia. Nere kabia, 4. 94 625 41 13 ] Ipar tabernie. Beko ibarra, 35. 94 627 13 50 ] Anaiak taberna. Don Tello, 24. 94 465 07 44 ] Alboka taberna. Juan Calzada, 105. 94 625 26 67

Ereño

Ibarrangelu

Ereñozar jatetxea. Eleixalde plaza. 94 625 81 41

Arketa Erretegia . Laida hondartzan. Arketa auzoan. 94 627 63 02 ] Batzokia. Elexalde auzoa. 94 627 63 42 ] Toki Alai. Laga hondartza. 94 627 61 63 ] Akorda. Akorda Auzoa. 94 627 62 44

]

Elantxobe ]

]

Errigoiti Eleizalde Taberna-Jatetxea. Eleizalde auzoa.

]

Forua ] Landa Berde. Karlos Gangoiti ,61. 94 625 76 25

Gautegiz-Arteaga Artea Herriko taberna. Herriko enparantza, 1. 94 625 68 96 ] Kanala. Kanala auzoa. 94 625 33 90 ]

]

]

Kortezubi Marko Pollo Santa Ana Auzoa. 94 625 39 99 ] Lezika Jatetxea. Basondo, 8. 94 625 29 75 ]

Mendata

Muxika

Menpe. Elexalde, 6. 94 625 27 07 ] Artape. Elexalde, 7. 94 625 13 79

] Galtzada. Kurtzero auzoa. 94 625 86 04 ] Remenetxe Jatetxea. Ugarte auzoa, 6. 94 625 35 20 ] Astei Jatetxea. Muniketa, 8 (Montecalvon). 94 673 23 18

]

Morga Estarta. Andra Mari auzoa. 94 625 66 23 ] Katxi. Andra Mari auzoa. 94 625 02 95 ] Poli Jatetxea. Andra Mari auzoa. 94 625 66 32 ]

Mundaka Erreka Erretegia. Erreka auzoa, 1. 94 617 72 19 ] Kasinoa. Kepa deuna, 1. 94 687 60 05 ]

Nabarniz Nabarniz. Elexalde auzoa. 94 625 05 58 ] Herriko Taberna. Elexalde auzoa. 94 625 60 40 ]

Sukarrieta ] Zaldua Erretegia. Sabino Arana, 2. 94 697 10 58

Murueta Ibaigune Hotela. Larrabe auzoa. 94 625 72 82 ] Kamiñoko Erretegia. Gernika-Bermeo errepidea, 3. kilometroa. 94 625 51 46 ] Bixer herriko taberna. Kanpantxua auzoa, 3. ]

]

non lo? Ajangiz ] Aristieta nekazalturismoa. Kanpantxu auzoa. 94 625 85 00 ] Lurraska aterpetxea. Gutxienez 40 lagunentzako taldeak. 94 625 72 45. www.lurraska.com

Bermeo ] Arrizurieta Landetxea. Mañu auzoa, 43. 607 482 700 www.arrizurieta.es ] Mañuko Benta. Mañu auzoa. 94 688 56 01 www.manuko-benta.com ] Kasa Barri nekazalturismoa. Mañu auzoa. 94 688 53 89

Busturia Angiz Landa-Hotela. San Bartolome, 56. 94 617 11 92. www.hotelruralangiz.com ]

Larrago Landa Apartamentuak. Goierri, 18. 94 465 44 13. www.larrago.com ] Ontxene Landetxea. Gorritxikale,1. 94 687 03 89 www.casaruralontxene.com ]

Ea Andutza Landetxea. Angelutxu auzoa, 15. 635 733 570 ] Ea Astei Landetxea. olagorta auzoa. 94 627 65 11 www.astei.net ] Ermintxo Hotela. Natxitua. 94 627 77 00 www.euskalnet.net/ermintxo ]

Elantxobe Aterpetxea. Portu kalea, 20. 902 540 999 ] Itsasmin Ostatua. Nagusia, 32. 94 627 61 74 www.itsasmin.com ]

Ereño

Gernika-Lumo

Endeitxe Nekazalturismoa. Gernika-Lekeitio errepidea. 94 625 75 11

Akelarre Ostatua. Barrenkale 5. 94 627 01 97. www.hotelakelarre.com ] Gernika Aterpetxea. Kortezubirako bidea, 9. 94 465 07 75

]

Errigoiti Elizetxe Ostatua. Eleizalde auzoa. 94 625 61 94. www.toprural.com ] Madalen Aurrekoa, Nekazalturismoa. Madalen auzoa. 94 625 46 31 ]

Gautegiz Arteaga Txopebenta Nekazalturismoa. Zendokiz auzoa. 94 625 49 23 ] Ugaldebarri Nekazalturismoa. Kanala. 94 625 65 77 ] Urresti Nekazalturismoa. Basetxeta, 12. 94 625 18 43. www.urresti.net ]

]

Ibarrangelu Merrutxu Nekazalturismoa. Merru auzoa, 15. 626 860 395 ] Arboliz Landetxea. Arboliz auzoa, 12. 94 627 62 83 www.arboliz.com ] Gametxo Hotela. Gametxo auzoa. 946277710. www.hotelgametxo.com ]

Kortezubi Morgota Nekazalturismoa. Basondo auzoa. 946 252 772 www.nekatur.net/morgota ]

Mendata Artape Aterpetxea. Elexalde auzoa. 94 625 72 04

]

Morga Katxi Landa Hotela. Andra Mari auzoa. 94 627 07 40. www.katxi.com ]

Mundaka Atalaya Hotela. itxaropena kalea, 1. 94 617 70 00. www.atalayahotel.es ] Portuondo Kanpina 94 687 77 01 www.campingportuondo.com ]

Murueta Ibaigune Hotela. Larrabe auzoa, 48. 94 625 72 82. www.ibaigune.com ]

Muxika ] Gorozika Aterpetxea. Gorozika, 25. 94 673 13 32. www.gorozika.com ] Astei Nekazalturismoa. Montecalvon. 94 673 23 18 ] Aldori Landetxea. Zabale, 8. 94 627 15 09. www.aldori.es


BUSTURIALDEA XIX

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Turismo aktiboa Urdaibain Ibarrangeluko Laga hondartza eta atzean Ogoño lurmuturra.

Atzerrira joan gabe, Euskal Herrian bada hamaika aukera Aste Santua bizitzeko. Inguruko hondartzak eta mendiak ezagutzea eta gozatzea da aukeretako bat, eta Busturialdea aproposa da horretarako, ingurune pribilejiatu horretan bisitariak aurki dezakeen paisaje anitza ez da-eta edozelakoa. Itsasaldeko labar eta hondartzetatik, padura aberatsak zeharkatuz, eta lehorreko baso eta mendietara, arrantzaleen eta baserritarren giroak bat egiten dute Busturialdean. Baita kulturak eta naturak ere, aukera zabala emanez bisitariari: merkatu eta azoka tipikoak, padurak, eraikin esanguratsuak, hegaztien behaketarako guneak, isaslabar ikusgarriak, arrantza portu ederrak, hondartzak, ondare kultural, etnografiko eta arkitektoniko anitza, aztarna historikoak... Aski ezagunak dira Matxitxakoko lurmuturra, Gaztelugatxeko San Juan ermita, Ogoño lurmuturra, Izaro uhartea, Gernikako Arbola eta Batzar Etxea, Mundakako ezker olatua... Turismo aktiborako erraztasunak ematen ditu Busturialdeak. Esaterako, ingurumenarekin gozatzeko prestatutako ibilbideak egin ditzake bisitariak handik eta hemendik, oinez, autoz zein bizikletaz; baita ur kirolak, eskalada, mountain-bikea, zetazeoen behaketa... praktikatu ere. Emozioen eta abenturen bila dabilenak hementxe dauka aukera.

A

Hareatzen babesa Lasaitasuna nahiago duenak hondartzetan aurkituko du babeslekua. Bermeoko Aritzatxu hondartza txikiak duen xarma, esaterako, berezia da oso. 75 metro dituen hareatza horretan, igerileku naturalak sortzen dituzte harkaitz ugariek. Mundakako Hondartzaperen ezaugarri nagusia ere inguruan dituen haitzak dira, harea beltzarekin batera. Itsasbehera dagoene-

an bisitatu beharreko lekua da Mundakakoa, orduan sortzen baita kala txiki hori; giro lasaia nahi duenarentzat, aproposa. Laidatxuk, herri sarreran, zerbitzu guztiak eskaintzen dizkio bisitariari. Sukarrietan daude Toña eta San Antonio. Mundakako itsasadarrean barrena sartzen da Toña, eta Txatxarramendi uharteak bereizten du zerbitzu ugari eta picnic gunea dauzkan San Antonioengandik. Aurrez aurre, itsasadarraren eskuineko aldean, Kanalape eta Kanala daude. Maiteminduen hondartza bezala ere bada ezaguna da Gautegiz Arteagako Kanalape. Kanala, bestalde, ur-kirolak egiten dituztenentzako leku egokia da, eta, horrenbestez, windsurfa, bela, kanoa edota kitesurfa praktikatzen dutenentzako topagune eta paradisu bilakatu da azken urteetan.

Laga eta Laida Urre koloreko harea fina dauka Ibarrangeluko Laida hondartzak, eta hori ere aproposa da kanoa eta surfa egiteko; baita umeekin joateko ere, urak ez baitira sakonegiak. Duna dauka erdi-erdian, duela zenbait urte duna-sistema birsortzeko proiektua jarri baitzuen martxan Urdaibaiko Galtzagorriak elkarteak. Horrez gain, hondartzaren aldeetako batetik Mundaka eta Izaro uharte ezaguna ikus ditzake bisitariak. Herri berean dago Bizkaiko hondartzarik ederrenetakoa izatearen ospea daukan hareatza: Laga. Ogoño lurmutur ikusgarriak jelosiaz zainduta, antzinako itxura bere horretan mantendu du Ibarrangeluko hondartzak. Dena den, Laidak bezala, mota guztietako zerbitzuak dauzka, eta apartekoa da surfa, windsurfa, kanoa, arrantza... gogoko dutenentzat. Zenbait kilometrora dago eskualdeko azken hondartza, Ean, baina askoz gehiago dira inguruetatik aurki daitezkeen kala txiki eta xarmangarriak. Alikante (Sukarrieta), Antzora (Ibarrangelu) eta Lapatza (Ea) dira horren adibide.

25 aukera Urdaibai hobeto ezagutzeko Urdaibai sakonago ezagutu nahi duenak aukera paregabea du Biosfera Erreserbatik egin daitekeen ibilbideren bat eginez. Martxoaren 8an aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak Urdaibaitik egin daitezkeen 25 txango biltzen dituen liburua: Urdaibai. Ibilbide-gida. Bisitariak liburua eskuragarri izango du Turismo Bulegoetan, eta liburu dendetan ere salgai dago, prezio merkean. 1984. urtean eman zion UNESCOk Urdaibairi Biosfera Erreserbaren izendapena, eta, ordutik, hainbat dira herritarren zein bisitarien interesa piztu izan duten txokoak. Liburu horrek, baina, oraindik orain askorentzat ezezagunak diren hainbat bazter ezkutu bisitatzeko aukera be emoten du. Busturialdeko udalerri guztiak kontuan hartuta, eskualdean dauden 25 ibilbide modu koordinatuan batu dituzte. Bisitariek, beraz, Busturialdeak batzen dituen 20 herrien txoko berezi asko ezagutzeko aukera dute ibilbideen gidari erreparatuz gero. Txango guztiek, gainera, lau ezaugarri dituzte komunean: paisaia, natura, kultura eta irisgarritasuna. Hala, ibilbide gehienetara garraio publikoa erabiliz hel daiteke. Era berean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak ingurumen hezkuntza sustatzeko eta turismo berde eta iraunkorra bultzatzeko dituen aukeren adibide ere izan nahi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak atera duen gidak.

Bisitatu beharreko hainbat leku daude Busturialdean, baita turismo aktiborako aukera ugari ere. Ibilbideak, Urdaibain barrena 1. Urdaibaiko goaialdean: Bizkargi. 2. Muxikako barnealdeko haranak eta landazabala. 3. Mendata udalerrian barrena. 4. Ajangizko itzulia. 5. Golako ibaiaren bailara. 6. Arratzu-Mendatako hariztia Done Jakue harbidetik. 7. Oma eta Basondo haranak. 8. Gautegiz Arteagako ibarrak. 9. Gernika eta Forua Triñeko baselizatik. 10. Gernikako eta Lumoko historian barrena. 11. Malluku haranetik Urdaibaiko bokalera. 12. Busturiko paduretatik Txatxarramendi irlara. 13. Bermeo eta Mundakaren arteko auzoetatik. 14. Arretxeko artadia. 15. Ibarrangelutik Ogoñoko talaiaraino. 16. Bermeoko landazabalean eta Tribizko basoan barrena. 17. Igoera Ereñozar mendira. 18. Busturiko goi-lurrak. 19. Mundakatik Katillotxuko aztarnategira. 20. Sollubeko mendietatik txangoa eta Burgoa mendira igoera. 21. Urdaibaiko mendebaldeko mugatik. 22. Bermeoko hiribildutik itsasertzera. 23. Gernikatik Busturiara itsasadarraren ertzetik. 24. Txango bat Urdaibaiko ekialdeko kostaldean eta landazabalean barrena. 25. Gernikatik Arteagarantz itsasadarretik.

Mendiko bizikletaz egiteko ibilbideak ere badaude Busturialdean.


XX EA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

«Euskaldun artean Ean hemen bizi naiz bakean, euskarak ahoaren erdian musukatzen nauenean» Gabriel Aresti (Eako koplak)

Bi letrako Bizkaiko herria. Agian askori gurutzegramak ebazteko afizioagatik egingo zaie ezagun Ea –bertokoentzat Ie–. Bizkaiko herrien artean izen laburrena izanagatik, ordea, altxor txiki asko gordetzen ditu gure herriak, nork arakatu zain.

Ea, natura eta kultura ondarearen gurutzegrama Arrantza eta nekazal munduen fusiotik jaioa, lasaitasuna eta herri bizitzaren hurbiltasuna bilatzen duenarentzat txoko paregabea da Ea; Zoaz Eara eta dantzatu euskara eta kulturaren erromerian.


EA XXI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO GEHIGARRIA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

a XVI. mendean jaio zen, gaur egun udalerriko auzoak diren Natxitua eta Bedaroako arrantzaleek –Ereñokoekin batera– Ea ibaiaren itsasadarrak osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra osatu zutenean. Hala, udalerriko giza paisaia arrantza eta nekazal munduen fusioaren emaitza da. Herri txikia bezain goxoa da. Hiriaren anonimotasunean galduta dagoena berotuko du eta patxada bilatzen duena sosegatu, herri bizitzaren hurbiltasun eta benetakotasunari muzin egin gabe. Badauka bisitariak harrapatzen dituen zerbait, udatiar ziren asko herritartu dituena. Kresalak gazitutako ezpainek euskara darabilte Ean, eta baserrian zaildutako eskuek ez dute auzolanerako joera galdu. Izan ere, garai berrietara egokitu arren, bere nortasunari gogor eutsi dio Eak.

E

Ingurune naturala Mendian sortu eta itsasoa elikatzen duen errekak herria bitan banatzen du, Natxitua eta Bedaroa alde banatan utziz. Mendiberde eta itsas-urdinez margotatutako txoko berezia da Ea, ñabardura esanezinak eskaintzen dituena. Ingurumenaz gozatuz momentu bikainak igaroko dituzu bertan, hondartzako harean alegiazko altxorren bila edo kaian apurtzen diren olatuen hotsak mundu oniriko batera zaramatzala. Inon ikusi ez bezala, Eako portua ur gabe geratzen da marea jaistean, eta hare arteko txalupek estanpa bitxi bezain ederra osatu. Argazki albumaren hurrengo orrialdeetan Natxituko Lapatza eta Bedaroako Ogella topatuko dituzu, ametsetako harriz inguratutako bainuleku zoragarriak. Itsas haizea alde batera utziz, mendi aldera hurbilduko gara. Oinez zein bizikletaz aritzea gustuko duenarentzat ibilbide politak daude, inguruaz gozatuz kirola egiteko aukera ematen digutenak. Abuztuan, herria ezagutzeko BTT eta mendi martxa arrakastatsuak antolatzen dira berton.

Ondarea Jende gutxik dakien arren, ondare altxor txikiak ezkutatzen ditu Eak. Hala nola, 1725ean eraikitako Urtubiagako Burdinola, mea lantzeko izen bereko errota, ikatza egiteko basoak eta garraiorako portua ere esku-eskura zituena. 1848an Bilboko Boluetako Santa Ana lantegia eraikitzeak eta urtebete beranduagoko muga-zergek burdinola askoren amaiera ekarri zutenean amaitu zuen jarduera. Aspaldi itxi arren, baina, oraindik garbi agertzen dira olaren alderdi baliotsuenak. Arratsalde bat har

dezakezu Eako herrigunetik bertaraino dagoen ibilalditxoaz gozatzeko. Gune historiko ikusgarriak berri eta zaharraren bat-egitea erakusten digu. Herria bitan banatzen duen erreka zeharkatzeko lau zubi aurki ditzakezu bertan, zaharrena, armarrian ageri den zubi erromanikoa. Lehenengo arrantzaleek eraikitako etxeak desagertu badira ere, badaude oraindik ikusgai dauden eraikinak, XVIII. mende erdialdekoak gehienak: Urrutia Etxea, Abaitua Etxea, Etxeandi eta Bedarona Etxea, esaterako. Errekaren alde batean eliza errenazentista geratzen da eta bestean barroko estiloan berreraikitakoa, biak zein biak ikusgarriak. Natxitun eleiza neoklasikoa –XV. mendeko zantzuak gordetzen dituena– eta Bedaroan klasikoa aurki ditzakezu, bakoitzaren garaiko ezaugarriak alderatzeko aukera aparta eskainiz. Baserri eremuan, Erdi Aro berantiarreko baserrietatik Aiua eta Anduizar dira gaur zutik daudenak. Egun egoki batean haiek dauden lekura joateko ibilaldi polita eta erraza dago. Karobiak, errota zaharrak, baselizak... Ez zara nekatuko gure herriko ondarea arakatu eta garai bateko bizimodua imajinatzeaz.

Gida praktikoa Ostatuak Astei Nekazalturismoa. Telefonak: 94-627 65 11/619-560 123 Kontaktua: info@astei.net Webgunea: www.astei.net Andutza Nekazalturismoa. Telefonoak: 94-625 41 14/635-733 570 Kontaktua: royoajuria@euskalnet.net Webgunea: www.nekatur.net/andutza Ermintxo Hotela. Telefonoa: 94-627 77 00 Webgunea: www.euskalnet.net/ermintxo Tabernak eta jatetxeak Aritza. Aritza kalea, 15.

Arrantzale. Nagusia kalea, 19. 94-627 51 59 Elejalde Taberna (Bedaroa). Elexalde, 5. 94-627 52 30 Ermintxo jatetxea. Elexalde auzoa, 30. 94-627 77 00 Errekaize Jatetxea. Kale nagusia, 13. 94-627 50 33 Eskoikiz. Goiko bidea, 1. 94-627 52 62 Herriko Taberna (Bedaroa). Elexalde, 8. 94-627 51 29 Itsas Ondo. Jesus kalea, 21. 94-627 50 48 Txangurru. Donibane enparantza, z/g. 94-627 50 25 Udala kontaktua: udala.ea@bizkaia.org 94-627 52 27

Kultur eta aisialdi eskaintza Ea euskaraz mintzo da, eta herriko kultur eskaintzaren ardatza da gure hizkuntza. Herritar talde andana dago kulturaren eta aisialdiaren alorrean lanean, eta kultur eskaintzaren zabaltasuna deigarri gertatzen da herriaren tamainari erreparatuta. Adin eta gustu guztietarako jaiak daude Ean, Natxitun eta Bedaroan, herri txikietako jaiak desagertzen ari diren honetan. San Juanak nabarmendu genitzake Ean, Andra Mari eta San Roke Natxitun eta San Inazio eta San Bartolome Bedaroan. Gazteei begira, abuztuaren lehenengo ostiralean Gazte Eguna antolatzeko ohitura sendotu da Natxitun. Literaturak ere ekar zaitzake Eara. Izan ere, uztaileko hirugarren asteburuan poesiaz blaitzen dira herriko bazterrak Eako Poesia Egunetan. Gabriel Arestiren heriotzaren 30. urteurrenaren harira ekin zuen bidea, eta gaur egun Euskal Herri mailako poesia jardunaldien artean oparoenetarikoa da. Euskal poeten zein literatura joera berrien topaleku izateaz gain, hitzaldi, kantaldi, errezitaldi eta eztabaidetan hainbat jende bildu ohi da, saio guztiak doakoak dira eta.

EAKO UDALA

Ametsetako harriz inguratutako bainulekuak dauzka Eak.

Herrigunean erreka zeharkatzeko dauden lau zubietako bat.


XXII BUSTURIALDEA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Santimami単eko kobazuloak gordetzen duen multzo artistikoaren bi irudi; bisita birtualean irudi guztiak ikus ditzakete bisitariek.

Izana gogoan, iraganetik gerora Ondarea, kultura, artea eta historia tarteko, bisitariak hainbat aukera ditu eskualdeak arreta handiz gordetzen dituenak ezagutzeko. Museoak, basoa, Santimami単eko kobak edota erromatar garaiko herrixka dira horietako batzuk.


LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

bertan, aztarnategoaren inguruan egiten ari diren ikerketa lanak egiaztatu eta lanen barri edukiko dute. Santimami elizara itzuliko dira gero. Han, haitzuloaren 3D erreplika birtual bi-

beratsa da Busturialdeak bere baitan gordetzen duen historia eta ondarea, bisitariei euskal herritarren iragana, oraina eta geroa ezagutzeko aukera paregabea ematen diena. Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, Santimamiñeko Kobak eta Omako basoa Kortezubin, Arrantzaleen Museoa Bermeon edota Erromarraten herria Foruan horren adibide dira.

A

Historiak, kulturak, ondareak eta arteak turistentzako erakargarri egiten dute Busturialdea

Euskal Herria Museoa Alegria Jauregiak hartzen du gaur egun Euskal Herria museoa, Batzar Etxearen ondoan. Gernika-Lumora doazen turistek, beraz, aukera aproposa dute museoak erakusten eta irakasten duenaz gozatzeko. Foru inguruaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagundu gura du museoak, eta Euskal Herriak osatzen duen komunitate espiritualaren ezaugarriak azaltzen ditu. Erakusketa iraunkorrak ikusteko aukera dute turistek han: Euskal Herriaren bilakaera historikoari eta egungo konfigurazio politikoa eragin duten gertakariak azaltzen ditu lehenengo solairuan, eta kirola, folklorea, jaiak, musika, dantza, sinesmenak edota mitoak ulertzeko eta ezagutzeko parada ematen du bigarrenak. Goiko solairuak, aldiz, behin-behineko erakusketak hartzen ditu. Hezkuntza arloa be zaintzen du museoak, eskola umeentzako jardueren bidez. Urtaro bakoitzean, gainera, familiartean jarduteko tailerrak antolatzen ditu, euskal kultura eta historia landuz.

kain baten bitartez, koban zehar ibili, haren eraketa eta morfologia ulertu eta koba barruko historiaurreko artea miresteko aukera edukiko dute. Kobak taldean bisitatu nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da aurretik (944 651 657/ 944 651 660). Omako baso margotua, Kortezubin.

Foruko herri erromatarra

Gernika-Lumoko Euskal Herria museoa.

Santimamiñe Aurreko mendean erreferente izan da Santimamiñeko Koba; bisitariek han ikusi ahal izan dituzte labar-pinturak eta labargrabatuak. 90 urtean bisitak izan ondoren, koba garbitzeko eta zaintzeko lan sakona egiten ari dira egun. Nahitaezko lana, haitzuloa benetako altxor geologikoa, artistikoa eta arkeologikoa baita. Gaur egun, bisitariek Santimami baselizaren ondoko kioskoan hasiko dute bisitaldia. Kobaren sarreraraino igoko dira, eta

Omako basoa Baso bat bisitari bakoitzarentzat: sortzen eta eraldatzen diren irudiak. Omako basoa da Agustin Ibarrola artistaren lanik ezagunenetako bat.Land art korronte sortzailearen adierazpena da, eta lan artistikoa naturara eramatea du helburu, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz. 42 zuhaitz. Basoan zehar oinez doala, irudiak bisitarien aurrean sortzen dira: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du, baina beste batzuetan zuhaitz multzo bat begiratu behar da obra ulertzeko. Gainera, nondik begiratzen den, irudiak eraldatu egiten dira. «Bisita pertsonalizatua» da, beraz, Omako basokoa.

Arrantzaleen Museoa Bermeoko Ertzilla dorreak, berriz, Arrantzaleen Museoa hartzen du gaur egun. Arrantzari buruzko oinordetza kultural eta etnografikoaren erakusketa aparta da museoa. Era berean, dorrearen eta bermeotarren historia ere islatuta agertzen da Arrantzaleen museoko aretoetako batean. Euskal Herria museoak legez, behin-behineko erakusketak be hartzen ditu; beti be, arrantzarekin eta herriko ohiturekin zerikusia dutenak.

BUSTURIALDEA XXIII

Bermeoko Arrantzaleen Museoko erakusketa.

Bizkaiko erromatar aztarnategi garrantzitsuenetako bat da Forukoa, Foruma eta portuko kokagunea izandakoa. 1982an aurkitu zuten aztarnategia, Ereñoko harrobian aurkitu zituzten marmolezko bi epigrafe latindarren arrastoari jarraituz. Horietako bat k.o. II. mendean bertan bizi zen pertsona batek Ivilia jainko indigenari eskainitako aldarea da: Marcus Caecilius Montanus zen Foruko biztanle horren izena. Pieza horretan testua oso-osorik mantentzen da. Bisitariek herrixka bisita dezakete errepidearen bi aldeetan jarrita dauden plataformetatik. Plataformotan, hondeaketei buruzko informazio panelak jarrita daude. Informazio gehiago: www.bizkaia.net/santimamine; www.bizkaia.net/oma; www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa; www.bizkaia.net/arrantzalemuseoa.


2012ko martxoaren 23a

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO

Testuak. Lore Bengoetxea, Oihana Cabello, Agurne Elorza, Alejandra Goikoetxea, Ibai Mu単iz eta Maite Orue. Argitaratzailea. Lea-Artibaialdeko Hedabideak SL.

Turismo gida D

Non zer egin, eta zer ikusi Informazioa bisitarien eskura jarriz, hainbat Turismo Bulego daude Busturialdean. Hala, eskualdeko hogei herriek duten eskaintza turistikoaren eta kulturalaren barri izan dezakete bisitariek; hoteletan erreserbak egiteko aukera ere esakintzen du informazio sareak. ogei herri, eta hainbat txoko. Euskal Herrian zein kanpoan, hainbat turistaren helmuga da Urdaibaiko Biosfera Erreserba. 2010. urtean eskualdera iritsitako bisitarien kopuruak behera egin bazuen be, datuak oso positiboak izan ziren 2011. urtean. 2011ko Aste Santuan turismo datuek gora egin zuten, eta Busturialdeko nekazalturismoetan okupazioa %80-90 ingurukoa izan zen. Bisitarien artean, gainera, asko dira nazioartetik heltzen direnak, eta bertoko zein kanpoko turistak ondo informatuta izatea da bertoko eskaintzaren helburuetako bat. Horretarako, zerbitzu osoa eta anitza eskaintzen duen turismo bulegoen sarea du Busturialdeak: Zugaztietakoa, Gernika-Lumokoa, Mendatakoa, Mundakakoa, Bermeokoa, Gaztelugatxekoa... Urdaibai-Busturialdeko informazioa eskaintzen du Zugaztietako (Muxika) informazio bulegoak. Euskaraz, ingelesez, gazteleraz eta frantsesez emoten du informazioa. Gainera, gura duenarentzat, eskualdeko hoteletan erreserba egiteko aukera ere eskaintzen die turistei.

H

Bisita gidatuak Bere izena eta historia mundu zabalean ezaguna delako, Gernika-Lumo da Busturialdean bisitari kopuru gehien izaten duen herrietako bat, Bermeorekin batera. Bizkaiko Foruen iturburu, faxisten erasoa jasan duen uri ezaguna... Historia aldetik zein kultura aldetik asko du eskaintzeko Gernika-Lumok. Eta eskaintza hori erakargarri eginez, bisita gidatuak ditu Turismo Bulegoak bisita-

Turismo Bulegoak Busturialdea-Urdaibai: Zugaztietako tren geltokia. BI-635 errepidea. Muxika. 94-625 76 09/628-007 725. turismo@urremendi.org Gernika-Lumo: Artekale, 8. 94-625 58 92. turismo@gernika-lumo.net. Bermeo: Lamera, z/g. 94-6 17 91 52. turismo@bermeo.org. Mundaka: Kepa Deuna, z/g. 94-6 17 72 01. Mendata: Eleixalde auzoa, z/g. 94-652 72 04. Ea: Donibane enparantza, z/g.

Bisitari bi, San Juan Gaztelugatxekoari so. Hainbat turista erakartzen ditu.

rien eskura. Museoak, Jai-Alai frontoia, Batzar Etxea... Turista bera historiaren protagonista bilaka daiteke Turismo Bulegoak eskaintzen duen bisitaren bitartez, turista bakoitzaren esperientzia pertsonaletan oinarrituta. Bermeok ere turista asko hartzen ditu urteko edozein sasoietan; baita Aste Santuan ere. Arrantzaleen herria, herriko eta herritarren txokoak, sekretuak eta Bermeoren historia ezagutzera emoten dituzten bisita gidatuak eska ditzake bisitariak. Bermeon bisita asko edukitzen dituen beste informa-

zio puntu bat da Gaztelugatxekoa. Izan ere, Busturialdera heltzen diren turisten artean gustukoenetakoa izan ohi da. Eskualdeko leku enblematiko horri buruzko informazioa emoten dute Bermeon, baita inguruan bisitatu daitezkeen tokien ingurukoa ere.

Aukera anitzak Mundakan eta Mendatan ere badira turismo bulegoak, baita Ean ere. Azken horrek, hala eta guztiz ere, bakarrik udan emoten du zerbitzua. Surfari eta ezker olatuari esker, kanpo-

tik heldutakoen bisita leku izan ohi da Mundaka be. Herri txikia, bizitasuna duena, opor sasoian batez be: hondartza, portua, Txorrokopunta edota Santa Katalina baseliza dira, besteak beste, herri horrek dituen amuak. Mendatak ere badu informazio bulegoa. Bertan, turismo aktiboari buruzko informazioa jaso dezake bisitariak: BTT ibilbideei buruz, batez ere. Eako informazio bulegoak, berriz, laugarren urtea beteko du aurten. Horrek, baina, uda sasoian bakarrik emoten du zerbitzua. Iaz, udako 3 hilabeteetan 2.479 turista joan ziren Eako bulegora. Natxituako, Eako eta Bedaroako informazio turistikoa kanpotarrei ezagutaraztea du helburu, baina, horrez gain, herrian bertan ekoiztutako produktuak ere saltzen dituzte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.