II ONDARROA
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Marabilli kalera dator Antzerkia, musika, pintura, eskultura, argazkigintza, literatura, zinema... Hori eta askoz gehiago uztartuko du gaurtik domekara arte II. Marabilli sormen festibalak, Aitzol Aramaio gogoan.
‘‘
itzol Aramaio zinegilearen indarragaz eta bultzadagaz, gaur hasi eta urriaren 13ra arte sortzaileen plaza izango da Ondarroa. II. Marabilli sormen festibalak punta-puntako artistak elkartuko ditu gunez gune, tartean, Kiko Veneno. Ekitaldiz ekitaldi, sormen diziplina guztiak uztartuko ditu festibalak, hori guzti hori, lagun eta senideek antolatutako ekimen baten baitan. Begoña Anakabe Aramaioren senideak positiboki baloratzen du festibalaren ibilbidea: «Orain arte eduki ditugun gauza guztiak positiboak izan dira». Horren harira, aurtengo festibalak iazkoak izan zuen besteko harrera ona izango duela uste duela aitortu du. Herritarrak eta artistak, biak batuko ditu sormenerako guneak, Ondarroak. Iaz off egitarau bat egon zen, eta aurten ere egotea espero dutela aitortu dute: «Ongietorria izango da egitarautik kanpo datorrena. Espero dugu herritarrek egitarauan ez dauden gauzak gehitzea», esan dute Manuelistek. Momentu hunkigarririk ere ez da falta izango: zapatuko zine galak Aramaio oso presente edukiko du. Mireia Gabilondoren Amaren eskuak filma egongo da ikusgai Bide Onera zine aretoan. Festibaleko azken egunak agertokian batuko ditu zinegilearen lagun minak: Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bingen Mendizabalek, Mikel Valverdek eta Kirmen Uribek Jainko Txiki eta jostalari hura aurrestreinatuko dute, saio berezi bezain sentituan.
A
Iazko balorazio ona ikusita, ondarrutarrak eta kanpotarrak ikuskizunetara etortzera animatzen ditugu» RIKARDO BEITIA Ondarroako Udaleko Kultura arduraduna
«Ongietorria izango da egitarautik kanpo datorrena; herritarrek gauzak gehitzea espero dugu»
Hainbat sormen espazio Kaleari daukan garrantzia ematea helburu, ikuskizun bat baino gehiago, hantxe, kalean bertan egingo da, Ondarroa agertoki erraldoi bezain disdiratsu bihurtuz: antzerkia, kontzertu bat eta fanfarria kalera atera dute antolatzaileek. Beste hainbat espaziok ere sormenari lekua egingo diote: zine aretoa, Portuko Ranpa, Musika Plaza, Itsasaurre eta Kofradia Zaharra, besteak beste. Hori ez eze, ikastetxeekin ere hainbat ekimen egingo dituzte. Rikardo Beitia udal ordezkariak parte hartzeko deia egin die herritarrei, holako
TXOMIN L. ARAMAIO Manuelista
Marlango izan zen I. Marabilli sormen festibalean parte hartu zuen taldeetako bat.
emanaldiak herrian egiteko Udala laguntzeko prest beti egongo dela esanaz. «Hirulau egunean ikuskizun ederrak edukiko ditugu, eta iazko balorazio ona ikusita, on-
ONDARROAKO UDALA
darrutarrak eta kanpotarrak ikuskizunetara etortzera animatzen ditugu. Eskerrik asko Manuelistei holako gauza ederrak antolatzearren». Antolatzaileek ere esker
oneko hitzak eskaini dizkiote Ondarroako Udalari, horrelako festibal handi bat antolatzeko erakundeen laguntza jasotzea ezinbestekotzat joaz.
ONDARROA III
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Zer dago? Urriak 10 12:00. Matineea zinean. Agur esateak dokumentala. Sarrera: 3 euro. - 19:30. Musika Plazatik Kalekutzera, hasiera ekitaldia: Manuel Elu eta Kresala musika bandaren kalejira. - 20:00. Sormena 10 minututan! Arraunlarien sarrera. Aurkezleak: Txo! Artistak: Oier Lertxundi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Pantxo Bedialauneta, Nagore Aranburu, Ismael Iglesias eta Unai Iturriaga, Kofradia Zaharrean. Sarrera: 3 euro. - 22:30. Bide Onera zinean, Muchachito y sus compadres. Sarrera: 15 euro. -
Onera zine aretoan: Fernando Leon de Aranoa eta Asier Altuna zine zuzendariak eta Bide Ertzean taldearen 77 disko berriaren aurkezpena. Sarrera: 6 euro. - 00:30. Jaia Portuko Ranpan: DJ DZ!
Urriak 12 -
12:00. Matineea Bide
Onera zine aretoan. Koldo Almandozen Perlak. Berak eta Anjel Aldarondok berba egingo dute. Sarrera: 2 euro. - 12:00. Ondarroako artistak, kalerik kale. - 13:00. In forma pauperis kale antzerkia, Carro F.C. (Katalunia) taldearen eskutik, Itsasaurren. Ostean, kalejira, Fanfarria Taquikardia taldeagaz. - 13:30. Txiste poteoa, taUrriak 11 bernaz taberna, Alde Za- 12:00. Matineea zinean. harretik hasita, Anartz IturPura vida Iñaki Otxoa eta beren eskutik. Olza mendigoizaleari buruzko dokumentala. Sarre- - 19:00. Zine gala, Bide Onera zine aretoan. Amara: 3 euro. ren eskuak. Han izango - 18:00. Portuko Ranpan, DJ dira, Mireia Gabilondo zuDZren master class-a. zendaria eta Karmele Jaio - 18:30. Bostok argazki taldearen aurkezpena, Kofra- idazlea. Aitzol Aramaiori omena. Sarrera: 6 euro. dia Zaharrean. - 22:30. Benetako Marabilli - 20:00. Leyo Vargas Llosa El Quijote hitzaldia Ramon kontzertua: Kiko Veneno eta The Excitements (KaChao idazle, kazetari eta musikari galiziarragaz, Ko- talunia) taldeen emanaldia, Musika Plazan. Ostean, fradia Zaharrean. DJ Elepunto. Sarrera: 5 - 20:30. Fanfarria Taquikareuro + borondatea. 14 dia (Galizia), Itsasaurre urtetik beherakoek, doan. plazatik irtenda. Oharra: eguraldi txarragaz, - 21:00. n forma pauperis ekitaldia Zaldupe eskola kale antzerkia, Carro F.C. taldearekin, Musika Plazan. publikoko aterpean. - 22:30. Solasaldia Bide
II. Marabilli sormen festibalaren aurkezpena, Kofradia Zaharrean.
Urriak 13 12:00. Matineea Bide Oneran: Amalur (1968), Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten filma. Larruquertek berba egingo du. Sarrera: 2 euro. - 18:00. Davide Filgueiras Cabaleroren #ResistOndarru, Zubi herria harrizko irria dokumentalaren estreinaldia, Bide Oneran. Sarrera: 5 euro. - 20:00. Garazi Etxaburu dantzaria, Jainko Txiki eta Jostalari hura lanaren estreinaldia: Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Kirmen Uribe. Sarrera: 10 euro. -
Egunero... Korretan. Yolanda Eizagirreren argazki erraldoiak.
-
-
Kofradia Zaharrean.
Urriaren 10etik 20ra, Ismael Iglesiasen margolan erakusketa.
Alaitik Kofradia Zaharrera. Iluntzero, Marabilliren
-
irudien proiekzioa. -
Saltokietan eta kalean.
Festibaleko kamisetak salgai Ganbara, Dra eta GiliGilin eta kalean: eguenean eta barikuan, iluntzean, alde zaharrean, eta zapato-domekan, eguerdian, Itsasaurren. - Radixu irratian. Egunero, 11:00etatik 12:00etara, Marabilli irratsaioa, Radixu Irratian (105.5 FM /www.radixu.info): Festibaleko bitxikeriak, elkarrizketak...
Kirmen Uribe Marabilli festibalaren antolatzailea (Manuelista)
«Edukiak dituen jaialdia nahi genuen, gozatzekoa, baina pentsaraztekoa» Bizipoza eta espiritu kritikoa dakartza II. Marabilli festibalak. Ekitaldiz ekitaldi, Aitzol Aramaioren bost lagun min igoko dira agertokira azken saioan, Jainko Txiki eta Jostalari bat-en estreinaldian. Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) han egongo da. Punta-puntako artistak batuko ditu Marabillik bigarren urtez. Bat edo bat nabarmenduko zenuke? Zaila da bat edo beste gainontzekoen gainetik jartzea. Jende ezaguna dator, Kiko Veneno bera, edo Muchachito edo Fernando Leon de Aranoa zinegilea, baina gero horren entzute handia ez dutenak ere badaude, eta horiek izaten dira askotan harribitxiak, hasiberriak, bazterrekoak... Marabilli bien arteko oreka lortzen ahalegintzen da beti, ezagun eta ezezagunen artean, jende heldu eta hasiberrien artean. Jaialdiak gauza berriak deskubritzeko ere balio behar du. Kiko Veneno Ondarroan egongo da. Gaitza izan da kontzertua lotzea? Tira, hori musikaz arduratzen diren Txomin Elepunto eta Alberto Markuerkiagak esango dizute garagardo batekin Braianen xehetasun guztiekin... Kosta da, baina badator azkenean. Eta merke, gainera. Ez genuen prezio altuegirik jarri nahi krisi garai hauetan. Festibalak izaera herrikoia dauka. Aurten, gainera, tamalez ez dago Kafe Antzokirik, eta kaleak berak hartu du protagonismoa. Ate bat ixten denean beste bost zabaltzen omen dira. Zine Gala izango da izarretako bat. Aitzol oso presente egongo da bertan... Bai, aldioro dago presente. Ez bakarrik omenaldian. Gainera, tristuratik urrundu nahi izan dugu aurtengoan. Aitzol oso alaia zen, eta aurtengo omenaldia ere horrelakoa izango da, bizia. Eta egitarauean ere bizipoz handia dago, begira Muchachito adibidez, edo Excitements, Takikardia fanfarrea... Bizipoza eta espiritu kritikoa, Aitzol zena. Eta azkan ekitaldi modura, Aitzolen lagun-minen saioa. Azaldu pixka bat zelakoa izango den Jainko Txiki eta Jostalari hura. Duela hamar urte kaleratu genuen Zaharregia, Txikiegia agian CD-liburu haren ildotik, poesia, musika eta margoa nahastuz. Baina pauso bat aurrerago. Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal
eta bostok izango gara oholtzan. Hunkigarria izango da, denok ginen-eta Aitzolen lagunak. Eta, gainera, aurretik Garazi Etxaburuk egingo du dantzan. Off egitaraua ere potolotzen doa. Bai, eta gehiago bultzatu nahiko genuke jendearen parte hartzea, artisten topalekua izatea Ondarroa lau egun horietan. Jendeak kalera atera dezala egiten duena ahal duen neurrian, erakusleihoetan, tabernetan, elkarteetan, Alamedan larunbat eguerdiz...
‘‘
Festibala artista ezagunen eta ezezagunen arteko oreka bilatzen saiatzen da beti; gauza berriak deskubritzeko balio du» Marabilli zuretzat zer da? Omenaldi bat, baina omenaldi bizia. Jaialdi esperimentala, urtero aldatuz joango dena, eta haziz. Edukinak dituen jaialdi bat nahi genuen, gozatzekoa, baina baita ere pentsaraztekoa, sormena bera kezkatik hazten da eta. Zabala, koloretsua, errebeldea. Kirmen Uribek zer ez du galduko? Nire kutuna 10 minutu saioa da, oso berezia, ez da beste inon egiten. Koldo Almandozi buruzko zikloa ere ez dut galduko, benetan «marabilla» bat. Aranoa, Asier Altuna eta Bide Ertzean bilduko dituen gaua. A! Eta Ramon Chao zaharraren hitzaldia. Beralakoa izan nahiko nuke nik haren adinean!!!
IV BERRIATUA
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Berriatua, etorkizunera begira
Urepel plaza 2012ko uztailean inauguratu zuten herritarrek; Urepel iturburua omentzen duen plaza da, Mikel Anjel Lertxundiren eskulturekin.
Herriak atzean daukan historia ahaztu barik, aurrera, etorkizunera begira dagoen herria da Berriatua; herria hazten doan bitartean, lehengo usadioak mantentzen eta errespetatzen jarraitzen dute herritarrek. turburua. Horixe da Berriatua. Inguruko herri edota auzoen iturburu izateaz gain, ur emari berezia duen herria ere bada Berriatua. Eta horren adibide da Urepel. Iragana gogoan eta begi bistan duen herri horietakoa da. Herritarren bihotzetan zein kaleetan, denboran atzera zein aurrera egitea posible egiten duten leku magiko horietakoa, alegia. Kobazuloak, auzoetako ermitak edota erreka ondotik doan errege bideak aurrez aurre talka egiten dute herriak gaur egun duen itxura modernoagaz. Herrigunea eta ondarea ezagutzeko errege bidea egitea da, duda barik, gomendagarriena. Ondarroako Errenteria auzotik hasi eta Berriatuko erdigunea zeharkatzen duen ibilbide hori, garai batean ekonomia jardueretako garraio bide nagusia izan zen. Eta bertan, Aranzibia dorretxea –adituek diotenez, bizirik irauten duen Bizkaiko dorretxerik garrantzitsuena, orain dela denbora gutxi berritua–, Orubixe eta Urepeleko iturburuak daude. Horretaz gain, baserriak eta errota izandakoak ere ikusi ahal dira bide horretan aurrera eginda.
I
Historian herri izaera behin eta berriz aldarrikatu duen herria da Berriatua. 1974an, herritarren borondatearen aurka, Ondarroaren auzo bilakatu zen. Eta lotura hori 1983ko azaroan hautsi zen. Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioari baietza eman ostean, udalerria izaera propioa garatzen hasi zen; Berriatuak hegoak zabaldu zituen. Eta hegaldiak, oraindik orain, aurrera jarraitzen du.
kikuntzagaz hasi eta 36ko Gerrako arrastoetaraino, besteak beste. Eraikin interesgarrienetarikoa Etxe Pintxu bezala ezagutzen den XVIII. mendeko jauregi etxea da. Euskal Herrian dauden eraikin berezienen artean aurkitzen da, eraikinaren aurreko aldeko margolanak direla eta. Lau zatitan banatua dago fatxada. Goiko ezkerreko irudian heriotza irudikatzen duen agure bat ikus daiteke, zaldi zuri baten gainean. Eskuman herrixka bat dago margotuta, zuhaitz, etxe eta urmaelagaz. Behean, ezkerrean, jauregi baten egongela ageri da, eta eskuman, garaiko bi zaldunen arteko ezpata borroka.
Eraikin zaharrek eta iturburuek mendeetan atzera egin eta historia gogora ekartzen dute Urepel, esanahien plaza Eraikin zaharrak duen balio bera dauka Urepel plazak ere. 2012ko uztailean inauguratu bazuten ere, berriatuarrentzat esanahi handia duen plaza da Urepel. Plazak Urepel iturburuari egiten dio men. Mikel Anjel Lertxundi herriko artistak diseinatuta, plazak iturburuak bustitzen dituen lurra eta historia goratzen ditu. Ura, sua eta airea uztartuz, plazak naturara hurbiltzeko gonbitea egiten du. Eta plazako eskulturak ur berezia, Urepeleko ura azaleratzen du, harrizko eskulturatik. Bada, plazaren diseinuak behinola herriaren paisaia ekonomiko eta emozionala osatu zuten harrobi, zerrategi eta burdinolak gogora ekartzen ditu, harrizko, zurezko eta burdinazko eskulturen bidez.
Baserrien historia Iraganean bizitakoa gogoan edukitzeko laguntza ematen dute baserriek ere. Horretan, XVI. mendean eraikitako Lekoia Bekoa baserria da aipagarria, esaterako. Arkitektura bereziagaz, urte onak zein txarrak gogora ekartzen ditu. Guda zauriak ahaztu barik, etorkizunera begira jarraitzen duen herria da Berriatua. Garai bateko errota eta burdinolak atzean lagata, Andonaegiko errota esaterako, gaur egun hazten eta herritarrak herriko historiaz hezten dituen herria da Berriatua.
Mendeetako altxorrak Mendeetako eraldaketen arrastoak ageriagerian daude herrian. Goikolau, Atxurra, Armina edo Lamina II kobetatik hasi eta San Pedro apostoluaren elizara heldu arte, XII. mendekoa berau (XVI. mendean berreraikia). Altxorrak, ostera, han eta hemen ageri dira, nonnahi ageri dira. Kristo aurretik, 2000. urtean, Goikolauko lepokoaren aur-
BERRIATUA ELIZATEKO UDALA
Usadio zaharrak mantentzen jarraitzen duen herria da Berriatua, jaietan batik bat.
V ISPASTER
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Ispaster, txikia bezain bizia Lea-Artibain, Bizkaiko kostaldearen ekialdean dagoen herria da Ispaster. Txikia bada ere, hainbat aberastasun eta berezitasun batzen ditu 22 kilometro koadrotan.
ingurutik txangoa ere egin daiteke, aurrekoa baino laburragoa dena. Eta menditik ibiltzeko ere badago aukera, PR BI-145a jarraituz.
Zerbitzuak ere eskura endeetan zehar gorde izan duen bereizgarritasuna ez du galdu Ispasterrek. Nekazaritza eta abeltzaintzarekiko bokazioaren ondare zuzena den fisonomia gordetzen duen herria da; garai berrietara egokituz, historia duen herri batek eskaini ditzakeen berezitasunak eskura ipintzen dizkio Ispasterrek bisitariari. Hala, udalerriak dituen baliabide natural aberatsen ustiapen modu berri bat legez du Ispasterrek turismoa. Haziz doan herria da, eta biztanle kopuruak ere gora egin du azken urteetan: 711 biztanle zituen 2012an. Txikia izanik ere, bizitasuna eta aktibitatea ditu Ispasterrek: zortzi enpresa dira herrian, eta bizitasun hori mantentzen laguntzen dioten eskaintza erakargarria du; bai naturaren zein kulturaren aldetik.
M
Ogella eta Otoio Berezia da benetan Ispasterko Ogella hondartza. Urtean-urtean itxura aldatzen duen hondartza da, gainaldeak erakusten duen harea kantitatea korronte, marea edo klimatologiaren arabera aldatzen baita. Kudeaketa Sistema Integratuaren baitan dago, eta ISO 9001:2000 Kalitate Ziurtagiria eta Ingurumen arloko ISO 14001:2004 Ziurtagiria lortu zituen. Mendi, ibai, errekasto eta Ogella hondartzak osatzen dute herriko orografia, eta Otoio du mendirik garaiena (395 metro). Baina, mendiaz gain, ibilbideak ere egin daitezke Ispasterretik bertatik. Herrian bertan zein mendi inguruan, hiru dira eskaintzen dituen txangoak. Udalerriko ondare arkitektonikoa erakusten du ibilbide horietako batek. 1817. urtean berreraiki zuten udaletxea izango du bisitariak abiapuntu, eta Larrinagako Arana dorrea, Kortazar auzoko Kaltzada baserria, XVI. mendeko Aizpe-Aurrekoa eta Guenaga ikusiko ditu ondoren. Gernika-Lekeitio errepidera helduta, Aixeder errota ezagutzeko parada izango dute ibiltariek. San Martin eta Santiago ermitekin amaituko dute ibilbidea. Eraikuntzak ikusteko, baita, Elexalde
Eraikinen balio historikoa Historia duten eraikinak dira Ispasterko herrian: XVI. mendeko eraikinak, herriaren bilakaeraren lekuko izan direnak. Eraikinen historia ezagutu dezake bisitariak; baita herriaren historia ere, eraikinen bitartez. Hamahiru dira herriko ondarea balioan jartzen duten eraikinak: 1. Udaletxea. Bizkaiko boluntarioen ospitale militarra izateko zuzendua, 1813an frantsesek erre eta 1817an berreraiki zuten. 2. Erkiaga-Erdikoa baserria. 1500. urte inguruko landetxe gotiko tipikoa. 3. Gallete auzoko baserriak. Mendialdearen zelaigune batean pilatutako baserri multzoa. 4. Santa Cruz baseliza. Mendazona auzoan dagoen baseliza txikia. 5. Aixeder errota. Makineria galdu zuen, eta eraikina baino ez da geratzen. 1723ko lehortearen ondoren eraiki zuten, eta 1751. urtera arte egon zen martxan. Hegalak desmuntatu, ma-
kineria saldu eta barrualdea birgaitu egin zuten etxebizitza txikia bihurtzeko, eta horrela heldu da gaur egun arte. 6. Zubieta jauregia. Barruko patio baten inguruan antolatutako lan barroko bikaina. Fatxada handia dauka, eta kanpandorre zentralaren albo banatan lekutuak dauden dorre birekin dago osatuta. 7. Villa Dolores. Bi solairuko txaleta; mantsardazko atikoa eta dorrea ere baditu. 8. Aizpe Haizea baserria. XVI. mendeko lehen hereneko baserri gotikoa. 9. Kaltzada baserria. Bi fasetan eraikitako antzinako baserria. Aurreko eraikuntza baino altuagoa eta sendoagoa den XVII. mendean egina dago aurrealdea. 10. San Martin baseliza: Oin angeluzuzena, bi isurkiz estalirik eta baserri batera atxikita dago. 11. San Martin baseliza. Gotikoa. Oin angeluzuzenekoa da, eta bi isurialdez estalirik dago. 12. Arana jauregia. Lan barrokoa; Lea-Artibain ezaugarri berak dituen besterik ez dago. 13. San Miguel. Parrokia errenazentista.
Ezker eskuin, Ispaster herriaren panoramika, Ogella hondartza eta Aixeder errota.
ISPASTERKO UDALA
Ispasterrera heltzen denak, eta herria behar bezala ezagutu gura duenak, bertan gaua igarotzeko aukera zabala ere badu. Landetxea, nekazalturismoa, landa hotela eta apartahotela daude Ispasterren bertan. Non lo egin eta non jan ere badago Ispasterren, herriak dituen hiru jatetxeetan. 22,62 kilometro koadroko azalera dauka Ispasterrek. Goiherri eta Beherrin banatuta, hamabi auzo ditu guztira. Bizkaiko kostaldearen ekialdean dago kokatuta udalerria, eta Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Nabarniz, Ere単o eta Ea ditu mugakide. Bost kilometrora dago Lekeitio, 18ra Gernika-Lumo, 19ra Ondarroa eta 20 kilometrora Markina-Xemein. Bizkaiko hiriburua den Bilbo, aldiz, Ispasterretik 51 kilometrora dago. Lekeitiotik ateratzen den Bizkaibus zerbitzuak Bilborainoko bidea egiten du; egunean zortzi autobus ateratzen dira Ispasterretik Bilborantza, eta beste horrenbeste heltzen dira hiriburutik.
VI MARKINA-XEMEIN
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Ibilbide errazekin herria ezagutuz Markina-Xemeinek egun pasa ederrak egiteko pasealekuak dauzka; ibilbideak erraz egin, mokadutxo bat jan eta kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. asealeku naturalez betetako herria da MarkinaXemein. Nahi bada laulauan, nahi bada aldatsekin, aukera zabala eskaintzen du herriak oinez ibiltzeko. Dauden pasealekuek herria inguratzeko aukera ematen dute, baita herri barruan ibiltzekoa ere. Egun pasa dotoreak egin daitezke, edonork egiteko moduko bideetan zehar lasai-lasai ibili, eta ostean, herriko kultur panoramaz gozatu. Ibilbide horietako bat da bide gorria. 750 metro inguruko bidea da, Bolutik Erdotzarainokoa. Laua denez, aukera ona eskaintzen du umeekin paseotxoa emateko. Ume-kotxeagaz egiteko ere egokia da. Bide hori baino luzeagoa egin nahi bada, Arretxinagan has gaitezke. Hango baseliza ikus daiteke lehenengo, barruan, hiru harritzar dauzkana. Aukera bi edukiko ditugu gero: zuzenean Bolurantz joan edo aurrera joan-etorria egin. Aurrera eginda, albo batean futbol zelaia, eta bestean, aurten egindako ortu publikoen artetik, Barroeta dorrea ikusten egingo dugu aurrera. Horrela, Be単e baserria ezkerretara utzi, eta gorako bidea har-
P
tuko dugu. Aldats txiki bat igota, Bauskainera helduko gara, baserri ederrera. Beherantz eginez gero, hesi zuri eta zuhaitz arteko pasabidea igaro daiteke. Han, saihesbideak ibilbidea eteten du, eta, beraz, buelta eman beharko dugu. Arretxinagatik Boluraino joango gara, bide gorria hasten den lekura. Handik, bide gorria hartu baik, tunela igaro, eta San Jazinto ermitara helduko gara. Aurrera eginda, suhiltzaileetaraino heltzen da. Paraje berean, baina saihesbidearen beste aldean. Suhiltzaileen albotik, Errekalde baserrian aurrera egin, eta Axperaino heltzen da. Lezan baserria igaro, eta ostera hori egindakoan, berriro San Jazinto ermitara helduko gara, eta Boluraino bueltatu. Han eskumatara geratu den bide gorria hartuko dugu, gorago aipatutakoa. Eskumatara, saihesbidea edukiko dugu; ezkerretara, herria. Bide gorrian aurrera, Erdotzaraino hel-
Herria inguratzen duen ibilbidea egin ostean, aukera ederra da herri barruan ostera ematea
Bauskain baserritik beherantz dagoen pasabide ederra.
duko gara. Han, herri barrurantz hartuko dugu, konpondu berri duten Turuneko espaloitik. Horrela, Markina-Xemeinera sartuko gara, herriaren goiko aldetik. Herrian aukera desberdinak daude: nahi bada oinez jarraitu, edo lasai-lasai, herriko tabernetan zerbait hartzen geratu. Oinez jarraitzekotan, aukera ederra da Etxebarriko bide gorria hartu, eta alboko herrira bisita egitea, paseo lauaz gozatuz.
Kultur eskaintza zabala Herrira buelta eginda, kultur eskaintza zabala dago Markina-Xemeinen, batez ere, asteburuetan. Beraz, egun pasa egitera he-
rrira joanez gero, kultur eskaintzaren agenda kontsultatzea gomendatzen da, Markina-Xemeingo Udaleko web orrian, edota Uhagon kulturgunekoan, oraindik eta plan ederragoak irten ahal digu eta. Hil osoko egitaraua prest egoten da, eta aurretiaz begira daiteke zer eskaintza egongo den. Kontzertuak, antzerkiak, emanaldiak, musika... denetik eskaintzen da herriko gune desberdinetan: Uhagon kulturgunean, frontoian, kaleetan... Eta, jakina, herri barrua ere bada gozagarri. Iluntze ederra eman ahal dugu alde zaharreko giroan murgilduta, eraikin historikoen babesean.
Uhagon kulturguneak eskaintza zabala edukitzen du, batez ere, asteburuetan.
MARKINA-XEMEIN VII
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Bide gorriaren Erdotzako aldetik pasatzen dira ibilbideak; zuhaitz ikusgarriak daude.
Arbolak ezagutuz Herritarrak, zuhaitzen ibilbidea egiten.
orategi botaniko baten itxura dauka Markina-Xemeinek. Han eta hemen, eta apartera joan barik, bertoko jatorriko zein kanpoko arbola ederrak topa daitezke: urte luzeetan Markina-Xemeinen historia bizi izan duten testigu sendoak. Oraintsu, Zuhaitzen ibilbidea osatu zuen Ekozain Ekologia Taldeak MarkinaXemeinen. Herriko arbola adierazgarrienak hartu, bakoitza izendatu eta izen zientifikoa zehaztu, eta ibilbidea osatu zuten, gure inguruko arbolak gehiago ezagutzeko. Ibilbidea Bekobenta Eskola Publikoko jolastokian hasten da. Han zedro bat dago. Orain ikastetxea dagoen lekuan, lehen Ingelesaren jauregia zegoen, eta etxe haren lorategiko aztarnak oraindino bizirik diraute. Horren adibidea da zedroa. Handik Arretxinagarako bidea hartuko dugu, eta baselizaren atzeko aldean dagoen gaztainondoa ikusiko dugu. «Makalduta» dagoela diote adituek, baina dotore dago oraindino. Xemeingo Andra Mari eliza aurrera joango gara gero. Haren pareko parketxoan, hainbat zuhaitz daude, eta berezietan bearezi, haritz sendoa da aipagarria. Haren parean, urteei tinko eusten dien arte ederra dago.
L
Bertatik bertara, Lea Artibai ikastetxeko lorategia dago, zuhaitzez betetakoa hori ere. Beste batzuen artean, zedro ikusgarria dago.
Herriko arbola aipagarrien ezaugarriak ezagutu daitezke zuhaitzen ibilbidea eginda Handik Uhagon kulturgunera joko dugu, zuhaitz desberdin eta dotorez betebetea hori ere. Aipagarriak dira hango likidanbar biak. Markina-Xemein erdiguneko zelaitik pasatu, eta udaletxea dagoen Goiko Portala eskumatara utzita, Karmengo kalean dagoen Iturriaren aurrean dagoen haritza ikusiko dugu. «Oso egoera onean» dagoela diote adituek, eta inguru dotorean dago, gainera.
MARKINA-XEMEINGO UDALA
Berriro ere lehengo bidera bueltatu, eta Erdotza etorbidean aurrera eginda, Turuneko espaloitik pasatu eta bide gorriaren hasieran ezki bi eta magnolioa daude Zuhaitz bi horiek ere aintzina lorategi batean zeuden, nahiz eta orain ingurua guztiz aldatuta egon.
Tartean, deskantsua Bide gorriari jarraituko diogu gero. Han dagoen parkea aprobetxa daiteke pixka batean deskantsatz eko, edota mokadutxoa egiteko. Zuhaitzen ibilbidea jarraituz, kiroldegi pareraino helduko gara. Han, Aldaola kalerantz hartuko dugu, errekaren albotik.
Horrela, aparkalekura helduko gara, eta erdian dagoen berdegunean, alkanforeroa ikusiko dugu. Alkanforeroa gaur egun udaletxea den eraikinaren atzeko aldean dago. Lehen, eraikin hori Solarte jauregia zen, eta haren atzean lorategi ederra zeukaten gaur egun aparkalekua dagoen lekuan. Lorategi horretan zegoen alkanforero eder hori. Zuhaitz hori Markina-Xemeinen egotea «esanguratsua» dela diote adituek, horrelako zuhaitz bat ingurotan topatzea ez da-eta ohikoa. Zuhaitz horregaz amaituko da ibilbidea, herriaren bihotzean. Alde zaharrean osteratxoa emateko aprobetxa daiteke txangoaren amaiera.
VIII ZIORTZA-BOLIBAR
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
txoko liluragarriagoan egonik, herrigunearen argi iturriak dira auzoak.
Ibilbideak, auzoak ezagutzeko Eta auzoak ezagutzera bideratuta daude ibilbideak ere. Herriak mendian hartzen duen eremua ikusteko, bisitariak ibilbide ezberdinak dauzka: Arrainaren eta Ardoaren ibilbidea, auzorik auzokoa (bi orduko ibilbidea, PR-BI-140) eta oinezkoentzakoa. Batean zein bestean, paisaia lasaigarriak dira nagusi. Naturaz gozatzeko aukera ezinhobea bihurtzen dira Ziortza-Bolibarko ibilbideak.
Herriguneak eta auzoek balio historiko handia daukate; baselizak eta ermitak antzinakoak dira Arta auzotik ikuspegi ikusgarria dago; atzean Oiz mendiko haize errotak.
Ziortza-Bolibar, lasaitasunaren plaza Simon Bolivar Museoa eta Ziortzako Kolegiata ezinbestean bisitatu beharreko lekuak dira Ziortza-Bolibarren. Baina herriko altxorra, historikoa zein bestelakoa, herrigunetik auzoetaraino zabaltzen da. xikia, baina handia da aldi berean. Horrelakoxea da ZiortzaBolibar, herrigunetik auzoetaraino zabaltzen den herria. Balio historiko handiko herria izateaz gain, paisaia ikusgarriak gordetzen dituen eremua da Ziortza-Bolibar.. Aski ezaguna da Ziortzako Kolegiata, EAEko monumentu nazionala. Galtzada erromatarrari eta Santiago Bideari jarraituta heldu daiteke haraino. Hausnarketa gunea izateaz gain, bakearen eta lasaitasunaren plaza da Kolegiata. Horretaz gain, naturagaz konexio zuzena eskaintzen duen balio historiko handiko eraikina da Ziortzako Kolegiata. Eta balio horrek bes-
T
te kutsu berezia ere hartzen du urtean. Izan ere, musika zikloa antolatzen da bertan. Horrela ba, urtean behin, nazioartean ospe handia duten musikarien topaleku bihurtzen da kolegiata. Simon Bolivar Museoa ere Kolegiata bezain ospetsua da. Markola errekaren ondoan kokatuta, Errementarikua baserrian dago museo ospetsua, Done Jakue bidea-
ZIORTZABOLIBAR ELIZATEKO UDALA
ren ondoan. Baina museoak altxor preziatua gordetzen du bere barnean. Izan ere, Bizkaiko Erdi Aroaren historiako eta Simon Bolivar Askatzailearen ibilbide personal eta polikoaren datuak eta material ikusgarria daude ikusgai. 31 urteko ibilbideagaz, museoak lasaitasunean Euskal Herriko eta Amerikako historian barneratzeko aukera ematen dio bisitariari.
Herriko altxorra, auzoetan Baina Ziortza-Bolibarren altxorrik handiena mendiek gordetzen dute. Alegia, herria inguratzen duten mendietan dauden auzoek. Jakina da Ziortza-Bolibar herrigunetik haratago doala: Arta, Zeinka-Ziarregi, Iruzubieta, Elorrixa, Ziortza eta Pertokis auzoek osatzen dute. Bata bestea baino
Zeinka auzoak, esaterako, Madalena baseliza (XV. mendekoa) gordetzen du bere baitan, XVIII. mendeko eta arku biko Hormetxe baserriaz gain. Eta Zearregi auzoan Santa Luzia baseliza dago, Ziortza bera baino zaharragoa. 2006an aurkikuntza arkeologiko esanguratsuak egin zituzten bertan Bizkaiko Foru Aldundiko ikerlariek: kanpaiak egiteko moldea eta auzotarren zereal soberakina gordetzeko silo ikusgarria. Goi Erdi Aroko hilobiak ere Santa Luziaren altxorren parte dira, besteak beste. Markola errekari jarraituta, Arta auzora helduko da bisitaria. Mendi eta baso inguruetan kokatuta, IX. mende aldera sortutako bizilekua da Arta. Pagadi baten inguruan San Pedro baseliza aurki daiteke. Eta begirada aurrera botata, parez pare ikusi ahal dira Markina-Xemeingo lur lautada, Ziortza bera eta Oiz . Behera eginda, Iruzubieta auzoa aurkitu daiteke, errekaren norabidean behera eginda. Hiru zubi hitzetan du jatorri auzoaren izenak. Bada, bidegurutzea irudikatu nahi du. Eta horrela da, auzoa erreken topagunea da eta. Izan ere, Markola errekak Artibairi uzten dio bere emaria puntu horretan. Orokorrean, historiako istorio askoren gotorleku da Ziortza-Bolibar. Balioa berezia bazter guztietan aurkitzen den toki gutxi horietakoa da. Lasaitasunez eta patxadaz, ezagutu beharreko parajea da.
IX AULESTI
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Gipuzkoako kostaldea, Durangaldeko mendiak zein Gipuzkoako tontorrik garaienak... Bertaratu eta ikusi beharreko paisaia, dudarik barik. Egun pasarako aukera gehiago ere badauzka elizateak. Lea errekaren urjauzi baten ondoan, bainurako gune bihurtuta dagoen Errekondo parkean, esaterako, bainua edota eguzkia hartzeko, futbolean aritzeko, lasai-lasai bazkaltzeko... leku ederra dago. Urregarai legez, primerakoa umeekin joateko.
Altxor naturalez gain, interes historiko zein kulturaleko eraikin asko aurki daitezke Aulestin
Egun pasarako leku asko dauzka Aulestik, goiko irudian ikus daitekeen parkea, esate baterako.
Naturaren arnasa Gizakiak eta naturak bat egin dezaketen leku bat baino gehiago gordetzen ditu Aulestik; Urregarai tontorrak eskaintzen duen ikuspegiak, adibidez, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako kostaldera hegan egitera gonbidatzen du, begi-kolpe bakar batez. rlaxaturik eta lasai gabiltzanean, naturarekin harremanetan jartzea lortu ohi dugu, eta badira horretarako aukera ematen diguten inguruak. Ilunzar eta Bedartzandi mendiek babestua, Aulesti natura arnasteko gune apropos-aproposa da. Mendiak, ibaiak, baserri zaharrak, animaliak, txorien kantuak, errekatxoen soinua, haizea... Lasaitasunaren ufada senti daiteke Lea ibarrako herririk handienean. Markina-Xemein eta Lekeitio arteko
E
AULESTIKO UDALA
Erdi Aroko bidearen erdian dago Aulesti, eta, herriguneaz gain, bederatzi auzok osatzen dute elizatea: Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola, Zubero, Solaguren eta Garaurre. Oizen iparraldean, Lea eta Artibai erreken artean dago Bedartzandi, kostatik gertu. Mendigune txiki horrek tontor bi dauzka, Urregarai (704 m) eta Bedartzandi (701 m), eta gailur harritsu biek egiten dute bat Santa Eufemiko zelaian. Larre berdeez jantzitako bizkar estu eta luze horretan da-
goen atsedengunea egun pasarako egokiegokia da, bolatokia, mahaiak, eserlekuak, iturriak, askak, barbakoak... baitaude. Atxagarai aterpetxean, gainera, lotarako aukera eskaintzen du Aulestiko Udalak.
Eskaileretan gora Tabernaren atzeko aldetik, urkiz inguratutako bide batetik gora, harrizko bide zabala, hostozabalak eta altzifre trinkoen arteko korridore zabala igarota, haitzaren oinetan dagoen zelaira irits daiteke, eta, handik, 222 eskailera igonda, Urregarairen gailurrera. Tontor horretan dago Santa Eufemiko ermita, mendiari izena ere eman dion baseliza, Santa Eufemi legez ezagutzen baitute askok Urregarai. Ermita ingurutik, ikusgarria da begibistan ageri den paisaia: Urdaibaiko itsasadarra, Bizkaiko nahiz
Oinez zein bizikletaz ibiltzea gustuko duenak, bestalde, Munitibarren hasi eta Mendexan bukatzen den Lea ibilbidea egiteko aukera ere badauka. Aulestitik igarotzen da kilometro luzez, eta herrian bertan nahi beste sarrera daude naturaz gozatu eta eguneroko burukominez ahazteko hobezina den ibilbidera. Lea ibilbidearen ondoan, gainera, badago artea eta natura uztartzen dituen gune bat: Aisureta. Lekuak eskaintzen zituen gune ezberdinak nabarmenduz eta baliatuz, bere lanez jantzi zituen Mikel Lertxundi eskultoreak inguruok, bere eskulturgintzan ohikoak diren hiru materialak erabilita: harria, egurra eta burdina. Paisaiarekin bat eginda ageri dira Aisuretan Lertxundiren lanak, espazio berri bat sortuz. Hartara, artearen bidez natura ikusi, sentitu eta maitatzeko gune bihurtu da Aisureta.
Ondare historiko eta kulturala Herrigunera buelta eginda, interes historiko zein kulturaleko hainbat eraikin aurki daitezke Aulestin. San Juan Bataiatzailearen parrokia, Iba単ez de Aldekoa jauregia, Pedro Iba単ez de Aulestia dorretxea edota Murelagako San Juan eta Elizatxu, adibidez. Udalerriaren inguruetan, gainera, kobazulo ugari daude, Kobaburu, Txantxane, Lezate Kobie eta Zuluka haitzuloak, kasurako; baita mendiko bizikletan ibiltzeko hainbat leku ere. Hala ere, handik eta hemendik barreiatuta dauden baserri zaharrak dira herriaren adierazgarri nagusiak. Aulestin bertan bazkaltzeko, bestalde, ez dago ezelako arazorik. Jatetxeak bat baino gehiago dira, eta beti-betiko euskal gastronomia eskaintzen dute. Eta herri giro bizian murgilduta, jende jatorrarekin egingo du topo bisitariak. Asko dauka-eta Aulestik oparitzeko.
X LEA IBARRA
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Iraganetik etorkizunera 2007. urtean abiarazitako egitasmoa egia bihurtuko da aurki: Bengolako musealizazio lanak abenduan bukatuko dituzte. Hartara, besteak beste, XIV. mendeko burdinolen aztarna arkeologikoak ezagutu ahalko ditu bisitariak. nergiaren eta naturaren agertoki izango da 2014tik aurrera Bengola; ume zein nagusientzako erakusleiho. 2007. urtean ametsa zena errealitate bihurtuko da abenduan. Gizakiaren energia sortzeko grina zein aspaldikoa den erakutsiko du Oiz mendiaren magalean kokatuta dagoen Energia Barriztagarrien Interpretazio Zentroak. Bengolako eraikina, jatorrian, XIV. mendeko burdinola bat izan zen: Bizkaiko zaharrenetarikoa. Beranduago, baina, errota eta baserri bilakatu zuten, eta gerora Munitibarko Udalak eskuratu zuen. Eraikina eraistean, XIV. mendeko eta XVI. mendeko burdinola banaren aztarnak aurkitu zituzten, eta horren balioaz jabetuta abiarazi zuen Lea Ibarra Amankomunazgoak zentroa egitearen egitasmoa. Bengolara datorrenak, hortaz, aurkikuntza horiek ezagutzeko aukera izango du. Horrez gain, zer gehiago erakutsi badu Bengolak. Besteak beste, energia garbien iraganeko eta egungo funtzionamenduak ezagutaraziko dizkio bisitariari. Horretarako, baina, 2014. urtera arte itxaron beharko da; aurtengo abenduaren amaierarako aurreikusten baitute zentroaren musealizazioa bukatuta egotea. Hori egiten dutenean, egungo energia barriztagarriak interpretatzeko gela bat erabiliko dute; hartara, energia hidraulikoak, eolikoak, geotermikoak, fotovoltaikoak eta biomasak zertan datzaten erakutsiko diete Bengolara doazenei, modu didaktiko eta erakargarrian. Beste gela bat ere izango du, Lea ibarra bailara eta berau osatzen duten herriak, ondarea... interpretazeko; eta, azkenik, nola ez, Bengolako burdinola eta
E
Bizkaiko burdinola zaharrenetarikoa da
errotaren interpretazio eremuak ere izango dira. Gainera, ume eta gaztetxoek tailerrak egiteko gune bat ere izango dute. Eraikinaz haratago, aisialdirako inguru paregabea ere badago Bengola inguruan: diseinuzko eta egurrezko zubiak, eguzki ordularia, zhen lorategia, baratze-lorategia... dira parkean bertan. Beraz, gure historiaz eta energiaz gehiago jakiteko zein aisialdirako leku paregabea da Bengola eta hango ingurua.
Bengolako eraikina eraistean, XIV. mendeko burdinola biren aztarnak aurkitu zituzten Bengolan, energia garbien iraganeko eta egungo funtzionamenduak ezagutaraziko dituzte
Bengola zentroa Kokaleku berezia Oizko parke eolikoa. Oizen (Munitibar) dagoen parke eolikoa Bengolatik bost kilometrora dago. Lea ibaia. Lea ibaia Bengolatik igarotzen da. Ibai eredugarria da, eta asmakuntza hidraulikoetan aprobetxatzeko emari garrantzitsua eta etengabekoa dauka. Lea ibilbidea. Ibarreko aisialdi eta astialdi azpiegitura
Aisialdirako gunea du: egurrezko eta diseinuzko zubiak, eguzki ordularia, zhen lorategia...
garrantzitsuena bertatik igarotzen da. Azalera. 45.000 metro koadroko orube batean dago Bengola Energia Berriztagarrien Parkea. Bertan dago interpretazio zentroa, 800 metro koadro dituen eraikin batean. Jatorria. Eraikina jatorrizXIV. mendeko burdinola bat izan zen; beranduago, errota eta baserri bilakatu zuten, eta, geroago, Munitibarko Udalak eskuratu zuen.
Eraikina eraitsi eta azterketa arkeologikoak egiten hasi zirenean, XIV. mendeko burdinola biren aztarnak aurkitu zituzten bertan. Bata XIV. mendekoa da, eta bestea XVI.ekoa.
LEA IBARRA XI
LEA-ARTIBAIKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko urriaren 10a
Mendexako Zubieta jauregiaren ondotik igarotzen da Lea ibilbidea.
Gizaburuagako Bengola, Lea ibilbidean.
23 kilometro, ibai labur bezain biziaren aldamenetik tsaso aldetik abiatuta, ibaian gora egiten du Lea ibilbideak, goroldioen estalpean lotan dauden altxorren bila. Bide hori hartuta, patxadaz, oztopo eta aldats handiegirik barik ibiltzeko aukera du bisitariak. Lea ibilbidea osatzen duten 23 kilometro horietan, gainera, bidelagun izango ditu uraren gurgurioa eta naturaren berebiziko soinuak. Ibai laburra da Lea, baina, era berean, bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdea du sorleku bere emariak. Historikoki ere badu bere xarma ibaiak; izan ere, emaria jaiotzen den inguru horretan eratu ziren gizakien lehen bizileku egonkorrak, duela 1.000 urte baino gehiago. Ibaiaren bokalean, berriz, erromatarren garaitik gaur egunera arte gauzatutako jardueren aztarna arkeologikoak daude, nork aurkituko zain. Lea ibilbidean barrena dabilen ibiltariak, gainera, Lea ibarra bailarako bost herriak ezagutzeko aukera paregabea du. Izan ere, Mendexa du mutur batean Lea ibilbideak, eta Munitibar bestean; horien artean dira Aulesti, Gizaburuaga eta Amoroto. Batean zein bestean, bisitatzeko moduko toki asko aurkituko ditu ibiltariak. Gainera, orain arte 400 bat metro errepide ertzetik egin behar izan dira ezinbestean, baina aurrerantzean ibilbidea osatzen duten 23 kilometroak inolako arriskurik gabe egin ahal izango dira, bere osotasunean.
I
Lea ibilbidea Done Jakue Bidea. Goi Erdi Aroko kristautasunaren bidea, Ekialdetik Mendebaldera; eta Behe Erdi Aroan, esnatzen hasitako komertzio eta modernotasunaren bidea, Gaztelatik Kantaurira, Hegotik Iparrera... Bengola. Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoa egon zen hemen, XIV. mendekoa. Kubo. XVI. mendeko errota bitxia da; desberdina da eraikina, seguruenik, errota baino lehen burdinola hidraulikoa izan zelako. Bisoi europarra. Iheskorrak dira eta gauez ibiltzen dira, horregatik da hain zaila ikustea. Hala ere, Lea ibaian badira batzuk. Ardoa eta arrainaren ibilbidea, GR38. Itsasoa pirata eta kortsarioz josita zegoen; eta, seguruagoa zela eta, lehorreko bidea finkatu zen.
Ubidea. Harriz egindako antzinako ubide luze eta konplexua Aulestiko Goikoerrota inguruan dago. XX. mendearen erdialdera arte egon zen martxan. Gaztainadia/Presak. Hemen eragiten da andapara hornituko duen ur jauzia. Antzior Zubia. Argintza lehorrezegina, begi bakarrekoa, gainalde tontordunarekin eta arkuan harlanduak dituena. Bere eraikuntza arina bezain iraunkorra da. Angiz: Burdinola-Errota. XV. mendeko industria eta bizileku multzoa. Dorrea, lehenengo bizilekua izango zena; bere ondoan, Angiz Nagusi baserri ederra. Pedro Bernardo Villareal de Berriz. Lea Ibarraren eboluzioan giltzarria izan den pertsonaia. Bengolea burdinola. Bizkaiko garrantzitsuena izan zen. Lariz Oleta okindegia. XVIII. mendekoa. Honen barruan errotan eta okintzan antzina erabiltzen zen makinaria eta tresneria gorde izan da.
Errege Bidea. Oleta auzoko Ipideiko zubiaren inguruan dagoen egurrezko pasabide honen azpian ageri dena antzinako Errege Bidearen jatorrizko galtzada da. Ospitale Zaharra. Barrokoa, 1632an eraikia. Bere balio bereziena funtzionaltasun aintzindaria da. Zubieta jauregia. Barroko zibileko Bizkaia osoko eraikinik ederrena da. Adan de Yarza leinuak eraiki zuen, 1716an. Marierrota. 1555ean eraikitako marea-errota, errekako errotak ordezkatu ahal izateko lehorte sasoietan. Boga Boga. XX. mendearen bigarren erdira arte erriberako aroztegien jarduera bizi-bizirik zegoen Learen bokalean. Boga Boga ontzia langintza horren adibide originala da. Isuntzako zubia. Antzina, burdinoletako merkantzien aterabidea zen: Sevillara, Indietara, Europako Iparraldera...
2013ko urriaren 10a
LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO
Testuak. Asier Alkorta, Maddi Ibaibarriaga, Larraitz Ibaibarriaga, Izaro Mendieta, Maite Orue eta Oihana Cabello.
Argitaratzailea. Lea-Artibaialdeko Hedabideak SL.
Turismo gida
Munitibar, atsegin handiz Lekeitioko, Gernika-Lumoko, Markina-Xemeingo eta Durangoko bideek bat egiten duten herria dugu Munitibar; hangoak zein hemengoak bisitatzeko moduko herria, beraz. Zer ikusi badu, baita zegaz gozatu ere; herrigunean edo naturan, gustura egoteko modukoa. usturialdearen muga eta LeaArtibairen atea. Bi eskualdeen artean dagoen herria da Munitibar. Markina-Xemein, Durango, Lekeitio, GernikaLumo eta Bilborako bideak gurutzatzen diren lekuan dago Munitibar eta, Oiz mendiarekin batera, Lea ibarraren hegoaldea mugatzen du, hain zuzen ere. 400 biztanle inguru ditu herriak; Lea ibarreko %20 bertan bizi da. 24,5 kilometro koadroko azalera du Munitibarrek, eta lau auzo nagusi ditu. Horietan banatuta, zortzi ermita, bi parrokia eta errota bi ditu; horien bitartez, herriko historiaren berri izan dezake bisitariak. Arbatzegiko San Bizente parrokia, esaterako, 1937. urteko apirilaren 25ean faxisten hegazkinek jaurti zituzten leherkariekin kaltetu zen. Gerrikaitzeko Andra Mari parrokiak herriak beste urteko historia du. Izan ere, herriaren fundazio-agiritik datorkio Gerrikaitzi parrokia sortzeko baimena.
B
Herrian eta naturan Erdigunean zein auzoetan zer ikusi badu Munitibarrek. Herrigunean bertan, eliza, udaletxea eta frontoia daude, elkarrengandik oso hurbil. Azken horretan, pilota txapelketak eta zaldi-mando probak antolatzen dituzte. Ondoan, plazan bertan, herriko parkea dago, umeentzako aisialdi gunearekin. Hala ere, inguruko paisaiekin gozatzeko aukera paregabea ere badu Munitibarrera doanak; horretarako, aproposa da herritik bertatik igarotzen den Lea ibilbidea. Izen bereko errekari jarraituz, Lekeitiorainoko bidea egin daiteke. Munitibarretik hasita, Bengolan bertan has dezake bisitariak ibilbidea, Bizkaian dokumenta-
San Bizente parrokiaren aurrez aurre dago herriko plaza; iturria eta jolas gunea ere baditu.
tu den burdinola zaharrenetakoa zegoen lekuan. Iragana eta etorkizuna lotuz, kultura, turismoa eta natura uztartzen dituen gunea dugu gaur egun. Hala, energia berriztagarrien interpretazio zentroa eta aisialdi gunea ere bada gaur egun. Handik abiatuta, Aulestira bitartean, XVI. mendeko Kubo errotarekin egingo du topo ibiltariak. Bitxia da berau, eraikuntzan besteengandik desberdina delako. Errota izan aurretik, burdinola hidraulikoa zen. Bidean aurrea egin ahala, berezko fauna eta florarekin gozatuko du bisitariak, eta iheskorrak diren arren, bisoi europarra ikusteko aukerak ere baditu Lea ibilbidea egiten duenak. Natura 2000
MUNITIBARARBATZEGIGERRIKAITZEKO UDALA
Sarearen adierazleetako bat da bisoi europarraren presentzia; hala, Europako ibai gehienetan desagertu diren landare eta faunako espezieak berton mantendu egiten direlaren seinale da. Bestalde, Aulestira hurbildu ahala, Ardoa eta Arrainaren GR-38 Ibilbideagaz bat egiten du ibiltariak. Leako ingenio hidraulikoetan landutako burdingai gehienek Gaztela eta Andaluziarako bidea hartzen zuten. Itsasoko pirata eta korsarioen arriskua saihesteko, baina, lehorreko bidea finkatu zuten, seguruagoa zelako. Hala eraiki zuten harrizko errepide-sarea, eta bide horren zati bat da Lea ibilbidetik bertatik igarotzen dena.
Ermitak Santa Eufemi: Arbatzegi eta AlbizMendata artean, sorgin leku izan omen zen. Santiago: Aldaka auzoan, Santiagorako erromesen atsedenlekua izaten omen zen. San Juan: Totorika auzoan, San Juan lorak bedeinkatzen dituzte han. San Lorentzo: Ermitarik txikiena. Salbatore: Barre単o kofradian, antzinako ermita. San Miguel: Izen bereko auzoan. Oizko San Kristobal: Oizen, itsas mailatik 791 metrora. Gerrikako Santa Luzia: Gontzogarain. Historia gehien duen ermita.
Aulestira heldu aurretik ubidea zeharkatuko dute bisitariek, Goikoerrota errota-burdinola hornitzen zuen kanale luzea, hain zuzen ere. Harrizko ubide luze eta konplexua da, ura etengabe hornitzeko helburuagaz eraiki baitzuten. XX. mendearen erdialdera arte egon zen martxan.
Lau jatetxe Herriko ondarearekin gozatzea aukeratu, zein naturan murgildu eta inguruetatik ibilaldia egitea gustukoago izan, bisitariek merezitako mokadua hartzeko aukera izango dute herriko lau tabernetan.