Turismoa Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean

Page 1

Turismoa ‚ Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren turismo gida. Eguena, 2013ko martxoaren 21a.

2-3 4-5 6 7 8 9 10-11 12 13 14-15 16

Bazatoz? Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea aukera ezin hobea dira opor egunetarako; zatoz eta goza itzazu

Busturialdea Lea Ibarra Ispaster Aulesti Munitibar Ziortza-Bolibar Markina-Xemein Non jan? Non egin lo? Berriatua Ondarroa Mutriku


II BUSTURIALDEA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Iraganera jauzia Santimamiñeko kobak, Foruko herrixka erromatarrak, Arrolako irunak nahiz Ereñozarko aztarna arkeologikoek denboran atzera egiteko aukera ematen diote bisitariari

Agustin Ibarrolak margotutako Omako basoa, Kortezubin. ‘Land Art’ korrontearen adierazpena da.

ndare historikoa eta kulturala aberatsa da Busturialdean. Mendeetan barrena, zibilizazio ugari izan dira Urdaibaiko parajeak biltzen dituen eskualdean. Goi paleolitikotik gaur egunera arteko historiaren lekuko dira, esaterako, Kortezubiko Santimamiñeko kobak. BizkaiKOAren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu eta, gaur egun barrura sartzeko aukerarik ez badago ere, haitzuloaren proiektu arkeologiko, didaktiko eta ingurumenekoa aurkeztea helburu dituzten bisitak daude eskura. Bisita gidatuak Santimami baselizaren ondoko kioskoan (Basondo, Kortezubi) hasten dira. Hortik bisitari-taldeak kobaren sarreraraino txangoa egiten du, gidari batekin. Tarte horretan, artadi kantauriarraren natur inguruneaz eta bertako landare eta animalien berezitasunez goza daiteke. Kobara iristean, orain dela urte batzuk aztarnategiaren inguruan berriro hasitako ikerketa-lanak egiaztatzeko aukera izango dute. Ondoren, Santimami baselizara itzultzean, haitzuloaren hiru dimentsiotako erreplika birtual bikain baten bitartez, koban zehar ibili, haren eraketa eta morfologia ulertu eta, jakina, koba barruko historiaurreko artea miresteko aukera izango dute bisitariek. Agustin Ibarrola euskal artistaren lanik

O

ezagunenetako bat dago Santimamiñetik gertu, XX. mendeko 60ko hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena den Omako basoa. Bertatik ibilaldia egiten duen heinean, begien aurrean irudiak sortzen zaizkio bisitariari. Geldialdiak non egin lurzoruan margotutako zenbakien bitartez jakingo du eta, toki horietatik, Basaurin jaiotako artistak proposatutako irudia behar bezala ikusi ahal izango du. Bisita «pertsonalizatu» baten bitartez, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du Ibarrolak. Gutxi gorabehera bi orduko ibilbidea da Omakoa, familian egiteko aproposa. Gainera, signogidak eta audiogidak erabil daitezke, eta umeei zuzendutako jokoak ere badaude. Gozatzeko ibilbidea da, azken finean, Kortezubiko Omako basoak eskaintzen duena. Urrun barik, Arratzuko, Nabarnizko eta Mendatako lurretan, Burdin Aroko gotorleku baten aztarnak bisita daitezke. Hain zuzen, Arrola gainan (535 m.) dago Arrolako iruna edo oppidum-a, Gastiburuko mendikatea eratzen duten tontor altuene-

Busturialdeko ondarea ezagutaratzeko bisita gidatuak antolatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

tako batean. Gutxi gorabehera, K.a. III. eta I. mendeetan 200 eta 300 bizilagun inguru izan zitzakeen Marueleza ere baderitzon Arrolako herrixkak, barduliarrak denak.

Aztarnaz aztarna Bestalde, Ereñora jauzi eginda, XII. mendeko gaztelu baten aztarnak eta hilobiak bisita daitezke. Erdi Aroan erabiltzen ziren defentsarako sistemei lotuta dauden elementuak dauzkala eta, potentzial arkeologiko handiko aztarnak gordetzen ditu Ereñozar mendiak, San Migel baseliza zelatari duela. Fase desberdinetan egindako perimetroko hesia daukan gaztelu zaharra eta tipologia desberdina duten hilobiak ikustera joatean, gainera, Urdaibairen edertasunak txundituta utziko du bisi-

taria, itsasadarraren ikuspegiaz gozatzeko talaia paregabea baita. Foruara joanda, berriz ere historian atzera egin daiteke, Bizkaiko erromatar monumentu nagusia den aztarnategia baitago herri horretako Elexalde mendiskan. Klaudio eta Neron enperadoreen (K.o. 41-68) erregealdietako lehenengo okupazio-zantzuak agertzen ditu ustez 15 bat hektarea zeuzkan Foruko erromatar herrixkak. Gaur egun %40 kontserbatzen da; sei hektarea, alegia. Arrolako gotorlekua, Ereñozarko gaztelua zein Foruko herrixka erromatarra ezagutzera emateko bisita gidatuak egingo ditu Bizkaiko Foru Aldundiak uztailean eta abuztuan. Arbaso zaharren berri izateko aukera ezinhobea, beraz.

Santimamiñen aurkitutako zenbait marrazki.


BUSTURIALDEA III

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Monumentu Nazional legez katalogatuta dagoen Ertzilla dorrea, Bermeon. Arrantzaleen eremua, bizimodua, lana eta teknikak erakusten ditu Arrantzaleen Museoak.

Umeak tailer batean, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoaren atzekaldean.

Gure historiaren lagina ainbat dira Euskal Herriaren iragana eta oraina ezagutzeko Busturialdeak ematen dituen aukerak. Bakoitzak bere esparruan, euskal nortasunaren ezaugarriak islatzen dituzte Bermeoko Arrantzaleen Museoak eta Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak. Gernikako Arbola bezain sustraituta dauden ezaugarrien bidez ezagutarazten du Euskal Herria Museoak gure historia, ikusteko, sentitzeko eta gogoeta egiteko aukera eskainiz. Euskal Herriaren historian eta kulturan zehar bidaiatzeko aukera ematen du bere barrualdeak, bisita osatzen duten maketa, arte-lan, ikus-entzunezko eta bestelako objektuen bitartez. 1733an berreraikitako eta Batzar Etxetik eta Arbolatik gertu dagoen Alegria edo Montefuerte jauregi barrokoa da Euskal Herria Museoaren egoitza. Euskal Herriak osatzen duen komunitate espiritualaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen laguntzea du helburu eta, hartara, iraganeko historia eta lekukotza aintzat hartuta, euskal kultura eta horrek euskal herritarron idiosinkrasian duen garrantzia ulertzeko gaiez ari da GernikaLumoko museoa. Erakusketa iraunkor horrez gain, aldi baterakoak ere paratzen ditu horretarako beren-beregi atondutako ganbaran. Esaterako, gaur egun Santiago Laespadaren argazkiak ikus daiteke Euskal Herria Museoan, 1950eko hamarkadako Bilbo burgesa

H

erretratatu zuen argazkilari bilbotarraren lanari errepasoa eginez. Apirilean, aldiz, urtero legez, Gernikako bonbardaketaren inguruko erakusketa hartuko du, oraingoan, argazkiena: Los ultimos Gernikas. Baina, helduez gain, umeek ere badaukate Euskal Herria Museoaren eskaintzaz gozatzeko eta ikasteko aukera, lantzeanlantzean antolatzen dituen tailerrei esker. Pazko astean, adibidez, «tailer dibertigarriak» egingo dituzte, 11:00etatik 13:00etara, dohainik. Hori bai, parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, museora bertara deituta.

Arrantzaleen bizimodua Bestelakoa da Bermeoko Arrantzaleen Museoaren eskaintza, bere esparrua ez baita horren zabala. Portu Zaharraren gainean dagoen eta Monumentu Nazional legez katalogatuta dagoen Ertzilla Dorrea du egoitza arrantzaleen bizimoduari, lanari eta teknikei osotasunean eskainitako munduko museo bakarrenetakoa denak. Kostaldearen eta euskal arrantza portuen deskribapena aurkezten du, eta baita arrantzaleen bizimodua eta ohiturak, arrantzaleen gremio-elkarteak, arrantzarako eta nabigaziorako historian erabili izan diren itsasontziak eta teknikak be. Arrantza-aparailuak, ontziak eta historiaurretik gaur egunera arte itsasoarekin lotuta egon diren elementu ugari daude jasota Ertzilla Dorrearen hormen barruan. Hori guztia ikusteko, dena den, zenbait

Arrantzaleen Museoak zein Euskal Herria Museoak euskal historian sakontzen laguntzen dute hilabete itxaron beharko ditu bisitariak, birmoldaketa arkitektoniko eta museografikoak egiteko itxita baitago gaur egun Bermeoko museoa. Aingeru Astui zuzendariak azaldu duenez, teilatua berriztuko dute, atzeko fatxadako leiho gotikoak berreskuratuko dituzte, egoitza berriak prestatu, irisgarritasuna hobetu eta argindar zein iturgintza-lanak egingo dituzte, besteak beste. «Obra integral eta luzea» izango da, baina behin lanak eginda, «erakusketa iraunkor berri» bat aurkeztuko dio bisitariari. «Gur egungo teknologietarako jauzia emango du museoak, elementuak erakusteko modua aldatuz. Ikus-entzunezkoen, ukipen pantailen bidez edota ordenagailuen bidez edukiko du bisitariak museoaren edukien barri».

Datu orokorrak Arrantzaleen Museoa Zuzendaria: Aingeru Astui. Helbidea: Ertzilla Dorrea.Torronteroko enparantza. 48370 Bermeo. Telefonoa: 94-688 11 71. E-maila: arrantzalemuseoa@ bizkaia.net. Webgunea: www.bizkaia.net/arrantzalemuseoa.

Euskal Herria Museoa Zuzendaria: Felicitas Lorenzo. Helbidea: Alegria jauregia. Allendesalazar kalea, 5. 48300 Gernika-Lumo. Telefonoa: 94-625 54 51. E-mail: euskalherriamuseoa@ bizkaia.net. Webgunea: www.bizkaia.net/ euskalherriamuseoa.


IV LEA IBARRA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GEHIGARRIA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

AISURETA. Argazkilaria: GABRIEL CAĂ‘EJA

Urratsa maite duenarentzat bide Lea Ibilbideak Lea ibarreko bailararen altxorrak bistaratzen dizkio bisitariari; Lea aintzindari izan zen ingenieritza hidraulikoan, eta Euskal Herriaren garapen teknikoan eragin; bisoi europearra da gorde duen altxorraren beste adibide bat.


LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

bait hegazti. Beste zenbaiten artean, lertxunoak eta lertxuntxoak ikus daitezke. Eta marea behean, limo eta leku hezeak arakatzen, txirri arruntak, txirri grisak, istingorak. Beste alde batetik, uretan bizi diren ugaztenen artean, bisoi europearra ere badago. Iheskorrak dira, eta gauez ibiltzen dira. Horregatik da hain zaila ikustea, baina Europako ibai gehienetan desgertu badira ere, bertoko ur gardenotan ondo gorde dira. Eta bisoi europearra modura, ondo gorde dira faunako beste espezie eta landare batzuk ere. Horrela izaten jarrai dadin, Lea Ibarreko Mankomunitateak natura errespetatzea eskatzen du.

aturaren arrastoari jarraituz elkartzen dira Lea ibilbidearen mutur biak. Lea ibaiari sorreratik itsasorainoko bidean lagunduko dio bisitariak, patxadaz, oztopo eta aldats handirik gabe. Ibili dabilenaren urratsaren soinua entzungo du, uraren gurgurio, haizearen firin-fara eta txorien txioen lekuko bakar. Laburra izanda ere, bizia da Lea ibaia. Oiz mendiaren ipar isurialdean jaiotzen da haren emaria. Inguruotan eratu ziren lehen bizileku egonkorrak, eta aro bizi-bizi bat ere ezagutu zuen, XVI eta XVIII. mende bitartean. Han garatu ziren ingenio hidraulikoak abandoardia izan ziren Europan. Inguru guztiaren balioaz ohartuta, Lea Ibarreko Amankomunazgoak Lea ibilbidea prestatu zuen orain urte batzuk. Lea ibaiaren bideari jarraitzen dionak gustuz eta harriduraz behatuko ditu ibaiaren ur garden eta garbiak, Bizkaiko ibaien artean kutsadurarik gutxien daukate eta. Horrez gain, paisaia bikainak ikusi eta historiaz txipristinduko da bisitaria: hango bazter eta txokoek, burdinolek, dorretxeek eta errotek beste garai batzuetara daramate.

N

Ikusi beharreko batzuk • Isuntzako zubia: antzina, burdinoleta-

Aisureta Inguruon balioan inspiratuta, Mikel Lertxundi artista berriatuarrak Aisureta gunea sortu zuen, Aulestin, Lea ibilbidearen baitan. Egurra eta airea, burdina eta sua eta harria eta ura erkatzen ditu artistaren obrak. Merezi du bisita patxadaz egitea, eta astia hartuaz inguruaz gozatzea. Horrez gain, hainbat eta hainbat interes gune ditu. Horietako batzuk gogoratuko ditugu, itsasotik gorako bidean. Mendexan, 0 kilometroan, padura dago, ur gaziak eta gezak elkar topatzen duten lekua; landaretza eta animalia komunitate ugariren ezarketa errazten duena. Ibaian gora abiatuz, urek gezatasuna berreskuratzen duten neurrian, haitzak eta hainbat sahats mota ugaritzen dira erreka bazterretan. Beste gozamen ikusgarri bat ere ematen du padurak: hegazti mota ugari behatzeko aukera dago, are gehiago migrazio garaian, padura honetan gelditzen dira-eta afrikar lurraldera migrazioan doazen zen-

Inguruotan eratu ziren lehen bizileku egonkorrak, eta aro bizi-bizi bat ere ezagutu zuten XVIII. mendean agintari zebilen Europa hura hornitzen zuen Bengoleako burdinolak

LEA IBARRA V

Azken urteetan, Lea ibilbidea martxa antolatzen da.

Bengoleako presa.

ko merkantzien aterabidea zen, Sevillara, Indietara eta Europa iparraldera. Balea ehiztarien Kantauri dago begibistan, iparreko itsaso hotzetaraino heltzen zen bakailao harrapaleku aberatsa ere bazena. • Marierrota: 1555ean eraiki zuten, errekako errotak ordezkatu ahal izateko lehorte sasoietan. Marearen gorabeherekin ur jauzia sorrarazten zen, errota mugitzeko. • Zubieta jauregia: Barroko zibilean, Bizkaia osoko eraikinik ederrena. Adan de Yarza leinukoek eraikia euskal estiloan, 1716an, Erdi Aroko orube baten gainean. • Ospitale zaharra: barrokoa. 1632an eraikia. Haren balio handiena ez da arkitektura, hori ere baden arren, bere funtzionaltasun aintzindaria baino. • Errege bidearen jatorrizko galtzada. Hemendik ailegatu zen Felipe III.a Yarzaren zerbitzuak kontratatzera XVII. mendean. • Bengolea Burdinola. Bizkaiko Burdinola garrantzitsuena izan zen. Garai hartan, Europa osorako burdinazko manufakturaren hornitzaile nagusia Bizkaia zen, beste euskal lurraldeekin batera. XVIII. mendean bere itsasontzi eta armekin munduaren biran agintari ibili zen Europa hura hornitzen zuen burdinola honek. • Zubibarriaga: zubi ederra, Erdi Aroko autopista haien oroigarri. • Done Jakue bidea. Historia marraztu duten bi bide nagusien bidegurutzea daukazue berton. Done Jakue bidea, Goi Erdi Aroko kristautasunaren bidea, Ekialdetik Mendebaldera; eta Behe Erdi Aroan esnatzen hasitako komertzio eta modernotasunaren bidea, Gaztelatik Kantaurira.


VI ISPASTER

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Ondarez jantzitako herria Ispasterko udalerriak XXI. mendetik atzerantz begirada botatzeko aukera ematen du. Ondare arkitektonikoari erreparatuz gero, 500 urte atzeragoako bizimodua irudika daiteke, oinez nahiz bizikletan egiteko prestatutako bideetan endia eta itsasoa alboz albo, merezi du Ispaster bisitatzeak. Lekeitio, Bedarona eta Gizaburuagarekin mugan, auzoguneetan baserri ederrak gorde ditu, betidanik nekazaritza eta abeltzantza sektoreak izan duen garrantziaren erakusle. Herriko eraikin esanguratsuenak ezagutzeko, oinez nahiz bizikletan, inolako zailtasunik barik egiteko hainbat ibilbide prestatu ditu Ispasterko Udalak. Aukeran, 45 minutu edo 3 orduren buruan egitekoak. Elexaldeko plazan dauden argibideei jarraituta, herriko ondare arkitektonikoa hurre-hurretik ezagutu eta Otoio mendiaren azpian babestutako natur baliabideez gozatzeko aukera izango du Ispasterrera doanak. Elexalden, herriko erdigunean, San Miguel parrokiaren gerizean kokatuko da bisitaria. XVI.mendeko eraikin errenazentista horren sarrera nagusia herriko plazara begira jarrita dago. Barruko aldean, erretaulu barroko handi bat dago, baita estilo erromanista duen beste bat ere. Elizaren albo batean, Villa Dolores, txaleta dago. Elexalde inguruan jarraituz, herriko udaletxeari erreparatzeak ere merezi du. Landu gabeko harriz osatutako eraikina

M

Ondare arkitektonikoari erreparatuz gero, 500 urte atzera egiteko aukera edukiko du bisitariak

da herritarren etxea. 1817. urtean eraiki zuten, ospitale militarra izan zedin. Balkoian oraindik bere historiaren zati batek idatzita jarraitzen du. Honela dio: Casa Consistorial de Yspaster destinada para hospital militar de Voluntarios de Vizcaya en 1813. Quemada por esta causa por los franceses y reedificada por dicho Yspaster en 1817.

San Migel eliza, Elexalde hirigunean.

Lasaitasuna herritik gertu Elexaldetik ez hain urruti, Santiago baselizaren inguruneak lasaitasuna eta pasaia zoragarriaz gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen ditu. Santiago ermitaren lan gotikoa aurrez aurre izanik, naturarekin bat eginda arratsaldea igarotzeko leku aparta egokitu dute ermita inguruan. Leku ikusgarrian dago San Martingo baseliza be. Herri ingurunetik urrutiago baina ikustea merezi duen Aixeder errotatik gertu, Soluan auzoan dago baseliza. Barneko altzari eta santuaren irudia 1984an gertatutako sute batean galdu ziren arren, ikusteko modukoa da. Izan ere, Ispasterko baserri auzoen ikusgarritasunaz gozatzeaz gainera, Udalak eskaintzen duen zerbitzuari esker, baselizaren alboan dagoen txokoa denen erabilerarako eskuragarri dago. Aitzakiarik ez dago, beraz, egun baterako edo batzuetarako Ispasterrera joan eta inguruok ezagutzeko. San Martinetik gertu Aixeder errotaren erai-

ISPASTERKO UDALA

Aixeder errota, Soluan auzoan.

kin bitxia bisitatzeari ezin izango dio uko egin bisitariak. Gaur egun errota izaera galduta duen arren, eraikina oso ondo kontserbatuta dago, eta ez dauka parekorik inguruan. Azkenik, ezin aipatu gabe laga herria izaeraz janzten duten garaiko baserri multzoa. Ispasterko baserrien auzoak laboran-

tzako etxeen elkarteak dira; Solarte, Kortazar, Barainka, Mendasona, Goiherri, Zatika, Artika, Kurtziaga eta Gardata auzoetan lehenengo sektoreak landuz bizirauten zuten garaietan kokatzeko aukera izango du bisitariak besteak beste Kaltzada, Erkiaga, Aixpe aurreko baserriak aurrez aurre ikustean.


AULESTI VII

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

endiz inguratuta, Atxagarai paraje bikaina da bizitzan geldialdi bat egiteko. Familia zein lagun arteko planean, egun bakarrerako edo gehiagotarako, Atxagaraik dena dauka. Etxeak ez eze, inguru guztiak dauka zer eskainia: parrilla, erretzeko; bolatokia, umeekin joasteko; eta landa itzela, lasai egotea bada nahi dena. Bedartzandi eta Urregarai tontorrak (704 metro) ikusgarri dira Atxagarai inguruan. Paseoa gustuko duena oinez joan daiteke Aulestitik zein inguruetako herrietatik, baina autoz ere joan daiteke, eta handik ermitaraino igo ( 220 harmaila daude). Fededun asko joaten ziren Santa Eufemira gerriaren bueltan argizaria ipinita, gerriko minak pasatzen lagunduko ziela uste izanda. Argizaria baseilzaren barruan sartzean pizten zen, eta eskaintza gisa uzten ziren. Santa Eufemiko jai eguna irailaren 16an ospatzen da. Erromeria egiten da zelaian, eta hurrengo domekan, errepikapena. Hutsik egin barik joan ohi dira Aulestitik zein eskualde osotik, Lea-Artibai osoko bizilagun asko eta askorentzat baita galdu ezinezko hitzordua Santa Eufemikoa. Eta ez bakarrik haientzat, baita inguruko herrietako makina bat lagunentzat ere. Santa Eufemitik, ikusgarria da paisaia: Urdaibaiko itsasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durango inguruko mendiak zein Gipuzkoa guztiko mendirik handienak... zentzumenentzat gozamena. Gabaroko pagadia moduko paraje ederrak asko ibili barik aurki daitezke, Txepetxabitxeko bidean. Bi hektarea eskas ditu, eta eskualdean dagoen pagadi ederrenetakoa da. Nahiago bada, herrira ere jaitsi daiteke, sei kilometrora. Udaberritik aurrera, apropos-aproposa da parkea. Belarretan lasai etzanda, indarberritu egiten da.

M

Santa Eufemiko ermita

Atxagarai, naturaren arnas Aulestiko Atxagarai aterpetxea aukera ezin hobea da familia eta lagun arteko planerako; primerako lekua Bedartzandi eta Urregarai tontorretara igo eta inguruko paisaiez eta naturaz gozatzeko.

AULESTIKO UDALA

Atxagarairen hainbat ezaugarri Kapazitatea: 19 litera. Prezioa: 10 euro pertsona eta gaueko. Sukaldearen erabilera: 15 euro (talde guztiarena). Bakarrik jantokia erabiltzeko aukera: 10 lagunera arte, 30 euro. 10-20 laguneko taldeentzat, 40 euro. 20-50 laguneko taldeentzat, 50 euro. Helbidea: Santa Eufemiko zelaia. Telefonoa: 94 627 90 06. Helbide elektronikoa: alkatetza.aulesti@bizkaia.org


VIII MUNITIBAR

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Energia zentzuetan Energia berriztarriei buruzko interpretazio zentroa zabaldu nahi dute, Bengolan, hantxe daude-eta Bizkaiko Burdinola garrantzitsuena izan zenaren aztarnak; proiektua gauzatu bitartean, aztarnak ikus daitezke

bidea, Gaztelatik Andaluziara zihoana, hegoaldetik iparrera. XIV. mendean, hiribilduak sortu ziren, eta ekonomiaren bide hori sendotu zen.

Zer ikusi unitibarrek eta Lea ibarreko Mankomunitateak, elkarlanean, proiektu handi bat daukate esku artean: Bengola, energia berriztagarriei buruzko interpretazio zentroa. Lea ibarraren muturrean, Lea ibilbidearen hasiera-hasieran, Bengola Bizkaiko Burdinola garrantzitsuena izan zenaren aztarnak daude. Haren balioaz jabetuta irudikatu zuten proiektua. Orain sei urte hasi ziren proiektuari buruz hitz egiten, eta harrezkero hainbat lan egin izan badituzte ere, musealizazioa falta da. Aurten dira martxan jartzekotan, eta lanak amaitzen direnerako, hortxe, prest, energia hidraulikoa, eolikoa eta fotoboltaikoa zertan den erakutsiko duen gune berria, gazte eta heldu, publiko guztientzako aproposa. Bien bitartean, Bengola inguruak museoan ikusiko denaren ispilu dira. Aztarnak ikusteko aukera emango zaie bisitariei, behin-behinean jarriko diren plataforma eta baranden bidez. Izan ere, Munitibarren badakite jendea aztarnak ikusteko gogoz dagoela, eta Aste Santuei begira gutxieneko azpiegitura prest edukiko dute Munitibarrera datozenek. Azken baten, energiaren eta naturaren erakusleiho izango da bihar-etziko Bengola, eta inguruak ere prest daude, tentagarri. XIV. mendeko Bengola Burdinola hidraulikoaren aztarna arkeologikoa bistaratu dira, eta Ube eskultoreak Bengolaren zentzua ongi erakutsi du burdinazko eta harrizko eskulturen bidez. Beraz, hiru osagai edukiko ditu: parkea, historia –aztarna aurreindustrialaketa gaur egungo energia berriztagarrien erakusketa. Iraganaren aztarnak etorkizunaren iragarle.

Munitibar Arbatzegi eta Gerrikaitzen batuketaren fruitu da. Beste lau auzok ere osatzen dute, zein baino zein erakargarriagoak. Urinan, adibidez, XVI. mendeko baserri ederrak ikus daitezke, eta Totorikan ezin daiteke bisitatu barik laga San Juaneko ermita. Aipagarri dira Gerrikaitzeko Andra Mari eliza eta Arbatzegiko San Bizente eliza. Oiz menditik behera isurtzen diren errekak Gerrikaitzeko San Migelen biltzen dira. Gerrikaitzeraino egiten duen bideari jarraiki, historian erabili izan diren eraikuntza-mota asko aurkituko ditugu, zein baino zein interesgarriagoa arkitekturari erreparatuz gero. Esate baterako, hainbat urtegi txiki (Uribai, Olatxu eta Goikolea), harlanduz eginak. Haien alboan errota zaharrak daude (Elortza, Olatxu eta Agorrierrota), eta haien inguruan estilo zaharreko baserriak, hala nola Bartieta eta Arbatzei (ataripea arkitrabeduna dute) eta Garro (ataripea arku itxuran).

M

Done Jakue Bengolatik ez oso urrun, historiaz berba egiten duen beste txoko bat dago Lea ibilbidearen baitan. Done jakue bideak historiaren bidegurutzea erakusten du. Batetik, Goi Erdi Aroko kristautasunaren bidea, Ekialdetik Mendebaldera; eta, bestetik, Behe Erdi Aroan esnatzen hasitako komertzioaren eta modernotasunaren

Bengola Bizkaiko burdinola garrantzitsuena izan zen.

Oiz mendia, ikusgarri Oiz mendiaren magalean egonik, Munitibarren kokapena estrategikoa da, inguru ederrez gozatzeko aukera ugari ematen baitu. Hartara, Lea ibaiaren sorburua ez eze, Bizkaiko balkoia ere bisitatu daiteke. Eta handik, Urdaibaiko eskualdea ikus daiteke ia osorik.

Oizko lasaigunea Oiz mendiko zelaietan kokatzen da, 791 metroko altueran. Oinez heltzeko hainbat eta hainbat bide daude, Munitibar ez dago eta mendi faltan, baina errazena, hauxe: Bizkaiko begiratokira goazela, Ganbe auzunean gelditu eta seinalea aurkituko dugu. Hari segi.

MUNITIBARKO UDALA

Horrez gain, mendi ibilbideak egiten gaudelarik, bisita daitezkeen beste hainbeste auzo, errota eta ermita dauzka Munitibarrek. Hona hemen, zerrendatuta, bisitarientzat interesgarrien izan daitezkeenak: Olatxu edo Olaetxea errota, Elortza errota, Santa Eufemi ermita, San Lorentzo ermita, Salbatore ermita, San Miguel ermita, Oizko San Kristobal ermita, Gerrikako Santa Luzia ermita, Totorika auzoa, Uriona auzoa, Gerrikaitzeko Andra Mari parrokia eta Arbatzegiko San Bizente Parrokia.

Munitibarko jaiak, hilez hil Urtarrilak 22: San Bizente. Ekainak 29: San Pedro eguna. Sanpedroak dira herriko festa patronalak, 1950ean San Bizente patroitza aldatu zenetik, trikitilari, herri bazkari, erromeri, dantza-emanaldi eta abarrekin. Uztailak 10: San Kristobal. Uztailak 14: Oizko erromeria. Irailak 8: Andra Mari eguna. Abenduak 13: Santa Luzia.


ZIORTZA-BOLIBAR IX

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

kolegiata, hausnarketa eta, batzuentzat, promesa eta desioen momentua. Monastegiaren baitan, hainbat ekintza antolatzen dira. Aurten, 25. urtez antolatuko dute musika zikloa, eta ekitaldi berezia antolatzeko lanetan dihardute.

Ibiliaz, tradizioa ezagutu Kolegiatatik Arrainaren eta Ardoaren ibilbidea ere igarotzen da, kostaldearen eta barrualdearen artean elkartrukaketarako erabiltzen zen ibilbidea, baita garia, Bizkaiko burdina eta Gaztelako artilea ekarri eta eroateko erabiltzen zena. Eginkizun hau garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, giza harremanei bide eman baitie. Urdaibaiko Biosfera erreserba zeharkatzen du, Lea-Artibai eskualdearekin bat egin eta Arabaruntz joten du.

Ibilbideak herriko kale estuetatik igarotzen dira, herriko eta inguruko txokoak ezagutzeko sekulako aukera ematen dute.

Tipi-tapa, tipi-tapa, bazterrak ezagutuz Ibilbideak herri eta inguruetatik igarotzen dira: bazterrak bisitatzeko eta auzoetako kuriositateak ezagutzeko aukera aparta . Ezinbesteko bisitak dira Simon Bolibar Museoa eta Ziortzako Kolegiata. erri txikiek ere badute enkantua. Hiri handietan aurkitu ezin diren lasaitasuna, bakea eta makina bat kuriositate aurkitu daitezke herri txikietan. Kuriositateek eta detaile txikiek herria desberdintzen dute, herri berezi eta xarmantak eraikitzen dira horrela. Horietako bat da Ziortza-Bolibar. Arta, Zeinka-Ziarregi, Iruzubieta, Elorrixa, Ziortza eta Pertokis auzoek eratzen dute Ziortza-Bolibar, eta ezin esan paraje horietako bakoitza, bakarra eta berezia ez denik. Gustu guztiak asetzeko moduko bisitak egin ditzakegu inguruotan: historia apur bat ezagutzeko aukera dago, ibilbide motz zein laburrak egin ditzakegu, kaltza-

H

da erromatarretan barrena ibilbideak egin, kolegiata bisitatu eta Simon Bolibarren museoaz gozatu. Herriko kaleak eta bazterrak ezagutzeko aukera, eskura. Baina, jakin, inguruak oinez ezagutzeko aukera badela. Tamaina eta mota guztietako ibilbideak: inguru hurbilenak ezagutuz, auzoz auzo ibiliz edota ardoaren eta arrainaren ibilbidea eginez txoko eta kuriositate ugari bistaratzen dira.

ZIORTZA-BOLIBAR ELIZATEKO UDALA

Ibilbideak, aukeran Aukera aparta da gutxi ibili nahi dutenentzat, pare bat orduko ibilaldia (PR-BI-140) Bolibarren hasi eta bertan bukatzen dena. Ziortza, Zeinka eta Gerrika ezagutzeko aukera ematen du ibilbide labur honek, bertako ermitak, baserriak eta pasaia zoragarriak ikusteko moduko harribitxiak dira. Ibilaldi hau Ziortzako Monastegitik igarotzen da, Bizkaian dagoen kolegiata bakarra.

Bizkaiko kolegiata bakarra EAE monumentu nazionala da Ziortzako Kolegiata, eta bertan isiltasuna eta bakea somatu daiteke momentu oro. Bolibar herritik, galtzada erromatarrari jarraituz iritsi daiteke haraino, Santiago Bideari jarraituz. Erromesentzat ere leku berezia da

Arraina eta ardoaren ibilbidea: kostaldearen eta barrualderan arteko elkartrukerako bidea zen. Ondarearen zati hauek duela seiehun urtetik gorako bizimodu eta tradizioa ezagutzeko aukera aparta eskaintzen dute. Kultura bidai bat da, non mendi garaiak, artzai-bordak, baserri inguruak, kaltzadak,.. ezagutzeko aukera dagoen. Bada beste ibilbide bat ere Ziortza-Bolibarko auzoak ezagutzeko sekulako aukera ematen duena. Zeinka, Zearregi, Gerrika, Arta eta Iruzubieta auzoetatik igarotzen dena. Ibilbidean zehar, auzoetako harribitxiak ezagutzeko aukera dugu: Madalena baseliza, Santa Luzia baseliza (bertan aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak egin dira), paisaia karstikoak, basoak, San Pedro baseliza, San Lorenzo, San Emeterio eta Zeledonioren ermita eta bolatokia, besteak beste.

Simon Bolibar, herriaren zeinu Nola ez aipatu, Simon Bolibar Museoa, Markola errekaren ondoan, Errementarikua baserrian hain zuzen, Done Jakue bidearen ondoan. Museoko bilduma Bizkaiko Erdi Aroko historiari eta Simon Bolivar Askatzailearen ibilbide pertsonal eta politikoari dedikatuta dago. Altxor preziatua da historia gustuko duenarentzat, Euskal Herri eta Amerikaren arteko zubi. Aurten, 30 betetzen ditu.


X MARKINA-XEMEIN

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Markina-Xemein, ederrean eder Mendi ibilbide ugariz gozatzeko aukera dauka mendizaleak Markina-Xemeinen; leku estrategikoetan ipinitako panel berriek emango diete haien barri ; aisialdirako eskaintza be zabala da amaika bidezidor daude prestatuta Markina-Xemeinen, eta guztiei buruzko informazioa jaso da paneletan. Bi panel ipiniko dira hil honetan bertan, arkupean eta autobusen geltokian, kanpotik autobusean datorren jendeak informazioa esku-eskura eduki dezan. Hamabost bidek osatzen dute MarkinaXemein inguruko mendi sarea: hamaika ibilbide laburren sarean daude, eta beste lau, ibilbide luzeen sarean. Ibilbide laburren sareko hamaika bideetatik hamar 1996tik daude homologatuta. Markina-Xemeingo Alpino taldeak 50 urte bete zituela ospatzeko homologatu ziren bideok, ez aurretik lanik egin gabe. Izan ere, bide guztiak berreskuratu ziren, eta zenbait kasutan lur jabeekin berba egin beharra izan zuten, Munibeko kondearekin, esate baterako. Kondeak ez zien trabarik ipini bere lurretatik pasatzen zen bidea atontzeko. Lan hari eskerrak, gaur egun, mendizaleek Kalamuko bideaz gozatu ahal dute. Artibai mendi taldeko Jabier Arratek gogoan dauka zein izan mendi ibilbideak berreskuratzeko irizpidea. ÂŤIbilbide batzuk baztertu egin ziren, denak ezin zireneta berreskuratu. Edozelan ere, aukera zabala dago, eta Markina-Xemeingo mugetaraino heltzen dira ibilbide guztiak. Gainera, gehienek aukera ematen dute autobusekin konbinatzekoÂť, adierazi du. Ibilbideak Euskal Herriko Gailurren katalogoan kontsultatu daitezke. Ibilbide laburreko bideak, asko jota, bost ordukoak dira, eta, orokorrean, bide errazak dira, ÂŤume txikiek zein nagusiek egiteko modukoakÂť. Urratsak eman ahala, paisaia ederrak bistaratzen dira. Berriatuakoa eta Bolibarkoa izan ezik, gainontzeko ibilbideak Markina-Xemeindik abiatzen dira. Guztiak daude euren artean loturik, GR 121/123 eta GR38.1 bidezido-

H

Kalamua, PR BI 24an.

Astarloko atxa, PR BI 24an.

rren bidez. Aukeratzen den bidezidorraren arabera, leku batetik edo bestetik hasiko gara ibiltzen. Horren denaren berri emango da jarriko diren paneletan.

Ondo zaindutako inguruak Bizkaiko beste eskualde batzuekin erkatuz gero, Lea-Artibain industriak ez du garrantzi handirik izan. Horrek zeharo baldintzatu eta erraztu du kultura arloko hainbat eta hainbat aberastasun gorde ahal izatea, baita herriak eurak ere. Markina-Xemein, ondo kontserbatutako hiribildu baten adibidea da. Bertora iristeko duen erraztasunak eta ibilbideak egiteko toki parebakoa izateak PR bidezidorren eskualdeko abiapuntu nagusi bilakatu dute. Badira hainbat auzune eta baserri eder eta ia-ia ezezagun ere. Horietxek dira, hain zuzen, ikuste-inguruaren giltzarriak eta inguru honi Bizkaiko paradisua goitizena eman diotenak. Merezitako izendapena da, zalantzarik gabe. Harrizko etxe ederrak nabarmentzen dira, fatxada zuri eta

Ibiltariak abiapuntu bat edo beste aukeratu behar du, PRaren arabera

Atxondoa, PR BI 26an.

PR bidezidorren eskualdeko abiapuntu nagusi dira bertokoak Industriak pisu handirik ez duenez izan, ondo gorde da Markina-Xemein alaikoak, haitzak, zelai berdeak eta eremu zabalak hartzen dituzten basoez inguraturik. Lea eta Artibai ibaiak bat datoz erabat paisaia honekin, eta Bizkaian hobetoen kontserbatutako ibaiak dira. Uraren kalitatea, fauna eta landaretzari begiratzea besterik ez dago.

Barinaga auzoa, PR BI 23an.


MARKINA-XEMEIN XI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Etxebarrirako bidezidorra oinez zein bizikletaz ibiltzeko leku paregabea da.

Umeak, ur jolasetan.

Ur jolasak, plan bikaina arkina-Xemein xarma handiko herria da, ez bakarrik mendi ibilbide ugari egiteko aukera ematen duelako. Hain zuzen ere sei mendi ibilbidek abiapuntua daukaten lekutik gertu, hau da, Karmen plazari pega-pega eginda, frontoia daukagu, pilotaren unibertsitatea. Aurretik egon bazegoen ere, 1798an egin zuten gaur ezagutzen dugun eran. Bi bider zabaldu zuten, lehenengo bider 1883an, Markinako lehen euskal jaiak ospatu behar zirela eta. Aldaketa hari esker, esku pilotan ez eze, txisterarekin eta guantearekin jokatzen hasteko aukera zabaldu zen, eta bultzada eman zitzaion pilota jokuari zein herriko pilotariei. Izan ere, pilota Markina-Xemeinen itzalik handiena izan duen herri kirola izan da beti, modalitate guztietan. Herriko pilotari ugari ibili da, eta ibili da munduan zehar, bost kontinenteetan sortu ziren frontoietan, eta horrek itzelezko pisua eman dio Markina-Xemeini.

M

Bidezidorrean bizikletan ibili eta gero, ur jolasetan arratsaldea pasatzea aukera ona ere ona da gune osoa da gune aproposa udaberri zein udarako. Mendi ibilbideren bat egin ostean edo goizean Etxebarriko bidegorritik bizikletan ibili eta gero, adibidez. Esfortzuaren ostean, sari ederra jolas guneko zelaian lasai etzan eta lantzean-lantzean iturrietako ur freskagarriaz gozatzea. Ume eta heldu, barruko herrietatik ez eze, kostako herrietatik ere etortzen dira Markina-Xemeingo ur jolasetara plan horrek tentatuta, batzuentzat zein besteentzat uretan ibiltzeko beste era bat delako, gustagarria eta ez ohikoa.

Iturriak Markina-Xemeinek aukera bat baino gehiago eskaintzen du bisitarientzat, eta kiroldegi bueltako iturriek ematen dutena ez da txarra. Iturriak bakarrik ez, jolas

MARKINA-XEMEINGO UDALA

Markina-Xemeingo frontoiak pilotari on asko eman ditu. ÂŤPilotaren UNI-aÂť ere esaten zaio.


XII LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEA

non jan? Amoroto Herriko Taberna. Herriko Plaza. 94 624 35 23. ] Ibaigane. Oleta. 94 684 13 59. ] Epermendi. Oleta. 94 684 17 62. ] Klaudio. Oleta. 94 684 18 03 - 94 624 33 95. ]

Aulesti Mariano. Aulestia kalea. 94 627 90 24. Zarrabenta. Aulestia k., 34. 94 627 90 04. ] Ubilla. Aulestia kalea. 625 701 460. ]Ilunzar. Aulestia kalea, 29. ] ]

Berriatua Arriola. Erribera, 87. 94 6139005. ] Mendibarren Jatetxea. Zeharbide, 10. 94 613 92 18. ] Zentrala. Erribera, 40. 94 613 92 86 ] Lakaerdi Sagardotegia. Milloi Auzoa, z/g. 94 6139178. ] Urepel Taberna. Zeharbide, 12. 94 613 9093. ] Gardotza Taberna. Gardotzako Industrialdea. 94 613 44 99. ]

Gizaburuaga ]

Herriko Taberna.Eleixaldea. 94 684 05 14.

Ispaster Herriko Taberna. Elizalde Enparantza. 94 6840760. ] Areitz Bi. Elizalde, z/g. 94 6842377. ] Arropain Jatetxea. Arropain Auzoa, z/g. 94 624 31 83 ]

Markina-Xemein Armola. Iruzubieta Auzoa, 2. 94 616 81 79 ]Axpe Sagardotegia. Axpe-Atxondoa Baserria. 94 6168285. ]Batzokia. Guen kalea, 18. 94 616 80 53. ]Bega Jatetxea.Abesua, 2. 94 6167528. ]Mendibil .Zear kalea, 7. 94 616 83 44. ]Itsas-Lur .Agustin Deuna, 4. 94 6167809. ]Pitis. Karmengo Kalea, 18. 94 616 60 87. ]Uhagon Kulturgunea. Xemein Etorb., 10. 617 943 405 • 94 616 63 03 ]Zubiondo. Ilunzar Auzoa. Iruzubieta. 94 6166102. ]

Mendexa Taberna Barri. Herriko Plaza. 94 684 09 60. ] Mahaigaineko. Herriko Plaza. 94 465 16 84. ] Leagi Jatetxea . Leagi Kanpina. 94 684 23 52. ] Patxon. Karraspio Hondartza. ] Trinki-Piloti Txiringitoa. Karraspio Hondartza. 94 624 35 67 ]

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Metrokua. Karraspio Hondartza. 94 684 49 80. ww.metrokua.com

]

Munitibar Herriko Taberna . Herriko Plaza, z/g. 94 616 40 18. ] Ondamendi. San Pedro , 4. 94 616 40 00. ] Sindikatu Jatetxea. Munitibar Auzoa, 7. 94 616 57 76 ] Txori. San Pedro , 6. 94 616 40 68. ]

Mutriku Kofradia Zaharra Jatetxea. Kaia, z/g. 943 60 39 54. ] Jarri Toki Jatetxea. Mutriku-Deba Errepidea. 943 60 32 39. www.mutriku.net/ jarri- toki/index.htm ] San Juan Jatetxea . Laranga Auzoa, z/g. 943 60 31 67. ] Galdona Jatetxea . Galdonamendi Auzoa, z/g. 943 60 35 09. ww.mutriku.net/ galdona/ index.htm ] Mijoa Jatetxea. Mijoa Ind. 943 60 31 80. www.mutriku.net/ mijoa/ index.htm ] Batzokia Jatetxea. Conde De Mutriku, 1. 943 60 41 91. ] Badi Bodegoia. Atxitxingo bajadan, 4. 943 60 46 23. ] Pikua Jatetxea – Landetxea Laranga Auzoa, 943 94 22 22. www.pikua.es ]

Ondarroa Alai Taberna. Erribera, 10. 94 683 00 23. Alde Zahar. Erribera, 32. 664 06 43 31. ] Andik-Ona. Erribera, 20. 94 683 14 88. ] Antiguako Ama. Artabide, 20. 94 683 14 49. ] Arkupe. Antiguako Ama, 5. 94 683 03 03. ] Basati Pitzak. Artabide, 23. 94 683 30 64. ] Batzokia. Artabide, 36. 94 683 26 65. ] Cantabrico. Antiguako Ama, 7. 94 683 00 19. ] Döner Kebab. Erribera, 11. 94 683 00 05 ] Gaztedi Taberna. Alameda. 94 603 70 13. ] Joxe Manuel Erretegia. Sabin Arana, 23. 94 683 01 04. ] Kafe Antzokia. Iparragirre, 10. 94 683 41 42. ] Leokadi Bodegoia. Augustin Zubikarai Plaza. 94 683 20 21 ] Maddi Kafetegia. Antiguako Ama, 3. 94 683 01 29. ] Politena. Artabide, 9. 94 683 03 54. ] Sutargi Jatetxea. Nasa Kalea, 14. 94 683 22 58 ] Tang Txinatar Jatetxea. Sabin Arana, 10. 94 683 22 03 ] ]

Ziortza-Bolibar Arkupe. Herriko Plaza. 94 616 41 16. Kanpape. D. Ugartetxea, 3. 94 616 52 72. ] Muniozguren. Ziortza-Goierria. 94 6138009. ] Ikestei. Iruzubieta auzoa,3. 94 616 81 27.

non egin lo? Amoroto Altuena. Elizalde Auzoa, 27. 94 624 30 89 - 657 72 64 01. www.altuena.com

]

Aulesti Ubilla. Aulesti Kalea. 625 701 460. Atxagarai. Santa Eufemin. 94 627 90 06. www.aulesti.net

] ]

Mendexa Itsasertz. Likona Auzoa. 94 624 31 77. www.nekatur.net ] Zelaigane. Herriko Plaza, 1. 94 624 32 15- 669 779 581 www.zelaigane.com ] Leagi. Leagi Auzoa, z/g. 94 684 23 52. www.campingleagi.com. ]Endai. Likona, z/g. 94 684 24 69. ] Metrokua **. Karraspio Hondartza. 94 684 49 80. www.metrokua.com ] Villa Itsaso***. Likona Auzoa, 30. 606 005 005. www.hotelvillaitsaso.com ]

Bermeo Arrizurieta Landetxea. Mañu auzoa, 43. 607 482 700 www.arrizurieta.es

]

Berriatua Berritxu Pentsioa. Aransolo, 6. 635 733799. pensionberritxu@bizkaia.org ] UrkixaBekoa Nekazalturismoa. Asterrika auzoa, 25. 94 683 33 23 / 657 73 06 28 zlgurkixa@euskalnet.net ] Orubixe Nekazalturimoa. Madalena, 23. 94 613 92 85. www.nekatur.net/orubixe ]

Munitibar

Madalen Aurrekoa Nekazalturismoa. Madalen auzoa. 94 625 46 31

Garro. San Migel Auzoa, 33. 94 616 41 36.www.nekatur.net ] Astorkigana. Berreño Auzoa. 94 625 23 56 - 696 54 55 28. www.nekatur.net

Gizaburuaga

Mutriku

Errigoiti ]

Akuiola. Laixier Auzoa. 94 684 12 13. www.akuiolabaserria.com

]

Ispaster Legortza Nekazalturismoa. Kortazar Auzoa. 94 6843079. agroturlegortza@terra.es ] Kurtxia Landetxea. Kurtxiaga Auzoa, 11. 94 6840607 - 616 945 662. itxorro@euskalnet.net ] Natxiondo Landa Hotela. Soluan Auzoa, 17. 94 684 49 47 . www.natxiondo.com ] Zubieta Hotela. Arropain Auzoa. 94 684 30 30. www.hotelzubieta.com ]

] ]

Ibarlotza Landetxea. Ubilla-Urberuaga, 26. 94 6168139. ibarlotza@euskalerria.org ] Intxauspe Aterpetxea-Landetxea. Atxondoa Auzoa, z/g. 652 770889 www.intxauspe.com ] Satzu Landetxea. Ubilla – Urberuaga, 37 ezk. 94 616 97 02 www.satzu.net ]

Markina-Xemein Amamanekua Landetxea. Ubilla-Urberuaga, 21. 630 805 011. analejardi@hotmail.com

]

]

Arbe Hotela. Laranga Auzoa. 943 60 47 49 www.hotelarbe.com ] Galdona Jatetxea –Kanpina. Galdonamendi Auzoa, z/g. 943 60 35 09. ww.mutriku.net/ galdona/ index.htm ] Pikua Jatetxea – Landetxea . Laranga Auzoa .943 94 22 22 www.pikua.es ] Zumalabe Hotela. Portuko jeitsiera . 943 60 46 17 www.hotelzumalabe.com ]

Ondarroa

Harizpe Landetxea. Txanbeta, z/g. 94 683 23 67. www.harizpe.com ] Patxi Pentsioa. Artabide, 21 . 609 986 446 ]

Ziortza-Bolibar

Monte Baserria. Arta Auzoa. 606255424. Ziortzako Monastegia. 94 616 41 79. ] Ikestei Nekazalturismoa. Iruzubieta auzoa, 3. 94 616 81 27. ] ]


BERRIATUA XIII

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Berriatuan kontserba lantegi asko daudela eta, leku apropostzat jo zen kontserba azoka egiteko

Bertoko jaien txupina

Edozelan ere, sangregorioetan, asteburu osoa izan ohi da erakargarri, aurten ere bai: maiatzaren 3tik 5era artean bata bestearekin elkartuko dira-eta jai ekimenak. Esperientzia gustatzen zaionak badauka bueltatzeko arrazoi gehiago. Berriatuarrei ez zaie jai aukerarik falta: sanpedroak ekainaren 29an, madalenak uztailaren 22an (Madalena auzoa), San Lorentzo abuztuaren 10an (Asterrikan) eta San Antolin irailaren 2an (Merelludi auzoan), berriatuarren nortasunaren hainbat erakusle eder dira.

Arrain eta kontserba azoka

Berriatuko sangregorioetako txupinazoa Lea-Artibaiko txupinazoa ere bada, eskualdean bata bestearen atzetik etorriko diren jaien iragarle.

Berriatuko San Gregorio jaiak oso bereziak dira Lea-Artibaikoentzat, eskualde guztiko jaien txupinazo direlako, urteko lehenengoak eskualdean, han-hemenka bata bestearen atzetik etorriko diren jaien iragarle. erriatun sanpedroak dira jai egun ofizialak, baina sangregorioak gogotsuago ospatzen dituzte. Festa nahia fresko, egun ugaritarako egitaraua prestatzen dute, herritarrentzat nahiz kanpokoentzat erakargarri. Gazteek makina bat aukera dauzkate gauaz gozatzeko, eta eguneko ekitaldiek ere aukera bikainak eskaintzen dituzte, familia zein lagun arteko planetarako. Sangregorioak maiatzaren 3tik 12ra izango dira aurten. Ekimen klasiko bat baino gehiago dauzkate berriatuarrek egitarauan. Afizionatu mailako txirrindulari lasterketa, esate baterako. Aurten 32 urte beteko dituen lasterketak jarraitzaile ugari izan ohi ditu. Bestalde, txirrindulari lasterketa ere bada sangregorioetako nahikoa iragarle, eskualdeko txoko guztiak zeharkatzen baititu. Data arazoak tarteko, apirilera pasatu dute ekimena, baina sangregorietako iragarle izaten jarraituko du, inguruko herrietatik txirrindulari lasterketa pasatzen ikusi eta berriatuarrak sangregorioetan sartu direla jakitea dena bat izango da eta.

B

Herri bazkarian, Berriatua bizi Herri bazkaria da klasiko bihurtzeko bidean den beste ekimen bat: galdu ezinezko hitzordua da herritik kanpora bizi diren askorentzat, Berriatukoa izan ala ez. 580 lagun inguru batzen dira. Berriatuak 1.000 bizilagun pasatxo dauzkala kontuan hartuta, kopuru nabarmena. Asteburuan egin izan ohi dute, domekaz. Aurten, maiatzaren 5ean lotu dute egun hori. Kanpotik datozenek, hala ere, jakin bezate jairako makina bat aukera izango dituztela, San Gregorio eguna bera, adibidez, berriatuarren patroia, maiatzaren 9an. Gazteek galdu ezinezko hitzorduen artean daukate sangregorioetako kontzertua. Oraindik lotu barik badago ere, jakina da Berriatuko sangregorioek kontzertu indartsu bat edo gehiago ekartzen dutela, urtero-urtero, hutsik egin barik. Maiatzaren 4an izango da aurtengoa.

BERRIATUA ELIZATEKO UDALA

Txirrindulari lasterketa klasiko bat da.

Iazko nekazal eta kontserba azoka.

Nekazal eta kontserba azoka da urtero-urtero Berriatua bisitatzeko aitzakia ezin hobea ematen duen beste hitzordu bat. Aurten, sangregorioetatik kanpo utzi dute ekimena, jai egitaraua gehiegi ez zamatzearren. Izan ere, antolatzaileek iritzi diote gauza gehiegi pilatzen direla egun kopuru berean, bata aukeratu eta bestea baztertu beharrean izaten direla berriatuarrak eta kanpotik datozenak. Jaien iragarle papera emanda, nekazal eta kontserba azokak usain eta zapore gozoa zabalduko du, apirilaren 27an. Lea-Artibai Amankomunazgoak jarri zuen abian, 1999an, bertoko ekoizleei produktuak erakutsi eta jendeari erosteko aukera emateko helburuz, eta iaztik Lea-Artibai Garapen Elkarteak dauka ardura hartuta. Berriatuko lurretan arrain kontserba lantegi asko daudenez, inguru aproposa begitantzen zaie. Gainera, kontserba produktuak erosteko ez eze, momentuan bertan pintxo gozoak dastatzeko aukera ere ematen dute. Arrain pintxo ederrak prestatzen dituzte, bertoko barazkiez lagunduta: 1.500-2.000 pintxo inguru. Inguruetako sukaldariak arduratu izan dira prestaketaz, eskualdea ez dago-eta sukaldari trebeen faltan. Pasatu diren sukaldariek ukitu berezia ematen diete prestatzen dituzten pintxoei, bakoitzak berea. Eta aurten ere, oso prezio ekonomikoan pintxo onak ere onak dastatu ahal izango dituzte.


XIV ONDARROA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

Kresala sainetan Ondarroan Antzinako eran, Ondarroako portuan turrunaren bidez adierazten zaie herritar guztiei txalupek itsaso zabaletik zer dakarten; bisitariek portu osoan ez eze, herri osoan ere sortzen den giro bereziaz goza dezakete, kresala sainetan eroatea zer den sentitu.

Ondarroako portuko kofradia inguruan, antxoaren prestaketan.


ONDARROA XV

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2013ko martxoaren 21a

asoi ona da udaberria Ondarroa bisitatzeko. Itsasoak bizia dakar. Neguko hil luze eta gogorrak atzean utzita, euskaldunak, monta単esak eta galiziarrak prestu dira txalupak antxoaz gainezka ekartzeko. Adi turrunari, bisitari. Kode propioa daukate portuetan arrantzua iragartzeko. Mutu egon dira hotzean, eta indarrez datoz udaberrian. Otsailean eta martxoan bi turrun luze entzun dira Ondarroan, berdelaren iragarle. Tarteka, oraindik ere bi bider eragingo diete kofradian turrunari, sirenari, berdela ez eze, txitxarroa, sardina boba eta antzekoak sartu direla iragartzeko; eta Andra Mari elizaren bozgorailuetatik hedatuko da itsasoak dakarren berria, ezker-eskuin. Azkar barreiatzen da notizia, eta herritarrak eurak arduratuko dira albistea turruna heltzen ez den lekuetaraino eroateaz. Baina berdelak herrian bizitasuna ekartzen badu, zer esanik ez antxoak. Zer edo zer deskargatu dute arrantzaleek egunotan, ezer gutxi oraindik. Martxoaren azkenetan egonik, laster etor daiteke antxoa barra-barra. Lehena halaxe zen: San Jose bueltan gainezka egoten zen portua. Hala ere, gerta daiteke berandutzea, eguraldiak laguntzen ez badu. Urak tenperatura jakin batean egon behar du antxoa tinak gainezka ikusteko.

S

Turrunek ematen duten poza Turruna entzuten hasi eta barrutik zenbatzen hasten dira ondarrutarrak. Eta hirugarrena entzun orduko, poza barruan eta poza kanpoan, antxoa dator eta. Hurrean gertatzen bazaizu, joan portura, bisitari. Kofradia inguruko ikuskizuna itzela da. Antxoa usainak bizitza iragartzen du portuan. Hurbildu kaxetara, lanean dabilenari trabarik egin barik, ikus antxoaren distira berezia. Kutsatu ondarrutarren pozez. Urte askotako debekuaren ondoren, orain bi urte berriro antxoa arrantzatzeko baimena eman zitzaien arrantzaleei. Hirugarren turruna berreskuratu zuten, hortaz. Eta, hirugarren turrunarekin, antxoaren arrantzuak mugitzen duen mekanismo osoa. Horrek egiten zuen berezi duela ez horrenbeste urtera arte antxoaren harrapaketa. Arrain lantegiak martxan jartzen ziren, arrantzaleen etxeetan azkenetan zegoen diru poltsa betetzen hasten zen, akaso arropa berriak erosten ziren, eta dendak antxoa sasoiaren zain kobratzeke geratutakoak berreskuratzen hasten ziren. Lehenengo antxoarekin topa egiteko ohitura ere badago zenbait etxetan, poz horren erakusle. Gaur egun, ondarrutarrak ez daude antxoari begira, ez du baldintzatzen herriaren ekonomia. Aspal-

Saregileak, Ondarroako portuan.

diko kontuak dira amai ez emona edo ardaun diru, arrantzagatik arrantzale bakoitzari zegokion partilla edo dirutik patrikarako gordetzen zena; bertoko txaluparik ere ez da geratzen apenas. Baina antxoari ezin zaio ukatu balio sinbolikoa, eta oraindik orain arrantza lantegiek urrea modura hartzen dute antxoa.

Hizkuntzen topaketa Babel dorrea bailitz, Ondarroako portua hizkuntzen nahasketa bihurtu ohi da berdeletan eta antxoa sasoian, euskaldunei Galiziatik eta Asturiastik etorritako hainbat eta hainbat txalupa gehitu behar zaizkie eta. Paisaia osatzen, saregileek altzoan dauzkate apurtutako tre単ak (sareak). Irri eta kontu artean, amarengandik edo amonarengandik ikasitako molde berean, ofizioa mimoz lantzen dute, txalupek treinak berriro antxoaz bete ditzaten. Iluntzean, banan-banan, txalupak badoaz. Alban bueltatuko dira berriro, kalatxorien diar hotsen artean. Laster da turruna.

ONDARROAKO UDALA

Kofradiako bizitasuna eurrien arabera, etxeko kontsumorako edo lantegietarako izango da antxoa: txikia kontsumora doa eta handia arrain lantegietara. Aukerarik izatekotan, egin ezazu sartu-irtena salmenta tokian, bizibizi topatuko duzu. Kofradian bertan ematen dute aditzera salmenta hastekotan dela, sirena hots bidez. Kasu horretan, ingurukoek baino ez dute entzuten deiadarra, interesatu zuzenek: arrantzaleek eta arrain erosleeek.

N

Erosleak Hiru motako erosleak egoten dira bentan. Txikizkariak: arrandegietakoak. Handizkariak: esportatzaileak, Espainiako hiriburuetara eta beste estatu batzuetara kamioietan arraina eramaten dutenak. Azkenik, kontserba lantegietako erosleak,

Bigarren sirena hots bat ere badago, kofradiakoa, salmenta hastera doala aditzera ematen duena arraina latetan salteko erosten dutenak. Eguneko lehenengo benta 06:30ean izaten da, eta gauerdira arte jarrai dezake, ordu erditik behin, beti ere arraina sartzen denean. Oso ohikoa da, beraz, Ondarroan 06:30ean, oraindik asko eta asko ohean daudelarik, turruna entzutea. Saltzaileak ipintzen du arrainaren hasierako prezioa, beste kofradietakoekin hartu-emanetan egonda, zein prezio jarri erabakitzeko. Sistema azkarra da, bentak bizkorrak dira Ondarroan.


Turismo gida D

2013ko martxoaren 21a

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO

Testuak. Lore Bengoetxea, Oihana Cabello, Agurne Elorza, Alejandra Goikoetxea eta Maite Orue. Argitaratzailea. Lea-Artibaialdeko Hedabideak SL.

XVI MUTRIKU

Geoparkea, garapen jasangarria Geoparpeak balioa ematen die Mutriku, Deba eta Zumaiako natur baliabideei, eta historian eta denbora biologikoan murgildu eta ibilbide iluragarrian barrena ibiltzeko proposamena egiten du.

Ondare arkitektonikoa Geoparkeak ondare arkitektoniko garrantzitsua dauka hiri eta landa guneetan, besteak beste, jauregiak, elizak eta baselizak, baita ondare etnografiko eta kultural bikaina ere. Mutrikun, alde zaharra eta Bentalekua nabarmentzen dira, itsasoaren eta hiribilduaren arteko loturaren gaineko museoa. Geoparkea tradizioekin, ohiturekin eta lurraldeko kulturarekin bat egiteko leku egokia da. Gainera, gastronomiaz eta bertoko produktuez goza dezakegu.

Saturrarango hondartza.

urrak iraganaren memoria gordetzen du, eta harkaitzek eta fosilek iragan horretaz hitz egiten dute. Euskal kostaldeko Geoparkean, planetaren eta gizakiaren historiako hainbat kapitulu biltzen dira, eta Mutriku ere horren adibide da. Mutriku, Deba eta Zumaiak osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako Geoparkeen Sareko kide da. Euskal kostaldeko geoparkeak hango flyschak eta

L

karsak erakutsiko dizkio bisitariari. Entzutea hartu dute flyschek, daukaten balioagatik. Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriak altxor natural berezia dira: bata bestearen gainean jarritako geruza harritsuetan idatzitako milioika urteko historia geologikoa, itsasoaren etengabeko eraginaren ondorioz agerian geratu dena. Egitura bitxi hori flysch izendatu dute, kostalde osoa berezi bihurtzen duen elementua.

Munduko gertaeren lekuko isil Flyscheko geruzen sekuentziak 60 milioi urte inguruko sail ia etengabea osatzen du (duela 110 milioi urte ingurutik orain 50 milioi urtera arte, gutxi gorabehera), eta sail horretan, lurraren historiaren gertaera eta hondamendi garrantzitsuak seinalatu ahal dira, mundu mailan gertatutako azken desageartze handia barne. Horregatik, ez da harritzekoa hainbat geruza planetaren

denbora ekologikoaren nazioarteko erreferentzia izatea. Barnealdean, karstaren mundua dago, kareharriaren higadurak sortutako paisaiaren mosaiko bat, aspaldiko itsas tropikal baten azpian eratua. Lurralde honetan, hartz, orein, bisonte, zaldi, elur-orein eta bestelako animaliekin bizi ziren. Beren existentziaren eta artearen aztarnak utzi zituzten, eta haien antzinako sinesmen eta mitoen oihartzuna gaur egunera arte heldu zaigu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.