Urtekaria Hitza 2012

Page 1

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:44 P谩gina 1

2012

URTEKARIA

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:44 P谩gina 2


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 3

, Aurkezpena

3

Batera, errepidean aurrera

B

anaka, baina ospatu. Gutxinaka, baina aurrera. Pausorik pauso, baina etorkizunera begira. Ez da ez urte erraza izan aurtengoa, ta hori ez da berria gurean. Baina orri zuriaren aurrean ipini eta lerro hauek idaztea pozgarria dela deritzot. Hemen gaude! Aldaketak tarteko, helburu ezberdinak lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzen dugu, ›› Asier Alkorta Bengoetxea eta bide horretan erronka berriei aurre egin diegu. LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO Sarean inoiz baino gehiago HITZAREN ZUZENDARIORDEA

Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza nagusia: Okamika Goikoa baserria. Okamika Industrialdea 1, 48289 Gizaburuaga Telefonoa: 94 684 44 36. Faxa: 94 684 44 33. E-posta: lea-artibaietamutriku@hitza.info Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.info Zuzendaria: Oihana Cabello. Zuzendariordeak: Asier Alkorta eta Maite Orue. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta. Publizitatea: Maribi Fernandez Zabala 600 571 426. mfernandez@bidera.eu Testuak: 11barri / Lore Bengoetxea Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA • Erredakzioa/ Katu Baltza / Amali Urizar / Itxaso Beitia / Mutrikuko Udala Maketazioa: 11barri / Eli Azpiazu Armaolea

murgildu gara. Eta edonora begiratuta ere, hasierako helburuak bete nahian jarraitzen dugu. Horien artean zeu zaude, irakurle. Urtea iluna izan bada ere, elkar ikusten eta senti-tzen jarraitzen dugu. Eta horrek ematen digu aurrera egiteko indarra. Batera bizi gaitezen. Batera arnastu dezagun. Batera eskatu dezagun. Eta behar denean, batera oihu egin dezagun. Indarrak batu eta benetan behar dugunaz, euskarak behar duenaz, berba egin dezagun. Pausoak eman ditzagun. Eta gainontzekoak ere mugiarazi ditzagun.

2012 URTEKARIA

Orain arteko bidea erraza izan ez bada ere, errepideak aurrera jarraitzen du. Eskarmentu handiarekin, indarrez eta zure laguntzaz aurrera egingo dugu. Sare mundialeko zuritasunean lerroak betetzen jarraituko dugu. Iluntasuna Lea-Artibai eta Mutrikuko kolorez margotzen jarraituko dugu. Errepide estuetatik ibiltzen ohituta bagaude ere, errepideak ametsekin, nahiekin eta eskuekin handitzen dira, zabaltzeko, hobetzeko eta bitarteko izaten jarraitzeko. Beraz, jarrai dezagun amesten, nahi izaten eta lan egiten.

. Aurkibidea Euskara.

4-5

Ekonomia.

6-7

Kirola.

8-9

Kultura.

10-11

Politika.

12-13

2012 Zenbakietan. 14 2012, hilez hil.

ERREDAKZIOA Mutriku-Ondarroa - Gizaburuaga Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu 607 490 163 ondarroa@hitza.info / mutriku@hitza.info Etxebarria - Lekeitio - Markina-Xemein Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 490 160 markina-xemein@hitza.info / lekeitio@hitza.info Amoroto - Ispaster - Mendexa - Munitibar Izaro Mendieta Ibarguengoitia 647 355 332 ea@hitza.info Aulesti-Berraitua-Ziortza Bolibar Asier Alkorta Bengoetxea 607 490 167 aalkorta@hitza.info

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 66 eragile

Urtarrila.

16

Otsaila.

20

Martxoa.

24

Apirila.

28

Maiatza.

32

Ekaina.

36

Uztaila.

40

Abuztua.

44

Iraila.

46

Urria.

50

Azaroa.

54

Abendua.

58

2012AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina Xemein, Mutriku eta Ondarroa.

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info

Hitza-k Bai Euskarari

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea) @leakohitza

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 4

4

> euskara

Ordenagailuekin euskaraz jolasteko aukera eduki zuten AULESTI q Martxoaren bigarren astean, Trolebu elkarteko kideek ordenagailuekin euskaraz jolasteko aukera eman zieten Aulestiko umeei, hezkuntzan, informatikarako euskarako hainbat lanabes daudela erakutsi nahian.

Ondarroak Ueman sartzea erabaki zuen ONDARROA q Ekainean, Uema ekitaldia anto-

latu zuen Ondarroako Udalak, udalerri euskaldunen mankomunitatean barriro egotearen garrantzia azpimarratu nahian. Apirilaren 26ko osoko bilkuran onartu zen Udala barriro Ueman sartzea. Bilduren aldeko bo-

toagaz hartu zen erabakia –bederatzi boto–; EAJ udal taldea abstenitu egin zen – 4 boto–. Ondarroa 2.000 urtean sartu zen Ueman, eta, zuzenbidearen kontrako erabakia zelakoan, 2006an, epaitegiek kanporatzeko agindua eman zuten.

Gazteak eta euskara, oholtzara

Euskarazaleak, literatur amuan preso

AULESTI q Urtarrilean, Buah Txabal! antzezlana eman zuten, gazteen arteko euskararen erabilerari kolpe egiten dion gaia. Jon Zubiaga aktore bakar, jendeari barrea ez eze, zer pentsa be eragin zien. Antzezlana Unai Iturriagarena da, Arrasate Euskaldundu Dezagun Elkartearen eskariz egina.

ONDARROA q Arrakastatsua izan zen Literatur amuak litera-

tur ekimena. Euskara Batzordeak antolatuta, asteburu bete ekimen prestatu ziren, umeentzako antzerki saioak, literatur txoko berezia Harkaitz Canogaz eta literatur gala. I. Nanoipuinen lehiaketa be estreinako antolatu zuten.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 5

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ondarroako kaleetan, euskaraz Neurketen arabera, %93,6akeuskaraz egiten du berba kalean; Udalak azterketa errepikatzea eskatuko du Euskara q

2011n soziolinguistika klusterrak egindako azterketaren arabera, euskararen kale erabileraren bilakaera positiboa izan da Ondarroan, 1993tik hona. Bizitanleriaren %79,1ek erabiltzen zuen euskara 1993an, eta, 2011n, ostera, kopuru hori %93,6koa izan zen.

5

Haurrek (96,4) eta helduek (95,9)erabiltzen dute gehien euskara, eta gizonezkoek baino gehiago emakumeek (94,3). «Gorakada hain nabarmena egotea ez da bat ere normala, eta, horregatik, azterketa berria egitea eskatu dugu», esan dute udalean.

Enpresek eta batez be kooperatibek euskara planen bidea hartu dute Mutrikun, arloka banatu dute herria, erabilera aztertzeko. Udala taldeekin hartuemanetan jarriko da, diagnostikoa egiteko eta euskararen egoera zein den ikusteko. Arloz arlo egoera aztertu eta hutsuneak nola konpondu aztertuko du euskara zerbitzuak. Iragarri dutenez, merkatariekin hasteko asmoa zeukaten. Bestalde, Lea-Artibain, enpresa mailan, era askoko ekimenak egin dituzte azken urtetean enpresa, saltoki eta era guztietako entitateek, eta euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez. Etxebarrian bi ziurtagiri daude; Gizaburuagan, 4; Lekeition, 10; Markina-Xemeinen, 8; Ondarroan, 19; eta Mutrikun, 3. Enpresak baino gehiago, saltokiak dira ziurtagiria daukaten entitateak. Enpresek eta batez be kooperatibek euskara planen bidea hartu dute.

Hiru udalek ez zuten HITZA diruz lagundu LEA-ARTIBAI q 2012an,

Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibarko udalek ez zuten HITZA diruz lagundu, ez zuten diru partidarik aurreikusi egunkariarentzat; eta laurek baino ez zuten biztanleko hiru euro eman. Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga eta Amoroto izan ziren biztanleko hiru euro eman zuten udalak; Ispaster eta Markina-Xemeingo udalek bi euro eman zituzten; eta Etxebarriak, Lekeitiok, Mutrikuk eta Ondarroak, bat. Lea-Artibain zein Busturialdean laguntzak izan badituen arren, euskarazko eskualdeko egunkari bakarrak ez dauka bermatuta etorkizuna. Urteko gastuak ugariak dira: 80.000 euro gastatzen dira inpresioan; eta 130.000 euro etxez etxeko banaketan. Eta gastu horiei giza baliabideei eta lanerako tresnei zuzendrikoak gehitu behar zaizkie.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:44 P谩gina 6

6

> ekonomia

Arrantzale bat hil zen amiantoaren eraginpean ONDARROA q 30

urtetik gora amiantozko materialez egindako itsasontzietan lanean egon zen arrantzale baten heriotza salatu zuen CCOO sindikatuak. 61 urteko behargina maiatzaren 9an hil zen. Ordu gutxira, berea lanbide gaixotasuna zela onartzen zuen epaia atera zen.

Kalte-ordaina kobratu gabe zeuden Maderasen LEKEITIO q Urtarrilaren

erdian salatu zutenez, kaleratu zituztenetik hamabost egun pasatuta zeuden arren, Maderasko beharginek kalte-ordainaren barririk ez zeukaten. Horrez gainera, kobratzeko geratzen zitzaizkien lau hilabeteak oraindik kobratu

barik jarraitzen zutela salatu zuten. Maderas de Lekeitio enpresatik kaleratu zituzten 21 beharginek 50 urtetik gora zituzten, bataz beste, 54 urte. Azken urteetan, Maderas de Lekeitio modura, hainbat enpresa eta zerrategi txiki zarratu dituzte.

Mijoa IIren zabalkuntza, aurrera

Eskualdeko garapenari laguntzen

MUTRIKU q Deba Beheko Industrialdea SA elkarteak Mijoa II in-

LEA-ARTIBAI q Hamar urte bete zituen Azaro Fundazioak 2012an. Eskualdearen garapen ekonomikoan eragiteko asmoz jarri zen martxan 2002an. Urte hauetan, enpresa berriak sortzen lagundu du, eta eskualdeko enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza helburuetan bidelagun izan da.

dustrialdearen zabalkuntza lanen lehen fasea amaitu zuen, 6,1 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Industriaguneak Mutriku eta Ondarroako arrantza eta kontserba sektoreko industrirari egin nahi izan zion lekua.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 7

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Greba, pentsioak eta tentsioak Lea-Artibai eta Mutriku q

Hiru greba orokor egin ziren 2012an, egoera ekonomikoak gizartean daukan oihartzunaren adierazle Hiru greba orokor deitu ziren 2012an Hego Euskal Herrian: martxoaren 29an eta irailaren 26an, ELAk eta LABek deituta, eta azaroaren 14an, CCOOk eta UGTk deituta, azken hori estatu mailako deiagaz bat eginez. Azarokoak ez modura, martxokoak eta irailekoak erantzun zabala eduki zuen Lea-Artibain eta Mutrikun. Batera edo bestera, egoera ekonomikoaren kezkaren islada izan ziren greba biak.

Lan erreformari ezetz esan nahi izan zioten ELAk eta LABek martxoko mobilizazioagaz. Aurreko egunetan, eskualdean hainbat mobilizazio egin ziren grebara deitzen, eta emaitza arrakastatsua izan zen

Beharginek ez eze, erretiratuek be altxatu zuten ahotsa sindikatuen ustez, jarraipena ia %100ekoa izan zen eta. Sindikalgintzaren mobilizazioen baitan, eskualdera etorrita, Lekeitioko lorezaintza zerbitzuko hiru behargin kaleratzea salatu zuen ELAk, eta Ondarroako Reina enpresako langileen egoera «berehala argitzea» eskatu zuen LABek, txalupa bat desegitera bidali zutenean eta bestea saltzen jarri. Beharginek ez eze, erretiratuek be altxatu zuten ahotsa. Mutrikuko pentsionistek, adibidez, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako pentsiodunen elkarteekin bat egin, eta Mariano Raxoiren Gobernuak hartutako murrizketa neurriak kritikatu zituzten.

7

2011n baino antxoa askoz gutxiago ONDARROAq 2011n 3.500.000 ki-

lo antxoa harrapatu zituzten bitartean, 2012an, askoz gutxiago harrapatu zituzten, 2.780.000 kilo, baina denbora gutxiagoan. Gasolioaren prezioaren eraginez, asko zabaldu barik ibili ziren arrantzaleak 2012an, hiru-lau orduko bidean, asko jota (30-40 millatara), eta kanpaina kondentsatua egin zuten, 2011n berdeleta amaitu eta berehala hasi ziren bitartean, 2012an, eguraldiaren peskisan, maiatz bueltan hasi ziren eta. Neurria antzekoa izan zen, handi-handia ere ez (3538koa), eta galiziar asko, kantabro batzuk eta ondarrutarrak eta lekeitiarrak sartu ziren Ondarroako portuan 2012ko kosteran. Kiloa, bataz beste, 2,24 eurotan saldu zen (2011n, 2,03 eurotan).

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 8

8

> kirola

Luis Akarregi pelotari lekeitiarra hil zen, Eibarren LEKEITIO q Jose Luis Akarregi (Lekeitio, 1924) esku pilotari ezaguna hil zen. Txikitako nahiari kolpe eginda, hamazortzi urte egin zituen profesionaletan. Eibarrera ezkondu zenez, Lekeitio eta Eibar artean bizi izan zen.

Mutriku bigarren geratu zen soka tira txapelketan MUTRIKUO q Maiatzean, Mutri-

ku Sokatira taldea bigarren geratu zen 680 kiloko lur gaineko sokatira txapelketan. Tiraldi guztiak irabazi zituenez, eguneko bertako sailkapenean lehenengo postua lortu zuen, baina sailkapen orokorrean bigarren geratu zen, 2011n modura.

Lea-Artibaiko lehenengo rallya jokoan LEA-ARTIBAI q Motor zarata

gustuko dutenek hiru hitzordu eduki zituzten 2012an. Batetik, Enduro Mundiala hartu zuen Lea ibarrak, maiatzean; bes-

tetik, Lea-Artibaiko lehenenego rallya lehiatu zen azaroan.Biak estreinako ikusi ziren. Bestalde, San Migel rallysprint lehiak hamar urte bete zituen.

Amets Txurruka, Caja Ruralera

Iñigo Martinez, Espainiako selekzioan

ETXEBARRIA q Euskaltel-Euskadik 2013 denboraldirako ateak zarratu zizkion Amets Txurruka Etxebarriko txirrindulariari. Txurrukak albistea etsipenez hartu bazuen be, talde berria lortu zuen azarorako. Amets Txurruka Caja Ruralen egongo da 2013ko denboraldian.

ONDARROA q Espainiako ftubol selekzioak Iñigo Martinez on-

darrutarra deitu zuen Londresen (Ingalaterra) jokatu ziren Olinpiar Jokoetarako. 22 futbolarik osatzen zuten aurreko zerrendan sartu zuen Realeko atzelaria Luis Milla entrenatzaileak.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 9

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Oihana Kortazar, gailurrean

Munduko kopako probei begira be gogor aritu zen, baita emaitza onak lortu be. Urte hasieran, Zegama-Aizkorri probara sasoi betean heltzea zen Kortazarren helburua, eta emaitzek erakutsi zuten haren maila, lehenengo postuan geratu zen eta. Gauza bera gertatu zen Giir di Monten, mundu mailako txapelketan hori be. Orain arteko markarik onena be lortu

Mutriku q

Oihana Kortazarrek 22 lasterketetan parte hartu zuen, eta horietatik 17 irabazi, tartean Espainiako txapelketak 2011n denboraldi bikaina egin ostean, Oihana Kortazarrek Salomon Santiveri Outdoor Team taldeak fitxatuta hasi zuen 2002. urtea. Espainiako kopa eta Espainiako txapelketa zeuzkan buruan, eta bietan izan zen neskarik onena.

Zegama-Aizkorrira sasoian heltzea zen Kortazarren helburua, baita lortu be du proba baten, hain zuzen be Zumaia Flysch Trailen (Espainiako kopa). 2: 40: 56 izan zen Kortazarren denbora. Espainian titulua berritu zuen, Goi Sil lasterketan, Leonen. Mutrikun bizi den elgetarrarentzat edurra ez da bereziki ondo datorkion elementua, baina «ederra» iruditu zitzaion edurretan saltaka egitea. Mont Ventouxetik be irabazle tituluagaz bueltatu zen. 46 kilometroko mendi maratoian 51 minutu eta 20 segundo behar izan zituen, bigarrenak baino 16 minutu gutxiago. Antolatzaileek Kortatzarren emaitza «harrigarria» izan zela esan zuten, behar izan zuen denbora ikusita. Behobia-San Sebastian eta K42 Argentina entzutetsuetan be bera izan zen garaile.

9

Orkatz Beitia bizkorrena izan zen Euskadin ONDARROA q Ez

zuen marka hobetzea lortu (6,73koa da marka), baina emaitzagaz gustura geratu zen Orkatz Beitia ondarrutarra Euskadiko atletismo proban, 60 metrotan. Espainiako neurketan, ostera (Sabadallen jokatu zen), ez zuen nahi moduko emaitzarik lortu. Lehenengo postuetan egotea espero zuen arren, zazpigarren egin zuen. Ondarrutarrak egindako denbora (7,04) bere markatik urrun gelditu zen.

Emaitza onak Bizkaiko batelen txapelketan ONDARROA q Bizkaiko txapelketan emaitza ona lortuta bueltatu ziren Ondarroako Arraun Elkartekoak. Kadete mailako neskak izan ziren onenak euren kategorian, ia sei segundoko abantailagaz. Txikietan, neska zein mutil, lehenengo hiruren artean geratu ziren: bigarren mutilak eta hirugarren neskak.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 10

10

> kultura

Lekitto Musika Banda eta Delirium Tremens, batera LEKEITIO q Andoni

Basterretxea Delirium Tremens taldeko abeslaria lagun zuela, Delirium T. Band ikuskizun berritzailea eskaini zuen Lekitto Musika Bandak, uztailean. 21 urteko isilunearen ondoren, Deliriumeko abeslaria taula gainean berriro ikusteko aukera egon zen.

Bizenta Mogel, Arrietaren begiradan MARKINA-XEMEIN q Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Bizenta Mogel Markinan hazitako lehen euskal andre idazlea ezagutzeko aukera egon zen Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. Joko baten eran hurreratu ziren Mogelen lanera eta pertsonara. Hamar ikur edo objektu erabilita, parte hartzaileek pertsonaiaren puzzlea osatu zuten.

Ziriako Andonegiren urteurrena gogoan MUTRIKU q Ziriako Andonegiren 100. urteu-

rrena ospatu zuten, Mutrikun. Errepublika garaiaren inguruko mahai-ingurua eta euskal mitoen inguruko hitzaldia prestatu zituzten martxorako, eta literatur lehiaketa, azarorako. Hiru sari zeuden jokoan litera-

tur lehiaketan: 600 euro idazlan onenarentzat; 200, lehenengo mutrikuarrarentzat, eta 100, 16tik 18 urtera arteko onenarentzat. Ziriako Andonegi Kuireka 1912ko martxoaren 16an jaio zen, Mutrikun. Aitorren hizkuntza zaharra da haren lanik ezagunena.

Bidegain anaiek «Txifarra» kaleratu zuten ONDARROA q Uztailean,

Juan eta Eugenio Bidegain anaiek Txifarra dokumentala aurkeztu zuten herriko tabernetan, euskal arrantzaleen lanbidea ezagutzera eman nahi duen dokumentala.

Iratxe Ibarra, Bizkaiko bertsolari txapelaren lehian MARKINA-XEMEIN q Iratxe

Ibarra markinarrak Bizkaiko bertsolari txapelketako finalerako txartela lortu zuen, puntuazioa kontuan hartuta.

Karmeldarrek liburu bi atera zituzten MARKINA-XEMEIN q Zornotzako Larrea komentuko hiru mendetako historia jaso zuen Julen Urkizak Los carmelitas en Larrea liburuan, eta Luis Baraizarrek Santa Teresa Jesusena Bizitza liburuaren euskarazko bertsioko testuak egin zituen. Karmel aldizkarikoekin egin zuten aurkezpena.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 11

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Marabillik Aitzol Aramaio gogoratu zuen Ondarroa q

Sormenaren plaza bihurtu zen Ondarroa, Euskal Herrian erreferente, Hasier Etxebarria kazetariak esan zuenez Ohiko jaialdietatik aldenduta, edukinez, solasaldiz eta herritarren parte hartzeagaz bete-bete eginda etorri zen Marabilli sormen festibalaren lehen urtea. 2011n zendu zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarra omentzea helburu nagusitzat hartuta, ekimen aukera zabala prestatu zuten Aramaioren lagunek urriaren 11tik 14ra. Kresala musika bandaren lagun, Manuelek eta manuelistek festibal koloretsua zabaltzen zuen kalejirari ekin zioten. Sormena barra-barra

izan zen Ondarroako bazter guztietan, itxura originalean eta txoko bitxietan. Antolatzaileak poz-pozik geratu ziren emaitzagaz. Mahai-inguruetako batean, Hasier Etxebarria kazetariak esan zuen Marabilli kultur erreferente bihurtu zela Euskal Herri mailan lehenengo urterako, eta antolatzaileek nabarmendu egin zituzten idazlearen hitzak. Datuak dira jaialdiaren arrakastaren adierazgarri: aretoz areto, barruan egin ziren ekintzetan 3.000 lagunek parte hartu zuten, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bai. Emozioek leku berezia eduki zuten sormen koktelean. Aramaio momentu bitan

Barruan egin ziren ekintzetan, 3.000 lagunek parte hartu zuten izan zuten bereziki gogoan: bariku gauean Tribute to Aitzol izenagaz egindako kontzertuan eta zapatu arratsaldean Bide Onera zineman zineari eskainitako saioan senideei eskainitako tartean.

11

Uriarte Jauregiko triptiko bat enkantera zuten LEKEITIO q Pietatea irudikatzen duen gotiko estiloko triptiko flamenko bat enkantera atera zuten, martxoan, Bilboko Subastas XXI enkante etxean. Triptikoa Lekeitioko Uriarte Jauregikoena zen, Del Valleren familiarena, hain zuzen be; eta belaunalditik belaunaldira pasatzen joan da, senidetik senidera. 500 urte dituen obra enkantera ateratzea erabaki zuen familiak. Milioi bat euroko hasierako prezioagaz irten zen enkantera, eta prezio horretan bertan saldu zen. Partikular batek erosi zuela, besterik ez dakite. Egurraren gainean egindako olio pintura bat da Uriarte jauregikoen obra, 1480 eta 1490 urteen artean Brujasko (Belgika) autore anonimo batek egina.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 12

12

> politika

Isuna eta kartzela zigorra ezarri zioten gazte bati LEKEITIO q 1.080 euroko isuna

eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Lekeitioko gazte bati Bilboko auzitegian. Autoritatearen kontrako atentatua egitea, erresistentzia eta lesioak eragitea leporatzen zizkioten, baina fiskalagaz akordiora helduta, zigorra txikitu zen.

Ondarrutarren kontrako epaiketa salatu zuten

Mamarruren aldeko mobilizazioak egin ziren ONDARROA q Puerto I kartzelaraino eroan zuten apirilean Isidro Garalde Mamarru preso politikoaren askatasun eskaria. Udal ordezkariak joan ziren Ondarroatik irtendako autobusean, eta ez zuten lortu espetxeko zuzendariagaz batzerik. Martxoan, Garalderen askatasuna eskatzeko sinadura bilketa kanpaina egin zuten, eta Arartekoari, Konstituzioanalari eta Espainiako Justizia Ministerioari bideratu zizkioten.

Zazpi urteko kartzela zigorra

Liher Rodriguez Espainiaratu zuten LEKEITIO q Lau urte eta erdi Frantziako Fleuryko kartzelan pa-

satu ostean, otsailean, Liher Rodriguez euskal preso politiko lekeitiarra Espainiaratu zuen Frantziako justiziak. Agerraldia egin zuten Lekeition erabakia salatzeko, baita hurrengo hilabeteetan izatekotan ziren epaiketak be.

MUNITIBAR q Parisko epaitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion Aingeru Cardañori. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen 2011ko abenduaren 13an egindako epaiketan, eta sei ez, zazpi urtera zigortu zuen epaileak. Epaia 2012ko urtarrilaren 3an emon zen ezagutzera. Cardañogaz batera, beste bi euskal presori zigor bera ezarri zioten.

ONDARROA q 2012ko urtarrilean atxilotutako gazteen aurkako epaiketa egin zen uztailean. Otsailean, epaiketa bazetorrela ikusirik, ondarrutarrek manifestazio jendetsua egin zuten. Etxerat-ek salatu zuenez, torturapean ateratako testigantza ziren euren aurkako froga bakarra. Denen aurkako eskaerak batuta, ia 120 urteko kartzela zigor eskaera egin zuen fiskalak. Epaiketan, Xeber Uribe, Olaitz Lema, Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin kargurik gabe geratu ziren libre; Urtza Alkortari bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina bi eta erdi eginda zituenez, kalera irten zen; eta Asier Badiolari eta Ibon Iparragirreri hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten (Iparragirre etxe kartzelan dago).


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 13

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

EH Bildu izan zen nagusi Lea-Artibain

EAEko hauteskundeak q

Bertoko hiru lagun legebiltzarkide dira: Gatzagaetxebarria, Ugarteburu eta Urruzuno.

Lea-Artibain eta Mutrikun, EH Bildu izan zen nagusi EAEko hauteskundeetan. Markina-Xemeinen, Ispasterren eta Etxebarrian izan ezik, koalizioa gainontzeko herrietan gailendu zen. 9.066 boto eskuratu zituen EH Bilduk Lea-Artibain eta Mutrikun, EAJk baino 1.724 boto gehiago (EAJk 7.342 lortu zituen). Parte hartzea 2009koa baino handiagoa izan zen: %76,22k emon zuten botoa. Dana dala, baxuak dira parte hartze datuak. Izan be, hiru herritan kenduta (Ispaster, Mendexa eta Etxebarria), gainerako herrietan, %20tik gorakoa izan zen abstentzioa. Guztien artean, parte hartzerik txikiena Mutrikuk eduki zuen. Gipuzkoako herrian %67,17ak eman zuen botoa. Hiru legebiltzarkide, bertokoak Urriko hauteskundeen emaitzen arabera, bertoko hiru lagunek legebiltzarrerako aulkiak lortu zituzten hurrengo lau urteetarako. Maribi Ugarteburu eta Unai Urruzunok Euskal Herria Bildutik eta Rikardo Etxebarriak, EAJtik.

EAE HAUTESKUNDEAK ›› Herria

2012 EAJ Amoroto 114 Aulesti 135 Berriatua 258 Etxebarria 247 Gizaburuaga 35 Ispaster 245 Lekeitio 1.850 Markina-Xemein 1.251 Mendexa 126 Munitibar 125 Mutriku 1.104 Ondarroa 1.729 Ziortza-Bolibar 125

2009 012 09 012 Bildu D3M* PP 159 127 32 0 192 260 174 0 336 334 160 2 264 240 138 3 45 86 0 273 200 68 6 2.062 2.364 1.103 74 1.379 1.149 458 42 120 148 111 1 152 138 2 1 1.254 1.204 500 83 2.190 2.672 1.580 169 161 144 76 3

09

012 PSE 2 2 3 2 10 6 9 0 6 1 92 90 54 61 0 7 4 1 86 122 204 147 2 4

09

012 Aralar 1 19 11 10 175 107 7 4 164 233 3 -

09 012 EA 28 0 24 0 51 0 34 0 8 0 47 0 355 0 283 0 17 0 18 0 230 0 366 0 11 0

09

012 09

G Abstentzioa

Besteak**

10 5 21 12 4 24 465 73 8 3 108 200 3

1 1 9 3 1 5 50 43 6 61 79 0 -

1 0 6 0 3 3 74 41 7 46 43 3 -

* Ezker abertzaleak DM3ren aldeko botoa eskatu zuen. / **Ezker Anitza, Ezker Batua, UPD.

%28,03 p Abstentzio txikiagoa. 24.874 lagunek zeukaten bozkatzeko eskubidea, eta horietatik %28,03 abstenitu egin ziren, iaz baino %4,2 gutxiago. Ondarroak (%30,92) eta Mutrikuk (%32,83) zeuzkaten abstentzio daturik altuenak.

13

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:44 P谩gina 14

14

> 2012 zenbakitan

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

2 Biztanleak

32.000 Lea-Artibai eta Mutrikun. Abenduaren 1eko datagaz, horretxenbeste biztanle daude bertoko herrietan erroldatuta, 2011n baino 104 gehiago. ]

2 Langabetuak

1.710 ] Lea-Artibai eta Mutriku. Urrira arte INEMen izena emanda egon direnen kopurua da. 2012an baino 317 gehiago. ] Herri handienetan. Ondarroan 561 langabe daude (2011n, 450); Lekeition, 372 (2011n, 319), Markina-Xemeinen, 268 (2011n, 219) eta Mutrikun 317 (2011n, 287). ] 2007an baino 1414 langabe gehiago. 2007tik hona, eten bakoa izan da langabetuen kopuruaren gorakada. 2007an 707ziren; 2008an 891; 2009an 1.214; 2010ean, 1.364 eta 2011n, 1.447. Kasu guztietan urriaren amaierako datuak hartu dira kontuan. ] Inflexio puntua 2007tik 2008ra. 2007an egon zen enplegu maila altuena berton.

q HERRIZ HERRI. ABENDUAREN 1 ARTEKOAK HERRIAK Amoroto Aulesti Berriatua Etxebarria Gizaburuaga Ispaster Lekeitio Markina-Xemein Mendexa Munitibar Mutriku Ondarroa Ziortza-Bolibar GUZTIRA

Jaiotzak 2 4 11 6 4 15 56 56 1 2 48 55 7 267

Heriotzak Errolda 11/10/31 4 402 10 664 7 1.256 3 807 0 218 5 736 57 (herrian hilda) 7485 34 5.009 4 441 1 466 27 5.232* 62 8.853 5 431 219 32.000 *INEko 3. hiruhilekoko datuen arabera


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:44 P谩gina 15

2012 HILEZ HIL

p

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 16

16

> URTARRILA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Farmazien gaueko zerbitzua, Elgoibarren MUTRIKU q 2012.urtea

hasiaz batera, Farmazia Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzaren baitan, antolaketa berria jarri zuen martxan, eta, ondorioz, Mutrikuko bizilagunek, Debakoek eta Mendarokoek bezala, Elgoibarrera joan behar dute gauean farmazia zerbitzua behar izanez gero.

Batzar irekian eman zen aurrekontuen berri ONDARROA q Herritarren eskaerak eta iradokizunak auzobatzarretan jaso ostean, Udal Gobernuak aurrekontuen berri eman zuen, batzar irekietan. Herritxarren Batzarraren helburua 2012ko aurrekontua zertan erabiliko zen azaltzea izan zen. «Ekimen barri-

tzaile honegaz, estreinako, herritarrek danona den dirua zertan erabiliko den publikoki entzun ahalko dute», esan zuten udal ordezkariek. Aurrekontuek auzo batzarretako emaitzak hartu zituzten kontuan. 500 lagunek parte hartu zuten prozesu hartan.

Sahararen aldeko janaria batu zuten

Portu zuzendaritzak TAO ipini zuen

LEA-ARTIBAI q Sahararen aldeko elkartasun astea «ondo baino

ONDARROA q Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak TAO

hobeto» joan zen. Ondarroan 3.000 kilo janari batu zituzten; Lekeition, 2.300 kilo; Markina-Xemeinen, 1.800 kilo; Berriatuan, 380 kilo; eta Ispasterren, 650 kilo. Karabanan, eskola materiala eta botikak ere eroan zituzten.

zerbitzua jarri zuen martxan, portu barruan autoentzat gordetako eremuan. Harrezkero, 30 minutura arte debalde aparkatu ahal da. Hortik aurrera, Tasen Legea ezarrita, 3,95 euro ordaindu behar izaten dira.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 17

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTARRILA

17

Itsasargiko interpretazio zentroa, zabalik

Praileaitz aztarnategiaren gaineko harrobiaren jarduna arautzen du dekretu berriak.

Praileaitzen babes eremua handitu dute dekretu bidez Mutriku q

Dekretuak ez zuen gogobete Mutriku Natur Taldea; «ez gaude konforme», adierazi zuten Debako Praileaitz aztarnategiaren gaineko harrobiaren jarduna arautzeko dekretu berria onartu eta indarrean jartzeko asmoa agertu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Jose Luis Iparragirre Kultura Ondarearen zuzendariak esan zuen 2007 urtekoak baino babes handiagoa emango ziola dekre-

tuak Praileatz leize zuloari. Babes eremua handitu egingo dela aurreratu zuten, eta, hortaz, kobazuloaren segurtasuna bermatuta egongo dela. Ausardia eske 2010eko maiatzean, aurreko dekretuaren aurkako diziplina dosierra ipini zuten martxan, eta 2012ko otsailean amaitzekoa zen dekretu berriari buruzko ebazpena eman eta indarrean jartzeko epea. Hori horrela, urtarrilean, ausardia eta prestasuna eskatu zioten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Esan zutenez, dekretu be-

rriak oinarrian mantendu egingo ditu proposamenak. Hori bai: Iparragirrek aurreratu zuenez, «Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutriku Natur Taldeak aurkeztutako helegite batzuei erantzuten dieten aldaketa txiki batzuekin». Gehiago nahiko zukeen Mutriku Natur Taldeak. «Ez dugu ukatuko aurrekoa baino hobea dela, Kosta Legea aintzakotzat hartzen duelako. Baina ez gaude konforme, ez da nahikoa, eta gehiago eskatzen dugu», esan zuen Rafa Perez Mutriku Natur Taldeko lehendakariak.

LEKEITIO q 2011ko Gabonen aurretik egon zen ekaitzak hainbat kalte eragin zituen Itsasargiko Interpretazio Zentroan, eta, segurtasuna bermatzeko, itxita mantentzea erabaki zuen Udalak, nahiz eta Gabonetako oporraldiagaz bat egin. Oineztuek kalteak eragin zituzten, besteak beste, Lekeitiotik Elantxobera bitartean bidaia birtuala egiten duen Goizeko Izarra itsasontziaren simulagailuan, eta konpondu bitartean, Itsasargi guztia mantendu zuten zarratuta. Konpondu beharrekoak konponduta, urtarrilaren erditik aurrera, berriro jarri zuten martxan, eta funtzionamendu normalagaz ekin zion zerbitzuak eskaintzeari.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 18

›››

18

URTARRILA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Alde zaharrean ez aparkatzeko kanpaina

Haurreskolako umeentzako laguntzak

LEKEITIO q Alde zaharrean gero eta auto gehiago uzten zirela ikusita, eta kexak eta arazoak eragozteko, herriko zirkulazioa bideratzeko kanpaina hasiko zuela iragarri zuen Lekeitioko Udalak. Aurreratu zutenez, lehenengo informazioa ematea zen asmoa, eta gero, isunak jartzen hastea galarazotako lekuetan autoa aparkatzen zutenei. Dendari kalean sortzen dira arazo nagusienak.

ETXEBARRIA q Etxebarriko

Pasealekurik ez dute egingo

Ur hornikuntza sarea hobetzeko berba

LEKEITIO q Espainiako

MARKINA-XEMEIN q Bizkaiko Foru Aldundiak Iparragirren biltegi berria eraikitzeko berba eman zuen. Adierazi zutenez, helburua ura kopuru eta kalitate egokietan bermatzea da. Udalak esan zuen Markina-Xemeinen sortzen den eskariari hobeto erantzun ahal izango zaiola.

Kosta Zuzendaritzak Santa Katalinako pasealekua egiteko diru laguntza ukatu zien, udaleko ordezkariek prentsaurrekoan azaldu zutenez –argazkian–, interes falta eta diru laguntzok bideratzeko astirik ez litzatekeela egongo argudiatuta. «Gu nahasten ibili dira», esan zuten.

Udalak haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru laguntza emateko ordenantza onartu zuen. Ordenantzaren arabera, familiako kide kopurua eta diru sarrerak kontuan hartuta emango dira diru laguntzak. Gutxienez hiru ume behar dira Etxebarriko haurreskola zabalik egoteko, eta hori bermatu ahal izateko erabaki zuten diru laguntzak ematea.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 19

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTARRILA

19

Su hartu zuen Larruskaingo Anaiak enpresak MARKINA-XEMEIN q Anaiak

enpresaren eraikinak, Larruskain auzorako bidean, su hartu zuen. Berriatuko Cikautxo enpresak zeukan eraikina, errentan. Sutearen ondorioz, enpresak gordetzen zituen materialak erre egin ziren. Eraikinaren goiko alde-

an eragin zuen suak kalte handia. Hantxe gordetzen zituzten amaitutako piezak. 15:30ean jaso zuten abisua suhiltzaileek eta ertzainek, eta hainbat ordu behar izan zituzten itzaltzeko, gertaera lekuan ur-hartunerik ez zegoelako.

Dikeko lanak, lehiaketara

Nasako etxebitzitzen aurka

MUTRIKU q Porturako

ONDARROA q Garbikerreko

itsasaldeko sarbidea hobetzeko lanak lehiaketara atera zituen Eusko Jaurlaritzak. Proiektua berraztertu eta Ondarroako portua eredutzat hartzea eskatu zuen Mutriku Natur taldeak.

kamioi batek Nasa kaleko etxebizitzak eusten dituen aldamioen kontra jo zuen, eta kalteak eragin. Hori dela eta, eten eta atzeratu egin ziren Nasako beharrak.

Zirkulazioaren norabideaz zuten iritziaz galdezka MARKINA-XEMEIN q Herriko zirkulazioaren norabidea aldatzeko jaso zuten eskarietan oinarrituta, erakusketa jarri zuten udaletxeko sarreran, urtarrilean. Markinarrek aurkeztutako sei proposamen egon ziren ikusgai, eta erakusketaren ostean, batzarra deitu zen, «argudioak eman eta proposamena defendatzeko». Puntu eztabaidatuenetako bat Aldaola kaleko zirkulazioa zen. Aldekoak eta kontrakoak ikusita, norabide bikoitza uztea erabaki zuten; kale horretan beste neurri batzuk be hartu zituzten: aparkamendua galarazotea eta sakanguneak jartzea, autoak abiada handiegian joan ez daitezen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 20

20

> OTSAILA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Auzo batzarren ekarpenen balioa azpimarratu zuten MUTRIKU q Udalak 200 ekarpenetik gora jaso zituen 2011ko auzo batzarretan. Parte hartze zabala erakusten zuten datuok, Udalaren ustez. Ekarpenak, iritziak eta kezkak jasotzeaz gain, ordezkariak izendatu zituzten, auzoko gorabeherak udalari helarazi eta jarraipena egiteko.

Mendexako bidea zarratu zuten zubi parean MENDEXA q Sei aste pasatxo zarratuta egon zen Mendexarako BI-4449 errepidea, Isuntza zubiaren parean, otsailaren 20tik. Errepidearen ikuspena hobetzeko helburuz egin zuten lana. «Erabiltzaile asko kexatzen ziren, batez be autobus gidariak», adie-

razi zuten. Errepidea estua izatean, autoek elkarregaz gurutzatzean zeuzkaten arazoak eta ikuspen eskasa argudiatuta egin ziren beharrak. Beharrak amaitu artean, autobus txikien zerbitzua ipini zuen martxan Udalak, Mendexarako joan-etorrietarako.

Vista Alegreko proiektua, aurrera

Inbertsiorik handiena, kiroldegian

MENDEXA q Foru Aldundiko Ingurumen Sailak onargarritzat jo zuen Vista Alegreko proiektua, eta, horrenbestez, Karraspio inguruan, besteak beste, 150 aparkaleku eta 28 etxebizitza egitea aurreikusten zuen proiektua Diputazioko Hirigintza Sailaren esku geratu zen, ez eztabaida barik.

ONDARROA q

«Dagoenagaz, zer edo zer egiten saiatuko gara», esan zuen Argia Ituarte alkateak. 1,2 milioi euroko inbertsioa onartu zuten. 61.000 euro gastatuko dituzte Zaldupe kiroldegiko eraikinean; eta kulturan, 30.000 euro Guzur Etxean eta 15.870 euro liburutegiko bibliografia berritzen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 21

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

OTSAILA

21

16 tona berdel konfiskatu zituzten

Maitane Larrauri, Juanjo Txurruka, Argia Ituarte eta Mikel Antsotegi; Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitioko alkateak.

Inbertsioetan lehentasunak jartzeko eskatu zuen Bilduk Lea-Artibai q

Bizkaiko Foru Aldundiak LeaArtibai bigarren mailan uzten duela salatu zuten Aulesti, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako alkateek Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera salatu zuten. Lea-Artibai bigarren mailako eskualdetzat daukala esan zuten, eta Urberuaga-Ondarroa errepide egitasmoa ez dela egingo prentsa bidez jakin zutela salatu.

«Lea-Artibai garraio publiko zuzkidura urrienak dituen eskualdea da, eta inbertsioak jasotzean be azken postuetan geratzen da», esan zuten Bilduren ordezkari politikoek. Aldarrikatu zutenez, eskualdeak ezinbestekoak ditu azpiegitura egokiak garapenari eta ongizateari eusteko». Bide beretik, Aldundiak Berriatuko herritarren segurtasuna bermatzeko inolako asmorik ez duela erakutsi salatu zuten. «Berriatuarrek urteak darmatzate herriaren erdierditik pasatzen den eta

auto-intentsitate handia duen errepideari konponbidea emateko eskatzen», gehitu zuten. Bilduren esanetan, Aldundiak ez zituen erabakiak hartzeko irizpideak argitu, eta, bestalde, errepide erraldoien eraikuntzaren aldeko apustua egin ohi du. Gainera, LeaArtibai eskualdeko garraio publikoan berehala inbertitu behar dela esan zuten. Lekeitio-OndarroaDonostia eta MunitibarAulesti-Markina-Xemein norabideetan dauden hutsuneak «larriak» direla esan zuten.

ONDARROA q Espainiako Gobernuaren Arrantza-ikuskatze Zerbitzuak 16 tona berdel konfiskatu zituen Ondarroako portuan, kanpaina hasi aurretik arrantzatzeagatik. Hilaren 13 goizalean konfiskatu zuten berdela Gobernuko ikuskatzaileek, Andrekala Berria eta Arretxe Berria arrasteontzietan. Espainiako Gobernuaren eta EAEko ordezkaritzaren arabera, konfiskatutako berdela portuko nagusien esku geratu zen, eta astelehenean bertan enkantean saldu zuten. Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak esan zuenez, arrantzaleek bazekiten oraindik ezin zutela berdela arrantzatu.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 22

›››

22

OTSAILA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

48 orduko etenbako irrati emanaldia

Lehendakari aldaketa Goi Alden

ONDARROA q Otsailaren

10etik 12ra bitartean, Kanpandorrea bizi-bizi egon zen. Ondarroako Radixu irrati libreak 48 orduko emanaldi etenbakoa eskaini zuen, 19 saio, bata bestearen atzetik. Etenik bako emisioa Radixuren 21. urteurrenari begira prestatutako ekimenen artean sartzen zen. Beste alde batetik, irratiaren historiari errepasoa egiten zion erakusketa jarri zuten ikusgai udaleko erakusketa aretoan.

MENDEXA q Juan Mari Txakartegi aukeratu zuten Goi Alde Nagusien Elkarteko presidente. Karguan berria izan arren, Txakartegik ondo ezagutzen ditu elkartearen nondik norakoak, azken urteetan zuzendaritza taldeko kide aktiboa izan da eta. Estatutuetan jasotakoari jarraiki, urte birako izendatu zuten. Aurreko urteetako funtzionamenduari eusteko asmoa erakutsi zuen Txakartegik.

Urberuagako ura aprobetxatzeko ideiak

Adin guztietako emakumeak batu ziren

MARKINA-XEMEIN q Urberuagako

LEKEITIO q Lekeitioko

ura modu egokienean aprotxatzeko asmoz, ideien lehiaketa egiteko asmoa agertu zuen Markina-Xemeingo Ingurumen Batzordeak. Ideiak saritu eta ideia onenagaz proiektua egin nahi dute. Urberuagako egoera larria dela uste dute ingurumenekoek.

emakume taldea pozik geratu zen otsailaren 10 eta 12an egin zituzten Emakumion I. Topaketen emaitzagaz. Josten, bideoak egiten, kartelak prestatzen eta gorputz adierazpena lantzen aritu ziren, beste gauza askoren artean.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 23

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

OTSAILA

23

Zaborrak atez ate batzeko sistemaren alde MUTRIKU q Zaborrak biltzeko atez ateko sistema erabiltzea proposatu zuen Bilduk Gipuzkoako 34 udalerritan, tartean, Mutrikun. Bilduk argudiatu zuenez, beste sistemekin %25 berziklatzen da, eta atez atekoarekin, %90. «Zaborra kontrolik gabe

sortu izan dugu, eta atez atekoa da gaurko sistemen alternatiba bakarra. Zubietan eraiki nahi duten erraustegia ez da irtenbidea», argudiatu zuten. Hasierako inbertsioa berreskuratu egingo zela nabarmendu zuten.

Sei edukiontzi erre zituzten

Zuhaitz landareak, eskura

LEKEITIO q Sei edukiontzi erre zituzten otsai-

MARKINA-XEMEIN q Azken urteetako ohiturari jarraituz, Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnen Azoka egin zuten, MarkinaXemeinen. Hotzari aurre eginez, makina bat lagun batu ziren.

laren 22ko goizaldean, Lekeitioko portuan. Sutea 03:30ak aldera piztu zen, eta, ondorioz, edukiontzien alboan zeuden bi ibilgailu kiskalita geratu ziren.

Txarto aktibatutako balizaren kontuak ONDARROA q Auto baten barruan zegoen eta portuko agintaritzaren esanetan, «kasualitatez» aktibatu zen baliza batek itsasoko salbamendu taldea erakarri zuen Ondarroako portura, otsailaren 14an, gauez. Baliza baten seinalea jaso zuten, eta airez zein itsasoz hurreratu ziren seinalearen jatorrira. Seinalearen intentsitatea oso baxua zenez, salbamenduko jaka batena zela pentsatu zuten, eta, horregatik, behin eta berriro ibili ziren bueltaka. Biharamunean, seinalearen jatorria topatu zuten, aparkatuta zegoen auto baten. Alarma faltsua izan zen, baina herrian zeresana eman zuen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 24

24

> MARTXOA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ogellarako bidea eta inguruak konpondu zituzten ISPASTER q Udalak Ogellarako bidea guztiz konpondu zuen. Uraren eraginez bidearen zati batek behera egin zuen, eta hori bere lekura ekartzea izan zen zeregin nagusia. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak 50.000 euro eman zizkion Udalari beharrak egin ahal izateko.

Baserri hondakinak gaika biltzea erabaki zuten LEA-ARTIBAI q Lea-Artibai Landa Garapene-

rako Alkarteak baserri hondakinak gaika biltzea erabaki zuen, MIBA kooperatiba eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzagaz. Hondakin plastikoak –negutegiko plastikoak eta belar-siloak– fi-

tosanitarioak, zoosanitarioak eta artzain elektrikoen pilak sartzen dira programan. Asmo nagusia baserri inguruko lurrak babestea zen, nekazaritza eta abeltzaintza jardunean sortzen diren hondakin plastikoak modu egokian bildu eta berziklatzeko.

Matxitxakoko guda gogoan hartu zuten

Liburutegiaren proiektua, gorpuzten

MUTRIKU q Matxitxakoko gudak 75 urte bete zituen martxoaren

MENDEXA q Etxeetan zituzten liburuekin jarri zuten martxan Mendexako liburutegia. Jesus Anakabe alkateak jendearen ekarpena azpimarratu zuen. Helburua bikoitza zen: liburuak ondo zaindutako gune batean egotea eta pertsona batek baino gehiagok liburu horietaz gozatu ahal izatea.

4an. Guda hura bizi izan zutenek eta haien senideek urteurrena ospatzeko ekimena egin zuten, Mutrikun. Loreak uretara botaaz, gertatutakoa gogoratu zuten, eta hurrengo belaunaldiei ez ahazteko gonbitea egin zieten.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 25

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

MARTXOA

25

Hiri Antolamendua berraztertzea erabaki zuten LEKEITIO q Udalerriko hirigin-

2012ko Mutrikuko berdel eguna.

Musika Bandak jaso zuen Berdel Aipamena Mutriku q

Berdel Eguna oso arrakastatsua izan zen, beste behin ere 2012ko Berdel Aipamena Mutrikuko Musika Bandak jaso zuen. Joseba Palenzuela alkatearen esanetan, «duen ibilbide luzeagatik eta herriari poza ematearren» jaso zuen aipamena. 180 urte bete ditu aurten bandak, eta Berdel Aipamena jasotzean bandatik pasatako guztiak gogoan hartu zituen Karlos Escu-

dero bandako zuzendariak, batez ere, 2011n hil zen Agustin Arrieta bandako zuzendari ohia.

Berdela bultzatu nahian Aurreko urteetan modura, jardunaldiak ere antolatu zituzten. Dena, Berdel Eguna iragartzen. Berdelaren kontsumoa bultzatzeko aspaldi hartutako konpromisoa baietzi zuten, hortaz. Belaontzien arteko txapelketa, berdel pintxoen dastaketa, tabernaz taberna goizean eta portuan arratsaldean, trikitilarien kalejira eta herriko abesbatzaren kontzertua dira Berdel Eguna-

ren osagai nagusiak. Berdela egiteko bederatzi errezeta proposatu zituzten, herriko jatetxeen laguntzarekin. Eta argi geratu zen orain 17 urte sortutako ideiak indartsu jarraitzen duela, beste behin ere jendetza batu zen eta, batez ere arratsaldeiluntze parteko berdel pintxo dastaketan. Herriko elkarteen eta eragileen lana nabarmendu zuen Udalak. Mutrikuko kofradia, Anaiarte Biltokia, arrain lantegiak eta, orokorrean, «mutrikuar jator askoren lanari esker» izaten da posible egun ederraz gozatzea.

tza eredua aztertu arte, aurreko agintaldian hasitako Hiri Antolamendurako Plan Nagusia eten zuen Lekeitioko Udalak. Era berean, herritarren parte hartzea indartzeko asmoa be agertu zuten. Izan be, herritarren berba be aintzakotzat hartuko zutela aurreratu zuten, iritziak eta ekarpenak planean sartzeko asmoa. EAJk neurria kritikatu zuen, baita oso bilkuren maiztasuna aldatzeko erabakia be. Lekeitioko Udaleko batzorde gehienak hilero batzartzen direla kontuan hartuta eta «parte hartze handia daukatela ikusita», bilkurak hil bitik behin egitea proposatu zuen Bilduren udal taldeak. «Eduki aldetik pisutsuagoak izango dira», azaldu zuten.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 26

›››

26

MARTXOA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Lan prebentzioaren materiala, kalean

Musika Eskolak ofizialtasuna lortu zuen

MARKINA-XEMEIN q Lea Artibai ikastetxeak laneko segurtasunaren eta ariskuen prebentzioaren gaineko material berria kaleratu zuen. Bost proiektu dira, eta euren artean dago estreinako landu duten Lanbide Heziketako ikasleei eta irakasleei begira prestatutako metodologia. Horrez gain, langileen prestakuntzari begira sortutako aplikazioa eta umeentzako materiala aurkeztu zituzten.

BERRIATUA q Urteetan egindako beharrari esker, Tarine Musika Eskolak ofizialtasuna lortu zuen, eta, horrenbestez, Musika Eskolen Elkarteko kide izatera pasa zen. «Izendapen horri esker errazagoa egingo zaigu diru laguntzak eta informazioa lortzea», esan zuen Eli Andrinua Tarine Musika Eskolako zuzendariak. Tarinen 3tik 70 urtera bitarteko ikasleak daude ikasten.

Ordaindutako maileguari ezetza

Gaztetxea aldarrikatu zuten ZerEsanan

MARKINA-XEMEIN q Herri

LEKEITIO q Gaztetxea aldarrikatu zuten Zeresana egunean, hau da, leku propio bat batzen eta antolatzen jarraitzeko. 80 gazte batu ziren Independentzia plazan aldarrikapen horren baitan. Aurretik hainbat lagun eta norbanakoren artean jasotako iritziak baieztatu zituzten, hortaz.

Biblioteka liburutegietako mailegua doan izaten jarraitzeko kanpaina egiten ibili zen. 200 txapa banatu zituzten erabiltzaileen artean. «Liburutegi publikoaren politikaren eta filosofiaren kontrakoa da», arrazoitu zuten Europa mailako legearen kontra jartzeko orduan.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 27

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

MARTXOA

27

Emakumeen eguna, urte guztian LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU q Martxoaren

8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Lea-Artibain eta Mutrikun, hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten, ospakizuna eta aldarrikapena batuta. Lan merkatuan, etxean, kalean eta, oro har, eguneroko bizi-

moduan, parekidetasuna urrun dago oraindik. Hartara, elkaretaratzeak antolatu zituzten Aulestin, Berriatuan, Lekeition eta Mutrikun, eta Ondarroan manfestaziora deitu zuten. Argazkian, iluntzean Ondarroan egin zuten ekimena.

Bertsozaleak alkartu ziren

Gixon taldean, aitatasunaz

ETXEBARRIA q Gazte

ONDARROA q Aitatasunaren

Asanbladak antolatuta, 98 bertsozale batu ziren, afaritan, Joseba Artzak jarritako gaiekin Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Beñat Ugartetxearen bertso lanaz gozatzera.

gaineko jardunaldiak egin zituen Gixon taldeak, bigarren urtez. Zaintza partekatuaz aritu ziren lehen saioan; eta Beñat proiektua film laburra eman zuten bigarrenean.

Elkartasun eguna «polita eta girotsua» izan zen MUNITIBAR q Ekimen «polita» eta «girotsua» izan zen elkartasun eguna, antolatzaileen esanetan. Bazkaria, bertso saioa zein kontzertuak «primeran» atera zirela adierazi zuten. Giro on hori goizaldera arte nabarmendu zen. «Goizaldeko gertaerak, ostera, dena hankaz gora jarri zuen, eta ospakizuna bertan behera geratu zen», gogoratu zuten. «Kanpokoak» ziren bi herritarren arteko liskarra zela eta, ertzainak joan ziren, eta «gaizki ulertuengatik», tentsioak gora egin zuen. Zaurituak, identifikazioak eta atxiloketak egon ziren. Udalak gertaera salatu zuen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 28

28

> APIRILA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Gallasategik liburua aurkeztu zuen MARKINA-XEMEIN q Juan Bizente Gallastegi abadeak Tontorretik begira: abade baten oroipenak liburua aurkeztu zuen, apirilaren 20an, udaletxeko pleno aretoan, Labayru ikastegiko Adolfo Arejita eta udaleko ordezkariekin batera. Amaieran, egileak liburuen aleak sinatu zituen.

55 ume, Lea Ibarreko topaketetan LEA IBARRA q 13 urte bete ditu Lea Ibarreko Pelota Txapelketak. Lea Ibarreko Amankomunazgoa osatzen duten bost herrietako 55 umek eman dute izena aurten. Apirilaren 1ean hasi ziren aurrez aurrekoak. Mutilek eskuz jokatu zuten (gazteenak aurreume-

txo mailakoak ziren; eta nagusienak, txikiak). Neskek, ostera, palaz jokatu zuten, (gazteenak aurreumetxoak ziren, eta nagusienak, kadeteak). Antolatzaileak pozik agertu ziren, bost herrietako umeen arteko harremana indartu zelako.

Kofradia emakumeen topaleku izan zen

Heliportua, larrialdietarako prest

ONDARROA q Kofradia zaharra emakumeen topalekua izan zen, emakumeen udal berdintasun kontseiluak antolatutako ekimenean. Parte hartze prozesua irekita, Emakumeen Topalekuaren gaineko gogoeta egin zuten. Emakumeen Etxeak Topaketa, elkarrizketa eta hausnarketa eremu izan nahi du.

ISPASTER q Lea-Artibaik heliportu berria estreinatu zuen, Is-

pasterren. Suhiltzaileen entrenamendu gunearen barruan dago, herri gunetik bi minutura eta Lekeitiotik be hurre. «Larrialdiei erantzuteko koordinazioa erraztuko du», azpimarratu zuen Jesus Lekerikabeaskoa alkateak.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 29

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

APIRILA

29

Garraitz irlako basoa hondatzen dagoela esan zuten

Erralderen aldeko mobilizazio bat.

Erralde ez irekitzeko erabakia, «lotsagarria» Ekonomia q

Batu aurretik erabakia hartzea eta prentsaz jakinaraztea kritikatu zuten Erraldeko administrazio kontseiluak gogor kritikatu zuen «Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren jokaera hiltegiaren inguruan». Osasun Sailak hiltegia barriro ez irekitzeko agertutako asmoa prentsaz jakin izanak «arduragabetasuna» erakusten zuen hiltegiko arduradunentzat.

«Lotsagarria» izan zen erabakia haien ustez, «ez sinistekoa». Bi pertsonei zuzendu zizkieten kritikak: osasun publikoko zuzendari Mercedes Estebanez Carrillori eta osasun sailburuorde Jesus Maria Fernandez Diazi. «Ez dira moduak. Gainera, Osasun Saileko arduradunek ez dute agindutakoa bete; ez ditute Erraldeko administrazio kontseiluko kideoi eskainitako pausoak eman», adierazi zuten. «Sentsibilitate falta» Aldi berean, apirilean osasun saileko ardura-

dunekin zeukaten bilera egin aurretik erabakia hartu izanak «sektorearenganako sentsibilitate falta» agerian uzten zuela esan zuten. «Bizkaiko abeltzaintza hiltzen ari dira euren ezjakintasunagatik. Erralde itxita, abeltzainek ez daukate ganadua non sakrifikatu. Badirudi, Bizkaiko abeltzaintza urrun dagoela Gasteizko agintarientzat; ez dela garrantzitsua eta ez daukala eurekin zerikusirik». Erralde Bizkaiko herri eta erakunde guztien kontua dela azpimarratu zuten.

LEKEITIO q Garraitz irlako basoa apurka-apurka hiltzen ari dela ohartarazi zuen Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak. Izan be, azken lau urteetan hainbat zuhaitz hil direla nabaritu zuen Lea-Artibaiko kultur eta natur ondarea babestea helburu duen elkarteak. «Basoa jasaten ari den gainbehera azkarrak arduratzen gaitu, ia ez da-eta zuhaitzik bizirik gelditzen», adierazi zuten. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariekin eta EHUko Ekologia Saileko arduradunekin hartuemanetan jarri ziren, konponbidea bilatu nahirik. Bide batez, lagin arkeologikoak ateratzea proposatu zuten irlaren garai desberdinen gainean gehiago jakiteko; eta arrastoak kontsolidatzea, Garraitzen balio kulturala indatzeko.

korpion

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 30

›››

30

APIRILA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Marearteko zaldi lasterketak

Sei herritako puntistak, txapel bila

MENDEXA q Aste Santuetako Karraspioko zaldi lasterketak proba klasiko bihurtzen hasita daude. Marea behean, zaldi lasterketaren ikuskizunerako paraje aparta bihurtzen da Karraspio, eta berezitasun horrek ikusle ugari batzen ditu. Hemeretzi zaldun aritu ziren, inoizko gehien, bi taldetan banatuta: zaldi gurutzatuak eta odol garbikoak. Iazko berak irabazi zuen proba, Santi Telleria (Lasarte, Gipuzkoa).

BERRIATUA q Sei

‘Elortzu’ omendu zuten Miruaitzen

Ipuinak idaztera animatu zituzten

MUTRIKU q Danok Bat Pelotazaleak Igor Esnaola Elortzu omen-

AULESTI q Urzabal Elkarteak ipuinak idazten jarri zituen 18 urtera artekoak, LH1 eta LH2koak boligrafoz eta LH2tik gorakoak, ordenagailuz. Jende askok parte hartu zuen lehiaketan, eta denek sari berak eroan zituzten. Urtero modura, liburuxkak salgai jarri zituzten.

du zuen Miruaitz frontoian, bihotzak jota hil eta urtebetera. Aurrebenjamin, benamin, txiki eta alebinen partidak eta nagusien pala neurketa jokatu ziren, frontoi bete ikusleren aurrean, emozioz betetako gauean.

herritako puntistak aritu dira aurten nor baino nor sangregorioetako txapela lortu nahian: MarkinaXemein, Mutriku, Lekeitio, Durango, Gernika-Lumo eta Berriatuko puntistak. «Aurreko urteetan, eskola guztiak gonbidatu izan ditugu txapelketan parte hartzera, baina aurten ingurukoekin ari gara», azaldu zuen Berriatuko eskolako arduradun Roberto Lekuek.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 31

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

APIRILA

31

Artedrama Laborategian buru-belarri AULESTI q Zazpigarrenez,

Aulesti Artedrama Laborategiaren lekukoa izan zen. Hamabi ikasle antzerkigintzan murgildu ziren, astebetean. Eta aktore eta aktore gaiekin batera, Aulesti bera, osotasunean, antzerki munduan sartuta egon zen.

Ikerketa, sorkuntza, ekintza, drama, antzerkia eta artea dira laborategiko zutabe, euskaragaz uztartuta. 2012an, goi mailako bost irakasle aritu ziren, tartean, eskualdekoak: Ander Lipus markinarra eta Ana Elordi ondarrutarra.

Aurrekontuak estututa

Kirmen Uribe, Gallimarden

BERRIATUA q Aurrekontuak «ahalik gehien» estutu zituzten 2012an. «Diputazioak diru gutxiago batu duenez, hilero Udalari emoten diona be asko jaitsi da», esan zuen Imanol Mugartegi alkateak.

ONDARROA q Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria argitaratu zuen Parisko Gallimard argitaletxe entzutetsuak, Du Monde Entier bildumaren barruan. Maiatzean aurkeztu zuten.

Lopategiren idiek irabazi zuten Pazkoetako lehia ETXEBARRIA q Iñaki

Lopategiren idi parea izan zen Pazkoetako Idi Probetako irabazlea. Etxebarriko Udalak antolatzen duen ekimenean, Lopategiren uztarriak 50 untza eta erdi egin zituen, Alegriarenak baino untza erdi gehiago, eta guztia zazpi egunetako proben azken egunean erabaki zen. Urtero legez, jendetza batu zen azken egunean. Parte hartzaileen maila onak erakarrita, probazaleek bete egin zuten Etxebarriko frontoia. Faltan bota zuten Telleria, izena emanda zeukan arren, ezin izan zuen-eta Etxebarrian egon. Antolatzaileek 12.260 euro banatu zituzten sarietan.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 32

32

> MAIATZA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Errepide plana egingo duela esan zuen Aldundiak MUTRIKU q Deba-Mutriku errepidearen gaineko plangintza orokorra egitea agindu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, «dauden arazoei konponbidea emateko». Debako tuneletik Katetxeraino dauden arazoak zerrendatu zituzten udalaren eta aldundiko ordezkariekin batera.

Zilarrezko antxoa, sare konpontzaileentzat ONDARROA q Antxoa Egunaren barruan, Zi-

larrezko Antxoa saria eman zieten sare konpontzaileei, eguzkia zein euria egin, moilan sareak konpontzen egoten diren emakumeei, arrantza sektoreari eta Ondarroari egiten dioten ekarpena aitortuta.

Horrez gain, goizean, kontserba fabrikaren erakusketa eta txalupen maketena, musika eskolako trikitilarien eta abeslarien emanaldia, kontserben salmenta eta zozketak egin zituzten, besteak beste; baita antxoa dastaketa be, iluntzean.

Ludoteka txukundu eta hornitu nahian

Lapurretak salatu zituzten

AULESTI q Herritarrei etxean pilatutako jostailuak eroateko eskaria egin zien Aulestiko Udalak. Kirola eta Kultura Batzordeak herriko boluntario taldearen laguntzagaz egindako ekimena izan da. Beste alde batetik, ludotekan apurtutako jostailuak bota eta ondo zeudenak ordenatu zituzten.

LEA IBARRA q Lapurrak sartu ziren Aulestiko denda baten eta

Munitibarko eskolan eta bi tabernetan. Aulestin, Ibegrafik dendan sartu ziren, eta ordenagailu bat eroan. Munitibarko eskolan bi ordenagailu eroangarri ostu zituzten, eta tabernetan, dirua. Irailean, barriro sartu ziren Ibegrafiken.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 33

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

MAIATZA

33

Aurrekontua handitu egin zuen udalak LEKEITIO q «Ahal

Mutrikuko euskal erromeriako irudia.

Euskal erromeriek ia 300 dantzazale batu zituzten Lea-Artibai q

Lekeitio eta Mutriku dantzarien topaleku bihurtu ziren Euskal erromeriak antolatu zituzten Lekeition eta Mutrikun maiatzaren 26an. Aittitta Txiki kultur taldeak prestatu zuen zapatuko erromeria. Euskal dantza ikastaroak amaitzeko era onena aukeratu zuten. 130 lagunek parte hartu dute aurtengo ikastaroan, eta ikasitakoa era-

kustera emateko aukera eduki zuten. Lau herritako dantzariak irten ziren. Amorotoko eta Lekeitioko dantzariei Ispaster eta Aulestikoak batu zitzaizkien, eta «ilusio handiagaz» gozatu zuten estreinako eromeria. Dantzari eta herritarrez gainera, Etorkizuna dantza taldeko umeak be batu ziren, eta helburu hori edukiko dute datorren urtean be, heritarrak jaian parte hartzera animatzea. Mutrikuko ekimena Mutrikuko Gure Ametsa Dantza taldeak euskal

erromeria berezia ospatu zuen. Izan ere, euskal erromeriarekin batera, Ziriako Andonegi eta Garaikideen inguruko ekitaldiak eduki zituzten: antzerkia, Goizeko Izarra taldearen eskutik; eta kantu zaharren plazaratzea Kantu Zaharraren Proiektuak bildutako herritar taldearen eskutik. Denetara 250 lagun batu ziren ekimenetan. Herritarrak ere batu ziren ekimenetara, batez ere arratsaldeko Imuntzo eta Belokiren erromerian. Oso gustura geratu ziren emaitzarekin.

denik eta errealena izateko asmoz», aurrekontu kitapenetan oinarritutako aurrekontua onartu zuen Lekeitioko Udalak. Halanda be, 2011n baino milioi bat euro gehiago eduki ditu aurten: 8.199.676 euro. Partida nagusienak pertsonal gastuetara, ondasun arrunt eta zerbitzuetara, transferentzia arruntetara eta inbertsioetara bideratuko ditu. Azken atal horren baitan, hainbat proiektu eduki ditu udalak, eta batzuk aurrera eroateko diru laguntza batzuk aurreikusi zituzten. Denetara, 1.457.158 euro gorde zituzten inbertsioetarako. Inbertsioen partida nagusiak Larrotegi auzoa berregituratzera eta Santa Rita komentua birgaitzera bideratu zituzten.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 34

›››

34

MAIATZA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Oinezkoentzat lehentasuna Larrotegin

Plazatik Gaztetxera, berrikuntzekin

LEKEITIO q Urtea

amaitu orduko Lekeitioko auzoa birgaitzeko proiektua hasteko berba eman zuen Udalak. Oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emotea izan da asmoa. Larrotegin daude autobus geltokia, herriko eskola publikoa, Iturriotz institutua, futbol zelaia eta atletismo pista. Jende asko ibiltzen da handik, beraz, eta premiazkoa ikusi zuten eremua oinezkoentzat bihurtzea, segurtasuna bermatzeko.

MUTRIKU q Mutrikuko Gaztetxean hasi zen XI. Plazatik Gaztetxera ekimena, maiatzaren 12an. Maiatzaren 26an izan zen eskualdeko bigarren hitzordua, MarkinaXemeinen. Berrikuntzak eduki ditu aurtengo ekimenak: bertsolariak binaka aritu ziren kantuan, eta kanporaketa faseka antolatu zuten. 16 bikote aritu ziren, nor baino nor. Ohi modura, saioak afariekin lagunduta egin zituzten.

Kale ibilaldiak egin zituzten

Sexu askatasunaren aldeko aldarria

ONDARROA q Maiatzaren 3an hasita, kale ibilaldiak egin zituen Ondarroako Udalak. Auzo batzarretan jasotako kezkez gain, barriak be atera ziren bisitetan. Udala pozik dago jendeak emondako erantzunagaz. Adierazi zutenez, garbitasun orokorraren gaineko kexak gutxitu egin dira.

LEKEITIO q Homofobia,

lesbofobia eta transfobiaren aurkako eguna ospatu zen maiatzaren 17an. Hori dela eta, Lekeitioko udalak eta berdintasun batzordeak deituta, elkarretaratzea egin zuten, eskolapean. Lekeitioko Potxuak martxan taldeak be bat egin zuen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 35

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

MAIATZA

35

Kirol egokituaren gaineko ikuspegia lantzen MARKINA-XEMEIN q Kirol egitarauaren inguruko erakusketa ikusgai jarri zuten, Uhagonen. Kontzientzian eragitea izan zen Saiatu Fundazioaren helburua. Erakusketaz gain, kirol egokituaren eguna prestatu zuten: txirrindularitza eta

atletismoa praktikatzeko beste era bat erakutsi zuten. Atletismoa zelan egiten duten ikusteko jakinmina bazegoen, bai eta kirola egiteko tresnak probatzeko gogoa. Taldean sartzeko interesa zuen jendea be agertu zitzaien.

Komun publikoak egitekotan

Lehen beste zerbitzu eske

ETXEBARRIA q «Aurrekontu

AULESTI q Ea,

zuhurrak» onartu zituen Etxebarriko Udalak (1.093.000 euro). Dena dela, hainbat proiektu aurreikusi zituzten, besteak beste, komun publikoak Peñanekua plazaren atzean.

Elantxobe, Busturi eta Aulestiko alkateek «lehen besteko zerbitzua» ematen jarraitzeko eskaera egin zioten BBKri. Aulestin, bi egunetik egun batera murriztu zuten zerbitzua.

Xabi Aranburu atxilotu zuten Akitainian ONDARROA

q Maiatzean,

Xabier Aranburu ondarrutarra atxilotu zuten Caunan (Akitania), Errenteriako Oroitz Gurrutxagagaz batera. Biei leporatzen zieten etakide izatea. Atxiloketaren ostean, hainbat lagun joan ziren Baionako polizia etxearen atarira, atxiloketak salatzera. Ezker abertzaleak gaitzetsi egin zuen operazioa, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hastea eskatu zien. Inkomunikazio egunetan, Ondarroan, mobilizazioak egin zituzten. Ostean, epaileak espetxeratze agindua eman zuen. Aranburu Bourg-en-Bressen dago.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 36

36

> EKAINA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Falta direnen eskubideak gogoan hartuta MARKINA-XEMEIN q Herrira eguna ospatu zuten ekainaren 9an, eta presoen eta iheslarien eskubideak errespetatzeko aldarria egin. Korrika eginda egin zuten aldarri, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko herritarren artean. Bazkariagaz amaitu zuten ekimena.

Ez dute Mallabiko industrialdeagaz batu nahi GIZABURUAGA q Lea Ibarreko Mankomunitateak Okamika industrialdea Mallabikoagaz batzearen kontrako alegazioak aurkeztu zituen. Mankomunitateko lehendakari Iker Belaustegiren esanetan, bateraketa horregaz «Okamikak galtzeko guztiak ditu;

mapatik desagertuko zen». Industrialdeak gutxitze aldera, Eusko Jaurlaritzako Sprilur sozietateak Okamika eta Mallabiako industrialdeak bat egiteko proposamena egin zuen. «Erabaki politikoa izan da», nabarmendu zuten.

Ikusgarri ez ixteko akordiora heldu ziren

Kalatxorien populazioaren kontrola

LEKEITIO q Lekeitioko Udala, Fides Nortes S. Koop eta Lekeitio-

LEKEITIO q Udalak kalatxorien populazioaren kontrolerako kanpaina martxan jarri zuen, kalatxorien egonlekuak kontrolatu nahian. Herri eremuan kalatxorien arrautza eta habiak kendu zituzten; ez, ostera, irlako edo amildegietakoak, «eremu naturalak direlako».

ko parrokia adostasunera heldu ziren Ikusgarri zine aretoa ez ixteko. Fides Nortek kudeaketari aurre egiteko ezintasuna agertu zuen, eta Udalak diru laguntza emotea (urtean, 15.000 euro) eta parrokiak errenta jaistea adostu zuten.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 37

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

EKAINA

37

Udala Espainiako bandera ipintzera derrigortu zuten

Aranzadi zientzia elkartekoak, Etxebarriko lurretan, indusketetan. AHAZTUEN OROIMENA

36ko gerran hildakoen gorpuak aurkitu zituzten Etxebarria q

Zierdamendi mendian zeuden, Etxebarria eta Elgoibar artean Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta, Elgoibar 1936 eta Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteek 36ko gerran hildako lau gorputz aurkitu zituzten Zierdamendiko hobi batean. Familia batzuen eskariari jarraituta, gorpuak hobitik atera zituzten, eta

omendu, ekainaren 16ko ekitaldi ekitaldi berezian. «Historiak kontatzen zuena bistaratu dugu, eta ekitaldian parte hartu duen jendetzari transmititu diogu», adierazi zuten. Egiaren garrantziaz Belaunaldien arteko transmisioaren eta egiaren garrantzia hizpide izan zituzten ekitaldian parte hartu zuten ordezkari politiko eta arduradunek. Gorpuzkiak aurkitzeko testigantza emon zuten Ziarda inguruko bizilagunek be parte hartu zuten ekitaldian, baita hildakoen senideek

be. Izan be, Zierdamendi inguruko bizilagunen lekukotasuna eta Zierdamendiko borrokan egon ziren gudarien senideen laguntza ezinbestekoa izan dute elkarteek gorpua aurkitzeko. «Senideek gugaz elkarlanean jardun dute, eta bertatik bertara parte hartu». Gerraren lerroa zazpi hilabetean egonkortu aurretik, borrokak egon ziren leku horretan, eta inguruko auzoetakoek lurperatu zituzten Zierdamendin hilotz geratu ziren gudarien gorpuak.

MUTRIKU q Legea bete ez izateagatik Espainiako estatuaren abokatuaren demanda jaso ostean, eta udal ordezkarientzat atzera ezinezko kalteak sor zitezkeela ikusita, Mutrikuko Udalak, «beste aukerarik eduki gabe», Espainiako bandera jarri behar izan zuen udaletxeko balkoian, ikurriñarekin eta Espainiako banderarekin batera. Apirilean jaso zuten errekerimendua, eraikin ofizialetan banderak erabiltzea arautzen duen legeria aplika zezaten, eta, ondorioz, Espainiako bandera jarri. Legea 1981koa izan arren, ekainera arte ez zuten Udala betearaztera behartu. Udal ordezkariek gogoz kontra hartutako erabakia izan zela azpimarratu nahi izan zuten.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 38

›››

38

EKAINA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Amankomunazgoaren kontrako kritika

Etxebizitzen gainekoak argitu ziren

LEA-ARTIBAI q 2011ko

udal hauteskundeetatik urtea bete zenean, Lea-Artibaiko Bilduk Lea-Artibai Amankomunazgoaren ibilbidea eta jarduera baloratu zituen. Amankomunazgoaren ezaugarriak «ezgaitasuna» eta «utzikeria» izan direla esan zuen koalizioak. «EAJ martxan ditugun zerbitzuak teknikarien esku uztera mugatzen da», esan zuten, eta gai garrantzitsuak ihes egin zitzaizkiela.

MUTRIKUq Madalenan

Emaitza onak antzerki topaketetan

100 musikaritik gora batu ziren operan

ONDARROA q Oso gustura geratu ziren Ondarroako Antzerkizaleak taldekoak eta Ondarroako Udala Plantetan Antzerki Topaketek laga duten emaitzagaz. 16tik 50 urtera arteko hamalau ikasle aritu ziren topaketetan, gehienak ondarrutarrak, hamar neska eta lau mutil ondarrutarrak.

MUTRIKU q Opera

alokairuko etxebizitza egokitu zitzaien 75 lagunek ekainean jaso zuten etxebizitzon gaineko informazioa. Eusko Jaurlaritzako Alokabide zerbitzuak posta arruntez jakinarazi zizkien datuak: etxebizitzaren helbidea, azalera, garaje zenbakia eta trasteleku zenbakia. Handik astebetera, beste gutun batean, prezioa eta xehetasun gehiago eman zizkieten.

Gaua antolatu zuten, Mutrikun. Ekitaldia bi zatitan banatu zuten: lehenengoan, banda eta bakarlariak aritu ziren, eta bigarrenean, banda eta koroa. Zati bakoitzaren hasieran, bandak baino ez zuen jo. Bederatzi solista entzuteko aukera ere egon zen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 39

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

EKAINA

39

Zehatz Mehatz, Bizkaiko txapelketan nagusi LEKEITIO q Zehatz

Mehatz taldeak Euskal Kantu Txapelketako Bizkaiko Finala irabazi zuen, ekainaren 3an. Taldeko saria ez eze, sari berezia be lortu zuten, Bakardadea abestiagatik. Bizkaiko txapelketako irabazle izanda, Euskal Herriko

finalerako txartela be lortu zuen. Aurreko Bizkaiko txapelketan, 2010ekoan, sari berak eskuratu zituen, sari nagusia eta sari berezia, kasu hartan Saturrarango espetxean egondako emakumeen omenez egindako kantuagaz.

Lorategia, herrirako

Iparraldeko haize bolada

LEKEITIO q Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiaren lorategia herritarrei zabalduko die aisialdirako erabil dezaten. Lan talde bat jarriko dute martxan parte hartzearen bidez lorategia prestatzeko.

LEKEITIO q Ipar Euskal Herria bertora ekartzeko asmoz, ekimenez betetako hiru egunetako jaialdia ospatu zuten, Lekeition. Aittitta Txikik antolatzen duen ekitaldiak 12 urte bete ditu.

Baserriko produktuen atari digitala, martxan LEA-ARTIBAI

q

Lea-Artibai eta Durangaldeko baserritarrek, hainbat eragileren bultzadaz, web orria jarri zuten martxan: w w w. o i z e g i n . c o m . Gastronomia ardatza hartuta, baserrietako produktuak, ekoizleak, ohiko gastronomia eta sukaldariak ematen dituzte ezagutzera. Kontsumitzaileek baserrietako produktuak erosteko aukera daukate, eta baserritarrak euren artean hartu-emanetan jarri ahal dira. Webaren bidez, Lea-Artibaiko eta Durangaldeko ondarea be ezagutzera eman nahi dute. «Bi eskualdeak gutxi ezagutzen diren paradisuak dira», nabarmendu zuten aurkezpenean.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 40

40

> UZTAILA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Hondartzarako autobusa ipini zuten ETXEBARRIA q Udalak antolatuta, Karraspio hondartzarainoko autobus zerbitzua martxan egon zen, uztailan eta abuztuan, asteburuetan eta jaiegunetan izan ezik. Astelehenero baieztatu edo atzera botatzen zen zerbitzua, eguraldi aurreikuspenen arabera.

36ko gerraren memoria berreskuratu zuten MARKINA-XEMEIN q Uztailaren 7an, Xemein abesbatzak antolatuta, Gerra zibila jendea da hila saioa eskaini zuten, Xemeinen, eta 36ko gerrak iraun bitartean Markinan eta Xemeinen gertatutakoak gogora ekarri. Olerki, antzezlan, testigantza eta musikak

bat egin zuten ekimenean. Era berean, Garaian elkartekoek gertatutakoaren kontakizuna egin zuten, eta argazkiak eta bideoz grabatutako testigantzak tartekatu. Izan be, urte haiek ezagutu zituzten bost lekukoren berbak entzun ahal izan zituzten.

Etxebarriak balantze positiboa egin zuen

Berriatua bihotzean

ETXEBARRIA q Agintaldiaren lehenengo urtearen balantze ona egin zuen Etxebarriko Udalak. Balantze positiboagaz amaitu zuten urtea (300.000 euro), eta amaitu barik zeuden lanak amaitu zituztela eta urte hasierako proiektuak – «txikiak baina errealistak»– gauzatzen ari zirela esan zuten.

BERRIATUA q Berritxu

bihotzean, eten bako taupada dokumentala estreinatu zuten Mendibarren frontoian, giro berezian. Txalo artean hartu zuten Berriatuaren lehena, oraina eta geroa batzen dituen dokumentala, eta Ramon Plaza udaleko behargin ohia be omendu zuten, bide batez.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 41

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

UZTAILA

41

Plaza Merkatuaren jarduera indartzeko nahia

Plataformako kideak, berria jakin zutenean.

Alleriko plan urbanistikoa legez kontrakotzat jo zuten Ondarroa q

Alleri Zaindu poztu egin zen EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurrean Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak legez kontrakoa dela esan zuen Alleriko paduran 500 etxebizitza egiteko plana. Alleri Zaindu plataformak aurkeztu zuen proiektuaren aurkako helegitea, Aralar alderdiagaz batera, eta, uztailean, Auzitegi

Nagusiak plataformaren aldeko sententzia atera zuen. Sententziaren bidez, ontzat eman zituen Alleri Zainduk aurkeztutako arrazoiak. Alleri Zaindu plataformako kideek esan zuten «pozik» zeudela epaileak hartutako erabakiaz. «Ondarrutarron eta mugimendu ekologistaren garaipen handia izan da hau, baina atzetik esfortzu handia egon da», adierazi zuten. Herritarrek denbora eta dirua ipini behar izan zutela nabarmendu zuten. Aralarrek be iritzia eman zuen. «Sententzia hori

EAJren asmoentzat kolpe garrantzitsua eta behin betikoa izan liteke», adierazi zuten. Hausnarketarako gonbitea egin zion EAJri, «eta bultzatu duen eredu urbanistikoak eduki dituen akatsak onartzeko». Aralarrek esan zuenez, «espekulazio hori izan da krisiaren oinarria». Sententziak plana bera «betiko» baliogabetu dezake Aralarrekoen iritziz. «Urte askoan lurra eta baliabide naturalak irentsi eta espekulazio urbanistikoari bide eman zaio», adierazi zuten.

LEKEITIO q Bertoko produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren garrantziaz jabetuta, Lekeitioko Udalak Plaza Merkatuko jarduera indartzeko azterlana jarri zuen martxan. Garapen agentziagaz batera garapen ekonomikoa modu integralean azatertu eta hausnarketa estrategiko sakona egingo zutela aurreratu zuen. Plaza merkatuen balioa soziala be bada Udalaren ustez. «Bertoko kontsumoaren eta elikaduraren inguruko funtzio garrantzitsua betetzeaz gain, billgune soziala be izan daiteke». Leartibai Garapen Agentziaren laguntza jaso zuten, eta merkatuaren erronkak adituekin aztertzeko asmoa azaldu zuten, kontsumo ohiturei buruzko inkestetatik abiatuta.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 42

›››

42

UZTAILA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Bandera urdinaren premiarik ez

Aparkatuta zeuden autoetan ostu zuten

MENDEXA q 2012an,

Mendexako Udalak ez du Karraspiorako bandera urdinik eskatu. «ISO bandera dauka, eta hori bandera urdina baino hobea da», argitu zuen Mendexako alkate Jesus Anakabek. Zehatz esateko, ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak dauzka Mendexak, eta alkatearen arabera, berme handiagoa ematen dute bandera urdinak baino, ingurumen kalitatea eta kudeaketa ona berresten dutelako.

LEKEITIO q Lekeition aparkatuta zeuden hamabi ibilgailutan ostu zuten uztailaren 9tik 10era bitarteko gauean. Ertzaintzak jakitera eman zuenez, ibilgailu guztietan sistema bera erabili zuten lapurrek: gidariaren edo kopilotuaren aldeetako leihoak apurtu eta barruan zeuden objektuak eroan zituzten, besteak beste, GPSak, musika-erreproduzitzaileak eta betaurrekoak.

San Migel zelaia herrira zabaldu zuten

A-8ren sarbidearen prezioaz kezkatuta

MUTRIKU q Uda sasoian, San Miguel futbol zelaia herritarrei ireki zien Mutrikuko Udalak. Arautegia betetzea eta futbol zelaia zaintzea, besterik ez zitzaien eskatzen erabiltzaileei. Kanpotarrei be erabiltzeko aukera eman zitzaien, nahiz eta talde mutrikuarrek lehentasuna eduki.

LEA.ARTIBAI q A-8 autobidearen sarrera berriaren prezioa salatu zuen Lea-Artibaiko Bilduk. Bilborainoko ordainsaria 0,79 euro garestiagoa da Gerediagatik sartzen bada Iurretatik sartuta baino. «Bizkaiko Foru Aldundiak berriro zigortu nahi ditu Lea Artibaiko herritarrak».


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 43

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

UZTAILA

43

Interpretazio zentroen eragileak batu ziren LEKEITIO q Euskal

kostaldeko museo eta interpretazio zentroetako eragileen hirugarren batzarra egin zuten Lekeitioko Santa Katalina Itsasargian. Balenciaga Museoa, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa; Bilbo Itsasadarra Itsasa Museoa;

Bizkaiko Zubia; Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa eta Bizkaikoa-ko arduradunek parte hartu zuten. Mahai teknikoa eratu dute, eragile guztien arteko elkarlana eta komunikazioa indartu, proposamenak partekatu eta turismoa bultzatu nahian.

Guzur Etxea, berriro martxan

Atez ateko sistemaren aurka

ONDARROA q Auzolanean egokitu ostean, martxan jarri zuten Guzur Etxeko arte eszenikoetarako gunea. Bi hilabete behar izan zituzten bigarren solairuko gela egokitzeko, auzolanean egokitu be.

MUTRIKU q Atez atekoaren aurkako taldeak 1.710 sinadura aurkeztu zituen Zabiel Kultur Etxean. Zera eskatu zion udalari: zaborraren bilketa sistemaren inguruan herri galdeketa egitea.

Kirol taldeak, alkarren aurkako desafioan ONDARROA q Herriko

kirol taldeak zein baino zein aritu ziren Arrigorri hondartzan egindako saioan. Udalak eta atletismo taldeak botatako erronkari erantzunda, aringa-aringan aritu ziren honako taldeak: Arraun Elkartea, Aurrera futbol taldea, Aurrera txirrindulari taldea, Koaxi, pala taldea, Ondarroako atletismo taldea eta ur kiroletako taldea. Talde bakoitzetik lau kidek parte hartu zuten, eta proba erreleboka egin zuten. «Kirol taldeen arteko harremanak estutzea eta bide batez atletismoa bultzatzea bilatzen dugu», esan zuten antolatzaileek. Urteroko hitzordua bilaka daitekeela aurreratu zuten.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:45 P谩gina 44

44

> ABUZTUA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Baserri azokak hainbat produktu jarri zituen eskura ONDARROA q Urteroko

hitzordua betez, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak baserri azoka antolatu zuen abuztuaren 4an, Ondarroan. Eguraldia aliatu, hainbat lagun hurreratu ziren Itsasaurren ortuariz gainezka jarritako mahaietara. Talo eta okela janagaz borobildu zen festa.

Trophee Teink Mutrikura heldu zen MUTRIKU q Abuztuaren 8an, Mutrikura heldu zen Trophee Teink, Pirinioetako bi aldeetako euskal herritarrak batzeko asmoz martxan jarritako estropada. Ur Ikara elkarteak jarri zuen martxan Trophee Teink, 1933an. Geroztik, euskal kostako hainbat

portutatik igaro dira urtero. Besteak beste, aurten Mutriku bisitatu dituzte ontzi barruan. Patxiku atun arrantza ontzia aurrean zutela sartu ziren arraunlariak, turrun eta adar hotsen artean. Lekeition bazkaltzeko gelditu ostean sartu ziren Mutrikun.

Marmoka portugaldarra agertu zen

Kartzelatik irten berriei ongietorria

MENDEXA q Karabela portugesa deritzon marmoka agertu zen

ONDARROA q Andramari jaien barruan, Amnistia Egunean,

abuztuaren 22an, Mendexako Karraspio hondartzan. Sorosleek hartu eta eraman egin zuten kolore arrosa eta moredun marmoka ezaguna. Ur gozoaren faltaren eraginez, azken urteetan, areagotu egin da marmoken presentzia.

hilak 14, omenaldi beroa eskaini zitzaien Zunbeltz Bedialauneta, Igor Martin eta Urtza Alkorta ondarrutarrei. 2010eko urtarrilean atxilotu zituzten, eta 2012ko uztailaren azken egunetan irten ziren kartzelatik.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 45

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

ABUZTUA

45

Kemen Uranga atxilotu zuten Londresen ONDARROA q Kemen

Flysh ibilbidea da Mutrikuren erakargarrietako bat. MUTRIKUKO TURISMO BULEGOA

Itsasargiak jaso zituen bisita gehien Leketion Lea-Artibai eta Mutriku q

2011n baino356 lagun gehiago joan ziren Ondarroako turismo bulegora Lekeitioko atrakzioen artean, itsasargiak jarraitu zuen bisitatuena izaten 2012ko udan, nahiz eta 2011koak baino datu okerragoak eduki. 3.359 lagunek ikusi zuten itsasargia, eta 2.602k 2012an. Itsasargia (2.602), Itsasontzia (336 bisitari), Marierota (236), Dolarea (43), bisita gidatuak (94)

eta autogidak (16) izan ziren Lekeitioko turismo bulegoak bisitariei eskaintzen dizkien atrakzioak. Itsasargiak, itsasontziak eta Marierrotak beherakada eduki zuten bisitetan.

Ondarroako datuak Ondarroako turismo bulegoan gora egin zuen bisitarien kopuruak: 2011n, 6.270 lagun joan ziren bulegora; eta 2012an, 6.626 lagun. Hilez hil joanda, 1.882 lagunekin, abuztuan pasatu ziren gehienak. Jatorriari dagokionez,

estatukoak ziren bisitaririk gehienak: 2.374.

Mutrikun, gora eta gora 2011ko gorako joerari jarraituta, 2012an ere turismoa hazi egin zen Mutrikun. Ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko datuak hartuta, 6.781 bisitari pasatu ziren Mutrikuko turismo bulegotik, 2011n baino %5 gehiago. Mutrikun ere estatu mailako bisitariak izan ziren Mutrikura gehien joan zirenak. Dena dela, atzerritik etorritako bistariek eduki zuten gorakadarik handiena.

Uranga Artola ondarrutarra atxilotu zuten abuztuaren 8an, Londresen, ETAri laguntza ematea leporatuta. Hain zuzen be, Bizkaia taldeari laguntza emon izana leporatzen zioten. Espainiako Auzitegi Nazionalak Uranga atxilotzeko euroagindua emana zuen 2011n. Eloy Velasco epaileak ondarrutarra Espainiaratzeko eskaera be egin zion Erresuma Batuko justiziari. Azaroaren 15ean egin zen Urangaren estradizioaz erabakitzeko epaiketa, eta horren aurrean, informazio asanblada eta elkarretaratzea egin zuten Ondarroan. Beste alde batetik, onartu egin zioten Thamesmead espetxetik (segurtasun handiko espetxea) Birminganeko espetxera aldatzeko eskaera.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 46

46

> IRAILA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Arnotrail mendi lasterketa jendetsua izan zen MUTRIKU q Irailaren

9an, III. Arnotrail Sprint Race mendi lasterketa jokatu zen, Kalbaixo eta Mutriku artean. Gogorra besteko polita izan zen, antolatzaileen esanetan, eta parte hartzaile ugari batu zituen: 64 lagunek egin zuten zazpi kilometroko ibilbidea.

Euskaraz bizitzeko nahia adierazi zuten LEA-ARTIBAI q Euskaraz Bizi Nahi Dut herri

lasterketan parte hartzeko deia egin zuten Natxi Aranburu, Xabier Arrate eta Irma Etxeberriak. Herri lasterketak euskaraz bizitzeko nahia harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko aukera izango direla nabar-

mendu zuten Ea, Lekeitio eta Markina-Xemeingo ordezkariek. 2010eko maiatzaren 15ean Iruñean egindako manifestazioan dauka jatorria Euskaraz bizi nahi dut dinamikak. Lea-Artibain, Lekeition eta Markina-Xemeinen antolatu ziren lasterketak.

Omenaldia Sanmikoiako nagusiei

Igor Urresti atxilotu zuten

MUTRIKU q Urtero modura, Sanmikollako jaien barruan, San Nikolas egunean, auzoko nagusiak omendu zituzten. 2012an, Nicolas Arrizabalaga eta Petra Agirregomezkorta izan dira omenduak. Han egoterik eduki ez bazuen ere, Miren Atxuela izan ziren hirugarren omendua.

ONDARROA q Irailaren

19 goizaldean, Espainiako Poliziak Igor Urresti Osa ondarrutarra atxilotu zuen, ETAri laguntza ematea egotzita. Epaileak inkomunikazio egoera ezartzeko agindu zuen, eta ostean, Madrilgo Soton kartzelaratzeko agindua eman zuen lehenengo, eta Extremeran, gero.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 47

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

IRAILA

47

77 sail alokatzea erabaki zuen Udalak

Ondarroako osasun etxea.

Artatzeko modua aldatu zuten osasun etxean Ondarroa q

Medikua, erizaina eta administraria egokitu zitzaien herritarrei, konfiantza handitu nahian. Gaixoak artatzeko beste modu bat ipini zuten martxan Ondarroako osasun etxean irailaren 19an. Medikuaz gain, erizain eta administrari bat egokitu zitzaien herritarrei. Gaixo eta profesionalen arteko konfiantza lortzea helburu, hiru laguneko erreferentzia edukiko du

gaixoak, beti pertsona berak. Horrela, bakoitzak egokitu zaion profesionalarengana jo behar du. «Ahal denean, gauzak telefonoz konponduko dira, herritarrak gusturago egotea ahalbidetzeko», esan zuten.

Funtzionamendua Egindako aldaketak medio, herritarrak osasun etxera ailegatzen direnean, dagokien administrariarengana jo behar izaten dute. «Galderak egingo dizkio administrazioak datorrenari. Berak konpondu ahal badu, berak konponduko du, eta, bestela,

erizainarengana edo osagilearengana bideratuko du, kasuan kasu», aurreratu zuten. Eladino Gonzalez Ondarroako osasun etxeko lehen arreta zerbitzuko unitatearen arduradunak esan zuenez, administrari eta erizainen lana indartuko da, eta medikuari lan burokratikoa kenduko zaio, gaixoak ikusteko denbora gehiago eduki dezan. «Gaixoen profila aldatu egin da; lehen baino gaixo kroniko gehiago daude, eta min zorrotza daukatenek baino denbora handiagoa eskatzen dute», esan zuen.

MARKINA-XEMEIN q MarkinaXemeingo Udalak 70 metro koadroko 77 sail herritarren eskura jartzea erabaki zuen. Barroeta eta futbol zelaiaren artean dauden 9.000 metro karratuetan ortu ekologikoak egiteko proposamena egin zuen Markina-Xemeingo ingurumen batzordeak, eta 2013ko udaberrian martxan jartzea da asmoa. Norbere kontsumorako ortuak izango direla zehaztu zuten, eta ezin izango dela bertan produzitutakoa saldu. Gainera, ortuak eredu ekologikoa jarraituta ustiatu beharko dira. Egitasmoa barazkigintza ekologikoko ikastaroekin osatuko da, eta sailekin jabetzen diren guztiek parte hartuko dute. Hiru aska eta nekazaritzako lanabesak jarriko dituzte eskura.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 48

›››

48

IRAILA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Baldintzapean aske utzi zituzten

Herritarrak Erdi Arora begira jarri ziren

LEKEITIO q Fiskaltzaren eta defentsa abokatuaren arteko akor-

dioa lortuta, urtebeteko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madril) Lekeition 2009ko Antzar Eguneko istiluen ostean atxilotutako Jone Amezaga, Iñaki Morales, Imanol Blanco, Endika Ahendanech, Julen Bilbao, Jon Valbuena eta Maitane Otaoleari. Aurreko egunetan, elkartasun adierazpen ugari egin ziren.

ONDARROA q Hileetako beharrak fruitua eman zuen irailaren azken asteburuan, Ondarroaren 685. urteurrenaren harira antolatu zen Erdi Aroko jaian. Jai batzordea etenik barik ibili da urte guztian lan eta lan, jai egitarau bete-betea prestatzen. Aurten, gainera, egun bakar batera mugatu ordez, asteburu osoko ekimenak prestatu dira, eta kaleak eta jendeak gogotsu erantzun dio gonbiteari.

Lopezen kontakizun laburra, mundura

Aritza kirolariari ohore egin zioten

GIZABURUAGA q Gizaburuagan bizi den Rafa Lopezek idatzitako kontakizun labur bat 200 microrelatos On The Road mundu mailako bilduman sartu zen, beste kontakizu batzuekin batera. Liburuko kontakizun guztiek 160 karaktere baino gutxiago dituzte. Mila kontakizunetik 200 aukeratu zituzten.

MUTRIKU q Pedro

Mari Txurruka Aritza harri-jasotzaileak omenaldia jaso zuen Kalbaixon. Hark erabilitako harriekin egin zen II. Harri jasotze txapelketa, kalbaixotarren egunaren barruan. Kalbarioko kofradiako gazteek herri kirolekiko zaletasuna bultzatzeko asmoz egin zuten ekimena.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaciรณn 1 14/12/12 12:46 Pรกgina 49

โ บ

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

IRAILA

49

Santa Eufemiren ermitara, bisitan AULESTI q Urtero modura, hainbat lagun igo

ziren Santa Eufemira, zapatilak oinetan eta ur freskoa motxilan. Batzuek Lekoiztik eta beste batzuek Markina-Xemeingo paretik egin zuten goruntz, eta goian batu ziren denak, giro ederrean. Tontorreko

ermitara osteratxoa eginda, beheko landan elkartu ziren koadrilak eta familiak; gehienak, egun pasa egiteko asmoz. Santa Eufemi eguna ospatzerik izan ez zutenek bigarren aukera eduki zuten, hurrengo domekan, errepikapenean.

Lehen BTT martxa egin zen

Arrantza lehiaketa jendetsua

MARKINA-XEMEIN q Goierri Zirkuituko lehen BTT martxa Amallon jokatu zen, irailaren 22an; Arretxinagan, bigarrena, 30ean; eta Aulestin hirugarrena, urriaren 6an. Arnoate zirkuitua zena Goierri bihurtu da.

ONDARROA q XIV. Umeen Arrantza Lehiaketak, ilusioa ez eze, opari sorta ederra be banatu zuen irailaren 15ean. Parte hartzaile guztiek eduki zuten saria, eta sari bereziak be emon zituzten.

Lea-Artibaiko museoen sarrera doan ipini zuten LEA-ARTIBAI q Euskal

itsas ondarea hedatu eta sustatzeko asmoz, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak hainbat ekimen antolatu zituen irailaren azkenerako. Lekeitioko Itsas Ondare Zentroak marinel-korapiloak egiten ikasteko tailerrak emon zituen. Eskolak doakoak izan ziren, eta Playa de Ondarzabal arrantza-ontzian eman zituzten. Santa Katalina itsasargian bisita gidatuak egin ziren, Marierota Interpretazio Zentroko bisitak eta Sosoaga Dolarekoak merkeagoak izan ziren eta Mutrikuko Ikasgune Geologikoa ezagutzeko aukera eduki zuten, sarrerarik ordaindu barik.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:46 P谩gina 50

50

> URRIA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Martxak antolatu ziren Aulestin eta Gizaburuagan LEA IBARRA q Bai Gizaburuagan, bai Aulestin, martxak antolatu zituzten, motzak zein luzeak, publiko guztientzako aproposak. Gizaburuagak laugarren bider prestatu zuen mendi martxa, eta Aulestiko ermitarik ermita mendi martxak zazpi urte bete zituen.

Ondarroa 2020 hausnarketa prozesua, abian ONDARROA q Garapen ekonomikoaren gaineko hausnarketa egiteko prozesua jarri zuten martxan, udalerriaren garapen ekonomikoagaz lotutako erronka nagusiak identifikatzea helburu hartuta. Diagnostikoa egin ostean, estrategiak proposatuko dituz-

te partaideek. Prozesuak 2013-2020 epealdia hartuko du kontuan. Hiru eragile nagusi egongo dira hausnarketa prozesuan, Lea Artibai Garapen Agentzia, Elhuyar eta Ondarroako Udala. Herritarren ekarpenak be jasoko dituzte.

Segurtasun neurriak hartu zituzten

Hezkuntzak dirua blokeatu zion

ETXEBARRIA q 2011ko

MUNITIBAR q 2011n, Eusko Jaurlaritzak 92.000 euroko diru la-

ugeletan, Urko errekak gainezka egin zuen. Horrelakorik berriro gerta ez dadin, Errota zaharreko zubi bitarteko harriak kendu zituzten, eta Antsotegi inguruko tartea garbitu. Bestalde, Errekarte auzoan amaitu barik utzitako eraikinaren segurtasuna bermatu zuten.

guntza eman behar zion Munitibarko Udalari eskolako jantokia egiteko. Hezkuntza Sailak blokeatu egin dizkio 32.000 euro, eta Munitibarko Udala erabakiaren aurkako helegiteak aurkezten dabil.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 51

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URRIA

51

Ondareaz gehiago jakin nahian batu ziren LEA-ARTIBAI q Arrakasta han-

Mutrikuko Bilduko zinegotziak eta Joseba Palenzuela alkatea

Mailegua eskatzea onartu zuten Batzar Nagusiek Mutriku q

Pilatutako zorrari aurre egiten lagunduko ziela esan zuen Joseba Palenzuelak Mutrikuko Udalak 450.000 euroko mailegua eskatu ahal izatea onartu zuten, aho batez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Osoko bileran, Bilduk eta EAJk Udalaren egoera ekonomiko larriaren erantzuleak izatea leporatu zioten elkarri. Idoia Ormazabal Bilduko bozeramaileak

esan zuen EAJren «handinahi politikak» eraman zuela Mutriku «zulo beltzera», eta baieztatu zuen Mutrikuko Udalari ematekotan ziren maileguak bide onean ipiniko zituela udalerriaren finantzak.

Zorrari aurre egiten Joseba Palenzuela alkateak esker ona agertu zien Batzar Nagusiei osoko bileran. Esan zuenez, mailegu berria eskatu ahal izateak pilatu zen zorrari aurre egiteko balioko zuen, eta, hori ez eze, etorkizunera begiratzeko ere lagunduko zuen, azken

urteetan udalerria «gainbeheran jauzi» dela onartuta. Mutrikuk Ogasuneko Foru Sailagaz batera lan egingo zutela azpimarratu zuten, «ez bakarrik foru arauak horrela eskatzen duelako, baizik eta udalaren borondatez». Joseba Antxustegi EAJko Mutrikuko zinegotzi eta batzordekideak esan zuen Mutrikuk ez lukeela «erreskate» hori behar izango, Diputazioa 2012ko udal aurrekontuetan zurrunago izan balitz eta malguagoa izan balitz udal finantziaziorako foru fondoaren itzuleran.

dia izan zuten Lea-Artibai eta Busturialdean Europako Ondarearen jardunaldiek. Esate baterako, 500 lagun inguru mugitu zituzten Markina-Xemeinen egindako ekimenetan. Xemeingo elizako hitzaldia eta musika barrokoagaz egindako kontzertua eta dorretxeen bisita gidatuak harrera ona eduki zuten, bai herritarren, bai kanpotarren artean. Lekeition hitzaldia prestatu zuten 1.500. urtea zelakoa zen erakutsi nahian, eta elizako erretaula be aztertu zuten. Ondarroan, bisita gidatuak ezeze, antzezlanak be antolatu ziren. Traman & Brix antzerki taldeak elixopean eskainitako emanaldiagaz ekin zieten bisita gidatuei. Bisitok batean euskaraz eta bestean gaztelaniaz antolatu ziren.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 52

›››

52

URRIA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Argazki zaharrak batu zituzten

Alleri berreskuratzeko plana egin zuten

BERRIATUA q Berriatuko

Udalak argazki zaharren bilduma osatu nahi izan zuen, nagusien eta gazteen arteko komunikazioa bermatzeko, ondare grafikoaren datu basea osatzeko, nagusien parte hartzea bultzatzeko eta ikusten zituzten beharrizanak azpimarratzeko asmoz. «Berriatua zer izan den eta nondik gatozen modu zehatzagoan eta grafikoagoan jakin ahalko dugu», esan zuten.

ONDARROA q Alleriko padura eta Artibai erreka ondoko ibaibasoa berreskuratzeko egitasmoa agertu zuen Ondarroako Udalak. Bi urteko plana landu zuen udaleko ingurumen batzordeak, inguru hartako biodibertsitatea handitzeko helburuagaz. Allerin padura berreskuratzen hastea zen egiteko bat, padura gehiena lehortuta eta lurrez beteta dagoela eta. Asmoa lur batzuk padurari itzultzea da.

Errezeta elektronikoa, martxan

Gazte Asanbladak 10 urte bete zituen

LEA-ARTIBAI q Errezeta

MARKINA-XEMEIN q Markina-Xemeingo gazte asanbladak 10 urte bete zituen, eta, arrazoi horregatik, Gazte Eguna normalean baino indar handiagoagaz ospatu zuten. Hamar urte hauetan, gazte asanbladak erreferentzia izatea lortu duela azpimarratu zuten.

elektronikoa, e-rezeta, jarri zuten martxan Lekeition, Ean, Ispasterren, Munitibarren eta Aulestin, eta hurrengo hilabeteetan eskualdeko beste udalerrietara zabalduko zutela iragarri zuten. Osakidetzak errezeta elektronikoaren abantailak nabarmendu zituen.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 53

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URRIA

53

178 buru batu zituzten Urriko Azoka Nagusian q Lea-Artibai MARKINA-XEMEIN Landa Garapenerako Alkarteak eta Lea-Artibai eskualdeko udalerriek antolatuta, Urriko Azoka Nagusia egin zuten urriaren 13an, Markina-Xemeinen. Lea-Artibai eskualdean antolatzen den abeltzain eta nekazal

azoka garrantzitsuenak giro jator eta herrikoia ekarri zuen Markina-Xemeingo kaleetara, eta eskualde osoko baserritar eta bizilagunen topaleku bihurtu zen. 46 postu egon ziren Zelaiaren bueltan, eta 31 abeltzainen 178 buru inguru batu zituzten.

Sentsibilizatzeko kanpaina

Multikirol proiektua, abian

ONDARROA q Udal

LEKEITIO q Multikirol proiektua martxan jarri zuen Udalak urriaren 7an, herriko eta inguruetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarria eskaini nahian.

Gizarte Ongizate Batzordeak antolatuta, sentsibilizazio kanpaina egin zen. «Gure arteko hainbat pertsonek bizi duten egunerokotasun berezia ezagutaraztea da asmoa», azaldu zuten.

Emakumeen ekarpenak ikertzeko beka LEKEITIO q Lekeitioko

emakumeek herriari egindako ekarpenak plazaratzeko asmoz, 4.000 eurotan baloratutako ikerketa beka atera zuen Lekeitioko Udalak. Antolatzaileen arabera, emakumeen ekarpenak ez dira kontuan hartu historian oinarritutako ikerketetan, eta aintzakotzat hartu izan direnetan, beti esparru mugatuetan kokatu izan dute emakumea. «Gure herriari buruzko kalitatezko ikerketa historikoak nahi baditugu, jendartea osotasunean kontuan izan duten ikerketak izan behar dira», adierazi zuten. Epaimahaia ordekari politikoek eta udaletxeko teknikariek osotuko zutela aurreratu zuten.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 54

54

> AZAROA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ondarroako kirol sarien izendapen prozesua, martxan ONDARROA q Ondarroako Uda-

lak 2012ko kirol izendapen prozesua martxan jari zuen. Lau sari iragarri zituzten: urteko kirolaria (emakumea eta gizona), urteko kirol taldea eta aipamaen berezia. Baldintzak betetzen zituzten guztiek parte hartu ahal zutela iragarri zuten.

Jendearen ekarpenak entzuteko prest MARKINA-XEMEIN q 2013an aurrekontu parte

hartzaileak egiteko asmoz, batzarrak hasi zituzten Markina-Xemeinen. Udala auzoetako bizilagunekin batu zen lehenengo, eta herrigunekoekin gero. Premiak entzutea zen helburua, auzo edo kale bakoitzekoen

arazoak eta beharrak ezagutzea eta ekarpenak jasotzea. Erretiratuekin, gazteekin eta hainbat eragilegaz be batzeko asmoa agertu zuten. Ekarpenak jasota, eta Udalkutxa zenbatekoa izango den jakinda, auzoz auzo proiektuak azaltzekotan geratu ziren.

Legatz kuotaren murrizketaz kezkatuta

Kontsumoa indartzeko kanpaina

ONDARROA q Alturako arduradunek kezkaz hartu zuten Euro-

MUTRIKU q Mutrikuko Udalak eta Bertan dendari elkarteak

pako Batzordeak 2013ra begira legatzaren kuotaren murrizketaren inguruan egindako proposamena (%32ra arteko jaitsiera proposatzen zuen), murriztu nahi zituen kuotak alturako itsasontziek arrantzatzen dituzten espeziei eragingo zielako.

2012-2013 Marketing kanpaina jarri zuten martxan, herriko kontsumoa indartzea helburutzat hartuta. «Herritarrok gure erosketak bertan egiten ditugunean, herria bera suspertzen dugu», nabarmendu zuten.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 55

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

AZAROA

55

Gasa etxe guztietara eroan nahi dute

Lekeitioko zine eta bideo bilera.

30 film labur lehiatu ziren Lekeition Antzarra lortzeko 30 sortzailek parte hartu zuten, amateur eta profesional artean Lekeitio q

Euskal zine eta bideo bilerak 30 film labur jarri zituen jendeaurrean, hamazazpi amateur mailan eta hamairu maila profesionalean, eta dendenak kalitate onekoak zirela nabarmendu zuen epaimahaiak. David Benuesek hartu zuen lan onenaren saria Desentxufatuak filmagatik. Benito Ansola saria,

barriz, Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa proiektuak hartu zuen, eta egileei 4.000 euro eman zizkieten lana ekoizteko.

Kalitate ona Epaimahaikoek adierazi zutenez, kalitate oneko lanak izan ziren 35. ekitaldian ikusi ahal izan zirenak. «Euskal Herrian ikus-entzunezko lanek izan duten gorakadaren isla da hori», nabarmendu zuten. Kepa Arruza kultur zinegotzi eta epaimahaikidearen esanetan, irabazleak aukeratzeko orduan oinarrizkoa da

filma «erabatekoa» izatea, ondo limatutako pieza. «Aspektu bisuala eta filmaren sinesgarritasuna kontuan hartu behar dira, eta publikoak filma sinistu egin behar du, heldu egin behar zaio». Joseba Zuberogoitia antolatzaileak, urtero legez, ikuslegoaren erantzuna oso ona izan zela esan zuen. «Jende fidela dugu, eta eguraldia lagun izan ez arren, jendea etorri egin da lanak ikustera zein egileei babesa ematera». Gainera, egileen eta ikusleen gomedioak aintzakotzat hartuko zituztela aurreratu zuten.

GIZABURUAGAq Falta den etxeetan gas butanoa sartzeko kudeaketan jarraituko zutela iragarri zuen Gizaburuagako alkate Jose Luis Azpiazuk. «Handia dagoen lekuan nahi dugu ipini bigarren gas butano kontainerra, gasa etxe guztietara ailegatzea ahalbidetzeko», argitu zuen udalburuak. Horren ostean umeen jolaserako gunea kendu egingo zutela iragarri zuten. «Repsolek egitasmoa aurkeztu behar digu, eta horren zain gaude. Dana udara orduko eginda egotea nahi genuen, eta Repsol erreklamatu diogu ahalik eta arinen egiteko. Eliza atzean aurreikusita dagoen etxebizitza proiektuak aurera jarraitzen badu, etxe berri horiek be gasa edukiko dute».

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 56

›››

56

AZAROA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

Lurjauzia etxebizitza baten gainera

Harrera elkartea aurkeztu zuten

MUTRIKU q Lurjauzia egon zen azaroan, Mutrikun, eta etxebizitzetan kalteak eragin zituen, batez ere baten. Zauriturik ez zen egon, baina autoen joan-etorrian bai eragin zuen, lurra errepideraino heldu baitzen. Ertzainek bidea itxi zuten, eta udaletako ordezkariak, larrialdietako langileak eta udal teknikariak egon ziren lekuan bertan. Arazoa konpondu arte, zirkulazioa semaforo bidez bideratu zuten.

LEA-ARTIBAI q Ondarroan eta Lekeition Harrera elkartea aur-

Egitura itxia ipini zieten saregileei

Rokodromoak ateak zabaldu zituen

ONDARROA q 72

MARKINA-XEMEIN q Atxondo

metro koadroko egitura itxia ipini zuen Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailburuordetzak baxurako itsasontziak amarratuta egoten diren moilan, berogailuaz eta argindarragaz. Hartara, Ondarroako Saregileen Elkarteak azken urteetan egindako eskariari erantzun zioten.

keztu zuten, «preso eta erbesteratu ohiei gizartean duintasunez bizi eta egokitu daitezen beharrezko laguntza emateko helburuz». Horrelako elkarte bat sortzeko premia aspaldikoa dela nabarmendu zuten deitzaileek. Lehen bultzada euskal preso politiko ohiek eurek eman zioten, eta herritar guztiei egin zieten laguntzeko deia.

kiroldegian, rokodromo berria martan jarri zuten. Inaugurazio ekitaldian, Ondarroako Aurrera Eskalada taldeko hiru lagun aritu ziren umeei eskalatzen laguntzen. Kiroldegiak aurreratu duenez, urtarrilera arte doan erabiltzeko aukera egongo da.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaciรณn 1 14/12/12 12:46 Pรกgina 57

โ บ

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

AZAROA

57

Antzerkiaz busti ziren asteburu bitan MUTRIKU q Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, antzerkia agertokira atera zen Mutrikuko Antzerkiaz Blai saioetan. Asteburu bitan, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera eduki zuten, baita herrritarrek prestatutako saioez ere. Hartara, kafe-an-

tzerkiaren bidez taularatu zuten lana Goizeko izarra taldekoek, mutrikuarren artean arrakasta duen formula. Tabernaz taberna, Ziriako Andonegiren bi lan antzeztu zituzten, haren heriotzaren urteurrena gogoan hartuta.

Euskal mitologia, kalera

Babes ofizialeko etxerik ez

LEKEITIO q Azaroaren 9 eta 10ean, Katu Baltz ospatu zuten lekeitiarrek. Denetarik egon zen: erakusleihoen apainketa, bertso, kanta eta ipuin emanaldiak, txistulariak, txaranga eta beste hamaika kontu.

LEKEITIO q

Telefonica zaharreko lurretan eraikitzekoak ziren babes ofizialeko 162 etxebizitzen proiektua gelditu zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak, finantziazio faltagatik.

Antxone Telleria, indarkeriaren biktima LEKEITIO q Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak onartu zituen azaroan. 55 eskaera jaso zituzten; horietatik hamaika aztertu zituzten eta zortzi onartu, tartean, lekeitiarrarena. Urte luzeetako bazterketa, diskriminazio eta isiltasunaren ostean gertatutakoa onartu eta aitorpena jendeaurrean egitea pauso garrantzitsua dela esan zuen Telleriak, eta oraindik asko dagoela egiteko nabarmendu zuen. 1977ko otsailaren 26an, 21 urte egin zituen egunean, hain zuzen be, guardia zibilek burezurra eta aurpegia hautsi zizkioten, Lekeition bertan.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 58

58

> ABENDUA

2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Luterl taldeak Montañola omendu zuen ONDARROA q Udal erakusketa agertoki zela, 16. komiki jardunaldiak prestatu zituen Luterl taldeak. Erakusketan 2012an hil zen Joaquim Muntañola Puig komikigile katalan omendu zuten. Gai nagusitzat TBO komiki-aldizkarian argitaratu zuen Josechu el Vasco aukeratu zuten.

Ahozko ondarea eta herri hizkera batzeko hitza MUTRIKU q «Gure herriko adineko jendea el-

karrizketatu eta euren euskara eta bizpenak jasotzea da gure asmoa». Horrela azaldu zuen Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak Badihardugu Euskara Elkartearekin azaroan sinatu zuten egitasmoaren mamia.

Hitzarmenaren arabera, udal euskara teknikaria izango da elkarrizketak egingo dituena, eta Badiharduguko kideek kodeatuko dituzte grabaketak. Behin kodeketak eginda, herritar guztien esku jariko dute materiala ahotsak.com web gunean.

Kontzesio bertso jaialdia egin zuten

Espainiako bandera ipintzera behartuta

MARKINA-XEMEIN q Punta-puntako sei bertsolari igo ziren fron-

MARKINA-XEMEIN q Espainiako bandera udaletxeko balkoian ipintzera derrigortu zuten Markina-Xemeingo Udala, agindua bete ezean alkatea gaitasungabetu egingo luketela zehaztuz. Bilduk eta Aralarrek agerraldia egin zuten, agindu hori herritarren gehiengoaren kontrakoa dela salatzeko.

toi nagusiko oholtza gainera, Kontzesio jaialdian: Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña. Urtero legez, frontoi bete jende batu zen bertso ederrez gozatzeko.


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 59

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

ABENDUA

59

Lehen ekarpenak jaso zituzten Udalean MUTRIKU q Herriguneko zirku-

Durangoko azokako irudi bat

Hamaika lagunen sormen lana egon zen Durangon Lea-Artibai eta Mutriku q

24 liburutan eta pelikula baten daude bertokoen sinadura

Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokan Lea-Artibai eta Mutrikuko 24 liburu eta film luze bat egon ziren. Autore batzuk oso emankor ibili ziren 2012an. Ikusi besterik ez dago Mari Eli Ituartek eta Miren Agur Meabek Durangorako zeukaten lan zerrenda luzea. Txomin Agirre ondarrutarrarren Garoa erosteko

aukera egon zen (Labayru ikastegia); Leire Bilbaoren, Gaua balkoian eta Victor Arrizabalaga; Carmen Gisasola markinarraren Gaur zortzi (Alberdania); Karmelo Jaioren Ez naiz ni; Ana Urkizaren Sekretuaren zaporea; Kirmen Uriberen Mussche; Arantza Ibarraren Zer gertatzen zaio eguzkiari? eta Telina, banpiroaren etxean; Maribel Aiertzaren Mara eta iza-saltzailea; Yolana Arrietaren Ai, ai, ai eta Basajaun eta Martin; Aitzol Astigarragaren Robot mugikorrak: oinarriak; Mari Eli Ituarteren Kika supersorgina eta he-

rensugearen azterketa, Munstroak gure artean eta Izan amets handi, Lili txiki; Miren Agur Meaberen Ehunzango dantzaria, Zer duzu, Matxangus? Ausarten kluba, Borrokalari argitsuak, Tangoa, noizean behin, Zeurea da errua, La carretera eta Beldur txiki jatuna. Morritson eta Gartzia euskaraz 3Dn egin den lehen film luzea aurkeztu zuen Aiert Goenaga ondarrutarrak. Hain zuzen be, Goenaga ondarrutarrak Durangoko Azokako zuzendaritza hartu du 2012an. Urte gogorra eta positiboa izan dela dio.

lazioa arintzea, aparkalekuak optimizatzea, oinezkoei lehentasuna emotea eta gremioei lana erraztea helburu zuen plana aurkeztu zuen Mutrikuko Udalak herriguneko merkatari, ostalari eta gremioetako ordekarien aurrean. Behin-behineko planaren arabera, zama lanetarako eta 30 minuturako aparkaleku libreak izango dira, 13:00etatik aurrera. Bestalde, asmo horrek aurrera egiteko Komentu aurrean sei aparkaleku berri ipini beharko dira. Gainera, udaltzainen lanak berebiziko garrantzia izango du, etengabeko jarraipena eginaz. Joxean Agirregomezkorta gobernazio batzordeburuak esan zuenez, herritarren ekarpenei zabalik daude.

›››


URTEKARIA 2012-12-14_Maquetaci贸n 1 14/12/12 12:46 P谩gina 60


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.