Gaurko klasean Iruntxo taldeen blogak aztertu eta konparatu ondoren ikusi dugu gauza askotan curriculumaren inguruan bat egiten dugula. Horregatik, lau egoera komun hauen inguruan hausnarketa txiki bat egin dugu.
Inauteriak: -Adierazpen artistikoa eta musikala (Gorputza eta emozioak autoerregulatzea). -Elkarlana eta lankidetza -Errespetua -Parte hartzea
Gabonak: -Adierazpen musikala -Parte-hartzea -Harremana taldean -Gorputza eta emozioa autoerregulatzea -Ahotza deskubritzea eta probatzea -Espazioen, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez. -Informazioa ulertea, buruz ikastea eta adieraztea
Txangoak: -Autonomia lantzea, segurtasuna, bakoitzaren nortasuna eraikitzea. -Ingurune fisiko eta soziala behatu, aztertu..jolasen bidez. -Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrera. -Plangintzan erabakitakoa betetzea / arauak. -Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea. -Gatazkak kudeatzea -Hartu-emanak gizarte-inguruan / ingurune fisiko eta naturalarekin -Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako harremanekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea. -Naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea.