LANCE LEE NAZIOARTEKO ONTZIGINTZA ESKOLA
APRENDIZTEGI
PRENDIZTEGI LANCE LEE NAZIOARTEKO ONTZIGINTZA ESKOLA
1 Aurkezpena Ontzigintza eskola honen hezkuntza eredua Europa mailan berritzailea dela esan daiteke; 1972an Lance Lee-k AEB-etan garatutako prozesu bultzatzailean oinarrituta dago. Aprendiztegiren ikasketa sistema emaitza onenak lortzea helburu duen motibazio pertsonalean oinarritzen da. Esperientzian funtsatutako heziketa hartzen du hizpide, eta dena giro internazionalean burutzen da. Ontzigintza lanak ikasketa prozesuaren hasieratik egiten dira eta ikasleak interes gehien azaleratzen duen arloetan sakontzen da. Ikaslea, ingurumen seguruan, topatzen dituen arazoak konpontzen saiatzera eta soluzio berriak aurkitzera animatzen da. Prozesu honen bidez ikasleak ez du egurrezko ontziak eraikitzeko jakinduria tradizionala soilik lortzen, arazoak trebetasunarekin eta konfiantzarekin konpontzen ere ikasten du. Nazioarteko eskola izanda, giza balioek garrantzi handia daukate, izan ere, kultur aniztasuna, lankidetza eta bata bestearekiko errespetua ezinbestekoak dira. Eskola, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren barne dago. Hau ontziola museo bat da eta itsas ondarearen berreskurapena abiapuntu duen ingurunea sortzen du. Faktoria oso leku dinamikoa da eta oso modu aktiboan eraikitzen dira ontzi tradizional eta historikoen erreplikak. Eskolako jarduerak oso barneratuta daude Albaolaren itsas ondarearen berreskurapen lanetan. Museoak aukera ezin hobea ematen dio ikasleari beste artisautza lanbideak ezagutzeko eta lotura estuak ditu gertuko zerrategi batekin, basoekin, pinuaren erretxinezko alkitranaren artisauekin, kalamu hezitzaileekin‌ Harreman hauek Aprendiztegiko giroa aberasten dute eta lanbide hauen jakinduria eta esperientzia lortzeko aukera paregabea da ikaslearentzat. Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola Albaolaren zati garrantzitsua da; eskolako jarduerek eragin zuzen eta positiboa daukate Faktoriako eguneroko lanean eta, museo bat denez, ikasleak jendaurrean lan egiten ikasten du, honela eskolaren lana baloratuaz.
1
APRENDIZTEGI
2 Prestakuntza 2.1
Prestakuntzaren egitura
Aprendiztegi hiru urteko prestakuntza ikastaroa da, 18 ikaslerentzat. Eskolan sartzeko, urteko 6 ikasleko errotaziozko sistema baten promozioak ahalbideratuko dira. Hortaz, ikasle talde guztiaren edukiera, 18, hiru promozio ezberdinetan egongo da banatuta. Errotaziozko sistema honek, eskolak uneoro intentsitate eta kalitate bera mantentzeko aukera ematen du. Hirugarren urteko ikasleek bigarren urtekoen tutoretza eramango dute eta hauek, aldiz, lehenengo urtekoena. Honela, iritsi berri diren ikasleek esperientzia gehiago duten haien kideez elikatzeko aukera dute. 2.2
Programa
Hiru urteko Aprendiztegiko programan zehar, ikasleak ontzigintza proiektu anitzetan parte hartzen du hasiera batetik. Prestakuntza honetan ezinbestekoak diren trebetasunak era praktikoan lantzen dira; ikaslea progresiboki gehitzen da lan hauetan, batik bat unean uneko garatzen dituen gaitasunen arabera. Ontzi tradizional ezberdinen eraikuntzan parte hartzerakoan, eraikuntza teknika ezberdinak lantzen dira; adibidez, trinkaduraz nahiz krosko leunaren teknikaz eraikitzen da, ebakitako sihetsekin nahiz egositutakoekin. Interes historikoa duten itsasontzi handiak ere eraikitzen dira, askotan kubiertekin eta apareju konplexuekin, eta baita oinarrizko itsasontzien barrualdeak ere. Eskolaren proiektuak ez daude zehaztuta, uneko testuinguruaren arabera definitu ohi dira. Programaren zehar, ikaslearen interesen eta helburuen arabera, burdingintzan, sokagintzan, belagintzan edo antzeko ontzigintzarekin lotuta dauden lanbide ezberdinetan trebetasunak landu daitezke. Dena den, ikasleak heziketa prozesuaren bidez jasotzen dituen oinarrizko ezagutzekin lotzen dira; hona hemen, eduki eta ekintza ezberdinen arteko harreman orientagarria:
Lan segurtasuna Praktika egokiak Lanabesen eta makineriaren erabilera Ontzien zaharberritzea Trazadura Hondo lauan oinarritutako ontzi eraikuntzak Elementu ezberdinen burutzea; mastak, arraunak… Ontzien zaintza eta mantentzea Kultura ezberdinen itsas historia Planotik abiatuta plantilak egitea Esistitzen den itsasontzi baten lineak ateratzen jakitea Aparejua osatzea Ontziaren formaren diseinua, bolumenen banaketa eta ongi ibiltzeko faktore erabakiorren ezagutza Nabigazioa eta ontzietan ibiltzen jakitea
2
APRENDIZTEGI
2.3
Diploma
Programaren amaieran, ikasleak Aprendiztegiak ematen duen prestakuntza bete duela erakusten duen ziurtagiri bat jasoko du. Kontuan izan ziurtagiri honek ez duela balio ofizialik.
3 Aukera profesionalak Egurrezko itsasontziak eraikitzeko behar diren maila goreneko trebetasun teknikoak eta arazoei konponbideak aurkitzeko gaitasunak, aukera asko emango dizkie arlo profesional ezberdinetan ikastaroaren hiru urteak burutu dituen ikasleari. Adibidez: â—?
Egurrezko ontzigintza Europan zehar dauden itsas ondarearekin zerikusia daukaten proiektu orori esker, lanbide honen beharra hedatzen ari da bertako herrialde askotan. Itsas ondarearekin lotutako nabigazio jarduera ezberdinen hedapenak ere, ontzigintza arloko lan aukerak handitu ditu.
â—?
Ontzigintza modernoa Ontzigintza modernoaren ezaugarriak produkzioaren sinplifikazioa, eraikuntza teknika modernoen eta material berrien (beira-zuntza, metala eta itsasorako kontratxapatua) erabilera dira. Nahiz eta material hauek egurrarekiko desberdinak diren, egurrezko ontzigile baten oinarrizko jakinduria eta trebetasunak erraz egokitu daitezke eraikuntza metodo modernoetara. Honez gain, arozgintza tradizionalak bere lekua dauka ontzigintza modernoan, bai itsasontzien barrualdearen eraikuntzan eta baita kubiertak egurrez forratzea ere.
â—?
Ohiko arozgintza Ikasketen ondoren, ikaslea prest egongo da eraikuntzako arozgintzan lan egiteko. Egurra neurtzen eta mozten ondo ikasiko baitu, baina, oraindik garrantzitsuagoa dena, arazoei konponbidea aurkitzen ere ikasiko duelako. Nahiz eta egur trinkoa ez den asko erabiltzen gaur egungo eraikuntzan, kontratxapatua, konglomeratua, DM, PVC eta bestelako materialak erabiltzeak ez dizkio zailtasunik emango egurrezko ontzigile bati. Era berean, ohizko estrukturen eraikuntzak ez dizkio zailtasunak emango, ohituta egongo baita estruktura konplexuetara eta bolumen ezberdinetara.
3
APRENDIZTEGI
â—?
Arkitektura ondare historikoaren berreskuraketa Pixkana-pixkana, arozgintza artisau gutxiago daude, eta honek esan nahi du langile trebatu gutxi daudela egurrezko elementu eta estruktura historikoak berreskuratzeko gai. Gaur egun oso zaila da arkitektura ondarearen berreskuraketarako langile prestatuak aurkitzea, lan hauek oso ondo trebatutako langileak behar dituztelako, eta egurrezko ontzigileak oso langile aproposak izan ohi dira.
â—?
Eraikin berezien eraikuntza Egurrezko itsasontzia, eraikitzeko estruktura konplexuenetako bat da. Itsasontzien lineak gutxietan izaten dira zuzenak, formen izaera konkaboekin lan egiteko konfiantzarekin landu behar dira hiru dimentsioetako espazioak, eta gainera, kargatzeko egiturei buruzko jakinduria sakona izan behar da. Guzti honegatik, ontzigileak beste edonor baino hobeto daude prestatuta eraikin berezien eraikuntzan lan egiteko. Hauek izan daitezke, kupulak, gangak etab.
â—?
Urpeko arkeologia Arkeologia arloaren barne, antzinako itsasontzi hondoratuen ikerketa geroz eta garrantzitsuago bihurtzen ari da. Zenbait unibertsitate hasi dira azken urteotan ontzigintza ikastaroak eskaintzen urpeko arkeologia ikastaroekin batera. Nahiz eta eskaintza hauek berriak izan, ontzigintza tradizionalaren hedapena izan daitekeela aditzera ematen dute.
â—?
Itsasoko industrien sektorea Ontzigile baten profila era paregabean moldatzen da itsasoko industrien sektorean jarduten duten hainbat ekintzetarako. Ontzigileak ondo ulertzen ditu itsasoko industriaren jarduera oro eta oso ondo ezagutzen ditu jarduera nautikoak; hori dela eta portuetan, itsasontzietan eta itsasontzien mantentze-lanetan lan egiteko gai delarik.
4
APRENDIZTEGI
4 Ordainketa: Lana ikasketen truke Albaolaren konpromezua itsas lanbide tradizionalen berreskurapenarekin da. Hau burutzeko, ezinbestekoa da etorkizuneko belaunaldiei transmititzea. Aprendiztegiko ikasketak ahalik eta jende gehienari eskuragarri egiteko, ikastaroa kontrajartze ekonomikorik gabekoa da. Aprendiztegi ikasketen hasieran diru fidantza bat ematen da eta hiru urteko ikasketen ondoren itzultzen da. Honen truke, sei astero ikasle bakoitzak aste beteko lana (asteazkenetik igandera, Albaola Faktoriaren ordutegiarekin bat egiteko) egingo du, eskolaren eta Albaola Faktoriaren mantentze, funtzionamendu eta exekutatze lanak burutzen. Hauek bezeroen zerbitzuan, komunikazio zereginetan, edota Albaolaren instalazioen eta itsasontzien mantentze lanetan izan daitezke. Malgutasun maila bat esperoko da ikasleengandik, laguntza gehiago behar den garaietan ere laguntzeko.
5 Eskolari buruzko informazioa 5.1
Ikasturtearen hasiera eta ordutegia
Ikasturtea irailaren hirugarren astean hasten da eta abuztuaren amaiera arte jarraitzen du. Ikasleei urtearen zehar hilabeteko oporrak ematen zaizkie garai ezberdinetan. Asteko ordutegia bost lan egunekoa da, asteartetik larunbatera, igandea eta astelehena jai dira. Albaolaren izpirituarekin bat eginez, Albaolak kudeatzen dituen ontzi tradizionaletan arraun saio bat eginez eguna hastera animatzen ditugu ikasle guztiak.
5
APRENDIZTEGI
Eguneroko ordutegia: 8h-9h: arraun saioa. 9h-14h: formakuntza. 15 minutuko atsedena goiz erdian. 14h-15h: bazkalordua (baliteke hau aldatzea Faktoriaren beharrengatik). 15h-18h: formakuntza. Eskola itxita egongo da ondorengo egunetan: ● ● ●
5.2
Abenduaren 24 eta 25a Abenduaren 31, urtarrilaren 1a Urtarrilaren 6a
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelera, Frantsesa eta Ingelesa dira eskolan onartzen diren hizkuntzak. Ikasleak hizkuntza eta kultura anitzetako jendearekin elkar bizitzeko prest egon behar dute.
5.3
Ostatua
Ikasleak eskolako aterpetxean gelditu daitezke, Albaolan. Instalazioak ditu: 18 pertsonentzako logela, labadora, dutxak eta sukaldea. Aterpetxean bizitzeko 200€ko dohaintza egin beharko da hilabetero, bertako instalazioen erabilera eta mantentzerako. Bertan bizi nahi ez duten ikasleek ez dute ordaindu beharrik. Instalazioak erabiltzeko arauak eta baldintzak bete behar dira.
6
APRENDIZTEGI
6 Izen-ematea eta onarpena Eskolarako onartuta izatea
6.1
Urtero sei ikasle berri onartuko dira lehenengo mailara. Eskakizunak edozein garaitan bidali daitezke, baina otsailaren 1aren aurretik bidali beharko dira urte bereko irailean ikasten hasteko. IZEN-EMATEA (3 pausu): 1.- Ondorengo estekan aurkituko duzuen formularioa bete eta bidali: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdEuWhETyFm4Fu8-lZI8wkmjGw2X2v0w7rDyk7tLZ4k73MEA/viewform 2.- aprendiztegi@albaola.com helbidera bi dokumentu hauek bidali: • •
Curriculum Vitae-a Motibazio Eskutitza: zure motibazio, asmo eta helburuak azalduko duen dokumentua.
3.- Elkarrizketa pertsonala Behin izen-emateko formularioa jasoa eta CV + motibazioa eskutitza jasoak, Albaola hautagaiekin kontaktuan jarriko da eta elkarrizketa pertsonalak antolatuko dira, bai aurrez aurre edo Skype bidez.
ONARPENA Onartutako hautagaiek Onarpen Gutuna jasoko dute martxoaren 1etik aurrera. Gutunarekin batera beste bi dokumentu jasoko dituzte:
• •
Baldintza onarpen dokumentua, eta Fidantza Akordioa. Bi dokumentuak bete eta sinatu ondoren Albaolara itzuli beharko dira (Ikusi ‘Dokumentu bidalketa’ atala).
Gutunak, erreminta zerrenda ere izango du atxikita. Ikasleek Albaolako erremintak erabili ditzakete, baina formakuntza bukatzerako ikasle bakoitzak bere erreminta-sorta profesionala izan beharko luke. Ikasle berriek jada dituzten erremintak ekar ditzakete edo formakuntzan zehar erosi ditzakete. ●
Boluntariotza Biziki gomendatzen diegu hautagaiei gutxienez bi asteko boluntariotza egitea Albaolan, Aprendiztegia ondo ezagutu dezaten; horrela, hiru urteko konpromezua hartu aurretik, hautagaiek ziurtatu dezakete benetan Aprendiztegira etorri nahi dutela.
7
APRENDIZTEGI
Onartutako ikasleek jarraitu beharreko urratsak
6.2
Onarpen gutuna jaso ondoren, ikasleak honako pausuak eman beharko ditu: ●
●
Bisa lortzea (beharrezkoa balitz) Europar Batasunetik kanpo bizi diren ikasleek bisa lortzeko tramiteak egin beharko dituzte (ikusi 6.3 atala). Fidantzaren ordainketa Onartutako ikasleek 4000€ko fidantza ordaindu beharko dute lehenengo ikasturtea hasi baino lehen. Fidantza hau osoa itzuliko da bakarrik hiru urteko ikasketak burutu ondoren. Hiru urteko ikastaro guztia amaitu baino lehen ezingo da fidantza eskatu. Hiru urteak burutu baino lehen Aprendiztegitik joanez gero, fidantza osoa galduko da. Arauak hautsi eta eskolatik botata izanez gero, ez da itzuliko. Plaza gordetzeko garrantzitsua Ikasle berriak bere plaza erreserbatzeko, onarpena jasotzen duen egunetik 15 egunetara ikasleak fidantzaren %10a ingresatu beharko du, hau da, 400€. Gainontzeko beste 3600€ak uztailaren 31a baino lehenago ordaindu beharko dira. Ikasle berriak bere asmoa aldatzen badu eta Aprendiztegira etortzen ez bada, 400€ horiek galduko ditu. 400€tako banku-frogagiria aprendiztegi@albaola.com helbidera bidali behar da.
Hauek dira kontu korrontearen xehetasunak:
Entitatea: BANCO SABADELL Kontu zenb.: ES86 0081 4252 5100 0106 9616 / BSAB ESBB Onuraduna: Albaola ‘Kontzeptua’ atalean, ikaslearen izena eta abizenak jarri behar dira. ●
Istripu aseguruaren ordainketa: Ikasleek, istripu aseguru kontzeptu gisa, urtero aldakorra izango den kopuru bat ordaindu beharko dute. Aseguruak Aprendiztegiko formakuntza jarduneko lehenengo ikasturtean sortu daitezkeen istripuak bere gain hartuko ditu eta urtero, kurtso hasieran, berritu beharko da. Aseguruaren kostua urtetik urtera aldatzen den arren, normalean ez da 220€ baino altuagoa izaten. Albaolako langileek kasu bakoitzean ordaindu beharreko kopuruaren berri emango dute. Ordainketa, fidantza ordaintzeko erabiltzen den kontu korronte berdinean egingo da.
●
Dokumentu bidalketa: Hona hemen aprendiztegi@albaola.com helbidera bidali beharreko dokumentuen kopiaren zerrenda: - Fidantza ordainketaren bigarren zatiaren (3600€) banku frogagiria (uztailaren 31a baino lehen). - Fidantza akordioa eta Baldintza onarpen dokumentua (Onarpen Gutunarekin batera Albaolak bidalitakoak) behar bezala bete eta sinatuak.
8
APRENDIZTEGI
- Istripu aseguruaren ordainketaren banku frogagiria. - Estaldura orokorreko osasun asegurua. EBtik datozen ikasleentzat nahikoa da Europako Osasun Txartelarekin. - Nortasun agiri legal bat. Pasaportea edota egoiliar txartela onartzen dira.
6.3
Europar Batasunetik kanpo datozen ikasleek aurkeztu beharreko dokumentuak Bisa Europar Batasunetik kanpo datozen ikasleek bisa bat lortu beharko dute. Hau bera baliagarria da Liechtenstein, Islandia, Noruega edo Suizatik1 datozenentzat. Nola lortu? Espainiara iritsi baino lehen, ikasle-bisa eskatu beharko da norberaren herrialdeko espainiar kontsulatuan. Eskakizuna egiteko, ikasleak dokumentu batzuk erakutsi beharko ditu, hauen barne Albaolako onarpen gutuna, erakusteko eskolan onartua izan dela.
Zehazki jakiteko zer behar den, mesedez begiratu zure herrialdeko Espainiako kontsulatuaren webgunea. Zure herrialdeko Espainiako kontsulatua aurkitzeko, begiratu web orri hau: http://www.exteriores.gob.es/Portal/es/ServiciosAlCiudadano/Paginas/EmbajadasConsulados.aspx
Atzerritarrentzako betekizuna: AIZ AIZ dokumentua (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) nahitaezkoa da Espainian, kontu korronte bat ireki, etxebizitza bat alokatu edo beste edozein kudeaketetarako. Lortu ahal izateko, behin espainiar lurraldean egonda, aski da Polizia Nazionalaren komisaldegira joatearekin. Aprendiztegiko ikasleek ahal bezain laster lortu beharko dute, bereziki istripu asegurua tramitatzeari begira, izan ere, asegurua ez da indarrean egongo AIZ-a lortu arte, ezta ikasleak Albaolako kuota ordaindu badu ere. AIZ-a lortzeko, pasaportea edo identifikazio txartela eta bi argazki eraman behar dira. Orokorrean, unean bertan egin ohi den tramite bat da.
1
Baita Erresuma Batukoek (Brexit-a indarrean dagoenean)
9
APRENDIZTEGI
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU JARRI GUREKIN HARREMANETAN Albaola Itsas Kultur Faktoria Ondartxo Pasealekua 1, 20110 (Pasai San Pedro) Gipuzkoa. (+34) 943392426 aprendiztegi@albaola.com
10