ESPAINIAKO TRANTSIZIOA ETA GIZA ESKUBIDEEN BABES SISTEMA UNIBERTSALA JORGE RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ* Espainiako Estatuak trantsizioa maneiatu zuen era aztertu eta iriztekotan, ezinbestekoa zaigu, aurreneko abiapuntu bat izateko, transtsiziozko justizia kontzeptuaren definizio batera iristea. Guk International Center for Transitional Justicek emandako definizioa hartuko dugu: “Justizia trantsizionala ez da justizia mota berezi bat, baizik eta justiziara jotzeko bide bat gatazka edo Estatuaren errepresioa nagusi den egoera batetik beste bateranzko trantsizio-aldietan”. Trantsizioa kudeatzeko, oinarria biktimen hiru eskubide errespetatzea da, hirurak funtsezkoak izateagatik: egia, justizia eta ordaina, baina baita sarri ahaztu egiten den zeharkako neurri bat ere: horrelakorik berriz gertatuko ez den bermeak. Historian izan diren trantsizioetan Estatuek, batzuk gutxi lortuta eta bestetzuk gehiago, zeinek bere mekanismoa saiatu dute trantsiziozko justizia egiteko eta, horrela lehengo gatazka hura atzean utzita, teorian azken urratsa den gizartearen berradiskidetzera iristeko. Neurri horien adibide ditugu prozesu judizialak, egiaren batzordeak edo administrazioa helburu duten ordain- edo garbiketa-programak, azken kasu horretan giza eskubideen urraketen erantzukizuna izandakoek ardurazko postuetan jarrai ez dezaten noiz eta instituzio publikoak berritu egin —omen— diren. Baina badira, ordea, beren bidea gisa horretako neurrietatik nabarmen aldendurik ibili duten trantsizioak. Bi izaten dira arrazoiak. Batetik, botere faktikoek (armada, kasu), oraindik eraginkorrak gizartearen gainean, gogor dihardute egiaren edo ordainaren neurrien aurka eta, batez ere, prozesu penalak eragozteko. Bestetik, “isilaren ituna” dei litekeen hori ere badugu, trantsizioa kudeatzen duten indar politikoek adosten dutenean berradiskidetzerako bide emankorrena isiltasuna eta iraganaren ahanztura direla. Deskribatutakoa bezalako trantsizioetan neurri baliatuenak izaten dira, bereziki, amnistiaren legeak eta indultuak. Jarraian azalduko denez, Espainiako trantsizioaren kudeaketak urruntxo du nazioarteko estandarren arabera trantsizio-aldietan nagusi beharko lukeen eredua, baldin eta horien asmoa biktimen eskubideak begiratzea bada, behintzat. Baina ez da bakarrik gaitzesgarria Espainiako Estatuak trantsizioaren garaian biktimengana izandako jokaera, baita gaur egun gai horren inguruan duen jarrera ere baizik. Eta arazoaren muina da gaurkoa den auzi bat iraganeko arazo bat balitz bezala ikustea. Izan ere, azken urteotan nazioarteko organismoek Espainiako trantsizioaren orduko —eta oraingo— kudeaketa kritikatu izan dute, nagusiki hiru arrazoirengatik: Amnistiaren Legearen1 izaera eta irautea; “Oroimen Historiko Legea”2 delakoaren ** Abokatua, doktoregai Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbiderako Espainiako Elkarteko kidea. 1 Urriaren 15eko 46/1977 Legea, Amnistiarena. 248 zk.ko BOE, 1977ko urriaren 17koa, 22765.- 22766. or. 2 52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra zibilaren eta diktaduraren garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortu eta zabaltzekoa eta haien aldeko neurriak ezartzekoa. 310 zk.ko BOE,
hutsak; eta egiaren batzorderik eratu ez izana errepresioaren garaian gertatutakoa ikertzeko. Orain zehatzago arakatuko ditugun eskaera horietako bakoitza trantsizio orotan errespetatu behar diren eskubide baten urraketaren ondorio da, egiaren, justiziaren eta ordainaren urraketarena, bada. Ohartu beharra dago, haatik, xehetasun ez nolanahiko batez: hiru eskubideok —ezin bestela izan— loturik daude bakoitza besteekin. Eta hala da egia ezagutarazteko neurrik batek (egiaren batzorde bat eratzea kasu) eragin zuzena izan dezakeelako justiziarako eta ordainerako eskubideetan, aurrerago ikusiko den bezala. Lan honen helburuen mesedean, ordea, zuzen erlazionatuko dugu hiru eskubideetako bakoitza urraketa batekin. Hala, alde batean giza eskubideen babeserako nazioarteko organismoek Amnistiaren Legearen irauteaz egindako adierazpenak ditugu, eta aurkakoan, Espainiako Estatuaren begirune falta Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen justizia-eskubidearen aurrean; gauza bera egingo dugu egiaren batzorde bat eratu beharrarekin eta egiarako eskubidearen urraketarekin; eta berdin “Oroimen Historiko Legea”ren inguruko adierazpenekin eta ordainerako eskubidearen errespetu eskasarekin. 1.
Ohar labur batzuk Amnistiaren Legearen eta “Oroimen Historiko
Legea”ren inguruan. Begi bistakoa da Espainiaren kasua arestian deskribatu dugun trantsizioen bigarren multzoan dagoela, isila eta ahanztura nagusi izan zirelako. Francisco Franco diktadorea 1975eko azaroaren 20an hilda, erregimenaren tramankulu politiko eta judiziala lanean jarri zen, ordena politiko berriranzko trantsizioa ezuste gabea eta zorionekoa gerta zedin3. Horretarako lehen neurria, lege batek amnistiatu egin zituen “ordea publikoaren agintari, funtzionario zein agenteek Lege honetan jasotzen diren egintzak ikertu eta pertsegitzean egindako delituak eta faltak”4 eta “ordena publikoaren funtzionarioek eta agenteek norbanakoek beren eskubideak erabiltzearen aurka egindako delituak”5. Legea onartuta, bidea moztu zitzaien “mila bederatziehun eta hirurogeita hamaseia baino lehenagoko delituak eta faltak”6 ikertuko lituzketen balizko ekimen judizialei, eta beste horrenbeste Gerra Zibilean nahiz ondorengo errepresio frankistaren aldian giza eskubideak urratu zituztenei kontu hartzeko aukerari 7. Ikertzeari uko 2007ko abenduaren 27koa, 53410.-53416. or. 3Datu batek agerian uzten du trantsizioa ez zela izan, inondik ere, bakealdia: Franco diktadorea hilez geroztik (1975eko azaroa) PSOEk 1982ko hauteskunde orokorrak irabazi bitartean laurehun eta laurogeita lau pertsona hil ziren eskuin- eta ezker-muturreko talde terroristen ekintzen ondorioz, eta hirurogeita sei Estatuaren segurtasun-gorputz eta -indarren esku-hartzeetan. Ikus MAYAYO ARTAL, A.,“La violencia política a la Transició", in MARTÍ ARACIL, R., MAYAYO ARTAL, A., MAS I SEGURA A., (argtz.): Memòria de la Transició a Espanya i a Catalunya, VI. eta VII. libk., Bartzelona, Pubicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona, 2006. 4Ibid., 2.e art. 5Ibid., 2.f art. 6Ibid., 1.a art. 7Amnistiaren Legeak Gerra Zibileko eta ondorengo errepresio frankistako giza eskubideen urraketak ikertzea guztiz galarazten duelakoa benetan interpretazio juridiko harrigarria da, zuzenbidean jantzita dagoen orok ongi asko baitaki amnistia-lege bat aplikatzen zaionaren erantzukizun penala iraungi egiten
egiteak, beraz, biktimen justizia-eskubidea urratu zuen, baina Espainiaren kasuan ez zen horretan bakarrik igarri, zeren justizia ezak, arlo judizialaren esku-hartzea eragozteaz gain, ondorio ikaragarri larriak izan baitzituen iraganeko gertaera batzuen ezagutzari dagokionez. Lan honen ondorioetarako, egia jakiteko eskubidea beregain hartu dugu justizia jasotzeko eskubidearekiko, eta trantsizio politiko baten testuinguruan ikusita, biktimek zein gizarte osoak giza eskubideen urraketa-garaian gertatutakoaren berri izateko duten eskubidea da, jakingai izan dezakeena, besteak beste, bai urraketen nondik norakoak bai egileak nor izan ziren ere. Bestalde, eta 2007ko “Oroimen Historiko Legea�ri bagagozkio, ez du auzitan 1977ko Amnistiaren Legea aplikatzeak ekarritako erabaki politikoa, garai historiko hartako krimenak ez zigortu eta ez ikertzekoa, alegia; eta, izan ere, Oroimenaren Legean biktimentzako kalte-ordainak eta erreparazioa baino ez dira aurreikusten. Bigarren lege horretan aukera bat ikusi zen biktimentzat muinezkoak ziren zenbait kontu bideratzeko, adibidez Administrazio Publikoen laguntzaz desagertutakoak aurkitzeko, hobi komunetako gorpuzkiak ateratzeko, desagertzeen gorabeherak ezagutzeko edo gerrakontseilu eta auzitegi frankistek ezarritako zigor penalak baliogabetzeko, neurri horiek guztiak biktimek aspalditik aldarrikatuak. Hala ere, Legeak ez ditu, ez orduan ez oraindik, eskakizun horiek ase, are gutxiago haren xedapenak nazioarteko beste tresna batzuetakoekin alderatzen badugu, hala nola Pertsona oro Indarrezko Desagertzeen aurka Babesteko Deklaraziokoak 8 edo Pertsona oro Indarrezko Desagertzeen aurka Babesteko Nazioarteko Hitzarmenekoak (IDB9), hizpide dugun Legak soilik aurreikusten baitu Administrazio Publikoei zuzendutako aholku edo jarduketa-ildo sorta bat, baina ez, ordea, esku hartzeko agindurik. 10 2. Espainiako trantsizioaren kudeaketa Nazio Batuen begietara Giza eskubideen babesean diharduten Nazio Batuen jardule guztiek beti izan aipagai 1977ko Amnistiaren Legea Espainiari buruz eman dituzten irizpenetan. Hona hemen zer adierazi zuen Giza Eskubideen Batzordeak (EZPNI11 edo Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren segimendua egiten duen organoa) Espainiari zuzendu zion aldizkako bosgarren txostenean: “Orain gutxi Entzutegi Nazionalak desagertutakoen gaiari heltzeko erabaki duela jakin arren, Batzordearen iritziz kezkagarria da 1977ko Amnistiaren Legeak indarrean jarraitzea. Ohartarazten du Batzordeak gizateriaren aurkako krimenek ez dutela preskribatzen. Estatu partaideak beharko luke: a) 1977ko Amnistiaren Legea indargabetu beharra aztertzea; b) behar diren legegintzazko neurriak hartu ziurtatzeko auzitegi nazionalek preskribaezintzat joko dituztela gizateriaren aurkako krimenak; c) aditu independenteen batzorde
dela legearen beraren eraginez, baina baita beharrezkoa dela ere lehenagoko ikerketa judizial bat erantzukizun penalik badagoela baiesteko. 8Batzar Nagusiak onartua 1992ko abenduaren 18ko 47/133 Ebazpenaz. 9 Pertsona oro Indarrezko Desagertzeen aurka Babesteko Nazioarteko Hitzarmena, New Yorken aldarrikatua 2006ko abenduaren 20an, eta Espainiak 2009ko irailaren 24an berretsia (42 zk.ko BOE, 2011ko otsailaren 18koa, 18254.-18271. or.). 1014ko urrian Hitzarmenak 43 estatu partaide zeuzkan. 1052/2007 Legea, abenduaren 26koa... doc. cit., 2. art. 11 Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna, New Yorken aldarrikatua 1966ko abenduaren 16an, eta Espainiak 1977ko apirilaren 24an berretsia (103 zk.ko BOE, 1977ko apirilaren 30ekoa, 9337.-9343. or.). 1014ko urrian Itunak 168 estatu partaide zeuzkan.
bat eratzea erabaki, organo horren zeregin izanik gerra zibilean eta diktadurapean giza eskubideek jasandako urraketen egia historikoa zehaztea”12.
Hala, bada, giza eskubideen babes-organoen aburuz Amnistiaren Legeak, edozein ikerketa galarazten duen aldetik, biktimek justiziarako duten eskubidea ez ezik egiarako eskubidea ere hausten du. Arrazoi horrengatik, bai Giza Eskubideen Batzordeak amaierako oharpen horretan bai beste organo batzuek —beherago ikusiko denez— gomendatu diote Espainiari “aditu independenteen batzorde” bat eratzea, batzordekideen ikerketari esker Espainiako gizarteak behingoz izan dezan errepresioaren garaian gertatutakoaren berri. Gomendio hori eman zuen bezala, Batzordeak ongi iritzi zion “Oroimen Historikoaren Legea” onartu izanari, baina baita zalantzati agertu ere neurriaren eraginkortasunaz, araua aplikatzen ari zen eragatik, hain zuzen: “Batzordeak pozez jaso ditu Estatu partaideak emandako bermeak, ziurtatuz Oroimen Historikoaren Legeak hala ezarrita argitu egingo dela zer gertatu zitzaien desagertutakoei, baina kezkaturik dago, halaber, informazioen arabera familiek oztopoak izan dituztela izapide judizial zein administratiboei ekin dietenean desagertutakoen gorpuzkiak lurpetik ateratzeko eta pertsona horiek identifikatzeko asmoz (...). Estatu partaideak beharko luke: d) familiek biktimen gorpuzkiak identifikatu eta lurpetik atera ditzaten ahalbidetu eta, hala dagokionean, familiei kalte-ordainak ordaindu”13.
2009an Torturaren aurkako Batzordeak (Torturaren aurkako Hitzarmenaren segimendua egiten duen organoa14), Espainiari zuzendutako aldizkako bosgarren txostenari egin zizkion amaierako oharpenetan, iritzia azaldu zuen Amnistiaren Legeak indarrean jarraitzen zuela-eta Espainiako ordenamenduan, adieraziz horrek galarazi egiten zuela Gerra Zibileko eta frankismoko torturak ikertu eta epaitu zitezen: “Jakitun da Estatu partaideak adierazi zuela 1987ko ekainaren 26an indarrean sartu zela Torturaren aurkako Hitzarmena, baina 1977ko Amnistiaren Legearen gaia legea bera onartu aurreko gertaerak direla. Horren haritik, Batzordeak gogorarazi nahi du torturaren debekuari 12GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEA, Giza Eskubideen Batzordearen Amaierako Oharpenak: Espainia, CCPR/C/ESP/CO/5 dok., 2009ko urtarrilaren 5a, 9. ler. Amnistiaren Legea EZPNIan finkatutako eskubideetara moldatu zen era oso gai eztabaidatua izan da doktrinan, zeren, bi xedapenak Espainiako ordenamendu juridikoaren barruan indarrean sartu ziren datari erreparatuz gero ikusten baita Amnistiaren Legea indarrean sartu zenerako EZPNIa loteslea zela Espainiako Estatuarentzat, eta, ondorioz, Espainia behartuta zegoen giza eskubideei iraganean eragindako urraketak ikertu, epaitu eta zigortzen. Gaia sakonago aztertu nahi izanez gero, hauetara jo daiteke: CHINCHÓN ÁLVAREZ, J., “Transición española y justicia transicional: ¿qué papel juega el ordenamiento jurídico internacional en un proceso de transición? A propósito de la coherencia, buena fe y otros principios de derecho internacional postergados en la transición política de España”, Entelequia. Revista Interdisciplinar, 7. zk.; ASOCIACIÓN ESPAÑOLA PARA EL DERECHO INTERNACIONAL DE LOS DERECHOS HUMANOS, Derecho a un recurso efectivo y a obtener una reparación justa y adecuada que corresponde a las víctimas de desapariciones forzadas, crímenes contra la humanidad y otras violaciones de los derechos humanos cometidas en España durante la Guerra Civil y la dictadura, 2008ko apirilaren 30a, 53. or. Egile horienaz bestelako ikuspegi baterako, honako honetara jo daiteke, besteak beste: GIL GIL, A., “Justicia transicional en España”, in TAMARIT SUMALLA, J., (koor.), Justicia de transición, justicia penal internacional y justicia universal, Bartzelona, Atelier, 2010, 165. or. 13GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEA, Giza Eskubideen Batzordearen Amaierako Oharpenak: Espainia, CCPR/C/ESP/CO/5 dok., 2009ko urtarrilaren 5a, 9. ler. 14Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Konbentzioa, 1984ko abenduaren 10ean onartua eta Espainiak 1987ko urriaren 21ean berretsia. 268 zk.ko BOE, 1987ko azaroaren 9koa. 2014ko urrirako 156 estatuk berretsita zeukaten.
aitortzen zaion ius cogens izaera hain erroturik egonik, ez legezkotasunaren printzipioak ez preskripzioak ez dutela mugarik ezarri behar tu behar tortura-egintzak epaitzeko orduan. Bestalde, Batzordearengana heldu diren interpretazioen arabera, Amnistiaren Legearen lehen artikuluaren c) idatz-zatiak amnistiatik kanpo utziko lituzke tortura-delituak, zeren xedapen horretan hala ezarrita, “pertsonen biziaren edo osotasunaren aurka indarkeria larria” eragin duten egintzak ez baitira amnistiagarriak izango”15.
Eta orain dela gutxiago, Nazio Batuek interes bizia erakutsi zuten Espainiako Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen egoeraz; horren fruitu, bost hilabeteko denbora-tarte batean bisitan etorri zen Indarrezko eta Gogoz Kontrako Desagertzeei buruzko Lan Taldea (BGKDLT), 2013ko irailean; 2013ko azaroan Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordeak —IDBren kontrol-organoa bera— lehen aldiz aztertu zuen Espainiaren kasua; eta 2014ko urtarrilean bisitan etorri zen, halaber, EJOKB (egia, justizia, ordaina eta birgertatzearen aurkako bermeak) sustatzeko Kontalari Berezia. Lehen erakundearekin hasita, ez zen lehenengo aldia izan BGKDLTk hizpide hartzen zituela Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen egoera 16, baina bai lehenengo aldia erakundea bera Espainiara zetorrela eta biktimen esatekoak entzuten zituela. Espainiako mandatuaz egin zuen amaierako txosten mamitsuan, 2014ko uztailean, honako hau iritzi zuen “Egia eta oroimena” kategorian: “Aditu independenteen batzorde bat eratzeko aukera baloratzea, organo horrek zehaztu dezan zer gertatu zen benetan Gerra Zibilean eta diktaduran izandako giza eskubideen urraketen inguruan eta, bereziki, behartutako desagertzeen kasuan”17.
“Oroimen Historikoaren Legea”ren aplikazioaz: “Lan Taldeak ohartarazten du Oroimen Historikoaren Legea irismen urrikoa izateaz gain ez dagoela hura aplikatzeko aurrekonturik (...) Gorago adierazitakoak oinarri harturik, Lan Taldeak jarraian zerrendatzen diren iradokipenak luzatzen dizkio Espainiako estatuari: (…). p) Gorpuzkiak lurpetik atera eta identifikatzeko lanak eta Oroimen Historikoaren Legea dela medio marraztu diren hobien mapak etengabe eguneratzekoak koordinaturik egiten direla ziurtatzea; 15TORTURAREN AURKAKO BATZORDEA, Torturaren aurkako Batzordearen Amaierako Oharpenak: Espainia, CAT/C/ESP/CO/5 dok., 2009ko azaroaren 19a, 21. ler. 16Azpimarratuko ditugu 2009an Espainiari egin zizkion oharpenak, besteak beste honako hauek: “Lan Taldeak gogorarazten dio Gobernuari Deklarazioaren ondorioz dagozkion betebeharrak, eta bereziki, indarrezko desagerrarazte-egintza oro haren larritasun izugarriaren aintzat hartzen duen zigor bat jasateko modukotzat joko dela, zuzenbide penalarekin bat etorriz (4.1 art.), eta indarrez desagerrarazitako biktima bati gertatutakoa argitu arte Estatuek sakon eta inpartzialtasunez ikertuko dutela kasua (13.6 art.)”, GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUA, Indarrezko eta Gogoz Kontrako Desagertzeei buruzko Lan Taldearen Txostena, A/HCR/13/31 dok., 2009ko abenduaren 21ekoa, 502. ler. Lan Taldeak berak (BGKDLT) beste hau ere adierazi zuen, 2011n, Espainiaren kasuaz: “Lan Taldeak gogorarazten du indarrezko desagerrarazteak, oro har, delitu jarraituak direla; horren arabera, bada, "indarrezko desagerrarazteak egintza jarraituen adibide prototipikoak dira". Egintza bahiketaren unean hasten da, eta delitua gertatzen den bitartean irauten du, hau da, harik eta Estatuak atxiloketa onartzen duen arte edo desagertutakoari gertatutakoaz edo hura dagoen lekuaz informatzen duen arte”. Iruzkin orokor horretan gaineratzen denaren arabera, “Ahal den neurrian, epaitegiek eta beste instituzio batzuek indarrezko desagerraraztea delitu jarraitutzat edo giza eskubideen urraketatzat jo beharko lukete harik eta delituaren edo urraketaren elementu guztiak osatu arte”. GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUA, Indarrezko eta Gogoz Kontrako Desagertzeei buruzko Lan Taldearen Txostena, A/HCR/16/48 dok., 2011ko urtarrilaren 26koa, 439. ler. 17 GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUA, Indarrezko eta Gogoz Kontrako Desagertzeei buruzko Lan Taldearen Txostena. Espainiarako mandatua. A/HCR/27/49/Eransk. dok., 2014ko uztailaren 2koa, 67.r) ler.
q) Oroimen Historikoaren Legea aplikatuz lortu diren datuak biltzea, sistematizatzea eta aztertzea argiago uler dadin zer izan ziren indarrezko desagertzeak, zergatik gertatu ziren eta zer ondorio izan zituzten, eta informazio hori herritarrei eskuragarri eskaintzea” 18.
Justizia kategoriari dagokionez: “Beharrezkoak diren neurriak hartzea, legegintzazkoak zein judizialak, indarrezko desagertzeak krimen amnistiagarriak izango ez direla ziurtatzeko, eta helburu horrekin, 1977ko Amnistiaren Legeaz egindako interpretazio judiziala batez ere erabat efekturik gabe uztea”19.
Azpimarragarria da, azken irizpen horretaz ari garela, BGKDLTk ez duela gomendatzen Amnistiaren Legea indargabetzea, baizik eta haren interpretazioa bat etor dadin indarrezko desagertzearen krimenak ikerrarazten duten nazioarteko mandatuekin. Iritzi berekoa azaldu zen, Amnistiaren Legea zela eta, Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordea Espainiari zuzendu zizkion amaierako oharpenetan: “(...) premiatu egiten du [Espainiako estatua] ziurta dezan indarrezko desagertze guztiak sakon eta inpartzialtasunez ikertuko direla, gertaeren hasieratik pasatako denbora gorabehera eta salaketa formalik aurkeztu ez denetan ere; beharrezkoak diren neurriak har daitezela, legegintzazkoak zein juridikoak, ikerketak eragotz litzaketen barne-ordenamenduko oztopo juridikoak ezabatzeko, bereziki Amnistiaren Legeaz egindako interpretazioari dagokionez”20.
Biktimek duten eta IBDren 24.2 artikuluan finkatu den egiarako eskubidearen bermeei dagokienez, Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordeak gomendatu zion Espainiako estatuari “aditu independenteen batzorde bat eratzeko aukera baloratzea, organo horrek zehaztu dezan zer gertatu zen benetan iraganean izandako giza eskubideen urraketen inguruan eta, bereziki, indarrezko desagertzeen kasuan”21. Eta “Oroimen Historikoaren Legea” hizpide, Giza Eskubideen Batzordeak eta BGKDLTk lehenago egin bezala, pozik agertu zen Legea onartu zelako, baina baita honako hau adierazi ere: “Jabetu da, hala ere, Legean desagertutakoak aurkitu eta identifikatzeko aurreikusten diren neurriak familiarren ekimenaren mende geratzen direla. Kezkagarri iruditzen zaio, bestalde, familiarrek bilaketari ekitean hainbat oztopo izan omen dituztelako informazioa (...). 18Ibid., 64. eta 67.p) eta q) ler. 19Ibid., 67.cc. ler. 20 INDARREZKO DESAGERTZEEN AURKAKO BATZORDEA, Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordearen Amaierako Oharpenak: Espainia, CED/C/ESP/CO/1 dok., 2013ko abenduaren 12koa, 12. ler. Amnistiaren Legearen interpretazio hori hizpide, Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordeak Lege beraren beste interpretazio bat kontrajarri zion, zehazki, bi urte lehenago Auzitegi Gorenak egindakoa 2012ko otsaileko epai entzutetsu hartan, zeinaren bidez Baltasar Garzón magistratua prebarikaziotik absolbitu baitzuen, epai berean gogor gaitzetsi bazuen ere nola jardun zuen Garzónek frankismoko krimenen ikerketa bat hasteko orduan. Amnistiaren Legeari dagokionez, Auzitegi Gorenak, kontuan hartu gabe EZPNIa Legea bera baino lehenago berretsi zela, zera adierazi zuen: “Hitz beste eginez, ez da ahaztu behar Amnistiaren Legea indar politikoen erabateko adostasunez promulgatu zela, 1977ko hauteskunde demokratikoekin hasitako konstituziogintza-aldian. Orain gutxi, Legearen mamia berretsita izan da legegintza-egintza baten bitartez: 2011ko uztailaren 19an Diputatuen Kongresuak ezetsi egin zuen 46/1977 Legea, Amnistiarena, aldatzeko proposamena”. Era berean, eta hizpide ditugun azken oharpenek agerian uzten zutela-eta Espainiak ez zituela betetzen estatuak berak berretsitako nazioarteko tratatuetako batzuk, zalantzarik gabe horren ingurukoa zen hausnarketa bat egiten zuen: “Alde horretatik, jakitun gara Itunaren betetzea gainbegiratzen duten erakundeek gomendioak egin dizkiotela Espainiako Estatuari Amnistiaren Legea indargabetzearen inguruan (...). Gomendioak eta oharpenak dira, ez bete ez izanaren salaketak”. AUZITEGI GORENA, Zigor-arloko Sala, 101/2012 Epaia, 2012ko otsailaren 27koa, 19.-20. or. 21INDARREZKO DESAGERTZEEN AURKAKO BATZORDEA, Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordearen Amaierako Oharpenak: Espainia, CED/C/ESP/CO/1 dok., 2013ko abenduaren 12koa, 33. ler.
(...) Batzordeak gomendatzen du Estatua partaideak desagertutakoak bilatzeko eta haiei gertatutakoa argitzeko behar diren neurriak har ditzan, horietako bat behar adinako baliabideak jartzea, giza alorrekoak, teknikoak nahiz ekonomikoak”22.
Azkenik, biktimek ere Pablo de Greiff Kontalari Bereziari (EJOKB) nork bere kasua azaltzeko aukera izan zuten Espainiara egin zuen lehenbiziko bisitaldi ofizialean, 2014ko urtarrilaren 21etik otsailaren 3ra bitartean. Egonaldian, Madril, Katalunia, Andaluzia eta Galiziara joateaz gain Kontalariak bilerak izan zituen Estatuaren zenbait alorretako ordezkariekin (besteak beste, Kanpo Arazoetako ministroa, Fiskaltzako eta Defentsa Ministerioko ordezkariak, Estatuko Herriaren Defendatzailea eta erkidego autonomoetakoak eta Estatukoa eta zortzi erkidegotakoak batera), biktimen elkarteekin eta giza eskubideen aldeko elkarteekin, zeren bere karguaren ardurakoak izanik egiaren, justiziaren, ordainaren eta ez birgertatzeko eskubideak, ikuspegi zabala lortu nahi baitzuen gai horien inguruan Espainian ezarritako neurriez. Bisitaldiaren amaierako txostenean, 2014ko uztailean emana hori, Kontalariak hauxe zioen: “(...) Kontalari Bereziak bere egiten ditu giza eskubideetarako nazioarteko beste tresna batzuek Amnistiaren Legeaz adierazitako gomendioak, zeinetan ohartarazten baita lege horren ondorioetako batzuk bateraezinak direla Espainiak nazioartean onetsitako betebeharrekin, horietako bat Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 2. artikuluren 3. lerrokada. Kontalari Bereziak gogorarazten duenez, aipatutako konpromisoak Amnistiaren Legea onartu aurretik hartuak dira. Izan ere, Legea 1977ko urriaren 15ean onartu zen, eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna 1977ko apirilaren 27an berretsi zen”23.
Eta iraganean izandako giza eskubideen urraketak ikertzea bultzatzen duten erakundeez ari dela: “Kontalari Bereziak eskatzen dio agintaritzari gogotik ekin diezaiela gaiaz jardungo duen tresna edo erakunde independente baina ofizial bat eratzeko elkarrizketei. Tresna hori xeheki arduratuko litzateke giza eskubideei zein giza eskubideen zuzenbideari Gerra Zibilean eta frankismoaren pean eragindako urraketez. Azpimarratzen du delako tresna horrek mota desberdinetako izaerak edo antolaerak har litzakeela, baita egiaren batzorde batena ere” 24.
Oroimen Historikoaren Legean planteatzen diren ordain-bideak direla eta, Kontalariak, Legearen edukia xehe azterturik, beste erakunde horiek ateratako ondorio berberak iritsi zituen: “Zehaztasunez ebaluatzea nola inplementatu den Oroimen Historikoaren Legea eta nola baliatu duten biktimek, ereduak eta neurriak biktimen eskaeretara egokitzeko, horretarako harreman-bideak eratuz agintaritza eskudunaren, biktimen eta elkarteen artean” 25.
Nazioarteko erakunde horien guztien adierazpenak bat etortzeak guztiz argi uzten du nola kudeatu duen Espainiak bere trantsizioa Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspegitik oro har erreparatzen badiogu, eta zehazkiago, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidetik aztertzen badugu ere. 22Ibid., 31.-32. ler. 23 GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUA, Kontalari Bereziaren Txostena, egia, justizia, ordaina eta birgertatzearen aurkako bermeei buruzkoa, A/HRC/27/56/eransk. dok., 2014ko uztailaren 22koa, 71. ler. 24Ibid., 47. ler. 25Ibid., 104. b) ler.
Ondorioak eta etorkizuneko eginbeharrak. Hona arte azaldutakotik atera ditzakedan ondorioak ez dira oso desberdinak izango goragoko adierazpenen irakurleari begitanduko zaionaren aldean edo doktrina espezializatuan gaiaz idatzitakoarekin konparaturik. 2012ra arte, frankismoko eta Gerra Zibileko biktimen eskubideak zertan zeudenekoa borondate politikoaren kontua izan zatekeen, eta ez besterik 26, baina Auzitegi Gorenak urte bereko otsailaren 27an emandako epaiak ez zuen batere aukerarik utzi Espainiak 1936tik bere jurisdikzioan izandako delituak epaitu zitzan, horrela biktimak egoera are eskasagoan utzita, ordurakoa nahikoa petrala izan ez balitz bezala. Gorenaren epaiaren ondorioz, gertaerak zirela-eta aribidean zeudekeen edo aurrerantzean abia litezkeen ikerketak bertan behera geratzeaz gain, nolabaiteko abisua eman zitzaion “zihoakionari”, jarraibide-orri aski garbia erautsi baitzitzaien espainiar epaileei jakin zezaten nola jokatu beharko zen baldin eta epaileren batek krimen-zantzu garbiak aurkituz gero Gerra Zibileko hilobi komun batean edo frankismoan, eta zein izango ziren ondorioak jarraibide horiei men egin ezean. Estatuaren jarrera ez da ia aldendu Auzitegi Gorenak irekitako bidetik. Botere Judizialak biktimen justizia-eskubideari krimenaren herrialdean bertan erantzuteko aukerak moztu zituen bezala, Botere Betearazleak beste horrenbeste egin kanpoaldean. Izan ere, Argentinan Buenos Airesko Arlo Kriminal eta Korrekzionaleko 1. zk.ko Epaitegi Federalak ikerketari ekin zionean justizia unibertsalaren printzipioari helduz, Espainiako Gobernuak ez zuen etsi prozedura zapuzteko ahaleginetan, aitzakiak jarriz eta informazio osagabe eta ez egiazkoarekin erantzunez Argentinako epaitegiak helarazitako exhortoei. Era berean, hasieran Kanpo Arazoetako Ministerioa ez zen ados agertu biktimak bideokonferentziaz agertzearekin auziaz arduratzen zen epailearen aurrean. Baina berriz izan zen Botere Judiziala, orduko hartan Auzitegi Nazionalaren bitartez, prozesuari oztoporik handiena ezarri ziona, egintzen preskripzioa argudiatuz Auzitegia uko egin baitzion frankismoko bi torturatzaile estraditatzeari, biak beren egintzengatik aski ezagunak izan arren eta epaitegi argentinarrak inputatuta egon arren. Prozesua motel joan arren, eta Espainiak han-hemenka jartzen dizkion eragozpenak gorabehera, jurisdikzio unibertsala bideetako bat izan daiteke biktimek duten justiziarako eskubidea noizbait gauzatu dadin. Ildo horretatik, nazioarteko instantziak emankorrak izan daitezke helburu horri begira. Egia bada ere —zoritxarrez— Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) ez duela egintzez arduratzeko prestasunik agertu (zortzi aldiz adierazi du, dagoeneko, ez duela eskumenik auzian gertaerak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena —GEEH— indarrean sartu aurrekoak direla argudiatuta27), Nazio Batuen tresna kuasi26Baieztapen hori zertxobait zehaztu beharra dago, aipatutako urtera arte Botere Judizialak ere nahiko gogo gutxi agertu batzuen aztertzen ari garen egintzen gaineko edozein ikerketa abiatzeko. Horri buruz, ikus CHINCHÓN ÁLVAREZ, J., “El tratamiento judicial de los crímenes de la Guerra Civil y el franquismo en España” in Cuadernos Deusto de Derechos Humanos, 67. zk., 2012, 45.-50. or. 27Horri dagokionez, eta horren gai eztabaidatsuari zorrotz heldu ezinik, soilik esango dut GEEAk iritzi zuela biktimek ez zutela behar besteko prestasunez jardun beren eskubideak Espainiako epaitegien aurrean erreklamatzeko orduan (kontuan hartu gabe, ordea, hala egiteko ezarri zitzaizkien oztopo administratiboak, legezkoak eta are politikoak ere), gaineratuz, bestalde, lehenago aipatutako argudioa, egintzen unean GEEHa losteslea ez zelakoa Espainiarentzat, alegia. Tatatu hori bera, haatik, aplikagarria iruditu zitzaion Errusian gertatutako antzeko egintza batzuen kasuan, nahiz eta gertaerak Errusiak tratatua
auzibidezkoak, norbanakoen kasuez arduratzeko eskumena izateagatik, hurrengo urratsa izan litezke biktimentzako justiziarantz doan estrata malkarrean. Lan honetan aipatu ditugun zenbait erakundek, hala nola Giza Eskubideen Batzordea, Torturaren aurkako Batzordea edo berriki eratua den Indarrezko Desagertzeen aurkako Batzordea (hirurak Espainiak berak eskudun aitortuak norbanakoen salaketez arduratzeko), Estatua edo GEEA baino prestuago agertu dira gai honi dagokionez. Hizpide ditugun organoak berez jurisdikzio-epaitegiak ez izan arren, haien ebazpenen batean agerian uzten badute estatu batek kasu jakin batean izandako jokaera makurra, irizpen horrek nazioarteko tratatu bat bete ez izanaren adierazpen garbitzat hartuko da, munduko ezein estatuk batere gogoko ez duen gauza bat hori. Gainera, kontuan harturik Espainiak Nazio Batuengana berriz erakusten duen interesa eta nazioartean duen posizioa, aulki batean jesartzekotan dago-eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan, litekeena da oso itxurosoa ez gertatzea hainbestetan zaputz jokatu izana bere herritarren giza eskubideak errespetarazteko orduan. Amaitzeko, biktimak ere atergabe ari dira egiarako eta ordainerako eskubidea aldarrikatzen, bi eskaera soil hauen inguruan: Gerra Zibileko eta frankismoko gertaerak ikertuko dituen egiaren batzorde bat eratu dadila, eta Administrazioak estatuaren lurralde osoan zehar aurkitu diren hilobi komunak ikertzeko eta husteko behar besteko baliabideak izan ditzala. Gaur egun, hala ere, bi puntuen kasuan egoera justiziarako eskubideaz azaldutakoaren antzeko samarra da, baina, neurri batean, lazgarriagoa ere bai, eskaera horiek betetzeko borondate politikoa behar baita bakar-bakarrik. Gobernuaren jarduteari erreparatuta, krisi ekonomikoaren karian ezerezean utzi dira enplegua sortzera edo negozioak azaleraraztera zuzenduta ez dauden asmo guztiak, eta, azkenean, gizartearen esparru batzuen ikuspuntutik, giza eskubideen defentsarekin zerikusia duten gaiak —gai hurbilak bezain urrunak, nork irizten dion— nostalgiko batzuen kezka baino ez dira, horien helburua unean uneko Gobernuaren ezegonkortasuna kolokan jartzea delakoan. Iraganeko egiak ezagutzea ahalbidetu lezaketen tresnen eskariei entzungor egiteak eta oraindik bide-bazterretan ehortzirik dautzanak lurpetik ateratzeko dirurik ez emateak berriz eta argiki bihurtzen biktima —hala uste dut nik— lehenago biktimak izandakoak, behin gerrak eta berrogei urteko diktadurak eskubideak urratu zizkietelako, eta orain, haien herriko demokraziak berak ere ez dituelako betearazten.
berretsi baino berrogeita hamazortzi urte lehenagokoak izan (Janowiec and Others c. Rusia auzia, 2012ko apirilaren 16a). Ikus CHINCHÓN ÁLVAREZ, J., “Incompetencia (sobrevenida) respecto a la obligación autónoma, independiente y continuada de investigar”, Revista de Derecho Comunitario Europeo, 45. zk., 2013, 741.-759. or.