Derechos humanos y políticas públicas de memoria histórica docx es es eu es

Page 1

Giza Eskubideak eta Memoria Historikoko politika publikoak Sestao, 2014ko urriaren 30a

Orain dela bi urte, Jaurlaritza berria eratzeaz batera, Iñigo Urkullu lehendakariak Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia sortu zuen. Idazkaritza hori zuzenean lehendakariaren mendean dago, eta burua Jonan Fernandez da. Halaber, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza sortu zen. Zuzendaritza hark, aurreko legegintzaldian zeuden bi zuzendaritza batu zituen. Gure jardunbidearen esparrua hurrengo lau urteetan ezarriko zuen plan bat lantzea izan zen, hain zuzen, egin genituen lehenengo zereginetako bat. Eusko Jaurlaritzak 2013ko azaroaren 26an onetsi zuen Bake eta Bizikidetza Plana. Aldez aurretik Legebiltzarreko taldeek, elkarte-sareak eta herritar guztiek hiru hilabeteko epea izan zuten planerako ekarpenak egiteko. Memoria

Historikoaren

aldeko

eta

frankismoaren

biktimen

elkarteetatik etorri ziren ekarpen horietako asko.

Bada, 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planaren manuetako bat, I. ekimenak

dioenez,

2014an

“Oroimen

Historikoaren

arloko

Lehentasunen Oinarri Programa” egin eta aurkeztu behar dela da, hain zuzen ere. Datorren astean, azaroaren 4an, Lehendakariak Oinarri Programa hori aurkeztuko du. Eusko Jaurlaritzak datozen urteotan (eta geroago ere..) memoria historikoaren arloan bultzatuko dituen ekimen batzuk eta besteak ezartzen ditu Oinarri Programa horrek. Iñigo Urkullu Lehendakariak berak iragarri zuen programa hori duela gutxi, Elgoibarren 1936ko irailean San Migel guduan euren bizia eman zuten gudariak gogor ekartzeko eta haiei omenaldia egiteko ekitaldi batean. Hain zuzen ere, gudu hari esker, urte hartako urriaren 7an Agirre Lehendakariak Eusko Jaurlaritza eratu ahal izan zuen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.