Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan 2016ko azaroa

Page 1

Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan Emakumeen presentzia (%) Berria, Deia, Gara eta Correo egunkarietako iritzietan, zein EAEko tertulia

nagusietan AZAROKO TXOSTENA (Arantza Gutierrez Paz)


Inork ez du zalantzan jartzen komunikabideen eragina iritzi publikoan, bereziki, zertaz hitz egin behar den edo gai-zerrenda ezarriz, batzuk goraipatuz eta beste batzuk isilaraziz, Agenda Setting deituriko teoriak agerian uzten duenez. Gai batzuk aipatzerakoan, publikoak ere lehentasunen artean kokatuko ditu, beste batzuk, aldiz, baztertuz (Monzón, 1987: 50). Framing edo enkoadratzearen teorikoek, berriz, komunikabideek munduari nondik begiratu ezartzen dutela baieztatzen dute. Ildo berean, UNESCOk (2014) lotura estua atzematen du emakumeen ahaldutzearen eta hedabideen garapenaren artean. Genero indikadoreen inguruan argitaratzen duen txostenean azaltzen duenean “Pertsonen gizarte- eta buru-egituretan genero-ezberdintasuna eta estereotipoak dauden bitartean, hedabideek hedatu eta betikotu ala aldatzeko aukera izango dute. Are gehiago, komunikazio-profesional askoren desbideraketa “maskulinazaitzaile” kontziente edo inkontzientearen atzean emakumeen eta generoaren inguruan informatzeko gaitasun eza dago” (UNESCO, 2014: 17). Hori dela eta, oso garrantzitsutzat jotzen ditu genero-indikadore batzuk aztertzean; horien artean, dudarik gabe, informazioen eta iritzien egileen ingurukoak. Hala ere, Sunderland-ek (2006:48) dioen moduan, emakumeek ere diskurtso sexistak era ditzakete, eta gizonek, aldiz, feministak. Beraz, informazio eta iritzien egileen artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon kontuan hartu beharreko adierazlea da; are esanguratsuagoa da, aldiz, edukietan –testu zein irudietan- irudikaturiko tratamendua generoaren perspektiba edo ikuspegitik. Candido Monzon-ek dioenez, komunikabideak iritzi-liderren eta publikoaren arteko bitartekariak dira. Javier del Rey-k, bere aldetik, dio egunkariek informatzeaz gainera, orientatu edo bideratzen dutela, gaurkotasun politiko eta ekonomikoaren gertaera esanguratsuen inguruan azaltzen duten iritziaren bidez. Era berean, bitartekari funtzioa egiten dute gaurkotasunaren eta jendartearen artean, gertaeren eta baloreen artean eta hautagai zein alderdien eta giro sozialaren artean (Del Rey: 1996, 508). Ikus-entzunezkoei dagokienez, Paloma Abejon adituak dioenez (2013: 95,96), tertuliakideek eragin handia dute iritzi publikoan; gainera, hedabideetan errepikatzen diren kideak –gutxi- dira; hau da, hedabide batean baino gehiagotan parte hartzen dute, eta oso ezagunak bilakatzen dira entzulerientzat, baita sinesgarriak eta hurbilak ere. Hori dela eta, “Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan” izeneko ikerketa-taldetik aztertu nahi izan dugu zein den emakumeen pisua hurbilen ditugun hedabideetan. Momentuz, Hego Euskal Herriko hainbat hedabideren jarraipena egiten dugu (Argia, Berria, Deia, Diario Vasco, Diario de Noticias, Diario de Navarra, El Correo, Gara, Noticias


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

3

de Alava, prentsa idatziari dagokionez, eta EITB, Hamaika, Info7 eta Onda Vasca, ikusentzunezkoei dagokienez). Datu-bilketan izandako mugak direla eta, eta nahiz eta aipaturiko hedabideen datuak bilduta izan, ikuspegi osoa aurkeztu ezin dugula, honako honetan EAEko hedabideetako emaitzak soilik aurkezten ditugu. Hurrengo hilabeteetan, aldiz, mapa osatuz joango gara. Metodologiari dagokionez, aipatu beharra dago portzentaiak egiteko orduan, prentsari dagokionez, pertsonek sinaturiko artikuluak kontuan hartu ditugula, ez editorialak ezta elkarte baten izenean argitaraturikoak. Ez dira kontuan hartu tira komikoak ezta zuzendariarentzako gutunak (nabarmenduak ere ez). Era berean, iritziorrialdeetan

zein

politika

eta

gizarte

ataletan

argitaraturikoak,

eguneroko

gaurkotasunarekin lotuagoak, kontuan hartu dira, eta ez ekonomia, kirolak eta kultura arlokoak. Egunkariak aukeratzeko orduan, euskal eremuan argitaratuak baino ez dira kontuan hartu eta bazetrtu dira estatuko prentsaren Euskadiri buruzko gehigarri edo sekzio bereziak direnak. Irrati-telebistaren ikerketari dagokionez, Estatuko kateak baztertu dira azterketa honetan, eta gaurkotasuneko gaiak edota gai politikoak aztertzen dituzten tertulia nagusiak kontuan hartu ditugu (goizekoak eta gauekoak), prime-time deiturikoan emandakoak. Kate pribatu zein publiko nagusiak kontuan hartu dira.

Arantza Gutierrez Paz


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

4

1. Ikerketa-fitxa: Azterturiko epealdia

Azaroaren 1etik 30era bitartean Euskal Herriko euskarazko egunkaria, asteartetik igandera argitaratua. Euskal Herriko egunkaria, EKHE taldekoa

Berria

Gara Prentsa idatzia Deia

Grupo Noticias taldeko egunkari nagusia, Bizkaian argitaratua

El Correo

Vocento taldeko egunkari nagusia, Bizkaian argitaratua

Emanaldia: astelehenetik-ostiralera 8:35ak inguru Emanaldia: Boulevard-eko Diรกlogos (Radio astelehenetik-ostiralera Euskadi) 8:35ak inguru Emanaldia: Euskadi Hoy-ko goizeko tertulia astelehenetik-ostiralera (Onda Vasca) 9ak inguru Emanaldia: Ganbara-ko tertulia politikoa astelehenetik-ostiralera (Radio Euskadi) 22:15ak inguru Faktoriako (Euskadi Irratia)

Irratia

solasaladiak

Crรณnica del Fin de Semana-ko Emanaldia: larunbat Parlamento en las Ondas (Radio goizeetan Euskadi)

Telebista

Ahoz Aho (ETB1)

Emanaldia: astelehenetik-ostiralera 17ak inguru

Ahoz Aho + (ETB1)

Emanaldia: stearteetan 23:20tik aurrera

En Jake (ETB2)

Emanaldia: astelehenetik-ostiralera 12:05ak inguru

La Noche en Jake (ETB2)

Emanaldia: asteazken gauean

Esatea Libre (Hamaika)

Emanaldia: astearte gauean

Arantza Gutierrez Paz


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

5

2. Emaitzen laburpena 2.1. Prentsa idatzian Taula 1: Emakumeek sinaturiko iritzi-artikuluen portzentaia prentsan %

Azaroa 28 25 22 19 16 13 10 7 4 1 0

10

20

30

40

50

60

Lehenengo txosten honetan aurkezten ditugun datuetan ikus daitekenez,

emakumeek sinaturiko iritzi-artikuluen portzentaia aipaturiko lau egunkarietan ez da azaro osoan % 50era heldu, eta soilik % 40tik gorako presentzia egon da bi egunetan: azaroaren 15ean (%44,5) eta 25ean (% 48,75), Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Arantza Gutierrez Paz


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

6

Taula 2: Emakumeen presentzia egunkariz egunkari

70,00 60,00 50,00 40,00

Berria

30,00

Deia

20,00

El Correo Gara

16/11/29

16/11/27

16/11/25

16/11/23

16/11/21

16/11/19

16/11/17

16/11/15

16/11/13

16/11/11

16/11/9

16/11/7

16/11/5

16/11/1

0,00

16/11/3

10,00

Egunkariz egunkari aztertuta, Berria dugu emakumeren sinaduren portzentaia handien duen hedabidea (%36,5); hala ere ez da parekidetasunera (=%50)heldu. Laburpen honetan islatzen ez den arren, esan beharra dago, datu horri gehitu behar zaiola Berria dela emakumeren sinadura gehien dituen hedabide idatzia datu absolutuetan (ez soilik portzentaietan). Azaroan zehar, nahiz eta 4 ale gutxiago izan –astelehenetan argitaratzen ez baita—, 7 egunetan emakumeen presentzia gizonena berdina edo handiagoa (≤ %50) izan da, eta soilik 2 egunetan %20 baino txikiagoa. Gara egunkarian, emakumeen presentzia iritzi-artikuluen sinatzaileen artean, batez bestekoa %30,93koa izan da azaroan zehar. Egunkari honetan 8 egunetan emakumeen presentzia gizonena berdina edo handiagoa izan bada ere (≤ %50), 5 egunetan ez da emakume iritzi-emailerik topatu. Portzentai horien atzetik daude El Correo (% 20,16) eta Deia (% 15,38). Deian egun bakar batean egon da berdintasuna emakumeen eta gizonen arteko presentziari dagokionez (Azaroak 25), eta bitan, Vocento-ko kazetan. Sinaduren artean emakumerik topatu ez dugun egunak gehiago izan dira.

Arantza Gutierrez Paz


7

Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

2.3. Irratian Taula 3: emakumeen presentzia irrati-tertulietan (%)

70,00 60,00 50,00

Diálogos

40,00

Faktoria

30,00

16/11/29

16/11/27

16/11/25

16/11/23

16/11/21

16/11/19

16/11/17

16/11/15

16/11/13

16/11/11

16/11/1

16/11/9

Ganbara

0,00

16/11/7

10,00 16/11/5

Euskadi Hoy

16/11/3

20,00

Parlamento en las ondas

Irrati-tertuliei

dagokienez,

emakumeen

parte-hartzea

berdintasun

edo

parekidetasunetik urruti dago. Batez beste, Radio Euskadiko Boulevard saioko tertulian, emakumeen parte-hartzea % 14,57koa izan da azaroan, eta egun bakar batean soilik izan zen % 50ekoa, azaroaren 30ean, egun horretan 3 gonbidatu beharrean bi egon baitziren mahaian. Emakumerik egon ez den saioen kopurua erdia izan da; besteetan, gehienez, dauen 3 gonbidatuetako bakarra izan da emakume bat. Portzentaia bikoizten da gaueko tertulian, Ganbara saioan (529,70). Gaueko albistegi honetan, 4 egunetan 3 gonbidatuetatik 2 izan dira emakumeak; 6 egunetan, ordea, ez da emakumerik izan mahaian. Gainerakoetan, 3 gnbidatuetatik bakarra izan da emakumea. Kate berean larunbatetan goizeko Crónica de Euskadi saioaren barruan eskaintzen den “Parlamento en las Ondas” saioan, zeinetan alderdietako ordezkariek parte hartzen duten, % 15era baino ez da heldu emakumeen batez besteko presentzia, nahiz eta 2016ko Legebiltzarrean inoiz baino emakume parlamentarien portzentai aldtuena izan (% 54). Euskadi Irratian, goizeko Faktoria saioan eskaintzen den mahaian emakumeen presentzia % 17,29 izan da azaroan, eta egun bakar batean ere ez da mahai parekiderik izan. Noticias taldeko Onda Vasca-n goizean Euskadi Hoy irratsaioan eskaintzen den tertulian parte hartzen duten emakumeena askoz baxuagoa da, eta 5 egunetan soilik izan da emakume bat edo bi eztabaida-mahaian.

Arantza Gutierrez Paz


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

8

3.4. Telebistan Taula 4: emakumeen presentzia EITBko eguneroko tertulietan (%)

70 60 50 40 En Jake

30

Ahoz Aho

20 10 0

Irratiarekin konparata, emakumeen presentzia altuagoa da telebistetako tertulietan. EITBk egunero eskaintzen dituen tertulia nagusietan, En Jake eta Ahoz Aho programetan, egunero bermatzen den emakumee presentzia, nahiz eta ez da kopuruetan gizonen bezain handia. En Jake-n, azaroan, batez bestekoa % 33,10koa izan da; euskarazko saioan, Ahoz Ahon, pixkat altuagoa, %41,6. Hamaika Telebistak eskaintzen duen Esatea libre tertuluan ere, emakumeen presentzia, osoaren heren bat dugu, %33,25. Hurrengo taulan ikus daitekeenez, astereoko tertulietan mantentzen da 1/3 proportzioa emakumeen presentziari dagokionez. Dena den, azpimarratzekoa da La Noche en Jake-ren azaroaren 23an izandako mahai-inguruan zein gonbidatuen artean ez zela emakume bat ere egon (0/12); azaroaren 11an biktimen mahaian, aldiz, 5 partehartzaileetatik 4 izan zirela emakumeak (%80).

Arantza Gutierrez Paz


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

9

Taula 5: emakumeen presentzia asteroko tertulietan (%)

16/11/25 Esatea Libre 16/11/18

Ahoz Aho + La Noche en Jake Parlamento en las ondas

16/11/11

16/11/4 0

10

20

30

40

50

60

70

2.5. Tertuliakide eta iritzi-emale ohikoenak EAEko hedabideetan Azaroko azterketa honetan ere, EAEko hedabideetan maiz agertzen diren iritziemaleen zerrenda egin dugu. Ikerturiko komunikabideetan presentzia handien izan dutenen artean, 2 emakume aurkitzen dugu: Lourdes Pérez eta Miren Ibáñez (%20). Eguzki Urteaga: Berria, Faktoria, Diálogos, Ahoz Aho Iñaki González: Diario de Noticias, Deia, Ganbara, En Jake Bingen Zupiria: Deia, Faktoria eta Diálogos Lourdes Pérez: DV, Diálogos, En Jake Noche Juanjo Alvarez: Deia, DV, Boulevard, Euskadi Hoy Iñaki Anasagasti: Deia, Boulevard, en Jake Iñaki Iriondo: Gara, Ganbara, en Jake Noche Miren Ibáñez: Noticias de Alava, Ganbara, Euskadi Hoy Javier Vizcaino: Diario de Noticias,, Noticias de Alava, en Jake Noche Asier Blas: Berria, Ahoz Aho, Ahoz Aho +

Arantza Gutierrez Paz


Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

10

OHARRA: Txosten honetan agertzen diren datuak konparti daitezke, beti ere jatorria aipatuta. Jarraitu ahal diguzu Twitterren: @ikusgaitasuna Gurekin harremanetan jartzeko (datu osoak eskuratu nahi badituzu edo kolaboratzeko asmoa baduzu): Arantza Gutierrez mirenarantza.gutierrez@ehu.eus 946015179

Arantza Gutierrez Paz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.