Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan Emakumeen presentzia (%) EAEko irrati-‐tertulia
nagusietan ABENDUKO TXOSTENA (Arantza Gutierrez Paz)
Inork ez du zalantzan jartzen komunikabideen eragina iritzi publikoan, bereziki, zertaz hitz egin behar den edo gai-‐zerrenda ezarriz, batzuk goraipatuz eta beste batzuk isilaraziz, hau da, agenda ezartzen dute (Agenda Setting delakoaren teoria). Walter Lippman dugu komunikabideen eta iritzi publikoaren arteko harremanen inguruko teorikoa; berak dioenez, komunikabideak dira beste era batean ezagutu ezin diren gertaera eta errealitateei buruz jakiteko herritarrok duten bidea, eta horregatik oso garrantzitsuak dira ematen dituzten iritziak. Horrek ere arriskua dakar, izan ere, mundua ezagutzeko ikuspegi bakarra eman diezaguten (Lippman, 2003). Aditu amerikarraren ustez, herritarrek nozio politikoak lortzeko iturri nagusiak dira hedabideak. Herritarrei ezinezkoa zaie behar duten informazio guztia zuzenean eta esperientia propioz lortzea eta bigarren eskuko iturrietara jotzen du. Beraz, hedabideek erantzukizun handia dute, haien bidez emandako iritzia dela (Lippman, 2011). Chelo Sanchez-‐en iritziz (2009), bi fasetako prozesua ematen da tertulien kasuan: kazetariek eguneko gai guzten artean gutxi batzuk hautatuko dituzte, eta horiek notizia bihurtuko dira; bigarren fasean, tertuliako moderatzaileak iragazitako albisteen artean gehien nabarmenzen direnak aukeratzen dituzte. Horietaz hitz egindo dute, ondoren, eztabdaidan. Horrek anplifikadore-‐efektua eragiten du aukeraturiko gaien artean, eta horiek izango dira nabarmenduko direnak. Sanchez-‐en esanetan (2009), gaiak aukeratzeko orduan batzuk dira kontuan hartzen diren faktoreak: tertuliakide edo iritzi-‐emaleek duten jakintza edo background, elite jakin batengan izan dezakeen eragina, hedabidearen ildo editoriala, enpresaren jabetza, gertakariaren inpaktu eta aurreikusten den oihartzuna…, baina oihartzun hori askotan “eraiki” egiten da, errepikapenaren bidez. Askotan, gainera, gai horiek hedabide guztietan errepikatzen dira (gaien homogeneitatea eman ohi da), eta iritzi publikoan zertaz hitz egin behar da baldintzatzen da. Beste aldetik, tertulia politikoak deiturikoek iritzi-‐liderrak sortzeko tresna bilakatu dira; horiek herritarren eta gertaeren arteko zubi-‐lana egiten dute. Horien iritzia edo ikuspegia emateaz gainera, moderatzailearen bidez, zertaz hitz egin behar duten ezartzen dituzte, hau da, zeintzuk diren eztabaidarako gaiak eta zeintzuk ez. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ezagutzea nortzuk diren iritzi-‐lider horiek, hau da, zertaz hitz egin behar den (agenda) ezartzen dutenak. UNESCOk lotura estua atzematen du emakumeen ahaldutzearen eta hedabideen garapenaren artean. Genero-‐indikadoreen inguruko txostenetan azaltzen duenez, “Pertsonen gizarte-‐ eta buru-‐egituretan genero-‐ezberdintasuna eta estereotipoak dauden bitartean, hedabideek hedatu eta betikotu ala aldatzeko aukera izango dute. Are gehiago,
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
3
komunikazio-‐profesional askoren desbideraketa “maskulinazaitzaile” kontziente edo inkontzientearen atzean emakumeen eta generoaren inguruan informatzeko gaitasun eza dago” (UNESCO, 2014: 17). Hori dela eta, oso garrantzitsutzat jotzen ditu genero-‐ indikadore batzuk horien artean, dudarik gabe, informazioen eta iritzien egileen ingurukoak. Candido Monzon-‐ek dioenez, komunikabideak iritzi-‐liderren eta publikoaren arteko bitartekariak dira. Javier del Rey-‐k, bere aldetik, dio egunkariek informatzeaz gainera, orientatu edo bideratzen dutela, gaurkotasun politiko eta ekonomikoaren gertaera esanguratsuen inguruan azaltzen duten iritziaren bidez. Era berean, bitartekari funtzioa egiten dute gaurkotasunaren eta jendartearen artean, gertaeren eta baloreen artean eta hautagai zein alderdien eta giro sozialaren artean (Del Rey: 1996, 508). Paloma Abejon adituak dioenez (2013: 95,96), tertuliakideek eragin handia dute iritzi publikoan; gainera, hedabideetan errepikatzen diren kideak –gutxi-‐ dira iritzi-‐lider horiek, hau da, hedabide batean baino gehiagotan parte hartzen dute, eta oso ezagunak bilakatzen dira entzulerientzat, baita sinesgarriak eta hurbilak ere. Hori dela eta, “Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan” izeneko ikerketa-‐taldetik irrati-‐tertulietan iritzi ematen dutenen artean, emakumeen eta gizonen kopurua aztertzen dugu. Hala ere, badakigu, Sunderland-‐ek (2006:48) dioen moduan, emakumeek ere diskurtso sexistak era ditzaketela. Beraz, informazioen eta iritzien egileen artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon kontuan hartu beharreko adierazlea da, ez bakarra; are esanguratsuagoa da, aldiz, edukietan –testu zein irudietan-‐ irudikaturiko tratamendua generoaren perspektiba edo ikuspegitik. Era berean, ez dugu ahaztu behar, iritzi-‐emaleek zertaz hitz egiten dela ere ezartzen dute, gaitegia ezarri hain zuzen ere, eta emakumeok protagonista, subjektu, edo interes-‐taldea gaituzten gaiak askotan ez direla agenda horietan sartzen, eta horietaz hitz egiten ez bada, ez dira existitzen, esaten ez dena ez baita.
Metodologia Abenduan zehar izandako irrati-‐tertulia nagusiak kontuan hartu dira; horretarako aukeratu diren irrati-‐kateak Hego Euskal Herrian kokatuak dira (EAEn) eta hedadura-‐ eremua EAE edo/eta Hego Euskal Herria dutenak. Era berean, entzuleriari dagokionez,
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
4
entzule gehien dituztenak hartu dira, baita prime-‐time delakoan kokatuak. Hurrengo hilabeteetan beste tertulia batzuk sartu nahi ditugu, baina beti ere Euskal Herrian kokaturiko kateetan emandakoa. Gaurkotasuneko tertuliak edo tertulia politikoak hartu ditugu ikergai, eta baztertu dira emakumeek soilik osaturiko tertulia bereziak: Ganbaran dagoen emakume politiko-‐ ohiena eta Más que Palabras larunbatean dagoen tertulia feminista. Larunbatetan Radio Euskadi-‐ko Crónica del fin de semana delako irratsaioan eskaintzen den “Parlamento en las Ondas” eztabaida ere kontuan hartu dugu. Legebiltzarrean dauden alderdi guztien ordezkariek asteko gaien inguruan eztabaidatzen dute. Kasu honetan alderdiek beraiek aukeratzen dituzte bozeramaleak, ez irratiak. Faktoriako solasaldiak (Euskadi Irratia)
Emanaldia: astelehenetik-‐ostiralera 8:35ak inguru
Boulevard-‐eko Diálogos (Radio Euskadi)
Emanaldia: astelehenetik-‐ostiralera 8:35ak inguru
Euskadi Hoy-‐ko goizeko tertulia (Onda Vasca)
Emanaldia: astelehenetik-‐ostiralera 9ak inguru
Ganbara-‐ko tertulia politikoa (Radio Euskadi)
Emanaldia: astelehenetik-‐ostiralera 22:15ak inguru
Crónica del Fin de Semana-‐ko Parlamento en las Emanaldia: larunbat goizeetan Ondas (Radio Euskadi)
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
5
2. Emaitzen laburpena Taula 1: Euskadi Irratiko Faktoria tertuliako kideak
100% 90% 80% 70% 60% 50% 40% 30% 20% 10% 0%
EMAKUMEAK
Ab. 1 Ab . 2 Ab. 3 Ab. 5 Ab. 7 Ab. 9 Ab. 10 Ab. 12 Ab. 13 Ab.14 Ab.15 Ab.16 Ab.17 Ab. 19 Ab. 20 Ab. 21 Ab.22 Ab. 23 Ab. 24 Ab. 26 Ab.27 Ab. 28 Ab. 29 Ab. 30 Ab. 31
GIZONAK
Euskadi Irratiko Faktoria saioko tertulian, emakumeen presentzia % 22,75koa izan da abenduan azterturiko egunetan. Horietako bakar batean, hiru tertuliakideak izan dira emakumezkoak; ohikoagoa da, ordea, gizonez soilik osaturiko tertuliak (8, hau da, % 42,1). Mistoetan, aldiz, parekidetasuna ez da lortzen, gehienetan emakume bakarra egon ohi bada bi gizonekin; batean, soilik alderantziz izan da. Dena den, aurrerapena dago emakumeen presentziari dagokionez azaroarekin konparatua, orduan % 17,29 izan baitzen, eta batean ere ez zen egon emakume bat baino gehiago. Solasaldiaren gidaria emakumea izan ohi da —Gabonetako oporretan, aldiz, ez da horrela izan—, tertuliakideen artean, aldiz, 3 emakume eta 14 gizon aurkitzen ditugu: Mikel Aramendi, Javier Arrieta, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi, Javier Díaz Noci, Hedoi Etxarte, Iñaki Galdos, Martin Garitano, Jose Juan Gonzalez Txabarri, Felipe Juaristi, Laura Mintegi, Iñaki Petxarroman, Iñaki Prieto Mendoza, Jesus Prieto, Maite Ubiria, Eguzki Urteaga, Javier Urteaga.
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
6
Taula 2: R. Euskadiko Boulevard-eko tertuliakideak
100% 90% 80% 70% 60% 50%
EMAKUMEAK
40%
GIZONAK
30% 20% 10% Ab. 1 Ab . 2 Ab. 3 Ab. 5 Ab. 7 Ab. 9 Ab. 10 Ab. 12 Ab. 13 Ab.14 Ab.15 Ab.16 Ab.17 Ab. 19 Ab. 20 Ab. 21 Ab.22 Ab. 23 Ab. 24 Ab. 26 Ab.27 Ab. 28 Ab. 29 Ab. 30
0%
Radio Euskadiko Boulevard saioko “Diálogos” izeneko solasaldian, abenduan
emakumeen batez besteko presentzia ez da %10era heldu (% 9,52), azaroan baino 5 puntu baxuagoa (% 14,57). Egun bakar batean ez da gizon baino emakume gehiago izan. Ohiko tertuliakideei dagokienez, 2 emakume (% 11,76) eta 17 gizon daude: Juanjo Alvarez, Iñaki Anasagasti, Jesus Barcos, Josep-‐Luis Carod-‐Rovira, Ernesto Ekaizer, Koro Garmendia, Jon Goikoetxea, Iñaki Gonzalez, Iñaki Iriondo, Jon Maia, Iker Merodio, Miguel Navarro, Lourdes Pérez, Eduardo Portero, Joan Rusiñol, Iñaki Soto, Rafael Suso, Eguzki Urteaga, Patxi Zabaleta.
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
7
Taula 3: Onda Vasca-ko Euskadi Hoy
100% 90% 80% 70% 60% 50%
EMAKUMEAK
40%
GIZONAK
30% 20% 10% 0%
Noticias taldeko Onda Vasca irratian goizero Euskadi Hoy irratsaioan eskaintzen
den tertulian ere ez da % 10era heldu emakumeen presentzia abenduan zehar (batez bestekoa, % 9,21 izan da). Honetan ere topatzen ditugu emakume bat ere egon ez dela hainbat egunetan eta ez dela inoiz parekidetasunera heldu. Ohiko tertuliakideei dagokienez, badira 4 emakume (%16) eta 21 gizon: Nerea Ahedo, Jon Aiartza, Juan José Alvarez, Josean Beloqui, Iván Calderón, Oscar Fernandez Martín, Juan Mari Gastaca, Jone Goirizelaia, Itziar Gomez, Chema Herzog, Miren Ibáñez, Fernando Iglesias, J. K. Lakasta, Kepa Landa, David Latxaga, Iñigo Manrique, Oskar Matute, Josu Montalbán, Niko Moreno Lomas, Guillermo Nagore, Carlos Ormazabal, Ekain Rico, Joseba Santamaria, Jose Luis Uriz, Juan Ramón Vila.
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
8
Taula 4: R. Euskadiko Ganbara
100% 90% 80% 70% 60% 50%
EMAKUMEAK
40%
GIZONAK
30% 20%
29-‐dic
27-‐dic
25-‐dic
23-‐dic
21-‐dic
19-‐dic
17-‐dic
15-‐dic
13-‐dic
11-‐dic
9-‐dic
7-‐dic
5-‐dic
3-‐dic
0%
1-‐dic
10%
Kate publikoan aitzindari izan zen Ganbara saioko tertulia dugu abenduan ere parekideena —emakumeen batez besteko presentzia %25— izan da, nahiz eta azaroan baino portzentai baxuagoarekin (%29,70). Azterturiko saioetan, egun batean emakumez osaturiko mahaia izan genuen eta 8etan gizonak baino ez ziren izan eztabaidan. Saio honetan ere emakume gehiago topatzen ditugu ohiko tertuliakideen artean, 5; hala ere gizonen kopuruak hirukoizten du emakumeena: Luis Aizpeolea, Danilo Albin, Chelo Aparicio, Alberto Ayala, Oscar Bañuelos, Jose Ramon Beloki, Roberto Camara, Ferran Casas, Sonia Díaz de Corcuera, Ana Garbati Aitor Guenaga, Xabier Gurrutxaga, Miren Ibañez, Iñaki Iriondo, Juan Carlos Latxaga, Naiara Pinedo, Alberto Pradilla, Jordi Sanz, Iñaki Soto, Maite Ubiria.
Arantza Gutierrez Paz
9
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
Taula 5: R.Euskadiko "Parlamento en las Ondas"
100% 90% 80% 70% 60% 50%
EMAKUMEAK
40%
GIZONAK
30% 20% 10% 0% Ab.3
Ab.10
Ab.17
Ab.24
Ab.31
Larunbatetan goizeko Crónica de Euskadi saioaren barruan eskaintzen den “Parlamento en las Ondas” saioan, zeinetan alderdietako ordezkariek parte hartzen duten, emakumeen batez besteko presentzia ez da % 10era heldu, Legebiltzarrean inoiz baino emakume parlamentarien portzentai altuena izan (% 54) arren. Alderdi gehienek gizonak aukeratzen dituzte ordezkari moduan.
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
10
Bibliografia
Abejón Mendoza, Paloma (2013): Estado del periodismo de opinión en España: polarización, género y emolumentos, Zer: Revista de estudios de comunicación = Komunikazio ikasketen aldizkaria, ISSN-‐e 1137-‐1102, Nº. 34, 2013, págs. 93-‐109 Moreno Espinosa, Pastora (2002) La tertulia radiofónica, foro para el siglo XXI, Estudios sobre el Mensaje Periodístico, ISSN: 1134-‐1629, Vol. 8 (2002): Sanchez Serrano, Consuelo (2006): Las tertulias políticas de la radio española un ejercicio de comunicación política mejorable, Comunicación y pluralismo, ISSN 1885-‐8201, Nº. 0, 2006, págs. 141-‐152 León Gross, Teodoro eta Gómez Calderón Bernardo J. (2011): La tertulia en España: medios públicos, última frontera de la pluralidad, Estudios sobre el Mensaje Periodístico, Vol. 17, 1 Zkia. 67-‐80 Lippman, Walter (2003). La opinión pública, Madrid, Langre.
Lippmann, Walter (2011) Libertad y prensa, Madrid, Tecnos.
Arantza Gutierrez Paz
Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan
11
OHARRA: Txosten honetan agertzen diren datuak konparti daitezke, beti ere jatorria aipatuta. Jarraitu ahal diguzu Twitterren: @ikusgaitasuna Gurekin harremanetan jartzeko (datu osoak eskuratu nahi badituzu edo kolaboratzeko asmoa baduzu): Arantza Gutierrez mirenarantza.gutierrez@ehu.eus 946015179
Arantza Gutierrez Paz