Urtekaria - Bertsolaritza

Page 1

Be単at Gaztelumendi XDZ

bertsolaria

Hiru begirada EHIN ETA BERRIZ errepikatu den hitza izango da, seguru asko, KRISIA, horrela, letra larriz idatzita. Diziplina bakoitzak minimoak zehazteko garaia dela pentsatuko du norbaitek akaso, baina euskal kulturgintzak denbora gehiegi darama minimoetan bizitzen. Aurten plazatik erretiratu den bertsolari batek esango zukeen bezala, goitik ez du euririk ari.

B

Bertsolari begiekin aztertuz gero, zenbakien hotzak krisi hotsa dakar bertsolaritzara ere: 2011n abendura arte 1.662 bertso-saio egin baziren, 1.270 izan dira aurtengoak. Jaialdi handiak izan dira patriketako negua gehien sumatu dutenak. Badira, ordea, baikor izateko motiboak ere. Jada ez da nobedadea bertso-eskoletatik bertsolari berriak ateratzea. Bertsolariok ahots bakarra omen daukagula entzun izan dugu, baina gero eta mintzo gehiago dauzka gaur egungo bertsogintzak. Bertsozale baten begiekin begiratuz gero, gozagarria da bertso-eskola berriak agertzen ikustea. Erratz bati kantuan eta gela itxi batean egindako lan ikusezin hori da oholtza gainekoaren oinarri. Bertsolaritzak zerbaitetan asmatu badu ekosistema moduan antolatzen asmatu du, bertsolari eta bertsozaleok elkar elikatzen dugula ikusten, plaza gozatzen eta goxatzen, eta bertso-eskola da denon topaleku. Bertso-eskolatik sortuko dira etorkizuneko bertsolariak, baina baita etorkizuneko entzule, antolatzaile, gaijartzaile eta epaileak ere. Egitura horiei nekez eutsiko zaie militantzia hutsetik, baliabideak eman beharko zaizkie jarraikortasunez lan egiteko, baina, egiturak trinkotzen eta dinamika indartzen jarraituz gero, ez dira berme txarra itxaropenerako.

Eta badut hirugarren begirada bat ere: Bertsoa.com-en kameraren atzeko aldea. Internetera eta teknologia berrietara begira jarrita, oraindik zoom labur xamarra daukagulakoan nago. Bagaude interneten, baina elkarrengandik urrunegi. Komunitateak eman dio bertsolaritzari indarra, eta hori islatu beharko dugu pantailaren bestaldean ere; komunitatea trinkotu, norabide berean jarri eta itsaso amaigabe horretan gal ez dadin ehuntzeak izan beharko du apustua. Bertsoaren komunitate birtualak asmatu beharko du komunitate erreala bezala antolatzen. Datorren urtean txapelketak beteko ditu, seguru asko, lerrook. Baina aurten, sariez baino, hobe dugu sareez hitz egin. Imanol Lazkanoren plazetako agurmezu hunkituarekin hasi genuen urtea. Bertsolaritza mugimendu bezala auto-antolatzearen eta tradizioaren transmisioaren alde zubi lanean aritu den belaunaldiko kidea da azpeitiarra. Ez da lezio txarra atzetik gatozenontzat ere.

bertsolaritza

bertsolartiza


bertsolaritza

K R O N O L O G I A

Neurtu ezin diren galerak eta irabaziak. Bertsolari handiak eta ahozko tradizioen ikerlari nagusia eraman dizkigu 2012ak. Dolu eta agurrez gain, ospakizunik ere izan da ordea. Bertsozale Elkarteak 25 eta Arabako bertso eskolek 30 urte bete dituzte. Mugimendua indarrean dela erakusten dute Bertso Eskolen Egunak, “Championa”k eta abarrek. Erakundeetatik bertsolaritzari ematen zaion bultzada gero eta ahulagoa da, ordea, eta laguntzaz lehendik urri zeuden Araba eta Nafarroa larri daude jada. XDZ

Taldekako “Championa” 2012-01-13. Iparraldeko zortzi taldek (5 Lapurdikoa, 1 Baxe Nabarrekoa eta 2 Xuberoakoak) epailerik gabeko liga jokatu zuten. Belaunaldi zahar eta gazteak kantuan elkartu zituen ekimenak. Championak ez zuen ez txapeldunik ez finalik izan, baina bai amaierako festa Larraldean (Senperen Bertsularien Lagunak Elkarteak duen egoitzan), talde denak elkartuta.

“Beste larogei urtian”, Elkartearen liburua 2012-01-17. 25 urte bete zituen Ber-

tsozale Elkarteak, 1986ko Txapelketaren antolaketa bertsolariek euren gain hartu ostean sortu baitzen. 35 elkarrizketetan oinarrituta, ibilbidearen testigantza bildu zuen Alberto Barandiaranek liburuan eta ordubeteko DVDan.

Elkartearen 25 urteak, domino fitxetan tso Eguna, kalez kaleko saioekin. Arratsaldez, Donostiako Victoria Eugenian egin zen jaialdiak zenbaki dantza irudikatu zuen, urteurrena gogoan, eta belaunaldien arteko lotura. Oholtzak ere 25 bertsolari elkartu zituen. Afariarekin eman zitzaion segida, eta afalostean izan zen saio berezirik.

Manuel Lasarte hil zen 2012-02-12. Teknika apartekoa

ANDONI OTAMENDI

2012-01-28. Eguerdian hasi zen Ber-

eta mirestutako estiloa zuen bertsolaria zendu zen. Leitzan jaioa, bizileku zuen Orion lurperatu zuten. Bere bertso jarri eta bat-batekoak bi liburutan utzi zizkigun: Bertso mordoxka (1970) eta Gordean Neuzkanak (1975).

Imanol Lazkanok plazak utziko zituela iragarri zuen 2012-01-28. Bertso Egunean egin-

dako saioan jakinarazi zuen erabakia. 60 urte eman zituen plazaz plaza.

II. U-morez jardunaldiak egin zituen genero batzordeak

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-02-16. Maskulinitateaz jardun

54

zen Mikel Otxotorena eta betaurreko moreekin irabazi zuenaz Ander Izagirre kazetaria. Euskal kultura emakumetasunetik aztertu zuten Mari Luz Estebanek eta Maddi Oienartek.

Gasteizko Udalak hitzarmenari eutsi zion 2012-03-15. Arabako Bertsozale El-

kartearekin zuen 50.000 euroko lan hitzarmena kolokan jarria zuela jakinarazi zuen elkarteak, agerraldi jendetsuan (100dik gora elkarte eta 2.000 lagunen babesarekin). Azkenik, udalak %20ko murrizketarekin, baina egitasmoari eutsi zion. Hitzarmen horri esker garatzen da nagusiki Gasteizko bertsolaritza proiektua, bai ikastetxeetan irakatsiz eta baita saioak antolatuz.

Martxoan Bertsoa, hamargarrenez

Bertsomovieda lehiaketa arrakastatsua

2012-03-03. Zumarraga-Urretxuko

2012-03-17. Beasaingo Arrano El-

bertso eskolak hilabete oparoa antolatu zuen, ohi duenez. Taldekako bertsolari txapelketa, Bertsolaritza lantegian hitzaldia, bertso afaria, eta “Ezetz lortu” trebezia lehiaketa egin ziren, besteak beste.

karteak antolatuta, bideo-lehiaketak erantzun handia jaso zuen: 26 lan aurkeztu ziren. Botoa internetez eman zen eta 15.000 bisita jaso zituen webguneak. Bertso Road Movie eta Urpeko bertsoak lanek jaso zuten lehen saria.

Xanti Zabala “Lexo” hil zen 2011-03-22. Lezon sortua (1942an). Bat-bateko jardunean Zepai saria irabazi zuen 1976an eta 1991ra arte hartu zuen parte txapelketetan. Idatzizkoan sari asko jaso zituen, azkena 1993an, Zapirain anaiak.

Florentino Goiburu hil zen 2012-03-29. Idiazabalgo bertsolariak

omenaldia jaso zuen 1991n Patxi Iraolarekin batera. 1986ko Txapelketa Nagusian final laurdenetara iritsi zen. Goierriko gazteek maisutzat zeukaten.

Kupela taldearen bertsoz osatutako diskoa 2012-04-13. Gailurrak ikutuz hamasei bertsoaldi biltzen dituen lana da. Gehienak bat-batean botatako bertsoak dira, eta Anjel Larrañagak hiru sorta jarri zituen.


K R O N O L O G I A

Bertso-eskolen Topaketa Zarautzen

egin zizkion Nafarroako Gobernuak “bertsolaritza eskolan” programari. Aurreko urtean 31 eskola eta 1.100 ikaslerengana iritsi bazen, ikasturte horretan gehiagorengana baina ordu gutxiagoz zabaldu zen, 30 ordutik 15era murriztu baitziren eskolak. Bertsozale Elkarteak baliabide gehiago jarri behar izan zituen egitasmoari eusteko.

zuten Euskal Herri osoko 140 kidek. Bertso poteoarekin hasi, bazkalosteko saio bereziekin segi eta Gaztetxean bukatu zen, ordu txikitan. Beteranoak eta hasberriak elkartu zituen Zarauzko Bertso Eskolak antolatutako egitarauak.

Hamaika kantatzeko DVDa

Udalekuetan lehen aldiz bertso eskolek lehentasuna izan zuten 2012-06-26. Zazpi txanda eta 300 haur mugitu zituzten hainbat administraziorekin batera Bertsozale Elkarteak antolatutako udalekuek. Eskaria gero eta handiagoa da ordea, eta lehenengoz bertso eskolan lehendik dabiltzan umeek lehentasuna izan zuten udalekutara joateko.

Joxe Aierbe hil zen 2012-10-09. Donostiako bertso jartzailea eta Agindua zor eta Alako batean bertso libuen egilea zendu zen.

Inprobisazioa eta umorea eskenategian ikastaroa

John Foley hil zen

Urtzi Baztarrika bertso epailea hil zen

2012-05-07. Oral Tradition Journal ar-

2012-06-29. 33 urterekin hil zen vi-

2012-10-27. Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek eta Carmelo Muñozek gidaturik, 8 gizonek eta 6 emakumek egin zuten ikastaroa Bergarako Aibar baserrian. Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatu zuen ikastaroa, genero ikuspegia kontuan hartuz oholtza gaineko sorkuntza lantzeko.

llabonarra. Gipuzkoako Txapelketetan epaile jardun zen 2003an, 2007an eta 2011n.

Londresko Euskal Etxean bertsoa lantzen

2012-04-26. Urko Egañak hamaika

ipuin klasiko bertsotara ekarri zituen, Oskar Estangak musikaz eta Antton Iztuetak irudiz jantzita.

gitalpenaren zuzendaria zen, ahozko tradizio konparatiboaren alorrean munduko aditu nagusia. AEBetako Missouriko Unibertsitatean ahozko tradizioen ikerketa zentroa sortu zuen. 2003an Renoko Ikerguneak antolatutako kongresuan izan zuen lehen aldiz bertsolaritzarekin harremana, eta urte berean Bertsozale Elkarteak antolatutako “Ahozko Inprobisazioa Munduan” jardunaldietan parte hartu zuen. Bertsolaritza adibide garrantzitsuenetakotzat zeukan.

“Arabako bertso eskolek 30, 11 opari” aurkeztu zen 2012-05-24. Gasteizen eta Laudion

sortu ziren lehen bertso eskolak Araban. Ordutik gaur arte zabalduz joan dira, egun 12 herritan daude bertso eskolak eta denera 190 pertsonak hartzen dute parte. Urtean zehar hainbat ekitaldi egin ziren urteurrena ospatzeko, eta amaiera urriaren 27an eman zitzaion, “11 ordu bertsotan” egun osoko ekitaldian.

Okelarren liburua kaleratu zen

2012-11-21. Bigarren ikasturtez,

euskara lantzeko bertsolaritza baliatu zuten Londresko Euskal Etxean.

2012-08-02. Roman Maiz, Okelar ber-

tsolaria liburua argitaratu zuten Nikolas Zendoia, Pello Esnal eta Joxe Mari Iriondok. Mutrikuko bertsolariak lagunartean egindako hainbat saio grabatuak zituen Inazio Maritxalarrek, eta bertso horiek bildu zituen liburuak.

“Bi arreba” emanaldia aurkeztu zuten Andoni Egañak eta Xabier Lizasok 2012-09-18. Chopin eta Xenpela-

rren arrebek, biek zaindu zituzten artistak azken urteetan. Xenpelarren larruan sartu zen Andoni Egaña, eta Chopin-enean Xabier Lizaso pianojolea. Xenpelarrek eta Chopinek antzekotasun gehiago badituztela erakutsi zuten emanaldietan.

2012-12-15. Joxe Agirre hil zen

83 urterekin joan zen, plazaz plaza 60 urtean jardundako bertsolaria. Zorrotza eta zirikalaria zuen bertsokera, hizkuntzari zuku guztia ateratzen ziona. Bost belaunaldi lotu zituen eta bere bertsoak gogoan hartu eta kantatzen dituzte oraindik ere gazteek

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-04-18. EHUren Donostiako campusean saio berezia egin zuten, Ttartalo eta Galtxagorri robotak aritu baitziren bertsotan, hezur-haragizko lau bertsolarirekin.

Bertsolaritza proiektuari eutsi zion Nafarroako Gobernuak, murrizketekin 2012-09-21. %30eko murrizketak

2011-11-24. “Beee eguna” ospatu

Robotak bertsotan

bertsolaritza

55


bertsolaritza

K R O N O L O G I A

2012 Txapeldunak

HERRIALDEETAKO TXAPELKETAK (Bertsozale Elkarteak antolatuta)

nean: Fredi Paia, Jone Uria, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue izan ziren.

2012/11/10 Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako (Xilaba) finala Lehen aldiz Baionan egin zen eta 1.900 en-

SARIKETAK

tzule bildu zituen. Amets Arzallusek jantzi zuen txapela, eta berarekin buruz-buru aritu zen Odei Barroso. Beste lau finalistak, ordena honetan geratu ziren: Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua.

2012/02/24 Getxo. Abra sariketako finala. Txapelduna,

Endika Igartzabal. 2012/03/02 Azkoiti. II Aizpurutxo Sariketako fi-

nala. Txapela eta entzuleen saria, Eneritz Artetxe. 2012/03/31 Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketako finala Leitzan jokatu zen eta 500 lagun elkartu

zituen. Hiru talde lehiatu ziren finalean: Lesakako Rimak Exkaxko (Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Eneko Fernandez), Etxarri Aranazko Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte) eta Oronoz-Malerrekako Erauntsi (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien). Lesakako Rimak Exkaxko izan zen txapelduna.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012/03/24 Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketako finala Aramaion jokatu zen finala. Bertso jarrietan

56

Aramaioko “Ai ene!” eta Gasteizko “Martin Ttipia” lehiatu ziren eta gasteiztarrek irabazi zuten, 2010ean bezala. Bat-bateko saioan Aguraingo Sorginetxe (Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea) eta Aiaraldeko Altubepekoak (Ainhoa Comas, Julen Eizagirre, Izar Mendiguren, Serapio Lopez) lehiatu ziren. Aguraingo Sorginetxek jantzi zuen txapela. 2012/12/15 Bizkaiko Txapelketako finala Miribillako Bilbao Arenan jokatu zen finala lehenengoz, 4.000 pertsonaren aurrean. Arkaitz Estiballes izan zen txapeldun, eta buruz-burukoa Igor Elortzarekin jokatu zuen. Final parekidea izan zen, hona beste seiak, sailkapeneko orde-

2012/03/23 Bilbo. XX.BBK Sariketako finala. Txa-

pelduna, Durangaldea (Txaber Altube, Ane Alegria, Igor Uruburu, Aitor Bizkarra, Eñaut Uruburu eta Julen Sololuze). Bizkaiera egokienaren saria Lea Artibaiko Naroa Loiolak jaso zuen,e ta finalistarik gazteenarena Txaber Altubek. 2012/03/23 Azpeiti. Erniarraitz Sariketako finala. Txapelduna, Odei Barroso. Bertso onenaren saria, Aitor Urbieta. 2012/03/30 Etxarri Aranatz. Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Txapelduna, Julio Soto. 2012/04/14 Gabiri. Osinalde Sariko finala. Txapelduna,

Amaia Iturriotz. Bertso onenaren saria, Josu Oiartzabal. 2012/05/05 Itsasu. Hernandorena Saria. Txapelduna, Amaia Iturrioz. Bertso onenaren saria, Irati Majuelo. 2012/06/29 Berritxu Sariko finala. Txapelduna, Jokin Bergara. 2012/06/30 Eibar. Plazatik Gaztetxera Sariketako finala.

Bikote txapelduna: Xabat Galletabeitia eta Nerea Ibarzabal.


K R O N O L O G I A

bertsolaritza

2012/09/07 Zarautz. Lizardi sariko finala: Txapela eta bertso onenaren saria, Haritz Casabal.

2012/05/25 Hazparne. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako finala (umeen mailakoa). Talde txapelduna Paco

2012/11/17 Usurbil. Udarregi sariketako finala: Txapel-

Noden, Idoia Iriart eta Nahia Sasco. Bertso onenaren saria, Nahia Sasco.

duna, I単aki Murua. Entzuleen saria, Iban Urdangarin. 2012/11/29 Gasteiz. Bertxoko sariketako finala. Txapelduna, Peio Ormazabal.

2012/05/25 Azkaine. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako finala (gazteen mailakoa). Txapelduna Maddi Sara-

sua. Bertsorik onena Aitor Serviere. 2012/11/30 Elizondo. Izeta Sariketako finala. Txapelduna, Aimar Karrika. 2012/12/08 Errenteri. Xenpelar Saria. Txapelduna, Jone Uria.

2012/05/19 Legutio. Arabako Eskolarteko Txapel-

ketako finala. Umeen mailan txapeldun Gasteizko taldea. Gazteen mailan txapeldun Paula Amilburu.

BERTSO JARRIEN SARIKETAK

2012/06/17 Agurain. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finala. Umeen mailan txapeldun Paul Irureta-

goiena. Gazteen mailan txapeldun Maddi Sarasua. 2012/06/09 Larraintzar. Nafarroako Eskolarteko Txapelketako finala. Umeen mailan txapeldun Joanes Ilarregi.

Gazteen mailan txapeldun Mikel Lasarte. 2012/06/06 Andoain. Gipuzkoako Eskolarteko

2012/02/03 Abadi単o. Koipelustre Kopla Jarri Sariketa.

Lehen saria jaso dutenak: Gaztetxoen mailan Txaber Altube, gazteen mailan Aitor Servier eta helduen mailan E単aut Uruburu 2012/06/09 Bera. Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa. Saritutako lanak: Ane Telletxearen Sanferminak, Aitor

Servierren Udaberriro, Mikel Telletxearen Herri Urrats eta Julen Zelaietaren 151 km edo egun handi baten kronika sorta. 2012/09/07 Zarautz. Basarri Saria. Lehen saria Ane La-

bakaren Zu sorta.

Txapelketako finala. Umeen mailan txapeldun Lazkaoko taldea (Oihane Lazkanoiturburu, Andoni Mikelarena, Paul Iruretagoiena eta Ahizpea Garmendia). Gazteen mailan txapeldun Jokin Bergara.

2012/09/09 XXI. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa.

2012/06/04 Bilbo. Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala. Umeen mailan txapeldun Iker Larizgoitia. Gazteen

2012/12/22 Mutriku. Okelar Anaiak bertsopaper lehiaketa. Helduen mailan Amaia Agirrek jaso zuen lehen

mailan txapeldun Nerea Ibarzabal.

zaria eta gaztetxeoetan Maialen Akizu.

Umeen mailan Ane Beloki nagusitu zen eta helduetan Ane Labaka Zor diegu memoria lanagatik.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

ESKOLARTEKO TXAPELKETAK (Ikastolen Elkarteak Antolatuta)

57


bertsolaritza

I R I T Z I A K

E T A

D A T U A K

● Ahoa Bete Hots jardunaldiak Mintzola Fundazioak antolatuta, “Erregistroaren bila bertsotan” hitzaldia eman zuen Andoni Egañak, eta “Euskara batuaren eta euskalkien lekua bertsogintzan” Xabier Amurizak.

Xabier Amuriza Bertsolaria

u oso ohituak gaude jolas horretara [gaia jarri eta bertsolariak beste baten roletik kantatzen ikustera], baina bertsolari bat inoiz entzun ez duenarentzat ikaragarri gauza arraroa da. “Sustrai, zu Amstrong zara, eta tourra kendu ostean kazetarien aurrean zure azalpenak ematen ari zara”. Jendaurrean dagoena eta ahoa irekitzen duena Sustrai da, eta hizketan hasten dena Amstrong. Zein da, Sustrai edo Amstrong, mintzatzen dena? Esan dezagun Amstrongek esaten duela esaten duena, baina Sustrairen mintzoa dela. Amstrong dela, baina Sustrairen galbahetik pasata. Pertsona-pertsonaje nahasketa hori ez da hain gauza erraza.

uskalkiak eta batua. Ez dago dudarik, nik biak egiten ditut. Non zer egin, geografikoki eta teorikoki? Bizkaiera Bizkaian, oro har. Gipuzkera nahiko ongi menderatzera iritsia bainaiz, gipuzkera Gipuzkoan eta Nafarroa hurbilean (Bera, Lesaka, Doneztebe, Ituren...). Nafarroan hurrunago, batua. Iparraldean batua. Eta edonon batua, ikusten badut euskaldun berrien proportzioa handiagoa dela. Txapelketak: Bizkaikoak bizkaieraz eta Euskal Herrikoa batuan, horretan ez dut dudarik, nahiz eta Euskal Herriko Txapelketako saioak Bizkaian izan. Baina izan zen garai bat nahiko delikatua, non Bizkaiko finalean bakarren batek baino ez zuen bizkaieraz egiten. “Zerbait larria gertatzen ari da” esaten genuen, bertsolaritza ahozkoa izanik, eta euskalkien mailatik hurbilenekoa, hori ez dago ongi! Hor gogoeta egin zen, Bizkaieraz bertsotan liburua atera nuen eta orain, zorionez, Bizkaiko Txapelketa osoan gehienek bizkaieraz egiten dute .

Bertsoa.com, 2012-11-08

Bertsoa.com, 2012-11-08

E

Andoni Egaña Bertsolaria

G

1988tik ahaleginetan ibili arren, 1991n lortu zuen Bertsozale Elkarteak XDZ sortzea. Katalogo guztia duzu interneten: bdb.bertsozale.com Biografia fitxak

3.400 bertsolaritzaren inguruko pertsonak.

Doinutegia

3.080 fitxa + partitura + audio.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

Saioak

58

30.500 fitxa. Zaharrena, 1958koa.

Entitate eta elkarteak

4.100 bertsolaritzaren inguruko talde, elkarte eta erakunde.

Aldizkako Ekitaldiak

1.800 fitxa. Zaharrena, 1853koa.

Grabazioak

15.000 bideo eta audio grabazio, hainbat formatutan. Digitalean, 5.000 grabazio-karpeta inguru.

Bertsoak

24.500 bertsoaldiz (1962tik aurrerakoak) eta bertso-sortaz (1870 ingurutik aurrerakoak) osatutako katalogoa. Digitalean, 85.000 fitxategi inguru.

Argazkiak Prentsa

8.900 banakako eta album fitxa, hainbat formatutan. Digitalean, 143.000 fitxategi inguru. 38.500 prentsa eta interneteko artikulu, 1998tik aurrera jasotakoak. Digitalean, 37.500 fitxategi inguru.

Biblioteka

4.900 fitxa, edozein euskarritan argitaratutakoei buruz. Digitalean, 100 fitxategi inguru.

Kartelak

4.000 fitxa kartel, pankarta eta eskuorriei buruz.

Artxiboa

5.700 fitxa ditugu, Bertsozale Elkarteek eta elkartetik kanpoko pertsona eta elkarteek dohaintzan emandako artxiboei buruz.

Bilduma digitalean

33 TB (disko gogor eta seguritate zintetan).

Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilduma


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.