Karl Polanyiren (1884-1964) izena indartsu ari da aurrera egiten. Ez diogu guk, Joan Martínez Alier ekologia politikoan adituak baizik. Hamarkada askoan kasik ahaztuta izan ondoren, aktualitate osokoak egiten zaizkigu orain bere ideiak. Berrargitaratu dira liburuak, antolatu dira konferentziak, eta estatuburu aurrerakoiek bere esaldiak erabiltzen dituzte diskurtsoa sendotzeko: “Merkatua zerbitzari bikaina da, baina nagusi oso txarra”, zioen Rafael Correa Ekuadorko presidenteak Polanyi parafrasetatuz; eta horretaz zerbait badakite Sumak Kawsay lurraldean.