1993an Euskal Eskola Publikoaren Legea atera zuen Eusko Jaurlaritzak, besteak beste bi helburu nagusirekin: eskola publikoa berritzea eta ikastolak sare publikoan barneratzea. Horren ondorioz, ikastola ugarik publifikatzea erabaki zuten. Gaur egun, hezkuntza sarearen %50a ikastetxe publikoak dira EAEn eta %50a itunpekoak edo kontzertatuak –nagusiki ikastolak eta kristau eskolak–. Orain, Heziberri planaren azken fasea hastapenetan du Jaurlaritzak: EAErako hezkuntza lege berria sortzea.