1993an hasi ziren eraikitzen Itoizko urtegia. Nafarroako ubidea mende honetako kontua da. Eraikuntza enpresak eta bankuak pixka bat gehiago aberastu ziren bikotearekin. Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua barra-barra galtzen ari da. Ubidean barrena sartu gara Agoitzen eta Pitillasen atera, daraman uraren balioa ulertu eta azaldu nahian.