Kirol profesionalaren eta administrazioaren arteko lotura garai ez hain urrun batean estuagoa zela diote askok, krisiaz geroztik gizartea eta klase politikoa ez daudela prest edozein inbertsio onartzeko, lehentasun garrantzitsuagoak badirela-eta. Oparoaldi urteak pasa omen dira jada. Baliteke, baina harremana indarrean dago oraindik, intentsitate apalagoarekin azaleratzen bada ere. Laguntza publikoak bide desberdinetatik heltzen dira: zuzeneko diru-partidak (babesletzak, uneanuneko kanpaina instituzionalak edota azpiegituren finantzaketa), abantaila fiskalak, instalazio publikoen erabilera (ia) esklusiborako alokairu irrigarriak, higiezinen espekulazioa eta abar.