Irudia: Oskarbi Sein Berebide
2018ko OTSAILA | Zยบ 0001
02 Argazkia: Aitor Zubizarreta PĂŠrez
Aurkibidea / índice 01_
PORTADA “DREAM BIG”
(Irudia: Oskarbi Sein Berebide)
02_
ARGAZKIA
(Argazkia: Aitor Zubizarreta Pérez)
03_
AURKIBIDEA
04-05_
EDITORIALA
06-07_
ZZ ALDAKETA
08-09_
BREAKING NEWS!
10-11_
HIZKELAN
12-15_
ONDO EGINDAKO LANA
Gonbidatua: Abel Barriola
16-17_
ETHAZI
Metodologia berriak hezkuntzan
18-19_
ERRONKA BERRIAK
Berdintasunaren manifiestoa, workforce
20-21_
EMAKUMEAK ARMERIA ESKOLAN
22-23_
GERTUTIK
24-25_
ARMERIA SAREA
Nazioartekotza, Armaginak Munduan
26-27_
FOTOMATOIA
FP DUAL-eko testigantza
03
Editoriala ALDAKETA: Aldaketak berrikuntza, ezberdintasuna, topatzen du: dagoenarekin apurtu eta berriarekin hasteko.
ERALDAKETA: Eraldaketa, garenetik edo daukagunetik abiatuta aurrera egitea da. Eraldaketak jarrera berriak eta etorkizuna ikusteko modu berriak daramatza bere baitan.
EBOLUZIOA: Eboluzioa gure bidaidea izan ei da, bizi garen eta bizi nahi dugun heinean beti egongo baikara eboluzionatzen, aurretik egindakoa hobetu nahian.
04
Bi urteko semeak, bazkal orduan, jateko gogorik ez duenean, entretenitzeko, “Planeta Vivo� deituriko liburu handi bat hartzen dugu esku artean; animaliak, landareak, pertsonak, basoak edota itsasoa agertzen dira bertan, besteak beste. 'Aldaketa, eraldaketa eta eboluzioa'. Armeria Eskolak 105 urte ditu, horrenbestez, eboluzioa nahi eta nahi ez presente izan du gaur eguneraino iristeko. Aldaketak ere behin baino gehiagotan eman izan dira, armak egiteko prestakuntza soilik izatetik, elektronika edo mikromekanika ere izateraino, esate baterako. Egun, gizartea zein industria eraldaketa sakon batean murgildua daudela begibistakoa da. Sarritan entzun ohi dugun Industria 4.0 kontzeptua, gizarte dinamika parte�hartzaileagoak bultzatzeko grina, etab. Era berean, Armeria Eskola ere eraldaketa prozesu batean dago must eginda. *Eraldaketa *diot, kontzienteki, etorkizunari beste modu batera begiratu nahi diogulako, Armeriaren izaera abiapuntutzat hartuta. Izan ere, Eibartarrak beti izan dira/zarete pertsona ausartak, kementsuak, aurrerakoiak eta langileak. Gizarteak aurrera egiteko beharrezko ezaugarriak, alegia. Balio eta gaitasun horiek oinarrizkoak baitira: ekin, berritu eta
aldaketara egokitzeko. Lana eta koherentzia da eibartarren DNA, arima, idiosinkrasia. Armeria Eskola bere sorkuntzatik izan da herrikoia: Eibartarren grinak, ahalegin kolektiboak, izaera aurrerakoiak, sortu zuen Eskola 1912an. Hori dela eta, etapa berri honetan, belaunaldi berriei ere Eskolaren izaera transmititu nahi diegu, eskola gizarteratuz, egungo Armeriaren erronkak ezagutaraziz. Hona hemen aldizkari berri honen arrazoia, bada. Egungo eta etorkizuneko gizartera egokitutako pertsonak gizarteratu nahi ditugu, ezagutza tekniko aurreratuetan prestatuak, eta inoiz baino gehiago, giza gaitasunez ondo hornituta. Profesional ďŹ nak eta pertsona garatuak. Eraldaketa hau, Armeriak betidanik landu izan dituen giza gaitasunetan eta giza balioetan sustraitu nahi dugu. Betiko Armeria izan dadila, gaur eguneratua eta etorkizunari ausardiaz begiratzen diona. Sustraia, betiko izaera, teknologia berriak eta ikasleen giza garapena uztartuz. Aldaketa, eraldaketa eta eboluzioa!
05
ZZ aldaketa
JosĂŠ Luis Novoa Lagek 1972an ezagutu zuen Armeria Eskola, estreinakoz, 14 urte zituenean, hain zuzen ere. Elektronika zen bere pasioa, aparatuen funtzionamenduak sekulako jakin-mina sortzen zuen beregan. Horrexegatik, elektronika ikasten hasi zen hain gazte zelarik. Maisutza ikasketak amaitu bezain pronto, 1977an, praktiketako irakasle moduan hasi zen lanean, delineazioan. Bien bitartean, ingeniaritza ikasketak egiten zituen Eskolan iluntzetan. 1980an atera zituen oposizioak eta elektrizitate eskolak ematen jardun ostean, 1984an idazkaria izan zen. Beranduago komunikazio eta informazioaren teknologien dinamizatzailea eta 2005ean Eskolako Zuzendari izendatu zuten eta horretan jardun du hamabi urtez, iazko uztailera arte. Zuzendari ohia beti saiatu izan da gizartearen zerbitzua izaten, hots, gizartearen beharrak asebetetzen. Bere helburua beti izan da gizartea hobetzea, gizartean eragitea. Batez ere, Eibar eta Debabarrenako ingurunean. Era berean, argi izan du garrantzitsuena balioak direla, konpetentzia teknikoak segituan zaharkitzen baitira, pentsamolde eta jarrera, ez, ordea. J.L. Novoa saiatu da erakunde horizontalago bat egiten, lidergotza elkarbanatua sustatuz. Hamaika proiektu asmatzeaz gain, oso presente izan ditu gizarte honetako sektorerik gutxietsienak, hori dela eta, eurentzako prestakuntza eskaini izan du: Enplegurako bidean, Debabarrena Integra, etorkinentzako edota langabetuentzako ikastaroak ezarriz. Baina hauek eta beste makina bat proiektu ez lirateke posible izango Ikasle Ohien Elkartearen aparteko laguntza eta konpromisorik gabe. Baita Eibar eta Ermuko Udalak eta Debegesa, zeintzuk Eskolaren sustatzaile eta bidelagun izan diren makina bat proiektutan.
06
J.L. Novoaren ibilbide profesionalean zehar aldaketa ugari egon dira Eskolan, eta batez ere hiru ildotan nabarmendu da Eskolaren izaera: BERRIKUNTZA: berrikuntza ez da estrategia bat, estrategia bera da berrikuntza.
ESPEZIALIZAZIOA: Kudeaketari dagokionez, prozesuak hobetuz eta ikasketa metodologiari erreparatuz gero, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratibo sistema bat ezarriz, ETHAZI izenaz ezagutzen dena egun.
honetan, erronka Armeria Eskola pertsonen koaliďŹ kazio eta enpresen lehiakortasunaren hauspoa izatea da. Pertsonen eguneroko lanean oinarrituta Armeria Eskolak gizartearen dinamizatzaile, motor, izan nahi du.
BEREIZMENA: Zorroztasuna, seriotasuna, zintzotasuna, ahalegina, konpromisoa eta lana izan dira, besteak beste, Eskolaren DNA-a, ondo egindako lana, alegia.
Argi dago, Eskolaren erdigunea pertsonak direla, Armeria osatzen duten pertsonak, hain zuzen ere. Ikastetxe erreferente, publiko, euskaldun, konprometitu eta irekia gizarteratua nahi dute.
J.L.Novoaren lekukoa Imanol Urreisti Ulaziak (Mutriku, 1972) hartu du, Ingeniari Elektronikoa da bera eta Armeria Eskolako elektrizitate departamentuko irakasle eta alorburua izandakoa.
Horretarako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte euren hezkuntza sisteman: berrikuntza, ekintzailetza, langile nahiz langabetuei zuzendutako prestakuntza, nazioartekotzea, informazio eta orientazioa ibilbide profesionalerako, formazio eskaera bereziak, Duala edota lan-esperientziaren egiaztagiria betiko zikloez gain.
Irakaskuntzan 20 urte daramatza Mutrikuarrak eta 12 urte eskolan, 2009.urtetik geroztik elektrizitateko alorburua izan da. Bere ibilbide profesionala hezkuntza publikoan eman du, Lanbide Heziketan gehienbat. Bere denbora librean itsasora hurbiltzea atsegin du: igeri egin edota kayak-ean ibiltzera, baina bertara begiratze hutsak energiaz betetzen dio arima. Futbolzalea eta futbolaria izandakoa ere bada. Izan ere, zainetan darama kirol hau, bere osabak, Dioni Urreiztik, Errealean jokatu baitzuen. Irakurtzea ere maite du denbora librean, beste errealitate batzuetara bidaiatzeko parada eskaintzen baitio literaturak. Zuzendaritza berriak estrategia berria zehaztu du, orain arteko ibilbideari jarraituz. Bide berri
Estrategia berri honekin, aurrerantzean, zera nahi da: ETHAZI metodologia indartu, komunikazio kultura txertatu, orientazio-zerbitzu egokitu bat eskaini, enpresekiko harremanak indartu eta hobetu, Ikasle Ohien Elkartearekin elkarlana sustatu, eleaniztasuna indartu ikasle zein langileengan, emakumeen presentzia azpimarratu, espazioak garai eta behar berrietara eguneratu... Azken ďŹ nean, Eskolara gustura etorri daitezela langile eta ikasleak. Izan dadila ikasteko gunea, baina baita elkarrizketa edota hausnarketarako espazioa, sortzeko abagunea, etorkizuneko profesionalak hezteko eskola, bai teknikoki eta baita garapen pertsonalari dagokionez.
03
Breaking news!
ELEKTRIZITATEA En el ciclo de 'Instalaciones eléctricas y automáticas' (I.E.A.) han realizado varias salidas: al museo de ArmasEibarrés, a EIKA (fabricación de resistencias eléctricas y placas eléctricas para el sector de la cocción) y a MUSIKORTA (donde conocieron de primera mano un estudio de sonido con servicio integral de audio). Por otro lado, el alumnado de 'Automatización y Robótica industrial' (A.R.I.) ha visitado EROSKI (empresa cooperativa de distribución perteneciente a la Corporación Mondragon) para conocer su almacén automatizado, las empresas de automatización MASER (Técnicas de Automatización Industrial y Diseño, montaje, instalación, puesta en marcha y servicio postventa de maquinaria especial, Manipulación, Montaje Robótica y Automatismos), y LIZARDI (Ingeniería y fabricación de sistemas eléctricos y electrónicos para la automatización de sistemas productivos). Por último, han visitado DANOBAT (referente en soluciones de alto valor añadido en el ámbito del rectificado, torneado, corte, punzonado, plegado y la automatización de la producción de piezas en material compuesto) para conocer sus instalaciones y su funcionamiento. En cuanto a formación se refiere, el alumnado del departamento de Electricidad tuvo la oportunidad de acudir a dos interesantes charlas. Por un lado, se organizó una Jornada sobre 'Gestión energética, innovación, soluciones más recientes y nuevas tendencias' organizada por el TKgune de Automatización junto a GOIKOLUZ y a los expertos de EATON. Por otro lado, los/las alumnos/as tuvieron la ocasión de saber más sobre neumática en la charla que impartió la elgoibartarra empresa PNEUMAX (empresa de automatización de neumática) en el salón de actos de Armeria Eskola.
08
FABRICACIÓN MECÁNICA El Departamento de 'Fabricación Mecánica' ha visitado empresas como DELTECO (Soluciones integrales de mecanizado) y MERCEDES (empresa alemana fabricante de vehículos) para conocer su funcionamiento de primera mano.
MECATRÓNICA El departamento de 'Mecatrónica' estuvo visitando el Museo de Armas de Eibar, en Portalea, donde además de ver las armas más antiguas hechas en la ciudad armera, conocieron diferentes productos industriales autóctonos como son: las máquinas de coser, el damasquinado o las bicicletas.
ELECTRÓNICA y S.T.I. El departamento de 'Sistemas de Telecomunicaciones y Electrónica' ha visitado IK4-IKERLAN (IK4-Ikerlan es un centro tecnológico líder en la transferencia de conocimiento y en la aportación de valor competitivo a las empresa)para conocer sus instalaciones y funcionamiento.
09
hizketan Euskara eta lana uztartzeko erronkaz aritu ziren HIZKELAN Jardunaldian Lanbide heziketan eta industrian euskarak duen presentzia izan zuen ardatz azaroan Laneki elkarteak, Ikaslan eta Armeria Eskolak elkarlanean antolatu zuten Jardunaldiak. Ekimenari ordezkari politikoek eman zioten hasiera: LANEKI-ko Ainitze Blancok, LHko Sailburuordetzako Rikar Lamadridek, Eibarko Miguel de los Toyos alkateak eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Josune Zabalak, hain zuzen ere. Jardunaldiaren gidari Amaia Uribe kazetari forutarra izan zen.
10
Ondoren, GFAko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari ohiak, Mikel Irizarrek, euskara, gazteak eta hezkuntzaren arteko balantze bat egin zuen eta adierazi zuen
ezinbestekoak direla sinergiak eta baita diagnostiko bateratu bat ere. Kontseiluko Haizpea Abrisketa Europako eragileekin adostutako`Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloaz´ mintzatu zen eta zera adierazi zuen: administrazioek eta gizarteak neurri horiek bete egin beharko lituzketeela, euskararen egoera ezagututa, etorkizun hobea lortze aldera. Horretarako, enpresetan hizkuntza eskubidea bermatzea ezinbestekoa dela argi utzi zuen. Bukatzeko mahainguru bat osatu zuten: Imanol Urreistik (Armeria Eskola), ELAY enpresako Anaje Narbaizak, Easo Politekniko-ko Miguel Angel Elkoroberezibar-rek, SD Eibar Fundazioko Mikel Larraùagak, KABIA-ko Arantza Lekuonak eta Joxe Mari Goenaga zinemagileak. Hezkuntzako bi erreferenteek argi
utzi zuten Lanbide Heziketan D ereduaren indartzea eman dela eta pausuak ematen jarraitzea ezinbestekoa dela. Enpresa munduko, erreferenteak, Anaje Narbaizak, aldiz, zioen enpresetan euskara sustatzen ari zirenean aitzindariak izan zirela, sinistuz egin zutela aurrera. Azpiegitura eta baliabideak sortuaz sinismen horiek aurrera eramateko. Formazioa giltza izanik. Bestetik, aitortu zuen, sarritan enpresentzako ekonomikoki errentagarria ez bada ere, balio erantsia dela euskera gizarteari eta lan-taldeari dagokionez. S.D. Eibar Fundazioko Mikel Larrañagak euskara, gazteak eta arrakastaz aritu zen. Izan ere futbola kirol izarra denez, erreferente bat da bertan egiten den hizkuntza. Horrexegatik, Larrañagak zioen: ”Euskal Herriko futbol partidu guztietan euskaraz egitea ondo legoke. Umeek euren jokalariak euskaraz egiten ikustea aurrerapausu handia litzateke. Gazteen hizkuntza kirolean, futbolean, euskara izateak erreferentzia markatzen du, ikustaraziz futbolean euskarak ere arrakasta izan dezakeela.” KABIAko
Arantza
Lekuona
eskubideak bermatzeaz zera zioen: ”Kontratazio irizpideetan euskarak garrantzi handia izango du, hemendik aurrera sortzen diren lanpostuetan”. Azkenik, Joxe Mari Goenaga zinemagilearen ustetan, “Esparru guztietan behar dugu sormen propioa. Euskarak zinemarako ere balio du eta erreferenteak izatea giltza da. Gainera, Euskarazko zinemak, erdarazkoaren pareko arrakasta du Mundu mailan. Beraz, zergatik ez zinema euskaraz?” Sorpresaren bat edo beste ere izan zen Jardunaldian zehar. Izan ere, Mikel Laskurain aktore bergararra ibili zen aurrera eta atzera Arrate andre eibartarrarena eginez eta barre algaraka ipini zuen aretoa. Amaiera hunkigarria izan zuen ekimenak, Hizkelan aitortza eman baitzioten Elay enpresako sortzaile eta langile den Jose Luis Elkorori, Elay enpresan lanean euskaraz aritzeko egindako ahalegin eredugarria azpimarratu eta eskertzeko. Zorionak Jose Luis!
hizkuntz
09
Ondo egindako lana
“Maitasun hitzak baino botika hoberik ez dago.”
Abel Barriola (pilotaria) Abel Barriola pilotari leitzarra izan da azken ‘Ondo Egindako Lana’-ren protagonista. Izan ere, pasa den udaberrian hartu zuen erretiroa. Leitzarra ez da izan txapel gehien irabazi dituen pilotaria, baina bai bihotz gehien lapurtu dituena, ordea. Protagonistak horrela eman zion hasiera hitzaldiari: “Zoriontsu izandu naiz pilotan jokatzen, izan baita nire pasio eta afizio. Saiatu naiz zuzen, baikorra eta zintzoa izaten eguneroko helburu txikiak betez, autosuperatzen.” Ekitaldian, bere alboan Joseba Urkiola, EITBko kirol kazetari, herrikide eta laguna izan zen, hitzaldia dinamizatzen.
12
Eibar asko gustatzen zaio Abeli, kasta duen herria baita, langilea, bere aburuz. “Pilota munduan ASTELENA berezia da. Esaterako, Labrit juerga hutsa da, irabazi edo galdu berdin-berdin ospatzen dute. Eibarren, aldiz, beste seriotasun eta zintzotasun bat dago, txaloak eta txistuak ez dira inertziaz izaten.” “Egun, kirola, espektakulua bilakatu da, baina Eibarren beti eskertu izan dute dena ematea, esfortzuaren kultura. Ez dira gozokiaren kanpokoarekin geratzen, barrukoarekin baizik, eta kirolaria kontziente da. Tradizioa dago. Frontoia ere bada Eibarko gizartearen isla. Luzera pilotariok eskertzen dugu zintzotasun
hori. Ez baitira su-artifizialekin geratzen.”
zeudenak hori eskertu zuten.
Leitzaz hitz egitean hunkitu egin ohi da Abel. Belaunaldiz belaunaldi herria maitatzen erakutsi diete eta horrek identitate bat sortzen du leitzarrengan, harro daude euren jatorriaz. Era berean, ez dira gutxi pilotari leitzarrak (Bengoetxeatarrak, Jaunarena, Barriola… eta bidean datozenak). Afizio izugarria ei dago herri nafar honetan, umeen idoloak pilotariak baitira. Frontoia beti dago beteta. Abelek herriko frontoian pasa zuen bere haurtzaro eta nerabezaroa. Horregatik, uste du herrietan frontoiak ireki beharko liratekeela, osasungarria eta aberatsa baita kirol hau.
Leitzarraren arabera “olatuaren gainean zaudenean, ondo zaude, baina ez da nahigabe etortzen den olatua, eguneroko lanean zuzen, zorrotz eta zintzo lan egin ostean baizik sortutakoa, helburu txikiei erreparatuz. Erreza ez da. Horregatik, baloratzen duzu goian egote hori”.
Benjamin Azpilikuetak Jose Antonio Azpilikuetak, bere semeak, egindako marrazkia oparitu zion Abeli. Maiatzak 7, azken afaria. “Bukaera euria bezala da, etortzen den bezala eskertzen duzu. Kirola bizitza modukoa da amaitzen denean. Askotan erortzen zara eta porrota oso gogorra da. Zaila da, baina buelta emanez gero, aurrera egitera bultzatzen zaitu. Pilotari berri bat zara, zulotik atera berria, eta hutsetik hasten zara.” Abelek oso modu humano eta naturalean transmititu zituen barrenekoak, eta han
Baina, Abeli benetako oilo pikorra eskuz banakakoak sortzen dio. Motibazioa zerbait pertsonala dela uste du, hala ere kanpo indarrek ere eragiten dutela zioen. “Txapela ez da garrantzitsuena, baina zurrunbilo horretan zaudenean bai. Astoari azenarioa aurrean jartzen diozunean modukoa da, estimulu bat, erronka bat, eta zuk azenarioa jatea nahi duzu, noski.” Hala ere, argi utzi zuen momentu latzek egin dutela bera kementsu. Esaterako, lesioak momentu zailak izaten direla, eta ostean osasuna asko baloratzen dela. Horrela zioen pilotari leitzarrak: “momentu baxuetan, jendearen hurbiltasunak indar asko ematen dizu. MAITASUN HITZAK BAINO BOTIKA HOBERIK EZ DAGO.”
13
Ethazi ETHAZI metodologia erronkak baino gehiago da. Ikasleek konpetentzia teknikoak bereganatzeaz gain, giza konpetentziak ere lantzen dituzte, esate baterako: iniziatiba, talde lana, partehartzea, rol banaketak taldean, informaazioaren kudeaketa, erronkaren aurkezpena eta defentsa eraginkorrak, etab Metodologiaren ezaugarririk esanguratsuenetako bat talde-lanaren indarra da. Ikasle bakoitzak bere onena eman beharko dio taldeari, helburuak bateratuz, besteengan konfidantza izanez, elkarlanean erronkak gainditzeko. Armeria Eskolan metodologia honek duen potentzialitatea sustatu nahi dugu: profesional, pertsona eta talde gisa garatzeko. Azkenik, metodologia berri honek espazioen berrantolaketa bat ere eskatzen du. Izan ere, arestian aipatutako konpetentziak lantzeko espazioak egokitu egin behar dira, eta horretan gabiltza buru-belarri egun.
14
La nueva metodología ETHAZI es algo más que superar ciertos retos. El alumnado además de obtener competencias técnicas, trabaja sus competencias humanas, como son: la iniciativa, el trabajo en equipo, la participación, el reparto de roles en grupo, la gestión de la información, la presentación de los retos y la realización de defensas eficientes... La característica principal de la metodología es la fuerza del trabajo en equipo. Cada alumno/a tiene que dar lo mejor de sí mismo/a al grupo, aunando los objetivos, confiando en los demás, para así poder superar los retos de forma grupal. Por último, esta nueva metodología exige una re-adaptación de los espacios. Por lo tanto, para desarrollar las competencias, mencionadas anteriormente, hacen falta espacios más diáfanos, amplios y transparentes. Actualmente estamos trabajando en ello.
ELECTRICIDAD I.E.A. En el ciclo de I.E.A ha habido 3 retos: Reto 1: La instalación eléctrica de un restaurante. Reto 2: Realizar el montaje de las instalaciones generales de un bloque de viviendas, las instalaciones de telecomunicaciones y la electricidad. Reto 3: Diseñar y montar la iluminación y el ascensor de un supermercado.
A.R.I. Reto 1: ROBÓTICA: Programación y montaje del robot industrial Mitsubishi y del colaborativo UR3 con visión artificial. Reto 2: EJES LINEALES: Control de tres ejes industriales por medio del controlador Trajexia de Omron e integración de maquetas Festo con ejes lineales. Reto 3: PANELES ELÉCTRICOS. Montaje de un cuadro eléctrico y regulación PID del nivel de líquidos y temperatura por medio de autómatas Siemens. Reto 4: PROGAMACIÓN DE ESTACIONES FESTO: Montaje, integración y comunicación de maquetas FESTO, y su programación por medio de autómatas Siemens con pantallas táctiles. Reto 5: PROCESO INDUSTRIAL ROBOTIZADO: Integración, programación y comunicación de sistemas industriales tales como: robots, cinta trasformadora, variador, cámara de visión, pantallas táctiles y periferia descentralizada.
15
ELECTRÓNICA 1er curso Reto 1: Realización de una máquina recreativa mediante un raspherry pi. Reto 2: Fuente de alimentación. Reto 3: Juegos con complementos digitales (PIKEBOX). 2º curso
Reto: Montaje de un amplificador de audio y la realización de un concierto. S.T.I. 1.maila 1.erronka: 6 solairuko eraikuntzarako ICTa montatu dute; telefonia, telebista-irratia eta internet zerbitzuak besteak beste. Gogor datorren zuntz optiko teknologia erabili dute erronka burutzeko. 2.maila 1.erronka: STIko ikasleek MnElOn erronka burutu dute, non hiru herritan (Mendexa, Elorrio eta Ondarroa) sakabanatutako enpresari azpiegitura informatikoa eta oinarrizko zerbitzuak jarriko dizkioten. Gainontzeko zerbitzuak, hau da, DNS, DHCP, WIFI, VPN…erronkari jarraipena emango diotenak,1. STIko ikasleak izango dira. Komunikazioa zuntz optikoz egin da, baina orografia medio, Mendexa eta Ondarroaren artean IP irrati lotura erabili behar izan da. 2.erronka: S.T.I.-ko ikasleek sekulako erronka burutu zuten: Euskal Derbiaren retransmisioa, Eibar eta Athletic-en artekoa emakumezkoen 2.mailan Unbetik zuzenean. Helburua emakumeen futbola sustatzeaz gain, zuzeneko retransmisio baten errealizazioa egiten izan zen. Horretarako elkarlanean aritu ziren Eibarko Udala, S.D.Eibar, Hamaika Telebista , EHU-ko Komunikazioko fakultatearekin, ikus-entzunezko azpiegiturak eskuratzeko, kazetaritzako 4.mailan dagoen Jabi Gonzalezek egin zituen esatari lanak eta ikasle ohia den Miren Gisasolarekin batera. Bigarren zatian, aldiz, Ainhoa Larruskain futbolaria aritu zen eta S.D.Eibar-ko Ion Zabaleta elkarrizketatzeko tartea ere izan zuten. Azpiegiturak hurrengoak izan ziren: 7 kamera, nahasketa mahaia, grabadora, konexio matrizea (rack-etan), pantailak, encoder-ra, ordenagailuak, komunikazio ekipoa, switch/router/wifi ekipoak ta audio ekipoa. 3.erronka: Euskararen eguneko ekintzen emankizuna 2.erronkako hainbat baliabide eta azpiegitura erabiliaz.
16
FABRIKAZIO MEKANIKOA FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA 1.maila 1.erronka: PERTXEROAK. Ikasleek taldeka gelan jartzeko pertxeroa diseinatu dute, ondoren gehien gustatzen zitzaizkien bi diseinuak aukeratu eta mekanizatu egin dituzte. Azkenik, ikus-entzunezko bat egin dute eta baita aurkeztu ere. Bitxikeri gisa, Seaska ikastolara bidali dira pertxero batzuk. 2.erronka: KAINOIA. Ikasleek taldeka kainoia diseinatu dute, ondoren gehien gustatzen zitzaizkien biak aukeratu eta mekanizatu egin dituzte. Aurreko erronkaren antzera bideo bat egin eta aurkezpena egin dute. Ondore etxera eraman dituzte, atrezzo gisa.
MEKATRONIKA 1.maila 1.erronka: Bulego eraikin batetako instalazio elektrikoa eta zaborren kanporaketaren diseinua. Egun egiten ari direnak: 2.erronka: Esneki berri baten nahasketaren eta ontziratzearen diseinua. 3.erronka: Lata zapaltzailea.Lata zapaltzaile baten fabrikazioa zabor-ateratze maiztasuna jeisteko. 2.maila 1.erronka: Kontraburua: ARMERIA ESKOLAk dituen tornoak fabrikatzaileak deskatalogatuak izan dira. Horrez gain, tailerretan dagoen dokumentazio teknikoa hondatua aurkitzen da. Dokumentazio tekniko hau eguneratzeko beharrezkoak diren betebeharrak egitean datza erronka. 2.erronka: Sistema mekatroniko baten simulazioa. Egun egiten ari direnak: 1.erronka: Sistema robotiko baten simulazioa. 2.erronka: Tailerreko tornuen azpimultzoen desmuntaia, muntaia eta konponketak. 3.erronka: Eskolako tailerretako mantenimendu plana burutzen ari dira urtean zehar.
17
Berdintasunaren manifiestoa Armeria Eskolak INSPIRA MANIFESTUA sinatu berri du, emakumearekiko eta gizartearekiko, hezkuntza zentro gisa, daukagun konpromisoa indartuz. Mundu justuago baten aldeko gure apustuan ekintzak lehenetsiz hitzen gainetik, alegia. INSPIRA MANIFESTUAk emakumeek teknologia eta zientziaren esparruan duten rol-az eta honen benetako errekonozimendu eta islaz lan egiteko konpromisoa adierazten du. Hezkuntza arloko agente bezala gizartea eraikitzeko erabiltzen ditugun estereotipoek, genero rolek eta emakumearekiko jarrerak eta ekintzak kezkatzen baikaituzte. Manifestu hau sinatzerakoan zientzia eta teknologia esparruan aktiboki emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu. 7 dira lan arloak: 1 – Hausnartu eta berrikusi berdintasuna dagoelako uste faltsua. Berdintasun hori oraindik ez dela esistitzen erakusten duten datuak ezagutu eta oraindik lan handia dagoela lortzeko konturatu. 2 – Jendaurrean aitortu emakume eta gizonek gaitasun, eskubide eta erantzukizun berdinak ditugula eta aitormen bera merezi dugula. 3 – Berdintasun falta horren ondorioak ezagutarazi eta lan egin ekimen positiboen beharraz gizartea kontzientziatzeko eta berdintasunik eza saihesteko, zientzia eta teknologia sistema arduratsua eta askotarikoa sustatuz. 4 – Emakume zientifiko eta teknologoak agerian jarri, historian izan direnak eta egungoak, haien lana aitortu eta erreferente berriak eratzeko. 5 – Gizarte mailako estereotipoei buelta eman, genero rolei buruzko usteak desmitifikatzeko; eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloetako lanbideen aukera zabalaren berri emateko. 6 – Neskak animatuta, gai eta aitortuak sentituko diren gizarte eta hezkuntza ingurua sortu, etorkizuna inolako mugarik gabe aukeratu ahal izan dezaten. 7 – Emakumeak ahalduntzen lagundu, hori maila guztietan lortzeko ekimenak garatuz. Eta zu animatzen al zara manifestua sinatu eta konprometitzera? http://inspirasteam.net/eu/manifiesto/
18
NOT JUST WORKFORCE BUT WORLD READY Hezkuntzak, orokorrean, eta Lanbide Heziketak, bereziki, erronka interesgarria bezain konplexua du aurretik. Izan ere, gizarte nahiz lan munduak, gaur egun, epe motzerako, zer motatako PERTSONAK nahi dituen definitu behar baitute gaitasunei dagokienez. Jakina da egun industriak behar dituen profil profesional guztiak betetzeko arazoak daudela eguneratu gabeko gaitasunengatik. Beharrezkoak diren gaitasun hauek zeintzuk diren adosterakoan iritsi ezberdinak badaude ere, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingenieritza eta Matematika) gaitasunak ezinbestekotzat izan ohi dira. Baina, kolaborazioa, talde-lana, digitalizazioa, arazoen konplexutasuna eta komunikazioa bogan dauden honetan, STEM gaitasunak bezain garrantzitsuak dira beste hauek ere:
READY
• Pentsamendu kritikoa eta arazo konplexuak konpontzeko gaitasuna. • Sarean, elkarlanean kolaboratzeko eta lidergotza egokia garatzeko gaitasuna. • Egoera berrietara egokitzeko azkartasuna eta malgutasuna. • Iniziatiba eta ekintzailetasuna. • Ahozko nahiz idatzizko komunikazio gaitasunak. • Informazioa eskuratu, tratatu eta aztertzeko gaitasuna. • Imajinazioa eta kuriositatea, jakin-mina. Ikasketa-gaitasun zabalak ezinbestekoak dira bizitzea tokatu zaigun munduan asebeteko gaituen esperientzia luze batetan murgildu eta eraginkorrak izateko. Beraz, STEM bai, baina giza gaitasunetan ondo hornitutako pertsona batengan, noski.
19
Emakumeak armeria eskolan Armeria Eskolan hamar ikasletik bakarra da emakumea, eta azken urtetan portzentajea ez da gehiegi mugitu. Datuarekin kezkatuta IĂąaki Alberdi eta Fernando Sagastigutxia irakasle ohiei galdetu diegu ea horrela izan den historian zehar. Bien esanetan, Eskola sortu zenetik izan da horrela. Armaginen lehen promozioan, 1912koan, ikasle guztiak mutilak ziren, baita irakasleak zein Eskolaren sorrera ahalbideratu zuten enpresariak eta udaleko ordezkariak ere. Zortzi urte beranduago mekanizazio espezializazioarekin gauzak ez ziren batere aldatu genero ikuspegitik eta urte askotan gizonen ikastetxea izaten jarraitu zuen. Hala ere, mundu maskulino horretan sartu
20
eta euren aztarna utzi duten emakumeak ere izan dira. Horrela, 1970/71 ikasturtean lehendabiziko emakume ikaslea, Arrate Iriondo, Delineazio espezialitatean matrikulatu zen, eta urtebete beranduago zazpi neskak jarraitu zuten bere bidea. IĂąaki Alberdiren iritziz, emakumeen presentzia espezialitateei lotuta egon da, Delineazioko ikasleen artean adibidez, emakumeen portzentajea %15 eta %20 bitartekoa izan zen, eta 1975ean Operadores de Laboratorio espezialitatea ezarri zenean, neska gehiago zegoen mutilak baino, konkretuki mutilak halako bederatzi neska lehen promozioan. Delineazioak zazpi urte iraun zuen eta Estatu mailan bakarra zen Control de Calidad izeneko espezializazioan bihurtu
zenean ere emakumeen presentzia nabaria izaten jarraitu zuen. Geroxeagokoak dira DBH eta Batxilergoak, non mutilak gehiengoa izan arren, nesken kopurua altua izan zen. Aipatzekoa da Ana MÂş Zudaire izan zela Armeria Eskolako lehen irakasle emakumea, 1965ean sartu zen eta matematikak irakasten zituen. Bost urte beranduago hasi zen Ana Urbistondo, ďŹ sika eta kimikako irakaslea, klaseak emateaz gain kimikako laborategian eta
Tekniker-en lan egin zuena eta 40 urtez gure ikastetxeko irakaslea izan dena. Etorkizunari begira, estrategikoa da emakumeentzat ere erakargarria izan daitekeen Lanbide Heziketako eredu industrial bat sortzea, eta Armeria Eskolan bide hori egiten hasiak gara. Inguruko enpresek langile espezializatuak behar badituzte eta ziklo industrialen laneratze-tasa %90etik gorakoa bada, ez dirudi bidezkoa aukera hori gizonek soilik aprobetxatzea.
21
Gertutik SUHARRI ARANBURU
AZKOITIA | 'INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK' ZIKLOAREN IKASLEA. | TRINIFOX MUSIKA TALDEKO AHOTSA ETA KITARRA Zergatik Armeria Eskola? Gertutasunagatik, azkoitiarra naiz. Egia esan, nahiko ikasle txarra nintzen eta hemengo metodologiari esker motibatuta nago. Zein da zure pasioa? Musika, txikitatik jotzen dut kitarra ta gure familian denok gara musikagileak. Egun TRINIFOX taldeko ahotsa eta kitarra naiz eta pozik gabiltza taldearekin zuzenekoak ematen. Diska atera berri dugu. Zer eskatzen diozu 2018ari? Musika asko eta ondo pasatzia zentzu guztietan!
IRATI MAIZTEGUI SANTILLÁN LEGAZPI | ELEKTRONIKAKO IKASLEA
Zergatik Armeria Eskola? Elektronika ikasi nahi nuen eta Euskadi mailan, publikoa eta gertuena hauxe da. Egia esan, oso gustura nago eta laister Erasmusa egitera noa Milan-era. Zein da zure pasioa? Musika (kitarra jotzen dut), boluntariotza (Burgosen lankidetza batean egon naiz 4 urtez), animalien babesa (Legazpin katuen koloniak kudeatzeko elkarte bateko partaidea naiz), feminismoa eta aktibismoa. Zer eskatzen diozu 2018ari? Lana aurkitzea, ikasten jarraitzea eta emakume eta gizonezkoen Berdintasuna.
22
ROSA GUINEA
EIBAR | TRABAJADORA ¿Por qué Armeria Eskola? Empecé aquí por cercanía tras trabajar en Elgoibar. La verdad que nunca había trabajado en Eibar y estoy nuy contenta en este centro. El ambiente es muy bueno. ¿Cuál es tu pasión? La lectura (la novela histórica, la policíaca y la moderna. Mis autores/as favoritos/as son: Toti Martinez de Lezea, Camilla Lackberg e Ibon Martín. Viajar. Me encantan Grecia e Italia. La informática. Me encantaría saber más. ¿Qué le pides al 2018? Salud, es la cosa más importante.
LUIS PALACIOS EIBAR | TEACHER
Why Armeria Eskola? Because I like the atmosphere and because I am from Eibar. Which is your passion? I love the seaside. Which is your goal for 2018? I wish I win the lottery.
23
Nazioartekotzea ARMERIA SAREA, Armaginak munduan Borja Rodriguez Iglesias ¿Cómo recuerdas Armeria Eskola? Armeria Eskola la recuerdo como una escuela con mucha historia, con profesores con muchos años de experiencia, algunos incluso llevaban toda la vida enseñando en la escuela. ¿Por qué decidiste estudiar aquí? Decidí estudiar en Armeria Eskola porque quería estudiar algo relacionado con la industria, ya que en Euskadi había más posibilidades de encontrar un buen trabajo en este sector. Y, por la zona de Eibar, la escuela con más nombre era: Armeria Eskola, sin duda. ¿Cuándo fuiste a Alemania? Qué haces en el trabajo? A Alemania llegue en abril del 2013, en principio para hacer unas prácticas de 3 meses, pero después hice una formación dual y estuve trabajando en la empresa Mercedes-Benz. Actualmente me encuentro estudiando una carrera que se podría traducir como administración y gestión de empresas.
24
¿Te es útil el conocimiento adquirido en Armeria Eskola hoy en día?
Todo lo aprendido en esta Escuela me ha servido en un momento u otro de mi vida profesional. Además, casi toda mi vida profesional ha sido gracias a esta escuela. Incluso el hecho de estar ahora en Alemania es debido a que contactaron conmigo de Armeria Eskola para hacer un curso de alemán en la escuela y después hice un par de entrevistas vía Skype con empresas alemanas. ¿Recomendarías a nuestro alumnado a irse fuera? La experiencia de irse fuera se la recomendaría a todo el mundo, he aprendido muchísimas cosas tanto personalmente como profesionalmente, y he conocido también un montón de gente nueva, una cultura diferente e idiomas, que de no haber venido no habría podido conocer, seguramente. ¿Echas de menos Eibar? Sí. De Eibar echo de menos casi todo, aparte de la familia y los amigos, por supuesto. Al fin y al cabo, en Eibar es donde he crecido y la forma de vida aquí es completamente diferente. Aupa Eibar ta Aupa Armeria Eskola!
FICHA TÉCN
ICA
Borja Rodri guez Iglesia s 1989 (28 añ os) Eibar (Guip uzkoa) Karlsruhe (A lemania) Antiguo alu mno de fabricac ión mecánic a (2007-2009 )
25
Fotomatoia FP DUAL Elhadji Malick Sene (1995) SENEGAL-MUTRIKU Estudiante de 2° de Fabricación Mecánica Idiomas: sefer, olof, francés, castellano y euskera. Hobbies: - música (Yossou Ndour) - Fútbol (Barca y Senegal) - Estar con los amigos en Ondarroa - La playa - Jugar a la play - Las fiestas
El 2011 llegó aquí con 15 años con varios tíos y hermanos. Al llegar, era todo distinto, pero se sintió muy querido en Mutriku y Ondarroa. Empezó a estudiar en el CIP de Markina-Xemein y obtuvo el graduado escolar. Después hizo un grado medio de 'mantenimiento y control de máquinas y embarques' en la Arrantza Eskola de Ondarroa. Tras estar un año en el paro decidió estudiar Fabricación Mecánica en Armeria Eskola, ya que un conocido le había recomendado y porque tiene muchas salidas.
26
¿Cómo llevas el DUAL? Al principio me costaba estudiar y trabajar a la vez. Ahora estoy muy contento. Hago las prácticas en Alcorta (Elgoibar) y me encanta el trabajo. Mis acciones suelen ser: La troquelería, las ajusto, repaso los troqueles y montarlos. Allí trabajo de 15-18h, tras salir de clase. ¿Qué es lo que más te gusta del trabajo? Que es muy práctico de hacer. Me gustaría seguir trabajando en Alcorta. La verdad, que estoy muy contento en esta empresa. Aprendo mucho, me gusta el trabajo y hay muy buen ambiente laboral. ¿Recomendarías el FP DUAL? La verdad, es que sí. Se aprende mucho haciendo. Cuando estudiábamos me sonaba todo raro, al empezar a trabajar entendí los conceptos y coloqué bien mis ideas. (se ríe). La verdad es que me encanta trabajar y ejecutar. Me gusta mucho.
¿Qué es lo que más y lo que menos te gusta desde Euskadi? Lo que más la gente, la playa y las fiestas. La gente es muy amable y muy trabajadora. Lo que menos... (Se ríe) A veces la gente es un poco cerrada. En África la gente toca más música, está por las calles, la gente es más libre, no importa si los vecinos hacen ruido, son felices. Aquí hay mucho silencio, la gente es muy seria. La vida es distinta. Pero aquí hay más opciones para estudiar. Eso es muy interesante. Somos diferentes en algunos aspectos, pero muy parecidos en otros. Eso es bonito también. ¿Dónde te ves en 10 años? Trabajando y me gustaría comprometerme con una chica. En cuanto al trabajo se refiere, en una empresa ya sea Alcorta u otra similar. Y a veces pienso en montar una empresa propia, sé que con URRATSBAT es posible. Pero ya veremos, de momento a seguir trabajando y aprendiendo.
27
2017-18 Isasi 36, EIBAR
943 203 244
IKASTARO KATALOGOA CATÁLOGO DE CURSOS LANGILE NAHIZ LANGABETUENTZAKO IKASTAROAK CURSOS PARA TRABAJADORES Y DESEMPLEADOS
+
DIRUZ LAGUNDUTAKOAK · SUBVENCIONADOS
URRITIK EKAINERA · DE OCTUBRE A JUNIO
MECATRÓNICA, AUTOMATIZACIÓN Y ROBÓTICA INDUSTRIAL * Programación de autómatas (SIEMENS-TIA PORTAL, OMRON) * Robótica industrial (UR3, MITSUBISHI) * Visión artificial (COGNEX) * Sistemas eléctricos, neumáticos e hidráulicos (Automation Studio, FluidSim)
DISEÑO INDUSTRIAL Y FABRICACIÓN MECÁNICA * Soldadura por electrodo revestido y TIG * Mecanizado convencional y CNC TORNO-FRESADORA (HEIDENHAIN, FAGOR, FANUC) * Fabricación aditiva. Impresión 3D Modelado 3D y CAD/CAM (NX)
ELECTRICIDAD Y ELECTRÓNICA * Instalaciones eléctricas de baja tensión * Instalaciones eléctricas de enlace en edificios * Fundamentos básicos de electricidad * Protocolo KNX para domótica
INFORMÁTICA Y TELECOMUNICACIONES * Fibra óptica (instalación y fusión) * Ciberseguridad en redes inalámbricas * Virtualización de servidores (Proxmox, Virtualbox y VMWare) * Cableado estructurado
www.armeriaeskola.eus