Revista de Hostelería Gipuzkoa

Page 9

KONTUAN HARTZEKOA > COVID-19 DIRU-LAGUNTZAK

Ostalaritza-sektoreak jasotako laguntzak COVID-19AK ERAGINDAKO E G O E R A E KO N O MIKO A ARINTZEKO ASMOZ, HAINBAT ERAKUNDEK DIRU-LAGUNTZAK ARGITARATU DITUZTE sektorearentzat martxotik hona. Laguntza horiek bi esparrutan bana daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan eta udalerrietan. Alde batetik, Euskadin itzuli beharrik gabeko hiru laguntza izan dira, Eusko Jaurlaritzak emandakoak. Hasteko, Lanbidek 16 milioi euro eman dizkie langile autonomoei eta banakako enpresaburuei, autonomoen kotizazioak eta lokalaren alokairua ordaintzeko. Establezimendu bakoitzeko gehienez 3.000 euro eman ditu.

egindako inbertsioak finantzatzeko maileguen amortizaziokuotak. Onuradunek gehienez 3.000€ jasoko dituzte. Bigarren deialdian, aldiz, sailak 30 milioi euro bideratu ditu honako hauei zuzendutako laguntzetara: norbere kontura edo autonomiaz lan egiten duten pertsonei, ondasun-erkidegoei, sozietate zibilei, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizia osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteei, eta ostalaritzan diharduten mikro eta enpresa txikiei, baldin eta Lehendakariaren 38/2020 Dekretuan krisiaren kudeaketarako hartutako neurrien ondo-

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak 37,5 milioi euro bideratu ditu bi partidatan, eta gipuzkoar udalerriek itzuli beharrik gabeko laguntzak eman dituzte. rioz jarduerari eragin bazaio. Kasu horretan, establezimenduko langile kopurua hartu da kontuan, eta establezimendu bakoitzeko 4.000€-ko laguntza jasoko da gehienez. Bestalde, Gipuzkoan, itzuli beharrik gabeko laguntzak ere

badaude udalerrietan. Bataz beste, bi deialdi egin dituzte udalerri bakoitzean, nahiz eta gaur egun zenbait udalerrik aparteko partida bat bideratzen duten sektorera. Itzuli beharrik gabeko lehen laguntzak martxoa eta abuztua bitartean argitaratu ziren. Hamar langile edo gutxiago dituzten ostalaritzako establezimenduetara bideratuta daude, eta diru-laguntzen batez besteko zenbatekoa 800€koa izan da. Kopuru hori aldatuz joan da langile kopuruaren arabera eta establezimenduak jarduera osorik edo zati batean murriztu behar izan duen kasuetan.

Aldi berean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak 37,5 milioi euro bideratu ditu guztira, bi partidatan banatuta. Lehenengo deialdian, sailak 7,5 milioi euro eman dizkie pertsona autonomoei, negozio-bolumenaren aldetik jarduera turistikoa duten txikizkako mikro eta enpresa txikiei eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak jarduera erabat etetera behartu zituen negozioei; baita %75etik gorakoa salmenta-murrizketa izan zutenei ere. Lehen partida horren bidez, honako hauek ordaindu dira: establezimenduaren alokairua edo hipoteka-maileguak, produktu galkor edo freskoak, hornidurak, ostalaritza- edota turismo-esparruko elkarteetako afiliazio-kuotak, COVID-19 koronabirusari lotutako laguntzen aholkularitzaeta kudeaketa-zerbitzuak, eta

OTOÑO20 9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.