1 minute read

Kinu #5: Imogen Stidworthy. Zinema eta ikus-entzunezkoak Arte garaikidea / Proiekzioak

ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK /ARTE GARAIKIDEA / PROIEKZIOAK IRA. 16 (ostg)

Kinu #5: Imogen Stidworthy

Advertisement

Tractora Koop. E. Kolektibo egoiliarren programa

«KINU#5 IMOGEN STIDWORTHY (LONDRES, 1963) ARTISTAREN INGURUAN IZANGO DA, HAREN SOINU-LAN, FILM ETA MULTIMEDIA-INSTALAZIO BATZUK ERAKUTZIZ.»

Tractora Koop. E. kooperatibak Imogen Stidworthy (Londres, 1963) artista dakar bosgarren saioan aurkezteko, haren soinu-lan, film eta multimedia-instalazio batzuk hautatuta. «Sortu zenetik, KINU Lantaldea osatzen duten pertsonek artista bat gonbidatu nahi izan dute, ikus-entzunezkoen soinu-dimentsioa sakon lantzeko; audioa, zehatzago adierazita. Asmo horri erantzunez, KINU #5 Imogen Stidworthyri eskainita dago, haren lanetan hizkuntza eta ahotsa nagusi direla kontuan izanda. Imogenen iritziz, ahotsa material eskultorikoa da, espaziala, egunero erabiliz termino fisiko eta kulturaletan kokatzen gaituena. Haren lanek hizkuntzaren hauskortasunean sakontzen dute, egoerak kontuan hartuta, hitzak ezegonkorrak dira, higatuz doaz edo huts egiten dute, eta horrelakoetan beste zer ulermen-modu azaleratzen den aztertuz», azaldu dute Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta Kinu-ren bultzatzaileek. Imogen Stidworthyren obra filmen, soinu-lanen eta multimedia-instalazioen formakoa da, eta soinu, bideo, eskultura eta teknologia elementuak biltzen ditu. Horretarako, abiapuntutzat hartzen ditu pertsona jakin batzuekin egindako topaketak. Hizkuntzarekiko harremana nolabait errotik kaltetu zaien pertsonak dira, bizitza-esperientziengatik, praktika kulturalengatik (xamanismoa, bentrilokia), baldintza neurologiko edo fisikoengatik (afasia, hitzik gabeko autismoa). Distirak#5 idazteko lana Ohiane Iraguen (Bilbo, 1985) idazleak hartu du bere gain; haren azken langintzak ere lotura estua du soinuarekin eta performatibitatearekin.

IMOGEN STIDWORTHY

(Londres, 1963): Imogen Stidworthyren obra erakusketa garrantzitsuetan erakutsi da: Sozhouko Bienala (2016), Imperial War Museum, Londres (2015), Sao Pauloko Bienala (2014), Museum Leeuwarden (2014), Bergen Triennale 2013: Monday Begins on Saturday (2013), Total Museum of Cont. Arte, Seul (2013), Busango Bienala (2012), 52. Urriko Aretoa, Belgrado (2011), Documenta 12, Kassel (2007). Banakako erakusketak ere jarri ditu espazio hauetan: Netwerk, Aalst (2019), Württembergischer Kunstverein, Stuttgart (2018), AKINCI, Amsterdam (2013, 2009, 2005), Matts Gallery London; (2011, 2003), The Arnolfini, Bristol eta Kunstpavillon, Innsbruck (2010-11).

This article is from: