1 minute read

Societat Doctor Alonso. Hammamturgia.Lanean. Prozesu artistikoei laguntzeko programa

Societat Doctor Alonso

Hammamturgia

Advertisement

Tomás Aragay antzerki-zuzendari eta antzerkigileak eta Sofía Asencio dantzari eta koreografoak zuzendutako Societat Doctor Alonso, konpainia eszenikoak zentroko egonaldia hasi dute, Lanean. Prozesu artistikoei laguntzeko programaren esparruan. Hammamturgia eszena-formatuko ikerketa-prozesu berri bat da, "hammamturgia"ri buruz hausnartzen duena, dramaturgiaren bestea bezala ulertuta. Gaur egunera arte egindako ikerketa eta sorkuntzetan, konpainiak "kode irekia" nozioarekin lan egin du beti. «Praktikaren bidez kontzeptualki mugatzen diren barnejarraibide edo -arau batzuekin lan egiten dugu, eta publikoari mugako espazio gisa aurre egiten dion garapen batekin: harrera irekia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurgabetasunez egongo da tarte batez, kode horrek nolabait enkriptatzen baitu obraren ulermena. Giltza obran bertan badago. Ikusleak bertan sartu behar du deszifratu ahal izateko», hausnartu du Societat Alonsok. Ildo horretan, proiektu honetan ikerketa-parametro batzuk ezartzen dira barne-kode berri bat sortzeko. «Kode hori "hammamturgia" eta "giro" ideien ingurukoa da, eta aldagai aski izan beharko ditu ikusleek ulertu ahal izateko —baina horiek irudimenerako lekua utzi beharko dute—», azaldu dute sortzaileek.

Uztailaren 12tik 23ra Lab2. Lantegia 2. Ideien laborategia

Fitxa artistikoa: Tomás Aragay, Sofía Asencio, Raúl Alaejos, Ana Cortés, Kim Kidow eta Beatriz Lobo.

doctoralonso.org

Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programaren helburua da artelanen ekoizpena babestea, eta, horretarako, ikusleen komunitateetara hurbiltzea, dela egindako lanaren bidez, dela sormen-prozesuen bidez.

This article is from: