![](https://assets.isu.pub/document-structure/211001082626-ddd2720cf2c2898ab1e64717be2269d0/v1/0b410e8e62af0fd0dfebdf4e97d82d81.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Ailantok bat egiten du dendAZ saltokiko diseinatzaileen komunitatearekin
Ailanto, parerik gabeko estanpatuak, artisautzako diseinuak eta material nobleak erabiltzeagatik ezaguna den moda-marka, dendAZ. This is Basque Design saltokian egongo da. Zentroarekin hitzartuta, estanpatuko ehun-diseinu esklusibo bat sortu da, Azkuna Zentroan eta haren arkitekturan inspiratuta, dendaren merchandising-linea berriaren leitmotiv gisa, eta azaroan aurkeztuko da.
Ailanto marka -"zeruko zuhaitza" izenez ezagutzen den apaindurako zuhaitza- Iñaki eta Aitor Muñoz anaia bikiek sortu zuten 1995ean, Bartzelonako Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziatu eta Iñaki modadiseinuan eta Aitor paisajismoan eta botanikan espezializatu ondoren. Artearekiko eta edertasunarekiko zuten grinak ondo islatzen ditu XIX. eta XX. mendeetako mugimendu artistikoetako margolari, eskultore eta paisajisten mundu preziosistak. Azaldu dutenez, sormenprozesua estanpatuen diseinuarekin hasten da, eta hainbat teknika piktorikoren bidez garatzen dute, hala nola collagea, tenpera, akuarela eta olioa erabiliz. «Horiek oinarri hartuta, bildumako piezak osatzen dira, eta, modelatzeko teknikei esker, estanpatuek beren bolumenak marrazten dituzte», zehaztu dute beren sormen-prozesuari buruz.
Advertisement
Emaitza diseinu esklusiboak eta benetakotasun sortzailea dira, eta «ikertzeko, harritzeko, berritzeko eta, aldi berean, berreskuratu berrasmatu ahal izateko dugun gaitasunak definitzen du hori». Balio berezia ematen diete xehetasunei eta diseinu osoan ondo egindako lanari: materialen hautapenarekin hasi eta prozesuekin segi, hala teknikoekin nola eskuzkoekin, eta garrantzi handia ematen diete akaberei. Bi bilbotarren markak tokiko ekoizpenaren aldeko apustua egiten du, eta lanean aritzen da «ingurune eta naturarekiko errespetua hobetzen, eta jasangarritasuna bermatzen gure hornitzaile eta kolaboratzaileekin materialen eta ekoizpen-prozesuen erabilera egokia eginez».
This Is Basque Design Merkatua Atrion
This Is Basque Desing Merkatua abenduan
DendAZ. This is Basque Design, Azkuna Zentroaren saltokia, diseinuaren erreferentziazko gune bihurtu da, 2019ko uztailean ireki zenetik. Show room dinamiko eta biziaren kontzeptu berri bat irudikatzen du, non bertako eta nazioarteko artisten lana gauzatzen den, diseinatzaileak sortzeko prozesua eta lana balioetsiz eta erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. dendAZ. This is Basque Design Atarira zabalduko da hiruhileko honetan, abenduaren 10ean, 11n eta 12an, espazio zabal eta erosoagoa sortuz Azkuna Zentroan, komunitate horretako kide diren diseinatzaileak eta produktu bakoitzaren atzean dagoen proiektu pertsonal eta profesionala ezagutzeko, bai eta produktu bakoitzaren sormen-prozesuak eta tokiko, artisautzako eta jasangarritasunarekin konprometitutako ekoizpena ere.
This Is Basque Design Merkatua
Ostirala, abenduak 10, 17:00etik 20:30era.
Larunbata, abenduak 11, 11:30-20:30
Igandea, abenduak 12, 11:30-14:00