Ailantok bat egiten du dendAZ saltokiko diseinatzaileen komunitatearekin
©l
Ailanto, parerik gabeko estanpatuak, artisautzako diseinuak eta material nobleak erabiltzeagatik ezaguna den moda-marka, dendAZ. This is Basque Design saltokian egongo da. Zentroarekin hitzartuta, estanpatuko ehun-diseinu esklusibo bat sortu da, Azkuna Zentroan eta haren arkitekturan inspiratuta, dendaren merchandising-linea berriaren leitmotiv gisa, eta azaroan aurkeztuko da.
garatzen dute, hala nola collagea, tenpera, akuarela eta olioa erabiliz. «Horiek oinarri hartuta, bildumako piezak osatzen dira, eta, modelatzeko teknikei esker, estanpatuek beren bolumenak marrazten dituzte», zehaztu dute beren sormen-prozesuari buruz.
Ailanto marka -"zeruko zuhaitza" izenez ezagutzen den apaindurako zuhaitza- Iñaki eta Aitor Muñoz anaia bikiek sortu zuten 1995ean, Bartzelonako Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziatu eta Iñaki modadiseinuan eta Aitor paisajismoan eta botanikan espezializatu ondoren.
Emaitza diseinu esklusiboak eta benetakotasun sortzailea dira, eta «ikertzeko, harritzeko, berritzeko eta, aldi berean, berreskuratu berrasmatu ahal izateko dugun gaitasunak definitzen du hori». Balio berezia ematen diete xehetasunei eta diseinu osoan ondo egindako lanari: materialen hautapenarekin hasi eta prozesuekin segi, hala teknikoekin nola eskuzkoekin, eta garrantzi handia ematen diete akaberei.
Artearekiko eta edertasunarekiko zuten grinak ondo islatzen ditu XIX. eta XX. mendeetako mugimendu artistikoetako margolari, eskultore eta paisajisten mundu preziosistak. Azaldu dutenez, sormenprozesua estanpatuen diseinuarekin hasten da, eta hainbat teknika piktorikoren bidez
Bi bilbotarren markak tokiko ekoizpenaren aldeko apustua egiten du, eta lanean aritzen da «ingurune eta naturarekiko errespetua hobetzen, eta jasangarritasuna bermatzen gure hornitzaile eta kolaboratzaileekin materialen eta ekoizpen-prozesuen erabilera egokia eginez».
16