2 minute read

Janet Novás & Mercedes Peón. Mercedes máis eu

Abemduak 17, osteguna

19:00 Auditorioa 15€ / 12€ Az Txartelarekin Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus

Advertisement

Erabili Bilbao Bonua edo/eta Kultura Bizkaia Aurrera Bonua Az Infon sarrerak erosteko

MERCEDES MÁIS EU BI ARTISTEK «BEREN DANTZAREN ETA MUSIKAREN» ARTEAN DAUDEN HARREMAN PARTIKULARREI BURUZ EGINDAKO ESPLORAZIOAREN EMAITZA DA.

Irud.: Álvaro Serrano Sierra

Janet Novás artista eta Mercedes Peón musikagilea lankidetzan aritu dira guztiongan sentikorra denari buruzko proposamen eszeniko ezti honetan. Elkarrekin, euren «dantzaren eta musikaren» artean dauden eta finkatzen diren harreman partikularrak aztertu dituzte. Instrumentuen, oroitzapenen, abestien eta dantzen artean latentzia-egoera desberdinetako kontzeptuak azaleratzen dira. Eduki sozio-politiko handiko horietako batzuk materialetan agertzen dira, musika ‘objektuetatik’ hasi eta dantza edo biografia objektuetara; kontzeptu somatikoak edo esperientzia kuantikoak diren beste batzuk pultsu, erritmo eta tonuetan, ahots eta dinamiketan, isiluneetan, formetan agertzen dira. Mercedes máis eu kolektiboari begira dago, inondik ere arketipikoak ez diren ikuspegi eta sentsibilitateetatik. Pieza, femeninoan, irudi oroitarazlez eta koadroz zatitutako dantza-musika hibridoa da, arkitektura edo esparru ezberdinetan bizitzeko aukera emanez, eszena arlokoetatik museo arlokoak direnetara bitartean.

Sortzaileen arabera, «Mercedes máis eu definitzeko desiraz hitz egin behar da ezinbestean. Desira horrek arrazoiak aurkitzen ditu lehen topaketatik harago proiektatzeko, eta ber-elkartzea, elkarrizketa, esperientzia, afektua eta abar bilakatzeko. Proiektua zeharkatuz eguneratzen den desira horretan jarraitzea topaketa bakoitzean gertatzen zaiguna azpimarratzea da. Baina, era berean, bada geurea duguna eta guztiona dena miatzea ere, subjektuaz eta lurraldeaz harago dagoena. Desioarekin eguneratzen den memoria edo artxibo bizi hori, geure immanentziatik bereizten gaituena».

FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria: Janet Novás Sorkuntza eta interpretazioa: Mercedes Peón eta Janet Novás Laguntza artistikoa: Ricardo Santana eta Pablo Esbert Musika-konposizioa, kontzeptua eta letrak: Mercedes Peón Mugimenduko laguntza: Victoria P. Miranda Argiztapenaren diseinua: Cristina Bolívar Soinua: Ezequiel Orol Jantziak: Juanita Rodríguez Produkzioa: Adriana Reyes Koprodukzioa: Comunidad de Madrid Laguntzaileak: Centro Danza Canal, Graner Centro de Creació, Sede Losdedae

@Janetnovass

mercedespeon.gal

Janet Novás.Dantzaria, performerra, koreografoa eta irakaslea. Madril, Brusela eta Berlinen arteko dantza garaikidean hezia, haren lana behaketan eta esperientzian oinarrituta eraikia da, bere gorputzarekiko elkarrizketa lan tresna nagusitzat erabilita, hizkuntza propioaren alde apustu eginez, bere lanen ezaugarri diren eduki emozionala eta sinpletasun estetikoa moldatuz. Gaur egun lankidetzan aritzen da Pablo Esbert edo Mercedes Peón eta Zap&Buj diseinatzaileen moduko artistekin; azken horiekin sortu zuen Imaginé cinco cuerpos y ninguno era el mío, lanik berriena.

Mercedes Peón. Konpositorea, kantaria eta instrumentista galiziarra, musika tradizionala hainbat tresna teknologikorekin lantzen duena. Galiziako tradizioan 25 urtez sakondu ondoren, Peónek 2000. urtean grabatu zuen bere lehen albuma bakarlari gisa, Isué. Ondoren, Ajrú (2003), Sihá (2007), Sós (2011) eta Deixaas (2018) etorri ziren, eta Peónek hainbat sari irabazi zituzten bere lanengatik. Ibilbide horri esker, XXI. mendearen hasierako Galiziako artistarik garrantzitsuenetako bat da.

This article is from: