1 minute read
Amalia Fernández. Expografía retrospectiva
Otsailak 4tik 6ra Ostegunetik larunbatera Ibilbide performatiboa 15€ / 12€ Az Txartelarekin Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus
Erabili Bilbao Bonua edo/eta Kultura Bizkaia Aurrera Bonua Az Infon sarrerak erosteko
Advertisement
AZKUNA ZENTROKO HIRU ERAIKINETAKO HAINBAT ESPAZIO ATZERA BEGIRAKO EXPOGRAFIARAKO AGERTOKI BIHURTU DIRA. HORIETAN, SEI PERFORMERREK MUSEO INSTALAZIO FORMATUKO ARTELAN BATZUK AKTIBATUKO DITUZTE, ETA JENDEA HORIETAN IBILIKO DA.
Amalia Fernándezen Expografía retrospectiva (Atzera begirako expografia) proiektuan hainbat egoera-objektu daude; performerrek aktibatuko dituzte, eta horien edukia, instalazio-bertsioan, artistaren pieza eszenikoen atzera begirakoa da. Amalia Fernández aspalditik dabil gogoetan dagoeneko egindako piezen inguruan. Artistak «aurre egiten dio, zentzu batean, obra berriak ekoitziz beti aurrerantz doan proiekziojoerari, eta, horren ordez, landutako materialak birbisitatzen ditu eta horietan berritzailea dena ikusten du. Lehen ere esploratu izan duen ‘atzera joate’ bat da» , Ikertzaile Az-Kide Isabel de Naveránen arabera.
2021eko urtarrilaren 22tik otsailaren 6ra Zentroan egonaldia izan, publikoak ezagutzen ez dituen korridore, hormarte eta txoko ezkutuz beteta dauden hiru eraikinetatik dabil artista. Egonaldi horretan eta espazioen ikerketa horretan oinarrituta, leku horietan berriz bisitatu ahal izango diren haren lehenagoko piezen zatiak erabakiko ditu. Siteespecific proiektu hau guztiz lotuta dago gertatzen den tokiarekin, «arkitektura material eta fisiko bezala, lantoki moduan eta obra ekoizteko leku gisa». Horrela, ondoz ondokoak ez diren zazpi orduko iraupena duen pieza honetan, Azkuna Zentroko hiru eraikinak piezaren dramaturgiarako funtsezko gune bihurtuko dira. Bertan, sei performerrek espazio horiek erabiliko dituzte museo-instalazio formatuko hainbat obra aktibatzeko, eta jendea haietan ibili ahal izango da (sartu eta irten), museo erraldoi bat balitz bezala.
Expografian gogoeta egiten da antzerki-museoko kodeen transposizioari buruz, bai eta gizabanakoa (performerra kasu honetan) erakusketa-objektu bihurtzen denean gertatzen denari buruz ere.
FITXA ARTISTIKOA Egilea eta zuzendaria: Amalia Fernández Interpretatzaileak: Catherine Sardella, Nines Martin, Javier Cuevas, Maia Villot de Diego, Nazario Diaz eta Amalia Fernández.
Amalia Fernández (Granada, 1970) Madrilen bizi da 1998tik. Jende askorekin ikasi duen arren, Mónica Valenciano du bere irakasletzat; 11 urtez lan egin zuen harekin El Bailadero konpainian 2005ean, bakarkako lanean hasi zen, besteak beste, pieza hauekin: Matrioshka, Kratimosha eta En Construccion; El resistente y delicado hilo musical eta Expografía. Horrez gain, elkarlanari ere ekin zion, hala nola Shichimi Togarashi eta Juan Dominguez artistekin eta Perrita China eta Nilo Gallegorekin. Amalia Fernández, aldi berean, artistei laborategietan irakasten aritzen da, eta Iyengar yogako irakaslea ere bada.