1 minute read
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa
Ekainak 2tik 5era Asteazkenetik larunbatera
Advertisement
Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus
PROTOTIPOAK. FORMA ARTISTIKO BERRIEN NAZIOARTEKO TOPAKETA PROZESUAN DAGOEN LAN GISA HARTZEN DA, AURKEZPEN PUBLIKOA EGIN BAINO URTE ETA ERDI LEHENAGO ABIAN DEN LAN GISA.
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketak ahalegina egiten du formatu artistiko berriak herritarrei hurbiltzeko, hiriko eguneroko alderdiak jorratzen dituzten proiektuen bidez. Bi urtetik behin egiten da deialdia, bienal gisa, hainbat instituzio, erakunde, talde eta pertsonarekin lankidetzan, eta hainbat artistaren eta proiekturen parte-hartzea du. Artista eta proiektu horiek, ‘site specific’-etik, hau da, proposatutako testuinguru batera beren lana egokitzen, esperientzia berriak planteatzen dituzte era askotako publiko-komunitateentzat. Proiektuaren zati publikoa ekainaren 2tik 5era bitartean egiten bada ere topaketa gisa, prozesuan dagoen lana da, aurkezpen publikoa baino urte eta erdi lehenago abian dago, etengabe aldatzen eta egungo egoerara egokitzen. Alde horretatik, Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketak Zentroaren Programa Proiektuaren ildoari jarraitzen dio, arte-hizkuntza garaikideen garapenean, eta espazio ‘komun’ bat irekitzen saiatzen da, artisten arteko eta artisten eta komunitateen arteko parte-hartze horizontala eredu izango duena.