3 minute read
Eraeran + Radithor + Testura + Alvin Lucier-en In Memoriam Jon Higging
Hotsetan. Programa de música experimental y arte sonoro de Azkuna Zentroa
Apirilak 28, asteazkena
Advertisement
18:00h 15€ / 12€ Az Txartelarekin 9€ / 7€ Az Txartelarekin (14 urte baino gutxiago eta 65 urte baino gehiago) Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus
Utiliza tu Bono Bilbao y/o Bono Kultura Bizkaia Aurrera para comprar tus entradas en Az Info
AZKUNA ZENTROKO MUSIKA ESPERIMENTALEKO PROGRAMA DA HOTSETAN, ETA, HAREN BIDEZ, HURBILEKO ETA NAZIOARTEKO ARTISTEN SOINU-LANA EZAGUTZERA EMAN, ETA SORTZAILEEN ARTEKO ELKARKETA SUSTATZEN DUGU.
Eraeran Radithor
Apirilaren 28an, musika esperimentaleko Hotsetan programarekin jarraituko dugu, Eraeran, Radithor, Testura eta Alvin Lucier-en In Memoriam Jon Higging-en eskutik. Dronearekin eta luzaroan irauten duten soinuekin aztertzen duten proposamenak dira denak. Eraeran-ek (Miguel A. García) pieza elektroakustiko batzuekin parte hartuko du berriz; bertan, soinu-sorkuntza kolektiboa ikertzen du, inprobisazio librearen eta interpretazioaren arteko askatasun-maila desberdineko partituren bidez. Radithor da Yeray Portilloren ezizena. Eclectic Reactions musika elektronikoko zigiluaren sortzaileetako bat da bera, WLDVrekin batera. Distopia Club kolektibo/promotorearen sortzaileetako bat ere bada, eta Uhin fanzinearen arduraduna, Antton Iturberen ondoan. DJ eta ekoizle gisa, espazio eta jaialdi ugaritatik igaro da, besteak beste, hauetatik: Mugako Festibala, Vocoder Club, Femur Club, Club Le Larraskito, Fever, Dabadaba, Jimmy Jazz, Zarata Fest eta MEM. Bere lanak hainbat alderdi hartzen ditu barne, hala nola musika esperimentala, industriala, IDMa, technoa, ambient-a edo dronea. Zuzeneko saioetan giro hipnotikoak eta zinematikoak sortzen ditu hainbat tresna uztartuz 2021ean, formatu fisikoko bere bigarren lana argitaratzeko asmoa du, A Tierra izenekoa. Programak Ander Mujikaren Testura taldearekin jarraitzen du. Napoka Iria desegin ondoren hainbat proiektutan ibili zen Ander Mujika musikari, baina denbora baten ondoren tiraderan gordeta zituen zirriborroak atera eta oso berea izango zen zerbait marrazten hasi zen. 2017 eta 2019 artean egindako zirriborroen artetik garbiketa egin, txukundu, landu eta hortik soinu pieza eta kantu batzuk bildu zituen. Alvin Lucier-en In Memoriam Jon Higging klarineterako eta uhin sinusoidalerako konposizioa da, artista lokal batek interpretatua. Uhin sinusoidala poliki-poliki igarotzen da klarinetearen maiztasun-tarte osotik, hain mantso non ia ez baita glissandoa nabaritzen. Bitartean, klarineteak tonu luzeak jotzen ditu, eta bi soinuen artean entzungarri diren kolpeak sortu. Alvin Lucier (1931, AEB) konpositorea eta soinu-artista da, eta azken mende erdiko musika esperimentalean eragin handien izan duen musikarietako bat. Soinua fenomeno fisiko gisa arakatzea da bere lanaren ardatza.
Testura. ARG.: Nora Alberdi
ETA GAINERA…
Azkuna Zentroko arte eszenikoen denboraldiko eszenAZ-en programazioarekin harremantean, Zentroak sorkuntzari laguntzeko hainbat programa gauzatzen ditu, gure programazio-ildoekin lotutako hogeita hamar bat proiekturekin. Gure kulturasarea babestea eta ekoizpen artistikoa sustatzea da helburua, eta, horretarako, herri-komunitateetara hurbiltzea, bai egindako lanaren bidez, bai sorkuntzaprozesuen bidez.
Dantza garaikideko egonaldia Deialdia apirilaren 4ra arte zabalik
Rotterdameko (Herbehereak) Dansateliers sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan egina, profesionalentzat zuzendutako egonaldi hau bi etapetan garatzen da, lehenengoa Azkuna Zentroan eta bigarrena, Rotterdamen, Dansatelier-eko instalazioetan. Aldi berean, Dansatelierrek Holandako testuinguruari lotutako koreografo bat hautatuko du, Azkuna Zentroan aukeratutako egoiliarrarekin harremanetan jarrita.
Babestu, sorkuntza garaikidea babesteko programa berezia
Sorkuntza bultzatzeko deialdia da Covid-19ak eragindako krisiak kaltetutako prozesuak eta ikerketak dituzten bertako artistei eta kulturaeragileei zuzendua. Aukeratutako artistak: Sahatsa Jauregi, Camilla Téllez, Raquel Meyers & Borja Crespo, Josune Urrutia, Elena Aitzkoa, Iker Vázquez, Maider Aldasoro, Miriam Isasi, Irati Inoriza eta Karlos Martinez B.
Artista eta ikertzaile AZ-Kideak
Programa honek sorkuntza eta ikerkuntza bultzatzen ditu eta laguntza eman nahi die beren lanen bidez hizkuntza garaikideei buruzko begirada iradokitzailea dakarten artistei. Gonbidapen bidez eta bi urtez, hainbat artista eta ikertzailerekin aritzen gara, haien prozesuan laguntzen eta partekatzen, haien proiekzioa sustatzen eta beste sare artistiko batzuekin lotzen. Laida Lertxundi, Aimar Arriola eta Isabel de Naverán dira 2021ko artista eta ikertzaile AZ-Kideak.
Lanean, prozesu artistikoak laguntzeko programa
Programa honen bidez Zentroaren programazioarekin eta jardueraildoekin loturiko proiektuak garatzeko behar dituzten baldintza material eta espazialak eskaintzen zaie sortzaileei. 2021an sortzaile hauek izango ditugu: Artoteka, Horman Poster eta Societat Doctor Alonso.