1 minute read

MDV danza. Arquitectos del aire

Ekainak 24, osteguna

19:00 Auditorioa 18€ / 15€ Az Txartelarekin Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus

Advertisement

GAUR EGUNGO DANTZAREN HIRU IKUSPEGI, ARKITEKTURAHIZKUNTZA GISA ULERTUTAKO MUGIMENDUAREN INGURUAN.

MDV danzaren Arquitectos del aire (Aireko arkitektoak) diziplina anitzeko talde batek osatutako proiektua da, eta mugimenduarekin eta espazioaren okupazioarekin lan egiten du hiru ikuspegi desberdinetatik, koreografoen ikuspegietatik: Mario Bermúdez (Jaén), Pol Jiménez (Bartzelona) eta Mikel del Valle (Bilbo). Gaur egungo dantzaren hiru ikuspegi, arkitektura-hizkuntza gisa ulertutako mugimenduaren inguruan. Dantza gorputzaren mugimendua da espazioan, eta arkitekturak espazioa antolatzen eta hierarkizatzen du eraikuntzaren bidez. Biak espazioaren okupazioa dira. Airea denboraren bidez betetzea.

Kultura-gune bihurtutako industria-arkitekturako hiru eraikin dira proiektu honen inspirazio-oinarria. Horietako bakoitza koreografoen jatorrizko lekuetan dago: Sevillako Naves del Barranco, Bartzelonako CaixaForum eta Bilboko Azkuna Zentroa.

Espazioaren okupazioa oinarri komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldurarako material gisa, mugitzen den bitartean atmosferak sortzen dituena eta hutsuneko egitura-txoko desberdinetara iristen dena. Metafora horrek ezin hobeto islatzen du gorputzek betetzen duten espazioan ematen diguten apropiazioa, eta, koreografiaren bidez, dantzaria hainbat espazialitatetako biltegi bihurtzen dute. Hiru eraikin eta hiru ikuspegi koreografiko, ondare industrialari buruz gogoeta eginarazten digutenak, bidaia arkitektoniko dantzatu baten bidez.

FITXA ARTISTIKOA Egilea eta zuzendaritza artistikoa: Mikel del Valle Koreografia: Mario Bermúdez, Pol Jiménez eta Mikel del Valle Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez Jantzien diseinua: Iñaki Cobos Argiteriaren diseinua: Álvaro Estrada Musika: Antonio Vivaldi, Julio d’Escrivan eta beste batzuk Equipo técnico: Álvaro Estrada eta Cristian Álvarez Banaketa: D 8 Sorkuntza Faktoria Errealizazio eszenografikoa: Cristian Álvarez eta Construcciones Agra Antzezleak: Claudia Bosch, Ana Fernández, Julen Flores, Rober Gómez, Jose Ruiz eta Mikel del Valle Fotografia: Zazu Mata Ikus-entzunezkoak: Iratxe Rodríguez Aholkularitza eta Kanpoko behakoa: Vicky P. Miranda

mdvDANTZA.com

Mikel del Valle (Bilbao) Dantza klasikoan trebatu zen Ion Beitiarekin eta Carmen Rocherekin, eta dantza garaikidera jo zuen Andaluziako Dantza Zentroak emandako beka batekin. Sevillako Antonio Ruiz Soler Kontserbatorio Profesionalean eta María de Ávila Dantza Kontserbatorio Nagusian graduatua, koreografia espezialitatean. Besteak beste, antzezle-lanetan aritu da Ramón Oller, Matxalen Bilbao, Blanca Li eta Jon Ugarrizarentzat. Madrileko Alcobendasko Lehiaketa Koreografikoko ‘Dantzaririk Onenaren’ saria.

This article is from: