Recomendaciones Mediateka BBK: 09/12/2022 - Euskararen Eguna

Page 1

TXIKITEKA

Jatorrak gara

Beer, Sophie. Ibaizabal (H0 BEE)

Atsegina da gozo gustagarria hartzera gonbidatzen zaituena. Atsegina da besteekin jolas egiten duena. Atsegina da esker oneko sentitzen dena. Ba al zenekien jostailu bat partekatzen duzunean edo besarkada bat paritzen duzunean aparteko zerbait gertatzen dela? Atsegina izanda, zalantzarik gabe, indartsu bihurtzen gara.

Hari ikusezina

Tirado i Torras, Míriam. Erein (H1 TIR)

Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusulehengusinekin, adiskideekin.

Ausartak

Perrin, Clotilde. Maeva (H1 PER)

Baziren behin, neskatxo bat, mutiko bat, printzesa bat eta maitagarri bat… Euren trikimailuek bidean aurkitzen dituzun gaizkile, otso, ogro eta sorgin guztiengandik libratzen lagunduko dizute! Ezagut itzazu euren ezaugarriak, gustuak eta irakurketa gogokoenak. Aurki itzazu euren sekretuakazalhegaletan. Goza ezazu protagonista dituzten ipuin klasikoak irakurtzen.

EUSKARAREN EGUNA

Hans eta igela

Mujika Iraola, Inazio. Erein (H2 MUJ han)

Europako ipar aldeko herriren batetik dator Hans. Zain dago plazako arkupeetan bere igel lagunarekin. Atertu duenean, plazaren erdira irten eta biolina jotzen hasi da. Igelak laguntzen dio bere dantza eta gimnastikarekin. Jendea biltzen hasi zaio plazan jakin-minez. Hasieran, banaka batzuk; pixkanaka, baina gero eta gehiago. Biltzen eta biltzen ari dira, elkarren gainka, ezin kabituz…

Itsasoaren inbentarioa

Aladjidi, Virginie. Kalandraka (H2 59 ALA)

Itsasoaren inbentarioa zientziaren dibulgaziorako album bat da, 100 bat animalia eta landare biltzen dituena itsasoko biodibertsitate aberatsa osatzen duten espezie guztien artetik. Horietako batzuk galzorian daude, hala nola zerra-arraina eta hegalaburra. Krustazeoak, moluskuak, arrainak, ugaztunak eta bestelako espezieak aurkituko dituzu gida xume eta praktiko honetan, zeina, zehatza eta teknikoa ez izanagatik ere, material interesgarria baita ekosistema ezezagun honen gainean ikasteko eta kontsultak egiteko.

Nire amak ez dauka erremediorik

Mendizabal, Antxiñe. Elkar (H3 MEN nir)

Iratik hamabi urte ditu eta oso argi ditu bere nahiak eta helburuak. Amak, ordea, oso bestelako ideiak ditu gauza askotan; espezial samarra da, xelebrea ez esateagatik. Bateko artista izan nahi du, besteko naturista, eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasa behar izaten dute aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri jaso ditu orrialde hauetan.

EUSKARAREN EGUNA

TXIKITEKA

TXIKITEKA

Zer gertatzen da klimarekin?

Mathismoen, Ole. Erein (KMK SKS MAT)

Zatoz gurekin, klimaren krisia zer den deskubrituko duzu abentura honetan. Zergatik sortu da? Zer da berotze globala? Zer ondorio du? Eta, gauzarik garrantzitsuena, zer egin dezake gutako bakoitzak planetari laguntzeko? Denboran eta espazioan barnako bidaia argigarri eta zirraragarri honetan, munduko ekosistema nagusietara eramango zaituzte Jenny Jordahl-ek eta Ole Mathismoen-ek, galdera horiei guztiei erantzuteko. Gure bizitza dago jokoan!

Patti eta inurriak

Burnizko potoa

Ricard, Anouk. Astiberri (KMK UMO RIC)

Pattik egun txarra izan du. Eskolan nota txarrak atera ditu, eta irakasleak errieta egin dio. Etxera itzultzean, gurasoak ere haserretu zaizkio. Nahigabetuta, logelan bilatu du aterpea, eta Internetera konektatu da, baina, ustekabean, aulkitik erori eta konortea galdu du. Handik gutxira, neskatila ñimiño bilakatuta itzartuko da gurasoen lorategiaren erdian.

Mitxelena, Jokin. Denonartean (KMK ABE MIT)

Artikutzako Gamio etxean gizon bat azaldu da hilzorian. Aizkoraz jotako zauri latz bat darama petxoan. Artikutzako meatzarien artean, azkar zabaldu da gizon hori Berdafiyo baserrikoarekin tratutan ibiltzen den Tratuko bandidoa dela.

EUSKARAREN EGUNA

GAZTETEKA

Zerria

Katuak jandakoa

Zubizarreta, Patxi. Erein (G ZUB zer)

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean. Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.

Luzarraga, Asel. Elkar (G LUZ kat)

Iraultza eta Zigorrek jakin berri dute Ondarraten azken urteotan mihirik gabe jaiotako bi ume daudela. Harridurak eta jakinminak bultzatu ditu ikertu eta eskolarako lan bat egitera. Horretarako, Bilbon bizi den aditu batekin egingo dute hitzordua, San Tomas egunean. Berehala jabetuko dira ematen duena baino korapilatsuagoa eta arriskutsuagoa dela gaia.

Portuak

Arana, Oihana. Gaumin (G ARA por)

Noiz uzten diogu haur izateari? Noiz egiten gara heldu? Nerabetasunaren galdera ikur handiei erantzun txikiak ematera dator Ilargiren nerabezaroaren argazki panoramikoa den Portuak eleberria. Garai lurrikaratsu horretan, gorputzarekin, lagunekin, etxekoekin, heriotzarekin… izandako harremana kontatzen du etorkizuneko Ilargik, aitona Matiasek herentzian utzitako portuekiko obsesioa ardatz.

EUSKARAREN EGUNA

LITERATURA

Kale gorriko umeak

Pasolini, Pier Paolo. Igela (N PAS kal)

Riccetto, Caciotta, Lenzetta edota Begalone Errmako aldirietako mukizu azpiproleterioak ditugu. Gosearen eta biolentziaren artean tarrapataka dira bizi. Errebaletako mutikoen eguneroko abiadan igaroko ditugu orriok, bizkor eta oldarrean, miseriaren patuari ihesi doazela, probreziari iseka egin eta alimaleko indarrez aurrera doan bizinahia itsuak bultzatuta. Gerraosteko Erromako min denak dakartza Pier Paolo Pasoliniren lehen eleberri honek, zeinak garaiko Italian sekulako eskandalua piztu eta prozesu judizial bat eragin zuen.

Kontu pribatu bat

Fenoglio, Beppe. Katakrak (N FEN kon)

Anekdota ezaguna da Isaak Babel eta Maxim Gorki idazle sobietarren artekoa: idatzi nahi bazuen, bizitzarako esperientzia har zezala gomendatu zion Gorkik bere mireslea zen Babeli, munduan zehar ibil zedila eta gero idatz zezala. Gomendioari segiz, Babelek izena eman zuen Armada Gorriko korrespontsal gisa sobietarren eta poloniarren arteko 1920ko gerran. Esperientzia hartatik jaio zen gorria ipuin-bilduma miragarri hura.

Haurrek hitza

Chukóvskaia, Lidia. Katakrak (N CHU hau)

«Pozik nengoen gerra bat behintzat bizi behar nuelako. Ordu arte amaren eta aitaren inbidia izaten nuen beti, gerra zibilaz hitz egiten zutenean. Eta egiazko gatazketan parte hartzen nuela eta aberria defendatzen nuela ere amesten nuen. Baina, egia esateko, gaur egungo gerran beldur pixka bat ere izan nuen inoiz». Valia Matsiuptxenko, 15 urte, Moskukoa, 1942-III-17 Taxkent (Uzbekistan).

EUSKARAREN EGUNA

LITERATURA

Esan gabe doa

Luzarraga, Asel. Txalaparta (N LUZ esa)

Hamar urte dira Sakau herrialdea desagertu eta Askayala sortu zela, herri askeen federazioa. Tentsioa, ordea, ez da aienatu, bizi-bizi baitago nazioarteko aliantza baten inbasioaren mehatxua. Ohi denez, balizko gerraren lehen frontea informazioa da, eta asko dago jokoan. Egoera horretan, Lorek eta Fabik euren egunerokotasun berriari aurre egin behar diote, kontraesanen, gaizki esanen eta erdi esanen artean. Bitartean batzuentzat itxaropen dena mehatxu da beste batzuentzat.

Kronikak

Atarian

Txillardegi. Susa (N TXI kro)

Gizakia ulertu beharra, gizartea esplikatu nahia: Txillardegi ibiltariak jakin-minez hartzen ditu lekuak eta gizarteak, herriak eta herritarrek eraikitakoak. Kosmopolitismoaz harago, etenik gabeko ikasketa horrek badu loturarik bere jatorriarekin. Edonon dela, barruan darama Txillardegik euskal herria, batetik bestera dabilen exiliatua da, ikusten dituen moldeak eta politikak euskaldun multzoaren onerako izan ote litezkeen hausnartzen.

Zugasti, Maixa. Erein (N ZUG ata)

Nire gelan, inoiz ez da argirik pizten sabaitik zintzilik dagoen kablearen amaieran. Hala ere, hatzek oraindik ez dute galdu ate ondoko giltza mugitzeko ohiturarik. Aitaren etxean bezalaxe, sartu eta irteten naizen bakoitzean. Bi aste daramatzat keinu hori behin eta berriz egiten, baina, hemen, denak ilunpean jarraitzen du: aspaldi sartu zen gaua leihorik gabeko nire gelan, eta hantxe geratu da, nire moduan, geldi-geldirik, adi. Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da.

EUSKARAREN EGUNA

LITERATURA

Urtu aurretik

Basairisa

Gepardo japoniarrak

Borda, Xabi. Susa (P BOR urt)

Hazita datoz urak Xabi Bordaren hirugarren poema liburuan. Hego haizea dabil Ipar Poloan eta mehetuz doa azken glaziarra. Minutuak kanilan behera tantaka, eta, harekin, tripaz gora arrainak, egarriz hildako dromedarioa, langabezian geratu den laguna, oporren hasiera eguna, ezusteko bisitak eta eklipse intimoak. Dena urpean geratu aurretik, gal daitekeen guztiaren esploratzaile dabil poeta.

Glück, Louise. Elkar (P GLU bas)

2020an Literaturako Nobel Saria Louise Glück-i (New York, 1943) eman ziotenean, Suediako Akademiak bereziki nabarmendu nahi izan zuen «haren ahots poetiko nahasezina, edertasun soil batez existentzia indibiduala unibertsal egiten duena». Horixe du bertute, idazkera argi eta soil baten alde egiten du urik sakonenetan barneratzeko ere.

Begoña, Lizar. Susa (P BEG gep)

Hitzen zoo libre bat dakar Lizar Begoñaren poema liburuak. Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara. Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.

EUSKARAREN EGUNA

KOMIKTEKA

Sua

Tello, Alex. Sutagar (K01 TEL sua)

Narrazioa Su Ta Gar rock talde ospetsuaren kanten pasarteetan oinarrituta dago. Su Ta Gar taldeak bere ibilbidean zehar transmititu dituen kanpo eta barne borrokak Sua izeneko protagonistak bere egingo ditu, fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen kontakizunean.

Unamuno: gizona eta arrazoia

Crespo, Borja. El Gallo de Oro (K04 CRE una)

Unamuno, gizakia eta arrazoia. Arrazoia, pentsamendu kritikotzat ulertuta, adimenaren adierazpena; eta hura izateko arrazoia, beti justiziaren eta duintasunetikoaren alde egoteko arrazoia. Izan ere, Unamunoren ezaugarri izan zen harenzintzotasun intelektuala, pentsamendu-askatasuna eta garaiko miseria politikoeta sozialen salaketa.

Errolanen elezaharra

Landa, Juan Luis. Erein (K04 LAN orr-1)

778. Karlos Handiak, erresuma germaniarren konkistatzaile eta Erromako elizaren babesleak, Marka Hispaniarra ezarri beharra du Pirinioen hegoaldean inperio islamiarraren oldarrari eutsi ahal izateko. Hala, Zaragozara abiatu dira armada frankoak inoiz ezagutu duen errege boteretsuenaren osteak, agindu zitzaion bezala, Hispaniako iparraldeko hiri handiaz jabetzeko. Baina hara heldutakoan, sarrazenoek traizioa eginda, amorruak bere bizitzako okerrik handiena egitera bultzatuko du Karlos erregea.

EUSKARAREN EGUNA

ARTEAK / ARTES

Ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko baterako espekulazioak

Banizu Nizuke (A02 EKO)

Nahiz eta mende aldaketak biotopo artistiko ezberdien hazkuntzarako ekoizpen-paradigma paregabea sortu baldin badu, inguru honetan bizirauteko nahitaezkoa suertatzen da aurretik zehaztutako mekanismoetara moldatzea. Bertoko ekoizpen artistikoa hainbat formula unibertsal ezberdinetan lagatzeak, testuinguruaren berezko ezaugarri aintzat ez hartzea dakartza.

EUSKARAREN EGUNA

Arte

kritika eta flamingoak zeru berdean

Onandia Garate, Mikel. Sans Soleil (A02 ONA art)

Liburu honetan 100 kritika biltzen dira guztira eta, aukeraketa oro ezinbestean arbitrarioa izanik ere, egileak ahalik eta museo, areto, diziplina eta arte-korronte ezberdin gehien jorratu nahi izan ditu, euskal giro artistiko anitza islatzea helburu.

Esther Ferrer eta denbora: (ia) guztia moztu eta itsas daiteke

Usandizaga, Aintzane. Pamiela (B01 FER usa)

(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke Aintzane Usandizagaren hitzen eta Aran Santamariaren irudien bitartez josten den kontaketa bat da. Bere oinarrian Esther Ferrer artistak denboraren inguruan egindako lanak daude, eta modu jostagarri eta ederrean hauek ezagutaraztea da liburuaren helburua.

GIZARTEA, ZIENTZIA, KULTURA / SOCIEDAD, CIENCIA, CULTURA

Egun gorrietan

Martínez Rubio, Elena. Alberdania (C01 MAR egu)

Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita, pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula ez flâneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu.

Kartzelako gutunak

Gramsci, Antonio. Katakrak (C01 GRA kar)

«7an iritsi nintzen Usticara eta 8an jaso nuen 3ko zure gutuna. Beste eskutitz batzuetan deskribatuko dizkizut bidaiako inpresio guztiak, nire buruan oroitzapenak eta zirrarak ordenatzen direnean, eta nekeetatik eta lo galduetatik atseden hartzen dudanean. Bidaiaegoera bereziak aparte utzita, ulertuko duzu ez dela oso erosoa gizon sendo batentzat ere tren espres batean orduak eta orduak ematea, ezta ontzi batean bilurrak ipinita eta burkideen eskumuturretara lotzen zaituzten kate bati lotuta egotea ere.»

Emearen bidea supergizakiaren aroan

Martínez de la Pera, Galo. Alberdania (C061 MAR eme)

Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere. Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua, hirugarrena.

EUSKARAREN

EGUNA

GIZARTEA, ZIENTZIA, KULTURA / SOCIEDAD, CIENCIA, CULTURA

Larruazalaren periferiaz haraindi

Federici, Silvia. Katakrak (C061 FED lar)

Beharrezkoa ote da oraindik emakume kategoria erabiltzea politika feministetan, kontuan hartuta etiketa horrek barne hartzen dituen askotariko historiak eta bizipenak, ala baztertu egin behar genuke, Butler-ek eta beste teorialari postestrukturalista batzuek proposatu bezala? Are gehiago, identitate politiko oro baztertu behar ote genuke, fikziozkoak direlako ezinbestean, eta soilik aurkakotasunean oinarrituta eraikitako unitateen alde egin?

M: ama, eme, ume

Lagoma Pombar, Erika. Elkar (C061 LAG mam)

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko.

Ur-marka: Veneziari buruzko saiakera

Brodsky, Joseph. Katakrak (C102 EUROPA ITA/urm)

Oso lasai zegoen dena. Noizbehinka ontzi urri argiztatu gutxi batzuk igarotzen ziren, ontziek beren helizeekin asaldatzen zuten CINZANO

neoi handi baten isla, ur azaleko olio geruza beltzean berriro finkatzen saiatzen zena. Hori lortu baino askoz lehenago isiltasuna itzuliko zen.

EUSKARAREN

EGUNA

IKUS-ENTZUNEZKO ARTEAK / ARTES AUDIOVISUALES

Hil kanpaiak

Divisa (ZIN HIL)

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteak Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzainari. Baina hauek datozenean bai hezurrak bai Fermin desagertu egin dira. Segidan, hilkanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale honek, gertaera latzen berri ematen digu, ermitan agertzen den Ferminen gorpuak adierazten digun legez.

Nora A Contracorriente (ZIN NOR)

Norak hogeita hamar urte ditu eta bere aitite Nicolasekin bizi da. Bere bizitza ez da imajinatzen zuen bezalakoa. Bere aititeren heriotzak dena aldatuko du. Norak euskal kostaldetik bidaia bat abiatuko du, bere burua aurkitzeko.

Enjambre = Erlauntza

Divisa (ZIN ENJ)

Txikitatako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garaia batean bezala; edo bai…

EUSKARAREN EGUNA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.