2 minute read
dendAZ. This is Basque Design. Azkuna Zentroaren saltokia
Euskal DisenuAZ topaketa berria
Advertisement
Otsailaren 11n,Euskal DisenuaAZ programaren beste topaketa bat egingo da Sorkuntza-prozesuak diseinuan izenburupean, zeinean Ana Roquero, Mario Gaztelu eta Pilar Morquillas beren proiektuak aurkeztuko baitituzte.
Ana Roquero. Cookplay Ana Roquero diseinatzaile industrialak Cookplay sortu zuen 2014an. Marka honen bidez, tresneriaren eta gastronomiaren mundura gerturatzen da eta 'mahai berriaren' ikuspegi disruptiboa eskaintzen du, erabilera eta ohitura berrietarako diseinu abangoardistak eskainiz. Bere diseinuak nabarmenak dira eskura egokitutako forma ergonomikoengatik, erabiltzaileak objektuarekin duen harremanak baitu lehentasuna. EUSKAL DISEINUAZ PUBLIKOKOMUNITATEEN ETA ARTISTAKOMUNITATEEN ARTEKO LOTUNE GISA PROIEKTATZEN DA, SORKUNTZAPROZESUEN ETA ARTISAUEKOIZPENEKO TEKNIKEN INGURUAN JARDUTEKO. .
Mario Gaztelu. Live Bilbao Prestakuntzaz autodidakta. Haren ibilbide artistikoak pintura, ilustrazioa, argitalpendiseinua eta publizitate-grafikoa hartzen ditu barnean. Gaur egun, branding eta komunikazio bisualeko hainbat proiektutan aritzeaz gain, Live Bilbao ekimen pertsonalean jarduten du, ilustrazioa eta afixa bateratuta, begirada geldia eta minimalista eskainiz, vintage zaporeko kartelismoaren artea aldarrikatzeko.
Euskal DiseinuAZ
Otsailak 11, osteguna dendAZ. This is Basque Design Kulturen Ataria Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
Pilar Morquillas. Nueve botellas x metro Produktuaren diseinatzaile den aldetik, lehentasuna ematen dio ikuspegi kontzeptualari bere pieza guztietan, eta ideiak edo kontzeptuak gauzatzeko modu gisa ulertzen ditu estetika eta diseinua. Nueve botellas x metro, proiektua aurkezten du, zeinean, 33 cl-ko bederatzi botila berrerabiltzen baititu oihalezko metro karratu bakoitzeko. German Design Award 2021 saria jaso du diseinu jasangarriaren kategorian.
Diseinua eta arte-sorkuntza, izen propioarekin
dendAZ. This is Basque Design, Azkuna Zentroko denda, euskal diseinuari irekitako leihoa da, erosketa-esperientzia eta baliokate gisa. Alhóndigako Atarian dagoen showroom honetan, euskal testuinguruko hogeita hamar bat diseinatzailek egindako produktu esklusiboak aurkitu daitezke. Espazio honek erosketa sortzailea eta artisautzarekin eta iraunkortasunarekin konprometitua sustatzen du. Gaur egun, dendAZ. This is Basque Designen egile hauen produktuak eta proiektuak aurkitu daitezke: Abad, Aitor Saraiba, Amarenak, Ane Pikaza, Angélica Barco, Apetitu, Asier Irazabal & Hernán Quipildor, Cookplay, Eder Aurre, Elena Ciordia, Elena Sanz, Espacio Aerre, Estudios Durero, FÁBdeFÁB, Higi Vandis, IXI Wood, Katxi Klothing, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mario Paniego, MR Laspiur, NRT (No Rain Today), NUOC, Palo Palú, Pilar Morquillas, Proyecto Hemen, Susana Blasco, Yolanda Sanchez eta Ziriak.
I am a Basque Designer
dendAZ proiektuaren sorburua da Azkuna Zentroak inguruko sektore sortzaileak dinamizatzeko eta esperientzia artistikoen bidez hirian loturak sortzeko duen interesa.
Helburu horretan kokatzen da I am a Basque Designer ekimena. Produktu bakoitzaren ondoan jarritako informaziofitxen bidez, bakoitzaren atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala ezagutu daiteke. Hitzetan eta irudietan kontatutako istorioa da, eta sorkuntzaprozesuak eta tokiko eta artisautzako ekoizpen-modua hurbiltzen dizkigu, iraunkortasunarekin konprometitutakoa.