DENDAZ. THIS IS BASQUE DESIGN AZKUNA ZENTROAREN SALTOKIA
Euskal DisenuAZ topaketa berria Otsailaren 11n,Euskal DisenuaAZ programaren beste topaketa bat egingo da Sorkuntza-prozesuak diseinuan izenburupean, zeinean Ana Roquero, Mario Gaztelu eta Pilar Morquillas beren proiektuak aurkeztuko baitituzte. Ana Roquero. Cookplay
Ana Roquero diseinatzaile industrialak Cookplay sortu zuen 2014an. Marka honen bidez, tresneriaren eta gastronomiaren mundura gerturatzen da eta 'mahai berriaren' ikuspegi disruptiboa eskaintzen du, erabilera eta ohitura berrietarako diseinu abangoardistak eskainiz. Bere diseinuak nabarmenak dira eskura egokitutako forma ergonomikoengatik, erabiltzaileak objektuarekin duen harremanak baitu lehentasuna. Mario Gaztelu. Live Bilbao
Prestakuntzaz autodidakta. Haren ibilbide artistikoak pintura, ilustrazioa, argitalpendiseinua eta publizitate-grafikoa hartzen ditu barnean. Gaur egun, branding eta komunikazio bisualeko hainbat proiektutan aritzeaz gain, Live Bilbao ekimen pertsonalean jarduten du, ilustrazioa eta afixa bateratuta, begirada geldia eta minimalista eskainiz, vintage zaporeko kartelismoaren artea aldarrikatzeko.
EUSKAL DISEINUAZ PUBLIKOKOMUNITATEEN ETA ARTISTAKOMUNITATEEN ARTEKO LOTUNE GISA PROIEKTATZEN DA, SORKUNTZAPROZESUEN ETA ARTISAUEKOIZPENEKO TEKNIKEN INGURUAN JARDUTEKO. . Euskal DiseinuAZ Otsailak 11, osteguna dendAZ. This is Basque Design Kulturen Ataria Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
Pilar Morquillas. Nueve botellas x metro Produktuaren diseinatzaile den aldetik, lehentasuna ematen dio ikuspegi kontzeptualari bere pieza guztietan, eta ideiak edo kontzeptuak gauzatzeko modu gisa ulertzen ditu estetika eta diseinua. Nueve botellas x metro, proiektua aurkezten du, zeinean, 33 cl-ko bederatzi botila berrerabiltzen baititu oihalezko metro karratu bakoitzeko. German Design Award 2021 saria jaso du diseinu jasangarriaren kategorian. Artikuluak salgai dendaAZ saltokian eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean 12