2 minute read
Iván Gómez. La prospección de Kairós. Erakusketa-proiektua
ARTE GARAIKIDEA / ERAKUSKETA-PROIEKTUA AZA. 19 2020 > OTS. 21 2021
Iván Gómez La prospección de Kairós
Advertisement
LA PROSPECCIÓN DE KAIRÓS, IKERKUNTZARAKO GAILU METODOLOGIKO BAT DA, ‘TARTEAN’ NOZIOA BIRTESTUALIZATU NAHI DUENA ‘JAKINTZA-ESPAZIO’ JAKIN BATEN ERAKETA GISA.
La prospección de Kairós izenez Iván Gómez artista 2019ko ekainaz geroztik garatzen ari den arte proiektua azaroaren 19an inauguratuko da BAT espazioan, Lantegia, ideien laborategian. Ikerketarako egitura metodologiko horrek, Kapitulu izenez proposatutako hainbat lan-faseren bidez, «elkarren artean» kontzeptua berriz kokatzea du helburu, nolabaiteko «jakintza-gune» baten osatuta. Prozesua Sarrera batekin hasi zen, beste artista batzuen praktikatik abiatuta ‘Denkraum’ kontzeptua aurkeztuz, ‘pentsamendurako espazio’ gisa zuen esanahia azpimarratuz. Ondoren, 0 kapituluan, lantalde bat sortu zen, eta ariketaprograma batetik abiatuta, ‘Denkraum’ praktika artistikoan sakontzeko, entsegu aktiboa jarri zuten abian. Prozesu horren ostean, 1. kapitulua erakusketa bat da, non hilabete hauetan ikasitakoa artikulatzen den; 2. kapituluan, berriz, erakusketan kokatuko gara, hitzaldi-jardunaldi batzuekin, ‘elkarren arteko’ gaia difraktatu eta horietako ikuspegietatik irakurri ahal izateko. Jardunaldi hauetan parte hartuko duten artista eta arte ikertzaileen artean daude, besteak beste, Juan Llano Borbolla, Aurora Fernández Polanco, Iván Flores, Oriol Fontdevila, Emma Ingala eta Bulegoa z/b. Proiektua 3. kapituluarekin amaitzen da; hor, aurreko kapituluak deseraikiz sortutako lagin berri bat aurkeztuko da.
IVÁN GÓMEZ (Irun, 1984). Arte Ederretan lizentziatu zen (UB), eta San Antonio de Los Bañosko (Kuba) Zinema Eskolan osatu zuen bere prestakuntza. Ikerketa eta Sorkuntzako masterra egin zuen UPV/EHUn, eta bertan jarraitzen du ikertzaile-lanetan. Bere piezak hainbat lekutan egon dira ikusgai, besteak beste, BilbaoArten (Bilbo), MAMM museoan (Medellin), Pärnu International Film and Video Festival-en (Tallinn), Espai Cultural Caja Madrid-en (Bartzelona), Vostell Malpartida Museoan (Caceres), La Casa Encendida-n (Madril) eta Berlin, Brusela, New York eta beste hiri batzuetan. Bitartekari gisa, zenbait tailer eta mintegi eman ditu, eta bitartekaritza-programa bat sustatzen du Bilboko Rekalde Aretoan.
2020ko azaroak 19 > 2021eko otsailak 21 Asteartetik larunbatera 16:30 - 20:00 Lantegia 2. BAT espazioa Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
PROGRAMA
1. kapitulua (Erakusketa)
1. LAN-TALDEA Karen Rivas, Andrea Álvarez, Iván Ureta, Lucía Pedregal, Nieves Barrenetxea, Bernarda B. Garmendia Irekiera eta proiektuaren aurkezpena: Azaroak 19, osteguna 16:00 - 20:00 Lantegia 2. BAT espazioa Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
2. kapitulua (Hitzaldiak)
Juan Llano Borbolla, Aurora Fernádez Polanco, Iván Flores, Oriol Fontdevila, Emma Ingala, Bulegoa z/b Abenduak 25 eta 26 Asteazkena eta osteguna 16:30 - 19:30 Bastida Aretoa Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
3. kapitulua (Erakusketa)
2. LAN-TALDEA Konfirmatzeke Irekiera: Urtarrilak 28, osteguna Lantegia 2. BAT espazioa Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
ivangomez.net