1 minute read

Zuzeneko espazioak, kultura esperientzia gisa bizitzeko

Zuzeneko espazioak, kultura esperientzia gisa bizitzeko

Instituzioen arteko lankidetza inoiz baino beharrezkoagoa da zuzeneko kulturaespazioak sortzeko, eta publikoen komunitateei laguntzeko berriz elkartu daitezen artearekin, antzerkiarekin, zinemarekin, dantzarekin eta abarrekin. Azken batean, kulturarekin. Horregatik, azaroko eta abenduko programazioaren zati handi bat lankidetza horretatik abiatuta osatu da.

Advertisement

Urteko azken hiruhilekoan, gure Zentroa zinemazaleentzako, fikzioa eta film laburra maite dutenentzako topagunea izango da. Gure Zinematekako programazioarekin batera, Bilboko bi zinemaldi nagusik -FANTek, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, eta ZINEBIk, Nazioarteko Film Labur eta Dokumentalen Jaialdiak- beren leihoak irekiko dituzte gure zinema-aretoetan, eta plataforma digitalen bidez. Espazio fisikotik haratago, parte hartzeko aukerak zabaltzeaz gain, elkartzeko aukera berriak eskaintzen dituzten formatu hibrido horietan.

Baina lankidetza hau batez ere arte eszenikoen esparruan eta familientzat bereziki pentsatutako hainbat proiektutan oinarritu da, eszenarekin berriro elkartu daitezen.

Hala, Mitusurekin batera, eskoletako publikoari zuzendutako ziklo bat prestatu dugu, maila artistiko handiko ikuskizunekin eta edukiekin, lagungarri izango baitzaie izaki sozial gisa berregiten eta beren emozioak adierazten. Aurten ere Dantzaldia izango dugu, La Fundición taldeak antolatutako Nazioarteko Dantza Jaialdia. Wang-Ramirez Companyk W.A.M. - We are Monchichi, aurkeztuko du auditorioan, publiko-mota guztientzako ekoizpena, mundu osoko ikus-entzuleek ikusia eta gure identitate anitzak zalantzan jartzen dituena.

Iker Gómez koreografoak Un día Cisne en el Teatro ikuskizun-tailerra proposatuko digu. Artistak proiektu hau sortu du, hainbat esparrutako irakasleekin batera, gaitasun pedagogikoa eta balio sozialak eta izaera berritzailea dantzaren bidez sustatzea ardatz gisa hartuta. Macarena Recuerda Shepherd-en eta El Conde de Torrefielen (Pablo Gisbert eta Tanya Beyele) proposamenek osatuko dute arte eszenikoen programazio hau, haurrak eta haien familiak eszenarekin eta bertako protagonistekin elkartzeko berariaz pentsatua; zuzeneko kultura partekatzeko, hunkitzeko, bizitzeko eta berriro esperimentatzeko.

Fernando Pérez Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Zuzendaria

This article is from: