1 minute read
Aitor Saraiba Autobiografías. Tailerra
ARTE GARAIKIDEA / ILUSTRAZIOA ETA KOMIKIA AZA. 10 ETA 11 (astr. eta astz.)
Aitor Saraiba Autobiografías (Autobiografiak)
Advertisement
Marrazkia eta idazketa dira Aitor Saraiba artistak azaroan Mediateka BBKn ematen duen Autobiografías tailerraren oinarria. Marrazkilariaren arabera, helburua da «gure bizitzaren historia artikulatzea», tailerraren bi egunetan proposatuko dituen ariketen bidez, parte-hartzaile bakoitzak horiek ordenatuko baititu bere autobiografia egiteko. Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez teknikak edo ezagutzak izatea, «zure historia kontatu nahi izatea besterik ez da behar. Ariketa sortzailea eta sendatzailea, non zu zeu izango zaren protagonista», aurreratu du Aitor Saraibak. Aitor Saraibarekin Fatxada Proiektua, diseinua, ilustrazioa eta komikia jarri zen abian. Bere esku-hartzean, Fatxada proiekturako bakarrik egindako hiru obra berri erakutsi zituen artistak, La otra Herencia poema-testuekin. Orain, Zentrora itzuliko da, marrazkiaren eta hitzaren bidez bere autobiografia egin nahi duenari laguntzeko.
AITOR SARAIBA (Talavera de la Reina, 1983) marrazkia du oinarri, eta bere biografiari, egunerokotasunaren arteari lotzen dio, askotariko aplikazioak baliatuz: nola erakusketak hala nobela grafikoak, tartean direla zeramika, hormako interbentzioak eta ekintzak, baita argazkia, bideoa eta nobela grafikoa ere. Hainbat liburu autobiografiko argitaratu ditu, besteak beste, hauek: El hijo del Legionario, Pajarillo, Nada más importa, Por el Olvido eta Cómo ser valiente, justo y feliz y otras cosas en la vida. HELDUENTZAT ZUZENDUTA.
Azaroak 10 eta 11 Asteartea eta asteazkena 17:30 - 20:00 Mediateka BBK. TK202 25€ / 20€ Az Txartelarekin Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus
aitorsaraiba.com
@aitorsaraiba