1 minute read
Macarena Recuerda Shepherd ¡AY! ¡YA!. Dantza
Macarena Recuerda Shepherd ¡AY! ¡YA!
Advertisement
Macarena Recuerda Shepherd-ek ¡AY! ¡YA! aurkeztuko du familiei zuzendutako dantza performatiboko obra. Irudimenak iradokita edo ikusmenaren engainuak eraginda, errealitatea hainbat modutan hautematera daraman ilusioa.
¡AY! ¡YA! begiradari buruzko ariketa da. Pertsona bakoitzak bere buruaz duen irudia beste irudi bat bihurtzen denean sortzen den ilusio hori biderkatu egiten da edo forma ezinezkoak hartzen ditu. Hainbat gorputz-adar dituzten gorputzak, osatugabeak, eraldagarriak eta moldagarriak. Artistak azaltzen duenez, «ilusioak, efektu horrek agerian uzten du gure begiak ez direla gertatzen den guztia grabatzen duten bideo-kamerak; aitzitik, gure garuna da interpretatu eta berregiten duena zentzumenek ematen diguten informazioa».
MACARENA RECUERDA
SHEPHERD. Artista bisuala eta dantzaria. Hainbat proiektu egin ditu Txalo Toloza, Amalia, Fernández, Amanda Pola eta Vicente Arlandis artistekin elkarlanean. 2008an sortzaile berrien Colectivo Estraperlo plataforma sortu zuen. Hona hemen haren lanak: Haren piezak: Thatʼs the story of my life (2010), Greenwich Art Show (2012), Whose are those eyes (2013), El Experimento Ganzfeld (2015), Collage y Acción (2016), ¡AY! ¡YA! (2018).
Abenduak 29 eta 30 Asteartea eta asteazkena Lantegia 1 12€ / 10€ Az Txartelarekin 9€ / 7€ Az Txartelarekin (14 urte baino gutxiago eta 65 urte baino gehiago) Sarrerak: Az Info eta azkunazentroa.eus
FAMILIENTZAT ZUZENDUTA
FITXA ARTISTIKOA Antzezleak: Idurre Azkue eta Macarena Recuerda Shepherd Egileak: Idurre Azkue, Alberto de la Hoz, Macarena Recuerda Shepherd, Sofía Asencioren laguntzaz Zuzendaria: Macarena Recuerda Shepherd Eszenografia: Macarena Recuerda Shepherd Jantziak: H-intercalada Musika (Soinu-banda): Alberto de la Hoz Argiak: Conrado Parodi Ekoizpena: ANTIC TEATRE. Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako Generalitat-Aren Kultura Departamentua Lankideak: GREC Festival de Barcelona, Festival BAD de Bilbao, El Graner - Mercat de les Flors, Sala Baratza, La Fundición Bilbao eta Histeriak PYRENART mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren proiektu onuraduna, INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren barruan, POCTEFA 2014 2020 - Eskualdeen Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)
macarenarecuerdashepherd.com